buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17...

64
t t i p i t t a p a t Eskualdeko futbito txapelketa abiatu da 17 taldek parte hartuko dute Baz- tan-Bidasoako XIII. futbito txa- pelketan. Lehen aldiz, bi katego- riatan banatu dituzte eta igoerak eta jautsierak izanen dira. 2005eko azaroaren 17a • XXV. urtea 24 1940-60ko gazteei buruzko liburua Rosa Arburuak «1940-1960. Bort- zirietako gaztiak» izeneko liburua argitaratuko du. Gerra ondoko be- launaldiaren bizi gogorraren tes- tigantza bildu du. 04 410 03

Transcript of buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17...

Page 1: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

ttipittapa

tEskualdeko futbito txapelketa abiatu da17 taldek parte hartuko dute Baz-tan-Bidasoako XIII. futbito txa-pelketan. Lehen aldiz, bi katego-riatan banatu dituzte eta igoeraketa jautsierak izanen dira.2005eko azaroaren 17a • XXV. urtea

241940-60ko gazteeiburuzko liburuaRosa Arburuak «1940-1960. Bort-zirietako gaztiak» izeneko liburuaargitaratuko du. Gerra ondoko be-launaldiaren bizi gogorraren tes-tigantza bildu du.

04

410

03

Page 2: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 3: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 4: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 5: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 6: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 7: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 8: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 9: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 10: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 11: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 12: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 13: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 14: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 15: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 16: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 17: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 18: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

2 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Zer da parket flotatzailea?Egurrezko piezekin osatzen da eta

normalean xafla luzeak izaten dira. Pie-za hauek, teknologia berezia erabiliz tai-ler espezializatuetan itsasten eta berni-zatzen dira. Ez dira lurrean ez itsastenezta iltzatzen ere. Ikusten ez den aldea,azpitik geratzen dena, neoprenozko mintzedo geruza baten gainean jartzen da.Hori dela eta, “flotatzen” gelditzen da,eta aldi berean, isolatzaile funtzioa egi-ten du. Beste tronadura edo tarima ba-tzuekin konparatuz, parketa jartzeak ezdu lan handirik eskatzen eta etxea beraez da osorik hustu beharrik obra egite-ko. Konparazioan, horixe da duen abain-talarik nagusiena.

Era berean, edozein zoletan erabil dai-teke, baita lehenagoko zolaren gaineanere. Hala ere, baldintza batzuk eskatzenditu: 20 graduko tenperatura izatea etagela ongi aireztatua egotea, hezetasu-naren lurruna likido bihurtu eta parketa-ren gainera eror ez dadin. Jarri ondotikgelako zola 3-4 zentimetro altuago iza-nen dugu. Beraz, parket flotatzailea au-rreko zola kendu gabe jartzen bada, par-keta jarri ez den gelak baxuago gelditu-ko dira. Egurrezko xaflen azpian jartzenden neoprenozko geruzak isolatzaile fun-tzioa betetzen badu ere, hezetasun han-dia dagoen etxebizitzaren zatietan par-ket flotatzailerik ez jartzea gomendatzenda, ura eta egurra bateraezinak baitira.

Hori dela eta, ez da gomendatzen bai-nugela eta sukaldeetan jartzea. Hala-

koetan, komunontzi, bidet, konketa etadutxaren ondoan tapizak jartzea kome-ni da, baita harraskaren ondoan dago-en zatian ere.

Zer egin ongi mantentzeko• Xurgagailuaz garbitzea komenida. Izan

ere, era horretan zikinkeria partikulakarrastatu gabe jasotzen dira, lixa efek-tua ekidinez. Xurgagailu gehienek be-ren osagarrien artean parketak garbi-tzeko osagarri berezia izaten dute.

• Bertzela, bereziak diren trapu edo mo-pa hezetuak erabiltzea komeni da.Parketaren iraunkortasuna, neurri han-di batean, bernizaren baitan dago. Be-raz, bernizak egoera onean iraun be-har du. Horrexegatik, erabiltzen denproduktua ahalik eta leunena izateakomeni da, korrosioa ekiditeko.

• Profesional batzuek garbitzeko ura etaozpina nahastea gomendatzen dute;beste batzuek diote hobe dela ura era-biltzea, bertzerik gabe. Edozein mo-dutan, egoera onean mantentzekogehiegizko ura ekidin behar da.

• 10 urtean behin parketaren zorua leun-tzea komeni da. Horrela, zoruari 30 ur-teko bizi-bermea ematen zaio.

• Marradura posibleak ekiditeko aulkien,mahaien eta antzekoen hanketan fel-trozko takoak jartzea komeni da. Ka-su eman altzariak arrastaka ibiltzeanedota oinetakoen zikinekin. Etxe-bizitzaren sarreran oin-zatar bat edu-kitzea ezinbestekoa da.

