Eguneroko irakurketak

22
Eguneroko irakurketak Egilea: Nahia Cantalapiedra Arana

description

Liburu aldizkaria

Transcript of Eguneroko irakurketak

Page 1: Eguneroko irakurketak

Eguneroko irakurketak

Egilea: Nahia Cantalapiedra Arana

Page 2: Eguneroko irakurketak

CANCIONES PARA PAULA Izenburua: Canciones para Paula Idazlea: Blue Jeans (Francisco de Paula Fernadnez) Argitaletxea: Everest Orrialde kopurua: 672 ISBN: 9788444145181 Prezioa: 19’95€

Sinopsia: Paula, 17 urte betetzear dagoen neska bat. Ángelekin geratu da, 22 urteko mutil bat Interneten ezagutu duena. Urduri eta oso pozik dago. Minutuak pasatzen dira eta mutila ez da azaltzen, horregatik gertu dagoen kafetegi batean sartzea erabakitzen du. Han Álex ezagutzen du, ezezagun bat zein, kasualitatez, bera irakurtzen ari den liburua irakurtzen hari da. Álex azkar joaten da zereginak dituelako. Paula etxera joatekotan dagoenean Ángel agertzen da eta berandu iristeagatik barkamena eskatzen dio, hau kazetaria da eta arratsalde hartan Katiari, modako abeslariari, elkarrizketa bat egin behar izan dio.

Nire iritzia: Canciones para Paula gazteentzako liburu bat da, jende gehienak gustuko du bizitza errealera asko hurbiltzen zaiolako. Irakurtzeko oso erraza da, egia esan, konturatu gabe 50 orri egin ditzakezu normalean 10 egitea kostatzen zaizunean. Atal bakoitzak pertsonaia desberdinen historiak kontatzen ditu, hau da, adibidez lehenengoan Paulari buruz hitz egiten dizu eta bostgarrenera arte beste istorio batzuk kontatzen ditu adibidez, honekin lortzen duena da zu engantsatuta mantentzea zer gertatuko ote den jakiteko. Blue Jeansen idazteko era zoragarria da, gaur egungo hitzak erabiltzen ditu eta gainera ezagunak diren tokiak eta abestiak

Page 3: Eguneroko irakurketak

aipatzen ditu, horrela erraza da istorioan barrena zure burua kokatzea. Oso, oso gustuko dut liburu hau, eta baita idazle honen beste lau liburuak ere. Bere estiloa, idazteko era... Bikainak dira. Dudarik gabe gomendatuko nuke liburu hau.

Alde ona: Guztia, istorioak, pertsonaiak, maitasun asko dagoela... Alde txarra: Alde txarrik badu bakarra aurkitzen diot, batzuetan aurrez dakizu, edo uste duzu aurrez dakizula zer gertatuko den baina lasai, Franciscok (Blue Jeans) oso ondo idatzi du liburua sorpresa erraldoi bat eraman dezazun zer gertatuko den dakizula uste duzunean. Beno, beste alde txar bat ere badu, beti utziko zaitu gehiagoren gogoarekin.

Nire pertsonaia gogokoena: Paula edo Mario.

Esaldiak: “En la vida aparecen personas de alguna parte que te marcan la existencia. Es un juego del destino que coloca en tu camino a gente que, por arte de magia, o sin ella, influyen en tu comportamiento y hasta te hacen cambiar tu forma de ser. Despliegan tal red sobre ti que quedas atrapado por su esencia, sea cual sea ésta...” “Son demasiadas mentiras en muy poco tiempo. Ha entrado en un peligroso círculo de falsedades o verdades a medias del que no puede salir. Desea que aquello quede en el olvido, como si nunca hubiese pasado.” “Yo te quiero y sin ti no sé caminar.”

Kalifikazioa: 10/10.

