Bolondresei agurra
-
Upload
maite-de-miguel -
Category
Documents
-
view
228 -
download
2
description
Transcript of Bolondresei agurra
BOLONDRESEI
AGURRA 2013ko maiatzaren 23a
Otsailetik maiatza bitartean, ostegun arratsaldeetan Idoia,
Martintxo, Amaia eta Asier gure ikasgelan egon dira eta
ikasleak talde txikietan lanean ari zirela laguntza eman diete.
Gaur azkeneko saioa izan da, agurraren ordua. Lanean jarri
ditugu lauak. Lehenengo lana: igarkizunak asmatzea.
Bi anaia dira. Bosna ume dauzkate. Denbora guztian zintzilikan daude..
Buruan jotzen naute erosi eta gero. Horrela gelditzen naiz betirako preso.
Beti geldi, beti urduri. Lo egunez eta gauez dantzari.
Harria bezain gogorrak, txakurrentzat gozoak. Beraiek gabe ezin da ibili, ez eta besoak erabili.
Suak beldurra dit, landareek maite naute, lurra garbitzen dut eta egarria kendu.
Ez dago mendietan, eta bai soroetan. Ez dago zuhaitzetan eta bai enborretan. Ez dago adarretan eta bai hostoetan. Zer izango ote da?
Zein hizki izango ote da?
Hankak ditu, ez da ibiltzen. Ez da pertsona, ez aberea. Asmatuko al duzu bere izena?
Neguan kalean nagoela gorrotatzen naute. Udan etxean nagoela maite naute. Ba al dakizu nor naizen?
Asmakizun bakoitza asmatzearekin batera bi hizki eman
dizkiegu.
Bigarren lana: mezu sekretua asmatzeko hizkiak ordenatzea.
Kostata baina lortu dute.
Ondoren oparien momentua ailegatu da.
Bukatzeko Idoiak, Asierrek, Martintxok eta Amaiak
prestatutako merendola!
IGARKIZUNEN HITZAK
(nahasita)
Izotza O hizkia
Hezurrak Iltzea
Mahaia Izarrak
Eskuak Ura