Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

4
BILDU UDAL TALDEAK IRUÑEKO UDALBATZARI 2011-10-6ko OSOKO BILKURAN AURKEZTEN DION MOZIOA AURREKONTU IRIZPIDEAK Iruñeko Udalaren egungo egoera ekonomikoa ikusita, ezinbestekoa da gastuak lehentasunen arabera zedarritzen dituzten irizpide sendoak eta kontsekuenteak ezartzea, modu argian eta erantzukizunez ezarri ere, hurrengo udal aurrekontuak irizpide horien arabera eratzeko. Iruñeak dituen beharren eta lehentasunen gaineko azterlan zorrotzik ezak, oparotasun-garaian dirua barra-barra xahutu izanak eta badaezpadako lehentasun sozial eta ekonomikoko makroproiektuak sustatzeko obsesioak orain behar-beharrezkoak zaizkigun baliabideak xahutzera eraman dute Udala. Jasotako oinordetzak zentzuz jokatzera behartzen gaitu. Izan ere, zorpetze-maila % 43 handitu da 2002. urteaz geroztik, eta, aldi berean, zorpetzeko gaitasuna murriztu egin da % 11,35etik 5,64ra, biztanleko zor bizia % 144,72 handitu da, eta finantza-zama, % 88,23. Horiek horrela, bizi dugun egoera ez da batere itxaropentsua eta guztiz baldintzatzen ditu une hauetan jarduteko dauden aukerak. Orain, enplegua sortzeko eta gizatalde pobreendako gizarte-neurriak abiatzeko baliabide publikoak behar- beharrezko ditugun une honetan, behea jo du erabat gure egoera ekonomikoak. Nolanahi ere, beti dugu baliabideak optimizatzeko aukera, planifikazio egokiaz eta, batez ere, gehien sufritzen ari diren gizarte-taldeengan krisiaren ondorioak arintzera bideratutako borondate politikoaz jokatzen badugu. Azken albisteak ikusita, zeinen arabera murriztu egin baitira Toki Ogasuneko Funtsak udalei banatzen dizkien diru-sarrerak, udalak benetako galbidean jar daitezke. Eta hori hala da kapitalismo erasokor eta suntsikorrenak berezko dituen oinarriak eta akatsak tokian-tokian errepikatu dituzten politikak aplikatu direlako. Honezkero ezin zaio politika ekonomiko horri eutsi. Orain dugu unea udal-agendan jada tokirik ez duten hainbat proiekturen gainean erabakiak hartzeko. Sanferminen museoa dugu propiektu horietako bat. Izan ere, 10 milioi euro baino gehiago alferrik gastatu ditu jadanik Udalak proiektu horretan, eta asmoa du are diru publiko gehiago xahutzeko, noiz eta lau bideragarritasun-azterlan egin direnean eta horietako bakar batek ere proiektua bermatzen ez duenean. Beste proiektu bat Arantzadi parkearena da; kasu honetan birformulatu beharra dago. Izan ere, proiektuaren garapenean ez da errespetatzen ari udal-talde guztien oniritzia zuen hasierako planteamendua, eta orain gauzatzen ari den moduan egiteko diru publikoaren inbertsio handia behar da. Premiazkoa jotzen dugu, halaber, Udalaren gastuak murriztea, eta zinegotzigo delegatuak, alorrak, goi-karguen soldatak, gastu ez funtsezkoak eta dietak, oro har, gutxitzea. Austeritatea eta erantzukizun ekonomikoa kudeaketa publikoan ardatz dituen ikuspuntu batetik abiatuta, ezin zaie bere horretan eutsi aipatutako hiru egoera horiei, herritarrendako guztiz beharrezkoak diren zerbitzuak murrizten diren edo bermatzen ez diren bitartean. - 1 - Pza. Consistorial, 3º planta Tef. 948-420 574 http://bildu.info/irunea/ [email protected]