Parket flotatzailea

Merkea eta instalatzeko erraza

Page 19: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 3

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Bi erako parket flotatzaileak: egur naturalezkoak edo melaminazkoakBi erako zolak daude: egur natura-

lezko parket flotatzaileak eta laminakmelaminazko erretxinaz estaliak dituz-tenak. Dekorazioari dagokionez, eurenarteko ezberdintasuna honetan datza:melaminazkoak kolore eta apaingarrie-tan aukera gehiago ematen ditu; egurnaturalezkoak, berriz, ez du kolore al-daketarik onartzen eta aukeratutako egurmotara mugatu behar da.

Egur naturalekoparket flotatzailea

• Materialak eta kalitatea. 2 edo 4 mili-metro lodiera duten egur noblezko hi-ru panelez osatuta dago, euren arte-an kolatuak eta, gainera, babesten du-ten hainbat berniz geruza ditu egurrahigagaitzago bihurtzeko. Abantailenartean, kalitate hobea eta iraupen lu-zeagoa.

• Egurraren akaberak. Distiragabe edodistirarekin berniza daiteke. Azken ur-te honetan distirarekin bernizatzen dagehienetan hutsegiteak eta urradurakhobekien ezkutatzen dituena baita.

• Prezioak. Garestienen artean egur tro-

pikala nagusitzen da. 35 euro ordain-tzen da metro kuadroa hezetasunarihobekien eusten diona delako. Mer-keenen artean haritz, pago eta gerezixaflak daude. Metro kuadroa 20 euroeta hortik aurrera ordaintzen da.

Parket flotatzailelaminatua

• Materialak eta kalitatea. Egurrezko tau-la edo lamina baten gainean argazkierreprodukzio bat itsasten da, estiloezberdineko apaindurak ere onartzenditu, gelari eman nahi zaion erabilera-ren arabera. Erreprodukzio hori mela-mina gardenezko hainbat erretxina ge-ruzaz estalita dago, higadurari, talkei,zigarroen erredurei eta eguzkiari arrasongi eusten diona. Taula bakoitzak me-laminazko bi edo hiru lamina edo tau-la txikiz osatuta egon daiteke.

• Prezioak. Zenbat eta erretxina geruzagehiago izan eta taula lodiagoa izan,parket hori orduan eta garestiago iza-nen da metro kuadroko, hala ere, pre-zioa aukeratutako akaberaren arabe-rakoa ere izanen da (marrazkia...). 4milimetroko erretxina duten taulak me-tro kuadroko 33 eurotan eros daitez-ke eta 2 milimetrokoak metro kuadro-ko 20 eurotan.l

Page 20: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 21: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 22: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Argiak eta lanparak

Argiztatu etxeadiseinu itxura emanez

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

6 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

Etxeari bizia ematen dioten lanparakArgi eta itzalen arteko kontrasteek itxura be-

rria ematen diote etxeari. Eta efektu hori na-barmentzen laguntzen dute lanpara berrien di-seinuek, orain arte ikusten ez ziren itxura, neu-rri eta koloreak erabiliz, eta lanparen izaerapraktikoari izaera dekoratzailea ere gehituz.

Batetik estilo minimalista duten lanparak di-tugu, beira eta altzairuzko mundu batera era-maten gaituztenak. Betiko lanpara klasikoak

zokoratu eta itxura aerodinamikoa dutenkristal eta letoizko lanparek hartu dute haienlekua.

Argien distirek luxu eta fantasiazko mun-du batera garraiatuko gaituzte. Pieza bo-robilak edo espiralean osatuak, metali-zatuak edo nakarezkoak… etxeari do-torezia emanen dioten piezak azken ba-tean. Beharbada, kristalak ematen duenglamourra atseginago izanen duzu. Ha-la bada, Bohemiako kristalarekin egi-nak eta sabaitik zintzilik dauden bola-txoez osatutako arte-lanek maitemin-duko zaituzte, forma obalatuak edo ka-rratuak osatuz. Holakoekin, %100eangardenak diren lanparen edertasunadeskubrituko duzu.

Ausartenentzat poliamidazko harie-kin egindako modeloak daude, itxuraobalatukoak, magiaz betetako argia za-baltzen dutenak.

Gainerakoan, gustoko duzuna sin-pletasuna baldin bada, Asia ekialdekoitxura lasaietan inspiratutako lanparak

dituzu aukeran, paper serigrafiatuzko bo-la handiak. Lanpara hauek mistizismo etalasaitasuna emanen diote etxeko xokoriklasaienei. Zutikako lanparak ere badituzuestilo honetakoak, etxeko xokoei argi xua-

bea eta goxoa emateko ezin aproposago-ak.

Page 23: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 24: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

8 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Zergatien peskizan • Hezetasuna hodiren bateko ur gale-

raren edo ate-leihoen drainatze txa-rraren ondorio izan daiteke.

• Lurreko mailaren azpitik dagoen so-toetako zola porotsua lurretik etxebi-zitzaren barnealderaino doazen he-zetasunen eragile izaten da.

• Kondentsazioa eta manposteriako arrai-lak ere badira barnealdeko hezetasu-nen eragile.

• Kontuz ibili ate-leihoek hartzen dituz-ten kolpeekin, markoen inguruko en-tokadura erortzen ahal da, eta tarte ho-rietatik ere sar daiteke hezetasuna. Be-te itzazu tarte horiek uraren kontrakomasilla bereziarekin.

