DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente...

14
1 EGINBIDEA, nik, behean sinatzen dudan Idazkari honek emana, martxoaren 15ko 182/2019 zk. duen Alkatetza Dekretu bidez agiri hau, 1etik 14raino (biak barne) zenbakituriko eta idatzirik edo grafiaturik dauden 14 orriz osatua, onetsi zela jasota geratzeko. Zizur Mayor/Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 11n. DILIGENCIA extendida por mí la infraescrita Secretaria, para hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14, ambas inclusive, fue aprobado por Decreto de Alcaldía nº 182/2019 de 15 de marzo. Zizur Mayor/Zizur Nagusia, a 11 de abril de 2019. Idazkaria-La Secretaria DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO EBALUAZIOKO ARAUBIDEAN, MUGIKORTASUNEKO DESGAITASUN LARRIEZ KALTETUTAKOEI GARRAIOBIDE ERABILERRAZ ALTERNATIBO BAT ESKAINTZEKO HELBURUZ, TAXI-BONUA ERABILIZ, ZIZUR NAGUSIAN, 2019. URTEAN. Zizur Nagusiko Udaleko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrarekin bat onetsi da deialdia. Ordenantza 2017ko ekainaren 29an onetsi zuen Udaleko osoko bilkurak, eta akordioa behin betikoz onetsi zen ez zelako erreklamaziorik egin informazio publikoaren aldian. Ordenantza 2017ko urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 198. zenbakian argitaratuta dago. 1. Administrazio deitzailea: ZIZUR NAGUSIKO UDALA 2. Organo emailea: Alkatetza 3. Alor kudeatzailea: Herritarren Zerbitzuko Alorra 4. Instrukzioa: Herritarren Zerbitzuko Alorreko teknikariak 5. Prozedura: Banakako ebaluazioa 1.-Deialdiaren xedea Banakako laguntzak, hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko arazoak dituzten pertsona desgaituentzat zuzendutakoak, arautzea da deialdi honen xedea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezatela. Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan erabilerraztasuna hobetzeko garapenaren mende egongo da deialdia beti. 2.-Helburua Programa honen bidez, garraiobide erabilerraz alternatibo bat ahalbidetu nahi zaie arazo handiak izateagatik garraiobide kolektiboak erabiltzerik ez dutenei. Garraiobidea erabilerraz izatea funtsezko baliabidea da mugitzeko desgaitasun larriak dituztenek bizitza autonomoa izan dezaten, Zizur Nagusiko gainerako herritarrek dituzten baldintza berberetan.

Transcript of DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente...

Page 1: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

1

EGINBIDEA, nik, behean sinatzen dudan Idazkari honek emana,

martxoaren 15ko 182/2019 zk. duen Alkatetza Dekretu bidez

agiri hau, 1etik 14raino (biak barne) zenbakituriko eta idatzirik

edo grafiaturik dauden 14 orriz osatua, onetsi zela jasota

geratzeko.

Zizur Mayor/Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 11n.

DILIGENCIA extendida por mí la infraescrita Secretaria, para

hacer constar que el presente documento conformado por 14

páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14, ambas

inclusive, fue aprobado por Decreto de Alcaldía nº 182/2019

de 15 de marzo.

Zizur Mayor/Zizur Nagusia, a 11 de abril de 2019.

Idazkaria-La Secretaria

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO EBALUAZIOKO ARAUBIDEAN,

MUGIKORTASUNEKO DESGAITASUN LARRIEZ KALTETUTAKOEI GARRAIOBIDE ERABILERRAZ

ALTERNATIBO BAT ESKAINTZEKO HELBURUZ, TAXI-BONUA ERABILIZ, ZIZUR NAGUSIAN, 2019.

URTEAN.

Zizur Nagusiko Udaleko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrarekin bat onetsi da deialdia. Ordenantza

2017ko ekainaren 29an onetsi zuen Udaleko osoko bilkurak, eta akordioa behin betikoz onetsi zen ez

zelako erreklamaziorik egin informazio publikoaren aldian. Ordenantza 2017ko urriaren 13ko

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 198. zenbakian argitaratuta dago.

