Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

28
Eztabaida: zein da alderdi politikoen programa, euskarak administrazioan izan behar duen tokiari dagokionez? Gain-gainean dauzkagu hauteskundeak Euskal Autonomi Erkidegoan; garai aproposa da, beraz, euskal alderdi politikoek euskarari buruz zer-nolako programa duten jakiteko. Baina geurea administrazioa denez, horretara mugatu dugu gure jakinmina; hain zuzen ere, euskarak administrazioan izan behar duen etorkizuna ezagutzera. Erantzunak... era guztietakoak. Batzuentzat, egokiak dira euskara administrazioan zabaltzeko orain arte hartu izan diren neurriak, eta bide beretik jotzea proposatzen dute. Beste batzuek urrutiegi heldu garela pentsatzen dute; eta, azkenik, bada aurrerapauso sendoagoak eman behar ditugula esaten duenik. Hementxe dauzkazue iritzi horiek guztiak, eta garbi dago horietako batzuk errealitate bihur daitezkeela urriko hauteskundeen ondoren. 20. or. 21. zenbakia 1998ko uztaila Erakunde Autonomiaduna 6 Aingeru Epaltzarekin hizketan Nafarroa, euskara, hizkuntzaren kalita- tea, diplomaziaren beharra... eta beste 9 Hasier Etxeberria Bat eta bat ez dira izaten beti bi 22 Toni Puig Administrazioaren zerbitzuak, herrita- rren bizi-kalitatea hobetzeko “Gizarte demokratiko batean herritar ron esku- bideak eta betebeharrak ziurtatzeko modu bakarra hizkuntza argia eta uler - terraza erabiltzea da” Aspaldi gabe, Cassany izena aipatu, eta inor gutxik zekien Kataluniako hizkuntzalari bati buruz ari ginela. Azken aldi honetan, berriz, ahotik ahora ibili dira bai Daniel Cassany bai bere argital- penak, eta bereziki, horietako bat: La cocina de la escritura. Orain dela gutxi Euskal Herrian izan dugula-eta, aukera horretaz baliatu gara Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle hau sakonago ezagutzeko. Bere lana idazketa-tekniketan trebatzea denez, elkarrizketan gomendio batzuk eman dizkigu idazki hobeak egiten laguntzeko. Bere ustez, horretarako ezinbestekoa da aurrean dauka- gun paper zuriari beldurrik ez izatea. Hutsak egitea oso normala da, idazlerik onenak ere behin eta berriz huts egiten baitu, azkenerako huts horiek zuzentzen baditu ere. Adi, beraz, Cassanyren hi- tzei. 10. or. Daniel Cassany: Justiziaren oinarrizko gida Justiziaren esparrua oraindik ere zerbait misteriotsua eta ezezaguna da hainbat eta hainbat herritarrentzat: nola funtzionatzen duen, zein den bere antolaketa eta printzipio nagusiak, eta, batez ere, nolako hizkera erabiltzen duen. Horren ondorioz, esan daiteke halako amildegi bat zabaldu dela Justizia Administrazioa- ren eta herritarren artean; eta, honetara dator, bada, Justiziaren oinarrizko gida hau; alegia, ertz batetik bestera zubi bat eraikitzera, herritarrak auzirik ez dagoenean ere epaitegietara hurbil daitezen eta Justizia- ren nondik-norakoak, bizimodu demokratikoaren bermea diren aldetik, gertuagotik ezagutu ditzaten. 13. or.

Transcript of Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Page 1: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Eztabaida: zein da alderdipolitikoen programa, euskarakadministrazioan izan beharduen tokiari dagokionez?Gain-gainean dauzkagu hauteskundeak Euskal Autonomi Erkidegoan; garai aproposa da, beraz, euskalalderdi politikoek euskarari buruz zer-nolako programa duten jakiteko. Baina geurea administrazioadenez, horretara mugatu dugu gure jakinmina; hain zuzen ere, euskarak administrazioan izan behar duenetorkizuna ezagutzera. Erantzunak... era guztietakoak. Batzuentzat, egokiak dira euskara administrazioanzabaltzeko orain arte hartu izan diren neurriak, eta bide beretik jotzea proposatzen dute. Beste batzuekurrutiegi heldu garela pentsatzen dute; eta, azkenik, bada aurrerapauso sendoagoak eman behar ditugulaesaten duenik. Hementxe dauzkazue iritzi horiek guztiak, eta garbi dago horietako batzuk errealitate bihurdaitezkeela urriko hauteskundeen ondoren.

20. or.

21. zenbakia 1998ko uztaila

Erakunde Autonomiaduna

6AingeruEpaltzarekinhizketanNafarroa, euskara,hizkuntzaren kalita-tea, diplomaziarenbeharra... eta beste

9Hasier EtxeberriaBat eta bat ez diraizaten beti bi

22Toni PuigAdministrazioarenzerbitzuak, herrita-rren bizi-kalitateahobetzeko

“Gizarte demokratikobatean herritar ron esku-bideak eta betebeharrakziurtatzeko modu bakarrahizkuntza argia eta uler -terraza erabiltzea da”

Aspaldi gabe, Cassany izena aipatu, eta inor gutxik zekien Kataluniako hizkuntzalari bati buruzari ginela. Azken aldi honetan, berriz, ahotik ahora ibili dira bai Daniel Cassany bai bere argital-penak, eta bereziki, horietako bat: La cocina de la escritura. Orain dela gutxi Euskal Herrian izandugula-eta, aukera horretaz baliatu gara Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle hau sakonagoezagutzeko. Bere lana idazketa-tekniketan trebatzea denez, elkarrizketan gomendio batzuk emandizkigu idazki hobeak egiten laguntzeko. Bere ustez, horretarako ezinbestekoa da aurrean dauka-gun paper zuriari beldurrik ez izatea. Hutsak egitea oso normala da, idazlerik onenak ere behin etaberriz huts egiten baitu, azkenerako huts horiek zuzentzen baditu ere. Adi, beraz, Cassanyren hi-tzei.

10. or.

Daniel Cassany:

Justiziaren oinarrizko gidaJustiziaren esparrua oraindik ere zerbait misteriotsua eta ezezaguna da hainbat eta hainbat herritarrentzat:nola funtzionatzen duen, zein den bere antolaketa eta printzipio nagusiak, eta, batez ere, nolako hizkeraerabiltzen duen. Horren ondorioz, esan daiteke halako amildegi bat zabaldu dela Justizia Administrazioa-ren eta herritarren artean; eta, honetara dator, bada, Justiziaren oinarrizko gida hau; alegia, ertz batetikbestera zubi bat eraikitzera, herritarrak auzirik ez dagoenean ere epaitegietara hurbil daitezen eta Justizia-ren nondik-norakoak, bizimodu demokratikoaren bermea diren aldetik, gertuagotik ezagutu ditzaten.

13. or.

Page 2: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus
Page 3: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

3

Zinearekin izan zenuen lehen harremananahiko berezia izan zen.Lehengusuak eraman ninduen Peraltako zinema-ra. Gela batean sartu, argiak itzali ziren, eta harrieta zur geratu nintzen, aurrean nuen horma zuribatean jendea ateratzen hasi zenean. Hormakojendeak niri hitz egiten zidan. Pantailan emaku-me ilehori oso eder bat azaldu zen, komoda bate-tik kutxatxo bat hartu, eta norbaiti eman zion.Nik uste nuen kutxa niri eman nahi zidala, etaerabat asaldatuta sentitu nintzen. Eskua luzatunuen hura hartzeko, baina aurrean zegoen ema-kumearen ileari heldu nion. Emakumeak bueltaeman zuen eta oihuka hasi zen. Lotsatuta, zinetikkorrika atera nintzen.

Hala ere, zinematik korrika ihes egitetikarrastaka atera beharrera pasa zinen.Egia esan, denbora dezente pasa zen ni zinemarabueltatu arte. Iruñara bizitzera joan ginenean, hanzinea genuen edonon: auzoan, eskolan... Aurrekoesperientzia traumatikotik saio jarraietara pasanintzen. Hiru t’erdietan joaten nintzen auzokozinera eta ez nintzen gaueko hamar t’erdiak arteateratzen. Egun batean zineko bolumena kendueta bozgorailuetatik esan zuten ama zain nuelazinearen atarian. Atera nintzenean ama larritutazegoen, gaueko hamaikak zirelako eta oraindikez nintzelako etxera bueltatu.

Hamalau urterekin gurasoei esan zenien zineaikasi nahi zenuela.Jakin nuen Madrilen bazela zinea ikasteko esko-la bat, eta gau batean ausartu nintzen gurasoeiesatera zinea ikasi nahi nuela. Biak isildu eginziren, elkarri begiratu, eta amak esan zion aitari:"Teilatu gorriskadun etxera eraman beharkodugu semea". Horrela deitzen genion etxe aurre-an genuen psikiatrikoari.

Kartzelan ere izan zinen. Esperientzia gogo-rra izan zen, ezta?Kartzela ez hainbeste; komisaldegikoa izan zenokerrena. Saihetsezur bat hautsi zidaten, kolpatuninduten, odolbildu bat egin zitzaidan eta biriketan

arazoak izan nituen. Kartzelara bidali ninduten,eta bost urteko zigorra eskatu zuten arren, handikhilabete eta erdira kalean nintzen berriro baldin-tzapeko askatasunean. Komisaldegikoa jasan etagero, kartzelak bost izarreko hotela zirudien.

Burugogor eta egoskor fama duzu. Fama daala benetan zara horrelakoa?Zerbait buruan sartzen bazait, kontrakoa erakus-ten ez didaten bitartean, aurrera egiten dut.

Zure filmeetan, elkarrizketez gain, garrantzihandia dute keinuek, isiltasunak, begiradek...Bai. Agian horixe da aktore bat zuzentzeangehien tematzen naizen arloa. Nahiko malguanaiz interpretazioari lagundu diezaioketen kan-poko keinu edo elementuekin. Baina elkarrizke-ten erritmoa, esaldiena, begiradena, erantzunenedo sentimenduen tempo-a... horietan guztietannahiko zorrotza naiz. Batez ere gertuko planoe-tan, uste baitut hor dagoela pertsonaiaren etainterpretazioaren funtsa. Erraza dirudi, bainagauza xumeak lortzea da zailena.

Ez omen zaizu gustatzen filmeetan dena aza-leratzea, ikusleari dena erakustea.Ikusleak berak ere istorioa osatu behar du, berealdetik zerbait jarri behar du istorioa eraikitzeko.Gauza asko ez ditut azaleratzen, eta, neurri bate-an, horrela lortu dut ikuslea inplikatzea eta isto-rioan parte hartzea.

Nolakoa izan da Hollywoodeko esperientzia?Ez naiz hara joan bertan lan egiteko asmotan.Nire ilusioa da zinea nire ingurunean eta ezagu-tzen dudan jendearekin egitea. Esperientzia inte-resgarria izan da, eta jendea ezagutu dut. Orainulertzen dut zergatik esaten duten Hollywoodindustria bat dela. Hura beste mundu bat da etaez du zer ikusirik geurearekin. Ez zaie interesa-tzen kontatu nahi duzun istorioa, baizik eta zen-bat balioko duen, zein aktore izango dituen etanoiz merkaturatuko den.

Jakes GoikoetxeaKazetaria

Zuzendaritza: Herri Arduralaritzaren EuskalErakundea (IVAP)

Koordinatzailea:Joseba Lozano

Diseinu Grafikoa: Gabinorte

Zenbaki honetako lankideak:Luis Elizondo, Hasier Etxebe-rria, Jakes Goikoetxea, AitorGorostiza, Enrike Gorrotxate-gi, Bittor Hidalgo, XabierIriondo, IZO, Patxi Larrion,Eugenio Lasarte, Joseba Loza -no, Luma, Toni Puig, ArantxaSetien, Aitor Zuberogoitia,Entzi Zubiri, Ilari Zubiri

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ aldizkarian argitaratutako ar-tikuluak berridatz daitezke,bai osorik, bai zatika, bainaartikuluak nondik atera direnaipatu behar da beti.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ aldizkariak ez ditu derrigo-rrez bere egiten artikulu etakolaborazioetan agertzen di-ren iritziak.

Lanpetuta dabil Montxo Armendariz; eta ez beste filme bat egiten, baizik eta Secre -tos del corazón-ek sortutako zurrunbiloan oraindik sartuta. Oscar sarietarako hau-tagaia, berari buruzko liburuaren aurkezpena, ikastaro bat Malagako Zinemal-dian, Príncipe de Viana saria jaso beharra... Eta telefono mugikorrik ez nafarrak.Etxera bueltan, gure mezuz gainezka aurkitu zuen erantzungailua, eta, zorionez,elkarrizketa eskaini zigun, maletak berriro egin aurretik.

A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

PAPERBIRZIKLATUA

"Erraza dirudi,baina gauzaxumeak lortzea da zailena"

M o n t x oA rm e n d a r i z :

Page 4: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

4A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Norma aldatzea

Norma aldatzen ari ote ginen esan zuen Juan Gartziak Joskeralantegi aurkeztu zuenean Donostian. Bada, ari ez, aldatuta dagonorma! Neuk probatu (nozitu) dut ondo egitura batzuk erabatkanbiatuta daudela.

Itzultzaile-administrari bat hartzeko hauta-proba batzuetan, esatebaterako, esan zidaten el concejal de tráfico, Patxi Beloqui haseñalado... esaldia euskarara egoki itzultzeko trafikoko zinego-tzia den Patxi Beloquik esan du... jarri behar dela. Eta era horre-tako egitura erabiltzen du euskaltzain oso batek ere, apirilaren17an Egunkarian beste lagun batekin batera atera zuen artiku-luan, konparazio baterako: EHUko irakasle den Fito Rodrígue -zek...

Beste egitura batekin ere –adibide bat gehiago jartze aldera–halatsu ibili nintzen. Altuna y Uria-ri ematea bidea egitea jarri

nuen nik, eta bidea egiteko lanak-edo behar dela esan zidaten,ematea ere biziro egokia ez ote zen adierazi eta gero.

Bi adibide besterik ez dira, baina, edozein idatzi hartuz gerogarbi ikusten da beste hainbat gauzatan ere erabat aldatuta dago-ela norma, eta lehen euskaraz ondo idaztea zena, gaizki idazteadela gaur; atxearena piska bat errespetatu eta erdarazkoaren kal-koa egin behar dela, bestela ulertu ere ez dutela egiten-eta “eus-kara-teknikari” askok. Garbi ikusten dut, orobat, norma berriaikasi beharko dudala nik ere, norma aldatuz gero euskara galtze-ko bidean izango ote den-edo begira egon gabe, laister fitxatukobainau bestela hemen den ekiporik fuerteenak: INEMek.

Pello GoikoetxeaDonostia

LEKUALDATZE-LEHIAKETA DELA ETA,KARRERAKO FUNTZIONARIO BATEK NERELANPOSTUA HARTUZ GERO, SAILGUZTIAK BORROKA LATZEAN AMILDUKODIRA NERE EZINBESTEKO ZERBITZUEZBALIATZEKO. BAINA LANPOSTU HONETANHAINBAT URTE IGARO ONDOREN,OROIPEN ON ASKO DATOZKIT BURURA...

GOGOAN DITUT ADIBIDEZ NERELEHEN EGUNAK ADMINISTRA-ZIOAN, NOLA HOBETUZ JOANDIREN NERE LAN-BALDINTZAK...

TELEFONOA ETA GUZTI!ORAIN BAKARRIK LINEAFALTA ZAIT

EDO ZENBAT ALDIZ PLANEATUDUDAN ZERBITZUBURU TXITARGIAREN AURKAKO MENDEKUGOZOA...

TOAGIN-DU AB-SUR-DOAK!

EDO NERE LANKIDE MAITEARINOLA ESKERTU NAHI IZANGONIOKEEN BIHOTZEZ (EDOHOBETO ESANDA, BIHOTZEAN)NIGATIK EGIN DUEN GUZTIA...

EDO MARFILEZKO DORREAN BIZI DEN ZUZENDARI TXIT GORENARIOPORRAK ESKATZEKO GAINDITU BEHAR IZATEN DITUDAN OZTOPOAK...

ZUZENDARI TXITGORENA 3 SEGUNDUZIKUSTEKO OHOREAESKATU NAHI NUKEUMILKI, LEKAIO JAUNA

DATORREN URTE-RARTE EZINEZKOADA, ZIZARE HORI

ESTOOO... IAZKO OPORRAK...EZER ERE EZ, JAUNA

ASKAR!SER GURADOSU?!

EDO LANKIDE ERRETZAILEENESKUZABALTASUNA BERAIEN KEANEREKIN KONPARTITZEAN...

KE ASKO

EDO LANKIDE BETERANOENBROMA INUXENTEAK...

JI JI JI...

ETA ABAR. DENA DELA,POZIK NAGO NERE BEHIN--BEHINEKOTASUNAAMAITUKO EZ DELAKO, EZ HORIXE. ORAIN, BEHINBEHINEKO LANGABETUBIHURTZEKO AUKERAPAREGABEA IZANGOBAITUT!

AGUUUR...JI JI JI...

