E bizitzan zehar Bere «Gozogintzan, betikoarekin egindako ...koa (bi irudi batuz, perretxikoak...

2
«Gozogintzan, betikoarekin batera, eboluzionatu egin dut» Omenaldia ›› Bere bizitzan zehar Tolosaren alde egindako lana dela eta, Udalak Jose Mari Gorrotxategi omenduko du bihar udaletxean. E Elkarrizketa JOSE MARI GORROTXATEGI › Konfiteroa eta argazkilaria JOXEMI SAIZAR Omenaldia egingo dio bihar Tolo- sako Udalak, aho batez erabakita, JoseMariGorrotxategiPikasarriri (Tolosa 1929). 11:00etan izango da udal batzar aretoan. Lanbidez konfiteroa izan da bizitza osoan zehar eta beste hainbat alor eta za- letasun ere jorratu ditu: zinegotzi, argazkilari, txistulari, dantzari... Tolosaren enbaxadore izan dela diote batzuk. Omenaldiarekin ba- tera, bere bizitzan zehar ateratako argazkien bildumarekin erakus- keta egingo du Aranburu Jaure- gian. Noiz hasi zinen argazkiak atera- tzen? 14 urterekin, aitak oparitutako Zeiss Ikon markako kamara ale- man batekin. Distantziak neurtze- ko pausoak ematen genituen eta patrikan apunte batzuk eramaten genituen eguzkia, itzala edo euria- rekin argazkia nola atera jakiteko. Gero flaxa atera zenean sekulakoa izan zen. Orduan beldur handia zegoen kamararekin ibiltzeko, ez orain bezala. Eta argazki gutxi ate- ratzen ziren, familiakoak eta ho- rrela bakarrik. Eta gehixeago ateratzen noiz hasi zinen? 20 urterekin. Beti pertsonei eman diet lehentasuna eta gai bat bideoa balitz bezala hartu dut. Adibidez, azoka hartzen badut, ez dut argaz- ki bakarra ateratzen, baizik eta azokaren alde guztiak. Edo uhol- deen gaian urez gain, giza aspek- tua ere jorratu dut. Norbaitekin ikasi al zenuen? Cadaquesen ikastaro txiki bat egin nuen Salvador Allenderen argaz- kilari ofizialarekin. Maisu ona zen. Bere sistema gustatzen zitzaidan: behinere ez zizun esaten argazkia nola atera, herriko bizitza atera- tzeko esaten zigun eta gero kritika gogorra egiten zigun. 30 urte baino gehiago pasa dira eta orain sistema hori ari da jartzen. Argazki asko ikusi duzu. Zer da hori? Bai. Beti esan izan didate ez dago- en tokian argazkia ikusi dudala. Gaitasun bat da. Sari asko jaso al duzu? Lau bat, horietako bat nazioarte mailakoa, Donostian, kirola gaitzat hartuta. Kontxan belaontzi txikien Munduko Txapelketa zen. Lan- bro pixka bat zegoen. Kaitik atera zen belaontzi handi bat atera nuen eta gero zerumugan txalupa pila bat, zortzi disparo segidan, bata bestearen gainean, desenfoke txiki JOXEMI SAIZAR batekin. Beste sariak ONCEkoa (Pakistango itsu bat aurretik neska koxkor bat duela), perretxikoeta- koa (bi irudi batuz, perretxikoak Orioko plazan eta eguzkia Leabu- run atera nituen) eta argazkilari el- kartekoa (aintzineko Kursaal ino- larreko lanbroan). Lehiaketa gehiagotara ez naiz aurkeztu. Teknikak eragin handia dauka ar- gazkian? Bai, eta arteak ere bai. Biak ikusi behar dira. Aurreratu egin behar duzu pixka bat. Tenika eta artea uztartu. Oraingo kamara digitale- kin ezin da hori egin. Orduan bai, automatikoa desblokeatu eta ar- gazkiak bata bestearen gainean ateratzea bazegoen. Nire argazkia %95ean ez da digitala, duela urte- bete hasi nintzelako kamara digi- talarekin. Zezenen gaia ere jorratu duzu. Bai, zaletasun handia izan dut. Oso argazki onak ditut. Teknika