DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

18
DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, IKASGAI ESPEZIFIKOAK ETA HAUTAZKOGAI LIBREAK INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK Gau egun honetan informazio eta komunikazio teknologiak gizartean duten garrantzia nabarmena da. Horregatik, murgil zaitez gurekin kable, ordenagailu, teklatu, monitore, proiektore, mugikor, eta burura datozkizun gadget guztien artean. HELBURUAK eta METODOLOGIA Jakintzagai honetan, ikaslea informatika erabiltzaile aurreratua izatea lortzeaz gain, edukiak sortzen ikasiko du, hala nola, web orriak, mugikorretarako aplikazioak… Bestalde, ordenagailua babesten eta gailu desberdinekin konektatzen ere ikasiko du (Bluetooth, WIFI, ...) eta dena metodologia guztiz praktikoa erabiliz, egiten ikasiz. EDUKIAK Google App-s eta ofimatika orokorra aurreratua. Sistema eragile desberdinak. Web orriak egiteko programak. Segurtasun informatikoa. Mugikorrerako App-ak sortzeko programak. Anima zaitez eta zatoz gurekin. Metodologia guztiz praktikoa da, azalpen txikien bitartez, ikaslea gidatuz, proiektuak burutuz. EKONOMIA Ekonomiaren gaia DBH 4.mailan helburu konkretu bat du, Derrigorrezko ikasketak amaituko dituzten mutil eta neskek, gutxienezko ezagutza izan dezaten egunero erabiltzen ditugun kontzeptu ekonomiko eta finantzieroak. Klasean erabiliko dugun metodologia guztiz praktikoa izango da. Gaiari buruzko eguneroko prentsan agertzen diren artikuluak irakurriz, kontzeptu ekonomiko berriak landuko ditugu. Bizitza errealetik ateratako informazioa lantzen dugun heinean, ekonomian erabiltzen diren kontzeptuak ikasiko ditugu. Horretarako lantzen dira: 1) Zientzia ekonomikoaren oinarriak eta oinarrizko terminologia jakitea, eta ekonomiak enpresen eta pertsona fisikoen eguneroko bizitzan dituen ondorioak aintzat hartzea. Horren helburua da etxeko ekonomiako eta enpresako ekonomiako ohiko egoerei ongi eta irizpide egokiez aurre egitea. 2) Enpresa baten egituraren ezaugarri nagusiak aztertu eta interpretatu, bereizi eta baloratzea, enpresaren berezko alderdi teknikoak eta sozialak zein diren jakiteko. 3) Norberaren aukera ekonomikoak planteatu, aurrekontuak diseinatzea eta kontsumitu edo aurreztu aukeratzea, norberaren antolaketa ekonomikoa baloratzeko, eta finantza-merkatuak horretarako eskura jartzen dituen tresnak ere bai. 4) Administrazio publikoek pertsonen eta enpresen bizitza ekonomikoan zer eragin duten jakitea, eta haren zerga-sistema eta gizarte-ongizatean duen eragina jakitea. Horren helburua da errentaren birbanatze-eginkizunaz jabetzea eta ohartzea zer zerga-betebehar ditugun herritar garenez. 5) Magnitude ekonomiko nagusiak interpretatzen jakitea, dagozkion kalkulu matematikoak eginez, eta grafiko bidez identifikatzea, jakiteko zer aukera dauden arazo ekonomikoei eta sozialei konponbidea emateko eta garapen iraunkorra lortzeko. 6) Globalizazio ekonomikoak zer ondorio dituen aintzat hartzea, eta haren abantailak eta desabantailak irizpide kritikoz azaltzea, egungo gertaera ekonomikoak globalizazioaren ingurune horretan aztertzeko.