[email protected]

ZUZENDARITZA

Page 5: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

5A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

– Ziurtagiriak (erroldarekin eta zergekin zerikusia dutenak, ...).– Eskabideak (herritarrek administrazioari egin beharrekoak).– Kiroldegia (arauak, ...).– Liburutegia (bazkide txartelak, mailegua itzultzeko eska-

ria, ...).– Artxiboa (ikertzaile-fitxa, bilaketa-eskabidea, ...).– Gizarte-ongizatea (elbarrientzako aparkalekuak, zaharren-

tzako dirulaguntzak, ...).– Udaltzaingoa (salaketak, isunak, alegazioak, ...).– Udaletxe barrukoak (baimen-eskabideak, gastuen ordainke-

ta, ...).– Hirigintza (obrak egiteko eskabideak, baimenak, ...).– Ogasuna (zerga-kitapenaren jakinarazpena, zerga ordaindu

beharrekoarena, ...).

EzaugarriakGarbi dago Joxe Ramon Zubimendik egin duen lan mardul

honetan ez dituzuela aurkituko udal-idazkiguztiak, ezta gu-txiago ere, baizik eta udalenberaien ustez, erabilienak.

Udal batzuek esango dute idazki horiek dago-eneko euskaraz dituztela eta zezen handiagoeiekin behar zitzaiela. Arrazoia dute; baina kon-tuan izan behar da udal askok aski dutelaxexen hauek toreatzearekin. Hortaz, lan hauerreferentzia baino ez da izango euskara kon-tuetan aurreraturik dauden udalentzat; arazogehiago dituzten horientzat, berriz, abiapuntuaeta oinarri sendoa izango delakoan gaude.

Bestalde, udal guztiak ezberdinak dira. Horrekesan nahi du gure idazki-ereduak ezingo direladauden horretan ezarri; ordea, moldatu eta

egokitu beharko dira udal bakoitzaren ezaugarrietara. Azkenbatean, gure proposamenek estilo bat zabaldu nahi dute, kali-tatean oinarritutako estilo bat alegia, guk lan honetan jaso ezditugun baina zuen eguneroko lanean erabiltzen dituzuen idaz-kietarako. Aztertu, bada, gure ereduak; ikusi zertan lagun die-zaieketen mahai gainean dauzkazuen horiei; eta, egoki irudi-tzen bazaizue, saia zaitezte zuen erakundeko paperak molda-tzen. Bide beretik abiatuz gero, denok, irabazle.

Bukatzeko, bakarrik esan nahi dut lan xumea dela hau, pixka-naka-pixkanaka zuen laguntzaz eta iradokizunaz osatuko du-guna. Bitartean, baliagarria izan dadila langile euskaldunenjarduera errazteko, herritarren hizkuntz eskubideak hobeto ber-matzeko, eta administrazioan kalitatezko euskara zabaltzeko.

Joseba LozanoHAEEko administrazioko hizkeraren arduraduna

HAEEk eginkizun ugari ditu, baina, horien artean, euskal idaz-ki administratiboen normalizazioa bultzatzea da garrantzitsue-netarikoa. Horretan aritu gara azken urteotan –gure argitalpe-netan eskainitako idazki-ereduak, lekuko–, eta horretan ahale-ginduko gara aurrerantzean ere.

Udal-agiriei dagokienez, hutsune batzuk, behintzat, bete ditu-gu. Alde batetik, idazki orokorrak landu ditugu maiz: ziurtagi-riak, bilera-deiak, aktak... Beste alde batetik, zenbait udal-espe-diente. Bagenekien, ordea, oraindik ere idazki asko geratzenzitzaizkigula aztertu gabe nahiz eta udaletan egunero-eguneroerabiltzen diren; eta horietako batzuei ekitea erabaki genuen.

MetodologiaEuskal Herriko udaletako idazkiei erreparatzen badiezue, bere-hala ohartuko zarete kontu berbera adierazteko –esate batera-ko, herritar baten erroldatzea ziurtatzeko– hamaika ereduezberdin erabiltzen direla. Batzuk, nahikoonak; beste batzuk, nahiko txarrak; eta mordobat, tamalez, erdara hutsean. Egoera horrenaurrean, udal askoren kezka jaso genuen, eta,arazo hori ahalik eta lasterren konpondunahian, Joxe Ramon Zubimendirekin jarriginen harremanetan, eta lana aurrera ateratzenlaguntzeko eskatu genion.

Lehenengo eta behin, hainbat udali esangenien herritarrek gehien eskatzen dituztenagiriak eta udal-langileei lagungarrien zaiz-kien paperak bidaltzeko. Ezin eskerrak emanerantzun zizkiguten guztioi; ezin aipatu gabeutzi, ordea, horietako batzuk: UEMA, Antzuo-la, Bergara, Arrasate, Zumarraga, Lekeitio,Laudio, Ondarroa, Hernani...

Udal horiek egindako aukeraketa Jose Ramoni helarazigenion, berak, bigarren hautaketa bat egin ondoren, bere idaz-ki-ereduak proposa zitzan. Neguan eta udaberrian jardun duguhonetan: berak proposamenak bidali, eta guk estilo, terminolo-gia eta zuzenbide aldetik zuzendu. Eta berriro ere, udal ugari,eta batez ere, UEMA, lagun eta lankide zuzenketa horietan.

Idazkirik erabilienakAhalegin horren ondorioz, laster izango duzue eskuarteanudal-agiri honen bilduma, bai liburu batean bai interneten.Idazki-sorta hori 70ren bat dokumentuk osatzen dute, den--denak euskara zuzen eta argian; eta, horrekin batera, estilokoargibide batzuk ere emango dira, kalitatezko testuak errazagoidazteko. Hona hemen, beraz, dokumentu horietako batzuk etaberaien sailkapena:

Udal agiriak

Idazki-sorta hau

70ren bat

dokumentuk

osatzen dute,

den-denak

euskara zuzen

eta argian

Page 6: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

faktore batzuk, oso garrantzitsuak. Askotan gure idatzien har-tzaileak gaizki edo erdizka alfabetaturiko herritarrak izaten dira,eta horrek zailtasun izugarriak ekartzen ditu, uztartu behar izatendugulako gure lanaren epe motzeko errentagarritasuna eta epeluzerakoa. Azken batean, gure hartzaileak ez dira beti berdinakizango, eta lan egin behar dugu euskararen egoera nolabait hobe-tuko delakoan. Hori horrela, borroka bat edo dialektika bat sor-tzen da, batzuetan epe luzerako errentagarritasun horren aldekohautua eginez, eta, besteetan, epe motzerakoaren alde, hau da,gaurko hiztunen batez besteko maila hori dutenentzako lan egi-nez. Hala ere, orohar, gutxika gutxika oreka baterantz ailegatzeada egokiena, eta nik uste dut lortzen ari garela hizkuntzaren kali-tatea galdu gabe eta etorkizuneko egoera horri begira, gaur egu-neko hiztunentzat lan egitea. Oraindik korapiloa askatu gabedago, eta hortxe dago koska, baina ziur asko hemendik 10 urte-tara arazo gutxiago izango ditugu, eta are gutxiago 20 urte barru.

Itzultzaileok lan egiten dugunean badakigu gure hartzaileak nordiren; badakigu, esate baterako, zuzenbide arloan gure produk-zioak ez dituela ia inork irakurtzen, euskaraz eta gaztelaniaz

dagoen lege zein dekretu baten aurrean eus-kaldunek euskarazkoa baztertzen dutelako.Bestela esanda, Nafarroan badakigu 20lagunentzat lanean ari garela. Hala ere, nikuste dut gure lanean garrantzi handiegiaematen diegula hiztegi kontuei, eta gutxiegi,joskerari. Orain ez naiz Juan Garziaren libu-ruaz arituko, baina, nire ustez, gure arteanhitzek sekulako ika-mikak sortzen dituzte;zein hitz hautatu behar den halako gauzaizendatzeko, eta hor ibiltzen gara esleitu alaadjudikatu erabili behar den, helegite alaerrekurtso, eta orduak eta orduak ematenditugu horretan. Ez gara ohartzen hiztegigi-

leak ere badirela, horiek ere jan behar dutela, eta arazo horiekhiztegi on bat ondoan izanda konpon daitezkeela. Joskerarena,berriz, ez da hain erraza; eta joskera hori iluna bada, hor ez dagokristaurik kontua argituko duenik, hiztegi batek ez baitizu joske-ra ilun bat argituko. Hitzei sobera denbora ematen diegu, eta,azken finean, administrazioko hizkeraren ardatza joskera da etahor bai egin behar dela ahalegin handi bat; gauza bat oker edomodu konprenigaitz batean itzultzetik modu txukun eta konpre-nigarri batean itzultzera dagoen jauzia joskeraren baitan geldi-tzen da. Hitzen batek zailtasunak sor ditzake, bai, baina traba ho-ri gainditzeko moduak badaude; aldiz, joskera ilun bat gaindi-tzeko modurik ez dago, non ez duzun erdal testu osoa aurrean.

Zein da itzultzaile eta idazle baten eginkizuna hizkuntz nor-malkuntzaren arloan?Barne normalkuntza da, batez ere, gure zeregina: hizkuntzarenberaren normalkuntza. Alegia, arauak ezartzea eta arauak gara-tzea, kontuan izanik arauak aplikatzeaz gain horiek desaplika-tzean ere datzala gure lana; izan ere, batzuetan, arauez haratagojo behar izaten dugu. Bai idazterakoan bai sormen lana egitera-koan eta bai itzultzerakoan maiz izaten dugu aukera arau-emai-leek aintzat hartzen ez dituzten gauzez konturatzeko; eta, asko-tan, arauak kontuan hartzeaz gain, geure irizpideak aplikatzenditugu, ez arauen kontra joateko, arauak saihesteko edo arauenatzetik pasatzeko baizik.

Lana, beraz, estuago lotzen zaio hizkuntzaren korpusari estatu-sari baino. Hala ere, estatusaren arazoan ere badugu zer esanik.Ez dakit geuk hizkuntzaren estatusari halako itzal bat ematendiogun ala ez, baina, behintzat, garbi dago gure lana lagungarrigerta daitekeela horretarako. Adibidez, orain dela gutxi hainbatlagunek adierazi dute hutsean oinarrituta dagoela euskal kultura.Bada, horren kontra bi gauza egin daitezke: erantzun sutsu batplazaratu —jarrera hori defendagarria etaona izan daitekeelarik—, edo praktikarenbidez agerian jarri esaten diren gauza horiekez direla egia.

Koldo Izagirrek orain dela urte t’erdi Egun -k a r i an argitaraturiko artikulu zoragarribatean, honako ondorio hau atera zuen: eus-kal kulturaren eta euskararen alde egin dai-tekeen gauza bakarra dela ahalik eta hobe-kien idatzi, eta idazlerik hoberena izan; etaguk, itzultzaileok eta idazleok, hizkuntzarenauzi honetan zeregin edo xederik badugu,horixe da: hoberenak izan, hizkuntzari pres-tigioa eman hemen eta hemendik kanpo, eta hizkuntzaren alda-rrikatzaile izan, hizkuntza honetan ere gauza baliotsuak egin dai-tezkeela erakutsiz, eta ez bakarrik Euskal Herrirako eta euskalhiztunendako, denentzako baizik.

Joskera ilunaren salatariNola uztartu daitezke hizkuntzaren izen ona eta, batez ere,kalitatea, alde batetik; eta hizkuntza hori herritarrentzatulergarria izatea, bestetik?Hori gure eguneroko apustua eta erronka da. Egia esan, bi muturhoriek uztartzea zaila izaten da oso; izan ere, hor badira gizarte

Aingeru Epaltza: “Nafar roako euskaldunak kata -kunbetatik atera gara, nahiz eta gethora pasatzeko izan”

6A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Hiztegi kontuei

sobera denbora

ematen diegu, baina

administrazioko

hizkeraren ardatza

joskera da

I ru ñ a rra, 38 urt e, bi seme-alaba ditu. Kaze t a ritza ikasi zuen eta kaze t a ri aritu zen D e i a, N ava rra H oy e t aEuskal Te l eb i s t an. Duela zo rtzi urte itzultzaile lanetan hasi zen Nafa rro a ko Gobernuan. Idazlea ere bada;n a rratiba lantzen du, eta hainbat sari jaso ditu; azkena, Euskadi saria. Gaur egun, Nafa rro a ko ikastolenl e h e n d a k a ri dugu.

Page 7: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Diplomazia lagunAzken hilabeteetan gauza ugari izan dira: justizia adminis-trazioaren hizkuntz normalkuntza, Abokatu EuskaldunenSindikatua, etab...Alde batetik, arazoa mahai gainean jarri da esanez legeak dau-dela, erabakiak ere bai, baina denborak aurrera egin duela etaegoerak ez duela hobera egin. Euskara pixkanaka-pixkanakabeste eremu eta alor batzuetara zabaltzen ari da, baina oraindikere gelditzen dira zenbait esparru euskarari inolako sarbiderikematen ez diotenak. Azken finean, abokatuek egin dutena zeraizan da: ukabilkada bat jo mahai gainean eta “aski dugu” esan.Bestalde, egia da harreman publikoetako ikastaro bat egiterabidali beharko genituzkeela. Hala da, bai. Euskararen auzian ba-tzuetan horixe da falta dena; Nafarroan, adibidez, oso maiz ger-tatzen da; arrazoizko arrazoiak botatzen dira baina ez modurikegokienean, eta, nire ustez, azken 20 urteetako tragedia, Nafa-rroan baina Euskal Herri osoan ere bai, zera da: ez dugula jakinhori neurtzen, eta arrazoia gure alde badugu ere, ez dakigu gurearrazoiak ongi saltzen, eta horrek etsaiak sortzen dizkigu. Horre-xegatik esan dut arestian harreman publikoetarako ikastaroakfalta direla batzuetan euskararen aldeko mugimenduetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita-ko hizkuntz politika eredugarri al da Na-farroarentzat? Elkarlaguntza nahikoa alda?Bi egoera desberdin dira eta bakoitzak berenorabidea du. Hala ere, Elkarte Autonomo-ko hizkuntz politika eredugarri izan dagauza batzuetan, eta baita beste batzuetanere, zer ez den egin behar jakiteko. EAEkonormalkuntza prozesuaren berri zuzena dau-kat, eta ematen ari diren zenbait pausu onakdira, baina oraindik ez da lortu ongi neur-tzea nori zuzendutako neurriak diren etazein etekin ateratzen zaion aurrera eramatenden neurri bakoitzari, gizartearen eta era-

kundeen arteko haustura nabaria baita arlo honetan; Nafarroanegin den apurra, ordea, udaletatik egin dena, bereziki, lotuagodago gizarte mugimenduarekin. Nafarroan ere administraziopublikoa gizartearen atzetik doa, bai; baina, egindakoa gutxienezez da egin gizartean dauden indarrak kontuan izan gabe. Aldiz,gizartearekiko halako uztartze bat bilatu da. Gatazkak egon dira,jakina; baina ez horrenbeste.

Beste lurraldeetako hizkuntz normalkuntzako prozesuakezagutzen dituzu. Ba dugu oraindik zer ikasterik ala besteeiirakasteko moduan gaude?Non ikasi eta non irakatsi badugu. Nire ustez galegoek beharba-da guregandik ikasi beharko lukete eta guk katalanengandik.Egoera soziolinguistikoak oso desberdinak badira ere, inon ere-durik aurkitzekotan Katalunian aurkituko genuke, nahiz etabadakidan katalanena hona inportatzerik ez dagoela. Dena dela,katalanei gehiago begiratu izan bagenie, gaur egun ez genuenhonenbeste arazorik izango eta hasierako hankasartze batzuk ezziren gertatuko.

Xabier IriondoAbokatua

Nafarrak, euskararen aldeNafarroari dagokionez, zein hausnarketa sortarazten dizuVascuencearen Legeak, 1998tik begiratuta? Epe ertaineanaldatzeko posibilitaterik bai?Aldatzeko aukera izan genuen orain dela lau urte. Une politikoegokia izan zen indar korrelazioei dagokienez, baina hura galduegin zen. Aukera hura orain ez daukagu eta ez dakigu ezta berri-ro egongo den ere. Orduko eta oraingo gizarte eskaera berdinabazen ere, indar politikoen korrelazioa egokiagoa zen lehen, etaune honetan agertzen ari diren datuek agerian jartzen dute oraindela lau urte indar politiko jakin batek, HBk garbi erranda, hartuzuen joeraren harrigarria. Nik ateratzen dudan ondorio bakarrada garai hartan ez zela sinesten Erribera aldean euskararen alde-ko inolako mugimendurik egon zitekeenik eta, hori dela-eta,momentu horretan planteiatzen zen aldaketaren garrantzia gu-txietsi egin zen. Datuek erakutsi dute, ordea, une hartan aldake-ta izan balitz D ereduak irekitzen hasiko zirela Erribera aldean,eta hango ikastolen egoera askoz hobea izango zela egungoabaino. HBren abstentzioa dela medio, aldaketa hori ez zen inoizgertatu. Litekeena da abstentzio horren arrazoiak politikoak iza-tea, baina bistan da ez zela aintzat hartu aldaketa horrekin etorzitekeena. Tira ba, aukera hori galdu eginda eta batek daki noiz izango dugun bestebat, zeren eta trenak behin pasatzen baitira,eta ni une honetan oso ezkorra naiz.

