DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

6
EGIPTIAR ARTE IRUDIKORRAK FUNTZIOA EZAUGARRIAK ESPAZIOAREN KONTZEPZIOA TIPOAK - GAIAK Jainkoaren eta erregearen aintza gorestea. MIKROKOSMOS bat, beste mundu bat sortzea. Irudikatze antinaturalista eta estereotipatua; forma eskema zehatz batzuen errepikapenean oinarritzen da. Iraunkortasuna artearen bidez artearen bidez errealitatea iraunkorra izatea nahi dute; esentziaren, formen aldaezintasunaren bilaketa. Azalera laua Aurrekotasunaren legea Idealismoa / Kanona Ez da natura imitatzen. Irudiak erregelen eta kanonen ondorio dira (ez artistaren gustuaren ondorio); hieratikotasuna, formen geometrizazioa, aurpegi, jarrera espresio gabeak, almendra itxurako begiak … Perspektiba okerraren legea Hierarkia legea 2D artelanak gehienetan muralak, arkitekturarekin lotuta. Distantzia bakarra planoaren paraleloa: ez da sakontasuna irudikatzen, espazioari buruz pentsatzen. Hondoa neutroa; irudiak gainean jartzen dira eta idazkera hieroglifikorako balio du. Konposizio sinplea: figuren justaposizioa + eszenak bineten bidez Oinarrizko perspektiba: figuren gainjartzea + cavalieri perspektiba Arte irudikorrak jainkoak eta faraoiak goresteko dira; hauen zeregina balore sozial finkoak erakustea da. Ondorioz tipoak ez dira aldatzen. Banakakoak: ugariena erregea edo beste pertsonaia zutik, hanka bat bestea baino aurrerago duela ia beti edo eserita (eskribauak…); eskuak izter gainean, gorputzari atxikita bere luzetasunean edo bat bularraren kontra izaten zituzten. Taldeak: Faraoia + emaztea: eskuak elkarturik konposizioaren erdian; emaztea senarra bizkarretik/besotik helduta; senarra jarrita + emaztea zutik, seme bat edo gehiagorekin. Eguneroko bizitza: estatuatxoak ogibideren bat betetzen, hil ondorengo bizitzarekin harremana; errealismo handiagoa. Ehiza gaiak, arrantza, oturuntzak … nagusienak zerbitzariak eginkizunak betetzen Hil ondorengo bizitza / heriotzarekin lotutako gaiak: Indar gaiztoen garaipena hildakoaren alde, Anubis jainkoa zerraldoa baltsamatzen… Jainkoen historia, gudak: garaipenaren adierazle, hilobietan sarritan.

Transcript of DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

Page 1: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

EGIPTIAR ARTE IRUDIKORRAK

FUNTZIOA

EZAUGARRIAK

ESPAZIOAREN KONTZEPZIOA

TIPOAK - GAIAK

• Jainkoaren eta erregearen aintza gorestea.

• MIKROKOSMOS bat, beste mundu bat sortzea.

Irudikatze antinaturalista eta estereotipatua; forma

eskema zehatz batzuen errepikapenean oinarritzen da.

• Iraunkortasuna artearen bidez artearen bidez

errealitatea iraunkorra izatea nahi dute;

esentziaren, formen aldaezintasunaren bilaketa.

• Azalera laua

• Aurrekotasunaren legea

• Idealismoa / Kanona Ez da natura imitatzen. Irudiak

erregelen eta kanonen ondorio dira (ez artistaren

gustuaren ondorio); hieratikotasuna, formen

geometrizazioa, aurpegi, jarrera espresio gabeak,

almendra itxurako begiak …

• Perspektiba okerraren legea

• Hierarkia legea

2D artelanak gehienetan muralak, arkitekturarekin lotuta.

• Distantzia bakarra planoaren paraleloa: ez da sakontasuna irudikatzen, espazioari buruz pentsatzen.

• Hondoa neutroa; irudiak gainean jartzen dira eta idazkera hieroglifikorako balio du.