Transcript of DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

Page 1: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, IKASGAI ESPEZIFIKOAK ETA HAUTAZKOGAI LIBREAK

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK Gau egun honetan informazio eta komunikazio teknologiak gizartean duten garrantzia nabarmena da. Horregatik, murgil zaitez gurekin kable, ordenagailu, teklatu, monitore, proiektore, mugikor, eta burura datozkizun gadget guztien artean. HELBURUAK eta METODOLOGIA Jakintzagai honetan, ikaslea informatika erabiltzaile aurreratua izatea lortzeaz gain, edukiak sortzen ikasiko du, hala nola, web orriak, mugikorretarako aplikazioak… Bestalde, ordenagailua babesten eta gailu desberdinekin konektatzen

ere ikasiko du (Bluetooth, WIFI, ...) eta dena metodologia guztiz praktikoa erabiliz, egiten ikasiz. EDUKIAK

Google App-s eta ofimatika orokorra aurreratua. Sistema eragile desberdinak. Web orriak egiteko programak. Segurtasun informatikoa. Mugikorrerako App-ak sortzeko programak. Anima zaitez eta zatoz gurekin. Metodologia guztiz praktikoa da, azalpen txikien bitartez,

ikaslea gidatuz, proiektuak burutuz.

EKONOMIA Ekonomiaren gaia DBH 4.mailan helburu konkretu bat du, Derrigorrezko ikasketak amaituko dituzten mutil eta neskek, gutxienezko ezagutza izan dezaten egunero erabiltzen ditugun kontzeptu ekonomiko eta finantzieroak. Klasean erabiliko dugun metodologia guztiz praktikoa izango da.

Gaiari buruzko eguneroko prentsan agertzen diren artikuluak

irakurriz, kontzeptu ekonomiko berriak landuko ditugu. Bizitza

errealetik ateratako informazioa lantzen dugun heinean, ekonomian

erabiltzen diren kontzeptuak ikasiko ditugu.

Horretarako lantzen dira: 1) Zientzia ekonomikoaren oinarriak eta oinarrizko terminologia jakitea, eta ekonomiak enpresen eta pertsona fisikoen eguneroko bizitzan dituen ondorioak aintzat hartzea. Horren helburua da etxeko ekonomiako eta enpresako ekonomiako ohiko egoerei ongi eta irizpide egokiez aurre egitea. 2) Enpresa baten egituraren ezaugarri nagusiak aztertu eta interpretatu, bereizi eta baloratzea, enpresaren berezko alderdi teknikoak eta sozialak zein diren jakiteko. 3) Norberaren aukera ekonomikoak planteatu, aurrekontuak diseinatzea eta kontsumitu edo aurreztu aukeratzea, norberaren antolaketa ekonomikoa baloratzeko, eta finantza-merkatuak horretarako eskura jartzen dituen tresnak ere bai. 4) Administrazio publikoek pertsonen eta enpresen bizitza ekonomikoan zer eragin duten jakitea, eta haren zerga-sistema eta gizarte-ongizatean duen eragina jakitea. Horren helburua da errentaren birbanatze-eginkizunaz jabetzea eta ohartzea zer zerga-betebehar ditugun herritar garenez. 5) Magnitude ekonomiko nagusiak interpretatzen jakitea, dagozkion kalkulu matematikoak eginez, eta grafiko bidez identifikatzea, jakiteko zer aukera dauden arazo ekonomikoei eta sozialei konponbidea emateko eta garapen iraunkorra lortzeko. 6) Globalizazio ekonomikoak zer ondorio dituen aintzat hartzea, eta haren abantailak eta desabantailak irizpide kritikoz azaltzea, egungo gertaera ekonomikoak globalizazioaren ingurune horretan aztertzeko.

Page 2: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

TEKNOLOGIA Era praktiko batean eta proiektuen metodoa erabiliz jorratuko ditugun gaiak honakoak izango dira:

1. Etxebizitzetako ur, bero eta instalazio elektrikoak 2. Diseinu digitala eta 3D inprimaketa 3. Elektronika analogikoa eta digitala 4. Programazioa eta kontrola: Scratch, S4A eta Arduino 5. Pneumatika eta hidraulika 6. Teknologia eta gizartea

Page 3: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

PLASTIKA

Plastikaren helburu garrantzitsuena izango da gure

inguruko irudiak, objetuak eta espazioen mundua

aztertzea, bere formak, koloreak eta elkarren

erlazioak aztertuz, irudiaren botere expresibu eta

adierazkorra ezagutzea, eta batez ere, gure irudi

propioak sortzeko ahalmena izatea.