Erriberan eta horrelako lekuetan euskararenaldeko mugimendu bat sortzeak asko la-gunduko luke nahiz eta, nire ustez, Nafa-rroako euskararen etorkizuna Iruñerrianegon. Nik oso garbi daukat hori, baina osolagungarri izango litzateke Erriberakoa,azken finean Erriberak badu halako pisuideologiko bat, halako indarra ametsetakoNafarroan. Horrenbestekoa non batzuenda-ko nafarra izatea erriberakoak bezalakoaizatea baita. Hau da, Tuteran ere euskaldunak badirela edo eus-kara ikasten ari direnak badirela jakiteak eragin sikologiko batdakar, Lizarran edo Zangozan edo Tafallan gertatu den bezala.Kontuan izan behar da duela 25-30 urte euskara gauza arrotzazela herri horietan eta gaur egun ez dela ez arrotza, ezta ere men-dialdeko tipo basa horien kontua edo Iruñerriko tipo iraultzaileedo susmagarri batzuena. Euskara eguneroko gauza da eta muturaurrean daukagun zerbait: Nafarroako euskaldunak katakunbeta-tik atera gara, nahiz eta gethora pasatzeko izan.

Bi epai eztabaidagarri izan dira azken urteotan Nafarroan:Euskal Herriko Irratiari buruzkoa eta Barañaingo Udalekoenplegu publikoko eskaintzarena. Zer deritzezu horiei?Iritzia Merino Zalba epaileak berak eman zuen, baina ez naiz niepaileak markatzen hasiko, bestela izugarriak etorriko zaizkitgainera. Dena dela, argi dago hor azpian asmo txarren bat dagoe-la eta horrek kokatzen gaituela euskarak Nafarroan duen arazonagusietariko baten aurrean: estatusaren problemaren aurrean,alegia. Gero eta garbiago daukat kontatu nahi izan diguten ipui-na ez dela egia; hain zuzen ere, jendea euskararen aurka dagoe-la Nafarroan. Gertatzen dena da hemen euskararen aurka dagoenjendea oso ongi kokaturik dagoela establishment politikoan,gizartean, ekonomian, eta judikaturan. Horrexegatik esaten duteuskarak Nafarroan kopuru arazoak edukitzeaz gain, estatusarazo handi bat ere baduela. Gutxi gara, eta gainera, itzal gutxi-koak.

Arrazoia badugu

ere, ez dakigu

saltzen; harreman

publikoetarako

ikastaroak falta dira

euskararen aldeko

mugimenduetan

7A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Page 8: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

8A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

H

Mundua on line

Internet 2

Azken aldian WWWk beste esanahi bat hartu du: WorldWait Web (Munduko Itxaron Sarea). Planeta osoan zehar100 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen Internet sareamantsoegi dabil, irudiak oso astiro iristen dira, eta bideoaoraingoz amets urruna da. Erabiltzaileek ez dute denboraalferrik galdu nahi euren pantailari begira.

Egoera honi aurre egiteko, Estatu Batuetako gobernuakproiektu berria aurkeztu du. Al Gore lehendakariordeak dioe-nez, Enciclopædia Britannica tamainuko informazioa segun-du bakar batean bidali ahal izango da Internet 2 sare berrian,gaur egungoa baino askoz ere azkarragoa izango baita.

Abilene izeneko proiektu hau elitezko komunikabide bihur-tu nahi dute; hori horrela, Internetek erabilera komertziale-rako balioko du, eta beste honek, ordea, proiektu zientifi-koetarako (telemedikuntza, eta abar).

Bere lehenengo fasean Internet 2-k 100 unibertsitate lotu nahiditu, gaur egungo abiadura 1.000 bider hobetuz. Transmisio--abiadura hauek hain ikaragarriak izanda, zientzilariek izenberriak asmatu behar izan dituzte. Megabyteak eta kilobyteakprehistorian geratu dira: oraingo unitatea LOC/segundu-koada, Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegia (Library of theC o n g r e s s ) segundu batean bidali daitekeen aldi-kopurua.

1999. urtearen bukaeran, hautatu diren unibertsitateak lotu-ko dituzten lehen komunikazio-nodoak prest egongo direlaespero dute. Sare berriaren errentagarritasuna ezin dazalantzan jarri.

Luis [email protected]

☎HAEEk eta Euskal Autonomi Erkidegoko udalek akordio batsinatu dute hizkuntz trebakuntzari eta euskararen normalizazio-ari beste bultzada bat emateko. Akordioaren arabera, HAEEkeuskalduntze, alfabetatze eta 4. hizkuntz eskakizuneko ikasta-roak antolatuko ditu, dirulaguntzak emango ikastarootara joa-ten diren langileen ordezkapenak egiteko, eta sustatu egingoditu zuzenbidearen eta administrazioaren arloko terminologiaeta itzulpengintza. Udalek, euren aldetik, erraztasunak emangodizkiete langileei ikastaroetara joateko, eta, horretarako, egoki-tzapenak, ordezkapenak eta lanaldiaren murrizketak erabakikodituzte.

AEEk akordio bat sinatu du udalekin

EEuskararen Aholku Batzordeak onartu berri du Euskara Bizi-berritzeko Plana. Plan hau datozen hamar urtetarako izango da,eta hainbat arlo hartuko du bere gain: irakaskuntza, familia,aisia, kirola, erlijioa, lan-esparrua, euskalduntze-alfabetatzea,administrazioa, ...

Egitasmoak hiru oinarri nagusi ditu: lehena, belaunaldien arte-ko etenik ez egotea; bigarrena, erabilera areagotzea; eta hiru-garrena, euskararen bidezko hizkuntz elikadura bultzatzea(liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista, ...).

Bi batzorde berri sortzea ere erabaki dute: Lege GarapenerakoBatzordea eta Jarraipen Batzordea. Helburuak eta egitasmoakaurrera ateratzeko behar diren legeak garatzeaz arduratuko dalehena; eta bigarrenak, berriz, planaren helburuak zenbaterainobetetzen diren aztertu beharko du.

uskara Biziberritzeko Plana onartudu Euskararen Aholku Batzordeak

ALehendabiziko aldiz, D eredua nagusi izango da datorren urte-an Euskal Autonomi Erkidegoan eskolaratuko diren haurrenartean. Guztira 15.674 ikasle berri izango dira datorren ikastur-tean, eta horietatik %55,9 D ereduan aurrematrikulatu dira; Bereduan, berriz, %31,3; eta azkenik, %12,8, A ereduan. Aurre-ko urteetako datuei begiratuta, D eta B ereduek zertxobait goraegin dute, eta A ereduak behera.

urrematrikulazioan D eredua nagusi EAEn

WEuskal Estatistika Erakundeak Interneten ireki zuen bere web--gunea pasa den maiatzean. Bertan, EAEri buruzko informaziougari eskaintzeaz gain, Estatuko eta nazioarteko beste erakun-de batzuen datuak ere agertzen dira. Horretaz aparte, Eustatekbere irudi korporatiboa ere eguneratu du. Aldaketa horren leku-ko bere logotipo berria da.

ww.eustat.esF

Akordio hori garrantzitsua da euskara lan munduan sartzeko,batez ere kontuan hartzen badugu Fagor taldea bederatzi par-taidek osatzen dutela, eta guztien artean 6.500 langile biltzendituztela. Euskararen erabilera plana EMUNen esku izango da.Kooperatiba hori sortu berria da, eta lan arloa euskalduntzekozerbitzuak eskaintzen ditu: erabilera plangintzak, euskara tek-nikoa lantzeko ikastaroak, itzulpenak, euskarazko frogak etab.

agorrek euskara erabiltzeko akordio bat sinatu du

Page 9: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

9A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

zekiela eta erdaraz egiteko eskatu zidan. Berehala esan nionezetz, jai zeukala nirekin.

Alde egiten utzi zidan orduan eta igogailuan sartu nintzenean, gertatutako ezustearekin ez nintzela bestetan bezainbeste hase-rretu etorri zitzaidan burura. Sekula inori ez diot gaztelaniazegiten, aspaldiko erabaki irmoa dut hori eta, poliki-poliki,hainbeste urtetan ikasitakoa ahazten ari naiz. Gaztelaniaz hasi-ko banintz ere, ez nago seguru zuzen egiten asmatuko nuenetzaurrera. Ohorea da ahaztura hori niretzat. Desprogramaketaborondario baten emaitza. Gogoeta horietan nebilela, Nekaza-ritza Saileko iladan jarri nintzen, txanda noiz tokatuko zain.Orduan ikusi nuen estrainekoz Marisol. Leihatilaren bestealdean zegoen eta bere begiek ere nireekin egin zuten topo, ila-dan zeuden buru guztien gainetik.

Izugarria izan zen kalanbrea. Ikaragarria ezustekoa. Ikusiaz batohartu nintzen emakume hura zela, eta ez beste inor, niretza-koa. Iladan zenbat eta aurrerago, orduan eta urduriago. Berakere antzeko zerbait sentituko zuen niganako, antza, noizeanbehin begiak jasotzen baitzituen lotsaz, nireak jende arteanaurkitu arte.

Azkenean etorri zen nire txanda eta nahi nuena hitz toteldurikesaten asmatu nuenean, berak ez zekiela euskaraz erantzun

zidan eta egiteko erderaz, mesedez. Horiezinezkoa zela erantzun nion nik, erabakihandiko gizona nintzela eta. Atzera eginordez, aurrera egin zuen berak, ordea, etabulegoko ertz batean galduta zegoen gizontxiki-txiki bati deitu zion. Tomas zeukanizena eta itzultzailea zen ogibidez. Harkegin zituen gu bion arteko zubi guztiak.Gizon fina da Tomas, isila, apala eta zerbi-tzaria. Inork ez bezala iragazten ditu beraknire hitzak gaztelaniara eta bere bitartezlortu nuen Marisol neureganatzea. Nik esaneta Tomasek itzuli, halaxe lortu nuen Mari-solekin ezkontzea.

Hamar urte dira handik hona, eta munduak ez du ezagutu gureaadinako zorionik. Marisol baino lehenagoko garai haietan, erdigizona baizik ez nintzela pentsatzen dut orain eta berari eskerbizi naizela lur honetako zeruan.

Alabaina, ingurukoak ez dira oraindik ohitu. Gure bi seme-ala-bak ere ez. Beti esaten digute guri gertatzen zaiguna ez delabatere normala, bikotea bainoago, hirukotea garela gu, alegia.Marisol, neu eta gurekin beti eta leku guztietan egoten denTomas: hipermerkatuan, zinean, lagunarteko afarietan... baitaohean ere. Baliteke harrigarria gertatzea norbaiti baina, zeregingo diogu, bada? Marisol eta ni guztiz zoriontsuak garahorrela.

Hasier EtxeberriaIdazlea

Ez dakit kontatu nahi dudana ulertuko didazuen. Ez dut zalan-tzarik zuen ulertzeko gaitasunaz, ez da hori arazoa. Koskabeste leku batean dago: neure buruari diot nik zalantza, ezbeste ezeri eta ez beste inori. Gainera, hartu dudan lana ere ezda nola-halakoa: ez da batere erraza niri gertatutakoa lerromotzegi hauetan sartzea, itsaso zabala etxeko baineran sartzenez den bezala. Ezinezkoa da nirea bezalako amodio handia lauletratan kontatzea. Berebiziko abildadea behar da horretarakoeta ni ez naiz hainbesterako jaioa. Hala ere, lerro hauetanaurrera egiteko pazientzia baldin badaukazue, saiatuko naizadierazten ni bezalako gaurko gizon bati, zertzuk gerta dakiz-kiokeen behin Diputazioko bulegoetara joatea erabakitzenduenean.

Gure aitaren pinadi kontu batzuk argitu nahian hurbildu nin-tzen Diputazioko Nekazaritza Sailera. Gure aita ez dago zeha-ro zahartua oraino, baina, hala ere, beti bidaltzen nau ni buro-kraziaren korapiloak askatzera.– Hik badakik hori eta gehiago egiten Imanol –esan ohi dit– eznian alferrik ordaindu bost urteko karrera.

Zekena, zikoitza eta mesprezagarria izaten ere badaki gureaitak hala jartzen den bakoitzean. Ez da ohartzen munduko languztien artean, gorrotagarriena horixe dela niretzat, burokra-ziaren mailadietan gora eta behera ibiltzea. Baina berarekindisputan hastea baino hobe amen egin etaagindutakoa betetzea, bestela igoal esatendit zakarki:– Beste zer eginik ez zeukak hik bezalakomutil-zahar batek egun guztian eta, halaere, aitari ezetza. Hori duk balorea!

Purrustada berriren bat entzun baino lehen,baietz esan nion, baietz, neu joango nintze-la Diputaziora paper haien bila. Gure aitakpinadia kendu eta bertako arbolak sartzea-gatik zein laguntza jaso zitzakeen jakinnahi zuen eta horretarako bete beharrekopapertzarrak ere ekartzeko agindu zidan.Ondo hezitako gizona naiz ni eta badakitgurasoak ondo zaindu beharreko altxorra direla. Hala ere, gureaita pikatzeko makinan sartuko nuke nik batzutan, txakurrenjana egiteko. Eutsi egin nion baina nire barneko galtxagorriarieta aingeru baten gisan jokatzea deliberatu nuen, odoltxartzenjarraitu ordez.

Ostegun batez, bulegoa itxi eta Diputaziora abiatu nintzen,beraz. Aspaldiko partez goiz ederra egiten zuen eta neu erejabetuta nengoen barnea pozik esnatu zitzaidala egun hartan.Bezperan hiriko kaleak zikinak iruditu zitzaizkidan beste, gar-biak eta txukunak iruditu zitzaizkidan goiz hartan. Jendea ereederragoa ageri zen hiriko joan-etorrietan.

Diputazioko atean bertan eduki nuen lehenengo ezustekoa,gaztelaniaz galdegin baitzidan ertzainetako batek nor nintzeneta zer egin behar nuen Diputazioko jauregian. Nik, jakina,euskaraz erantzun nion Imanol Etxarri nintzela eta Nekazari-tza Sailera nindoala paper batzuren bila. Ertzainak euskaraz ez

Bat eta bat ez dira izaten beti bi

Burokraziaren

mailadietan gora

eta behera ibiltzea

da niretzat

gorrotagarriena

Page 10: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

10A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Zer deritzozu administrazioak erabiltzen duen hizkerari?Nire ustez, azken urteotan asko hobetu da, baina oraindik ere lanhandia dugu eginkizun. Orain dela 20 urte baino hobeto gaude,zalantzarik gabe; hala ere, hemendik 20 urtera hobeto egonbeharko dugu ezinbestez.

Lortu al daiteke testu juridikoak, administratiboak edo tek -nikoak herritarrek ulertzeko modukoak izatea?Bai, nik uste dut baietz. Hizkuntza gizakien asmakizuna da, geuksortutako zerbait, jaiotzerakoan berez ez daukaguna. Alde horre-tatik, gure zerbitzurako dago, guri interesatzen zaiguna egiteko.Orain daukagun hizkuntza teknikoa beste denbora bateko kontuada, demokraziarik ez zegoen garaietako pertsonek beraien arteankomunikatzeko asmatutakoa. Pertsona horiekez zuten inolako asmorik, ezta interesik ere,herritar edo hiztun guztiekin komunikatzeko.Horren beharra ikusten dugunean, hau da, herri-tar guztiokin komunikatzeko moduko hizkerabaten beharra ikusten dugunean, orduan bai, gaiizango gara testu juridiko ulergarriak idazteko;eta berdin, idazki administratiboekin eta tekni-koekin.

Esan dudan hori eskubide eta betebehar demo-kratikoa da, hizkuntza gizartea eraikitzeko modu bat baita. Hiz-kuntz antropologiak egindako hausnarketen arabera, hizkuntza-rik izango ez bagenu ez ginateke gauza izango hiruzpalau lagu-netik gorako talderik antolatzeko. Beraz, hizkuntza da guregizarte antolaketa hezurmamitzen duena; eta garbi dago gizartedemokratiko batean herritarron eskubideak eta betebeharrakziurtatzeko modu bakarra hizkuntza argia eta ulerterraza erabil-tzea dela.

Ororen gainetik, komunikazioaGaur egun behin eta berriz aipatzen da kalitatearen kontuakomunikazioan; baina, zertan datza, zure ustez, kalitate ho-ri?Nik esango nuke “kalitatea” kontzeptu horren barruan gauzaasko daudela, halakoa baita hizkuntza ere: anitza. Hizkuntza,lehenengo eta behin eta gauza guztien gainetik, komunikatzekotresna bat da. Era berean, kalitatea, komunikazioaren barruanbehintzat, eraginkortasunarekin lotzen da, mezuak sortu etaulertzerakoan. Hortaz, hona hemen garrantzitsuena: mezua uler-tzea; alegia, norbaitek zerbait esan nahi duenean gai izatea esannahi duen hori esateko, eta, halaber, mezua jaso behar duenakpertsona horrek esan nahi diona ulertzea.