Page 4: Eguneroko irakurketak

ZERUKO ATEETAN DEIKA

Izenburua: Zeruko ateetan deika Izenburu originala: Llamando a las puertas del cielo/Truncant a les portes del cel Idazlea: Jordi Sierra i Fabra Argitaletxea: Edebe Orrialde kopurua: 288 ISBN: 9788487787465 Prezioa: 9’95€

Sinopsia: Silvia, Medikuntza-ikaslea, Indiara joan da boluntario, mundutik urrun dagoen ospitale batean udan lan egitera. Gurasoak eta mutilaguna aurka izan ditu erabaki hori hartzean, baina senari eta bihotzari kasu egin die.

Nire iritzia: Duela zenbait denbora hasi nintzen idazle honen zerbait irakurtzeko gogoz baina, egia esan, ez nuen denborarik aurkitzen hainbeste irakurtzeko listan ditudan liburuak ikusita. Klaserako derrigorrez irakurtzeko liburu hau jarri izanak eman zidan azkenik bultzadatxoa Jordiren zerbait irakurtzeko. Aurretik ezagutzen nuen gizon honen estiloa eta gustoko nuen baina inoiz ez nuen usteko horrenbesterakoa izango zela liburu hau. Hasiera-hazieratik eduki ninduen lotuta liburu honek, ezin nuen irakurtzeari utzi, gehiago behar nuen. Agian ez da guztiz nik irakurtzen ditudan liburuen estilokoa baina oso ona iruditu zait. Gomendatzeko moduko irakurketa izan da hau.

Page 5: Eguneroko irakurketak

Alde ona: Istorioa, Leo-Silvia-Mahendra hirukotea, Leorekin edo Mahendrarekin zerbait gertatuko ote den zain zaude eta horri ospitaleko istorioa gehituz gero mix oso ona ateratzen da. Alde txarra: Bukaera, gehiago nahiko duzu. Nire ustez Jordik jarraian zerbait gehiago gehitu behar zion, hurrengo urtean zer gertatuko den jakin nahi duzu. Bigarren parte bat eskatzen dut!

Nire pertsonaia gogokoena: Leo.

Esaldiak: “Maitasunik egon ote zitekeen izaera elkarri aldatu nahian ari ziren bi pertsonaren artean?” “-Ez dakit nork egin dizun min –aletu zuen hitz bakoitza dardo bat balitz bezala, deserostasuna gaindituz-, baina egin bazuen ongi egin zuen, zuk gogotik kolaboratzen duzu eta.” “Baina kilometrotan distantzia handia bazegoen ere, ez zen bihotzean sentitzen zuenaren erdia ere.”

Kalifikazioa: 9/10.

Page 6: Eguneroko irakurketak

ABRÁZAME FUERTE

Izenburua: Abrázame fuerte Idazlea: Lof Yu (Imma Sust eta Adrià Font) Argitaletxea: Destino Orrialde kopurua: 459 ISBN: 9788408005742 Prezioa: 15’95€

Sinopsia: Silvia, Estela, Bea eta Ana Princess-ak dira. Lau lagun uste zutenak hain loturik zeudela inoiz ez zirela borrokatuko. Messengereko itzordu bat, Atreyu izeneko txakur bat, blog bateko sarrera batek, grafiti batek eta abesti batek haien bizitzak aldatu zituen arte. Elkarrekin maitasuna ezagutuko dute eta nola besarkada inozo eta sendo batek nola egiten duen norbait oso zoriontsu.

Nire iritzia: Gogoa nion liburu honi lehenengoz ikusi nuenetik. Blue Jeansen liburuen antzeko idazkera du, gaur egungoa, modernoa. Eta Blue Jeansen antzera, atal bakoitzean istorio bat kontatzen du, batean Bea eta Sergiori buruz ari zaizu eta hurrengoan Ana eta Davidi buruz adibidez. Niri liburu gogokoenen artean daukat asko gustatzen zaidalako idazteko estilo hau eta gaur egungo arazoei buruz hitz egiten duelako. Gainera batzuetan identifikatu egin zaitezke gertatzen diren gauza batzuekin. Hainbat libururekin gertatzen den bezala, zer gertatuko den dakizulakoan egongo zara zati batean baina egiaren momentuan guztiz oker zaudela konturatuko zara.