• Ikuskatu urtean behin kanalen, ur-zo-rrotenen eta hormen iragazgaiztasunegoera. Zain ezazu, era berean, drai-natze-sarearen garbiketa eta zoruenbalizko arrail eta zirrikituak. Horretanzabiltzala, ez ahaztu teilatuko isurbi-

deak (hustubideak, kanalonak eta gai-nezkabideak) garbi dauden eta beharbezala funtzionatzen duten ikuskatzea.

• Aztertu, hiru urtean behin, fatxadanarraildurarik edo deformaziorik sortuden eta teilatuaren kontserbazio ego-era egokia den (teilak, inklinazio-al-daketak, ea.).

Nola nabaritu arazoa • Egiaztatu kondentsazio arazoa den

ala bestelakoa den: jarri eragindakoparetan aluminiozko paper pusketabat, zinta itsaskorrez. Aluminioarenageriko azaleran lurruna agertzen bal-din bada, kondentsazio arazoa da.

• Etxebizitzaren barnealdean eraginaduten euri-iragazpenak zehazki mu-gaturiko orban gisa agertu eta, euriaegitean, nabarmendu egiten dira.

• Paretak, barne zein kanpoaldean, ge-sal edo kresalezko orbanak agertzenbaditu, arazoa behetik gorako heze-

Hezetasun arazoak etxean

Funtzezkoa da aurrea hartzea,ikuskatzea eta

diagnostikatzea

Page 25: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 9

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

tasuna da (lurretik igotzen dena, ale-gia). Hori garaiz tratatzen ez baduzu,litekeena da gerora paretan goroldioaagertzea eta barrenean pintura erorieta pareta lizuntzea.

• Ustekabeko hezetasunak ur-bideek(hodiren bat hautsi edo lehertu, gaiz-ki elkarturiko juntura bat, ea.) eraginduten ihesen ondorioz agertzen diraeta horman edo sabaian aureola zen-trokide gisa agertzen dira. Zenbat etaur gehiago bildu, orduan eta zabalagoagertuko da aureola.

• Eraikuntzan edo etxegintzan baliatzendiren materialak (hormigoia, igeltsua,ea.) nahasteko erabiltzen den urak aza-leratzeko joera izaten du: horrek ereorbanak sortarazten ditu sabai, zola,pareta eta gainerakoetan.

• Kanpoko hezetasuna erakusten duensintometako bat fatxadan efloreszen-tzia zuriak agertzea da. Lizuna, gorol-dioa edota arraildurak ere hezetasu-naren seinale dira.

Hasi lanean!• Aurreneko hezetasun sintomaren bat

agertu bezain laster bilatu konponbi-dea emateko sistemarik egokiena; on-dotik, iragazkaiztu edo inpermeabili-zatu azalera hori, arazoa berriro ger-ta ez dadin. Ez utzi larriagotzen.

• Konpondu arraildurak agertu bezainlaster, baita txiki-txikiak badira ere: ba-liteke horren atzean hodi zartatu edoireki bat egotea; debora igarotzen utzizgero, filtrazioak arraildurara pasa dai-tezke eta, pixkanaka, pareta guztirahedatu.

• Euri edo elurrak sortarazitako filtra-zioak lehenbailehen konpondu behardira. Bertzenaz, hezetasuna etenga-beko tanta bilakatuko da.

• Hezetasun seinalea lehortu aurretikez ahalegindu azalera hori inpermea-bilizatzen.

• Hezetasun orbana lehortzeko piztu ge-la horretako kalefakzioa eta eduki ho-rrela hainbat egunetan, itzali gabe.

Page 26: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 27: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 28: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

12 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Hasi aurretik Lana erraz eta eraginkorrago izateko,

hobe dugu honako tresna hauek esku-ratzea: eskailerak, babesteko zinta, main-dire edo zatarren bat (pintatu ezin dai-tezkeen elementu finkoak estaltzeko),espatulak, lixa, eragilea, pintura zaha-rra kentzeko behar dena; gutienez, hirutamainetako pintzelak, ile sintetiko edonaturalekoak (hauek garestiago badiraere, gehiago irauten dute); arrabolak aza-lera handiak, sabaiak eta paretak pinta-tzeko eta, azkenean, ontziak. Arrabolaaukeratuz gero, bandeja beharko dugu;pintzela nahiago izatekotan, gaiak na-

hasteko adibidez, bestelako ontziak ereizanen ditugu premiazkoak. Hermetiko-ki ixtekoak baldin badira, hautatu horre-lakoak: nahasketa bera aurrerago era-biltzeko aukera emanen digute eta.