Baina hizkuntza beste gauza asko ere bada; esa-terako, hizkuntz komunitate baten identifikazio-rako tresna, kultur tradizioaren emaitza, eta,alde horretatik, badira kontuan hartzeko bestegauza batzuk. Horietako bat tradizioarekikoatxikimendua da (ohiturari eustea), eta horidela-eta sor daitezkeen arazoak. Izan ere, aldebatetik, tradizio hori daukagu, hizkuntz here-dentzia errespetatu beharra; baina, beste aldebatetik, beste behar bat ere badago, hain zuzenere, egunetik egunera aldatzen den mundu honi

egokitu beharra. Bi indar handi horien arteko oreka gordetzeazaila da, eta are zailagoa hizkuntza gutxituentzat; hizkuntza han-dietako hiztunek, berriz, garrantzi gutxiago ematen diote horri.

Emango al zeniguke errezetaren bat testu on bat idazteko,kalitatezko idazki bat egiteko?Errezetarik errazena zentzuz jokatzea da. Kontuan izan behardugu idaztea komunikatzeko modu bat dela. Gauza bera gerta-

Komunikatzaile

ona da

entzuleekiko

sentsibilitatea

erakusten duena

Pompeu Fab ra Unibert s i t at e ko irakasle gazte hau aditua dugu idazketa kontuetan. Horren era k u s ga rri ,o rain arte argi t a ratu dituen libu ruak: D e s c ribir el escri b i r. Rep a rar la escri t u ra/Didáctica de la corre c -ción de lo escrito. La cocina de la escri t u ra. Doktore-tesia ere gai bera ren gainean egin zuen: I n t e rve n -cions en la comunicació escrita de les orga n i t z a c i o n s, eta laster izango du kalean tesi horretan oinarri-t u t a ko libu ru bat. Unibert s i t atean hasi aurretik, Kat a l u n i a ko Genera l i t at e ko Hizkuntz Po l i t i k a ko Zuze n-d a ritzan aritu zen lanean; ongi asko ezag u t zen ditu, beraz, hizkuntz plangi n t z a ren barrunbeak. Azke nu rte hauetan, hainbat enpresa eta erakunde handitan eman ditu idazke ra hobetze ko ikastaroak: La Caixa,Banc de Sabadell, B a rt ze l o n a ko Udala... Ora i n goan gurean izan dugu, eta auke ra horretaz baliat u ri k ,b e ra ri egi n d a ko elkarri z keta dakark i z u eg u .

DanielCassany ,hizkuntzalaria:“Ezinezkoa da ondo idazteahutsik egin gabe”

Page 11: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

11A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

tzen da ahozko jardunarekin. Zein den komunikatzaile ona?Bada, entzuleekiko sentsibilitatea erakusten duena; hau da, norduen aurrean beti dakiena, nori ari zaion hizketan, eta hitz egitenari delarik, entzuleek nolako jarrera erakusten duten ikustensaiatzen dena.

Idazten dugunean ez daukagu irakurlea aurrean, baina saia gai-tezke zentzuz jokatzen eta pentsatzen nor den pertsona hori, zerjakin nahi duen, zenbat dakien, nola ulertuko gaituen; eta, azkenbatean, hitz egiten dugunean bezalaxe jokatu. Bi jardueren arte-ko aldea garrantzitsua da, noski. Garbi dago idazten duguneanlandu egiten dugula esan beharrekoa, ez garelaespontaneoak, eta zuzendu eta aldatu egin behardugula idazten ari garena. Bestela gertatzen daahoz ari garenean, huts egiten baldin badugu ezbaitaukagu zuzentzeko aukerarik.

Musen mitoaPompeu Fabra Unibertsitatean “hizkuntzbitartekari” terminoa defendatzen duzue.Zer da zuentzat hizkuntz bitartekari bat?Beste modu batera esanda, hizkuntz teknikaribat edo hizkuntz aholkulari bat. Azken finean,esaten duguna da hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duengizarte moderno batean beharrezkoak direla langile espezializa-tu batzuk, sor daitezkeen hizkuntz beharrei erantzuteko. Beharhoriek hainbat arrazoi direla-eta sortzen zaizkigu; adibidez,herritarrok hizkuntza ezberdinak ditugulako edota testuak idaz-teko behar diren trebetasun guztiak ez dauzkagulako. Jar deza-gun adibide pare bat. Sarritan gertatzen da ekonomista batek ara-zoak dituela txosten bat egiteko orduan, idazketa teknikak ezdituelako ezagutzen, eta horrelakoetan, lagunduko dion profe-sionalen bat behar du; beste batzuetan, kazetari batek laguntzabehar du gai teknikoez hitz egiteko; eta horrela, askotan. Hiz-kuntz bitartekariez hitz egiten dugunean, honako hauek dituguburuan: itzultzaileak, erredaktoreak, zuzentzaileak, dokumenta-listak, interpretariak... Hitz batean, hizkuntzarekin lan egitenduten guztiak, eta pertsonen arteko komunikazioa errazteazarduratzen direnak.

Irakurle txarra idazle ona izatera iritsi daiteke, ala ezinezkoada?Begira, idazle ona izateko irakurle ona izan behar da, baina ira-kurle on bat ez da zertan idazle ona izan. Irakurtzea ezinbestekobaldintza da, baina ez bakarra. Eta horrek balio du ohiko erre-dakziorako edo idazkera tekniko eta administratiborako, etabaita erredakzioa sortzailerako ere: literatura, nobela, poesia etaabar.

Idazle batzuek musak datozkienean idazten omen dute. Ba aldago musarik?Nik uste dut musak pertsonen buruan daudela bakarrik. Musahitzak edo kontzeptuak, nolabait esateko, beste ekintza bat esze-nifikatzen edo mitifikatzen du: lan egitea. Idaztea lana da: ideiakaurkitu, landu eta antolatzea. Lan horri antolaketa edo musak deidiezaiokezu. Irudi erromantikoa da, beste irudi askoren antzera;esate baterako, beldurraren mamua, gauez etorri eta lo egitenuzten ez diguna.

Hutsak egitea ez da txarra Beldurra aipatu duzunez, nola konbentzitupertsona bat paper zuriaren aurrean izandezakeen ikara hori gainditzeko?Ba, besterik gabe, esango nioke ez duela zertanasmatu lehenengoan, hutsak egin ditzakeela,eta hutsak egitea ez dela txarra. Guztiok egitenditugu hutsak, baina azkenean argitaratutaazaltzen den bertsioak okerrak zuzentzen ditu.Ikusi ahal izango bagenitu zuzen eta akatsikgabe argitaratu diren artikulu guztien atzeanegon diren hutsak, harritu egingo ginateke.Idaztea prozesu bat da behin eta berriz saiatzea,

hanka sartzea, hutsak zuzentzea eta idatzitakoa hobetzea eska-tzen duena. Ezinezkoa da ondo idaztea hutsik egin gabe.

Idatzi al daiteke bigarren hizkuntza batean ama hizkuntzanbezain ondo?Bigarren hizkuntza hori zenbateraino ezagutzen duzun, etahorren arabera, jakina. Bere ama hizkuntzan idatzi nahi duenak,hizkuntza ezagutzen duenez, kontzeptuen garapenari eman behardio lehentasuna. Bigarren hizkuntzan idazteak, ordea, prozesubikoitza eskatzen du: alde batetik, hizkuntza hori, ideiak trans-mititzeko tresna den aldetik, ikasi eta lantzea; eta, beste aldebatetik, konposizio estrategia batzuk garatzea. Kontuan izanbehar dugu idazketaren zati handi bat kontzeptuen garapenhorretan datzala, eta bigarren hizkuntza batean idazten duenaktrebetasun hori aldez aurretik garaturik izan dezakeela bere amahizkuntzan, eta beraz, bigarren hizkuntza horretan sakontzeabaino ez zaiola geratzen. Hizkuntza hori zenbateraino jakin, osoondo idaztera iritsi daiteke. Nik baditut lagun batzuk, interpreta-riak, eta frantsesez, ingelesez, katalanez, gazteleraz eta italierazprimeran egiten dute eta oso-oso ondo idazten dute bigarren,hirugarren zein laugarren hizkuntzan.

Teknologia berrien garapenak aldaketak ekarriko al dituidazteko tekniketan; gauzak aldatzen ari ote dira?Bai, nik uste dut oso azkar aldatzen ari direla. Oso interesgarriada irakurtzea, batez ere barre egiteko, orain dela hamar urte hiz-kuntzalari eta idazle ospetsu batzuek konputagailuei buruz esa-ten zutena: makinek idazketa deshumanizatuko zutela etab.Baina, gaur egun, hamar urte geroago, edozein erakundetarajoan eta ez dago langile bat ere paper eta arkatzez edo idazmaki-naz idazten duenik, jende guztiak informatikaren laguntzaz egi-ten baitu lan. Informatikak idazketaren alde mekanikoa eta,beraz, gogorrena erraztu eta arindu egin du; horretarako dira,besteak beste, ortografi zuzentzaileak, idazteko laguntzaileak,estilistikako programak etab. Gaur egun ortografi arazoren batbaldin badugu, badakigu makinak lagunduko digula, nahiz etageuk ere ezaguera asko izan behar dugun; nolanahi ere, makinakgauza bat ez digu inoiz esango: zer esan behar dugun eta nola;hori geuk egin beharko dugu beti.

Konputagailuak

gauza bat ez digu

inoiz esango: zer

esan behar dugun

eta nola

Page 12: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Istorioa oso xinplea da: maiatzean, elurra urtzen denean, tun-dra artikoa moskitoz betetzen da. Hamar hilabetetako negualozorroan pasatu duten larbak esnatu egiten dira, milioika etamilioika, eta intsektu erraldoien ziztadak ekiditeko, elur-orei-nen taldeak kostaldera abiatzen dira mantso-mantso, lautadaketa fiordoak zeharkatuz. Eta beraien atzetik herri oso batmugitzen da, euren trasteak, etxeak, ohiturak eta bizitzak tri-neoen gainean arrastaka eramanez. Udazkenean, aldiz, anima-liek eta gizakiek alderantzizko bidaia egiten dute: kostaldetikbarnekaldera. Era horretan hizkuntza eta kultura exotikoa sortudute kontinentearen iparralde hotzean; Europako azken noma-dak, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiako mugen gaine-tik: samiak.

Sami hizkuntzaren legeaSami hizkuntzak 10 dialekto ditu, oso ezberdinak beraien arte-an (zenbait hizkuntzalarik 10 hizkuntzez osatutako talde lin-guistikoaz hitzegiten dute). Guztira 35.000 hiztun daude gutxigorabehera, eta horietatik 30.000 inguruk ipar samia erabil-tzen dute, Norvegian, Suedian eta Finlandian zehar. Lulesamia 2.000 pertsonek erabiltzen dute Norvegia eta Suedian,eta gainerako dialektoak galtzeko zorian daude.

1990eko urrian, Norvegiako Legebiltzarrak zenbait aurrera-pauso eman zituen sami hizkuntzaren erabilera ofiziala indar-tzeko asmotan. Neurri hauek Sami Hizkuntzaren Legea izenezezagutzen dira.

1980an izandako krisialdi politikoan, Norvegiako Gobernuakbi ikerketa-batzorde eratu zituen samien kultur eta lege-egoe-rak aztertzeko, eta etorkizunerako politika bat finkatzeko. Ara-

12A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

zoak Alta ibaiko zentral hidroelektrikoa eraikitzean sortu zi-ren. Urtegiaren aurkako protestak eta ekintzak oso handiakizan ziren, eta samien egoera kaxkarra ere agerian geratu zen.Ondorio gisa, 1984an Samien Legebiltzarra sortu zen, eta Nor-vegiako Konstituzioan eranskin hau gehitu zuten:

“Gobernuari dagokio behar diren pausoak hartzea Samiherriak bere hizkuntza, kultura eta gizartea babes eta gara di-tzan”.

Samien Legebiltzarraren arazorik handienetarikoa bere defizitdemokratikoan datza. Hau da, Legebiltzarrerako hauteskunde-etan parte hartu nahi duenak bi baldintza bete behar ditu:– Bere burua samitzat jotzea.– Berak, guraso batek, aiton-amonek edo birraiton-birramoneksamiz hitzegitea.

Gaur egun 7.500 pertsonek eman dute izena hauteskundehorietan botua emateko, baina samien eskualdeetan askoz erejende gehiago bizi da.

Sami hizkuntza administrazio publikoanNorvegiako Gobernuaren eta Samien Legebiltzarraren elkarla-naren ondorioz, Hizkuntzaren Legea 1992ko martxoan jarrizen indarrean. Lege honen helburua Norvegiako samien hiz-kuntza eta kultura babestea da. Sami hizkuntza eta norvegierabaliokidetzat jotzen ditu legeak, eta honek nolabaiteko eskubi-deak ematen dizkie herritarrei, administrazio publikoekinharremanak sami hizkuntzaz izateko.

Gauzak honela, sami hizkuntza 4 herrialdetan hitzegiten denarren (Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia), bakarrik Nor-vegiako 6 udalerritan du ofizialtasuna, eta bertako administra-zioan 500 funtzionariok lan egiten dute. Kasualitatez, lau hiz-kuntz eskakizun finkatu dituzte funtzionarioen hizkuntz trebe-tasunak neurtzeko.

Sei udal elebidun hauek Norvegiako iparraldean daude, Finn-mark eta Troms eskualdeetan, eta bertan samia nagusi da.Populazioaren %80ak samiz hitzegiten du. Area honi sami hiz-kuntzaren zonalde administratiboa deritzo. Bertako adminis-trazio publikoen betebeharrak ezberdinak dira, hizkuntzaridagokionez, sami zonalde osoa barne hartzen duen ala ez kon-tutan hartuta. Zonalde honetan, toki-administrazioa behartutadago samiz erantzutera, herritarraren lehen harremana hiz-kuntza horretan izan baldin bada. Iragarki eta inprimaki ofi-zialak ere ele bietan izan behar dira. Justizi administrazioanere, alde batek samia erabili nahi badu, norvegierarako itzul-pena edo interpretazioa eska dezake epaileak, beharrezkoabalitz.

Hortaz, badirudi sami hizkuntzaren beherakada gelditu egindela (Norvegian behintzat), eta bertakoen ahaleginez hizkun-tza aurreindoeuropar honek bizirik iraungo duela, bai iparral-deko elur eternaletan, bai interneteko ur arinetan.

Luis Elizondo Patxi LarrionHAEEko teknikaria Larraungo euskara-teknikaria

Norvegiako samiak

Page 13: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

13A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Aldizkari honen 19. zenbakian (1998ko urtarrilari zegokion zen-bakian, hain juxtu) Kaxildo Alkorta lagunaren gutun bat argita-ratu genuen. Gutun horretan Administrazioa Euskaraz aldizkariahainbat galderari erantzuteko toki aproposa izan zitekeela iriztenzion Kaxildok. Hona hemen, lekuko, berak egindako itaunak:nola dago antolatuta Justizia? Zenbat epaitegi eta auzitegi motadaude? Zein da bakoitzaren eginkizuna eta zein beren artekolotura? Nola daude osatuta? Zalantza horiek argitzeko, hemen-txe daukazue Justiziaren oinarrizko gida.

Zortzi atal nagusitan banaturikZortzi atal nagusitan banaturik dago, bai, Justiziaren oinarrizkog i d a. Horietan lehena “Nork hartzen du parte Justizia Adminis -t r a z i o a n ? ” izenburupean dator. Atal horretan, lehenengo etabehin, epaitegietako langilegoaren organigramaren berri ematendigute eskema bidez. Segidan, Justizia Administrazioan nor dennor azaltzen zaigu, bakoitzaren zeregina zein den zehazteazbatera: epaile edo magistratuak, epaimahaia, bake-epaileak, fis-kalak, idazkari judizialak, ofizial, laguntzaile eta agenteak, abo-katuak, prokuradoreak, auzitegiko medikuak, epaitegietakopoliziak, perituak, talde teknikoak eta itzultzaileak, hurrenezh u r r e n .

Atala amaitzeko, adibide praktikoak datoz (esan dezagun, bide-nabar, eskema-azalpena-adibide praktikoak egitura gainerakoatal guztietan ere errepikatzen dela). Hauek dira, ausaz, argiga-rrienak, eurei esker Justizia Administrazioko agente bakoitzaren

zeregina zein den argi samar geratzen baita. Hara bestela adibi-de bat:

– “Zein kasutan aztertu beharko nau auzitegiko medikuak?– Borroka batean, atxiloketa batean, trafiko-istripu batean edotaantzeko kasuetan lesioak jasan ditudanean, eta baita toxikoma -niekin zerikusia duten kasuetan ere” .

Epaiketa non, zelan eta zein motatakoakHoriek dira gidaren hurrengo puntuak. Horren hurrenkerarijarraitzeko, “Zer judizio-mota daude?” atalari helduko dioguaurrena. Atal horretan, funtsean lau epaiketa-mota daudela azal-tzen digute lanaren egileek: epaiketa zibilak, penalak, Adminis-trazioarekiko auziak eta epaiketa laboralak, hain zuzen ere. Gai-nontzeko atal guztietan bezala, atal honen amaieran zenbait adi-bide praktikorekin osatzen dituzte azalpenok.

“Nola egiten dira judizioak?” izenekoa da hurrengo epigrafea.Nola epaiketa zibil, penal zein laboraletan hala Administrazioa-rekiko auzietan baliatzen diren prozedurak jakinarazten zaizkigubertan: izapidea zelan egiten den, demanda zer den, alderdiekfrogekin zer egin behar duten, epaileak epaia noiz ematen duen,epaiarekin ados ez bazaude zer egin dezakezun...