Plastika, arlo edo esparru artistikoarekin erlazionatuta

dago, batez ere kreatibitatea edo sormena garatu eta

lantzen delako, baita ere arlo historikoarekin, plastikak

artearekin dituen harremanengatik, eta diseinu eta

ikasketa teknikoarekin duen zerikusia marrazketa

teknikoarekin duen zerikusia marrazketa teknikoa ere

lantzen da eta.

1. Lengoaia plastiko eta bisuala aztertu. 2. Prozedura artistikoen ikerketak, hau da, marrazketak,

margoketa, eskulturak, diseinu grafikoak eskeintzen dituzten posibilitate expresiboak ezagutzea.

3. Plastika teknika ezberdinen aukera expresiboak ezagutu. 4. Kolore, marra eta beste elementu plastiko

garrantzitsuenetarikoak aztertu. 5. Inguruko formak eta irudiak jaso, diseinu aldetik ere bai, eta

haien ezaugarri plastiko, estetiko eta funtzionalak baloratu. 6. Artearekin hartu harreman gehiago lortzea. 7. Ikaslearen gaitasun kreatibo eta plastikoak garatzea.

Lana praktikoa izango da eta batez ere indibidualki egingo da.

Gaiaren aurkezpena eta ariketa praktikoen proposamena irakaslearengatik egina. Ondoren

ikasleek moldatu behar dituzte haien ariketak eta lanak emandako teoriaren helburuak lortzeko.

Page 4: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

Lan Jarduerari Aplikatutako Zientziak

Izenburuak adierazten duen moduan jakintzagai hau guztiz praktikoa da eta

edozein laborategian lan egiteko trebetasuna lortzea da izango da helburu

nagusia.

Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan- teknikak ezagutuz, lan-teknika bakoitzerako

material espezifiko egokiena hautatuz eta erabiliz, segurtasun- eta higiene-arauak jakinez eta arau

horiek betez, saiakuntza ugari kurtsoan zehar egingo dira ( esne/ur-analisiak, aspirinaren

sintesia, biodieselaren lorpena… ) eta jarduera horietan sortzen diren hondakin-motak jakitea, horiek

kudeatzeko, biltegiratzeko , birziklatzeko edo desagerrarazteko irtenbideak proposatzea.

Ikasgai hau guztiz egokia litzateke etorkizunean euren ikasketak Zientzia -Teknologia,

Medikuntza- Erizaintzako Gradua …Oinarrizko zein Goi mailako zikloetatik bideratu nahi

dituztenentzat.

Ekintzailetza eta Enpresa Jardueretarako Haztapenak

Gaiaren helburua ikaslea enpresaren mundura hurbiltzea da. Langile moduan baina baita

etorkizuneko ekintzaile moduan ere ( autoenplegua)

Horretarako arlo hauek lantzen dira:

Bizitzako erabakiak hartzea eta ulertzea norberaren trebetasunak kontutan izaten.

Enplegu, auto-enplegu edo karrera profesionala, bizitza osoko prestakuntza eta ikaskuntzaren

ondorioa dela ulertu dezaten.

Langileen betebeharrak eta eskubideak jakitea. Gizarte segurantzak egitekoak

langilea babesten. Hitzarmen kolektiboa, sindikatua eta gatazka laborala zer diren. Kontratu

mota nagusienak

Enpresa txiki bateko oinarrizko dokumentazioa , oinarrizko kontabilitate eta zerga-arloko

betebeharrak ezagutzea. Taldeka, enpresa proiektu txiki bat aurrera eramatea hartutako

ezagutzak erabilita

Page 5: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

FISIKA ETA KIMIKA DBH4 HELBURUAK

1. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea. 2. Problemak ebaztea eta ikerketa txikiak egitea. 3. Informazioa lortzea. 4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak aktiboki eta kritikoki interpretatzea. 5. Zientziaren izaeraren, probak eta sorkuntzak egiteko izaeraren, ezaguera erabiltzea.

