EAEko Azterketa

Click here to load reader

  • date post

    05-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    252
  • download

    0

Embed Size (px)

description

Elikadura burujabetzarako politika publikoak. EAEko azterketa

Transcript of EAEko Azterketa

  • Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoak.EAEko azterketa

  • Emas Gizarte FundazioaGurutzegi, 16 (Pol. Belartza)

    20018 Donostia-San SebastinTel.: 943 36 75 34Fax: 943 47 43 46

    [email protected]

    Finantzatzailea:

    www.emaus.com www.desarrollohumanosostenible.orghttp://soberaniaalimentariaypoliticas.wordpress.com/

    Itzulpena: Mara CleraDiseinua eta maketazioa: Olatz PradiniInprimatzea: Grficas Gorobe S.L.

    Donostia, 2011ko urria.

    Aitortu-EzKomertziala-Partekatu Berdin 2.5 EspainiaSorturiko materiala, hirugarren pertsonek banatua, kopiatua eta erakutsia izan daiteke baldin eta kredituetanjatorria eta autoretza erakusten bada. Ezin daiteke inolako etekin komertzialik atera eta eraldatzen direnmaterialak, benetako lanaren lizentzia berdintsupean egingo dira.

  • Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoak

    EAEko azterketa

    Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoakEAEkoazterketa

  • AURKIBIDEA1. SARRERA. BASERRITARREN NEKAZARITZA-JARDUERAN ERAGINA DUTEN EUSKALA U T O N O M I A - E R K I D E G O K O L E G E E I B U R U Z K O X E H E T A S U N O R O K O R R A K

    2. LURRALDEAREN ANTOLAMENDURAKO ARTEZPIDEAK ETA HAIEN ERAGINA BASERRITARRENNEKAZARITZAREN GARAPENEAN

    3. KONTSUMO SOZIALA. LEGERIA. JARDUNBIDE EGOKI ETA OKERRAK.

    3.1 EAE-MAILAN3.1.1. Politikak eta arudiak3.1.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    3.2 ALDUNDI-MAILAKO LEGEAK3.2.1. Politikak eta arudiak3.2.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    3.3. MAILA LOKALA3.3.1. Politikak eta arudiak3.3.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    4. HIGIENE-, OSASUN- ETA INGURUMEN-ARAUDIA. LEGERIA. JARDUNBIDE EGOKI ETAOKERREN ADIBIDEAK.

    4.1. EAE-MAILAN4.1.1. Politikak eta arudiak4.1.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    4.2. ALDUNDI-MAILAKO LEGEAK4.2.1. Politikak eta arudiak4.2.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    4.3. MAILA LOKALA4.3.1. Politikak eta arudiak4.3.2. Jardunbide egoki eta okerren adibideak

    5. GAZTE BAT BASERRIARI LOTUTAKO NEKAZARITZA-JARDUERA BAT EGINEZ LANDA-INGURUNEAN ERROTZEARI BURUZKO ADIBIDE PRAKTIKOA

    6. ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK

    6.1. ONDORIOAK6.2. PROPOSAMENAK

    7. ITURRIAK, BIBLIOGRAFIA ETA ERREFERENTZIAK

    Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoakEAEkoazterketa

    1

    15

    23

    30

    39

    44

    47

  • 1. SARRERA.BASERRITARRENNEKAZARITZA-JARDUERAN ERAGINADUTEN EUSKALAUTONOMIA-ERKIDEGOKO LEGEEIBURUZKOXEHETASUNOROKORRAK

    Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoakEAEkoazterketa

  • 61. SARRERA. BASERRITARREN NEKAZARITZA-JARDUERAN ERAGINA DUTENEUSKAL AUTONOMIA-ERKIDEGOKO LEGEEI BURUZKO XEHETASUN OROKORRAK.EAEko legeen arkitektura, nekazaritzako elikagaiei buruzko legeen oinarrizkoalderdiei dagokienez. Nork erabakitzen ditu nekazaritzako elikagaien politikaketa nork finkatzen ditu erabakiak hartzeko prozesuak

    Baserritarren nekazaritzaren garapena nazioarteko, Estatu-mailako, erkidego-mailako eta udal-mailako erabaki-guneetatik datozen lege eta politiken menpe dago. Garatu nahi den nekazaritza-sektorearen ezaugarriak finkatzen dituzte lege horiek guztiek. Arau eta erabaki horieknekazaritzari buruzkoak dira batzuetan, baina bestelako legeek ere (zerga-politika, azpiegiturak,etab.) eragina dute nekazaritzan, oro har, eta eskala txikiko nekazaritzan, bereziki.