1. Administrazio deitzailea: ZIZUR NAGUSIKO UDALA

2. Organo emailea: Alkatetza

3. Alor kudeatzailea: Herritarren Zerbitzuko Alorra

4. Instrukzioa: Herritarren Zerbitzuko Alorreko teknikariak

5. Prozedura: Banakako ebaluazioa

1.-Deialdiaren xedea

Banakako laguntzak, hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko arazoak dituzten pertsona desgaituentzat

zuzendutakoak, arautzea da deialdi honen xedea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezatela.

Garraio publikorako erabiltzen diren

ibilgailuetan erabilerraztasuna hobetzeko garapenaren mende egongo da deialdia beti.

2.-Helburua

Programa honen bidez, garraiobide erabilerraz alternatibo bat ahalbidetu nahi zaie arazo handiak

izateagatik garraiobide kolektiboak erabiltzerik ez dutenei.

Garraiobidea erabilerraz izatea funtsezko baliabidea da mugitzeko desgaitasun larriak dituztenek

bizitza autonomoa izan dezaten, Zizur Nagusiko gainerako herritarrek dituzten baldintza berberetan.

Page 2: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

2

Jarduketa hau egituratzen da mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonak gizarteratzen

laguntzeko Administrazioek bideratzen dituzten neurrien multzoaren barrenean, eta zehazten da

onuradunei laguntza ekonomikoa emanez, garraio publikoaren bidez beren joan-etorriak egin

ditzaten, taxiaren zerbitzu publikoa hartzeko aukera izanik.

Laguntza ekonomikoa borondatezko eta aparteko diru-laguntza izango da, eta ezin izango da

aurrekaritzat jo.

3.-Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:

1- Diru-laguntza zehazten da onuradunei laguntza ekonomikoa emanez. Beren joan-etorrietan

erabili ahalko dute laguntza hori onuradunek, taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz, 2019ko

urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

2.- Diru-laguntzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta onuradunak zerbitzu publiko

horretarako ezarrita dauden arau orokorrak betetzera behartuta daude.

3- Diru-laguntzak eskubidea ematen du taxi egokituak erabiltzeko hiriko eta hiriarteko joan-

etorrietarako (Iruñerria), Zizur Nagusitik 20 kilometro arteko erradio batean.

Salbuespenezko egoeretan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aztertu eta balioztatu ondoren, beste

joan-etorri batzuetarako ere erabili ahalko da programa, organo eskudunak hala erabakita.

4- Diru-laguntzaren erabileran udal-administrazioak irregulartasunen bat ikusiz gero, hura aztertu

ahalko du erakundeak.

5- Programa iruzurkeriaz erabiliz gero, berehala kenduko da laguntza.

6- Onuraduna behartuta egongo da bere egoeran izandako aldaketak jakinaraztera, baldin eta

programan sartzeko eskubidean eragiten badezakete.

4.-Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzaren gehieneko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

4.1.- Deialdiaren gehieneko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan:

Deialdirako kalkulatutako zenbateko osoa 2019an 600,00 euro da. Diru-laguntzek ezin izango dute

gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

Diru-laguntza emateko ebazpenak zehaztuko du aurkeztutako eskaerari dagokion zenbateko osoa.

Arestian aipatutakoari kalterik egin gabe, aurrekontu-kontsignazioa agortuko balitz, 2019. urterako

Gizarte Zerbitzuen arloan exekutatu gabe gertatutako kontu-sailen baten aurrekontu-kredituaren

bidez handitu liteke, azaroaren 17ko Diru-laguntza Orokorrei buruzko 38/2003 Legearen

Page 3: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

3

Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58. artikuluan

ezarritako arauen mendeko beste deialdi bat egin beharrik gabe. Nolanahi ere, zenbateko gehigarri

hori kredituaren eskuragarritasun-adierazpenaren mende geratzen da, eta, edonola ere, dagokion

aurrekontu-aldaketa

onartu ondoren, diru-laguntza ematea ebatzi baino lehenago.

4.2.-Banakako zenbatekoa

Honelaxe kalkulatzen da onuradunei dagokien laguntzaren zenbatekoa: ondoko portzentajeak

aplikatuz L.G.S.aren halako zenbat ponderatutako familia-sarrera gordinen arabera diruz lagundu

daitezkeen gastu justifikatuen gainean.