Nola aukeratu pintura Pintura kontuetan jakitun ez bazara,

lortu nahi den bukaera eta dagokion aza-lerarentzat pintura egokiena aukeratuaurretik, hobe dugu aholkua eskatzea.Kolorea zaletasunen arabera aldatzenden arren, zerrenda komertzial batekoaizan edo nahasi behar ditugun tonuakerosita ere, hamaika aukera ditugu eta,

Pinturaren indarra

Pareten kolorea

Page 29: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 13

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

hortaz, erabaki aurretik ongi finkatu be-har dugu iritzia. Zerrenda komertziale-tako koloreak azalera ttiki-ttikietan ager-tzen dira baina, errealitatera eramanik,dezente bizi eta agresiboago dirudite.Beraz, bainila tonuko horia nahi badu-gu, hobe da beilegi hitsa daukan poteaaukeratzea. Kontuan hartu, horrez gai-nera, kolorearen tonua argitasunak al-datzen duela. Kopuruak kalkulatzeko,estali beharreko azaleren zabalera etaluzera neurtu behar ditugu, tarteak (leiho-ak, ateak, ea.) salbuetsi gabe. Hobe daguk hautatu dugun pintura horren litro-ak zenbat metro pintatzen duen eta zen-bat esku eman behar diren hornitzaile-ari galdetzea, emaitza on-ona erdietsinahi badugu. · Latex eta sabaientzako pinturak.Be-

rehala lehortzen dira, pintatzeko une-an usain gutti dute eta erraz aplikatzendira. Bukaera matea du. Metal, azule-jo eta zeramiketan izan ezik, gainera-ko azalera guzietan emateko apropo-sa. Litroak 12 metro kuadro estaltzenditu.

· Satinola. Aurrekoa bezain azkar le-

hortzen ez denez, pintatzeko uneanusain bizi-bizia du eta pintatzea ez dakontu erraza (orbanak sor daitezke ber-din-berdin margotu ezean, tantak etaarrasto itsusiak nabarmenduz). Gaiz-ki pintaturiko atalak ez du konponke-tarik: pareta osoa margotu beharko daberriz ere. Bukaera distiratsua da. Ko-meni da igeltsuzko bukaera fin-fina du-ten azaleretan bakarrik ematea. Litro-ak 12 metro koadro estaltzen ditu.

· Esmalte sintetikoa. Azkar lehortzenda, pintatzeko unean usain gutti du etaaplikatzeak ez du inolako arazorik ema-ten. Bukaera distiratsua du. Komeni-garria metal eta egurrezko azaleretanemateko: marko eta leihoetan, kan-poaldean paregabeko erresistentziadu.

· Pintura plastikoa. Azkar lehortzen da,pintatzeko unean usain gutti du eta, ja-kina denez, uretan garbitzeko aukeradu abantaila nagusia. Aplikatzeak ezdu arazorik sortzen eta, aunitz estal-tzen duenez, sabai eta paretak pinta-tzeko egokia da. Litroak 20 metro kua-dro estaltzen du.

Page 30: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

14 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Lanaren antolaketa Pintatze-lanetan hasi aurretik hobe da

gela egurastea eta, berehala, hautsik al-txa ez dadin, ate-leihoak ixtea. Bertze-naz, hautsa pintura hezeari itsatsiko li-tzaizkioke. Pintatzen hasteko modurikegokiena hauxe da: • Lehen urratsa: hasi sabaia pintatzen.

Paretetara igaro aurretik, eman sa-baiari behar dituen esku guztiak.

• Bigarren urratsa: paretak. Hasi pare-ta bateko eskuineko goi bazterretik;hurrengo azalerara igaro aurretik, au-rrekoa erabat bukatu behar dugu be-ti. Eskualdi guztiak norabide bereanemanen ditugu.

• Hirugarren urratsa: ate-leihoak. Es-tali beti zintarekin pintatu behar ez di-ren elementuak (bisagrak, sarrailak,beirak, ea.).

• Laugarren urratsa: zokaloak, lurzo-ruko ertza zintarekin estalita, pinturazzikin ez dezagun.

Pintatzeko lana profesionalen esku uzten bada... hainbat kontu gogoan izan beharko di-

tugu. Prezioa zehazteko bi oinarriak ho-nako hauek dira: pintatu beharreko me-tro koadroen kopurua batetik, eta pintu-ra-mota bestetik. Azken honek lanarenprezioa zerbait altxa dezake, baina ezaskozaz ere garestiago bihurtu. Gauregun dauden pinturak erabiliz, ez da ohi-ko kontua etxea gauez hutsik utzi beharizatea, lanaren antolamenduak hainbatgela libre edukitzea ahalbideratzen dio-lako langileari. Ahal den neurrian, haienlana erraztea komeni izaten da, altza-riak baztertuz edo koadroak kenduz, la-neko denbora eta, horren ondorioz, fak-turako munta murriztu eginen delako.

Pintatzea eta ekologista izatea Etxea pintatutakoan, tresneria eta pin-

tura poteak behar den edukiontzian uz-teaz gainera, kontuan hartu honako hauekere. Pintatzen ari den bitartean eta lanaamaitu ondotik ere ingurugiroa zaintze-ak merezi du: gogoan izan gai horiek bi-ziki toxikoak direla, sekula ez biodegra-dagarriak. Material horiek tratatzeko sis-tema egokia, beti bi ontzi erabiltzea da:lehendabizikoan brotxak, poteak eta tres-neria garbituko ditugu eta, azkenean,ontziak berak. Ur (edo olio) eta disolba-tzailez osaturiko pintura guztietarako ba-lio du horrek. Ez ahantzi, ontziak mugi-tu ohi izatearen eraginez pinturako so-

lidoak likidotik bereizten direla eta, ho-rrela, osagai bakoitza eskuratzea erra-zago izanen dugula.