    Baserritarrek garatutako nekazaritza lokalaren garapenean onerako nahiz txarrerako eraginaduten politika publikoen berri jaso nahi dugu txosten honetan. Gaur egun EAEn, lurraldehistorikoetan eta udalerrietan aplikatzen diren legeak aztertuko ditugu horretarako. Gai honidagokionez, erakunde publikoek garatutako jardunbide on eta txarren adibideak jasoko ditugu,halaber.

    Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak nekazaritzan eta abeltzaintzan dituen eskumenak zeindiren ikusiko dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak (3/1979 Lege Organikoa,abenduaren 18koa) nekazaritza eta abeltzaintzako eskumen esklusiboak ematen dizkioJaurlaritzari, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat etorriz (10.9. art.). Era berean,Jaurlaritzak du mendien, basoko zerbitzu eta aprobetxamenduen eta abelbide eta larreengaineko eskumen osoa (10.8. art.), Konstituzioaren 149.1.23. artikuluak dioena baztertu gabebetiere. Nekazaritza- eta elikagai-arloko politika sektorialak arautzeko beste eskumen batzukere baditu EAEk, honako alderdien gainekoak, esate baterako: ikerkuntza zientifiko etateknikoaren gaineko eskumena, Estatuarekin koordinatuta (10.16. art.), jatorri-deituren etahaien publizitatearen gainekoa, Estatuarekin koordinatuta (10.27. art.), eta industriaren gainekoeskumena, Estatutuan finkatutako baldintzetan eta lege honi dagokion esparruaren barruan(10.30. art.).

    Eusko Jaurlaritzak nekazaritzan dituen eskumenak zehaztu eta gero, EAEko nekazaritza-esparruaren egituratze politikoa finkatu zen Autonomia Erkidego osorako erakundeen etalurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko 27/1983 Legean (azaroaren25ekoa). Lege horri jarraiki, foru-erakundeek eskumen esklusiboa dute alor hauetan: probintzia- eta udal-mailako ondasunen erregimenean (bai jabari publikoko ondasunena, bai ondarearilotutako ondasunena eta herri-ondasunena) (7.a.7. art.); mendien, basoko zerbitzu etaaprobetxamenduen eta abelbide eta larreen alorrean, Autonomia Estatutuko 10.8. artikuluanfinkatutako baldintzetan; baso-zaintzan eta nekazaritza- eta baso-lurren kontserbazio etahobekuntzan (7.a.9. art.), bai eta landare-osasunaren, nekazaritza-erreforma eta garapenareneta nekazaritzari lotutako hedapen, sustapen eta trebakuntzaren alorrean, EAE osorakoerakundeek emandako arauak garatu eta betetzeari dagokionez ere; mahastizaintza etaenologian; animalia-ekoizpen eta -osasunean (mintegietako landare eta haziak kenduta, 7.b.1.art.) eta arrain-ondasun kontinentala eta ehiza-ondasuna aprobetxatzeko (7.b.3. art.)erregimenean.

    Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak (ekainaren 30ekoa) EAEko administrazioetako organobakoitzaren legegintza-eskumenak definitu zituen. Lege horretako 52. artikuluaren arabera,Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren esku utzi dezake lege-maila duten arauak (legegintzakodekretuak) emateko eskumena, honako alderdien gainean eragina duten arauen kasuan izan

    Elikadura-burujabetzarakopolitikapublikoakEAEkoazterketa

  • 7ezik: oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen garapena, Jaurlaritzaren oinarrizkoantolamendua, EAEko Administrazioaren erregimen juridikoa, autonomia-erkidegoaren etalurralde historikoen arteko harremanen erregimen orokorra, hauteskunde-lege orokorra etaonartzeko prozedura berezia eskatzen duten arauak. Jaurlaritzaren dekretuei eta sailetakoaginduei dagokien hierarkiaren arabera finkatzen da arautzeko ahalmena.