Familiaren diru-sarrera gordinak

L.G.S.aren halako zenbat

ponderatuta

Portzentajea diruz lagundu

daitezkeen gastu justifikatuen

gainean

L.G.S.aren 3tik gorako sarrerak %0

L.G.S.aren 2,6 eta 3 bitarteko

sarrerak

%25

L.G.S.aren 2,1 eta 2,5 bitarteko

sarrerak

%50

L.G.S.aren 1,6 eta 2 bitarteko

sarrerak

%75

L.G.S.aren 1,5etik beherako

sarrerak

%90

Familiaren diru-sarrerak ondoko formularen arabera ponderatuko dira:

FDP: Familiaren diru-sarrera ponderatuek zenbat aldiz hartzen duten lanbide arteko gutxieneko

soldata.

FD: Familiaren diru-sarrera gordinek zenbat aldiz hartzen duten lanbide arteko gutxieneko soldata.

FD: Aurreko urteko diru-sarrera gordinak

Aurreko urteko LGS

N: Ponderazio-koefizientea, kontuan hartuta familia-unitateko zenbat kiderentzat eskatzen den diru-

laguntza.

Kide bateko familia-unitateak: 1,00

2 kideko familia-unitateak: 0,94

3 kideko familia-unitateak: 0,89

4 kideko familia-unitateak: 0,84

Page 4: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

4

4 kidetik gora, ponderazio-balioari 0,04 kenduko zaio kide bakoitzeko.

Familia-unitateko kide bat edo gehiago minusbaliatuak edo 65 urtetik gorakoak badira, berez

egokitutakoaren hurrengo tartekoa edo tarteetakoa izango da aplikatu beharreko N koefizientea.

A: Ponderazio-koefizientea, gutxienez ere familiaren diru-sarrera gordinen %20 ekartzen duten

kideen kopuruaren arabera.

- Familia-unitatean pertsona bakar batek ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,77

- Familia-unitatean bi pertsonak ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,75

- Familia-unitatean hiru pertsonak edo gehiagok ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,73

5.-Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

5.1. Onuradunak izan ahalko dira diru-laguntza emateko oinarri hartutako egoeran dauden pertsona

edo entitateak, baldin eta jarraian aurreikusten diren inguruabarrak gertatzen badira.

5.2. Berariazko betekizunak:

1. Galera funtzionala edo anatomikoa edo funtsezko deformazioa izatea, %33koa edo handiagoa,

eta horrek zailtasun handia sortzea garraio kolektiboetara iristeko. Desgaitasunaren ziurtagiri

ofizialarekin frogatu beharko da. Mugapenaren puntuazioak 7 puntu edo gehiago izan behar

du.

2. Zizur Nagusian erroldaturik egotea eta egiazki bertan bizitzea eskaera egiten denetik eta

laguntza jasotzen den bitartean.

3. Bizitza sozial autonomoa izatea eragozten dion desgaitasun psikikoa edo eritasun mentala ez

izatea.

4. Gidabaimenik ez izatea edo, izanda ere, gidatzeko baldintza fisiko egokiak ez izatea

desgaitasunaren ondorioz (desgaitasunaren ziurtagiri ofizialarekin frogatu beharko da).

5. Mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko moduko ibilgailu egokiturik ez izatea, eskatzaileak

18 urtetik gorakoak badira.

6. Zizur Nagusiko Udalarekin zorrik ez izatea, ez eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako

aurrerakinak itzuli gabe edukitzea ere, itzultzeko agindutako epeak amaitu direnean eta itzuli

beharrekoa itzuli ez denean.

Aurrekoa gorabehera, eta salbuespenez, Zizur Nagusiko Udalak alde batera utzi ahalko du

betekizun hori, baldin eta gizarte-larrialdiko egoera bereziak ematen badira, neurriaren

salbuespen-izaera aholkatzen duen arrazoia edo arrazoiak egiaztatzen dituen txosten teknikoa

erakutsita betiere.