per- tsonala erabili dut beti: desenfoka- tu, abiadura oso motela jarri eta gauza arraroak egin. Geroztik iku- si dut hori hasi direla egiten beste batzuk. Zezen bat hondar gainean, hilda, dena odoletan, zezena bel- tza, odola gorria... inposatu egiten du. Kolorea ala zuri-beltza? Zuri-beltza ondo eginda kategoria da. Indar handiagoa dute argazki batzuk zuri-beltzean, baina beste batzuk politagoak dira koloretan. Oteizarenak adibidez bietara jarri ditut, ikurrina koloretan ikusteko. Momentuak badu bere garran- tzia. Bai. Inauterietan ezin nuen atera lanagatik, baina sokamuturrara ai- tak uzten zidan eta hor ibiltzen nintzen beti. Gertatuko dena lehe- nagotik ikusten dut. Ez dakien bat pasa eta gero konturatzen da. In- portantea da momentuan egotea eta jakitea. Liburu batean irakurri nuen lehendabizi disparatu eta geropentsatubehardelanolaatera argazkia. Bestela ezin da, argazki asko galtzen da. Argazkiren bat aukeratzeko- tan? Argazki aldetik bi jarriko nituzte, biak Inauteritakoak: bata Txape- laundi txarangako musikari bat udaletxeko arkupeetan eta zezena aurrean berari zuzen begira, eta bestea txaranga jotzen elurretan eta jendea aurretik saltoka. Gizaki aldetik begiratuta, Jose Miguel Ba- randiaranen argazki bat aukeratu- ko nuke. 1980ko Kilometroetan jendeak argazkiak ateratzeko kar- toi parregarri horiek jarri zituzten eta berak aurpegia jarri zuen irri- barrez. Gizon serioa eta zorrotza zen eta orain arte ez dut nahi izan erakutsi argazki hori, errespetoa- gatik, baina denbora asko pasa da eta, errespeto osoz, erakusteko momentua iritsi dela iruditzen zait. Gero nahigabea eman zion oi- nez zihoala eta Gurutze Gorriak kamilan eramaten atera nion beste argazki bat. Sentimendu aldetik bi argazki ditut, orain arte erakutsi gabeak. Hemen ez nituen errebe- latu orduan poliziak kontrolatzen zituelako eta hondatu egin zirela esaten zutelako. Frantziara era- man nituen errebelatzera. Ikurri- na jarri zutenean Santa Mariako gurutzean, goardia zibilak ez ziren iristen eta pertika batekin su ema- ten ikusten dira. Historia da hori. Eta bestean goardia zibilak aizko- rarekin ikurrina hausten ikusten dira. Ibarrako Sebas Goikoetxea- renhiletangorputzaelizansartzen eta kanposantura eramaten herri osoa atzetik doala atera nituen ar- gazkiak. Arriskatu egiten zenuen garai hartan, baina argazki horiek historia egiten dute. Beste argazkilariarekin harrema- nik izan al duzu? Bai, Sigfrido Koch eta Alberto Schommerrekin adibidez, nazio- arte mailakoak, harreman ona izan nuen. Alberto Fernandez Ibarbu- rurekin, argazkilari elkartekoa. Egiguren anaia zumaiarrekin ere bai. Eta Tolosako argazkilari profe- sionalekin? Jesus Elosegi ezagutu nuen asko. Hiru argazki oparitu zizkidan: mi- kelete baten lurperatzea plaza Za- rran, Orixe Orexako baserri bate- an eta Belaten zegoen Perez de Re- xilen plaka. Arrillaga ere ezagutu nuen. Gazte denborakoak horiek dira. Jesus Elosegik beste gauza bat zuen: herrimina. Iñaki Linaza- sorok ere bazuen hori. Zergatik uste duzu egiten dizute- la omenaldia? Beraiei galdetu beharko diezu. Oso gazte hasi nintzen parrokian, Accion Catolica, gazte mugimen- 6 TOLOSA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA OSTIRALA, 2008KO MAIATZAREN 16A

