dokumentuak 13 Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (IV) · Hitzaldi honen bidez azaldu nahi nuke...

24
MANU ROBLES-ARANGIZ INSTITUTUA dokumentuak 13 Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (IV) Ipar Euskal Herriko instituzio egituraketa eta hauteskunde sistema ENEKO BIDEGAIN

Transcript of dokumentuak 13 Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (IV) · Hitzaldi honen bidez azaldu nahi nuke...

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

dokumentuak 13

Euskalgintzasindikalgintzantxertatu (IV)

Ipar Euskal Herrikoinstituzioegituraketaeta hauteskundesistema EN

EKO

BID

EGA

IN

© Liburuska honetan jasotzen den testua egilearen jabegopean dago.

Argitalpena: Manu Robles-Arangiz InstitutuaBarrainkua, 1348009 BILBOwww.mrafundazioa.org

Inprimaketa: Bilbo Graf (Bilbo)ISBN: 978-84-935380-8-8Lege gordailua: BI-708-08 13. Dokumentua 2007ko abendua

MANUROBLES-ARANGIZ

INSTITUTUA

A U R K I B I D E A

Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Hainbat xehetasun . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Frantzia, Akitania, Pirinio Atlantikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

Presidentziarako hauteskundeak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Legebiltzarra, gobernua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

Prefeta, suprefeta. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

Departamendua, Kontseilu Nagusia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

Kantonamenduen ordezkariak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

Notabilismoa, klanismoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

Hegoaldean Iparradeko sistema balitz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

Eskualde Kontseilua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

Udalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

Herri elkargoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

Frantziaren politika. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

Galderak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

Eneko Bidegain

Baionan sortu zen 1975ean. Berria egunkariko kaze-taria eta Lapurdiko ardudaruna da. "Anbroxio" eta"Mahatsaren begia" eleberriak eta "Euskal esaerak"liburuak argitaratu ditu. Saiakeran ere aritu da etakaleratu dituen lanen artean aipagarrienetakoa"Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten histo-ria" Bertsogintzarako eta euskal kulturarekiko duenzaletasuna nabaria da eta Euskal Herriko azkenbertsolari txapelketan epaimakide izan zen.

Aurkezpena

Ipar Euskal Herriko instituzio egituraketa eta hauteskunde sistemazertan den plazaratzen dugu "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" sai-leko 4. ale honetan, Eneko Bidegainek Iruñako Baluarten 2006ko maiatza-ren 11n eman zuen hitzaldiaren harira.

Eneko Bidegain Berria egunkariko kazetaria eta Lapurdiko arduradu-na da. Idazlea ere bada. Duela 32 urte sortu zen Baionan, eta bertanbizi da.

"Ambrosio" eta "Mahatsaren begia" eleberriak eta "Euskal esaerak" li-buruak argitaratu ditu. Saiakeran ere aritu da, eta egin dituen lanen arteannik bat aipatuko nuke, "Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten his-toria".

Xalbador bertsolari handiaren biloba da. Eta behar bada hortik datorkiobertsogintzarako eta euskal kuturarekiko zaletasuna eta maitasuna. EuskalHerriko azken Bertsolari txapelketan epaimahaikide izan zen.

Baina Eneko ez zen Iruñeko hitzaldira joan idazle, bertsozale edota kul-tur-aditu gisa. Berak, kazetaria denez, bere eguneroko lanean aktualitatea-ren jarraipen zehatza egiten du. Eta informazioa emateaz gain, Iparraldeaezagutzeko eta hangoaz hausnartzeko egiten dituen analisiak irakurtzeaezinbestekoa da nire irudikoz.

Oso interesgarria izan zen Enekok bere mintzaldian eskaini zizkigunhainbat datu eta egituraketa politikoari buruzko hainbat xehetasun, ofi-zialki existitzen ez den Iparralde bati buruz.

Azken bi urte hauetan Iparraldean eta Estatu frantsean burutzen aridiren hainbat erakundetako hauteskundeen nondik norakoak aurkeztendizkigu lan honetan; Hegoaldean ezagutzen dugun hauteskunde sistema-rekin ezer ikustekorik ez duen sistemaren arabera egiten dira.

Egoera zein den ezagutu, azterketa egin eta etorkizunera begira IparEuskal Herrian ere demokratikoki borrokatu beharrekoak ikusten lagundu-ko digu Enekok esandakoak.

Fernando IraetaManu Robles-Arangiz Institutua

fundazioaren zuzendaria

Hitzaldi hau 2006ko maiatzaren 11n eman zuen Eneko Bidegainek Iruñeko Baluarten.

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

3

Sarrera

Hitzaldi honen bidez azaldu nahi nuke nola egituratua den IparEuskal Herriko boterea, botererik baldin badu behintzat. Ipar Eus-kal Herriak berezko instituziorik ez izatearen ondorioz bera gor-bernatzen duten erakundeak zeintzuk diren azalduko dut, IparEuskal Herriaren dependentzia maila ulertu ahal izateko.

Lehenik, botere gune horiek zein diren, nola egituratuak direneta ordezkariak nola hautatzen ditugun azalduko dut. Inportanteairuditzen zait hori esplikatzea, ez baitu deus ikustekorik Hegoalde-an ezagutzen duzuen hauteskunde sistemarekin. Eta modu desber-din horrek politika egiteko beste modu bat ere eragiten du. Demo-grafiarekin ere lotua da, baina bistan da hauteskunde sistemak ze-rikusi zuzena du.

Bukaera aldera, Ipar Euskal Herriko aldarrikapenen aintzinean– bereziki instituzio onarpenaren eskaeraren aintzinean – Frantziaknolako portaera duen komentatu nahi nuke, eta botererik ez dutenerakundeak sortuz, nola asmatu duen aldarrikapen horiek eztitzen.Pentsatzen dut hori guztia aipatzea interesgarria izanen dela gauregun Euskal Herrian irekitzen ari den prozesuari begira.

Hainbat xehetasun

Beraz hasi aintzin, horra zenbait xehetasun Ipar Euskal Herriariburuz. Euskal Herriko hamar biztanleetatik bat – bat baino pixkabat gutxiago – bizi da Ipar Euskal Herrian. Euskal Herrian kasikhiru milioi biztanle baldin badira, Ipar Euskal Herrian 260.000 gara.Azpimarratu behar da kasik biztanle guztiak Lapurdin bizi direla,kasik 220.000 biztanle, 2001eko datuen arabera. Urtetik urtera, Ba-xenabarre eta Zuberoa husten ari dira, eta Lapurdin geroz eta jendegehiago bizi da. Lapurdin bizi diren biztanleen erdia, berriz, hiruherri nagusietan bizi da: Baiona, Angelu eta Miarritze (BAM). Hiruherri horien artean 110.000 biztanle bizi dira.