7. Familia-unitatearen diru-sarrerek ez gainditzea honako baremo hauek:

KIDE-KOPURUA INDIZEA DIRU-SARREREN MUGA

1 3.00 x L.G.S. 37.800,00 euro

2 3.50 x L.G.S. 44.100,00 euro

3 4.00 x L.G.S. 50.400,00 euro

Page 5: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

5

4 4.50 x L.G.S. 56.700,00 euro

5 5.00 x L.G.S. 63.000,00 euro

Eskatzailearen familia-unitatearen bitarteko ekonomikoak zenbatzeko, familia-unitatearen kideen

errenta eta ondarea hartuko dira kontuan.

Errentatzat edo urteko diru-sarreratzat jotzen dira familia unitatearen diru-sarrera guztiak,

ondokoetatik ateratzen direnak:

a) Lanaren etekinak, barne direla pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, horien

araubidea edozein dela ere, PFEZren aitorpenean errenta salbuetsien gisa jasota badaude ere.

Besteren konturako lan-etekinen sarrera gordinetatik kendu behar dira Gizarte Segurantzari

ordaindutako kotizazioak eta eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik edo

antzekoengatik ordaindutakoak.

b) Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak.

c) Enpresa- nahiz lanbide-jardueren etekin garbiak.

d) Ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak (PFEZen aitorpenean, 507+8841+529 laukitxoak).

Eskatzailea joko da familia-unitatetzat, edo, bestela:

a) Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik,

haiengandik bereizirik bizi badira, eta judizialki desgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo

birgaituaren mende dauden adinez nagusiko seme-alabek.

b) Bikote iraunkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek

ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira, eta adinez

nagusiko seme-alabek.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez

denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta berarekin bizi diren seme-alaba

guztiek osatua, aurreko ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

d) Halaber, familia-unitateko kide gisa 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabak sartuko dira, baldin

eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru sarrera txikiagoak badituzte eta haiengandik

bereizirik bizi ez badira.

5.3. Salbuespeneko egoerak:

- Familia-multzoaren diru-sarreren mugatik salbuesten dira lanagatik edo ikasketengatik egunero

joan-etorria egin behar duten pertsonak, baldin eta beren errentek ez badute bitan gainditzen

lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS), berena den auto egokiturik ez badute eta bateraezina

bada Gurutze Gorriak kudeatzen duen laguntzadun garraioarekin erabiltzea.

- Familiaren diru-sarreren mugatik salbuesten dira seme-alabekin, beren kargura dituzten

adingabeekin eta/edo 23 urte arteko adinez nagusikoekin (langabezian daudenekin edo

ikasketak egiten ari direnekin) bizi diren onuradunak, baldin eta beren errentek ez badute

hirutan gainditzen lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS).

Page 6: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

6

- Norberarena ez den familian hartutakoak: Familia-unitate batek desgaitasuna duen adingabe

bat etxean hartua izanik (abandonu edo babesgabetasun dekretuak zehaztua) adingabe horrek

taxi-bonuaren banakako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu, familiak diru-sarreren

maila gainditzea egoera berezitzat hartuko da.

- Familia-unitate batean bi pertsonak minusbaliotasun larria dutenean Familia-unitate bereko bi

kidek taxi-bonuaren banakako laguntza jasotzeko betebeharrak betetzen badituzte, diru-

sarreren muga gainditzea egoera berezitzat hartuko da.

- Bizi-itxaropena argi eta garbi nabarmen murriztea dakarren larritasun handiko gaixotasuna edo

muturreko patologia (desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko eta

erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautu zituen 1056/2014 Errege Dekretuan ezarritakoarekin

bat): Eskatzailea egoera horretan badago eta desgaitasun-ziurtagiria tramitatzen ari bada

oraindik, aparkatzeko behin-behineko txartela lortzeko osasun-txostenak ordezkatu dezake,

familia-medikuak emanak, 6 hilabetez gehienez ere.

6.-Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

Pertsona edo entitate onuradunak betebehar hauek ditu:

a) Laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea emandako diru-laguntza.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete direla, bai eta

diruz lagundutako jarduera egin dela eta diru-laguntzaren xedea bete dela ere.

c) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo

eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egin ahal dituzten beste

guztiei ere, jarduketa horien ondorioz eskatu litekeen informazio oro emanez betiere.

d) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak –agiri

elektronikoak barne–, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xedea izan baitaitezke.

e) Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar, betekizun eta baldintzetan

aldaketarik izanez gero, Zizur Nagusiko Udalari jakinaraztea eta behar denean baimena

eskatzea, baita diruz lagundutako jarduera finantzatzen duten diru-laguntza, laguntza,

sarrera edo bitartekoen zenbatekoa ere. Jakin bezain laster egin beharko da

jakinarazpena, eta, edozein kasutan, diru-laguntza justifikatu aurretik.