Page 31: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 32: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

2 ttipi-ttapa Ferietako Gehigarriak410. zbk. 05-XI-17

Azaroak 23, asteazkena

Merkatu eguna

Arratsaldeko 6etan Ajorrierotxapelketa, Beti-Gazte el-karteak antolatuta.

Azaroak 24, ortzegunaFeria eguna

• Goizean plazan azien-den feria eta artisauerakusketa izanen da.• Goizeko 11etan plazazaharrean aizkolariak:Patxi Larretxea, Gari-koitz Larretxea etaOihan Larretxearen era-

kustaldia. Gero, Mindegiaeta Otaegi; Donato Larre-

txea eta Xabier Mindegiarenkontra.

• Eguerdian azienden sari banaketaeta bertsolariak: Lizaso eta Egaña.• Arratsaldeko 17:30etan udal pilota-lekuan Pilota Partiduak:

Baleztena-Laskurain; Larralde-ZubietaIrujo-Apeztegia; Del Rey-Goñi III.

• Arratsaldeko 19:30etan plaza zaharreandantzaldia TRIKITAKE taldearekin.• Egun guztian “baserritarren jantziak” era-kusketa idekia Beti-Gazte elkartearen egoi-tzan

Inguruko ferien arteanazienda lehiaketa bakarra da

Lesakakoa

Egitaraua

Page 33: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

ttipi-ttapa Ferietako Gehigarriak 3410. zbk. 05-XI-17

Ameriketan artzainLesakako artzainek topaketaegin zuten urriaren 28anUrriaren 28an, Artzain Mundua Fundazioak hitzordua zuen Lesakan. Ame-riketara lan hori egitera joan ziren hainbat lesakar gonbidatu zituzten be-raien esperientziak kontatzeko. Herriko 15 artzain ibilitakoak bildu ziren,baita Sunbillatik eta Etxalartik hurbildutakoak ere. Beraien kontakizunakaditzeko berriz, jende frango bildu zen Beti Gazten, 50 bat lagun.Protagonista nagusiei hitza eman aitzin, Miren Elgarresta Artzain MunduaFundazioko presidenteak azaldu zituen elkartea eta horrelako topaketakantolatzeko helburuak: «Artzaintza da mundu osoan ezagutzen dugunlanbide edo bizimodu zaharrenetako bat eta honen inguruko bilkura han-dia egiten ahal zela gogoratu zitzaion Arantzazun Eduardo Urarteri».Ordura arte giro formala egon bazen ere, artzainek hitza hartu zutelarikgiroa alaitu zen, umorea nagusituz. Denbora joan ahala, gero eta istoriobereziagoak entzun zituzten bildutakoek. Umorez gogoratzen badituzteere, aski istorio gogorrak ere aditu ziren. Angel Igantzik Ameriketarakobidaia gogoratu zuen. «1952an abiatu ginen, Parisetik ez dakit non bar-na eraman gintuzten eta Terranovan dena elurrez estalia zegoen. Hiruegun eman genituen jan gabe, ez genuen dirurik, ez genuen inorrekin el-kar entenditzen eta hantxe!».Leon Bereauk, sei hilabetero Lesakara bisitan etortzen bazen ere, 42 ur-te pasatu ditu Ameriketan eta behin lehoi batekin topo egin omen zuen:«zer habil hemen, tocayo!» erran eta alde egin omen zuen: «Hark ez zuennerekin egoteko gogorik, ezta nik ere harekin! Animali ederra zen, ye-ah!».Periko Zubiriak, berriz, Ameriketan ikasi zuen ogia egiten, Felipe Mende-giaren laguntzarekin. Halere, lehen aldian ez omen zen nahi bezala ate-ri. «ogi masa egin nuen eta labean sartu. Ordu baten buruan, labearengaineko tapa jo zuen, okertu eta ogirik ezin ateri!».Artzain guziek bazuten hamaika istorio eta arrats guzia lehengo kontuakaipatzen pasatu zuten. Bitartean, talo batzuk jan zituzten eta sagardopixka bat edan.

Page 34: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 35: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 36: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Azpeitian dago Lasao altzari fabrika.Urteak daramatza bezeroen altzarinahiak asetzen: logelak, egongelak,txokoak, eta, oro har, etxe apainketa-rako gutizi mota guztiak. Egur trinkoalandu eta etxebizitzen nortasuna irudi-katzen dute. Ramon Geonaga mintzoda Lasao altzari fabrikaz.

•ALTZARIETAN ERE MODAK AGIN-TZEN AL DU?Nire ustez, modari ez jarraitzea dagaur egungo moda. Alegia, norberakbere gustuko etxea erosten duenean,bere era, gustu eta ahalmenen arabe-ra egokitzen du. Erabat lan pertsona-la da, atseginez egiten dena.

