Gorren curriculuma egiteko irizpideak

17
Ikasle gorren sarbidea hizkuntzen curriculumean. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza. Bilbo, 2013-09-05

Transcript of Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Page 1: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ikasle gorren sarbidea hizkuntzen curriculumean.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza.

Bilbo, 2013-09-05

Page 2: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Hizkuntza taldekideak

Hizkuntza arloko aholkulariak. Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza irakasleak (gaztelania, euskera, ingelesa).

Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulariak.

Ezinbesteko laguntza eta gida : Ikasle gorren koordinatzaileak Hezkuntza Premia Berezi Programako aholkulariak

Page 3: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Abiapuntua

Ikasle gorrek entzuteko arazoak dituzte, ikasteko ez.

Ahozko hizkuntza (ulermena eta ekoizpena) hizkuntzen curriculumeko eduki bloke nagusia da.

Sintaxia eta morfologia ere errazten dituzte.

Erkidegoan hiru hizkuntza irakasten dira eta irakasteko erabiltzen dira.

Ikasle gorrek hizkuntza propioa ere garatzen dute : zeinu hizkuntza.

Page 4: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Hizkuntzen Curriculuma egokitzeko Irizpideak

Ahozko hizkuntzaren pisua leuntzea ikasleen integrazioa kontuan izanik.

Ahozko hizkuntzan zein hizkuntza idatzian sintaxiari eta morfologiari dagozkien edukiak ere leuntzea.

Komunikazio sistema alternatiboak kontuan izatea laguntza tresna gisa.

Zeinu-hizkuntza kontuan izatea Hizkuntzen Trataera Bateratuaren arabera.

Page 5: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Curriculumaren atal nagusiak

Helburuak Edukiak Ebaluazio irizpideak

Page 6: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Helburuak I

1. Hizkuntza erabiltzeko era askotako eremuetatik jasotako diskurtso idatziak eta ahozkoak ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko.

1. Hizkuntza erabiltzeko hainbat eremuetatik jasotako diskurtso idatziak ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko.

2. Komunikatzeko sistema alternatiboen laguntzarekin hizkuntza erabiltzeko hainbat eremuetatik jasotako ahozko diskurtsoak ulertzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko.

Page 7: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Helburuak II

2. Ahoz eta idatziz, esan-idatziak egoki, koherentziaz eta zuzen adierazteko eta solasteko gai izatea, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuz; hau da, hainbat komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta hizkuntza-arauak kontuan izan behar dira, komunikazio-premia bakoitzari eraginkortasunez erantzuteko.

3. Idatziz modu egokian, koherentean eta zuzenean adieraztea, komunikazio egoeren ezaugarriak eta hizkuntzaren oinarrizko arauak kontuan izanik, hala hainbat komunikazio-premiari eraginkortasunez erantzun ahal izateko.

4. Zuzen eta koherentziaz adieraztea eta elkarrekitea, komunikazio –sistema alternatiboen laguntzarekin, errespetuan eta lankidetzan oinarritutako jarrera hartuta eta komunikazio-premien ezaugarriak kontuan hartuta.

Page 8: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ikasgelan eta ikastetxean gizarte-harremanak eraikitzea helburu duten ahozko eta ikus-entzunezko interakzioetan parte hartzea.

Elkarrizketetan parte hartzea, testuak ulertzeko nahiz idazteko eta era guztietako egoeretan aurkitu daitezkeen komunikazio-prozesuei buruz hausnartzeko.

Curriculumaren hainbat zeregini bereziki dagozkien komunikazio-egoeretan parte-hartze aktiboa izatea; bereziki, ikaskuntza-jarduerak antolatzeko eta kudeatzeko, informazioa bilatzeko eta horren ekarpenak egiteko, argibideak eskatzeko, taldean lankidetzan aritzeko eta egindako jardueren azken emaitza adierazteko.

Ikasgelaren barnean eta ikastetxean hainbat helburuekin garatzen diren ahozko elkarrizketan nahiz ikus-entzunezko jardueretan parte hartzea, beharrezkoak balitz komunikazio sistema alternatiboen laguntzarekin, ikasleen hizkuntza gaitasuna kontuan hartuta, betiere: gizarte-harremana eraikitzea, testual ulertzea eta idaztea. Komunikazio prozesuez gogoeta egitea.

Ikaskuntza jarduerak antolatzen eta kudeatzen parte hartzea.

Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea. 1

eduki multzoa.

Page 9: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea. 1

eduki multzoa.

Harreman-trukea balioestea, ezagutzen eta ideien kontzientzia hartzeko eta ikaskuntza-prozesu ororen ulermen eta adierazpen-prozesuak erregulatzeko baliabidetzat, bai banakako jardueratan, bai taldeko lankidetzan.

Harreman-trukea norberaren eta besteen sentimenduen kontzientzia hartzeko eta jarrera erregulatzeko baliabidetzat balioestea.

Harreman-trukeak hasten, mantentzen eta amaitzen laguntzen duten hainbat komunikazio-estrategia erabiltzea.

Elkarrekintzak hasteko, mantentzeko eta amaitzeko komunikazio-estrategien erabilera, beharrezkoa bada, komunikazio sistema alternatiboa erabiliz.