description

Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

Transcript of Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

Page 1: Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

BILDU UDAL TALDEAK IRUÑEKO UDALBATZARI 2011-10-6ko OSOKO BILKURAN AURKEZTEN DION MOZIOA

AURREKONTU IRIZPIDEAK

Iruñeko Udalaren egungo egoera ekonomikoa ikusita, ezinbestekoa da gastuak lehentasunen arabera zedarritzen dituzten irizpide sendoak eta kontsekuenteak ezartzea, modu argian eta erantzukizunez ezarri ere, hurrengo udal aurrekontuak irizpide horien arabera eratzeko. Iruñeak dituen beharren eta lehentasunen gaineko azterlan zorrotzik ezak, oparotasun-garaian dirua barra-barra xahutu izanak eta badaezpadako lehentasun sozial eta ekonomikoko makroproiektuak sustatzeko obsesioak orain behar-beharrezkoak zaizkigun baliabideak xahutzera eraman dute Udala.

Jasotako oinordetzak zentzuz jokatzera behartzen gaitu. Izan ere, zorpetze-maila % 43 handitu da 2002. urteaz geroztik, eta, aldi berean, zorpetzeko gaitasuna murriztu egin da % 11,35etik 5,64ra, biztanleko zor bizia % 144,72 handitu da, eta finantza-zama, % 88,23. Horiek horrela, bizi dugun egoera ez da batere itxaropentsua eta guztiz baldintzatzen ditu une hauetan jarduteko dauden aukerak. Orain, enplegua sortzeko eta gizatalde pobreendako gizarte-neurriak abiatzeko baliabide publikoak behar-beharrezko ditugun une honetan, behea jo du erabat gure egoera ekonomikoak. Nolanahi ere, beti dugu baliabideak optimizatzeko aukera, planifikazio egokiaz eta, batez ere, gehien sufritzen ari diren gizarte-taldeengan krisiaren ondorioak arintzera bideratutako borondate politikoaz jokatzen badugu.

Azken albisteak ikusita, zeinen arabera murriztu egin baitira Toki Ogasuneko Funtsak udalei banatzen dizkien diru-sarrerak, udalak benetako galbidean jar daitezke. Eta hori hala da kapitalismo erasokor eta suntsikorrenak berezko dituen oinarriak eta akatsak tokian-tokian errepikatu dituzten politikak aplikatu direlako. Honezkero ezin zaio politika ekonomiko horri eutsi. Orain dugu unea udal-agendan jada tokirik ez duten hainbat proiekturen gainean erabakiak hartzeko. Sanferminen museoa dugu propiektu horietako bat. Izan ere, 10 milioi euro baino gehiago alferrik gastatu ditu jadanik Udalak proiektu horretan, eta asmoa du are diru publiko gehiago xahutzeko, noiz eta lau bideragarritasun-azterlan egin direnean eta horietako bakar batek ere proiektua bermatzen ez duenean. Beste proiektu bat Arantzadi parkearena da; kasu honetan birformulatu beharra dago. Izan ere, proiektuaren garapenean ez da errespetatzen ari udal-talde guztien oniritzia zuen hasierako planteamendua, eta orain gauzatzen ari den moduan egiteko diru publikoaren inbertsio handia behar da.

Premiazkoa jotzen dugu, halaber, Udalaren gastuak murriztea, eta zinegotzigo delegatuak, alorrak, goi-karguen soldatak, gastu ez funtsezkoak eta dietak, oro har, gutxitzea. Austeritatea eta erantzukizun ekonomikoa kudeaketa publikoan ardatz dituen ikuspuntu batetik abiatuta, ezin zaie bere horretan eutsi aipatutako hiru egoera horiei, herritarrendako guztiz beharrezkoak diren zerbitzuak murrizten diren edo bermatzen ez diren bitartean.

