Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin...

7
Simon Swingler Ilustrazioa: Regina Larrucea Itzulpena: dudan

Transcript of Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin...

Page 1: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

Simon SwinglerIlustrazioa:

Regina LarruceaItzulpena:

dudan

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 3Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 3 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 2: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

Ezagutu dudan umerik ausartena........01Inoiz ere oker ez zegoen neska.......12

Oso zorte txarreko mutila.....24

Oso neska zakarra..........34

Munduko talderi

k txarrena......47

Santa Clausen kask

eta.......58

Oso mutiko bihurria.....

...76

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 5Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 5 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 3: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

7

Peter Mills da ezagutu dudan umerik ausartena.

Peter Mills nire anaia da.

Baina badakit ez duela ezertarako balio ni

hemen Pete zein ausarta den esaten aritzea

ez badut frogatzen. Eta frogatuko dut. Peteri

buruzko istorio bat kontatuko dizut, istorio

bikain bat. Baina, lehenbizi, zerbait azaldu behar

dizut.

Gure ama eta aita banandurik daude.

dudan

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 7Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 7 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 4: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

8

Ez da ezohikoa, nonbait, baina zuri gertatu

ez bazaizu, beharbada zaila irudituko zaizu

ondorengo istorioaren zati batzuk ulertzea.

Beraz, irudimena erabili beharko duzu, baina

hori ez da hain gauza txarra.

Guztiok elkarrekin geundenean, amak eta

aitak eztabaida ikaragarriak izaten zituzten.

Etengabe. Eta Petek eta nik sentsazio latz bat

izaten genuen. Bukatu zen sentsazio desatsegina.

Amak alde egingo zuela. Edo aitak, agian. Eta

sentsaziorik txarrena: beharbada ez nituela

berriro ikusiko. Batzuetan zaila da niretzat gai

honi buruz hitz egitea.

—Mesedez! Nahikoa da! Oso pertsona

atseginak zarete, eta maite zaituztegu... zergatik

zabiltzate beti sesioan? –oihukatu nahi izaten

nien. Baina ez nuen egiten. Negarrez hasten

nintzen eta gelatik alde egiten nuen.

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 8Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 8 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 5: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

9

Petek ez zuen hori egiten. Bera han geratzen

zen. Negar egin nahi zuen, baina ahal beste

eusten zion. Badakizu zer egiten zuen? Amari

eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin

zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen

(eta normalean ez zuen funtzionatzen), keinu

barregarriak egiten zituen. Behin, ukondoan

kolpea hartu zuen itxurak egin zituen. Pete

gizajoa. Amak eta aitak barre eginez gero

eztabaidatzeari utziko ziotela pentsatzen zuen.

Gero, Pete bere gelan bakarrik negar egiten

entzuten nuen. Bai, Pete ezagutu dudan umerik

ausartena da.

Ama eta aita banandu zirenean, ez zen Petek

eta biok uste bezain txarra izan. Inondik inora

ere ez. Amak eta aitak esan ziguten oso-oso maite

gintuztela eta elkarrekin jarraituko genuela. Eta

horixe egin dugu.

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 9Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 9 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 6: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

10

Amaren etxea eta aitarena elkarrengandik

hamar minutura daude, eta denbora erdia

aitarekin eta beste erdia amarekin igarotzen

dugu.

Ez da lehen bezain ona; baina, esan dudan

bezala, ez da hain txarra ere. Aita gaixoak

amaren hutsa sentitzen du, baina ausarta izaten

saiatzen da. Beno, beharbada aitagatik da Pete

hain ausarta. Batzuetan amak ere aitaren hutsa

sentitzen duela pentsatzen dut. Agian bera da

guztion artean ausartena.

Eta horrek istorioaren hasierara narama.

Denbora luzea behar izan dut hasierara iristeko,

baina dena jakin behar duzu ulertzeko.

Egun batean, mutiko berri bat etorri zen

eskolara. Eta berehala jakin nuen ez nuela

atsegin.

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 10Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 10 20/09/13 14:5320/09/13 14:53

Page 7: Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX · eta aitari txisteak kontatzen zizkien barre egin zezaten. Eta horrek ez zuenean funtzionatzen (eta normalean ez zuen funtzionatzen),

11

Haren amak eta aitak bat-batean lortu

zituzten lanpostu berriak, eta horregatik ez zen

etorri gure eskolara lehenengo hiruhilekoaren

erdira arte. Bruce zuen izena. Bruce handia. Eta

borrokazalea zen.

Bruce handiak oso gauza argiak esaten zituen

eta ergel sentiarazten gintuen. Eta orduan,

barreka hasten zen eta batzuetan tu ere egiten

zigun. Erantzutea bururatzen bazitzaigun,

muturreko bat jotzen zigun. Eta ez zion jotzeari

uzten harik eta negarrez hasten ginen arte. Etsi

egin genuen seinale gisa ikusten zuen.

Ulertuko duzu zergatik ez zen nire lagunik

minena. Behin, txiza egin zuen nire bazkari-

-kutxan. Egun hobeak izan ditut.

Brucek mundu guztia hartzen zuen menpean.

Beno, Pete izan ezik. Jakina, Pete ere jipoitzen

zuen.

Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 11Bihurrien istorioak 02 - Ezagutu dudan umer TX.indd 11 20/09/13 14:5320/09/13 14:53