•ALTZARIAK EROSTERAKOAN,JENDEAK ZER NAHI DUEN BA ALDAKI, EDO ZUEN GOMENDIOENZAIN EGON OHI DA?Iragarkiek eta komunikazio saila

dugunez, jendeak ezagutzen gaitu. Beraz, badakite egun trinkoa delagure berezitasunetako bat, eta horrenbila etorri ohi dira. Dena den altzarieninguruko kultura benetan urria delairuditzen zait.

•ZEIN DA UNE HONETAN LASAOLANTEGIAN DUZUEN GAUZABITXIENA?Altzarien forman baino gehiago mate-rialetan dago gure berezitasuna, egurtrinkoa erabiltzea jada bitxia baita.Gaur merkatuan bigarren mailakomaterialak erabiltzen dira: aglomra-tua, melamina edo papera... Hauekmerkeagoak dira erosterakoan, bainaluzeroan ahulegiak dira. Guk kalitateoneko egur trinkoa darabilkigu: esate-rako, gaztainondoa; gerezia eta hari-tza. Lasaok egindako altzariak,hamar edo hogei urtez ongi irautekoprestaturik daude, agian bizitza osora-

ko dira. Beraz, askoz merkeagoakdira luzaroan. Altzariek amaieranematen diegun tratamendua ere guz-tiz berezia da: barniz eta produktuekologikoak. Hori dela eta, gure altza-rietan eta lan prezesu guztian kutsa-durarik ez dela sortzen bermatzenduena.

•AURRERAKUNTZA NABARIA, EZTA?Bai, noski. Eta gure borondatez era-bakitakoak. Legearen aurretik, agian.Beraz, jada ez dago aitzaki teknikorikaltzari garbia erosteko, ezta hainbatlantegiren kutsadurak jasateko ere.Gure seme-alabei etorkizun hobeaeskaini nahi badiegu, bidea eraikiadago. Bideratzerik nahi ez duenikbada, hor konpon bere erantzunkizu-nak.

•KEXARIK JASOTZEN AL DUZUEBEZEROENGANDIK?Apaltasun osoz esan dezaket askozugariagoak direala jasotzen ditugunzorionak. Baina gehiago estimatzendugu kexaren bat dugunean. Kexaoparia da guretzat. Kexa hori konpon-du eta ongi bideratzean bezeroa beti-rako gureganatu dugula ziur baikau-de. ISO 9001 kalitatea dugunez, ongifrogatua dugu arrazoi hau egia dela.Lasaon lan sistema guztia bezeroennahia asetzean datza.

“LASAON LAN SISTEMA GUZTIABEZEROEN NAHIA ASETZEAN DATZA”

PUBLIZITATEALASAO ALTZARIAK:

Lasao industrialdea 20730 AZPEITIA Tel. 943 15 11 82 - Faxa 943 15 10 98

e-mail: [email protected] wwwwww.lasao.com.lasao.com

Page 37: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Lasao industrialdea 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa) Tel. 943 15 11 82e-mail: [email protected]

EUSKALEUSKAL HERRIAN ESTIMAHERRIAN ESTIMATZEN DEN TZEN DEN ALALTZARIATZARIA

wwwwww.lasao.com.lasao.com

Page 38: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 39: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Aulkiak eta etzanaulkiak

Berezitasunarenapostua egin dute

diseinatzaileek

EMMA DAFNAS diseinua. Nylon eta poliesterekin egina.

SKRUVSTA diseinua. Ikutuausarta eta modernoarekin.

GURBO.Zilar koloreko altzairu eta plastikozkoa,kuxin beltzekin.

KARLSKRONAKarl Malmvall diseinua. Zumezko etzaulkia

Aulkiak erosoa behar duizan. Hori da lehentasuna.Izan ere, inor ez da luzazeseriko toki deseroso bate-an. Behin hori lortuta, ordea,bertze era bateko ezauga-rriak eskatzen ditu merka-tuak. Horien artean, berezi-tasuna nabarmendu da az-ken urteotan. Berezitasuna,batez ere, originaltasunarieta sofistikazioari loturik.

Holakoak dituzueorrialde honetan age-ri direnak, aulki origi-nalak eta sofistikatuak.Materialei dagokionez,berriz, denetik pixka bat:plastikoa, burdina, zu-mea. Plastikoak indarhandia hartu du azke-naldian, aukera ugariematen duelako aulkiei for-ma emateko.

ROLIG puf. %100 kotoizkoa.

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 19

Page 40: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

20 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

LURSAILAKBatzutan lursailak bakarrik saltzen di-

ra eta bertzetan etxearekin. Etxerik ga-beko lursaila erosiz gero, bakoitzak har-tu beharko du etxea altxatzeko ardura,eta hori sekulako abentura izan daiteke.Batezbertze bederatzi hilabete irautendute holako lanek. Baina, jakina, batez-bertzeakoak ez du aunitzik azaltzen, izanere, norbere bere etxea eraikitzea au-keratzen duten gehientsuenek nahi iza-ten baitute lanetan parte hartu, eta ho-rrek gibeltu dezake prozesua.