- 1 -

Pza. Consistorial, 3º plantaTef. 948-420 574

http://bildu.info/irunea/[email protected]

Page 2: Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

Egun, gizarte-eskaera jakin batzuk daude, eta horiei aurre egiten ahalko genieke aurreko kapituluetan aurreztutako diruarekin. Eskaera horietako batzuk premiazkoak dira gure gizartearentzat, hala nola Alde Zaharreko Haur Eskola egitea edo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua handitzea eta hobetzea. Beste hainbat kapitulutan zuhur jokatuta posible litzateke, besteak beste, 0-3 zerbitzua beste auzoetara zabaltzea, edo, baita ere, Jarauta, Maiatzaren 2ko edo Navarreria kaleak oinezkoendako egokitzea.

Horregatik guztiarengatik, heldu diren udal-aurrekontuak eratzeari begira, Udalbatza honi honako erabaki hau har dezala proposatzen diogu:

1. Aurrekontuetan erantzukizunezko austeritate-irizpideak aplikatzea. Hori horrela, herritarren beharrei lehentasuna emanen zaie, lehentasunezkoak ez diren hainbat propiektu –hala nola Sanferminen museoa– behin betiko bazter geratuko dira, beste batzuri –Arantzadi parkeari, esaterako– beste dimentsio bat emanen zaie, eta Udalaren berezko gastuak murriztuko dira, alorrak, zinegotzigo delegatuak, goi-karguen soldatak, protokolo-gastuak, publizitatekoak, propagandakoak eta dietak gutxituz.

2. Udal-zerga eta tasa guztietan mailakatze-irizpide progresiboak aplikatzea eta Nafarroako Gobernuari galdatzea biltzen duen diru publikoaren % 25 tokiko entitateak finantzatzeko erabil dezala, entitate horiek finantza-burujabetza lortzen ez duten bitartean.

3. Funtsezko zerbitzu publikoak erreskatatzeko plangintzari heltzea, azken urteotan sustatu diren pribatizazio-politikei buru emanez eta enplegu publiko egonkorra sortuz, halako moduan non Udalak langabetuen kopurua murrizten lagunduko baitu.

4. Herritarren partaidetza sustatzea, benetako aurrekontu partizipatiboak posible eginen dituen lan-metodologia ezarriz hurrengo urteetarako, halako aurrekontuak ezen Iruña bere osotasunean hartuko baitute hala espazioari nola sektoreei dagokienez.

Iruñean, 2011ko urriaren 6an

- 2 -

Pza. Consistorial, 3º plantaTef. 948-420 574

http://bildu.info/irunea/[email protected]

Page 3: Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

MOCIÓN QUE PRESENTA EL GRUPO MUNICIPAL DE BILDU AL PLENO DE LA CORPORACIÓN DE 16-09-2011

CRITERIOS PRESUPUESTARIOS

La actual situación económica del Ayuntamiento de Pamplona-Iruñea exige que en la próxima elaboración de los presupuestos municipales se establezcan con claridad y responsabilidad unos criterios para la priorización del gasto sólidos y consecuentes. La ausencia de un estudio riguroso de las necesidades y prioridades de la ciudad, el despilfarro en tiempos de 'vacas gordas' y la obsesión por impulsar macroproyectos y actuaciones de dudosa prioridad social y económica han llevado a la institución a malgastar unos recursos que son imprescindibles ahora.

El legado recibido exige prudencia: el incremento del nivel de endeudamiento del 43% desde 2002, y al mismo tiempo, la reducción de la capacidad de endeudamiento del 11,35% al 5,64%, el aumento de la deuda viva por habitante en un 144,72% y la carga financiera en el 88,23% dibuja un panorama poco halagüeño y condiciona de forma determinante las posibilidades de actuación en estos momentos. Ahora que los recursos públicos son necesarios para impulsar la creación de empleo y medidas sociales para ayudar a los sectores más desfavorecidos nos encontramos con un panorama de coma económico. Pero siempre se pueden optimizar recursos con una buena planificación, y sobre todo, con voluntad política para paliar las consecuencias de la crisis en las capas sociales más castigadas de nuestra sociedad.

