LARRABETZUKO UDALA EUSKARA PLANA 2015-2017...Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan...
Embed Size (px)
Transcript of LARRABETZUKO UDALA EUSKARA PLANA 2015-2017...Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan...

LARRABETZUKO UDALAEUSKARA PLANA
2015-2017
Ebaluazio diagnostikoa
1

Aurkibidea
1.- Sarrera ............................................................................32.- Datu orokorrak .................................................................43.- Datuak esparruka 3.1.- Transmisioa, euskalduntzea eta irakaskuntza .................9 3.2.- Arlo sozioekonomikoa .................................................16 3.3. Aisia eta kirola ..........................................................18 3.4. Kultura ....................................................................204.- Pertzepzio orokorra ..........................................................22
2

1.- SARRERA
Udalerriko euskararen egoerarekin konprometituta, Larrabetzuko Udalak martxan jarri berri ditu udalerriko 2015-2017 Euskararen Plan Estrategikoa eta Ekintza Plana diseinatzeko prozesua. Hori dela eta, prozesu horren abiapuntua udalerriko egoeraren diagnostikoa egitea izan da.
Esku artean duzun txostena Larrabetzuko behin-behineko diagnostikoa da. Dokumentua herritarren zein arloko eragileen parte-hartze eta ekarpenekin osatu da.
Txosten honetan, herritarren ekarpenez gain, erabilera- eta ezagutza-datu kuantitatiboak jaso dira udalerriko esparru esanguratsuenetan. Zehazki, honakoak:
• Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak (2011) • Erabileraren kale-neurketa Larrabetzun (Soziolinguistika Klusterra, 2011)• Erabilera-azterketa Larrabetzuko ikastetxean• EUSTATeko datuak (biztanleria, hizkuntza bilakaera...)• Udalak emandako hainbat datu: errolda... • AEK-ko datu-basea
3

2.- DATU OROKORRAK
UDALAREN EUSKARA-BALIABIDEAK
Larrabetzuk ez du udalerri mailako euskara-zerbitzurik. Txorierriko mankomunitateko euskara zerbitzuaren barne dago, eskualde-mailako euskara-zerbitzuaren bitartez.
2014 urteko aurrekontuetan oinarrituz, Larrabetzuko Udalak hurrengo euskara aurrekontua izan du:
• Txorierriko euskara zerbitzua: 11.282,52€• Eskualdeko Udal euskaltegia: 6.954,50€ (Larrabetzuko ikasle kopuruaren
arabera)• Txorierriko trebatzailea: 6454,50€• Larrabetzuko Udaleko itzulpenak: 12.000€ • Larrabetzuko Udaleko euskara ekintzak: 10.000€
BIZTANLERIA
Jarraian, 2011 eta 2013ko biztanleria-datuak jarri ditugu. Izan ere, azken azterketa soziolinguistikoa, bosgarrena, 2011ko datuetan dago oinarritua.
Biztanleria 2011 2013
Udalerriko biztanleria 1.980 2.063
Emakumezkoak (%51) 1007 (%51) 1.061
Gizonezkoak (%49) 973 (%49) 1.002
Biztanleria adin-taldeka:
Biztanleria (<19) 405 452
Biztanleria (20-65) 1.221 1.272
Biztanleria (>65) 354 339
Biztanleriaren dentsitatea (bizt/km2) 93 96
Biztanleria, jaioterriaren arabera:
Biztanleria egoiliarra. EAEn jaioak (%) 88 -
Estatuko beste probintzietan jaioak (%) 7 -
Atzerrian jaioak (%) 5 -
4