• Konposizio sinplea: figuren justaposizioa + eszenak bineten bidez

• Oinarrizko perspektiba: figuren gainjartzea + cavalieri perspektiba

Arte irudikorrak jainkoak eta faraoiak goresteko dira; hauen zeregina balore

sozial finkoak erakustea da. Ondorioz tipoak ez dira aldatzen.

• Banakakoak: ugariena erregea edo beste pertsonaia zutik, hanka bat

bestea baino aurrerago duela ia beti edo eserita (eskribauak…);

eskuak izter gainean, gorputzari atxikita bere luzetasunean edo bat

bularraren kontra izaten zituzten.

• Taldeak: Faraoia + emaztea: eskuak elkarturik konposizioaren erdian;

emaztea senarra bizkarretik/besotik helduta; senarra jarrita + emaztea

zutik, seme bat edo gehiagorekin.

• Eguneroko bizitza: estatuatxoak ogibideren bat betetzen, hil

ondorengo bizitzarekin harremana; errealismo handiagoa.

• Ehiza gaiak, arrantza, oturuntzak … nagusienak zerbitzariak

eginkizunak betetzen

• Hil ondorengo bizitza / heriotzarekin lotutako gaiak: Indar gaiztoen

garaipena hildakoaren alde, Anubis jainkoa zerraldoa baltsamatzen…

• Jainkoen historia, gudak: garaipenaren adierazle, hilobietan sarritan.

Page 2: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

- ESKULTURA EXENTOA

EZAUGARRIAK

INPERIO ZAHARRA

INPERIO ERTAINA

• Xehetasun gutxi ezaugarri anatomikoei dagokionez

• Arropek zimurdura gutxi azaltzen dute:

o Gizonezkoetan irmotasun sentsazioa.

o Emakumezkoetan gorputzari itsatsita.

• Aurpegiak espresio gutxi (irribarre arkaikoa), begirada infinituan galduta (ikuslearen begiradaren

gainetik)

o Zenbaitetan gizatasun gehiago (herriko alkatea): goi mailako pertsona ez denean,

idealizazio gutxiago azaltzen dute.

• Besoak gorputzari lotuta (gelditasuna)

• Polikromia (batez ere egurrean)

• Perspektiba ez dute lantzen

• Faraoiaren errepresentazioa:

o Hieratikotasuna + idealizazioa

o Eskematikoa

o Handitasunera joera

o Denboratik at

o Begiak kristalezko arrokak

o Jainkotasuna adierazten duen bizar faltsua

o Aurrekotasuna

o Mugikortasun eza (zurruntasuna)

• Beste errepresentazioak:

o Ez dira irudikapen hain formalak/ofizialak

o Naturalismo gehiago, idealizazio gutxiago

• Inperio Zaharreko ereduak jarraitu nahi dituzte

• Faraoiaren irudikapena:

o Eskultura monumentala eta arkitektonikoa

nabarmentzen da → Erregeak bere boterea

erakutsi behar du etsaiei aurre egiteko

o Erregea denborarekin lotuago dago (adina)

• Beste errepresentazioak:

o Egurrezko estatua txikiak ere ugariak dira

eguneroko bizitzako errealitatea, eszenak

irudikatuz (zerbitzariak, maketak)

• Kubo estatuak ere aipagarriak izango dira

Page 3: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

INPERIO BERRIA

AZKEN ALDIAN - BEHE GARAIA

GREZIAR ETA ERROMATAR GARAIA

• Faraoiaren errepresentazioa inperio zaharrean

antzera:

o Arkaismoak, formalismoa, hoztasuna,

akademizismo ofiziala azaltzen ditu

o Estatuari kolosala (pilonoetan …) mukulu

biribilekoa baino gehiago nabarmenduko da

• Ekialdeko eragina:

o Barne errealitatea irudikatzeko joera

o Idealtasuna ezaugarri berriekin batera dator:

dotoretasuna, forma eta lerroak leundu egiten

dira (bekainak, ezpainak, begien ingerada,

silueta)

• Samurtasuna eta naturaltasuna azalduko da artean

(Akenathonen garaia)