“Non epaitzen da?” titulupeko atalean, berriz, auzi bakoitza zeinepaitegitan ebatzi behar den ikas dezakegu, eta baita epaitegihorietako bakoitzaren berezitasunak zein diren ikusi ere. Izan

Justiziaren oinarrizko gida kaleanJustiziaren oinarrizko gida elebiduna atera berri du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan etaGizarte Segurantza Sailak. Gidaren helburua da herritarrei Justizia Administrazioaren zereginak eta jar-duera hobeto ezagutzen laguntzea. Helburu hori lortu nahian, lanaren 10.000 ale argitaratu eta banatudituzte dagoeneko.

EPAILEA

PERTSONALTEKNIKOA

ZERBITZUKOMUNAK

BULEGOJUDIZIALA

OFIZIALAKLAGUNTZAILEAK

AGENTEAK

AUZITEGIKOMEDIKUAK

ITZULTZAILEAKPERITUAK

PSIKOLOGOAKHEZITZAILEAK

GIZARTE-LAGUNTZAILEAK

POLIZIAJUDIZIALA

IDAZKARIA

EPAITEGIA

Page 14: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

14A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

ere, gidan irakur daitekeenez, eraikin judizialean ondorengo era-kundeak eta organismo judizialak biltzen dira: bake epaitegiak,lehen auzialdiko epaitegiak, famili epaitegiak, instrukzio epaite-giak, penaleko epaitegiak, sozialeko epaitegiak, espetxeratuenzaintzarako epaitegiak, adin txikikoen epaitegiak, ProbintziAuzitegia, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusia etafiskaltza, hurrenez hurren.

Doako justizia, zinpekoen epaimahaia etahelbide interesgarriak“Doako justizia” atalean azaldutakoaren arabera, urteko berenfamili sarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino bi biderhandiagoak jasotzen ez dituzten pertsonek doako justizia izatekoeskubidea dute. Bada, atal honetan eskubide hori erabiltzeko zeregin behar den ikasteko modua dago.

Duela ez horrenbeste Hego Euskal Herrian dezenteko zalapartasortu zuen gai bati eskainitakoa da hurrengo atala: zinpekoenepaimahaiari, alegia. Zinpeko epaimahaiaren eskumenak ez dituhartzen Espainiako Kode Penalean aurrikusitako delitu guztiak.Aitzitik, dozena bat kasutara mugatzen du bere eragina. Honakohauetara, hain zuzen: erailketak, mehatxuak, laguntzeko beharraez betetzea, etxea bortxatzea, baso-suteak, dokumentu-zaintza-ko desleialtasuna, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa,diru publikoaren bidegabeko erabilera, iruzurrak eta legez kon-trako ordainarazpenak, funtzionarioek debekaturik dauzkatennegoziaketak, eta, azkenik, desleialtasuna presoen zaintzan.Nolanahi dela, zinpeko izatea edonori egoki dakiokeela-eta,ondo baino hobeto datoz gidako azalpenak.

Gidaren azkenaurreko atalak “Justizia Euskal Autonomi Erkide -goan” du izena, eta epaitegiekin zerikusia duten helbide inte-

EPAILEAIDAZKARIA

FISKALA

AKUSATUA

LEKUKOAK PERITUAK

JENDEAJENDEA

A K U S A Z I O K OABOKATUA

DEFENTSAKOABOKATUA

LAGUNTZAILEA

JUDIZIO PENALA

PROBINTZI AUZITEGIAZIBILEKOA ETA PENALEKOA

ZIBILEKOA1. Auzialdiko Epaitegiak

Famili Epaitegiak

LANEKOASozialeko Epaitegiak

PENALEKOAInstrukzioko Epaitegiak

Penaleko Epaitegiak Adin txikikoen Epaitegiak

Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiak

AUZITEGI NAZIONALA

SALAKPENALEKOA • ADM. AUZIETARAKOA • SOZIALEKOA

INSTRKZIOKO EPAITEGI ZENTRALAK

AUZITEGI GORENASALAK

ZIBILEKOA PENALEKOA ADM. AUZIETARAKOA SOZIALEKOA MILITARRA1 2 3 4 5

EAEko AUZITEGI NAGUSIA

SALAKPENALEKOA • ADM. AUZIETARAKOA • SOZIALEKOA

Page 15: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Zein arrazoik bultzatu zuen Justizia Saila gida hau presta-tzera?Arrazoi nagusia honako hau izan zen: Justizia, Zuzenbide Esta-tuaren funtsezko aginte eta zerbitzu publikoa izanda ere, herritargehienei arrotz zitzaiela ikusten genuen. Hori horrela izanik,Justizia Administrazioa zer den azaltzea eta berau ulerterrazagobihurtzea ezinbestekoa zela iruditu zitzaigun; modu horretan,gainera, Justizia eta herritarrak elkarrengana hurbilduko geni-tuela ere pentsatu genuen.

Hortaz, uste al duzu gida argitaratzeak balioko duela herri -tar arruntaren eta Justizia Administrazioaren arteko tartezabala murrizteko?Tira, neurri txikian baino ez bada ere, lan horri esker JustiziaAdministrazioaren funtzionamendua ulerterrazago bihurtudugula iruditzen zaigu.

Zeintzuk izan dira gida taxutzeko jarraitudituzuen irizpide nagusiak? Itxura bateanbehintzat, badirudi garrantzitsuenetakobat argitasuna izan dela, grafiko, eskemaeta adibide praktiko ugari, lekuko.Edozein gauza eginda ere, garbi geneukan osoargia beharko zuela izan. Alegia, denek ulertubeharko zutela nortzuk diren administraziohorretan esku hartzen duten eragile guztiak,zein eginkizun betetzen duen euretarikobakoitzak, zeintzuk diren prozedurarik ohiko-enak... Era berean, oinarrizko hiztegi bat sar-tzea ere garrantzitsua zela iruditu zitzaigun.

Zenbat denbora eman duzue lan hau egiten?Gida, funtsean, kanpaina askoz zabalago baten atal txiki bat bes-terik ez da. Urtebete daramagu dagoeneko kanpaina hori aton-tzen. Gidari berari dagokionez, gutxi gorabehera duela hilabetebi ekin genion prestatze lanari.

Eredu modura erabil zitekeen antzeko esperientziarik eza -gutzen al zenuten?Estatu espainiarrean –guk dakigula, bederen– ez da antzekoesperientziarik izan; tamaina honetakorik ez, behintzat.

10.000 ale kaleratu dituzue guztira. Zelan banatuko ditu -zue? Zer egin behar du ale bat eskuratu guran dabilenak?

Egia esan behar baldin badizut, gida atera eta oso denbora labu-rrean agortu zaizkigu ale guztiak. Gehien-gehienak (8.000 ingu-ru) honela banatu ditugu: batetik, gida eskatuz idatzi diguteneiale bana bidali diegu; horretaz gain, hedabideetan iragarritako902 116807 telefono zenbakira deitu dutenei ere helarazi diegugida. Dena den, alerik gabe geratu denak jakin beza une honetaninprimategian bigarren argitaraldi bat prestatzen ari direla. Biga-

rren tirada hori 3.000 alekoa izango da,eta eskuratu gura duen orok arestianaipatu dudan telefono zenbakira deitzeabaino ez dauka.

Gida kanpaina zabalago batean txer -tatzen dela aipatu duzu lehen. Zein-tzuk dira kanpaina horren gainerakoekintzak?Horrela da, bai. Lehen esan dizudanbezala, gidaren argitalpena, funtsean,kanpaina askoz zabalago baten barruansartzen da. Horrela, esate baterako, hila-bete honetan herritarrentzako informazio

bulegoak zabalduko ditugu Euskal Autonomi Erkidegoko hiruhiriburuetan. Horretaz gain, beste zenbait ekintza antolatunahian gabiltza, esate baterako, eskola-umeentzako jardunaldiaketa abar.

Aitor ZuberogoitiaKazetaria

15A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

“Justizia Administrazioarenfuntzionamendua ulerterrazagobihurtu dugula iruditzen zaigu”

Iñaki Sánchez Guiu,Eusko Jaurlaritzako Jus-tizia sailbur u o r de ohia:

Estatu

espainiarrean, guk

dakigula behintzat,

ez da antzeko

esperientziarik izan

resgarri askori buruzko informazioz beterik dago: atxilotuarilaguntza emateko zerbitzuen helbideak, bake epaitegienak, justi-zia jauregienak, famili bitartekaritzarako zerbitzuenak, biktimarilaguntzekoenak...

Oinarrizko hiztegiaEguneroko bizimodu arruntean nahiko ezezagunak diren bainaJustiziaren esparruan ohiko ditugun hitzen bilduma batek osa-tzen du gidaren azken atala. Oinarrizko hiztegi honek 104 berbaeta kontzeptu biltzen ditu orotara. Esate baterako, berari esker

jakin dezakegu munta txikiko judizioa 800.000 pezetatik (32.000libera) gorako eta 160.000.000 pezetatik (ia-ia sei milioi eta erdilibera) beherako erreklamazioak egitekoa dela.

Hiztegia euskara txukun eta zehatzean idatzita dago; gida osoaere bai, oro har. Justizia Administrazioari buruz herritarrok dau-kagun ezagutza falta hori gainditzera dator lan hori, eta, gureustez, tresna egokia izan daiteke erakunde ezezagun hori guz-tiongana gerturatzeko. Aurrerapauso bat, dagoeneko, emandadago; bide horretan eman beharreko hurrengo urratsak JustiziaAdministrazioaren beraren euskalduntzea izan behar du.

Page 16: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Aurreko alean pertsona-izenordainen erabilera aztertu genuen.Hala ere, NOREN kasuan deklinatutako pertsona-izenordainekzenbait berezitasun agertzen dituzte; izan ere, forma indartuakizateaz gain, balio bihurkaria ere badute. Horrexegatik, zenbaitgramatikatan genitibo bihurkariak deitu izan zaie. Ikus dezagunzenbait adibide:

Ni NEURE autoan etorri naiz.ZEURE apunteak ekarri dizkizut.Jonek BERE autoa ekarri du.Martak ez du BERE lana egin.

Adibideotan izenordain indartuek izenordain bihurkarien fun-tzioa betetzen dute, eta aurreko alean emandako arauak ez diraguztiz betetzen. Azken adibidean, esate baterako, ezezkoa izanarren ere, genitibo bihurkaria (bere) erabili dugu. Beste zenbai-tetan, ordea, galdegaia izan arren, forma arruntak erabiltzen ditu-gu. Adibidez:

Azkenean NIRE autoa eraman du.Azkenean NEURE autoa eraman dut.

Lehen adibidean, galdegaia izan arren, forma arrunta erabilidugu; bigarrenean, ostera, genitibo bihurkaria. Zertan bereiztendira adibideok? Bigarren adibidean, izenordainak adieraztenduen pertsona aditzean aipatuta dago: autoa nirea da eta nik neukeraman dut; lehen adibidean, ordea, ez da horrelakorik gertatzen:autoa nirea da, baina beste batek eraman du. Ezin da arau zeha-tzik eman, salbuespen bat baino gehiago baitago. Hala ere,orientagarri gisa, hona hemen kasu gehientsuetan betetzen denaraua:

Arau honek zenbait salbuespen badauzka ere, berau aplikatzendugun guztietan, zuzen erabiltzen ari garelako ziurtasuna izangodugu. Hona hemen zenbait adibide:

ZEURE anaiari deitu dioZU?ZURE anaiak deitu du.GEURE etxean lo egin duGU.GURE etxean lo egin dute.

haren / bere / berarenGainerakoetan ez bezala, 3. pertsonan hiru forma ditugu. Honahemen eskema bat:

Arrunta: haren haienIndartua: beraren beraienBihurkaria: bere euren

Forma hauen erabilerak zalantza eta oker asko sortzen ditu.Beraz, azter ditzagun banan-banan. Singularreko formei dago-kienez, beraren forma indartua haren erakusletik eratorritakoa

16A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

da, «BER-» aurrizkia aplikatuz, eta aldez aurretik aipatutakopertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da. Bere,aldiz, genitibo bihurkaria dugu eta goraxeago emandako arauarijarraikiz erabiltzen da. Ikus dezagun adibide bat:

a) Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da)b) Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera

joan da)

Lehen adibideak balio bihurkaria dauka; izan ere, bere-k adie -razten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da etaAna bera joan da); horrexegatik erabili dugu genitibo bihurkaria.Bigarren adibidean, ordea, haren-ek adierazten duen pertsona ezda aditzean agertzen (etxea Mirenena da eta Ana joan da); hor-tik genitibo arrunta erabili izana. Hona hemen beste zenbait adi -bide:

Jon BERE autoan etorri DA.Ni HAREN autoan etorri naiz.Jon aurkitu dut eta BERAREKIN etorri naiz.Marta BERE ahizparekin bizi da.Ni HAREN ahizparekin bizi naiz.Hori Marta da; BERAREKIN bizi naiz.

Adibideotan ikus daitekeenez, beraren forma aldez aurretikaipatutako pertsona edo izaki bat adierazteko erabili ohi da; gai-nerakoan, haren formaren antzeratsu erabiltzen da.

Pluraleko formekin ere beste hainbeste gertatzen da, eta hiruforma dauzkagu: haien, beraien eta euren. Euskalkien arabera,euren formaren ordez, beren eta bere erabiltzen dira. Halaber,zenbait lekutan, euren formaren ordez, beraien erabiltzeko joe-ra dago, erabilera hau berri samarra bada ere. Ikus dezagun zen-bait adibide:

Gurasoak EUREN (beren, bere) autoan etorri dira.Gurasoak aurkitu ditugu eta BERAIEN autoan etorrigara.Umeak EUREN (beren, bere) gelan daude.Lagun batzuk ikusi ditut eta BERAIEN etxera joan naiz.

Genitibo bihurkaria balio bihurkaria duten beste zenbait esapi-detan ere erabiltzen da. Adibidez: bere burua, bere kontura, berekasa, bere kabuz...

Orain arte esandakoa gora-behera, mendebaldeko euskalkietanbere bietara erabil daiteke: genitibo indartu gisa (beraren for-maren pareko) eta bihurkari gisa. Adibidez:

Kepa eta BERE aita etorri dira.Koldo aurkitu dut eta BERE etxera joan naiz.

Ekialdeko euskaldunek, ordea, aurreko adibide bietan haren era-biliko lukete. Ez dirudi, beraz, gai honen gainean arau estuegirikeman daitekeenik.

Entzi Zubiri eta Ilari ZubiriEuskal Gramatika Osoatik moldatua

HAREN / BERE / BERAREN

Izenordainak adierazten duen pertsona aditzeanaipatuta agertzen denean, genitibo bihurkariakerabiliko dira.

Page 17: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

balderako norabidean euskara eskakizuna desagertzen joaten zeneta hizkuntz eskakizun eza nagusitzen. Euskara eskakizun gehie-nak Markina-Ondarroako, Durangaldeko, Gernika-Bermeokoeta Plentzia-Mungiako udalerriek eskainitako lanpostuek jaso-tzen zituzten. Nahasketarik handiena Arratia-Nerbioi eskualdeaneta Bilbo Handian ematen zen. Azken horretan, Ibaiaren esku-bialdean, Asuako Udalerriak eta Larrabetzukoa barne, udalenplegatu euskaldunen premia zuten bitartean, ezkerraldean,berriz, deialdi bakarren batzuetan eskatzen zuten. Enkartazioe-tan, azkenik, hizkuntz eskakizun eza erabat nagusitzen zen etabertako lanpostuetarako euskaraz jakitea eskatzen zuten udale-rriek, Zallak eta Balmasedak, joera politiko nazionalista zuten.Orokorrean, industrializazioaren eraginez hazitako udalerrieta-ko lanpostuak, Udalbatzarren gehiengo ezkertiarrak eta hizkuntzeskakizun eza elkarrekin zihoazen.

II. Errepublika garaian Bizkaiko (eta Euskal Herriko) toki admi-nistrazioko langilegoaren euskararen ezagutzari buruzko legeria-rik ez zegoela esan beharra dago. Udalerriek eta Diputazioakeskainitako lanpostuen hornikuntzarako egindako lehiaketak II.Errepublika aurreko legeriaren arabera arautzen ziren. AzkeneanEuskal Herriko Autonomi Estatutuan gai horri aurre egiten zio-ten arren, Estatutua 1938ko urrira arte ez zuten onartu, indarre-an sartzeko aukerarik eman gabe.

José Antonio Rodríguez Ranz-ek eta Jon Unanue López-ek(1)

beren lanean azaltzen duten bezala, gaur egungo egoera ez dagoII. Errepublikakoarekin parekatzearik. II. Errepublikan ez zeneuskarari buruzko hizkuntz politikarik diseinatu, planifikatu etaarautu. Euskara ez zen hizkuntza ofiziala eta hiritarrek ez zutenadministrazioarekiko harremana euskaraz egiteko eskubiderik.