Biztanleriaren bilakaera orokorra 1981-2011
Larrabetzuko populazioak goraka egin du, urterik urte, azken hamarkadan, 2001etik 2011ra; zehazki, 429 biztanle irabazi ditu, portzentualki %27,6 igo da populazioa. Gorazko joera hori iraunkorra izan da azkenengo bi hamarkadetan, epealdi horretan denetara 508 biztanle irabaziz.
Populazioaren adin banaketaren kasuan, azken hamar urteetako datuen arabera, herriak biztanle berri asko jaso du. Horien artean, guraso eta guraso gaien kopuruak izan du igoera handiena: 25-34 urteko biztanleriak %22, 35-44 urteko biztanleriak %46, eta, 45-54 urteko biztanleriak %34.Bestetik, herriko nagusienen portzentajeak behera egin du, %24tik %18ra.
5
1991 1996 2001 2006 20110
50
100
150
200
250
300
350
400
160128 125 125
204207188
161 151 143
213 218 231
289 281
188
245 249277
364
137166
209
245
281
243
180
133166
215
275
336355 346 335
Biztanleriaren bilakaera adin tarteka
5-14 15-24 25-34 35-44 45-54 55-64 >64
0
200
400
600
800
1000
1200
1400
1600
1800
20001629 1547 1472 1518 1551
1730
1980
Biztanleriaren bilakaera 1981-20111981
1986
1991
1996
2001
2006
2011

Hori horrela, esan dezakegu Larrabetzuko egitura demografikoak aldaketa handia izan duela azken hamarkadan.
Generoari dagokionez, 1996. urtean izan ezik, beste neurketa-aldietan emakumeen portzentajea zertxobait altuagoa izan da, gizonezkoena baino.
Larrabetzu eta inguruaren arteko alderaketa demografikoa
2013
Larrabetzu Eskualdea Bizkaia EAE
Biztanleriaren aldaketa azken urtean(%) 2,12 -0,03 -0,17 -0,06
Biztanleriaren aldaketa azken hamarkadan (%) 25,45 -0,31 2,03 3,76
Haur-indizea. 0-14 urte arteko biztanleak (%) 17,93 12,63 13,06 13,67
Zahartze-indizea. 65 urtetik gorako biztanleak (%) 17,73 20,97 20,38 19,84
Gain zahartze-indizea. 75 urtetik gorako biztanleak (%)
10,99 11,27 10,92 10,43
Larrabetzu herri gaztea da, eskualde, herrialde zein erkidego mailan. Horren adibide da, batetik, haur-indizea (populazioaren % 17) altuagoa izatea eskualdekoa (% 12) eta herrialdekoa (% 13) baino; eta, bestetik, zahartze -indizea (populazioaren % 17,73) baxuagoa izatea eskualdekoa (% 20,97), herrialdekoa (% 20,38) eta EAEkoa (% 19,84) baino. Aurretik aipatu bezala, kasu honetan ere, inguruarekin konparatzean, deigarria da biztanleriak izan duen igoera azken hamarkadan. Eskualdea, herrialdea eta autonomia erkidegoa baino dezente gehiago hazi da.
6
1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011Gizonezkoak 807 765 727 760 766 851 973Emakumezkoak 822 782 745 758 785 879 1007

ARLO SOZIOEKONOMIKOA
Jarduera adarraren arabera, 2010 eta 2011 Kopurua
Industria eta energia 15
Eraikuntza 29
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa 51
Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak 2
Bestelako zerbitzu-jarduerak 52
Guztira 158
Udalerri-mailako sektore nagusia hirugarrena da: zerbitzuak. Horretan pilatzen da enpresa-sare nagusia eta lanpostu-kopuru handiena: guztizkoaren hiru laurden.
7