Page 10: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea. 1

eduki multzoa. Ahozko eta ikus-entzunezko

testuen informazio esanguratsuenak ulertzea, bai ikasleen eguneroko bizitzari nahiz ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan.

Landutako ahozko testuen genero-ezaugarri bereziak ezagutzea.

Ahozko eta ikus-entzunezko testuen informazio

esanguratsuenak ulertzea eta identifikatzea, beharrezkoa bada, komunikazio sistema alternatiboa

erabiliz. bai ikasleen eguneroko bizitzari nahiz ikasle-

esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai

bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da

narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan.

Landutako ahozko testuen genero oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

Page 11: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Literatura-hezkuntza. 3. eduki multzoa.

Ipuin eta kontakizun laburrak (gure kulturako eta beste hainbat kulturatako mitoak eta elezaharrak barne) espresioa landuz irakurtzea eta elkarri kontatzea.

Irakurketen iruzkin bateratuetan oinarrituz eta ikus-entzunezko materialak ikusiz, olerkiak eta bertsoak entzutea eta errezitatzea.

Antzerki-lanak edo zatiak iruzkinak eginez eta dramatizatuz irakurtzea, eta antzerki-testuaren forma-ezaugarriak ezagutzea.

Ipuinen eta kontakizun laburren, poemen eta bertsoen nahiz antzezlanen edo horien zatien irakurketa gidatua eta partekatua, berorien oinarrizko elementuak ezagutuz.

Literatura-jardueretan partehartzea geletan eta eskolan.

Page 12: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Hizkuntzari buruzko hausnarketa 4. eduki

multzoa. Ahozko komunikazioaren eta

komunikazio idatziaren arteko nahiz lagunarteko erabileren eta erabilera formalen arteko desberdintasun garrantzitsuak (testuingurukoak eta formari dagozkionak) behatzea, eta gizarteko komunikazio-arauek eta hizkuntza prosodikoak nahiz hitz gabeko mintzairak ahozko hizkuntza eraginkorrean duten garrantzia kontuan hartzea.

Testuetako aditz-jokoak ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea; narrazioei dagokienez, arreta berezia jarriko da gaztelaniako iraganeko denboretan eta euskarako aditzaren denboran eta aspektuan.

Ahozko komunikazioaren eta komunikazio idatziaren arteko nahiz lagunarteko erabileraren eta erabilera formalen arteko desberdintasun garrantzitsuez jabetzea.

Landutako testuetako aditz-jokoak ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea.

Page 13: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Hizkuntzari buruzko hausnarketa 4. eduki

multzoa. Helburu berarekin hainbat

hizkuntzatan erabilitako zenbait hizkuntza-prozedura konparatzea eta hizkuntza horietako batean jasotako ezagutzak besteetan aplikatzea, hizkuntzari buruzko hausnarketan laguntzeko.

Hizkuntza bakoitza elementu eta funtzionamendu-arau propioak dituen sistematzat hartzea, eta hizkuntzen arteko paralelismoa (semantikoa nahiz morfologikoa) ez dela beti gertatzen ulertzea.

Hainbat hizkuntzatan –baita zeinu-hizkuntzan ere- helburu berdinarekin erabilitako prozedura linguistiko batzuk konparatzea.

Hizkuntzetako batean- baita zeinu–hizkuntzan ere- jasotako ezagutzak besteetan erabiltzea, gainerako hizkuntzei buruzko hausnarketan laguntzeko.

Page 14: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Hizkuntzaren dimentsio soziala. 5

eduki-multzoa.

Egungo euskal gizartean eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna existitzen direla onartzea, eta, horretarako, hainbat hizkuntzatako testuak bilatzea, irakurtzea eta entzutea.

Egungo euskal gizartean eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna existitzen direla onartzea, eta, horretarako, hainbat hizkuntzatako testuak bilatzea eta irakurtzea.

Page 15: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak I

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, bai ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza-zereginak beteko dira, eta, informazio zehatzak hautemateaz gainera, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko dira.

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, -komunikazio-sistema alternatiboa erabiliz- bai ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza-zereginak beteko dira, eta, informazio zehatzak identifikatzeaz gain, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko dira.

Page 16: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak II

1.1. Ea jarraitzen dituen ahozko testuak aztertzeko azaldutako argibideak.

1.2. Ea identifikatzen eta eskuratzen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko.

1.3. Ea, entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementu esplizituak kontuan hartuta.

1.5. Ea landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten dituen.

1.6. Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak.

1.1. Ahozko testuak aztertzeko azaldutako argibideak jarraitzen ditu.

1.2. Entzute-helburuaren xedeko informazioak identifikatzen eta bereganatzen ditu komunikazio-sistema alternatiboa erabiliz.

1.3. Entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementu esplizituak kontuan hartuta.

1.5. Landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten ditu komunikazio-sistema alternatiboen laguntzarekin.

1.6. Diskriminazioa adierazten duten esapide arruntenen zentzua ulertzen du.

Page 17: Gorren curriculuma egiteko irizpideak

Eskerrik asko!!!!