• Umea besoetan duen irudia sarritan azaltzen da

• Kubo eskultura arrunta bilakatzen da, azalera

lauetan idatziak eginez

• Ezegonkortasun politikoa → IRAULTZA (arlo orotan) =

Aldi honetan ezaugarri nagusiena

• Antzinako ereduak jarraitzen dituzte orokorrean

• Faraoien kanona eraldatzen da (adinaren aztarnak)

• Erretratuak azaltzen dira

• Eskultura egiptoar eta greziarraren sintesia

• Amaieran greziar eskultura helenistikoa gailentzen

da

Page 4: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

- BAXUERLIEBEA ETA PINTURA

EZAUGARRIAK

INPERIO ZAHARRA

INPERIO ERTAINA

• Marrazkia, kolorearen gainetik gailentzen da

o Marrazkiaren trazua pintura beltzarekin estaltzen da

o Trazuak oso ziurrak eta definituak dira

o Kolore lauak erabili ohi ziren oro har

• Eguneroko gaiak + heriotza ondorengokoak irudikatzen dira

• Konposizioan konbentzionaltasuna

• Aurrekotasunaren legea

• Perspektiba okerraren legea

• Ez da erabiltzen perspektiba sakontasuna irudikatzeko, gainjartzea/tamaina desberdinak baizik

o Ez dago espazioa /sakontasuna irudikatzeko ardura berezia

• Tamaina desberdinak hierarkia azpimarratzeko ere (hierarkia legea).

• Lehen erliebeak dinastien aurretiko garaikoak dira

• Silexezko/marfilezko labanen heldulekuak, mazoak,

faraoien izenekin estelak, hilobietako erliebeak

(eguneroko eszenak …), arbelezko paletak

• Erliebea eta pintura batera doaz

• Mastabetako hormak ziren euskarri erabilienak

pinturarako

• Konbentzionalismoak (…)

• Mukulu biribileko eskultura nahiago dute

• Erliebea → hilkutxetan eta tenpluetan

• Pintura → hipogeo barruan batez ere

• Askatasun handiagoa dute irudikapenek

o Pertsonaiek jarrera dinamikoagoak

o Eszena konplexuagoak

Page 5: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

INPERIO BERRIA

AZKEN ALDIA - BEHE GARAIA

GREZIAR eta ERROMATAR ALDIA

• Tekniken garapena eman zen

• Tenpluetako pilonoetan + hilobietan gai berdinak

azaltzen dira

• Faraoia estatuaren buru eta heroia da

o Gizarte segurtasuna erakusten duten

gaiak nagusitzen dira: jaiak, oturuntzak,

natura, lorategiak, aintzirak, loreak,

fruituak, arrantza, ehiza, intimoak,

emakumearen gorputza (erotikotasuna),

heriotzaren aurrean sufrimendua

(hiletariak) …

o Tenpluetako erliebetan faraoien ekintzak

irudikatzen dira (belikoak …)

• + Ekialdeko eragina… (ikusi mukulu biribileko

eskultura…)

• Atzera begiratzeko joera (lehenaldia) eta persiarren

eragina nabaritzen dira behe garaian

• Greziarren eta erromatarren eragina nahasten dira

azken aldietan: naturalismo gehiago izango dute

irudiek

Page 6: DBH4 - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin

ARTE APLIKATUAK

- URREGINTZA

EZAUGARRIAK

- ZERAMIKA ETA BEIRA

EZAUGARRIAK

- LIBURU ILUSTRAZIOA

EZAUGARRIAK

• Urrea oso preziatua zen (izaera sinbolikoarengatik)

o Jainkoen metala, eguzkiaren haragia (ustel ezina)

• Gauza sakroak → urrezkoak, urreaz estaliak izan behar

zuten

• Altzariak, bitxiak, tenpluetako ateak, guda-gurdiak …

• Bitxiak teknika ezberdinez lantzen ziren (zizelatua, filigrana,

inkrustazioa)

• Inperio Berrian maisutasun teknikoa azaldu zuten zeramika

beiratuaren teknikan

• Zeramikak funtzio erlijiosoa eta erabilgarria zituen

• Beira ez da gardena (opakoa): harri sasi- preziatuen itxura

du

• Kutunak, figuratxoak, ontziak …

• Papirozko erroilu pintatuak (hildakoen liburuak)