    Dekretuen barruan honako arau hauek sartzen dira: administrazio-xedapen orokorrak etaJaurlaritzaren erabakiak, hala dagokionean (lehendakariak eta proposamena egin duensailburuak sinatzen dituzte), eta lehendakariaren xedapenak (berak sinatzen ditu). Lege-mailaren azpitik dauden arau juridikoak dira dekretuak. Bien arteko alde garrantzitsuenetakoabatzuen eta besteen irismena da: legeak egoera orokorrak arautzen ditu, hierarkia aldekodesberdintasuna dago bien artean, dekretua legearen eta erregelamenduaren azpian dago;dekretua administrazio-egintza bat da, eta legea, berriz, legegintzako ekintza; zuzenbidepublikoko egintzei buruzko legeak agindutakoa forma eta eduki aldetik bete behar du dekretuak;Administrazioaren nahiz epaileen dekretuek ezin dute legerik indargabetu, baina legeek aldatuditzakete dekretuak, atzeraeraginez eta gobernatutakoaren kaltetan egiten ez bada.

    Sailetako titularren arautzeko ahalmenak aginduen bidez gauzatzen dira eta saileko titularreksinatzen dituzte aginduok.

    Erregelamendu-mailako arauek ezin dute maila goragoko beste arau batek agindutakoa urratu.Erregelamendu-mailako arauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira etaargitaratu eta hogei egunera sartzen dira indarrean, besterik adierazten ez bada.

    Nekazaritza-jarduerari eta elikagaiei buruzko jarduera-ildo zuzenak Nekazaritza etaElikagaigintza Politikari buruzko 17/2008 Legean (abenduaren 23koa, EHAAko 250. zk.,2008/XII/31) jasota daude. Nekazaritza- eta elikagai-sektoreetan parte hartzen duen erakundebakoitzari dagozkion eskumenak gauzatzeko jarraibideak zehazten dira bertan, sektoreakudeatzen duten erakunde- eta administrazio-sare konplexua koordinatu eta sare horren etaherritarren arteko harremana bideratzearekin batera. Sektorearen sustapen ekonomikorakozuzentarau nagusiak finkatzen ditu lege horrek, Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB) delakonazioz gaindiko esparruan inbrikatuz. Nekazaritza- eta elikagai-sektoreen antolamendu orokorrada lege horren aplikazio-esparrua, eta alor hauek biltzen ditu: ekoizpena, eraldaketa, ontziratzea,merkaturatzea eta nekazaritza-ingurunearen multifuntzionaltasunari lotutako jarduerak, orohar. Era berean, baso-sektoreko bigarren eraldaketa eta merkaturatzea ere hartzen ditu,ustiategian edo nekazaritza-industrian bertan eginez gero.

    Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko Legea indarrean sartu eta urtebeteko epeanlege horretan jasotakoak aplikatu eta garatzeko xedapenak onartu behar ditu GobernuKontseiluak, lurralde historiko bakoitzak dagozkion arauak garatzeko dituen ahalmenak baztertugabe. Era berean, nekazaritza eta elikagaigintzako eskumena duen sailburuak lege horretakoeduki hertsiki teknikoak egokitu egin ditzake EBko eta beste esparru batzuetako arauetatikeratorritako egokitzapenekin bat etortzeko. EAEko administrazio publikoek legea indarreansartu eta urtebeteko epea dute beren arauak lege horretara egokitzeko.

    Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko Legeak finkatutako zuzentarauen bideznekazaritza-jarduerarekin zeharkako nahiz zuzeneko lotura duten alderdietako bakoitzaarautzen duten dekretuak garatzen dira. Dena den, Nek