Alde ona: Silvia-Marcos erlazioa eta liburuaren estiloa. Alde txarra: Hainbat momentutan pixka bat astuna egiten da jarraitzea baina segituan kentzen zaizu ideia hori burutik.

Page 7: Eguneroko irakurketak

Pertsonaia gogokoena: Sergio edo Marcos edo Silvia edo David.

Esaldiak: “-Pues no me ha gustado...

-¿El qué?

-Pues todo.

-Oye, como no seas más clara, yo no...” Kalifikazioa: 9/10.

Page 8: Eguneroko irakurketak

LA GRAMÁTICA DEL AMOR

Izenburua: La gramática del amor Izenburu originala: La gramàtica de l’amor Idazlea: Rocio Carmona Argitaletxea: La Galera Orrialde kopurua: 280 ISBN: 9788424636708 Prezioa: 17’95€

Sinopsia: Bere gurasoen banaketaren ondoren, Irene labar baten ondoan dagoen Ingalaterrako barnetegi batera bidaltzen dute. Han oso gaizki pasatuko du bere lehenengo desengainu maitekorra. Bitartean, bakartien zegoenean gerturatuko zaio mutil bat, Peter Hugues, eskolako irakasle gogorrena, maitasunaren gramatika erakustea eskaintzen dio maitasun generoko zazpi eleberriren bidez. Goethetik García Marquezera eta Murakamitik pasatuta. Gutxika Irene bere irakasleaz joango da maitemintzen bitartean beste maitale misteriotsu batek bere bihotzerako bidea egiten ari denean.

Nire pertsonaia gogokoena: Irene.

Nire iritzia: Liburu hau duela urte bate edo horrela irakurri nuen, egia esan denboraldi hartan edozer irakurtzen nuen. Ez dut honekin liburu txarra dela esan nahi, kontrakoa, egia esan orain berriro irakurriko banu gehiago gustatuko litzaidake eta hori lehenengo aldian oso gustukoa izan

Page 9: Eguneroko irakurketak

nuela. Beste liburuen esaldiak eta atalak agertzen direnean gogo handia ematen dizu liburu honekin batera beste horiek irakurtzeko baina pixka bat zaila da irakurtzen ez bazaude kontzentratuta.

Alde ona: Oso erraza da irakurtzeko. Alde txarra: Maitasunaren gramatika ikasteko erabiltzen dituen liburuen zati gehiegi ateratzen dira.

Pertsonaia gogokoena: Irene.

Esaldiak: “El amor que permanece oculto, que no se expresa, se convierte en un munstro que devora corazones. Hay que arriesgarse y dejarlo salir, aún a riesgo de estrellarse.” “El amor es un infierno donde te quedarías a padar la eternidad.” “¡Tu lo has dicho! Estar enamorado es esponerse a un naufragio constante. Naufragamos con cada fracaso. De lo que se trata es de sobrevivir a las tempestades para que, algún día, podamos llegar al puerto donde nos estará aguardado solo a nosotros.”

Kalifikazioa: 9’5/10

Page 10: Eguneroko irakurketak

CADA DÍA

Izenburua: Cada día Izenburu originala: Every day Idazlea: David Levithan Argitaletxea: Molino Orrialde kopurua: 384 ISBN: 9788427203228 Prezioa: 16€

Sinopsia: Egunero, A pertsona desberdin baten gorputzean

esnatzen da. Pertsona desberdinen bizitza bizitzen du non

egongo den edo nor izango den aurretik jakin gabe. A hori

gertatzen zaion harren bakean bizitzen ikasi du, aurrera

jarraitzeko era aurkitu du ere: ez zaitez gehiegi nahastu.

