debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da...

14
debekatuta ez ukitzea

Transcript of debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da...

Page 1: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

debekatuta ez ukitzea

Page 2: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

2

Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du.Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da, eta aukera ematen du argazkigintzara eta artera beste modu batean hurbiltzeko. Irudi horiek ukitu egin daitezke, eta zentzua dute, ikusmenerako ez ezik, baita ukimenerako ere.

Ikusteko, ukitzea proposatzen du Didúk, ehundurak, formak eta bolumenak dituen lan baten bidez

Irudiaren dimentsio berri horrek hainbat erabilera ditu artearen munduan, eta erabilera haietatik guztietatik, balio sozial berezia duen bat da nabarmentzekoa. Lehen aldiz, Didúk argazkigintzaren eta pintura-artearen ateak zabaltzen dizkie ikusmen-urritasuna duten pertsonei. Itzelezko aurrerapausoa da irisgarritasunaren esparruan.

Artea denen eskura. Ikusteko eta ukitzeko artea.

Zer da Didú?

Page 3: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

3

Didú teknikak ehundurak eta sei milimetrora arteko erliebea ematen dizkie irudi lauei. Prozesua irudiaren bereizmen handiko argazki batetik abiatzen da.

Ondoren, nabarmendu beharreko ehundurak eta bolumenak aukeratzen dira; hain zuzen, pertsona itsuaren eskuak gidatzeko egokienak. Ildo horretan, xehetasun txikiak, itxuraz baliogabeak, funtsezkoak izan daitezke irudi bakoitzeko konposizioa edo gaia ulertzeko.

Irudi bakoitzean berrogei ordu inguru aritu ostean, bolumenak eta ehundurak definituta geratzen dira, eta tinta berezi bat erabiliz inprimatzen dira. Ondoren, prozedura kimiko baten bitartez, bolumena ematen zaie hasieran lauak ziren elementuei. Haien gainean inprimatzen da jatorrizko irudia, jatorrizko koloreetan, eskuekin ukitzeko eta denera heltzeko tamaina egokian.

Horrenbestez, planoek hiru dimentsio hartzen dituzte, eta irudia erliebean irudikatuta geratzen da, ukimenaren bitartez haren ehundurak eta bolumena aztertu ahal izateko. Etengabeko hobekuntzako proiektua da Didú. Gure teknika garatzeko eta hobetzeko ikertzen jarraitzen dugu, filosofia berbera gogoan dugula beti: beste modu batean ikusteko ukitzea.

Orain, Didúren bitartez egindako zenbait proiektu ikusteko aukera izango duzu.

Page 4: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

4

UKITZEKO ARTEA. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA.Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorreko 5 margolan Didú teknikaren bidez erreproduzitu dira: Gentileschiren Lot eta bere alabak, Grecoren Deikundea, José de Riberaren San Sebastian, emakume santuek sendatuta, Mary Cassatten Emakumea eserita haurra besoetan duela eta Francis Baconen Lying figure in mirror.

Etengabe eta museoaren irisgarritasun-programaren barruan, bost margolan horiek aukera emango dute zentzumenik ez-ohikoenetako baten bidez ere gozatzeko; alegia, ukimenaren bidez. Gainera, audiogida-sistema bat prestatu dugu.

Proiektuaren bideoa:vimeo.com/51357885

Lotutako esteka:www.museobilbao.com/actualidad/presentacion-de-arte-para-tocar-92

Page 5: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

5

NUMISMATIKAREN ARTEA MUGARIK GABE. BBVA-REN ARTXIBOAEspainiako historiako txanponak eta billeteak. Lehen aldiz, BBVAren Artxibo Historikoa denen eskura izango da erakusketa batean. Balio historiko eta kultural handiko zenbait irudi erakutsiko dira. Haien bidez, Espainiako historiaren beste ikuspegi bat emango da. Ikusteko eta ukitzeko arte numismatikoa.