Dena den, eraikuntzarena, adreiluakjartzearena, zati ttiki bat baino ez da.Hasteko,lur-eremua erosi ondotik, ze-dula urbanistikoari kasu egin behar zaio,dokumentu honek erraten baitu lur ere-mu horren gainean eraiki daitekeen edoez, etxeak zenbateko altuera hartzenahal duen… Lur-eremu eraikigarria be-har du izan, eta ez nekazaritza edo ber-tzelako erabilpenerakoa.

Lur-eremuaren kontuak argituta, arki-tektuarekin egoteko ordua ailegatu da.

Etxea egin nahi duenak arkitektuarenproposamen batzuk hartuko ditu eta zernahi duen aukeratu. Garrantzitsua daeraikuntzaren inguruan herri bakoitzekoudalak agintzen duena jakitea.

BAIMENABehin pausu horiek emanda, obra egi-

teko baimena eskatu beharko du inte-resatuak Udalean. Arkitektuak sinatu etaArkitektoen Elkargoak onartuta, proiek-tuarekin batera, azterketa geoteknikoaeta segurtasun eta osasun txostena aur-keztu beharko ditu. Horretarako, lehen-dik, neurketa topografikoak egin behar-ko ditu arkitektuak, edo lan hori egin de-zan topografoa kontratatu.

Ondotik, guztia aurkeztuta, udalak bai-mena emanen dio proiektuari edo zu-zenketak egiteko gibelera bueltatuko dumakurrik ikusiz gero. Hori egiteko zen-bat denbora beharko duen ez dago ja-kiterik, aunitz aldatzen da udal batetikbertzera. Tramitazioagatik tasa batzukordaindu beharko ditu promotoreak.

Eraikuntza prozesua

Etxea norberak altxatzearen abentura

Page 41: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 21

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

OFIZIALEEKIN LANAK HITZARTZEKO ORDUAOrain bai ailegatu da gremio ezberdi-

netako ofizialeekin lanean hasteko or-dua. Fase honetako lehenengo pausuakizaten dira hoberenak, batez ere, etxeagoratzen ari dela laister ikusten delako.Hala ere, arazoak izan daitezke: gremioaunitz aritu behar dira elkarlanean, etaazken urteotan ofizialeek lan aunitz du-tenez, txanda hartu orduko denbora de-zente pasatzen ahal da. Holako arazo-rik ez izateko, komeni da tramitazio bu-

rokratikoak zenbat iraunen duen aurri-kustea eta, epe horiek kontuan hartuta,lanen hasiera hitzartzea.

LANAK AKAUTUTAObren ziurtagiria lortu behar da. Ase-

guru bat egitea ere derrigorrezkoa da,batez ere arrisku zibilen aintzinean ba-bestuta egoteko. Ondoren eskuratukoda etxea bizigarria dela bermatzen duendokumentua.

Etxea eraikitzeko prozesu osoa norberak bere gain hartzen bal-din badu, %30a aurrezten ahal du.

Page 42: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 43: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 44: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

24 Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Azken urteotan garatuz doan iraultzateknologikoak ez omen du eraginik izanlapurretaren kontrako alarma sektore-an, nahiz eta horrelakoak geroz eta gehia-go eskatzen dituen jendeak etxeetan jar-tzeko. Salmenta gora doan arren, adi-tuak aitortzen duenez, oraino ez da as-matu lapurra izitu eta, garbitu nahi duenetxean sartu aitzinetik, kezka sortzekosistema perfektua. Diseinuan ere aurreraegin den arren, lapurretaren kontrakoalarmen funtzionamenduak ez du alda-ketarik izan: kanpoan tutua hasi, lapu-rrak bere burua nabarmen sentitzen dueta ihesi doa.

Familia bakarreko etxebizitzak ohoi-nari sortarazten dion interes biziak eder-ki azaltzen du zergatik bilakatu den ho-nelako alarmen instalazioa ohiko kon-tua. Nolanahi ere, eraikin horien nagu-siak ez dira alarmaren erabiltzaile ba-karrak. Lapurretak ugaldu ahala, pisue-tan ere alarmak jartzea biderkatu eginda. Joan den urteko lehen sei hilabete-an Espainia osoan ia 40.000 salaketaaurkeztu ziren, hau da, lapurreta bat 7minutukogertatu zen, gutienez. Datuhauek nabarmen frogatzen dute oina-rrizko neurriak hala nola oporretara go-azenean leihoak erabat ez ixtea edotagure irteeren gaineko arrastorik ez ema-tea ez direla aski.

Alarma jartzeak etxebizitza erasoezinbihurtzen ez badu ere, zerbait berma-tzen du (alarmak zarata bakarrik egitenbadu eta inongo zentralekin konektatu-rik ez bada) gutienez: lapurreta gertatueta berehala Poliziari horren berri gaz-tigatzea. Alor horretan lortu dira aurre-rakuntza handienak. Alarma aktibatuzgero, enpresari horren informazioa iris-ten zaio, zentral jasotzaile baten bidez.

Monitore bati esker, alarma ziztuka aridela gaztigatu eta Poliziari dei egiten dio,unean bertan. Lapurreta enpresa bate-an gertatu baldin bada, alarma saldu etainstalatzeaz arduratu den etxeak nagu-siari edo erantzuleari ere dei eginen dio.