Transcript of E bizitzan zehar Bere «Gozogintzan, betikoarekin egindako ...koa (bi irudi batuz, perretxikoak...

Page 1: E bizitzan zehar Bere «Gozogintzan, betikoarekin egindako ...koa (bi irudi batuz, perretxikoak Orioko plazan eta eguzkia Leabu-run atera nituen) eta argazkilari el-kartekoa (aintzineko

«Gozogintzan, betikoarekinbatera, eboluzionatu egin dut»

Omenaldia›› Berebizitzan zeharTolosaren aldeegindako lana dela eta,Udalak Jose MariGorrotxategiomenduko du biharudaletxean.

E Elkarrizketa JOSE MARI GORROTXATEGI › Konfiteroa eta argazkilaria

JOXEMI SAIZAR

Omenaldia egingo dio bihar Tolo-sako Udalak, aho batez erabakita,Jose Mari Gorrotxategi Pikasarriri(Tolosa 1929). 11:00etan izango daudal batzar aretoan. Lanbidezkonfiteroa izan da bizitza osoanzehar eta beste hainbat alor eta za-letasun ere jorratu ditu: zinegotzi,argazkilari, txistulari, dantzari...Tolosaren enbaxadore izan deladiote batzuk. Omenaldiarekin ba-tera, bere bizitzan zehar ateratakoargazkien bildumarekin erakus-keta egingo du Aranburu Jaure-gian.Noiz hasi zinen argazkiak atera-tzen? 14 urterekin, aitak oparitutakoZeiss Ikon markako kamara ale-man batekin. Distantziak neurtze-ko pausoak ematen genituen etapatrikan apunte batzuk eramatengenituen eguzkia, itzala edo euria-rekin argazkia nola atera jakiteko.Gero flaxa atera zenean sekulakoaizan zen. Orduan beldur handiazegoen kamararekin ibiltzeko, ezorain bezala. Eta argazki gutxi ate-ratzen ziren, familiakoak eta ho-rrela bakarrik. Eta gehixeago ateratzen noiz hasizinen? 20 urterekin. Beti pertsonei emandiet lehentasuna eta gai bat bideoabalitz bezala hartu dut. Adibidez,azoka hartzen badut, ez dut argaz-ki bakarra ateratzen, baizik etaazokaren alde guztiak. Edo uhol-deen gaian urez gain, giza aspek-tua ere jorratu dut. Norbaitekin ikasi al zenuen? Cadaquesen ikastaro txiki bat eginnuen Salvador Allenderen argaz-kilari ofizialarekin. Maisu ona zen.Bere sistema gustatzen zitzaidan:behinere ez zizun esaten argazkianola atera, herriko bizitza atera-tzeko esaten zigun eta gero kritikagogorra egiten zigun. 30 urte bainogehiago pasa dira eta orain sistemahori ari da jartzen. Argazki asko ikusi duzu. Zer dahori? Bai. Beti esan izan didate ez dago-en tokian argazkia ikusi dudala.Gaitasun bat da. Sari asko jaso al duzu?Lau bat, horietako bat nazioartemailakoa, Donostian, kirola gaitzathartuta. Kontxan belaontzi txikienMunduko Txapelketa zen. Lan-bro pixka bat zegoen. Kaitik aterazen belaontzi handi bat atera nueneta gero zerumugan txalupa pilabat, zortzi disparo segidan, batabestearen gainean, desenfoke txiki

JOXEMI SAIZAR

batekin. Beste sariak ONCEkoa(Pakistango itsu bat aurretik neskakoxkor bat duela), perretxikoeta-koa (bi irudi batuz, perretxikoakOrioko plazan eta eguzkia Leabu-run atera nituen) eta argazkilari el-kartekoa (aintzineko Kursaal ino-larreko lanbroan). Lehiaketagehiagotara ez naiz aurkeztu.Teknikak eragin handia dauka ar-gazkian? Bai, eta arteak ere bai. Biak ikusibehar dira. Aurreratu egin beharduzu pixka bat. Tenika eta arteauztartu. Oraingo kamara digitale-kin ezin da hori egin. Orduan bai,automatikoa desblokeatu eta ar-gazkiak bata bestearen gainean

ateratzea bazegoen. Nire argazkia%95ean ez da digitala, duela urte-bete hasi nintzelako kamara digi-talarekin. Zezenen gaia ere jorratu duzu. Bai, zaletasun handia izan dut. Osoargazki onak ditut. Teknika per-tsonala erabili dut beti: desenfoka-tu, abiadura oso motela jarri etagauza arraroak egin. Geroztik iku-si dut hori hasi direla egiten bestebatzuk. Zezen bat hondar gainean,hilda, dena odoletan, zezena bel-tza, odola gorria... inposatu egitendu. Kolorea ala zuri-beltza? Zuri-beltza ondo eginda kategoriada. Indar handiagoa dute argazki

batzuk zuri-beltzean, baina bestebatzuk politagoak dira koloretan.Oteizarenak adibidez bietara jarriditut, ikurrina koloretan ikusteko. Momentuak badu bere garran-tzia. Bai. Inauterietan ezin nuen ateralanagatik, baina sokamuturrara ai-tak uzten zidan eta hor ibiltzennintzen beti. Gertatuko dena lehe-nagotik ikusten dut. Ez dakien batpasa eta gero konturatzen da. In-portantea da momentuan egoteaeta jakitea. Liburu batean irakurrinuen lehendabizi disparatu etagero pentsatu behar dela nola ateraargazkia. Bestela ezin da, argazkiasko galtzen da.