Baina beharra zuten. Jasotako datuek horixe erakusten digute.Gaur egungo euskarari buruzko legeria euskaldunon eskubidee-tan eta nahian oinarritzen dela esan dezakegu; mende hasierakoa,berriz, beharrean. II. Errepublikan administraziorako lanpostuenhornikuntzarako euskara eskatzeak, batzuetan, sentimendunazionalista baten islada iruditu arren, askotan, administrazioakhiritarren beharrari emandako erantzuna zen. Administrazioaeuskaraz ez bazen ere, euskara, nolabait, administrazioan zegoen.

Arantxa SetienIrakaslea

(1) Hizkuntz politika, Autonomia eta Euskal Administrazioa. Hizkuntz eskakizunakGipuzkoako toki Administrazioan II. Errepublikaren garaian. IVAP, 1994.

1978ko Espainiako Konstituzioan eta 1979ko Euskal HerrikoAutonomi Estatutuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zene-tik, euskararen erabilpena administrazioan arautu duten legeakhainbat izan dira:• 10/1982 Oinarrizko Legea. Hiritarrei administrazio autono-moarekin dituzten harremanetan euskara erabiltzeko eskubideaematen die.• 250/1986 Dekretua. Herri administrazioetan euskara, gaztele-rarekin batera, zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza izango deladio. Horretarako, lanpostuetarako hizkuntz eskakizunak sortzenditu.• Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legea eta 224/1989 Dekre -tua. Lanpostuetako hizkuntz eskakizunak erregulatzen, hedatzeneta planifikatzen dituzte.

Beraz, euskararen erabilpena administrazioan xedatzen duenlegeriak hogei urte eskas baino ez dituela esan dezakegu. Bainahorrek ez du esan nahi aurreko garaietan administrazioan euska-ra erabiltzen ez zenik.

II. Errepublika garaian –1931ko apirilaren 1etik 1936ko uztaila-ren 18ra bitartean–, Bizkaiko toki administrazioak, BizkaikoAldizkari Ofizialean eta “Gaceta de Madrid” izeneko aldizka-rian, baieztatu izan diren lanpostuak betetzeko 352 deialdi iraga-rri zituen. Horietako 127 deialditan, hau da %36,07an, adminis-trazio kontratatzaileek lanpostuak betetzeko ezartzen zituztenbaldintzen artean hizkuntz eskakizuna zegoen: 83 kasutan hauta-gaiei euskaraz jakitea eskatzen zitzaien, eta gainontzerakokasuetan euskaraz jakitea merezimendu gisa hartzen zen.

Deialdi guztien artean euskara eskakizun kopururik altuenakzituzten lanpostuak udal idazkariak, osasun zerbitzukoak (sen-dagileak, albaitariak, praktikanteak, e.a.) eta maistrak ziren. Hauda, euskara udalerriko biztanleekin harremanik estuenak zituztenlanpostuetarako eskatzen zuten.

Bestalde, soziolinguistikoki euskara hizkuntza nagusia zen uda-lerrietan, euskara eskakizunaren baldintza edozein motatako lan-postuetarako ezartzen zuten. Horietako zenbait udalerrik hiz-kuntz eskakizunak arautzen zituzten udal araudiak zeuzkaten.Ondarroan, adibidez, 1915eko Udal Enplegatuentzako Araudibaten bitartez, udaletxean lan egin nahi zuten guztiek euskarazjakin beharra zuten.

Hortaz, ez da harritzekoa garai horretan ematen zen hizkuntzeskakizunen kokapen geografikoa: Bizkaiko Ekialdetik Mende-

Noiztik administrazioa euskaraz?

17A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

1. Euskaldunok ordaindu bear ditugu zerga edokontribuzioak ez ditugu geok ezartzen. Bestekezartzen dizkigu.

2. Baño gure diruz bizi diran enpliatuai zerbaitgaldetzea diyotegunean “no le entiendo” esan-da uzten gaituzte.

3. Estatutoa izaten degunean ordea, enpliatuakeuskeraz dakitenak izango dira. Euskeraz itze-gingo digute! ¡Gure euskera maitean mintzatu!

Page 18: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Itxuraz ezin erantzun errazagoa behar luke. Euskal joskerada euskaldunok nagusiki erabili ohi dugun hura gure arteaneuskaraz komunikatzen jardun dugunean. Orain eta lehen.Ahoz zein idatziz. Eta horrek ez du esan nahi, nagusiak ezdiren moldeak horregatik baztergarriak direnik. Hizkuntzaa s k o t a r i k o a da, eta horretan aberatsa.

Eta oso kontu argia den arren, badaezpada esan behar da,gure joskeraren definizio horretan ezin lezakeela zerikusirikizan, jakiteak, gero, joskera hori alboko hizkuntza baten edobestearen –g a z t e l a n i a r e n– antzekoa den, edo den zeharobestelakoa. Ezta ere susmatzeak zer dioten gure gaurko edoatzoko joskera molde horien jatorriez hipotesi beti hipoteti-ko batzuek edo besteek. Ezin dira nahasi sagarrak eta kro-kodiloak. Halako gauzak sumatzea interesezkoa izango zaiofilologoari. Erabiltzaileari, ordea, funtzionaltasuna inporta-ko zaio, eta baliagarria zaion neurrian erabiliko du zerbait,eta hala ez duen neurrian, baztertuko. Beraz, pentsa litekeeuskaldunok erabili ditugun egiturak, oro har, beren balia-garritasunagatik erabili ditugula, jatorriak jatorri.

Egitura hauek, gero, alboko hizkuntza baten –g a z t e l a n i a-r e n– paretsukoak gertatzen badira, izan liteke: a) Kanpokobeste hizkuntza batek eragin beretsua izan duelako bi hiz-kuntzaotan; b) Bietako batek eragin duelako bestean; edo c)Biek ere ezaugarri beretsuak garatuizana, hauek gizakion hizkuntz gaitasu-nen eremu unibertsaletan sartzen direla-k o .

Definizioetara itzuliz, euskal joskera, osobereziki, ez da Azkue/Altubek mende ho-nen hasieran asmatutako hura euskal tra-dizio guztiaren kontrara, nahiz intentzioonenarekin izan, eta ustez, euskararimesede egiten ari zitzaiolakoan. Eta ez daere izango, ez J. Garziak, ez nik, eta ezbeste inork aldarrika genezakeena eus-kaldunon betidaniko ahozko/idatzizkoerabileraren kontrara doanean.

Eta zein da, bada, euskaldunon erabilera hori hitzen orde-nari dagokionean? Lekukoak, hasiera batetiko euskarazkodokumentuak: zaharrak, gehienik, idatziak (nahiz beti ahoz-koaren oihartzunak ere aurkitu); ahozko zuzenagoak,berriz, soilik XIX. mende hondarretik aurrera. Guk baditu-gu eginak hauen azterketa eta estatistika xume batzuk, etadatuekin esan genezake nola, kurioski, hitz ordena osoberetsuak aurkitzen ditugun euskaraz –nornahik egin lezakef r o g a–:

a . XX. mendera bitarteko ipar zein hegoko idazle guztietan(salbu, Kardaberazen Eskola deitu dugun idazle –batez ereg i p u t z e n– sailtxo batean).b . Hasiera batetiko ahozko hizkeraren oihartzun guztietan.c . Joan den mendetik jasoak ditugun ahozko testigantza–f i d e l– g u z t i e t a n .

Baina, zer da euskal joskera?

d . Gaur egungo ahozko hizkeran (jantzi, zein ez hain jan-t z i e t a n ) .e . Are mende honetan ere Azkue/Altuberen legeek trabatzenez dituzten idatzietan (batez ere ipar, baina baita ere hego-k o e t a n ) .Eta denok susma genezakeen bezala, hitz ordena beti bere-tsu honek zerikusi gutxi du Azkue/Altuberen lege nagusie-k i n :

1. Baiezko esaldi nagusietan, prediku nagusia (“galdegaia”-edo), oro har, aditzaren ondoretik ematen da nagusiki. Batezbeste, esaldien %64,6 batean, 3 esalditik 2k betetzen ez duela-rik, nabarmen, Azkue/Altuberen galdegai legerik. Esaldi luze-xeagoen artean, berriz, %18,1ek baino ez (5 esalditik batek ereez). Azkenik, aditza esaldi barrenean erakusten duten esaldienartean, soilik %10,8ak ematen du galdegaia aditz aurrean, eta%79ak, 0 ere bai nabarmen aditzaren ondoretik, Azkue/Altu-beren aginduen kontrara. Zertan ari gara gu orduan?

2. Mendeko esaldietan, aditz-jokatu bidezkoetan –erlatiboakaparte–, soilik %46,7ak betetzen du Azkue/Altuberen pres-kripzioa aditzaz amaitzeko. %21,2ak baino ez, esaldi luzexea-goetan.

3. Erlatiboei dagokienean, esan behar, batez beste %30,8 esal-di erlatibo ematen direla euskaraz, osorikedo atalen batean, beren izen-buruareneskuinetik. %78,6a ere bai erlatibo luzexe-agoen artean. Zenbaiten espanturako,kanonikoki izen-buruaren ezkerretik hasi-tako erlatiboen artean, hauen %7,9a ereematen da hautsia, artean konplementurenbat erakusten duelarik aditza, erlazio atziz-kia (-(e)n) eta beren izen-buruaren ondore-tik ere. %42,5a ere bai luzexeagoen artean.

Noski, datu hauek guztiak patxadan irentsibeharrekoak dira eta banan bana aztertuakkasuistika osoan. Baina datuak hauek dira,

edo hauen urruti handirik gabekoak behintzat. Eta ez genukeinolako espanturik behar, hau aldarrikatzeko gure joskerabezala. Ze, hori, ez da gazteleraren joskera, errealitatea nahas-ten duen haren buruan baino.

Zer gertatzen da orduan “gure gaurko estandarrean”? Gaur, etahau ikaragarria da, “gure” estandarrean idazten da besteinongo, inoizko eta inolako euskaldunek inoiz hitz egin edoidatzi ez duten bezala, edota kontrara. Kanpoko edozeinek ezluke sinetsiko kontatuz gero. Beldurgarria. Batez ere, gaurkoidazkerak, ulergarritasun/komunikatibotasun arazo larriak era-kusten dituenean, gorago aipatu ditugun beste hizkera/idazke-ra mota horien guztien aldean. Larria.

Eta larriagoa, baldin badakigu, dakigun bezala, nondik-norasortu dituzten Azkue/Altubek beren legeak (aipatu hiru nagu-siak, esateko). Ezen ez, gure hizkera/idazkerak aztertzetik.Baizik eta, kontrara, horiek gaitzesten. Zergatik, eta, hiz-

Euskal joskera ez

da Azkue/Altubek

mende honen

hasieran asmatu-

tako hura euskal

tradizio guztien

kontrara

18A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Page 19: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

kera/idazkera horiek gaztelaniazkoen berdintsuak ote direla-koan. Eta guk onartu. Eta horien aurrean, ahozko hizkera aipatu,baina froga guzti bezala erakutsiaz, oro har, aditza eta konple-mentu bakarrez edo osatutako esaldien ordena. Horretatik era-tortzeko, zeharo kontrako joskera erakusten dutela euskarak etagaztelaniak. Eta guk xinixtu. Eta azkenik, euskal joskera “jato-rra” zein den ezagutzeko, lan-modu bezala inposatu, gaztelania-rekiko konparaketa (eta ez gure ohiko joskerekikoa). Haren ber-dintsua bada, txar. Soilik haren kontrakoa on. Haren kontrakoaeta gure erabilera guztien kontrakoa. Eta guk men egin. Eta kon-paraketa horretan daramagu mende osoa hego honetan. Eta hor-txe segitzen dugu agi danean, ezer asko mugitu gabe.

Bitartean Azkue/Altubek asmatutako sistema anti-erderistak,kutsatua delakoan segitzen du gaitzesten gure erabilera onenarenzatirik nagusiena. Eta ez digu uzten honen herentxo bat bainogure komunikazio beharrak asetzeko. Eta hori ez da serioa, ezfundamentuzkoa. Azken batez, zer inporta zaigu guri gaztelaniaditxosozkoa? Bestela ere, ez al digu soziologikoki nahikoa kalteegiten, gramatika ere haren kontrara altxatu behar izateko, berazharen baitara? Oxala Azkue/Altubek gaztelania gutxixeago jakinizan balute! Nahikoa da. Begiraiogun lehendabizi geureari. Etaez dezagun geurea mespreza! Inork estatistikaren batzuk eginbeharko baditu ere.

“Askatasun gramatikala” gorabehera, euskarazko esaldien segi-dak ere komunikazioaren lege –itxuraz unibertsal samarrek–gobernatzen dituzte. Komunikazio estrategiak. Ustez edo hitzezdenok onartu uste ditugun tema ➞ errema edo mintzagai ➞

galdegai segidak, beti komunikazio argiena-ren mesedean –derrigorrik gabeak hauekere–, mende honetan Pragako Eskolak ber--harrotutako hautsen ildotik. Guk, esaldienegitura komunikatiboa deitu dugun segida:marko predikatiboa ➞ p r e d i k a z i o a r e nnorabidea terminoetan. Denok nahikoa adosgauden kontu honetan ere, badira horregatikohartxo eginbeharreko batzuk:

BATA: a) Soilik esaldi baten testuinguruak(testuaurre eta testuondoak) argi lezakeesaldi baten elementuen funtzio tematikoaedo errematikoa, hauek dauden gunean dau-delarik ere. Irakurle/entzuleak, dauden daudenean, beste gabeidentifikatuko ditu elementu ezagunak eta berriak (tematiko etaerrematikoak). Eta b) Soilik testuinguruarekin lotura zuzenik ezdaukaten elementuen kasuan du garrantzia hauek esaldian era-kusten duten segidak. Orduan irakurle/entzuleak beti jasoko dituesaldiko lehenengo elementuak tematiko bezala, eta ondorengo-ak aurrekoen gaineko predikazio bezala (errema), eta hainbat etaerrematikoago, gainera, zenbat eta beranduago agertu esaldian.

Horregatik ezin da, faltsua da, esaldi solteen gainean eztabaida-tzea hauen egitura komunikatiboa, testuingururik gabe. Hainjustu, ordena hori determinatzen duten parametroak ez ohi dau-delako esaldi beraren barnean, baizik kanpoko testuinguruan.Eta hori da, besteak beste, J. Garziaren azken liburuari ere faltanegiten zaiona esaldien antolamendu orokorraz hitzegitean. Tes-tuingururik gabeko esaldi solte bati, mila buelta emanda ere, ezinantzeman zaio ez buztanik eta ez bururik. Testuinguruan koka-tua dagoen esaldiari, aldiz, ezin errazago. Aurrerantza, eztabai-datu nahi duenak, egin beza testuen gainean, testu errealen gai-nean, eta testu erreal hauen barrenean kokatutako esaldien gai-

19A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

nean, eta ez bestela, alferrean eramaten jarraitu nahi ez baduguguztion denbora eta nekea.

BESTEA: Aditzaren guneari dagokio esaldian. Ze honek ere,beste zein-nahi elementuk ere ez bezala, ez dio ihes egiteninformazio kateari. Eta gramatika tradizionalek, eta ere berrie-nek, bestera pentsatzera bultza bagintzate ere, paradoxa!, euskaladitza, beti horren ezaugarri morfologiko eta semantiko abera-tsak dituena, eta hain zuzen horien kariaz, esaldiko mintzagaiaeraikitzen joan ohi da maizenik esaldi aurrealdean –edotatransizio lana egiten ere, esaldi aurrealde horretatik, mintzagaielementu eta predikazio nagusien artean– (nahiz inoiz aditzabera ere izan litekeen predikazioaren muin). Azken batean, ez dabesterik gertatzen gure betiko idazle eredugarrienen lanetan,edota gure ahozko mintzaira guztietan (inongo erdararen kutsa-duren beharrik gabe). Joera horren kontra joatea, ez da gaztela-niaren kontra joatea, baizik eta, tamalez, euskararen.

Hiztun/idazleak ezinbestean eduki beharditu kontuan elementu hauek bere testuakahalik eta irensgarrien bihurtzeko entzu-le/irakurleari. Errazago ulertzen da, beti,segida komunikatiboan antolatutako testua,alderantzizkoan antolatua baino. Nahiz,azkenean, ulertu, bi sistemetan ulertuko denberdin esaldiaren mezu “logikoa”. Egiturabat edo bestea erabiltzeak, soilik, arindu edozaildu egingo du entzule/irakurleak mezuhori jasotzeko egin beharreko ahalegina.Zoritxarrez, gaur eguneko estandarraren jos-kera legeen eraginez, oso maiz antolatzendira esaldiak modu antikomunikatiboenean,

eta horrek zailtzen ditu bereziki testuok gure klasikoen edo ahoz-ko hizkeren aldean.

Horregatik guztiagatik iruditu zaizkigu hasieratik horren perti-nenteak P. Esnalek eta J. R. Zubimendik joskeraz egiten dituztenoharrak 1993ko Idazkera-liburuan, nahiz denok ere abiapuntudesberdinetatik abiatu, ondorio beretsu batzuk iristeko. Zeinenartean 3 joskera gomendio bederen:

a) Aditza aurreratu.b) Esaldiaren pisua atzeratu.c) Etenik ez eragin –edo ahalik eta eten txikienak eragin– esal-dian eta esaldi artean funtzioz edo esan-nahiz elkarrekin erlazio-natutako elementuen artean.

Bego horretan.