Saiatu nabarmena ez izaten. Dena ondo zihoan behien

Justin-en gorputzean esnatu zen arte eta bere neskalaguna

Rhiannon-ekin egun osoa pasatzen duen arte. Momentu

horretatik aurrera, A-k zituen erregelak hautsi egiten dira.

Betirako bere alboan nahi duen norbait aurkitu du. Esaldiak: “Sé que soy yo mismo... pero también soy otra persona. Y siempre ha sido así.”

“Si te quedas mirando el centro del universo… sientes frío.

Un vacío. En realidad, al universo no le importamos lo más

Page 11: Eguneroko irakurketak

mínimo. Al tiempo no le importamos lo más mínimo. Por

eso tenemos que preocuparnos los unos de los otros.”

“Esto es lo que hace el amor; hace que quieras reescribir el

mundo. Hace que quieras ser capaz de elegir los

personajes, dibujar el escenario y decidir el argumento. La

persona a la que amas se sienta frente a ti y deseas hacer

todo lo posible, lo imposible, por llegar hasta ella. Y cuando

están solos, solos en una habitación, juegan a lo que han

conseguido, juegan a que así es como serían las cosas.” Zergatik nahi dut irakurri: Duela zenbait denbora jakin nuen

liburu honi buruz eta atentzioa asko deitu zidan. Gorputzez

aldatzearenak asko deitu zidan baina maitasunezko liburua

izateak nire izugarrizko gogoak biribildu zituen. Egia esan

pertsona askok oso nota ona ematen diote liburu honi

baina jakin dut atal batean zerbait ez oso polita ateratzen

dela eta horregatik azkenean

nire kalifikazioa ez da

10-ekoa izango. Aurre

kalifikazioa: 8/10.

Page 12: Eguneroko irakurketak

BIPOLAR. MEMORIAS DE UN ESTADO DE ÁNIMO

Izenburua: Bipolar. Memorias de un estado de ánimo Izenburu originala: Maniac Idazlea: Terry Cheney Argitaletxea: Suma de letras Orrialde kopurua: 372 ISBN: 9788483651698 Prezioa: 18€

Sinopsia: Terry Cheney, Los Angeles-en ikuskizunen

abokatua izandako emakume bat, bere gaixotasunari

buruz hitz egiten du liburu honetan. Liburu honetan

gaixotasunaren bi aldeetako desberdintasunak agertzen

dira. Gaizkien dagoenean garuneko zientziak salbatzen du

etsipenak jota zegoenean. Oparotasuna itzultzen da bere

bizitzara baina baldintza askorekin. Jazarpenak

imajinatzen ditu, arazoak bikoiztu egingo zaizkio…

Sukarrak jota dagoenean bere buruaz beste egiten

saiatuko da arriskuetara bere burua sartzen, edo

heriotzarekin jolasean dabilenean. Eta hori guztia

Page 13: Eguneroko irakurketak

tratamenduak sortzen dizkion bi aldeetan erronka handiak

bizi ahal izateko. Esaldiak: “Ni siquiera creía en mi.”

“La muerte no era la salida más fácil, era la única salida.

De otro modo, nunca dejaría de recordar.”

“La gente siempre tiene buenas intenciones, pero no

comprende que cuando alguien está profundamente

deprimido, con toda probabilidad sólo la idea del suicidio lo

mantiene con vida.” Zergatik nahi dut irakurri: Duela hilabete bat edo horrela,

lagun batek liburuari buruz hitz egin zidan eta segituan

piztu zitzaidan interesa hau irakurtzeko. Ez da izan

bipolaritatea asko interesatzen zitzaidalako baina hau

irakurrita gaixotasunari buruz zerbait ikasten badut ondo

etorriko zait, esan nahi dut, ezertarako balioko ez didan

informazioa ez dela izango. Aurre kalifikazioa: 8/10.