Argazkiren bat aukeratzeko-tan?Argazki aldetik bi jarriko nituzte,biak Inauteritakoak: bata Txape-laundi txarangako musikari batudaletxeko arkupeetan eta zezenaaurrean berari zuzen begira, etabestea txaranga jotzen elurretaneta jendea aurretik saltoka. Gizakialdetik begiratuta, Jose Miguel Ba-randiaranen argazki bat aukeratu-ko nuke. 1980ko Kilometroetanjendeak argazkiak ateratzeko kar-toi parregarri horiek jarri zituzteneta berak aurpegia jarri zuen irri-barrez. Gizon serioa eta zorrotzazen eta orain arte ez dut nahi izanerakutsi argazki hori, errespetoa-gatik, baina denbora asko pasa daeta, errespeto osoz, erakustekomomentua iritsi dela iruditzenzait. Gero nahigabea eman zion oi-nez zihoala eta Gurutze Gorriakkamilan eramaten atera nion besteargazki bat. Sentimendu aldetik biargazki ditut, orain arte erakutsigabeak. Hemen ez nituen errebe-latu orduan poliziak kontrolatzenzituelako eta hondatu egin zirelaesaten zutelako. Frantziara era-man nituen errebelatzera. Ikurri-na jarri zutenean Santa Mariakogurutzean, goardia zibilak ez zireniristen eta pertika batekin su ema-ten ikusten dira. Historia da hori.Eta bestean goardia zibilak aizko-rarekin ikurrina hausten ikustendira. Ibarrako Sebas Goikoetxea-ren hiletan gorputza elizan sartzeneta kanposantura eramaten herriosoa atzetik doala atera nituen ar-gazkiak. Arriskatu egiten zenuengarai hartan, baina argazki horiekhistoria egiten dute. Beste argazkilariarekin harrema-nik izan al duzu? Bai, Sigfrido Koch eta AlbertoSchommerrekin adibidez, nazio-arte mailakoak, harreman ona izannuen. Alberto Fernandez Ibarbu-rurekin, argazkilari elkartekoa.Egiguren anaia zumaiarrekin erebai. Eta Tolosako argazkilari profe-sionalekin? Jesus Elosegi ezagutu nuen asko.Hiru argazki oparitu zizkidan: mi-kelete baten lurperatzea plaza Za-rran, Orixe Orexako baserri bate-an eta Belaten zegoen Perez de Re-xilen plaka. Arrillaga ere ezagutunuen. Gazte denborakoak horiekdira. Jesus Elosegik beste gauzabat zuen: herrimina. Iñaki Linaza-sorok ere bazuen hori. Zergatik uste duzu egiten dizute-la omenaldia? Beraiei galdetu beharko diezu.Oso gazte hasi nintzen parrokian,Accion Catolica, gazte mugimen-

6 TOLOSA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2008KO MAIATZAREN 16A

Page 2: E bizitzan zehar Bere «Gozogintzan, betikoarekin egindako ...koa (bi irudi batuz, perretxikoak Orioko plazan eta eguzkia Leabu-run atera nituen) eta argazkilari el-kartekoa (aintzineko

duan, Oargin lehendabiziko le-hendakaria izan nintzen... Dantza-ri izan nintzen. Lehen San Juanenaurrean ez zen dantzatzen. Arra-tsaldean aurreskua egiten genuen(aurresku eta atzesku bezala dan-tzatu dut, lehiaketa eginda).