7.-Eskabideak aurkeztea:

7.1.- Eskabideak aurkezteko tokia:

Eskabideak Zizur Nagusiko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira, edota urriaren 1eko

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4

artikuluan ezarritako beste edozeinetan ere.

7.2.- Eskabideak aurkezteko epea:

Deialdiak indarrean iraun bitartean aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Page 7: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

7

7.3.- Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskaerak Zizur Nagusiko Udalaren eskabidean aurkeztuko dira, interesatuak edo I. eranskinean

jasotako ereduaren arabera zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez ordezkaritza

egiaztatzen duen batek sinatua. Eskabidearekin batera, deialdiaren 7.4 atalak aipatzen dituen agiriak

eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio

gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala,

eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere

aldez aurretik ebazpena emango delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio

Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Baldin eta eskatutako agiriak Zizur Nagusiko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren

baten eskuetan badaude, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla

egiaztatzeko haien ordez, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren

edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez

badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza lortzeko eskabidea aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik

onartzea.

7.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Onuradunek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Zizur Nagusiko Udalaren eskabidearekin

batera:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, halakorik balitz, haren

izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak. NAN edo AIZ aurkeztu beharko

dute.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko

eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei

buruzko Lege Orokorrak eskatzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek eskatzen

dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, azaroaren 17ko 38/2003

Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako

desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofizialaren fotokopia. Garraio publikoak hartzeko

zailtasunaren balorazioa jaso behar du ziurtagiriak.

d) Familia-unitatearen kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken

aitorpena edo, hura egin ezean, kideek jasotako diru-sarrera edo pentsioen frogagiriak.

e) Ogasunaren eta/edo Gizarte Gaien ziurtagiria, non agertuko baita ez dela onura

eskubiderik gauzatu ibilgailuak erosi eta/edo egokitzeko.

Page 8: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

8

f) Egindako gastuaren faktura izenduna, non agertuko baitira bidaiaren hasiera- eta amaiera-

tokiak.

g) Erabiltzailearen izenean dagoen kontu zenbakiaren fotokopia.

h) Beste edozein agiri, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesduntzat jotzen badu programan

sartzeko

Zizur Nagusiko Udalak ofizioz egiaztatuko du errolda eta ea ibilgailu egokituren baten titularra ote

den; zeharka egingo du, zirkulazio-zergaren salbuespena duen egiaztatuz, eta nahikotzat joko da

eskaera hau aurkeztea Udalak dagokion egiaztapena egin ahal izateko. Halaber, egiaztatuko du

eskatzaileak egunean dituen tributu-betebeharrak Zizur Nagusiko Udalean.

Eskaerak berekin ekarriko du baimena ematea Zizurko Udalari egin ditzan beharrezko egiaztapen-

jarduketak, eskatzaileek emandako informazioa egiazkoa den, exijitutako betekizunak ematen diren

eta diru-laguntza jasotzetik onuradunak bere gain hartutako betebeharrak betetzen diren egiaztatze

aldera.

Agiriek jatorrizkoak izan behar dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarreko legeekin

bat kautotuak diren kopiak.

8.-Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena:

8.1.- Prozeduraren instrukzioa:

Laguntzak lortu nahi dituztenek Zizurko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztuko dute

eskaera, eta udalak bai beharra, bai programan sartzeko betekizunak betetzen diren baloratuko ditu.

Eskaera urte baterako izango da, eta unean une aplikatzekoa den araudiaren zein udalaren

aurrekontuen arabera emango da ala ez.

Halaber, Zizur Nagusiko Udalak, beharrezkoa dela uste duenean, diru-laguntzaren urtebeteko epean,

onuradunen inguruabar sozial eta familiarrak berrikusiko ditu, horiek izan baitziren laguntza emateko

oinarria.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta baloratu ondoren emango dira laguntzak.