Page 14: Eguneroko irakurketak

NICK Izenburua: Nick: Una historia de redes y mentiras Idazlea: Inma Chacón Argitaletxea: La Galera Orrialde kopurua: 270 ISBN: 9788424631925 Prezioa: 16’95€

Sinopsia: Dafne bere auzoko mutil batez maiteminduta dago, oso gomendagarria ez den mutil bat. Bere lehengusuaren laguntzarekin bere gustukoa izatea lortuko du: Facebook-en profil faltsu bat sortuko dute mutila hartaz maiteminduko dena. Bina orduan ezusteko gauzak gertatzen dira: norbait gehiago interesatzen da profil horretaz, intentzio onak ez dituen norbait eta nick baten atzean ezkutatzen dena. Jazarpen bat hasten da, katua eta arratoiaren joko arriskutsua benetan ezagutzen ez diren bi pertsonen artean… Edo agian bai?

Nire iritzia: Hasieran, liburu hau irakurtzeko unean, liburua sare sozialen arriskuei buruz izango zelakoan nengoen baina liburuaren orrietan aurrera eguiten duzun hainean konturatzen zara gaiak zerikusia duela baina liburua ez da horri buruz ari etengabe. Liburuan aurrera egiten duzun hainean gehiago eta gehiago nahi duzu, oso azkar irakurtzen da, gehien bat, utzi ezin duzulako. Beti utziko zaitu gehiagoren gogoarekin. “Atal bat gehiago eta lotara” barkatu, baina lortzen baduzu deitu eta sari bat emango dizut. Ezinezkoa da! Atala bukatutakoan uzteko asmoa izanda ere, unea iristerakoan ezingo duzu liburua

Page 15: Eguneroko irakurketak

eskuetatik kendu. Alde ona: Bi pertsonaien artean dagoen maitasun-gorroto erlazioa. Oso azkar irakurtzen dela, ezingo duzulako irakurtzeari utzi. Alde txarra: Liburua ulertzeko beharrezkoa ez den informazio gehiegi ematen du.

Nire pertsonaia gogokoena: Eduardo.

Esaldiak: “Y se calló como se callan las vergüenzas que no pueden confesarse, y olvidó como se olvidan los malos recuerdos, tapándolos con otros que se encargan de construir el pasado.” “Olía a pelea. A chulito con el que nadie es capaz de enfrentarse. A malo. A suspensos. A chicas rendidas a sus pies. A guapo. A dulce. A tardes de futbol. Y más que a ninguna otra cosa, olía a chico mayor, a un chaval de dieciseis años que nunca se fijaría en una pipa que todavía no había cumplido los trece años.”

Kalifikazioa: 9/10.

Page 16: Eguneroko irakurketak

BRÚJULAS QUE BUSCAN SONRISAS PERDIDAS

Izenburua: Brújulas que buscan sonrisas peridas Izenburu originala: Brúixoles que busquen somriures perduts Idazlea: Albert Espinosa Argitaletxea: Grijalbo Orrialde kopurua: 240 ISBN: 9788425349126 Prezioa: 16’90€

Sinopsia: <<Inoiz ez diogu elkarri gezurrik esango… Entzuidazu ondo, honek ez du bakarrik esan nahi zintzoak izango garela… Mundu honetan jende gehiegi da faltusa… Gezurrek inguratzen zaituzte… Beti egia esan dizuten pertsonen artxipielago txiki bat existitzen dela jakiteak asko balio du… Zuk nire zintzotasunaren artxipielagoko parte izan zaitezen nahi dut…>> <<Beste pertsonagan konfiantza eduki dezakezula jakiteak, inoiz ez dizula gezurrik esango, eskatzen diozun bakoitzean beti egia esango dizula jakiteak, ez du preziorik… Indartsu sentiarazten zaitu, oso boteretsua…>> <<Eta egiak munduak mugitzen ditu… Egiak pozik sentiarazten zaitu… Nire ustez egia da inporta duen gauza bakarra.>> Benetako maitasuna, familia, mendekua, bigarren aukerak, zintzotasuna… Bere idazlan berri honetan, Albert Espinosak pertsonaia ahaztezin batzuen bidez istorio hunkigarri batean sartzen gaitu, pentsatzea eragingo dizu

Page 17: Eguneroko irakurketak

eta bizitzan benetan garrantzitsua zer den aurkitzen lagunduko dizu.