EDUKIAK

1. ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa

Magnitudeak.Unitateak.Bihurketa faktoreak. Erroreak

Indarrak :Grabitazio Unibertsala

Materiaren izaera. Atomoa eta molekula

Higidura:HZU,HZUA eta HZirkularU Fluidoak: indarrak eta presioa Sistema periodikoa

Indarrak: estatika Lana, potentzia eta energia mekanikoa. Lotura Kimikoa

Indarrak: Dinamika. Newton-en legeak Formulazio Ez-organikoa

Erreakzio kimikoak

METODOLOGIA

1. Gai bakoitza hasi aurretik ikasleek

dakitena elkarren artean partekatuko dugu.

2. Azalpenak ematean, ikasleek dituzten

aurrezagupenekin lotuz, beren ezagupenak

handituz eta argudiatuz joango gara.

3. Ikasgelan bertan, taldeka, teoriarekin bat

datozen ariketak egitea.

4. Laborategiko zenbait praktika egitea,

teorikoki eman duguna frogatuz.

Testu liburua oinarri gisa erabiliko da baina dana digital moduan emango dugu, ariketa interaktiboak egiten denon artean. Aparteko materialak, paperan zein digitalak, etxean lantzeko eta laborategian ebazteko.

Page 6: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA DBH4

Ikasgai honetan teoria biologiko eta geologiko

nagusiak ezagutuko ditugu.

Teoria horiek aztertuz gero, buruan izan

ditzakezun zenbait galdera erantzuteko gai

izango zara:

- ZELULA ANTOLAKETA: Mitosia eta meiosia Zer da klonazioa?

- INFORMAZIO GENETIKOA, ADN: Kromosomak eta geneak

Zer da kode genetikoa?

Nola sortzen dira mutazioak?

Nola egiten dira elikagai transgenikoak?

- GENETIKA: Herentzia eta karaktereen transmisioa Zergatik heredatu dut aitonaren begien kolorea eta ez amarena?

Zergatik ez daukat ez aitaren odol-taldea, ezta amarena ere?

- IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA ETA EBOLUZIOA

Lur-planetaren jatorrian ez zegoen oxigenorik… Nondik atera da gaur egun dagoena?

Zein izango zen lehen? Arrautza edo oiloa?

Zergatik desagertzen dira espezieak?

- EKOLOGIA ETA INGURUMENA Zergatik ez da komenigarria nahastea espezie exotikoak autoktonoekin?

- LURRA: Etengabe aldatzen den planeta. Lurraren historia, Plaken Tektonika. Zergatik gertatzen dira beti lurrikarak eta sumendiak leku berberetan?

Page 7: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

LATINA

Latina jakitearekin gaitasun ezberdinak

eskuratuko ditu ikasleak eta aukera berriak

aurkeztuko zaizkio, horrela munduaren ikuskera

berria izango du, duela zenbait mende gure

inguruan hitz egiten zen hizkuntza ezagutuz.

Hizkuntza hori, bere osotasunean ez dirauen

arren, ez baitago ama hizkuntza latina duenik, gaur

egungo hizkuntza mordotan lekua du. Euskarak

gaur egun dituen hitz sorta guztiaren erdia baino

gehiago latinean dago oinarrituta; eta

gaztelaniaren jatorria, bere osotasunean,

latindarra da.

Latina ikastea antzinako Erromaren

kultura, mendebaldeko zibilizazioaren oinarri dena neurri batean, modu bizi batean ezagutzeko

dugun baliabidea da. Erromatarren zibilizazioak ekarri zuen ezagutzen dugun hiriaren

antolamendua, garai hartako teknologiak eta energia iturri berriak eta abar, oro har, gizartearen

antolamendua.

Latina ez zen bakarrik Erroma Zaharreko biztanleen hizkuntza izan; Erdi Aro osoan zehar,

humanismoan, Pizkundean eta Aro Modernoan hizkuntza hori erabili baita eremu guztietan bere

bizitasuna adierazteko. Latinez idatzi dira zientzia, justizia, politika, filosofia, gizarte garapenerako

ezinbestekoak izan diren obrak. Iturri horiek aztertzeko jatorrizko hizkuntzaren ikasketa izatea oso

garrantzitsua da.