Halaber, egindako gastuaren fakturak aurkeztu beharko dira, hilean behin.

Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emango du, espedientea

kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio, Kontu-hartzailetzak gastua

fiskalizatu ondoren.

8.2.- Ebazteko eta jakinarazteko epea:

Page 9: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

9

Ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabete izango da, gehienez, diru-laguntzaren eskaera Erregistro

Nagusian sartu den egunetik zenbatzen hasita. Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko

ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira

honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen

zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta eskatzaileari

jakinaraziko zaio, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 40.

artikuluan agindutakoarekin bat.

Emandako diru-laguntzak Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko dira, Zizur Nagusiko

Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 17.2 artikuluarekin bat.

9.-Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat

datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honetan ezarritako epean egiten badira.

Zehazki, taxiaren zerbitzu publikoaren ibilaldia joko da diruz lagundu daitekeen gastutzat.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua ezin izango da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

10.-Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna:

Laguntza jasotzea bateragarria izango da beste administrazio edo entitateetatik xede berberako

ematen diren beste diru-laguntza batzuekin eta, zehazki, garraio-gastuengatiko konpentsazio eta

mugikortasuneko sorospenarekin (otsailaren 27ko 383/1984 Errege Dekretuan arautzen da).

Laguntza hau jasotzea bateraezina izango da ibilgailu automobila erosteko laguntza ekonomikoekin

eta/edo zerga-salbuespenekin, Gidabaimena lortzea galarazten ez duen desgaitasuna duten 19

urtetik gorako pertsonentzako zerga berezien Legean ezarritako indarreko aldian.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-

sarrera edo baliabideak gehituta, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik

gertatuz gero, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta

dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik

eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo

Page 10: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

10

emaileari. Haiek lortu direla jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpena, eta, betiere, hartutako

funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

11.-Ordainketa

Diru-laguntza emango dela ebatzi ondoren ordainduko da.

12.-Iraungitzeko arrazoiak

1- Laguntza ematea ekarri zuten baldintzetakoren bat desagertzea.

2- Programan sartzeko baldintzak aldatzea.

3- Erabiltzaile-izaera galtzeko arrazoi justifikatutzat joko den beste edozein arrazoi.

13.-Dirua itzularazteko arrazoiak

Zilegi izango da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-

interesak exijitzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela

erabakitako egunera arte–, Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza

Orokorraren 35. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta

atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Osorik edo hein batean itzuli behar izateko arrazoiak:

- Deialdian zehaztutako betekizunak ez betetzea, baldin eta Administrazioak halaxe egiaztatu

badu ohiko kontroletan.

- Iruzurrez jokatzea edo datuak ezkutatzea.

- Laguntza jasotzeko arrazoien baldintzak aldatu badira eta ez bazaio aditzera eman Oinarrizko

Gizarte Zerbitzuari egoera sozio-ekonomikoa aldatu dela, horrek jasotako laguntzaren

zenbatekoa aldatzea ekartzen badu.

- Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

14.-Errekurtsoen araubidea

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka,

errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua,

hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta

biharamunetik aitzina.

- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean,

errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Zizur Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari

zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta

biharamunean hasiko da epe hori.

Page 11: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

11

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 15ean.

Page 12: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

12

I. ERANSKINA

-ESKAERA-EREDUA-

........................................................................................................ Jaunak/Andereak, helbide hau duena

................................................................... .................................................................. eta NAN

......................................................

Telefono zk. .....................................Fax zk. .........................., bere izenean ala beste baten ordez (horrela behar

bada).......................................................................................................... helbidea

................................................................................... IFK .................................... Telefono zk. .................... Fax zk.

............................................................

Ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko araubidean, mugikortasuneko

desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat eskaintzeko helburuz, taxi-bonua

erabiliz, Zizur Nagusian, 2019. urtean, ............................................ datako ..........................................

zenbakiko NAOn argitaratua.

ESKATZEN DUT: Eskaera kontuan hartzea, ondoko dokumentazioa aurkezten duelarik xede horretarako:

- Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den

ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

- Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko pertsona edo entitate

eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko indarreko legediak eta deialdiak eskatzen dituen

betekizun orokorrak eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

- Adierazpen bat, bertan adierazita beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu

bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda eta eskatutako

kopurua, bertan zehaztuz entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. eranskina).

- Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak emandako desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofizialaren

fotokopia. Garraio publikoak hartzeko zailtasunaren balorazioa jaso behar du ziurtagiriak.

- Familia-unitatearen kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena edo, hura

egin ezean, kideek jasotako diru-sarrera edo pentsioen frogagiriak.

- Ogasunaren eta/edo Gizarte Gaien ziurtagiria, non agertuko baita ez dela onura eskubiderik gauzatu

ibilgailuak erosi eta/edo egokitzeko.

- Egindako gastuaren faktura izenduna, non agertuko baitira bidaiaren hasiera- eta amaiera-tokiak.

- Erabiltzailearen izenean dagoen kontu zenbakiaren fotokopia.

- Besteren bat: __________________________________________________________________________.

Eta horrela jasota gera dadin dagozkion ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut

......…...........(e)n, 20...(e)ko …………….aren ....(e)an.

(Sinadura)

Page 13: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

13

II. ERANSKINA

-ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA-

........................................................................................................ Jaunak/Andereak, jakinarazpenak jasotzeko

helbide hau duena ................................................................... .................................................................. NAN

......................................................

Telefono zk. .....................................Fax zk .........................., email................. ............................................. bere

izenean ala beste baten ordez (horrela behar

bada).......................................................................................................... helbidea

................................................................................... IFK .................................... Telefono zk.

...................................... Fax zk. eta ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko

araubidean, mugikortasuneko desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat

eskaintzeko helburuz, taxi-bonua erabiliz, Zizur Nagusian, 2018. urtean, ............................................ datako

.......................................... zenbakiko NAOn argitaratua.

ADIERAZTEN DUT:

- Bete egiten ditudala onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak

eskatzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek eskatzen dituen berariazkoak.

- Ezein debeku-ziok ez nauela ukitzen onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege

Orokorraren 13.2. artikuluan aipatzen direnen artean.

- Ez dudala gidabaimenik edo, izanda ere, gidatzeko baldintza fisiko egokiak ez ditudala desgaitasunaren

ondorioz (desgaitasunaren ziurtagiri ofizialarekin frogatu beharko da).

- Ez dudala mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko moduko ibilgailu egokiturik, eskatzaileak 18 urtetik

gorakoak badira.

- Hitza ematen dudala eskatu dudan diru-laguntzaren zenbatekoa diru-laguntzaren oinarri diren helburu eta

jarduerak betetzeko.

Eta horrela jasota gera dadin dagozkion ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut

Zizur Nagusian, 201....(e)ko ….........………….aren ............(e)an.

(Sinadura)

Page 14: DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO … · 2019. 4. 11. · hacer constar que el presente documento conformado por 14 páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14,

14

III. ERANSKINA

-ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA, XEDE BERERAKO DIRU-LAGUNTZA ESKAEREI BURUZKOA-

........................................................................................................ Jaunak/Andereak, jakinarazpenak jasotzeko

helbide hau duena ................................................................... .................................................................. NAN

......................................................

Telefono zk. .....................................Fax zk .........................., email................. ............................................. bere

izenean ala beste baten ordez (horrela behar

bada).......................................................................................................... helbidea

................................................................................... IFK .................................... Telefono zk.

...................................... Fax zk. eta ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko

araubidean, mugikortasuneko desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat

eskaintzeko helburuz, taxi-bonua erabiliz, Zizur Nagusian, 2018. urtean, ............................................ datako

.......................................... zenbakiko NAOn argitaratua.

Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu

batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik, deialdi honen xederako.

Deialdi honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskatu dizkiedala beste administrazio publiko batzuei,

beste erakunde publiko edo pribatu batzuei edo partikularrei, Estatukoei zein nazioartekoei:

Deialdi honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskuratu ditudala beste administrazio publiko

batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein

nazioartekoak izan:

Eskatutako diru-laguntzak: (adierazi eguna, erakundea, zenbatekoa)

Lortutako diru-laguntzak: (adierazi eguna, erakundea, zenbatekoa)

Zizur Nagusian, 20....(e)ko ….........………….aren ............(e)an.

(Sinadura)