Kontuz sasi-alarmekin Eskuratu nahi duzun segurtasun-sis-

tema alarma-zentralarekin konektaturikdela segurtatzeko, aparatua erosten du-zun denda edo enpresa Poliziaren Zu-zendaritzako Enpresen Erregistroan izenemana dagoela egiaztatu beharko zai-zu. Era horretan, urtebeteko mantenu-kontratu bati esker, zure etxean norbaitbortxaz sartzekotan esku hartzeko eki-poa igortzeko konpromisoa hartzen duenpresa saltzaileak. Kontratuaren hirukopia egin behar dira, denera: batekinzu geratuko zara, bertzea enpresaren-tzat da eta hirugarrena Poliziarentzat.

Alarma instalatuz gero, zaintza-zen-troa etxeko nagusi edo arduradunarekinkontaktuan jarriko da, bere pasahitz etaklabea jakinarazteko. Alarma piztu etapasahitza inork ez markatzekotan, zen-troak etxe horretara dei egin eta (bi al-derdiek bakarrik ezagutzen duten) kla-bea eskatuko dio. Pasahitza markatze-an arduradunak hanka sartu baldin ba-du edo nahasi egin bada, aski da tele-fonoz klabea ematea. Klabe hori zuze-na ez bada, ordea, berehala Polizia azal-duko da bertara.

Etxeko nagusiaren hanka sartzeaga-tik alarma bigarren aldiz piztu baldin ba-da, horixe gertatzen den hirugarreneanLegeak xedaturiko isuna ordaindu be-harko du: 3.000 eta 30.000 euro bitar-tekoa, alegia.

Etxebizitzarako alarmak

Prezioa ez ezik, lortunahi den segurtasun

gradua ere hartubehar da kontuan

Page 45: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

Etxegintza Gehigarria • 410. zbk. 2005.11.17 25

e t x e g i n t z a g e h i g a r r i a

Alarma sistemak Alarma aukeratzean, interesatuak nahi

edo premiazko duen segurtasun-graduaizan behar du gogoan. Badira hainbatalarma-sistema desberdin: hortik hasi-ta, erabiltzailearen zaletasun eta eginnahi duen gastuaren arabera, aukerakere ugari dira. Hona:

IRRATI BIDEZKOA: irrati-frekuentziazfuntzionatzen du (433 megahertz),1998koEuropako arautegiaren arabera. Kon-tsola batek, sistema konektatu eta des-konektatzeko teklatuak eta agintez osa-turik dago. Kamera bat ere onartzen dusistema honek. Bai kamerak, bai jaso-gailuak, biek funtziona dezakete sareankonektaturik edo baterien bitartez, era-bateko autonomia lortu nahi bada. Irra-ti bidezko alarmak dira gehien saltzendirenak, instalazio erosokoak baitira. Abantailak:• Instalatzeko ez da obrarik egin behar.• Hari bidezkoa baino merkeago da. Eragozpenak: • Hari bidezkoa baino zaintza-maila apa-

lagoa.

HARI BIDEZKO SISTEMA: etxe osoan

hariak instalatu behar dira, zaintza ga-beko alderdirik izan ez dadin. Abantailak:• Zaintza etxe osoan bermatzen du Eragozpenak:• Kasuen arabera, ez dago instalatzerik

zoLa altxa eta paretak zulatu gabe, ho-ri nahitaezkoa delako hariak jartzeko.

• Instalazio eta mantenu garestia.

SENTSOREEN SISTEMA BOLUME-TRIKOA: Sentsoreen sistema bolume-trikoa: uhin-luzerak determinatu jardue-ra-alorrean mugimendua atzematen du-te. Oinarriz, kontrol-unitateak, kontso-lak, sistema konektatu eta deskonekta-tzeko edo alderdiak kanpoan uzteko te-klatuak osatzen dute. Alderdi mesede-garriena (etxebizitza handietan, esker-tzeko modukoa): nagusia alderdi bate-an dela, inor ez dabilen gainontzekoakzain ditzake bertatik. Abantailak:- Erabiltzaileak berak eraginiko segur-

tasuna bermatzen du. Eragozpenak: - Gainerako sistemetan baino erraxago

piztu daiteke alarma.

Page 46: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 47: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 48: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 49: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 50: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 51: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 52: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 53: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 54: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 55: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 56: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 57: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 58: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 59: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 60: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 61: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 62: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta
Page 63: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta

2005/11/17 • 410. zbk.

31ORDOKI ALTZARIAK

ERAKUSKETA: Bittiria 26SALTOKIA: Plaza Zaharra 27 · Tfnoa: 948 63 77 80 · NA - 31770 LESAKA

ESTILO UGARIKO MOBLEAKkortinak, lanparak... eta etxerako osagarriak

LARUNBAT GOIZ ETA ARRATSALDEZ IREKIA

m e r k e a l d i a km e r k e a l d i a km e r k e a l d i a k

Page 64: buruzko liburua 04 txapelketa abiatu da 24 · 03. 2 Etxegintza Gehigarria• 410. zbk. 2005.11.17 etxegintza gehigarria Zer da parket flotatzailea? Egurrezko piezekin osatzen da eta