BIODIBERTSITATEA

16
BIODIBERTSITATEA

description

BIODIBERTSITATEA. BIODIBERTSITATEA: Ekosistema bateko espezie-kopuruari eta bere aniztasun erlatiboari buruzko kontzeptua da. 1992an Río de Janeiroko Konferentzian kontzeptuak honako alderdiak barneratu zituen: Espezie-dibertsitatea : espezie kopurua - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of BIODIBERTSITATEA

BIODIBERTSITATEA

1. BIODIBERTSITATEAREN KONTZEPTUA • BIODIBERTSITATEA: Ekosistema bateko espezie-

kopuruari eta bere aniztasun erlatiboari buruzko kontzeptua da.

• 1992an Río de Janeiroko Konferentzian kontzeptuak honako alderdiak barneratu zituen:– Espezie-dibertsitatea: espezie kopurua– Dibertsitate genetikoa: Espezie baten populazioak duen alelo

aniztasuna– Ekosistema dibertsitatea: Ekosistema aniztasuna eta beren

barneko eta beren arteko harremanen aniztasuna

BIODIBERTSITATEA EBOLUZIOAREN ONDORIOA DA ETA ALDI BEREAN, HAUTESPEN NATURALARAKO OINARRIA DA

2. BIODIBERTSITATE GENETIKOA

• Populazio edo espezie batek duen geneen aldakortasunaren adierazlea da.

• Aldakortasuna hau espeziaren aleek alelo konbinazio desberdinak izatearen ondorioa da, zenbat eta alelo gehiago izan populazioan orduan eta biodibertsitate genetiko handiagoa izango da.

• Orohar, zenbat eta aldakortasun handiagoa izan, orduan eta biziraupenerako aukera handiagoak ditu espezieak.

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

1) MUTAZIOAK: Genotipoako aldaketak alelo berriak sortzea eragin dezake. Adibidez gizakietan:

• Begien kolore urdina• Laktosarekiko tolerantzia

2) MIGRAZIOAK: Migrazioen ondorioz, espezie baten populazioen arteko gene fluxua eman daiteke.

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

3) UGALKETA SEXUALA: aldakortasuna bultzatzen du.

Informazio berria sortzen ez duen arren, gene konbinazio berriak eragiten ditu.

• Gametoak eratzean: meiosiko elkargurutzaketak eta kromosoma errekonbinanteen banaketaren ondorioz

• Ernalkuntzan: gene konbinazio berriko gametoak elkartzean

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

4) POPULAZIOAREN TAMAINA eta JITO GENIKOA: Zenbat eta populazio txikiagoa izan orduan eta dibertsitate genetiko txikiagoa izan ohi da.

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN

LOTURIKO FAKTOREAK : populazioaren

tamaina eta jito genikoa • JITO GENIKOA: Populazio txiki batean ematen

den geneen maiztasunaren aldaketa handia, halabeharrezko gertaera baten ondorioz. Zenbaitetan, alelo multzo bat edo alelo mota bat erabat galdu daiteke.

• Jito genikoaren kasu berezia POPULAZIOAREN “BOTILA-LEPOA” izenekoa da.

3. Aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak

1. Hasierako populazioan alelo urdinen eta horien maiztasuna antzekoa da

2. Katastrofe batek populazioa oso maila handian txikitzen du

3. Iraun duen populazioak gene maiztasun desberdina erakusten du

4. Populazio berriak alelo urdin gehiago ditu horiak baino

“BOTILA-LEPOA”

3. Aldakortasun genetikoarekin loturiko faktoreak

• Botila-lepoaren adibideak:– Gizakiok eragindakoa: Iparraldeko itsas-elefantea

(Mirounga angustirostris): XIX. Mendearen bukaeran gehiegizko ehizaren ondorioz soilik 20 ale gelditu ziren; ondoren babes-neurriak hartu ziren eta gaur egun 30.000 ale daude, baina, espezieak iraungitze arriskuan egoteari utzi al dio?