Beraz ikusten da Ipar Euskal Herriaren biztanlegoa non kokatuaden nagusiki. Indar banaketa ere hor ikusten da. Abertzaleek inda-rra badute Baxenabarren, baina BAM deitzen dugun eskualde ho-rretan %5 baino gehiago lortzea zaila dute, eta egoera linguistikoanere nabari da horren ondorioa... Nahiz eta euskal hiztun ainitz ba-den Baionan, Angelun eta Miarritzen, %10 dira euskara mintzo du-tenak eremu horretan. Eta gazteetan, % 1. Eremu horretan bizi da

ENEKO BIDEGAIN

4

Ipar Euskal Herriko euskaldun gehiena, eta beraz biziki inportanteada hori kontuan hartzea, zeren eta eremu horretan diseinatzen bai-ta etorkizuneko Ipar Euskal Herria. Eta hor ikusten dugu munduerdalduna zein hedatua den.

Adibide bat. Zuberoan 15.000 biztanle dira, eta antzera dira Do-nibane Lohizunen. Donibane-Lohizune ez da Lapurdiko hiri jen-detsuena. Hendaiak, adibidez, jende gehiago badu. Datu horiek in-portanteak dira Ipar Euskal Herriko euskaltasunaren eta abertzale-tasunaren indarrak non kokatuak diren ulertzeko.

Pirinio Atlantikoak departamentuaren eremuaren heren batokupatzen du, gutxi gorabehera, Ipar Euskal Herriak. Departamen-tu horren hiri nagusia Paue da. Paue geratzen da departamentu ho-rren ekialdean, beraz Ipar Euskal Herritik oso urrun. Baina hortikgobernatzen da Pirinio Atlantikoetako politika. Kontseilu Nagusiada Pirinio Atlantikoak gobernatzen dituen erakundea, eta horrenegoitza nagusia Pauen da, nahiz eta egoitza bat baduen Baionan.

Aipatu behar da departamentuak bigarren mailako hiriak erebadituela. Suprefeturak deitzen dira. Baxenabarre eta Lapurdi, ad-ministratiboki, Baionari lotuak zaizkio, eta Zuberoaren zati nagusiaOloroeri. Oloroe Biarnoko herri bat da. Beraz horretan ere zatiketaadministratibo bat badugu, non Ipar Euskal Herriko hiru herrialde-etatik bi Baionara begira dauden eta bestea – Zuberoa – Biarnora be-

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

5

Nafarroa

Euskal AutonomiaErkidegoa

Pirinio Atlantikoak

Mediterraneoa

Euskal Herria : 2,9 milioi biztanle

Ipar Euskal Herria : 262.640 biztanle

Lapurdi : 219.029(BAB : 112.419)Baxenabarre : 28.076Zuberoa : 15.535

gira. Horrek bere kalte eta ondorioak ditu. Ez dut hori asko sakon-duko baina bi adibide emango ditut.

Udalekuetara haurrak eraman nahi dituen familia batek diru la-guntzak baditu, baina Mauleko familia batek bere haurra euskaraz-ko udaleku batera eraman nahi badu eta udaleku hori Baionan bal-din bada, ez du diru laguntzarik ukanen, ez baita Oloroeko admi-nistrazioaren esku den eremu batean. Azkenean, Zuberoko euskal-dunentzat, beren sakelean sentitzen da zatiketa administratibo ho-rren ondorioa.

Eta beste adibidea, kazetaritza arlokoa da. Ipar Euskal Herrikoegunkari nagusia eta hedatuena Sud Ouest da, eskelak ematen di-tuena, herrietako berri xeheak ematen dituena eta abar. Tokikoegunkari deituko dugu. Horrelakoak denetan dira. Nagusitasunosoa dute. Baina egunkari hau ere zatiketa administratiboaren ara-bera antolatuta dago. Beraz, Ipar Euskal Herri osoko berriak edukinahi badira, bi edizio erosi behar dira, "Euskal Herrikoa" eta Zube-roa eta Biarnokoa.

Frantzia, Akitania, Pirinio Atlantikoak

Horrekin azaldu nahi dut departamentuak Ipar Euskal Herriaadministratiboki nola zatikatu duen. Ez da bakarrik Ipar EuskalHerriak ez duela lurraldetasun ezagupenik eta eremu zabalago ba-ten barruan itoa dela, baizik eta eremu horren barneko zatiketa ad-ministratiboak ere ukatzen duela Ipar Euskal Herriaren izaera.

Eta geroago, mapa batean erakutsiko dut Kontseilu Nagusiaknola zatikatu duen garapen ekonomikoa, eta baita ere Ipar EuskalHerriaren lurraldea nola egituratua den, gaur egun, garapen planhorien arabera. Eta adierazgarria da herrialde historikoak ez direlakontuan hartzen.

Ipar Euskal Herria erakunde handiago baten barne ere bada:Akitania. Hori da eskualdea edo erregioa. Beste instituzio bat da,departamenduak ez dituen eskumen batzuekin. Beraz PirinioAtlantikoak Akitaniaren barne dira. Beraz Ipar Euskal Herria ereAkitaniako parte da, eta horko hiri nagusia Bordele da, Akitaniaiparraldean. Hori da gure bigarren hiri nagusia. Paue da lehen hirinagusia, Baionak ez baitu hiri nagusi estatuturik. Baiona da hiri na-gusia Ipar Euskal Herriarentzat, baina hori sinbolikoa da. Pauek dulehenbiziko hiri nagusi kargua, hurrengo hiri nagusia Bordele da.Baina, benetako hiri nagusia Paris da, Frantzia estatu zentralizatuabaita, eta boterea Parisen zentratzen baita.

ENEKO BIDEGAIN

6

Piramide batekin azalduko dut boterea nola egituratua den. Le-hen graduan ditugu udalak, hurbilekoak. Geroago aipatuko dutudal elkargoak zer diren. Udalek elkarren artean sortzen duten ad-ministrazio mota berri bat da udal elkargoa. Geroz eta udal politikagehiago udal elkargoek bideratzen dituzte.

Bigarren graduan dugu departamentua. Honek administraziokogauza asko kudeatzen ditu. Eskualdeak edo erregioak ditu beste es-kumen batzuk, baina pixka bat urrun gelditzen da. Udalak eta de-partamentuak hurbil geratzen zaizkigu, baina Erregioa pixka baturrun. Egitura nahiko berria da, eta pixka bat galdua gelditzen dadepartamentuaren eta estatuaren artean.

Azken finean, Estatua da erabaki guztiak hartzen dituena. Etabeste egiturek, departamenduak eta erregioak, kudeatzen dituztengauzak estatuak utzi dizkien eskumenak dira, baina haien autono-mia maila oso mugatua da.