Erdi Aroko esploratzaileek, XV. mendeko nabigatzaileek, XVII eta XVIII. mendeetako

misiolariek zibilizazio berriak nola ikusten zituzten ezagutzeko eta garai horietatik hona heldu zaigun

literaturaz gozatzeko eta berau ondo ulertu eta norberaren pentsamendu autonomo eta kritikoa

garatzeko tresna dugu latina.

Azkenik, arlo askotan gaur egun erabiltzen den nomenklatura zientifikoa latinez dago oraindik ere,

zoologian, botanikan edo medikuntzan, esaterako.

Page 8: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

ENGLISH CULTURE HISTORIA Y CULTURA DE LOS PAISES DE HABLA INGLESA

El objetivo principal de esta asignatura es adquirir unos conocimientos

básicos de los principales hitos de la historia, cultura y tradiciones de Gran Bretaña,

Irlanda, Estados Unidos y demás países de habla inglesa.

El alumnado trabajará proyectos sobre la historia, gastronomía (fish and chips, teatime,

English breakfast...), el folklore (Morris dancing...), literatura (The Canterbury Tales, by

Chaucer, Charles Dickens, Shakespeare,...), música (The Beatles, The Rolling Stones,

David Bowie, Queen, Rod Steward, Pet Shop Boys, deportes (rugby, criquet...) de los

diferentes países de habla inglesa, para posteriormente comparar estos temas con su

propia cultura y tradición vasca.

En la primera evaluación se trabajarán aspectos de la vida cotidiana DAILY LIFE (family

life, houses, etiquette, social customs, manners and education), SPORTS AND LEISURE

ACTIVITIES (cricket, football, golf, rugby, badminton...), SUPERSTITIONS (good/bad

superstitions), MUSIC (english groups and musicians), CUSTOMS AND TRADITIONS

(British folklore, nacional days).

Dedicaremos la segunda evaluación a la HISTORIA INGLESA (ancient people, Celtics,

Romans, Vikings, Normans, the Tudors, the Stuarts, ... until the twentieth Century).

Finalmente hablaremos de la literatura inglesa y americana. 8OLD ENGLISH, CHAUCER´S

CANTERBURY TALES, THE RENAISSANCE, THE RESTORATION, THE ROMANTICISM,

VICTORIAN LITERATURE, AND NOWADAYS LITERATURE).

.

Page 9: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

ENGLISH CULTURE 4DBH

Are you interested in getting a deeper knowledge of the most important facts of the

culture and traditions of the main English speaking countries: The United Kingdom and

the United States of America? Are you fascinated about their food, folklore, music or

dances? Do you want to learn more about the English and American literature and

history and improve your expertise on these topics?

If so, you have a reason to join the English Culture Club. You will learn a lot about the

English and American daily life and education, their sports, leisure activities and

superstitions. You will even be able to taste the English tea with scones and

brownie, or the American waffles with chocolate and cream while you improve your

writing and oral skills in English, a really valuable issue for your FCE exam.

In the English Culture Club, you will also write projects about the English Ancient and

Celtic people, the Romans and the Vikings, the Normans, the Tudors, the Stuarts and

the Industrial revolution, as well as the Royal family and the famous Brexit. Of course,

we will speak about the American Presidents like G. Washington, Lincoln, Roosevelt

or Obama.

Are you captivated by English films based on Chaucer´s Canterbury Tales,

Shakespeare´s Romeo & Juliet, Robinson Crusoe, Gulliver´s Travels, Frankestein,

Sherlock Holmes, Dracula, Alice in Wonderland, or even Harry Potter? Or maybe

the American the Great Gastby, Fiesta or Kill a Mockingbird?

You won´t be a super fan of the Beatles, The Rolling Stones, Bob Dylan, Madonna,

Queen, U2, Adele, Michael Jackson, Beyoncé, or the Beach Boys! Oh Lord! You´re

gonna love this!

Join the English Culture Club and enjoy this valuable experience!

,

Page 10: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

Club de lectura: literatura de película

Proponemos la lectura en clase (alternando sesiones de lectura individual y colectiva)

y comentario a través de tertulias, de determinadas novelas u obras de teatro (de diferentes

géneros). Posteriormente se verá su correspondiente adaptación cinematográfica, que será

igualmente comentada.