– Naturalak: Gepardoak (Acinonyx jubatus) jasandakoa pleistozenoko glaziazioetan gepardo mota gehienak iraungi ziren baldintza berrietan ezin izan zutelako moldatu. Gepardo haietatik soilik argalenek, azkarrenek eta txikienek jarraitu zuten aurrera, beren aitzindariekiko ezaugarri “arraroak” zituztenak hain zuzen. Gaur egun espezie hau ugaztunen artean aldakortasun genetiko txikienetarikoa dutenen artean dago, horrenbesteraino heltzen da, ze beren artean oso erraz kutxatzen dira gaixotasun desberdinekin eta organoren bat txertatzen zaienean ia ez duten errefusarik erakusten. Gepardoaren egoera genetiko kaxkarrari gehitu behar zaio jasan duen ehiza-presioa eta bere bizitokiaren txikitzea nekazaritzaren garapenarengatik.

3. ALDAKORTASUN GENETIKOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK

5) UGALKETA SELEKTIBOA: Ugalketarako ezaugarri batzuk aukeratzen direnez, jatorrizko dibertsitate altu batetik abiatuz ondorengoek aldakortasun txikiagoa dute.

4. ESPEZIEEN BIODIBERTSITATEA

5. ZERGATIK DA GARRANTZITSUA DIBERTSITATEA?

IRAKURRI ONDOKO ORRIKO TESTUA ETA LABURTU ZURE KOADERNOAN DIBERTSITATEAREN GARRANTZIA ADIERAZTEN DUTEN HAINBAT ARRAZOI

http://www.hiru.com/biologia/conservacion-de-biodiversidad

7.IRAUNGITZE ALDIAK• Lurraren historian zehar biodibertsitateak goruntz

egin du orohar, tartean suntsipen aldiak izan badira ere.

• 5 suntsipen-aldi nagusi bereizten dira kanbrikotik hona

• Une honetan espezieen suntsipen erritmoa horren handia da ezen 6. suntsipen masiboaz hitz egiten da eta pentsatzen da gizakiok eragindakoa dela neurri handi batean

6.BIODIBERTSITATEAREN MEHATXUAK

• Planetan 10 milioi espezie inguru omen daude. Guk oraindik, asko eta asko ez ditugu ezagutzen. Urtero 13000 espezie berri inguru aurkitzen dira. Adibidez, itsas hondoan bizi diren % 0,0001 baino ez daudela ikertuta uste du UNESCO erakundeak. Hala ere, gizakiaren eraginez gaur egun ezagutzen den espezieen desagertze-abiadura “naturala” baino 1.000 aldiz azkarragoa dela pentsatzen da. Neurri egokiak hartzen ez badira, hurrengo 30 urteetan espezieen % 5-20 inguru iraungitzeko arriskua dagoela kalkulatzen da

6.BIODIBERTSITATEAREN MEHATXUAK

• 8 mehatxu nagusienak:Habitaten desagerpena Adibidez, deforestazioaren eraginez 14 milioi Ha/urte gutxiago daude

Fauna eta floraren merkataritza

Arma eta droga trafikoaren atzetik, legez kanpoko komertzio garrantzitsuena da

Kontsumo-ohiturak (kontsumismoa)

Herri aberatsen aztarna ekologikoa* izugarri handia da. Adibidez, EEBB (9,7) edo Kanada (8,8) edo Finlandia (8,4).

Gehiegizko ehiza eta arrantza Adibidez, Amerikako uso migratzailea (XIX. mendearen hasieran 3-5 mila milioi uso kalkulatzen ziren, baina gehiegizko ehizaren ondorioz, azkena 1900.urtean hil zuten).

Kutsadura Euri azidoek eraginda adibidez, Eskandinaviako milaka eta milaka lakuen bizitza erabat desagertu zen.Airearen poluzioa, eta are gehiago urarena, animalientzat mehatxu handia izan daitezke, zuzenean heriotza masiboa eragiten dutelako edo zeharka elikagaiak desagertzea eragin dezaketelako. Kutsatzaile nagusiak pestizidak, marea beltzak eta metal astunak dira.

Espezie inbaditzaileak Urdaibaiko hezeguneetan dagoen izurriterik handiena Amerikan jatorria duen Baccharis halimifolia zuhaizka da. Oso urte gutxitan hedatu da, eta orain 300 bat Ha hartzen ditu.

Nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboak

Estatu Batuetan adibidez, dauden 50 ilar-mota ezberdinetatik, 2k betetzen dute ilar-kultibo guztien %96ko azalera.

Globalizazioa eta uniformizazioa

Hizkuntzen desagerpenaren abiadura asko areagotu da. UNESCOren arabera, dauden 6000 bat hizkuntzetatik %50 inguru desagertzeko arriskuan daude.