Azkenik, piramidearen behekaldean jarri ditut, Garapen Kont-seilua eta Hautetsien Kontseilua. Bitxia da horrelakoak Ipar EuskalHerrian soilik ematen baitira. Jende oro biltzen da horietara, bainaerabakitzeko ahalmenik ez dute.

Presidentziarako hauteskundeak

Frantziako estatua Errepublika bat da, 1789tik hona. Hautesleekhautatzen dute Errepublikako presidentea. Hauteskunde inportan-

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

7

Erakunde bereziak

Udalak, udal elkargoak

Departamendua

Erregioa

Estatua

teenak horiek dira, eta Frantziako egutegi politikoa beti hauteskun-de presidentzialetara begira dago. Gaur egun, boterean den taldepolitikoan, sekulako kalapitak dituzte datorren urtean izango direnhauteskunde presidentzial horiei begira. Piramidearen goikaldeanpertsona bakarra da, eta politiko handi horien amtsa horra heltzeada. Alderdi politiko bakoitzetik bakarrak lortuko du horra aurkez-tea. Gertatu izan da talde politiko beretik bi aurkeztea ere, baina se-kulako barne borrokak izan ohi dira, kupidarik gabeak.

Bost urteko egutegia askotan horren arabera finkatzen da. Horiere zentralismo horren adierazlea da. Anitz pertsonalizatzen da, al-derdi osoaren baitan baino, pertsona batengan zentratzen da, etahorrek bere kalteak baditu. Gatazka horien ondorioz bitxikeriakgertatzen dira alderdi politikoen artean.

Garrantzitsua da erratea presidentea nola hautatzen den. Bi itzu-li izaten dira Frantzian. Lehen itzulian nahi duten guztiak aurkezdaitezke, eta lehen itzulian boz gehien eskuratu dutenak pasakodira hurrengo fasera. Bigarren itzulian gehiengo absolutoa lortzenduena izango da presidente.

Eta bitxikerietan zer gertatzen da? Adibidez, duela lau urte, es-kuin muturreko hautagaia bigarren postuan iritsi zen, eta beraz es-

ENEKO BIDEGAIN

8

EstatuaErrepublikako presidentea

Lehen Ministroa

Ministroak

Hautesleak

Gobernua

DiputatuakLegebiltzarra

Senatariak

Zinegotziak, kontsseilari nagusiak, Erregio kontseilariak

PrefetaSuprefeta

Senatua

kuineko eta eskuin muturreko hautagaien arteko lehia izan zen bi-garren itzulian. Eta hautu bat egin behar da. Hori da proposatzenzaiguna. Lehen itzulian zure hautagaia ez bada hurrengo itzulirakoatera, zer egin behar da? Bigarren itzulian zuk nahi ez duzun batenalde bozkatzeko erraten zaizu. Horrelako hauteskunde batean, bu-rukomin ainitz sortu zigun egoera izan zen. Nola bozkatu EuskalHerria zapaltzen duen eskuinaren alde? Baina nola utzi faxismo ga-raikide oso arriskutsu bat indartzen, zure abstentzioaren bidez?

Legebiltzarra, gobernua

Gero hautatzen ditugu diputatuak. Diputatuak ere sistema bera-ren arabera hautatzen dira. Eskualdeka. Bost ehun eta piku diputa-tu dira Frantzian, eta diputatu bat dagokio eskualde bati. Departa-mentuan, Pirineo Atlantikoetan, sei diputatu daude, sei eskualde-tan banatuak. Ipar Euskal Herriari bi eskualde eta erdi dagozkio.Bada bat Baiona, Angelu eta Lapurdi iparraldekoa, beste bat La-purdi hegoaldekoa eta beste bat Baxenafarroa-Zuberoa eta Biarno-ko zati bat hartzen dituena. Beraz Ipar Euskal Herrian bi diputatuedo hiru diputatu ditugu. Gaur egun, barnealdeko hautesbarrutikodiputatua biarnesa da, ez da Ipar Euskal Herrikoa, baina duela gu-txi arte, hogeita hamar urtez, Euskal Herrikoa izan zen.

Eta nola hautatzen da? Hor ere eskualde bakoitzean diputatu bathautatzen dugu, presidentzialetako sistema berarekin. Bi itzuli egi-ten dira. Lehenengo itzulian boto gehien jaso dutenak bigarren itzu-lian aurkezten dira. Bigarren itzulian boto gehien lortu duena bi-hurtzen da diputatu.

Horren ondorioa zein da? Legebiltzarrean beti alderdi indar-tsuenek dutela gobernatzen. Batean izango da eskuina, bestean ez-kerra... Alde horretatik, beti aldatzen da. Baina, adibidez, ekologis-tek hautetsi oso gutxi dituzte, baita komunistek ere. Minorian dire-nak eta bigarren itzulira heltzeko – beraz, hauteskundeak irabazte-ko – aukerarik ez dutenak baztertuta geratzen dira, ez dute kasikdiputaturik.

Eta honakoa gertatu izan da: Legebiltzarra diputatuek osatzendute eta horren arabera hautatzen da gobernua. Errepublikako pre-sidenteak lehen ministro bat izendatzen du, baina legebiltzarra zernola osatuta dagoen kontuan hartuz. 1995ean Chiracek (eskuinak)irabazi zituen presidentzialetako hauteskundeak. Baina bi urterenburuan legebiltzarra desegin zuen, hauteskundeak berriz egin ziren

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

9

eta ezkerrak irabazi zituen. Eta orduan, legebiltzarra ezkerrekoabaldin bada, gobernua ere ezkerrekoa izango da.

Lehen ministroak izendatzen ditu ministroak, eta horrekin osa-tzen da Gobernua. Zinegotziek, kontseilari nagusiek eta eskualdekontseilariek senatariak hautatzen dituzte. Senatariak ez dituguhautesleek hautatzen, baizik eta hautetsiek. Bigarren graduko hau-teskundeak dira.

Prefeta, suprefeta

Inportantea da prefeta eta suprefeta aipatzea, bereziki Ipar Eus-kal Herrian garrantzia handia dutelako. Hauek dira Estatuaren or-dezkariak Ipar Euskal Herrian. Prefeta Pauen da, eta suprefetakOloronen eta Baionan dira. Hauek dira Estatuaren eta Errepublika-ren balioen zaindari lana egiten dutenak.

Zaindari lana nola ikusten dugu Ipar Euskal Herrian? Adibidez,prefetak euskal departamenduaren aldeko taldeari diru laguntzaeman dieten udalak auzitan ezarri ditu, hori ez zela udalen funtzioaerranez. Gogor egin du Euskal Herriko laborantza ganberaren aur-ka ere, erranez departamendu batean Laborantza ganbera bakarradela eta ez dela legezkoa horrelako beste egitura bat sortzea. Eta La-borantza Ganberaren aldeko diru laguntza onartu duten udalak ereauzitegi administratiboan ezarri ditu. Beraz, Errepublikaren balioenzaindari lan hori egiten du, eta momentu batean Errepublikaren ba-tasun horrenganako mehatxu txiki bat ikusten badu, lan errepresi-boa egiten du. Prefetak eta suprefetak, duela hogei urte, anitzez in-dar gehiago zuten, baina gaur egun ere erabiltzen dute euren indarhori, Frantziaren batasuna arriskuan ikusten baldin badute.