KALE ERABILERA
2011. urteko udazkenean, Soziolinguistika Klusterrak egindako Larrabetzuko hizkuntza erabileraren kale neurketaren ondorio nagusiak hurrengoak dira: ‐ ‐
• Behaketaren arabera, %55,2koa izan da Larrabetzun euskararen erabilera. Gainerakoak gaztelaniaz dira orobat (%44,8) ez baita beste hizkuntza batzuetan hitz egiten entzun. • Nabarmen gehiago entzuten da euskaraz hitz egiten Larrabetzun (%55,2) Euskal Herrian (%13,3), EAEn (%16,1), Bizkaian (%9,4) eta Bilbo Handian (%3,7) baino. Nolanahi ere, hori da espero behar dena, euskararen ezagutza maila‐ nabarmen handiagoa baita Larrabetzun (%73,5) erkatu ditugun eremuetan baino: %27,6 Euskal Herrian, %37,4 EAEn, %31,4, Bizkaian eta %26,7 Bilbo Handian.
• Ezagutza maila antzekoa duten Igorre (%68,1) eta Gernikako (%67,9) datuak kontuan hartuta erabilera erreala parekoa antzeman da Larrabetzun (%55,2) eta udalerri horietan: %46,8 Igorren eta %52,0 Gernikan.
• Adinaren arabera, garrantzi handia du gazteen taldea izatea euskaraz gehien hitz egiten duena (%70,9). Arestian esan bezala, lagin nahikoarekin egindako ikerketek gazteen erabilera altu hori berretsiko balute, datu garrantzitsua litzateke euskararen kaleko bizitasunaren seinale delako. Deigarria da, halarik ere, haur gutxiagok hitz egitea euskaraz (%62,5). Arretaz begiratzeko gertaera izan daiteke.
• Euskal Herrian oro har gertatzen den bezala, haur eta helduen arteko taldeetan entzuten da gehien euskaraz hitz egiten (%61,5) Larrabetzun ere. Haurrak bakarrik daudenean eta nagusiak bakarrik daudenean, ordea, gutxiago egiten dute euskaraz (%53,0 eta %43,1 hurrenez hurren).
8
Larrabetzu Igorre Gernika Bilbo Handia Bizkaia Euskal Herria0
10
20
30
40
50
60
70
80
55,2
46,852
3,79,4
13,3
73,568,1 67,1
26,731,4
27,6
Larrabetzu eta ingurua
Erabilera %
Ezagutza %

3.- DATUAK ESPARRUKA
Euskararen diagnostikoa egiteko, beharrezkoa da alde kualitatibo zein kuantitatiboen balorazioa egitea; jarraian, bi aldeak aztertu eta uztartuko dira. Ondoko lau arloak hartu dira kontuan: transmisioa, euskalduntzea eta irakaskuntza; arlo sozioekonomikoa; aisia eta kirola; eta, azkenik, kultura.
3.1.- TRANSMISIOA, EUSKALDUNTZEA ETA IRAKASKUNTZA
TRANSMISIOA eta IRAKASKUNTZA
Transmisioko elkarte nagusia guraso elkartea da eta eskolaz kanpoko jardueren antolatzailea. Ekintza guztiak euskaraz antolatzen dituzte. Hona hemen eskura ditugun datuak.
ElkarteaPartaide
kop.Jarduera nagusiak
Parte hartzaile kopurua
adinaEkitaldien hizkuntza
Eusk Gazt Elebi
Guraso Elkartea
15
- Eskolaz kanpoko ekintzak- Eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldiak- Gabonetako eta inauterietako jaiak- Kurtso amaierako jaia eta bazkaria- Irteerak
150
300
300
150
30
3 – 12
edozein
3 – 12
edozein
edozein
x
Ama-hizkuntza eta etxeko hizkuntza
2011ko azterketa soziolinguistikoaren datuei erreparatuta, euskara da Larrabetzuko biztanle gehienen ama-hizkuntza: hain zuzen ere, 1014 biztanlerena. Euskara da, halaber, etxeko hizkuntza nagusia: denetara, 844 pertsonak erabili ohi dute.
9