Bittor Hidalgo

Oharra: ikerketa honen gainean erreferentzia gehiago nahi baduzu, ondorengoetarajo dezakezu: HIZPIDE (1996) eta Fontes Linguae Vasconum (1995, 1996).

Gure estandarrean

idazten da beste

inongo, inoizko eta

inolako euskal-

dunek inoiz hitz

egin edo idatzi ez

duten bezala

Page 20: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

20A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Hauteskundeei begira, zein da zur ealderdiaren programa, euskarakadministrazioan izan behar duen

tokiari dagokionez?

Leopoldo Bar redaPartidu PopularrarenEusko Legebiltzarrekobozeramalea

Partidu Popularrak uste du be-reiztu egin behar direla, alde ba-tetik, herri-erakundeetako fun-tzionarioak, eta, bestetik, Auto-nomi Erkidegokoak. Guk auto-nomia handiagoa eskatzen dugu udal eta diputazioentzat, baihizkuntz eskakizunak ezartzeko orduan bai normalizazioprozesuari begira. Funtsezkoa da lurralde historiko bakoitze-ko egoera soziolinguistikoa bereiztea, eta baita lurraldebakoitzaren barruko eskualdeena ere.

Funtzio publikoak izan behar du euskal hiztunen eskubideakbermatzearen ardura, eta ez funtzionario bakoitzak. Horrega-tik, zero hizkuntz eskakizuna duten funtzionarioei lanpostuamantentzea defendatzen dugu. Hori dela-eta, gure hautes-kunde programako arau nagusia honako hau izango da: erres-petatzea funtzionario bakoitzak funtzio publikora sartzekobete dituen baldintzak.

Azkenik, PPk bere programan proposatzen du Funtzio Publi-koari buruzko Legean aurrikusitako euskalduntzeari buruzkoirizpideak berrikustea. Hezkuntzako funtzionarioei dagokie-nez, hezkuntzako euskalduntze politika osoaren berrikusketaorokorra planteatzen dugu, eta baita eskola maparena ere,gure ustez, horixe baita hezkuntzan hizkuntz politikak dituenakats nagusien iturria.

Joseba EgibarEuzko Alderdi Jeltzaleko bozeramalea

"Itxurazko ofizialtasunetik benetako ofizialtasunera" esaldiarekin laburbildu dezakegu Euzko Alderdi Jeltza-leak administrazioan euskararen normalkuntzaren inguruan duen irizpide nagusia. Orain arte euskal adminis-trazioak, nagusiki, hizkuntzaren ezagupena indartzen jardun badu ere, helburuak lortzen joan diren heinean,baliabide horiei behar den etekina ateratzea bilakatu da lehentasun nagusia. Beraz, erabilera indartzea izangoda zalantzarik gabe gure helbururik garrantzitsuena datorren legegintzaldian.

Gure alderdiak markatzen dituen lehentasunak zehazteko unean ezin ahantzi 1996an onartutako EAEko Admi -nistrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Plangintzaren bigarren zatia. Plangintzaren ezaugarririk

nagusiena erabileraren indartzean datza, horretarako administrazio bakoitzak bere plangintza propioa onartzeko eta burutzeko irizpi-dea ezartzen delarik. Bistan da gure alderdiak plan horiek sustatu eta bultzatu egingo dituela, berari dagozkion esparruetan. Hori izan-go da gure lehentasun nagusia.

Lan hori burutzeko orduan ezin ditugu alde batera utzi orain arte egin diren esperientzia pilotoak, eta horietatik atera diren irakaspe-nak. Ildo horretan, A E B E egitasmoa aipa dezakegu, berau egokia ikusten baitugu, administrazioetan euskararen erabilpena normaltze-ko. Irakaspenei gagozkiolarik, helburu zehatz eta lorgarriak finkatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, adostasuna bultzatuz inposaketamota guztien gainetik.

Javier MadrazoIU/EBko koordinatzaile nagusia

IU/EBk uste du euskara Euskal Herriarenondarea dela, eta, era berean, gizartearenkohesio elementua. Horregatik, defendatueta garatu egin behar dugu botere publikoenpartehartzearen bitartez; hori guztia, hiritarguztiek hizkuntz adierazpenaren eremu pro-pio guztietan euskara erabiltzeko eta euska-raz komunikatzeko duten eskubidea berma-

tzeko. EAEn euskararen normalizazioa lortzeko programak gara-tzea proposatzen du IU/EBk, beti ere, herriaren errealitate soziolin-guistikoak merezi duen errespetu gorenaz. Uste dugu garatu beha-rreko politikek honako helburuok izan behar dituztela:a) Euskara hiztunen kopurua nabarmen handitzea.b) Hiztun horien hizkuntz konpetentzia hobetzea.d) Euskararen funtzio eta erabilera eremuak zabaltzea.e) Euskara euskal herritar guztien ondarea delako iritzia indartzea,norberaren ideologia politikoa alde batera utziz.

Hezkuntzari dagokionez, egungo hezkuntz sistema mantendu nahidugu, A ereduan euskararen presentzia indartuz. Era berean, arretaberezia eskainiko diogu irakasleen prestakuntzari. Hezkuntza uni-bertsitarioan apostu sendoa egin nahi dugu unibertsitate elebiduna-ren alde.

Oraingo lurralde inguruneak bultzatu, eta berriak sortu nahi ditugu.Horietan, administrazioak, bai barne funtzionamenduan bai herrita-rren aurrean, euskara izango du lehentasunezko komunikazio tres-na. Jarrera hori bideragarria da euskal hiztunen kopurua handia denherrietan, eta baita horrela funtzionatzeko borondatea adieraztendutenetan ere.

Page 21: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Antón Sáenz de Santa MaríaUnidad Alavesako idazkariorde nagusia

Euskararen eta gazteleraren koofizialtasunak administrazio publikoak behartzen ditu beharrezko bitartekoak jartzera, herri-tarrak administrazioarekiko harremanetan hizkuntza bietako edozeinetan egin ahal izan dezan. Komeni da, ordea, zehazta-pen batzuk egitea.

Lehenengo eta behin, beharrezkoa da hiztunen gutxienezko portzentaia batzuk finkatzea, Gutxienezko Ofizialtasun Koefi-zientea (GOK) deitzen duguna. Esate baterako, Arabar Errioxako udaletxe batean bi edo hiru euskaldun bizi badira –herri-tarren %1 inguru direla demagun– horrek ezin du ekarri, berez eta besterik gabe, administrazioa derrigortuta egotea beraie-kiko harremanak euskaraz izatera, nahiz eta lurralde horretan ere euskara koofiziala izan. Guretzat, GOK portzentaia horrek%15ekoa izan behar du hizkuntza gutxituari dagokionez, Europako zenbait herrialde elebidunen adibideak aintzat hartuz.

Ez dugu onartzen administrazioa gizartearen euskalduntzearen bide-urratzailea izatea, administrazioak neutraltasunari eutsi behar baitio eta ezbaita onargarria administrazioaren hizkuntz politika erabiltzea gizartea euskalduntzeko, eta, are gutxiago, inguruko hizkuntza edo erabilera sozia-leko hizkuntza aldatzeko.

EAEko administrazio publikoaren hizkuntz politikak ez die erantzuten ez gizartearen eskaerei ez errealitate soziolinguistikoari. Bakarrik erantzu-ten die bereizkeriari eta lanpostu publikoak eskuratzeko irizpide abertzaleei; eta horrela administrazioa urrundu egiten da hiritarrengandik, etagehiengoaren etsai bihurtzen da.

21A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Eneko OregiEusko Alkartasunako Eus -kara batzordekidea etaHezkuntzako sailburuor -dea

EAEko herri administrazioetan eus-kara normaltzeko bigarren plangin-tzaldiaren erdian gaude eta hainbatherri-langilek egiaztatu du honez gerohizkuntz eskakizuna, eta iritsi daadministrazioetan langile euskaldun proportzio dezente bat.

Hala eta guztiz ere, ez dira oraindik abian jarri plangintzaldihonetarako EAk bultzatu zituen zenbait puntu:– Erabilera-planak administrazio ataletan.– Atal elebidunen eta euskarazko atalen funtzionamendua.– Euskararen erabilerako arauak (dekretuak, aginduak, foru--aginduak, udal ordenantzak, e.a.).– Indarrean dauden lau hizkuntz eskakizunak berrikustea: 1 HEakba ote du nahikotasunik?– Ez atzera ez aurrera dagoen langile poltsa gero eta handiagoa-ri irtenbidea ematea.– Sindikatuekin elkarrizketa eta adostasuna.

Bestalde, bigarren plangintzaldiko dekretua berrikusi beharkolitzateke. Esate baterako, irakaskuntzako ez-irakasleen kasuan,garbi dago beraientzat ez direla egokiak, ez Administrazio Oro-korrean dagokien HE, ezta derrigortasun-indizea ere, ikaste-txeetan helburu den euskalduntze maila kontuan hartuta,behintzat. Azkenik, EAk uste du bultzada politiko sendoa beharduela euskararen normalkuntzak, eta herri administrazioeta-koak bereziki.

Anjel Mari ElkanoHerri Batasunako euskara burua

Herri Batasunak urriko hauteskundeen on-doren Euskararen Plangintza Orokorra fin-katzeko apostua egingo du. Administrazioaplangintza orokorraren gizarte-sail bat delakontuan, euskararen erabilera plana zehaztubeharko litzateke berau euskalduntzeko. Be-raz, hona hemen Herri Batasunak admin i s-trazioan euskararen erabilpena ziurtatzekoproposatzen dituen bederatzi neurri berriak:

1- Politikaren euskalduntzea. Hautagaien euskalduntasuna eta euskara-ren erabilera areagotzeko neurriak hartu.2- Euskararen udal ordenantzak sortzea eta aplikatzea.3- Hizkuntz eskakizunen plana eta langile berriak. Herri Batasunak A, Beta C kategorietako lanpostuetarako deialdietan euskararen ezagutza de-rrigorrezkoa izatea eskatuko du, eta gainerako kasu guztietan (manteni-mendu, eskulan, eta abarrekoak), merezimendu gisa hartzea.4- Euskararen erabilera plana administrazio bakoitzean.5- Erabilera jasotzen duten “Euskararen Plan Orokorrak”. HBrentzateuskalduntze prozesuaren helburua ez da administrazioa euskalduntzeasoilik, herria euskalduntzea baizik.6- Euskara teknikari edota euskara zerbitzuen osaketa.7- Finantzamendu planaren inguruko proposamena. Orientabide modu-ra, kopuruak ez luke administrazioaren aurrekontuaren %1,5aren azpitikizan behar.8- Euskararen aholku kontseiluen sorrera administrazio bakoitzean.9- Euskalduntze prozesuaren hobekuntzarako akordioa.

Oharra: galdera Legebiltzarreko alderdi guztiei egin zaie; PSE-PSOEk, ordea, ez du erantzun.

Page 22: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

orduan. Garbi dago, beraz, zein den administrazioaren eginki-zuna: erantzuna edo irtenbidea ematea beharrari. Baina, aurre-ra baino lehen, argitu ditzagun zenbait kontzeptu. Beharra:herritarren talde homogeneo baten iritziz zerbaitek huts egitendu, eta bizi-kalitatea mantentzeko –edo eguneroko bizitzarakokomeni zaielako– zerbait hori hobetu egin nahi dute. Eran-tzuna: lan-talde batek egiten duen irtenbide-proposamena.Z e r b i t z u a : harreman-unea, beharra duten herritarren etaadministrazioko langileen artekoa, irtenbidea herritarrarenbeharrari egokitzeko. Zerbitzua emateko, eta kalitate onekoaizateko, beharrezkoa da ezinbesteko urrats batzuei jarraitzea,metodo bat erabiltzea alegia.

Behar edo publiko objektiboaLehenengo urratsa da. Zerbitzuko lan-taldeak herritarren beha-rra zein den ondo jakin behar du. Topikorik gabe, abstrakzio-rik egin gabe, idealizaziorik gabe. Hortaz, zehaztasun osoz.Lan-taldeak, berea balitz bezala sentitu behar du beharra.Horregatik, zehaztu egin behar da beharra duten herritarrenkopurua, herritar horien bizimodua, herritar guztiek behar beraduten...

Beharra zehatz-mehatz ezagutzeak hau eskatzen du: zerbitzu-ko lan-taldeak erakundeaz kanpo lan egitea, hau da, herritarrenikuspuntutik lan egitea. Beraz, lan-taldeari eskatzen zaionlehenengo gauza profesionala izatea da, herritarren beharrakezagutzea eta ulertzea, eta zenbaterainokoak diren mugatzea.Beharrak puztu edo murriztu gabe.

Erantzun edo ideia erabilgarriaGero, beharra kontuan hartuta –eta inoiz ez hutsetik abiatuta–

erantzuna bilatu behar da: ideia erabilga-rria sortu behar da, hau da, irtenbideaaurkitzeko urratsak finkatzen lagundukoduen ideia. Ideia terminoa azpimarratubehar da. Zerbitzua ez da sekula diruaedo teknika, ideia da beti: ildoa da, laburesanda, beharraren hutsunea erantzun--proposamenaz betetzeko. Ideia hori –es-kaintzen dena– gutxienez hamar-hama-bost hitzetan adierazi behar da, publikoobjektiboaren hizkeran idatzita, hau da,hitz ulerterraz eta erabilgarrietan; harta-ra, zerbitzuak zer eskaintzen dion jakin-da, herritarrak zerbitzua erabiltzera jokodu, bai baitaki zerbitzua berarentzat dela.

Zerbitzuaren egitura edozerbitzu-paketea

Beharra eta ideia erabilgarria. Kanpoa eta barrua. Zailtasunaketa irtenbide-aukerak. Dena lotu egin behar da orain. Ideia era-bilgarria publiko objektiboaren esku jarri behar da. Zerbitzuaegituratzeko eta zerbitzu-pakete bihurtzeko unea da. Paketea:zerbitzua beti zerbitzu-multzo bat da. Zerbitzu onak direnean,beti badago zerbitzu nagusi bat, beharraren erantzun zuzena.

22A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Kudeaketa hitza administrazio-erakundeen hiztegian sartu da.Gaur egun badakigu administrazioak kudeatu egiten duela: ezduela administratzen. Hau da, gauzak lan-taldeen bidez egitendira; baliabide gutxirekin kalitatezko zerbitzuak eskaini beharzaizkio lehen baino herritar gehiagori.

Gaur egun, produkzio hitza ere gero eta gehiago erabiltzen daadministrazioko langileon artean. Izan ere, gure lanaren zatihandi bat herritarrentzat zerbitzuak produzitzea, eraikitzea etafabrikatzea da, eta zerbitzu horiek erabiltzeko erraztasunakematea.

Produkzio hitza hitz zabala da, eta laneko hainbat elementu,prozesu, katea eta abar hartzen ditu barne; elementu horiekbata bestearekin lotu behar dira, eta elkarri eragiten diotelarikjarri. Hori da zerbitzu bat sortzeko modubakarra.

Hitz batean, produkzio hitza lan-metodohitzaren sinonimoa da zerbitzuen alorre-an, eta horretan eragina du zerbitzupublikoen marketinak; izan ere, marketi-na oraindik apala bada ere, gero eta mai-zago erabiltzen da, eta horren bidez pro-dukzioa administrazio-erakundeetakoeguneroko lan-tresna bihurtzen ari da, etalana egiteko modu arrazionala, sortzaileaeta ebaluagarria ematen die lan-taldeei.

Horrela, bada, zerbitzu-ekoizleak gara,zerbitzu publikoen sortzaileak, herrita-rrentzako zerbitzuen fabrikatzaileak.Hori dena gara. Eta hori da, hain zuzen,gaur egun administrazio-erakundeetako langile gisa bereiztengaituena.

Baina, zer da zerbitzua?Zerbitzua herritarren premia bat da, eta premia horrek lehenta-suna izan behar du beti zerbitzu publikoak erabakitzeko

Herriko eta herritar ren bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak sortzen ditugu

Administrazioaren

berrikuntzak

berarekin dakar

hainbat lege

zakarretara botatzea,

hala nola: Funtzio

Publikoari buruzko

Legea

Page 23: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Kalitatea, edo etengabeko hobekuntzaKalitatea ere hiztegi publikoko beste hitz bat da, produkziohitza bezala. Zer esan nahi du? Erraza da: akatsik gabe egiteazerbitzu baten produkzio-prozesuak eskatzen duen guztia.Beraz, ezin hobe egitea. Zerbitzuan behar bezain ongi funtzio-natzen ez duten alderdiak etengabe hobetzea. Oso ondo fun-tzionatzen duten alderdiak ere hobetzea. Izan ere, zerbitzuabeti hobetu daiteke: beti izan daiteke kalitate hobekoa.

Zerbitzu-ekoizleak gara , zioen testuaren hasieran. Orain, zer-bitzuaren azken unean, produkzioaren –produkzio hitzar e n –nondik norakoa garbiagoa da: urratsez urrats, produkzio-pro-zesuak lan-taldeari zein pausu eta zein ordenatan jarraitu behardituen adierazten dio. Azken finean, zerbitzuko taldeok betiegiten ditugun lanak; baina ez beti dagokien ordenan. Etahemen bai, faktoreen ordenak eragina du zerbitzuaren kalita-tean. Bestela, abiadaren abiadaz, pausu batzuk azkarregi egitenditugu, eta horrek zerbitzuetan inoiz ez du ondorio onik.