Departamendua, Kontseilu Nagusia

Departamendua aipatu nahi nuke orain. Pirineo Atlantikoak di-tugu boterea duen erakundea, udaletatik gertuen duguna. Departa-mendua da lurralde hori, baina departamentua gobernatzen duenerakundea Kontseilu Nagusia deitzen da. Kontseiluak berrogeitahamairu kide ditu, berrogeita hamairu kantonamendu direlako de-partamenduan. Hor ere, diputatuak izendatzen ditugun bezala, es-kualde bakoitzak hautatzen du bere ordezkaria Paura joateko. Be-rrogeita hamairu kantonamendu dira Pirineo Atlantikoan, eta ho-geita bat kantonamendu ditu Ipar Euskal Herriak. Beraz erdia bai-no gutxiago. Ipar Euskal Herria beti minorian da departamendu ho-rretan.

ENEKO BIDEGAIN

10

Kontseilari nagusiak dira, departamenduko kargu politikoa du-tenak. Kantonamendu bakoitzetik bat. Sei urterako hautatuak iza-ten dira baina ez dira denak hauteskunde beretan hautatzen. Hiruurtetik behin egiten dira kantonamenduko hauteskundeak. Hautes-kunde bakoitzean, jende erdia berritu egiten da. Adibidez, Garazi-ko kantonamenduan hauteskundeak direnean, Baigorrikoan ezdira. Hiru urte geroago Baigorrin egingo dituzte, baina Garazin ez.

Hauteskunde horiek ere bi itzulitan iragaiten dira. Lehen itzu-lian denak aurkezten dira, eta bigarren itzulian irabazle bakarra iza-ten da, eskualde horren ordezkari.

Departamenduaren eskumenak aipatuko ditut lehenik. Bitxiada: departamendua eskatzen da baina eskumenak pixka bat muga-tuak ditu. Aurrekontuari aski zaio begiratzea. 2004ko aurrekontuahartu dut, baina proportzioak berdintsuak dira beste urteetan ere.Aurrekontuaren erdia Elkartasunera joaten da. Elkartasuna da de-partamenduaren betebehar bat, hau da, zahar etxeen kudeaketa,edo zaharrak etxeetan laguntzea, elbarrituak laguntzea, familiak la-guntzea, gutxiengo errentak banatzea (aspaldian langabezian bizidirenei ematen zaien diru laguntza txiki bat da). Hori departamen-duaren esku dago. Norbait egoera horretan baldin bada, departa-menduak ordaindu egin behar du. Zaharrak lagundu behar badira,egin egin behar du.

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

11

Departamendua : eskumenak

2004ko aurrekontuak

Elkartasuna

Azpiegiturak

GarapenekonomikoaIrakaskuntza

Garraio publikoak

Segurtasuna

Lurralde antolaketaeta ingurumenaKultura eta ondarea

Kirola

Aurrekontuaren beste zati handi bat azpiegituretara doa, berezi-ki errepideetara, errepideak berritzeko edo berriak egiteko.

Geratzen dena garapen ekonomikora doa, edo irakaskuntzan in-bertitzeko, edo garraio publikoan, kulturan eta abar.

Departamenduak, azken finean, ez du politika handirik egiten,baizik eta kudeaketa lana. Ez du legeak egiteko eskumenik. Berazez da erronka politiko handirik. Ezkerra edo eskuina izan buru, ez-berdina da, politika sozial ezberdina egingo dute. Lehentasun ez-berdinak jarriko dituzte, baina departamenduko bizi eta eztabaidapolitikoa, horretara mugatzen da. Eztabaida politikoa, legeak, gaisozialak, etorkizuneko gaiak… legebiltzarrean eztabaidatzen dira.

Hala ere euskal departamenduaren aldeko erronkak inportan-tzia handia du. Ez departamenduak ekarriko liokeen autonomiaribegira, ez baitio gauza handirik ekarriko, baina bai lurraldetasunezagupen horri begira. Lurraldetasun ezagupenerako lehen urratsadepartamendua da.

Kantonamenduen ordezkariak

Kantonamenduak aipatu ditut lehen, eta mapa honetan eraku-tsiko dizuet nola banatuak diren. Kantonamendu batzuk nahiko na-turalki osatuak dira, bizi eremu baten arabera. Beste batzuk oso ar-tifizialak dira baina... Horrela egina da zatiketa administratiboa,baina kantonamendu batzuek ez dute errealitaterik. Baionak hiru

ENEKO BIDEGAIN

12

Departamendua : kantonamenduak1. Baiona iparraldea2. Baiona ekialdea3. Baiona mendebaldea4. Angelu iparraldea5. Angelu hegoaldea6. Miarritze mendebaldea7. Miarritze ekialdea8. Donibane Lohizune9. Hendaia10. Ezpeleta11. Uztaritze12. Hiriburu13. Hazparne14. Bastida15. Bidaxune16. Amikuze17. Maule18. Atharratze19. Garazi20. Baigorri21. Heleta

123

4567

89

101112

131415

16

17

18

1920

21

kantonamendu ditu: Baiona ekialdea, Baiona iparraldea eta Baionamendebaldea. Baina, adibidez, nik ez dakit Baionako zein kantona-mendutan bizi naizen. Kantonamenduko hauteskundeak direneanetxera etorriko zait agiria, eta orduan jakinen dut zeren alde bozka-tu dezakedan. Orain ez naiz gogoratzen ekialdean ala mendebalde-an naizen. Eta ez du inporta, ez du errealitaterik. Angelu bi kanto-namendutan zatitua da: iparraldea eta hegoaldea. Baionan bezala-tsuko arazoa da. Miarritze ere berdin: ekialdea eta mendebaldea.

Beraz, BAB eskualde horretan zazpi ordezkari aukeratzen dira,hau da, hogeita batetik zazpi, heren bat.

Beste kantonamenduak dira: Donibane-Lohizune, Hendaia, Ez-peleta, Uztaritze, Hiriburu, Hazparne, Bastida, Bidaxune, Maule,Baigorri, Atharratze, Garazi, Baigorri eta Heleta. Hauek dira kanto-namenduak. Kantonamendu bakoitzak bere kontseilari nagusia du.

Kantonamenduak errealitate bat edo erranahi bat badu barneal-dean. Adibidez Baigorriko kantonamenduan badakite zein den eu-ren ordezkaria Paueko kontseiluan. Pertsonalitate batzuk dira, bai-na hirian ez dute izaerarik.