Proiektuaren bideoa:vimeo.com/36282078

Page 6: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

6

UKITZEKO IRUDIAK. JUAN TORRE.Musikarien eta artisten berrogei erretratu –besteak beste, Fito, Ainhoa Arteta, Miguel Ríos eta Luz Casalenak–, ezaugarri berbera dutenak: ukitzeko argazkiak dira. Argazkiok Juan Torre argazkilari profesionalarenak dira. Ikusmenaren %92 galdu ondoren, Juan Torre ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat bereziki

pentsatutako proiektu batean hasi zen lanean. Ikusteaz gain uki daitezkeen irudiak sortzeari ekin zion. Didú proiektu bat da. Madrilen ONCEren Museo Tiflologikoan aurkeztu ondoren, Espainiako eta Europako hainbat hiritan izan dute jada erakusketaz gozatzeko aukera

Proiektuaren bideoa:vimeo.com/51357885

Page 7: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

7

ARS COMBINATORIA. CHEMA MADOZ.Chema Madozen lanik onenak biltzen dituen erakusketa ibiltaria da Ars Combinatoria. Uztailaren 28ra arte, La Pedreran izango da (Bartzelona).Jolasez eta paradoxaz jositako argazkiez gain, Didú teknikaren bidez erreproduzitutako obrak ere daude erakusketan. Ikusmena eta ukimena, ikusteko jolasa eta

ukitzeko jolasa, objekturik arruntenetan ezkutuan dagoen poesiaz jabetzeko. Artearen munduan eta, kasu honetan, argazkigintzan irisgarritasunaren alde egindako beste apustu bat.

Page 8: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

8

Albisteak:El País ccaa.elpais.com/ccaa/2012/06/22/paisvasco/1340391983_536247.htmlXL Semanal www.finanzas.com/xl-semanal/conocer/20130217/arte-hacer-visible-invisible-4737.htmlQuo www.quo.es/ser-humano/cuadros-para-tocarRadio Euskadi www.eitb.com/es/audios/detalle/914001/estudios-durero-protagonista-giro-positivo-boulevard/PechaKucha Night Vol.12 www.youtube.com/watch?gl=SN&feature=relmfu&hl=fr&v=g3sPG_vyJ2kLa 1 vimeo.com/50545385La 2 vimeo.com/50983675El Correo www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120928/cultura/bellas-artes-deja-tocar-20120928.htmlEl País ccaa.elpais.com/ccaa/2012/09/27/paisvasco/1348774093_410999.htmlDiario Vasco www.diariovasco.com/v/20120928/cultura/bellas-artes-aplica-tecnica-20120928.htmlDeia www.deia.com/2012/09/28/ocio-y-cultura/cultura/se-ruega-tocarEl Mundo www.elmundo.es/elmundo/2011/07/11/paisvasco/1310367972.htmlONCE www.rtve.es/alacarta/videos/sorteos-once/sorteo-once-28-10-12/1564226/

Beste esteka batzuk:Revista de Arte www.revistadearte.com/2012/10/01/arte-para-tocar-en-el-museo-de-bellas-artes-de-bilbao/Te interesa www.teinteresa.es/espana/Museo-Bellas-Artes-Bilbao-permite_0_781722945.htmlEl Imparcial www.elimparcial.es/contenido/111723.htmlIzaronews www.izaronews.info/euskadi/2012/cultura/13113Canal Patrimonio www.canalpatrimonio.com/content/el-bellas-artes-de-bilbao-aplica-tecnica-pionera-para-que-personas-invidentes-disfruten-de-lMás de Arte www.masdearte.com/index.php?view=article&catid=37&id=16049&option=com_content&Itemid=26Vida Solidaria www.vidasolidaria.com/noticias/2012-11-15/obras-arte-tocar-1400.htmlMakma www.makma.net/tocar-y-de-que-manera-el-arte/

Dena Didúri buruz:

Page 9: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

9

Page 10: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

10

Page 11: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

11

Page 12: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

12

Page 13: debekatuta ez ukitzea - Estudios Durero, S.L.€¦ · 2 Erliebean inprimatzeko teknika bat da Didú, eta Estudios Durerok garatu du. Irudi digitalak erreproduzitzeko era berria da,

13

Produced with Love Ed. Index Books (2013)