Produkzio-taldeaProdukzio-prozesu hori guztia segitzea ez da erraza adminis-trazio-erakundeetan: lehenik eta behin, modernizazio-proze-suan urte asko eman arren, oraindik ere administrazioak ez

direlako zerbitzu-erakunde publiko. Nik,gaur egun, ez dut modernizazioaren aldeegiten: administrazioaren berrikuntzarenalde egiten dut. Berrikuntza horrek berare-kin dakar hainbat lege zakarretara botatzea,hala nola: Funtzio Publikoari buruzkoLegea, langile publikoak mailetan sailka-tzen baititu; edo Estatuari, autonomiei edoudalei dagokiena arautzen duten lege zurru-nak, izan ere horiek ez dira batere egokiakgaur egungo behar eta zerbitzu-eskaereiaurre egiteko. Eta bigarrenik, zerbitzuetakotaldeen alde egiten dut: langile gogotsuakbehar dira, emaitzak lortu nahi dituztenak,arduratsuak eta erabakitzeko ahalmena

dutenak, malguak, beste erakundeekin lan egiten dutenak etazerbitzuen produkzio-prozesuan herritarrak ere sartzen dituz-ten langileak... Beraz, nire jarrera –beste askorena bezala–administrazio-erakundeetan elementu garrantzitsuenak herrita-rrak eta lan-taldeak izatearen aldekoa da.

Zerbitzu publikoak sortzen ditugu. Eta gero eta hobeak sortunahi ditugu lan-taldeen bidez, hau da, zerbitzu-produkzioarenmetodoa erabiliz, herritarren eta herriko bizi-kalitatea hobetze-ko lan egiten duten lan-taldeen bidez.

Gehiago jakin nahi dutenek –nik dakidan ia guztia– nireManual para la producción de servicios municipales libururajo dezakete. Eskuliburua 1998. urtean argitaratu du HerriArduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE/IVAP). Zorte onaizan zuen ahaleginean.

Toni PuigBartzelonako Udala

Eta, horretaz gain, zerbitzu-multzo lagungarria, txikia nahizhandixeagoa. Zerbitzu lagungarri horiek zerikusia dute batakbestearekin, baita zerbitzu nagusiarekin ere; eta, horiek denaklotuz, behar bati dagokion erantzun pertsonalizatua emateaerrazten dute, eta hartara beharrari oso irtenbide erabilgarriaematen diote. Adibidez: museo bateko zerbitzu-paketeko zer-bitzu nagusia pintura-bilduma da; zerbitzu lagungarriak,berriz, aldi baterako erakusketak, katalogoa, jatetxea, denda...

Baliabideak edo zerbitzuaren ahalmenakLan-taldeak badaki dagoeneko herritarraren beharrari nolaegin aurre. Orain, nola hori abian jarri behar da, hainbat alder-di kontuan hartuta: ekonomia, langileak, ekipamendu-azpiegi-turak eta azpiegitura teknikoak, informazioa (egin behar denaondo egiteko), bete beharreko legeak, eta zerbitzu osoa edozerbitzu-paketeko zerbitzu lagungarriren bat beste administra-zio-, elkarte- edo enpresa-erakunde batekin kudeatzea. Horre-taz gain, prozesua martxan jartzeko, antolamendu-sistemak etakudeaketa-kontrolerako proposamen-sistemak eratu behardira, prezioak eta emaitzak finkatu...

Komunikazioa edo motibazioaBeharra zein den jakinda eta ideia erabilgarria sortuta, baduguzerbitzu-paketeko zerbitzu erabilgarria.Orain, komunikatzea besterik ez da falta,hau da, publiko objektiboari jakinarazteazerbitzua erabiltzen badu, bere beharrariirtenbide egokia aurkituko diola. Komuni-katzeko unea da. Zer da, bada, komuni-katzea, zerbitzuen alorrean?

Itxuraz, oso gauza erraza: publiko objek-tiboari –komentzitzeko asmotan– ideiaerabilgarriaren berri ematea, eta ideia horibeteko dela hitz ematea. Argiago esanda:“zerbitzua erabiltzen baduzu, zure beha-rrei irtenbidea aurkituko diezu!” Biribil--biribila. Komunikazioa publiko objekti-boaren hizkeran egin behar da, komentzitzeko eta motibatzekokutsuarekin beti ere: hitz gutxi baina argiak eta eragingarriak,gogoan erraz geratzen diren irudiak... Publikoak erabili ohidituen informazio-bideak erabili behar dira komunikazioan.

Zerbitzua gauzatzeko uneaKomunikazioak eraginda, publiko objektiboaren talde batekzerbitzua erabiltzen du: zerbitzuan dago. Eta hau topatzen du(zirkulua itxi egiten da hemen): administrazio-zerbitzua sortuduen lan-taldeak zerbitzua publiko orokorrarentzat sortu duelabaina orain, zerbitzua erabiltzeko unean, erabiltzaile bakoitza-ren edo erabiltzaile-talde bakoitzaren ezaugarrien arabera zer-bitzua egokitu egiten duela. Zerbitzuak agindutakoa lortuduten herritarrek kalitate onekotzat joko dute zerbitzua: ondo.Beharrari irtenbidea aurkitzen ez diotenek, berriz, txartzat jokodute; ondorioz, kexatu egingo dira, eta hori egiteko arrazoiaizango dute. Emaitza ona lortu dutenentzat, euren eta herriarenbizi-kalitaterako ardatz bihurtuko da zerbitzua, eta uste osoaizango dute zerbitzua ematen duen administrazio-erakundea-rengan.

23A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Langile gogotsuak

behar dira,

erabakitzeko ahalmena

dutenak, malguak, eta

beste erakundeekin

lan egiten dutenak

Page 24: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

24A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

• Actualidad Administrativa(Astekaria)La Ley-actualidad, S.A.Collado Mediano, 928230 Las Rozas (Madrid)Tel.: 91 602 00 00Faxa: 91 602 00 01http://www.laley-actualidad.es

• Administración de AndalucíaRevista Andaluza de Administración Pública(Hiruhilabetekaria)Servicio de Publicaciones y BOJAApartado Oficial sucursal nº 11, Bellavista41014 SevillaTel.: 95 469 31 60

• Administrative Sciencie Quaterly(Hiruhilabetekaria)Cornell University20 Thornwood Dr., Suite 100Ithaca, NY 14850-1265

• AutonomiesRevista Catalana de Derecho Público(Seihilabetekaria/katalanez eta gazteleraz)Escola d’Administració Pública de CatalunyaAv. de Pearson, 2808034 BarcelonaTel.: 93 402 40 17Faxa: 93 402 40 05E-mail: [email protected]

• Boletín de Administración e Lingua(irregularra)Escola Galega de Administración PúblicaPolígono das Fontiñas, s/n15707 SantiagoTel.: 981 57 08 00Faxa: 981 57 15 40

• Civitas Revista Española de Derecho Administrativo(Hiruhilabetekaria)Editorial Civitas, S.A.Ignacio Ellacuria, 328017 Madrid

• Diritto Amministrativo(Hiruhilabetekaria)Giuffrè Editore S. p.A.via Busto Arsizio, 4020151 MilanoTel.: 38 089 324Faxa: 38 089 426

• Revista de Estudios de la Administración Local y Autonómica(Lauhilabetekaria)Ministerio de Administraciones PúblicasInstituto Nacional de Administración PúblicaAtocha, 10628012 Madrid

• Public LawSweet & Maxwell(Lauhilabetekaria)University College LondonBentham House/Endsleigh GardensLondon WC1H 0EGTel./Faxa: 0171 391 1410

• Revista Aragonesa de Administración Pública(Seihilabetekaria)Instituto Aragonés de Administración PúblicaComunidad Autónoma de Aragón Paseo María Agustín, 3650004 Zaragoza

• Revista de Administración Pública(Lauhilabetekaria)Centro de Estudios Políticos y ConstitucionalesHarpidetza:Fuencarral 45, 6ª28004 MadridTel.: 91 532 50 69/91 532 55 91

• Revue française de droit administratif(Urtekaria)Dalloz-Sirey, 31-35, rue Froidevaux75685 Paris Cedex 14Tel.: 01 40 64 53 53

• Revista Vasca de Administración PúblicaHerri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria(Lauhilabetekaria)HAEE-IVAP, OñatiUnibertsitateko hiribidea, z/g20560 OñatiTel.: 943 78 20 00/943 78 20 11Faxa: 943 78 31 77

• Revue Française D’Administration Publique(Hiruhilabetekaria)I’Institut International D’Administration Publique (IIAP)Harpidetza:LA DOCUMENTATION FRANÇAISE29-31, quai Voltaire - 75340 Paris Cedex 07124, rue Hernri-Barbusse93308 Aubervilliers CedexFaxa: 01 48 39 56 01

• REGAP: Revista Galega de Administración Pública(Lauhilabetekaria)Escola Galega de Administración PúblicaRúa de Madrid, 2-4. Poligono das Fontiñas15707 Santiago de CompostelaTel.: 981 54 60 40 Faxa: 981 54 63 37Harpidetza: Editorial Galaxia

• Revue internationale des Sciences administratives(Hiruhilabetekaria)Etablissements Emile BRUYLANTSociété anonyme d’éditions juridiques et scientifiques67, rue de la Régence, 1000 BruxellesBBL: 310-0101028-40Tel.: 02/512.98.45Harpidetza egiteko telefonoa: 02/512.67.09Faxa: 02/511.72.02

• Rivista trimestrale di Scienza Dell´AmministrazioneFranco Angeli, EditoreViale Monza 10620127 MilanoTel.: 28 27 651Caselle Postale 1717520100 Milano

Azken denbora honetan irakurle ugari jarri dira gurekin harremanetan, administrazioko gaiak jorratzen dituzten aldizkari berezitueiburuzko informazioa eskatzeko. Beraiei erantzun nahian, hona hemen, aldizkari horietako batzuk eta euren helbideak:

Page 25: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

25A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Ahots ikustezinaLehengo batean Lakuara joatea egokitu zitzaidan. Lakua 2tik sartu nin-tzen. Artean kanpoan nengoela, eta sarrerara hurbiltzen ari nintzen eran,ilunpetatik ahots batek esan zidan:

– Egun on, txartela mesedez!

Alde guztietara begiratu eta inor ere ikusten ez. Beldurtu egin nintzen.Eta berriro:

– Txartela mesedez!

Halako batean, ahotsa nondik zetorren konturatu nintzen. Eskuinetarakabina moduko bat dago eta barruan, segurtasuneko atezaina. Berak zuikusten zaitu. Zuk, bera, ordea, ez.

Badakizu, herritarrak ADMINISTRAZIOARENGANDIK hurbil egonbehar du, Administrazioak herritarrarengandik, ordea, ez.

Ebakuntza

Dena erraza izango zen, hala esan zidaten behintzat.Denbora luzean zain egon ondoren, azkenean kenduahal izango nuen hainbeste traba egiten zidan kistea.Ez itsusi egiten zidalako, baizik eta eskuan nuelako,eta traba egiten zidan lanerako-eta.

Esan bezala, iritsi zen eguna eta joan nintzen ebakun-tza txiki hori egitera. Derrigorrezko tramite burokra-tikoak bete ondoren eraman ninduten ebakuntza gela-ra. Anestesia ere lokala izango zen eta ez zegoen bel-durrik izateko arrazoirik; hala ere, eta badaezpada,erne egon behar. Halako baten hasi zitzaidan erizai-netako bat eskua markatu eta ileak kentzen. Harritu-rik, berehala esan behar izan nion okerreko eskuanari zela, kistea bestean nuela.

Urduritzen hasia nintzen, baina anestesia jarri etakirujanoak laster ekin zion lanari. Lanean hasi, etaeskua mugitu nuelako edo ez dakit zergatik, galdetuzidaten ia zerbait nabaritzen nuen. Nik baietz, zerbaitnabaritzen nuela. Orduan anestesiko bat eman zida-ten, baina oraingoan, irenstekoa. Hala ere, dirudienez, eragina berandu egitekoa edo izan behar ze, ebakuntzak iraun zuenbitartean min edo traba bera nabaritu baitnuen. Gero, ordea, nire logelara eraman eta, anestesia bien eragina batera etorri--edo, lo seko gelditu nintzen.

Esan bezala, teorian ebakuntza erraza zen, eta beraz, operatu eta laster bidali ninduten etxera. Azkenean, etxean! Hiruzpa-lau egunera dei bat jaso nuen etxean. Neska bat zen. Lagunen bat seguraski.

– Bai?– X jauna?– Bai.– Gogorarazten dizut datorren astean ebakuntza bat egiteko txanda hartuta duzula. – Baina, nola? Orain dela hiruzpalau egun egin didate-eta. – A, bai? Orduan, barkatu.

EBAKUNTZAPERFEKTOAIZAN ZEN:ORAIN EZDAUKATKISTERIK!

Zuen istorioen zain gauzkazueondorengo helbideetan:

Administrazioa euskarazEusko JaurlaritzaWellingtongo dukearen kalea 201010 Vitoria-Gasteiz

Faxa: 945 -187603

Posta elektronikoa:[email protected]

Page 26: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

26A D M I N I S T R A Z I O A

E U S K A R A Z

Euskararen ingurukozenbait telefono

• AEK: 94/424 17 10

• Argia: 943/37 15 45

• EIZIE: 943/27 71 11

• EKB: 943/46 66 50• Euskal Herrian Euskaraz: 943/27 82 69

• Euskal Irrati Telebista (EITB): 94/681 66 00

• Euskal Kulturaren Erakundea: 07-335-59 93 25 25

• Euskaldunon Egunkaria: 943/30 02 22

• Euskaltzaindia: 94/415 81 55

• HABE: 943/41 26 00

• Helduen Euskalduntzerako Euskaltegia (HEI): 948/17 76 70-54

• Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP): 945/18 76 00

• Hizkuntza Politikarako Sailordetza: 945/18 81 10

• Ikas eta Ari (IKA): 945/28 89 22-44

• IRALE: 945/27 44 00

• Itzulpen Zerbitzu Ofiziala (IZO): 945/18 76 56. Fax: 945/18 76 03

• Kultura Saila: 945/18 94 64

• Nafarroako Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusia: 948/10 71 83

• Udal Euskaltegiak: 94/440 62 17943/80 52 54

• UZEI: 943/47 33 77

LUMA

G a l d e r a - s o r t a➊ Friulera hizkuntz gutxitua dugu,baina non hitz egiten da?A HolandanB ItalianC ErrumanianD Polonian

❷ Nafarroako armarriako kateakzein batailatan hartutakoak dira?A ValdejunqueranB Navas de TolosanC CalatravanD Ciudad Rodrigon

❸ Zein droga ateratzen da kala-muaren barietate batetik?A opioaB kokaina

C marihuanaD heroina

❹ Kalashnikov izenak zer dakar-kizu gogora?A Errusiako hiri batB arma batC Errusiako idazle batD Bolshoi-ko dantzari bat

❺ Non jaio zen Mazzantini toreatzai-l e a ?A TuteranB LinaresenC PalermonD Elgoibarren

S o l u z i o a k

G o i t i b e h e r aAurkitu beharreko hitz bakoitza letra gehiago edo gutxiago duenaurreko edo ondorengo hitzaren anagrama da. Zer da anagrama bat? Hitz baten letrak beste era batera ordenatuondoren lorturiko hitza: naiz/zain/zina.

1. Hainbat animaliaren kanpo-estalki gogorra.

2. Pl., lore mota. 3. Erraz sartzen dena.

4. Gorra. 5. Haitzarte. 6. Sasoi.

7. Gipuzkoako ibaia. 8. Zortea. 9. Intsektu-

-mota. 10. Orrazteko tresna. 11. Txikitutako

tabakoz betetako paperezko zilindroa.

1. Hegazti-mota. 2. Gipuzkoako herria.

3. Idazkia. 4. Labore-mota. 5. Buruargi.

6. Jardun. 7. Gaixoa. 8. Ugaztun erbiboroa.

9. Albistea. 10. Herria, nazioa. 11. Entzuteko

organoa.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Page 27: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

Udal-GobernuarenGidaliburua

Erakunde AutonomiadunaOrganismo Autónomo del

A

B

C

F

H

Arauen esparrua

Erregimen juridikoa

D Politika publikoak

E Baliabideak

Lurralde-ekintza

G Ekonomiaren garapena

Herrigintza

Antolamendua eta eskumenak

Udal-Gobernuazarduratzen dir e-nentzako oina -rrizko gidalibur upraktikoa, fitxaerraz eta erabil -garriez osatuta

www.ivap.or g

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Gidaliburu hau bakar-bakarrik ondorengo helbide elektronikoan irakur dezakezu:

www.ivap.org/gida.htm

Page 28: Daniel Cassany - apps.euskadi.eus

www.ivap.or g

Administrazioan euskaraz lan egiten lagunduko dizun tresna.

- Administrazioko hiztegia- Gramatikako zalantzak- Helbide interesgarriak- Hizkuntza eskakizunak- Idazki-ereduak- ...

Adminiklopedia

Erakunde AutonomiadunaOrganismo Autónomo del