Etxean erabiltzen den hizkuntza: 2011
• Euskara eta gaztelania batera 312
• Euskara 844
• Gaztelania 802
• Besteren bat 22
Ama-hizkuntza edo lehen hizkuntza 2011
Ama-hizkuntza, euskara 1014
Ama-hizkuntza, gaztelania 713
Ama-hizkuntza, biak 209
Ama-hizkuntza, besteren bat 44
Baina, 2011ko datuez gain, azken hamarkadako datuen bilakaera ere kontuan hartu behar da.
Izan ere, grafikoari erreparatuta, ikus daiteke ama-hizkuntza gaztelania dutenen kopuruak gora egin duela, nabarmen, azken hamarkadan. Biztanleriaren hazkunde orokorra (% 27) baino gehiago: % 75eko hazkundea izan baitu (405 izatetik, 713 izatera). Ama-hizkuntza euskara eta gaztelania dituztenen kopuruak ere gora egin du % 100,: 104tik 209ra. Azkenik, aipagarria da ama-hizkuntza euskara dutenen kopurua murriztu egin dela, % 3.
10
2001 2006 20110
200
400
600
800
1000
12001036 %67 1016 %59 1014 %51
405 %26
557 %32
713 %36
104 %7145 %8
209 %11
6 %0 12 %1 44 %2
Ama Hizkuntzaren bilakaera
Euskera
Gaztelania
Biak
Beste bat

Etxean euskara erabiltzen dutenen kasuan beherazko joera ikus daiteke, portzentualki hamar puntu behera eginez.Bestalde, etxeko hizkuntza gaztelania dutenen kopurua nabarmen handitu da hamar urteren ostean: bikoiztu egin da, 404 biztanletik 802 biztanlera; portzentualki %13,95.Etxean beste hizkuntzaren bat erabiltzen dutenen kopuruak ere gora egin du: 3tik 22ra.
Euskararen transmisioarekin jarraituz, jarraian ikusgai daude Larrabetzuko eskolak 2013an, 2-12 urte arteko umeen gurasoen artean egindako galdetegiaren datuak. Eskolak 234 ikasle ditu, eta 180 familiaren erantzunak jaso dira.
Goiko grafikoan ikusten denez, ia gurasoen erdiak (%49) dira euskaldunak: 88 guraso. Gainontzeko familietan, berriz, bi gurasoetako bat euskalduna da (%34), edo biak dira erdaldunak (%17).
11
8862
30 Gurasoen Euskara Ezagutza
Guraso biak euskaldunak
Gurasoetako bat euskalduna
Guraso biak erdaldunak
2001 2006 20110
100
200
300
400
500
600
700
800
900 801 %52762 %44
844 %43
404 %26
582 %34
802 %41
343 %22380 %22
312 %16
3 %0 6 %0 22 %1
Etxeko Hizkuntzaren bilakaera
Euskera
Gaztelania
Biak
Beste bat

Ikasleen etxeko hizkuntzari dagokionez, ikus dezakegu umeen erdiek (%51) gaztelania dutela, egunerokoan, etxeko hizkuntza. Azkenik, esan behar da euskara dela guraso eta irakasleen arteko ohiko hizkuntza, % 61 izanik.
EUSKALDUNTZEA
Arrekikili euskara elkarteak, euskara sustatzeko ekimenak antolatzen ditu.
ElkarteaPartaide
kop.Jarduera nagusiak
Parte hartzaile kopurua
adinaEkitaldien hizkuntza
Eusk Gazt Elebi
Arrekikili Euskara Elkartea
5
- Euskara sustatzeko ekimenak: Hitzaldiak, mahai inguruak...- Beste elkarteen ekitaldietan parte hartu.
20 edozein x
12
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
10094
34
52
Ikasleen Etxeko Hizkuntza (180)
Euskara
Erdara
Biak