Esaldiak: “Siempre nos enseñó que las grandes cosas están hechas de las pequeñas... Si cuidas las pequeñas cosas, las convertirás en grandes. Si cuidas sólo las grandes, siempre serás pequeño...” “Siempre he creido que es lo que somos… Traumas de la infancia… Lo que te prohibieron, lo que no te dieron, lo que te obligaron a aceptar y lo que te arrebataron crean tu caracter.” “¿Has perdido todas las sonrisas? Tengo una en el puñoY me mostraba su puño cerrado.-Si quieres te la regalo… Abro el puño y la coges al vuelo…Y ella abría el puño y yo sonreía. Era automático…Pero yo enseguida dejaba de hacerlo y ella volvía a la carga- Tengo otro puño y en él hay una sonrisa de oreja a oreja… ¿La quieres?Y abría nuevamente el puño y yo sonreía de oreja a oreja… Jamás le falló el truco…Jamás le faltaban sonrisas en los puños…”

Zergatik nahi dut irakurri: Erantzuna oso erraza da. Albert Espinosa gehien miresten ditudan pertsonetako bat delako eta berak egiten duen guztia dut gogoko.

Aurre kalifikazioa: 9/10.

Page 18: Eguneroko irakurketak

EL MUNDO AMARILLO

Izenburura: El mundo amarillo Izenburu originala: El món groc Idazlea: Albert Espinosa Argitaletxea: Debolsillo Orrialde kopurua: 176 ISBN: 9788483469071 Prezioa: 6’95€

Sinopsia: Horiak gure bizitzari zentzua ematen dieten pertsonak dira, maitasuna eta adiskidetasunaren artean kokatzen direnak. Mundu horia zurekin partekatu nahi dudan mundu zoragarri da. Hamar urte eta minbizia izan nueneko aurkikuntzen mundua da. Bitxia da, baina indarra, bizitasuna eta gaixorik egiten dituzun aurkikuntzak ondo zaudenean ere baliagarriak dira egunerokoan. Mundu honek lortu nahi duena da zu mundu berezi eta desberdin honetan sartzea; baina, bereziki, “horiak” aurkitu ditzazun. Haiek dira adiskidetasunaren eskala, pertsona horiek ez dira ez maitaleak, ez lagunak, jende hori zure bizitzan sartzen dena eta elkarrizketa bakar batekin zure bizitza alda dezakeena. Ez dizut gehiago aurreratzen: liburua irakurtzen hasi beharko duzu zure “horiak” aurkitzeko. Agian ni naiz haietako bat…

Nire iritzia: Hasieran auto-laguntzako beste liburu bat ematen du baina irakurtzen zoazenean, gauza asko

Page 19: Eguneroko irakurketak

ikasten dituzu. Bizitzan erabili ahal izango dituzun gauzak ikasten dituzu. Zure “horiak” aurkitzen lagunduko dizu liburuak, aholku asko ematen dizkizu Albertek liburu honen bidez, aholku oso onak. Egia esan pare bat praktikara eraman nahi izan ditut irakurri nituenetik baina A-gatik edo B-gatik ezin izan dut. Agian beste bueltatxo bat emango diot liburuari eta oraingoan, aholkuak jarraitzen.

Alde ona: Asko, baina asko-asko, irakasten dizu. Aurkikuntza guztiak ez badira, %90 eguneroko bizitzarako baliagarriak aurkituko dituzu eta behintzat pare bat praktikan jartzea pentsatuko duzu, edo agian egin ere. Alde txarra: Ezer berezia, agian idazteko eran zertxobait ez zait guztiz gustatu baina bestela, dena ondo.