Nola hautatzen ditugu kantonamenduko ordezkariak, hala nolakontseilari nagusiak? Lehen itzulian badira horrenbeste hautagai.Batzuetan sei izango dira, baina hamaika ere izan daitezke. Hirian

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

13

Departamendua : hauteskundeak

Hautesleak

05

1015202530354045

A B D E F G

Lehen itzulia

05

101520253035404550

A B D E F G

Bigarren itzulia

alderdi politiko bakoitzak hautagai bat aurkezten du, beraz askodira, hamar edo gehiago, kantonamendu bakoitzean. Baina barne-aldean gutxiago.

Aurreko hauteskundeetako barnealdeko kantonamendu batenadibidea hartu dut. Sei hautagai ziren, eta ehuneko hamar gaindi-tzen zutenek bigarren itzulian aurkezteko aukera zuten. Beraz, kan-tonamendu horretan lau hautagaiek zuten bigarren itzulira pasa-tzeko aukera. Bigarren itzulian ez aurkezteko aukera ere badute.Laugarren gelditu zenak ez zuen bigarren itzulian irabazteko auke-rarik. Lehen itzulian irabazle izan zenak bozen %40 lortu zuen, etaaukera handiak zituen bigarren itzulian irabazteko. Bigarren itzuli-ra bi aurkeztu ziren, eta emaitzak ez ziren anitz aldatu. Baina zen-bait kasutan juxtuago ibil daitezke. Gerta daiteke bi hautagai elka-rrengandik oso hurbil ibiltzea, eta beste hautagai baten botoak era-bakigarriak izatea hauteskundeak irabazteko.

Orduan zer gertatzen da? Lehen itzulian denak etsaiak dira, etabigarrenean, batek irabazteko aukerak dituenean, gauzak aldatzendira. Baionan gertatu zen hori. Baionan hautetsi gehienak eskuine-koak izaten dira, baina duela bi-hiru urte ezkerreko hautagaiek ira-bazi zituzten. Zer gertatu zen? Lehen itzulian eskuineko eta ezke-rreko hautagaiak biziki hurbil ziren emaitzetan. Biek irabaz zezake-ten bigarren itzulian, eta orduan zer egiten dute? Bigarren itzulian%50 lortu behar dute, beraz batuketak egiten hasten dira. Lehenitzulian %30 baldin badute, bigarren itzulian %20 gehiago behardute. Beraz lehen itzulian beste baten alde bozkatu duten horienga-na jotzen dute boto eske. Hori gertatu zen Garazin. Bigarren itzuli-ko hautagaiei zenbait galdera egin zizkioten abertzaleek: Donibane-Garazin egingo duzu Ikastola bat? Presoen hurbiltzearen aldez zau-de? Denek baietz erantzun zuten. Bi hautagaiek, alegia. Erran nahibaita: hauteskundeak galtzeko edo irabazteko zoria dutenean,abertzaleekin oso eskuzabalak dira. Abertzaleek lortu dutena ez daboterean izatea, baina boterea nahi duenari, bere helburua baldin-tzatzea. Sistema horrek hori eragiten du. Azkenean bigarren itzuliabihurtzen da zure jarraitzaileak ez direnen sedukzio kanpaina bat.Gezurrean oinarritzen da askotan baina… horrela jokatzen da.

Gertatu izan da abertzale batek hauteskundeak irabaztea. Baigo-rrin gertatu zen duela bost urte. Ordurarte hautetsi zen pertsonakez zuen karguan segitu, eta hautetsi berria izan zen. Horrelakoetan,aukera ikusten denean, beste hautagaiek aprobetxatu egiten dute.Eskuineko tendentzietan askok nahi izaten dute kargu hori lortu,baina Baigorrin zer gertatu zen? Hiru hautagaiek nahiko emaitza

ENEKO BIDEGAIN

14

onak lortu zituzten. Horietako bi eskuin independienteak ziren etabestea abertzalea. Eskuineko bi horiek nahi zuten lortu garaipena.Inork ez zion besteari lekua uzten. Bigarren itzulian, biak aurkeztuziren, abertzalearekin batera, eta hautagai abertzaleak boto gehiagolortu zituen.

Notabilismoa, klanismoa

Donibane Garaziko fenomenoa aipatu nahi nuke, bereziki adie-razgarria delako Ipar Euskal Herriko politika ulertzeko. Kontseilarinagusia Mixel Intsauspe izan zen. Pertsonalitate inportantea zen,banku baten jabea. Bankuaren bidez, maileguak onartzen zizkienlaborarieri. Botoak erosteko balio zien horrek. Kontseilari nagusiakgazte bati soldaduskara ez joateko baimena emateko aukera bazu-ten. Maiz, barnealdean, kontseilari nagusiek ez dute politikaren bi-dez lortzen beren aulkia, baizik eta familiei egindako zerbitzuei es-ker. Urte batez, Garaziko kantonamenduko hautagai abertzale ba-tek sekulako emaitzak lortu zituen. Ez zen kasualitatea. Denek eza-gutzen zuten. Haren alde ez zuten bozkatu abertzalea zelako, pert-sona ezaguna eta maitatua zelako baizik.

Sistema horrek eragiten du halako notabilismo bat, klanismobat. Intxauspe berrogei urtez egon zen kontseilari nagusi bezala Ga-razin. Beti haren alde bozkatzen zuten. Ez haren ideia politikoenga-tik. Horregatik ere bai, baina pertsonagatik gehiago. Edo, bestela,hautetsi horiek oso ezagunak dira, ostatuan ibiltzeagatik. Erregu-larki ordaintzen dizkiete tragoak herritarrei. Baigorriko kontseilariohiak, adibidez, sekulako mozkorrak biltzen zituen.

Azken finean hara nola egiten den politika Ipar Euskal Herrian,bereziki barnealdean. Kostaldean desberdina da, politizatuagoa da.