1947an dantzatu genuen lehen al-diz santuaren aurrean. Txisturikez zen eta Bernad Bandako zuzen-dariak esan zigun hurrengo urteantxistularirik ez bazegoen bandakomusikoak jarriko zizkigula. Ez zenbehar izan, konpondu zen. Zinegotzi ere izan ziren. 1961-67 epean, bi legealdi, garai go-gorretan. Udalak dendarioi gaizkitratatzen gintuen eta ordezkariakbehar genituela pentsatu eta sindi-katuen aldetik atera nintzen. Al-derdien menpe daude orain zine-gotziak. Lehen udal ikastola or-duan sortu genuen. Tenientealkate bezala Francoren gober-nuari eskatu genion 1937ko dekre-tua kentzea, estatuko legeekin ba-tera lurralde bakoitzeko erakundetradizionalak ere kontuan izatea.Prentsan asko atera zen. Honda-rribiko Udala berehala erantsi zengure eskaerara. Bestalde, kale gar-bitzaileei maila igotzea eskatunuen, bajuena kobratzen zutelako.Madrilen eskatu eta lortu genuen,horregatik maite ninduten hain-beste. Iurreamendiko kontseiluan urteasko egin duzu. Bertako jendearen etxea izatendefenditu dut beti. Ukitu legalakemateko zinegotziak badaude.Herritar bezala han daudenen go-xotasuna defendatzen dut. Zer izan da Tolosa zuretzat? Nire herria, onerako eta txarrera-ko. Lehen ez ginen kanpora atera-tzen, urtean behin edo bi aldizhondartzara. Gure jostailuak xi-mitorion, elizako paretaren kon-tra, pilotan jostatzea edo Zerkausi-ko hesian harrapaketetan, kanike-tara, txorromorron, pilotan, Letxukalean futbolean Txaparroren sa-gardotegitik udaletxeko arkupee-tara trapuzko baloiarekin. Kotxe-rik ez ia, Berastegiko eta Betelukoautobusa eta Ramontxo IrazustaTxaramako papelerako jabea au-toz Donostiara pasatzen ziren.Horti aurrera libre.Gazte garaiak nolakoak izan zi-ren?

Dantzari izan nintzen aurrena,gero txistulari (Guillermo Lizaso-rekin eta Miguel Martinez de Le-zearekin ikasi nuen), Oargin... He-rriko festetara joaten ginen, bainaez urrutira, urrutiena Pasus-enea-ra. Eta zezenetara ere bai, afiziohandia izan dut beti. Ausarta nin-tzen sokamuturran zezenaren au-rrean eta jauzi handiak egiten ni-tuen, arina nintzen. Herriko festak gustukoak dituzu. Bai. Karnabaleroa ez naiz izan nireofizioagatik. Sanjuanzalea bai. Eli-zaren aldetik Inauterien kontraaritu ziren, 50. hamarkadan kendunahi izan zuten, baina ez zuten lor-tu. Eskolara joaten ginen Karnaba-letan.

Nola hasi zinen gozotegi lanetan?Eskolapioetan bukatu nuen 14 ur-terekin eta obradorera, 1943an.Pastelak egiteko ez genuen azu-krerik, ez irinik... jai genuen pastelaldetik. Baina txokolatero gineneta bakoitzari bere makinariarenkapazidadearen arabera kupo batematen zigun gobernuak: hain-beste kakao, azukre eta irin txoko-latea egiteko. Ofizio hortan hasi etaargizaria ere egiten genuen. 18-20urterekin Donostiara Tea RoomGaribayra joan nintzen ikastera,hango pasteleroa nire aitaren ikas-lea izan zelako. Erregina eta handijendea joaten zen hara, kalitatekoazen. Gaur egun txokolatea indus-tria handiek jan dute, orain Espai-

nia osokoa lau edo bost fabrika ar-tean egiten dute. Orain mantekakakao erosten diote enpresa bati,kakaoa azala kenduta eta tostatutainportatzen dute fabrikante han-diek. Orduan ez, prozesu osoa egi-ten genuen bertan. Tarta eta tu-rroiak ere beti egiten ziren. Betikogauzekin batera mentalitatea ebo-luzionatu egin dut eta hortan osoondo ibili naiz. Zein izan da lortu duzun produk-turik onena? Xaxua. Beti maitatu dut. Tolosa hi-riburu izan zen garaiko postrea da.Bergarako rellenoek Real Semina-rioa zegoenean hartu zuten fama,Azkoitiko jauntxoekin, Elgoiba-rreko Uriguen balnearioetara

etortzen zen Madrilgo eta kanpo-ko jendeak eman zuen ezagutera.Xaxua antzinako produktu nobleada eta orain ere hala da. Ez duguformula aldatu. Gero turroi be-rriak sortu nituen: mandarinakoa,kanelakoa eta horrelako berrikun-