Realizaremos algunos proyectos (grabación de audios, exposiciones orales, mini-

guiones escritos de determinadas escenas.)

Todo esto se hará atendiendo a ciertos contenidos de la programación de Lengua y

Literatura (géneros y subgéneros literarios, recursos literarios, coherencia, cohesión y

adecuación textual, comentario lingüístico y literario, etc.)

Además, pondremos en marcha el proyecto “Mochila viajera” de animación a la

lectura.

MatematIKT+

(Matematika interaktiboak eta gehiago)

Ikasgai honen helburua Matematikaren aplikazioak eta erabilerak arlo guztietan

ezagutzea da eta identifikatzea matematika gure inguruan (matematikaren beste aurpegia)

bere alde ludikoa ezagutzeko eta baloratzeko.

Ekintzak eta edukiak curriculumaren kanpoan egon arren, erabilgarriak izan ahal

dira eta dauden gabeziak osatuko dira.

Helburuak lortzeko, IKT baliabideak erabiltzeaz gain (EXCEL, GEOGEBRA,

SKETCH-UP…), manipulatibo, konstruktibo (espazio eta formak) eta errekreatiboak diren

ekintzak eta JOLASAK erabiliko dira

Indartuko da materialen erabilera.

Erabiliko da ikerketa eta logika oinarrizko tresna modua.

Aprobetxatzeko sarean dagoen informazioa eta baliabideak, gaiak , bai euskaraz ,

bai ingelesez* landuko dira. Oinarrizko hiztegi matematikoa ezagutzeko. Testu

matematikoak eta zientifikoak edozein hizkuntzatan interpretatzeko gai izateko.

Osagarri moduan eta alde ludikoa errefortzatzeko ikusiko da matematikaren

presentzia zineman.

*(Unibertsitatean gero eta gehiago eskaintzen dira ikasgaiak ingelesez, gradu

teknologikoetan, ekonomian eta zientzia guztietan, horretarako, zientzietako guztien

oinarria, hau da, matematika, ingelesez ulertzea ezinbestekoa da).

Page 11: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

OSASUN ETA KIROLA DBH4

La asignatura optativa de Osasun Eta Kirola en 4º ESO va dirigida a los alumnos/as que disfrutan de la actividad física y del deporte, que quieren llevar a cabo actividades y pequeñas competiciones que no siempre tienen cabida en las dos sesiones semanales de educación física. Trabajamos diferentes disciplinas deportivas:

Patinaje Circo Defensa personal Organización de competiciones…

A lo largo del curso realizaremos alguna salida relacionada con la asignatura

Page 12: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

DBH3.MAILAKO HAUTAZKOGAI LIBREAK

ROBOTIKA ARDUINOREKIN

Helburu nagusiak

● Ikasleak apurka-apurka egokitzea gaur egungo ekoizte prozesuetara, non kontrolak eta

robotikak berebiziko garrantzia duten.

● Gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea robotikaren bidez, etengabeko garapenean ari

den esparrua berau; matematikak, elektronika, mekanika, informatika eta marrazketa

bezalako arloak uztartzen dituena.

● Nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea, hauek garapen teknologikotik

kanpo ez daudela erakutsiz.

Helburu didaktikoak

● Historian zehar automatizazioak izan duen eta izango duen bilakaeraz jabetzea, eguneroko

bizitzan tresna automatizatutakoek sortzen dituzten aldaketez eta dauzkaten aplikazioez

jabetzeko eta baloratzeko gai izateko.

● Roboten zein kontrol sistemen osagai nagusiak, egitura eta funtzionamendua ulertzea eta

ezagutzea.

● SCRATCH programatzeko aplikazioarekin eta ARDUINO plakaren laguntzaz, talde lanean

arituz, aurrez definitutako funtzionamendu tekniko bat jarrai dezaten eta inguruko

informazioaren arabera automatikoki funtzionatu dezaten muntaiak programatu eta eraiki.

Page 13: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

ARTEA GIZARTE GARAIKIDEAN

Historiako mintegitik DBHko 3en mailako ikasleei datorren ikasturtean

ARTE HISTORIA irakasgaia aukeratzea proposatzen dizuegu.