Hegoaldean Iparradeko sistema balitz

Orain buruari eragiteko ariketa bat egin dut. Galdera bat egingodizuet. Imajinatu Hego Euskal Herrian horrela izendatzen dituzue-la zuen ordezkari politikoak. Imajinatu nolakoa litzatekeen Nafa-rroako parlamentua. Zuek biziko zarete eskualde txiki batean etahor batek irabaziko du. Nik ariketa txiki bat egin dut iazko hautes-kundeak hartuz. Gipuzkoako kasua hartu dut. Gipuzkoan hogeitahiru eskualde kalkulatu ditut. Donostia eskualde bat bezala hartudut. Hogeita hiru eskualde balira – eta banan bana zenbatu ditut ba-lizko eskualde bakoitzaren emaitzak -eta bi itzuliko sistema balitz,hogeita hiru eskualdetatik lau eskualdetan lehen itzulitik hautatua

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

15

izanen zen hautetsia, alegia, EA-EAJ koaliziokoa. Eta gainerako es-kualdeetan bigarren itzuli baten premia legoke. Kasu gehienetanEA-EAJ, PSOE eta EHAKren artean izango zen. Imajinatu horrela-ko bigarren itzuli bat. Nola pasako litzateke? Nor joanen da besteenbotoen bila? Azkenean aukera gutxi legoke, zeren kalkuluak eginbaititut. Hogeita hiru aulkietatik hemezortzi EA-EAJk segurtatuaklituzke. Eta beste bostetan ere, baldin eta PSOE eta PP ez balira adosjartzen, EA-EAJrentzat lirateke. Ados jartzen badira ere berdintsu…

Beraz, hemezortzi eta hogeita hiru eskualderen tartean, EA-EAJk irabaziko luke, eta sozialistek bost ukanen lituzkete, edo agianbat ere ez. Eta esango duzue: beraz besteak ordezkaririk gabe?Bada, bai. Beraz, gogoeta bat: gaur egun udal hauteskundeetan ez-ker abertzaleko zerrendak hautetsirik gabe geratu dira eta galde-tzen da: eta hori? Ipar Euskal Herriko sistema balitz, hala litzateke.Ez da sistema proportzionala beraz %50 gainditzen ez dutenak kan-po geratzen dira. Minoriek ez dute zer eginik, ez dira existitzen. Ge-hiengoa duzu edo ez zara ezer. Gogoeta interesgarria da demokra-ziaren eredu den Frantzian gauzak nola diren ikusteko.

Izango ditu bere alde onak: hauteskundeak bukatu ondoren ezdute buruhausterik gobernu koalizioak egiteko. Tratuak aurretikegiten dira. Hori egiten dute, adibidez, sozialistek komunistekin etaberdeekin. Baionako iparraldeko kantonamenduan, adibidez, az-ken sei urteetan komunista zen hautetsi. Hasierako itzulian hauta-gai komunistak sozialistak baino boto gehiago lortu zuelako, sozia-lista erretiratu egin zen eta hautesleei eskatu zien hautagai komu-nistaren alde bozkatzeko. Eta aurreko aldian, alderantziz gertatuzen, alegia, sozialistek komunistek baino boto gehiago lortu zutela.Dudak sor daitezke sistema horren balio demokratikoari buruz.

Eskualde Kontseilua

Laburki aipatuko dut Akitaniako erregioa. Eskualde kontseilubat dugu. Hor ere hauteskunde bidez hautatzen dira ordezkariak.Bost departamendu dira eta laurogeita bost kontseilari. PirinioAtlantikoei hemezortzi ordezkari dagozkie, eta horietatik zazpiIpar Euskal Herrikoak dira, gaur egun. Ipar Euskal Herriak ez dituzazpi ordezkari, hala dagozkiolako. Hauteskunde sistema ezberdi-na da. Zerrendak aurkezten dira, hau da, Pirinio Atlantikoetarakohemezortziko zerrenda osatzen da. Zerrenda horretan posible duteizatea denek Biarnokoak edo denek Ipar Euskal Herrikoak. Gehie-netan alderdi nagusiek orekatu egiten dute, notabilismoak duen ga-rrantzia dela-eta. Baina ikusten denez, oreka Biarnesen aldera eror-

ENEKO BIDEGAIN

16

tzen da. Hamaika ordezkari dira Biarnokoak, eta Ipar Euskal Herri-koak zazpi. Beren zerrendetan postu gorenetan zeudenak Biarnesakziren. Alderdi sozialistak agian zortzi hautetsi izango zituela kalku-latzen zen. Zer egin zuten? Euskal departamenduaren aldeko kide-ak zerrendako azken postuetan jarri. Euren alderdiko barne borro-ka baten ondorio izan zen hori. Gero dena konpondu zuten, halaere, eta behin betiko zerrendan pixka bat orekatu zuten.

Sei urtetik behin berritzen da Kontseilu osoa. Hauteskunde ho-riek ere bi itzulitara egiten dira, nahiz eta zerrendak aurkeztu. Ze-rrenda irabazleak bigarren itzulitik landa aulkien gehiengo osoalortzen du eta hortik aurrera banatzen dira beste aulkian, zerrendabakoitzak lortu emaitzarekiko proportzionalki.

Gauza bera da udaletan. Adibidez, UMP alderdiak botoen %40lortu baldin baditu bigarren itzulian, gehiengo osoa badu aulki ko-puruari dagokionez. Alegia aulkien ehuneko berrogeita hamarra.Eta gero beste erdia banatzen da proportzioaren arabera.

Beraz alderdi irabazleak gehiengo osoa beti segurtatua du kon-tseilu horretan. Gauza bera gertatzen da udaletan edo hirietan.

Erregioaren eskumenak labur aipatuko ditut. Bereziki garapenekonomikoa eta enpleguaren kudeaketa dira eskumen nagusiak,aurrekontuen arabera. Irakaskuntzan ere badu eskumen zabala, be-reziki lizoetako ikastetxeen eraikuntzan, hala nola paretetan. Ezikas edukietan. Hori Estatuaren botere edo eskumen inportanteene-tako bat da, alegia, zer ikasten den eskolan. Paretak Erregioarenesku dira lizeoetan, eta baita ere unibertsitatearen atalean. Eta ga-rraio publikoek ere badute puntu inportantea.

Udalak

Udalak aipatuko ditut orain. Ipar Euskal Herrian 159 udalerridaude. 76 Baxenabarren, 41 Lapurdin eta 42 Zuberoan. Herrien ge-hiengoak 3.500 biztanle baino gutxiago ditu. Inportantea da horizehaztea, zeren eta biztanle kopuruak inportantzia baitu. Hautes-kundeak sei urtetik behin egiten dira. Zerrendak aurkezten dira.Hauteskunde hauek ere bi itzulitan iragaiten dira. Bigarren itzulian,aulkien gehiengo osoa eskuratzen du boto gehien duen zerrendak.Beste aulkiak proportzioaren arabera banatzen dira. Horrek errannahi du politika egiteko modua udaletan horrela dela: zerrenda ba-tek gobernatuko duenez, aulki gehien izango ditu, akordioak ezdira egiten hauteskundeak eta gero, aurretik baizik. Edo bi itzulienartean. Hori ere gertatzen ahal da.