tzak. Garrantzia izan dute hemeneta kanpoan. Eguberri batzuetan,bixigu gutxi zegoen arrandegietaneta esan nien ez zela faltako afari-rako. Hojaldrezko bixigua eginnuen eta Eguberritako ohitura be-zala jarraitzen dute erosten orainere. Beharren arabera irudimenagaratu egin behar da. Zure jakinduria liburuetan jasoduzu. On Jose Migel Barandiaranek mu-seoa ikustera etorri eta esan zidanasko nekiela eta liburua atera be-har nuela, obligazioa nuela, gai ho-netaz ezer ez zegoelako idatzita.Asko nuen eginda, liburu bat ez daegun batetik bestera egiten. Histo-ria de la confiteria vascaliburua ka-leratu nuen bi aleetan eta etnogra-fia aldetik oso txukuna atera zen.Barandiaranek euskal kulturariekarpen handia zela eta txalo guz-tiak merezi zituela esan zuen.Aholku bat eman zidan Barandia-ranek: «Egia dena egi bezala jarri,eta zalantza duzuna zalantza be-zala, bestela gezurra jartzen badu-zu zure liburuak ez du balioko».Arrazoi du. Gero Babarruanrenhistoria liburua idatzi dut. Base-rrietan babarruna egin, guk erosieta saldu egiten genuen. Bi liburuhoriez gain, kolaborazio eta arti-kulu asko idatzi ditut. Tolosaren enbaxadorea zarelaesan dute. Museora jende asko etortzen da,mundu osotik, Japoniatik enpresahandietakoak. Liburu bat egin zu-ten han eta nire iritzia eskatu zida-ten. Orain dela gutxi gozoari bu-ruzko tesi doktorala egiten ari denikerle bat egon da gurekin 15 egu-nez lanean. Nire lanbidearen bitar-tez Tolosako enbaxadorea izannaiz, bai. Azkenean badakigu zergatik denomenaldia. Gauza horiek ez ditut kontatu, ezditut liburu batean idatzi. Batzue-tan agertu da prentsan, baina nor-bait etortzen den bakoitzean airea-tzen aritzen banaiz... Ez da nire es-tiloa.

450 argazki paneletan gaika Erakusketa ›› Argazki askoatera ditu Gorrotxategikbizitzan zehar; hautaketaikusteko aukera izango daAranburu Jauregian.

J.SAIZAR

Udalak hala eskatuta, bere bizi-tzan zehar egindako milaka argaz-kien arteko hautaketa bat egin duJose Mari Gorrotxategik etabihartik (inaugurazioa omenal-diaren ondoren izango da, eguer-dian) ekainaren 10a bitarte Aran-

buru Jauregian egongo da ikusgai.450 argazki inguru dira guztira,paneletan gaika jarrita: sanjoanak,Inauteriak, Iurreamendi, uholde-ak, Jorge Oteiza, Jose Miguel Ba-randiaran, zezenak, Petrikilo...Lau argazki sarituak aparte jarriditu. «Kalitate nahi ona dute etabanan bana txukundu dituzte»,dio Gorrotxategik. Adibidez, Ixaka Lopez-Mendiza-balen gorpuaren maskarila eginzioteneko argazkiak jarri ditu era-kusketan. «Familiak maskarilaegin nahi zion, pertsonaia garran-tzitsuei bezala, baina inor ez zen

ausartzen. Nestor Basterretxeare-kin harremana zuten eta haren bi-dez Jorge Oteizarekin hitz egin etaausartu zen, nahiz eta beinere ezegin horrelakorik. Argazkiak ate-ratzeko deitu zidaten eta joan nin-tzen. Prozesu osoa atera nuen:maskarila gogortzen, lau zatitan...Egun hartan ume koskor bat erehil zen eta han zegoen kanposan-tuan parbuloaren kaxa. Jakin nahinuke zein zen. Lopez-Mendizaba-lek hamalau hilabete falta zituen100 urte betetzeko eta umea be-rriz, oso txikia zen. Kontrasteahandia da», dio Gorrotxategik.

J.SAIZAR

Argazkian beti pertsoneieman diet lehentasunaeta gai bat bideoa balitzbezala hartu dut

Beti esan izan didate ezdagoen tokian argazkiaikusi dudala, horigaitasun bat da

Estatuko legeekin bateralurraldeetako erakundetradizionalak ere kontuanhartzea eskatu genuen

Herritar bezala,Iurreamendin daudenengoxotasuna defendatudut bertako kontseiluan

Xaxua antzinakoproduktu noblea da etaorain ere hala da;ez dugu formula aldatu

Barandiaranek esanzidan gozogintzaz liburuaidatzi behar nuela, ezerez zegoelako idatzita

7TOLOSATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2008KO MAIATZAREN 16A