Esaldiak: “La única minusvalía es la emocional, vivimos en una sociedad que no comparte sentimientos.” “Tan solo debes escuchar tu fuerza, crear tu lucha y dejarte guiar.” “Coge una libreta y apunta todo lo que no comprendas” (mi médico el día que me dijo que tenía cáncer) “nunca he dudado que tener información es básico para todo en la vida.” “Escribe cada día 3 ó 4 cosas que te hayan hecho sentirte feliz.” “Dime tu secreto y te diré porque eres tan especial.” "Morir no es triste, lo triste es no vivir." “AMARILLO. Definición: Dícese de aquellas persona que es especial en tu vida. Los amarillos se encuentran entre los amigos y los amores. No es necesario verlos a menudo o mantener

Page 20: Eguneroko irakurketak

contacto con ellos. La forma de relacionarse con los amarillos es el cariño, la caricia y el abrazo. Consigue privilegios que antes estaban en posesión sólo de la pareja.”

Nire pertsonaia gogokoena: Liburu honetan ez dago pertsonaiarik baina asko miresten dut Albert Espinosa, jarraitzeko modeloa da niretzat. Oso miresgarria da bizitzan lortu duena, eta ez naiz ari minbiziaren aurkako 10 urteko borrokari buruz bakarrik. Gizon oso gogorra iruditzen zait, eta irakurtzea gogoko ez baduzu “Pulseras Rojas” telesaila ikusi behar duzu.

Kalifikazioa: 10/10.

Page 21: Eguneroko irakurketak

LOS JUEGOS DEL HAMBRE

Izenburura: Los juegos del hambre Izenburu originala: The Hunger Games Idazlea: Suzanne Collins Argitaletxea: Molino Orrialde kopurua: 396 ISBN: 9789876091657 Prezioa: 18€

Sinopsia: Panem herrialdeko agintariek urtean behin Gose Jokoak antolatzen dituzte, herri xeheari zer ikusi, espektakulua eta gozamena emateko.Herrialdeko barruti bakoitzak bere ordezkariak aukeratzeko zozketa egiten du gazteen artean. Aukeratuek joko eremuan ibili behar izango dute elkar hiltzea lortu arte; izan ere, bakarra, irabazlea geratuko da bizirik bukaerako. Egun telebistan egiten diren konbibentzia-lehiaketen antzeko zerbait, baina basati eta odoltsuago.

Nire iritzia: Hasteko, hau ez da nire betiko estiloa baina filma ikusteko gogo asko nuen (Josh Hutcherson ateratzen zelako) eta horregatik, ikusi baino lehen liburua irakurtzea pentsatu nuen eta gero filmarekin konparatzeko. Hau ez da filmari buruzko iritzia beraz ez dut esango liburuarekin konparatuta 0 bat ematen diodala gauza garrantzitsu asko kentzeagatik. Eta Madge? Non demontre sartu duzue? Beno, liburuarekin goazela. Esan dudan bezala, ez da nire estiloko irakurketa, edo hori usten nuen hasi berri nuenean.

Page 22: Eguneroko irakurketak

Fantasia/Zientzia fikzioko liburuak ez zaizkit asko gustatzen baina hau desberdina izan da. Denetatik duen liburua iruditu zait, maitasuna, akzioa, familia eta adiskidetasun erlazioak… Hasieran dudatan ibili ondoren, orain asko gustatu zaidan irakurketa batean bihurtu da.

Alde ona: Bukaera, Gale-Katniss eta Katniss-Peeta. Alde txarra: Borrokak, jokoak edo deitu nahi duzun bezala. Oso gogorra oruditu zait.

Esaldiak: “Para que haya traición, debe haber primero confianza. –Katniss” “Había momentos en el bosque, con Gale, en los que era realmente... feliz. –Katniss” “Resulta extraño estar tan cerca de forma física de alguien que está mentalmente tan lejos. – Katniss”

Nire pertsonaia gogokoena: Peeta Mellark. (Eta Josh Hutchersonek zinean bizi emango ziola jakin aurretik)

Kalifikazioa: 7/10.