Lanen bitartez, azterketarik gabe, modu aktibo eta erakargarri baten bidez landuko dugu.

HISTORIA ZINEMAREN BIDEZ Historia mintegitik proposatzen dizuegu DBHko 4 mailan, HISTORIA ZINEMAREN BIDEZ,

irakasgaia aukeratzea.

Filme desberdinak aztertu egingo ditugu eta ebaluazioa lanen bidez planteatuko da.

Hirugarren ebaluazioan, taldeka laburmetrai bat egingo duzue, zuek sortutako istorioa, gidoia eta

abar….

Page 14: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

ADIERAZPEN ARTISTIKOA

- Ikaslearen gaitasun kreatibo eta artistikoa garatzea.

- Gure irudi propioak sortzeko ahalmena izatea sormena landuz.

- Lengoaia plastiko eta bisuala aztertzea (irudiak, formak, koloreak...).

- Marrazketa, margoketa, eskulanak, eskultura… prozedura artistikoek

eskaintzen dituzten posibilitate adierazgarriak ezagutzea.

- Plastika-teknika ezberdinak lantzea.

Page 15: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

PRESS WORKSHOP DBH 3

Do you want to belong to the Press Workshop Club? Do you like to accept challenges?

Would you like to write stories, articles and news that can be pasted up into your school

newspaper or magazine? What about having your own blog in English?

What about writing your own TV programme, presenting the news, becoming an actor or

performing a play or a fairy tale? Or maybe a detective story, a cooking show, a game

show, sports, or a sit-comedy?

If so, in the English Press Workshop you will learn the purposes of a newspaper, understand

journalistic terms and vocabulary, learn valuable writing tips and improve your writing skills,

as well as your speaking competence for your Cambridge exam PET or FCE.

Also you will learn to work cooperatively while you research and write your stories for your

magazine or TV programme. And you will feel so proud of your final class newspaper, video

and TV show that you won´t regret this valuable experience.

Join us and enjoy Press Workshop

!

Page 16: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

DBH2.MAILAKO HAUTAZKOGAI LIBREAK

ADIERAZPEN ARTISTIKOA

- Ikaslearen gaitasun kreatibo eta artistikoa garatzea.

- Gure irudi propioak sortzeko ahalmena izatea sormena landuz.

- Lengoaia plastiko eta bisuala aztertzea (irudiak, formak, koloreak...).

- Marrazketa, margoketa, eskulanak, eskultura… prozedura artistikoek

eskaintzen dituzten posibilitate adierazgarriak ezagutzea.

- Plastika-teknika ezberdinak lantzea.

Page 17: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …

Club de lectura: Mitos, cuentos y leyendas del mundo

Conoceremos tradiciones, mitos, leyendas y cuentos de distintas partes del mundo

y de todos los tiempos a través de la lectura comentada y de tertulias.

Partiremos de una relación de textos y libros concretos y después investigaremos a

través de internet qué otros mitos, tradiciones y leyendas existen en otros rincones del

mundo.

Realizaremos algunos proyectos (dossier, póster, antología) sobre el material que

recopilemos y también haremos un taller de cuentos. Todo ello sin perder de vista ciertos

contenidos de la programación de Lengua (textos narrativos, recursos literarios, ampliación

de léxico, coherencia, cohesión y adecuación textual, registros lingüísticos, etc).

Además, pondremos en marcha el proyecto “Mochila viajera” de animación a la

lectura.

JOKOAK ETA KIROL ALTERNATIBOAK DBH2

La asignatura optativa de kirola en 2ºESO está enfocada a los alumnos/as que quieran disfrutar más tiempo del deporte, para los que las dos horas habituales de educación física se quedan muy cortas y necesitan realizar más actividad física para poder concentrarse mejor en el resto de las asignaturas. También está dirigida a los alumnos que disfruten haciendo actividades diversas que por cuestiones de tiempo no podemos llevar a cabo en las dos horas semanales. En esta asignatura realizamos actividades que no tienen cabida en nuestra planificación:

Defensa personal Primero auxilios Patinaje ...

Page 18: DBH4.MAILAKO AUKERAKO ENBORREKO IKASGAIAK, …