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

17

Lehen itzulian zerrenda guztiak aurkezten dira, eta gero biga-rren itzulian zerrendek bat egiten ahal dute. Tratuak egiten ahaldira. Hori Miarritzen gertatu izan da duela zenbait urte: bigarrenitzulian alderdi zentrista batek tratua egin zuen abertzaleekin, ze-rrenda negoziatu zuten, eta hauteskundeak irabazi zituzten. Beraz,Miarritzen, abertzaleak gobernu taldean dira, ez dira oposizioan. Ezdira gobernu taldean hauteskundeak irabazi zituztelako, edo behinhauteskundeak bukatuta tratua egin zutelako. Gobernu taldean sar-tu ziren, hauteskundeak baino lehen negoziatu zutelako beste al-derdi batekin. Hori da gobernatzeko aukera bakarra. Abertzaleek biaukera dituzte: oposizioan hautetsi bat edo bi lortu, edo zerrendanagusiarekin negoziatu eta gobernu taldean sartu.

Hor ere politika egiteko modua desberdina da. Hego Euskal He-rrian akordioak egiten dira hauteskundeak eta gero, eta Ipar EuskalHerrian aurretik.

Eta beste fenomeno bat aipatu nahi nuke zeren eta inportanteada udalerri gehienak 3.500 biztanletik beherakoak direla jakitea. Le-hen aipatu dudan kasua hortik goragoko kopuruak dituzten udale-rrietan gertatzen da. 3.500 biztanletik behera ere zerrendak aurkez-ten dira baina hautesleek ez dute zerrendaren alde bozkatzen, bai-zik eta zerrendako kideen alde. Erran nahi du: nik bederetzi izene-ko zerrenda bat baldin badut, posible dut zerrenda horretatik bat-zuk kentzea eta beste batzuk (beste zerrendakoak edota hauteskun-deetan aurkezten ez direnak) ezartzea. Beraz, pertsonak dira hau-tatzen direnak. Bederatzi pertsona hautatu behar dira, baina bozkenerdia baino gehiago lortu duten pertsonak bihurtzen dira zinegotzi.

Gehienetan herri txikietan bi zerrenda aurkezten dira, edo bat.Askotan bi. Baigorriko adibidea emango dizuet: Han bi zerrendaaurkeztu ziren. Bat eskuinekoa (independientea), eta bestea aber-tzaleena. Batek ehuneko hirurogei lortu zuen eta besteak ehunekoberrogei. Nola pertsonak diren zinegotzi bihurtzen – eta ez zerren-daren arabera horrenbeste eta horrenbeste – ehuneko hirurogei lor-tu zuten hautagai guztiak zinegotzi bihurtu ziren, eta ehuneko be-rrogeirekin geratu zirenak ez ziren zinegotzi bihurtu. Beraz, berez,Baigorrin kontseilua osatzeko, ehuneko hirurogei zerrenda bate-koak eta ehuneko berrogei zinegotzi beste zerrendakoak izan be-harko ziren. Baina ez, hau da, zinegotzi guztiak zerrenda berekoakdira, eta ehuneko berrogei lortu zuten zerrendakoek ez dute zine-gotzirik. Hori da sistema. Bitxia ezta?

ENEKO BIDEGAIN

18

Bitxikeria bat gertatu zen Azkainen. Anekdota bat da: Hautesle-ek zerrenda burua kendu egin zuten. Zerrenda buruak, hogei urtezauzapez izan zenak, ez zuen lortu bozen erdia, eta beraz ez zen zi-negotzi bihurtu ere. Eta zerrenda burua zen! Baina ez zuen beharbezainbat boto bildu eta haren zerrendako beste guztiak pasa zirenaurrera eta zinegotzi bihurtu, baina bera ez.

Herri elkargoak

Herri elkargoak aipatuko ditugu labur-labur. Gaur egun udalekgeroz eta eskumen gutxiago dute, edo udalen eskumenak geroz etagehiago herri elkargoen esku geratzen dira. Zer da herri elkargobat? Hego Lapurdi da berriena, gorriz ageri dena, eta hor badiraDonibane-Lohizune, Ziburu, Hendaia, Urruña, Sara... Gero badabeste bat Baiona, Angelu ta Miarritzek osatzen dutena. Athurri-Errobi beste bat. Gero Hazparnekoa. Bidaxunekoa ere hor da. Uda-lak batzen dira, interes ekonomiko bat badute, legeak sortu diraudalak beste udalekin egitura bat sortzera bultzatzeko. Horretarakodiru laguntzak badituzte lehenbiziko urteetan, eta geroz eta gauzagehiago kudeatzen dute elkarrekin. Horrek badu bere interesa, ze-ren eta, adibidez, aktibitate ekonomikorako zonalde bat sortu nahibaldin bada, askotan herri txiki batek ez baitu aurrekonturik horre-lako zerbait bultzatzeko. Baina herri elkargoaren bidez elkartuz, po-sible dute. Herri elkargoak helburu horrekin egin zituzten, alegia,herriak geroz eta txikiagoak direnez eta aukera ekonomiko handi-rik ez dutenez, elkartuta aurrera egin dezakete.

Etorkizuna horretara doa. Udalek geroz eta pisu gutxiago izan-go dute eta herri elkargoek geroz eta handiagoa. Herri elkargoeta-ko ordezkariak ez dira hauteskunde bidez aukeratzen. Udal bakoi-tzetik ordezkari bat edo bi joaten dira. Beti da sistema hori. Boteregune guztiak eginak dira irabazleek soilik gobernatzeko. Eta ez ba-duzu irabazi, ez duzu parte hartzen botere guneetan.

Frantziaren politika

Nahi nuen aipatu Frantziaren politika Ipar Euskal Herriari begi-ra. Badakizue Ipar Euskal Herrian hainbat aldarrikapen badirela,gatazka politiko bat badela han ere, lurraldetasuna eskatzen dela.Frantziak zer egin du hori estaltzeko? Egitura batzuk sortu ditu:Garapen Kontseilua, Hautetsien Kontseilua. Garapen Kontseiluaneragile sozio-politiko-kulturalak biltzen dira. Gogoetak egin etaekintzak antolatzen dituzte. Eta Hautetsien Kontseilua dago haiengogoetak onartzeko. Hautetsien Kontseiluan biltzen dira udaletako

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

19

hautetsiak, diputatuak, kontseilari nagusiak… Edozein egituretakohautetsiak biltzen dira baina ez dute aurrekonturik, ezta botererikere ezer egiteko. Proiektua landu eta kito. Frantziak hitzarmen bategin zuen proiektu batzuk laguntzeko baina bere mugak badituzte.Departamenduaren aurkakoen argumentu bat bihurtu dira bi egi-tura horiek, erranez gogoetak eta hitzarmenak egiten direla, eta ho-rrela onartua dela Ipar Euskal Herriaren berezitasuna.

Galderak

Berak aipatu ditu erakunde bereziak daudela udalen azpitik.Hori Ipar Euskal Herriko berezitasuna da edo estatu osoan daude?

Eneko Bidegain: Auzapezen biltzarra ez dut aipatu. Urtean be-hin biltzen dira. Orain ez zaio horrela deitzen, udalen biltzarra bai-zik. Udaletxe guzietako ordezkariak biltzen dira bertan, baina ez dubotererik. Hori bai da Ipar Euskal Herriko berezitasuna.