Las últimas noticias del descenso en los ingresos del reparto del Fondo de Haciendas Locales a los ayuntamientos puede llevar a estos a un auténtico callejón sin salida. Y ello se debe a la aplicación de unas políticas que han reproducido a nivel local las premisas y los errores del capitalismo más agresivo y voraz. Esta política económica es ya insostenible. Es el momento de tomar decisiones sobre algunos proyectos que ya no pueden estar en la agenda municipal. Uno de ellos es el Museo de los Sanfermines, en el que el Ayuntamiento de Pamplona ha malgastado ya más de 10 millones de euros y pretende seguir dilapidando más dinero público, cuando este proyecto acumula ya hasta cuatro estudios de viabilidad sin que ninguno de ellos se la garantice. Otro proyecto, en este caso para ser reformulado, es el del Parque de Arantzadi, cuyo desarrollo no está respetando el planteamiento original con el que todos los grupos del ayuntamiento estábamos de acuerdo, y que supone, tal y como se está ejecutando, una inversión considerable de dinero público.

Consideramos asimismo urgente impulsar recortes en el gasto dentro del propio ayuntamiento, reducir las concejalías delegadas, las áreas, los sueldos de altos cargos, gastos supérfluos y dietas en general. Desde una perspectiva de austeridad y de responsabilidad económica en la gestión pública ninguna de estas tres situaciones pueden mantenerse intactas, mientras se recortan, o no se garantizan, servicios absolutamente prioritarios para la ciudadanía.

- 3 -

Pza. Consistorial, 3º plantaTef. 948-420 574

http://bildu.info/irunea/[email protected]

Page 4: Criterios presupuestarios_Aurrekontu irizpideak

Actualmente existen demandas sociales muy concretas que podrían cubrirse con el dinero ahorrado de los capítulos anteriores. Algunas tienen una urgencia social como la Escuela Infantil del Casco Viejo o la ampliación y mejora del Servicio de Atención a Domicilio. Con un planteamiento austero en otros capítulos propia abordarse la ampliación del servicio 0-3 en otros barrios, o incluso la peatonalización de Jarauta, 2 de mayo o Navarrería, entre otras actuaciones.

Por todo ello, de cara a la elaboración de los próximos presupuestos municipales, proponemos a este pleno la adopción del siguiente acuerdo:

1. Aplicar criterios de austeridad presupuestaria responsable, priorizando las necesidades de la ciudadanía y renunciando definitivamente a proyectos que no son prioritarios como el Museo de Sanfermines, redimensionando otros como el Parque de Arantzadi y limitando los gastos en el propio ayuntamiento, reduciendo áreas, número de concejalías delegadas, salarios de altos cargos, gasto protocolario, publicidad, propaganda y dietas.

2. Aplicar criterios de progresividad fiscal en todos los impuestos y tasas municipales y exigir al Gobierno de Navarra que aporte el 25% del dinero público que recauda a la financiación de las entidades locales, en tanto en cuanto estas no alcance la autonomía financiera a la que aspiran.

3. Abordar planificadamente el rescate de servicios públicos esenciales, poniendo fin a las políticas de privatizaciones que se han impulsado durante los últimos años, y creando empleo público estable, contribuyendo desde esta institución al descenso del paro.

4. Impulsar la participación ciudadana, estableciendo para los próximos ejercicios, una metodología de trabajo que nos permita la implantación de unos Presupuestos realmente participativos, que contemplen la ciudad en su conjunto tanto a nivel espacial como sectorial.

Pamplona-Iruñea, 6 de octubre de 2011

- 4 -

Pza. Consistorial, 3º plantaTef. 948-420 574

http://bildu.info/irunea/[email protected]