Departamentu denek eskumen berdinak dituzte estatu osoan?Irletakoek ere?

E. B.: Ez, Irletakoek ez. Irletakoek estatutu berezia dute. Fran-tziak askoz politika ausartagoa izan da Korsika, Polinesia eta Kale-donia Berriarekin. Autonomia maila handiagoa dute. Aldakorra da.Batzuk independentziarantz doaz. Aldiz, metropolioa deitzen denlurralde kontinentalean ez dute inongo autonomiarik.

Kontseilu nagusian esan duzu 21 kontseilari daudela Ipar Eus-kal Herrikoak, eta Erregioko eskualde kontseiluan 7. Zenbat diraabertzaleak?

E. B.: Kontseilu nagusian abertzale bat. Logikoa da, bozen ehu-neko 50 lortu behar dela kontuan hartuta. Eskualde kontseiluan ezdago hautetsi abertzalerik. Zerrenda aurkezten da departamentuosoan. Lehen itzuli batera jokatzen zen, eta askoz demokratikoagoazen, zeren eta emaitzen arabera banatzen baitziren aulkiak. Ehune-ko 10 lortzen bazen, aulki bat lortzen zen. Eta abertzaleek %14 ate-ra zuten Ipar Euskal Herrian, duela bost urte. Nahiz eta Ipar EuskalHerriko emaitzen arabera hautetsi baten eskubidea izan, nola Piri-nio Atlantikoan erabat itoa zen, bada ez zen atera hautetsirik.

Senatuko hauteskundeetan ere berdin gertatzen da. Departa-menduaren aldekoek hautagaitza bat aurkeztu zuten, baina depar-tamentu osoan gertatzen dira hauteskundeak. Beraz Ipar EuskalHerrikoak pixka bat zigortuta geratzen dira.

ENEKO BIDEGAIN

20

Akitanian parte hartzeko zerrenda oso bat aurkeztu behar da,alegia, 85 hautagai. Abertzaleek ez dute aukerarik.

Abertzaleek kasu onenetan %14 dute. Etorkizunera begira? Esandezakegu iparraldean 4 talde abertzale daudela ezta? Hiru hegoal-detik exportatuak eta bestea hangoa.

E. B.: Hauteskunde batetik bestera aldatu egiten dira. Azkenal-dian zatiketaren ondorioak hauteskundeetan antzeman dira. Zati-keta mingarria izan zen Ipar Euskal Herrian. Abertzaleen Batasu-nean zatiketa egon zen eta Batasuna sortu zen, eta horrek eraginaizan zuen. Adibidez kantonamendu batean EA, Batasuna eta ABkohautagaiak baziren. Hiru hautagai abertzale aurkeztu ziren kanto-namendu batean. EAJk ere aurkezten ditu hautagaiak, baina hau-teskundetik hauteskundera aldatu egiten dira. Batean egiten dirakoalizioak, hurrengoan ez, hurrengoan bai... Kontestu politikoakere aldatzen dira.

Orain kanpaina batean ari zarete. Batera plataformak bultza-tuta, 46.000 sinadura biltzea helburu, erreferenduma edo kontsultaegiteko departamentu propioa egiteko. Nola ikusten duzu sortu dengiroa?

E. B.: Interesgarria da, baina erronka zaila dudarik gabe. Bainaarriskurik hartu gabe ez da aintzina joaten, eta momentu bateanarrisku batzuk hartu behar dira. Aukera izan daiteke nahiz eta zai-la izan. Orain arte prentsan ez dugu asko entzun baina bada dina-mika bat. Izenpetzeko aukerak eskaintzen dira, eta sei hilabetekoepean hori lortzeko itxaropena badut. Ez dut apustu bat egingo bai-na itxaropena badut. Beharrezkoa dela eta erronka hori lortzea po-sible dela uste dut. Eta lortuz gero, fase politiko interesgarri bateansar gaitezke. Zaila da, zeren eta jadanik hasi dira erraten PirineoAtlantikoetan: "Ez, ez, ez da gure eskumena erreferenduma antola-tzea. Edo erreferendum horretan pausatzen den galdera ez dagokiogure eskumen bati, beraz ez dugu erreferenduma antolatzerik. Nahibaduzue sinadura eskatu baina…"

46.000 sinadura bilduz gero departamentuaren inguruan errefe-renduma egiteko eskatzeko, Pauek edo Pariseko gobernuak aitzakiadministratiboa baina zerbait gehiago beharko du jarri erreferendu-ma ukatzeko, zeren eta kontsulta bat antolatzeko eskubidea bai-tauka.

EUSKALGINTZA SINDIKALGINTZAN TXERTATU (IV)

21

Kazetari bezala galdetu nahi nioke: Su etenaren kontua nolabizi dute eragile politikoek Ipar Euskal Herrian?

E. B.: Eragile inportanteek pozez, baina kanpoko zerbait bezala.Ez omen dagokie eurei. Diote: "Guk lagunduko dugu baina ez duguinterferentziarik eginen."

ENEKO BIDEGAIN

22

© Liburuska honetan jasotzen den testua egilearen jabegopean dago.

Argitalpena: Manu Robles-Arangiz InstitutuaBarrainkua, 1348009 BILBOwww.mrafundazioa.org

Inprimaketa: Bilbo Graf (Bilbo)ISBN: 978-84-935380-8-8Lege gordailua: BI-708-08 13. Dokumentua 2007ko abendua

MANUROBLES-ARANGIZ

INSTITUTUA

A U R K I B I D E A

Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Hainbat xehetasun . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Frantzia, Akitania, Pirinio Atlantikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

Presidentziarako hauteskundeak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Legebiltzarra, gobernua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

Prefeta, suprefeta. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

Departamendua, Kontseilu Nagusia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

Kantonamenduen ordezkariak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

Notabilismoa, klanismoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

Hegoaldean Iparradeko sistema balitz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

Eskualde Kontseilua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

Udalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

Herri elkargoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

Frantziaren politika. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

Galderak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

Eneko Bidegain

Baionan sortu zen 1975ean. Berria egunkariko kaze-taria eta Lapurdiko ardudaruna da. "Anbroxio" eta"Mahatsaren begia" eleberriak eta "Euskal esaerak"liburuak argitaratu ditu. Saiakeran ere aritu da etakaleratu dituen lanen artean aipagarrienetakoa"Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten histo-ria" Bertsogintzarako eta euskal kulturarekiko duenzaletasuna nabaria da eta Euskal Herriko azkenbertsolari txapelketan epaimakide izan zen.

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

dokumentuak 13

Euskalgintzasindikalgintzantxertatu (IV)

Ipar Euskal Herrikoinstituzioegituraketaeta hauteskundesistema EN

EKO

BID

EGA

IN