Eustat-eko 2011ko azken datuen arabera, Larrabetzu herri euskalduna da, zehazki populazioaren %72. Hala ere, azken hamarkadan herriko ia euskaldunen portzentajea %67 igo da. Horretaz gaiz, erdaldunen portzentajeak ere gora egin du %70.
Larrabetzuko biztanleria (5<), euskara-ezagutzaren aldetik. 2011
• Jatorrizko elebidunen kopurua. Ama-hizkuntza euskara eta gaztelania izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
144
• Euskaldun berrien kopurua. Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
245
• Partzialki euskaldun berrien kopurua. Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz “nekez” hitz egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
214
• Partzialki erdaldunduen kopurua. Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz “nekez” hitz egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
63
• Guztiz erdaldunduak. Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz ez hitz egin, eta “ondo” ez ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.
20
• Euskaldun zaharren kopurua. Ama-hizkuntza euskara izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
902
• Erdaldun zaharren kopurua. Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz ez hitz egin, ez “ondo” ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.
235
• Guztira 1823
Egungo Larrabetzuko herritarren artean, partzialki euskaldun berrien, partzialki erdaldunen, guztiz erdaldunen eta erdaldun zaharren multzoak elkartuta, 532 pertsonako euskalduntze talde potentziala dugu (hurrenez hurren, 214+63+20+235).
13
1981 1986 1991 1996 2001 2006 20110
200
400
600
800
1000
1200
14001133
11921111
1194 1177 12261352
246145 171 172 130 154
221215 180 171 129197
287 329
Biztanleen hizkuntza gaitasuna
Euskaldunak Erdaldunak Ia-euskaldunak

Larrabetzuko euskara ikasleen bilakaera
Larrabetzuko euskara-ikasleen bilakaera aztertzeko, eskualdeko euskaltegietara jo eta Txorierriko Udal Euskaltegiko zein AEK-ko euskaltegiaren datuak jaso ditugu.
Herrian ez dago euskaltegirik, baina bada euskaltegi desplazatua duela hiru urtetik hona. Bertan, azken hiru urteotan, lau talde aritu izan dira: hasiera eta erdi mailako urratsetakoak, modulazio txikian (120 ordukoetan).
Larrabetzuko herrian osatu diren euskara taldeetan batez beste 29 ikasle aritu dira. Eta urterik urte beheranzko joera.
Larrabetzuko ikasleen kopurua 2011-12 2012-13 2013-14
Ikasleak herriko AEK euskaltegi desplazatuan 34 24 30
Txorierriko Udal Euskaltegian ikasle kopurua 7 6 4
Bestalde, azken hamarkadan, Larrabetzun berbalagun taldeak osatu dira:
2001 – 2011: hiru talde, euskaldun zahar eta euskaldun berriekin osatuta. 2011 – 2014: talde bakarra mantendu da.
Hortaz, berba-lagun egitasmoak azken urteetan parte hartzaile kopuruak behera egin du.
Transmisioa, euskalduntzea eta irakaskuntza indarguneak/Ahuleziak
INDARGUNEAK AHULEZIAK
• Eskolan D eredua baino ez dago.• Herriko ume gehienek badakite
euskaraz.• Heldu kopuru handiak badaki
euskaraz.• Batzuk harro sentitzen dira,
hizkuntza maite dute eta badakite transmisioaren arduradunak direla.
• Herritar batzuk prest daude euskararen alde lan egiteko.
• Euskararik ez jakitea edo maila baxua izatea.• Euskara dakitenak baina erabiltzen ez
dutenak.• Euskara ez erabiltzeko arrazoiak:
• Dakitenak: erosotasuna, errazkeria, alferkeria.
• Ez dakitenak: lotsa, beldurra, segurtasun falta, konplexuak eta aurreiritziak
• Interes eta gogo falta.• Ez-jakintasuna eta kontzientzia falta:
hizkuntzaren galeraz edota erantzukizunaz.• Euskara eskolarekin lotzen da; hau da,
derrigorrezko betebeharrekin
14

AUKERAK MEHATXUAK
• Larrabetzun ez dago euskara erabiltzeko oztoporik. (gehiengoaren erantzuna
• Erabilera ez dago leku, adin- tarte edo esparru zehatzetara nabarmen mugatuta.
• Euskaraz bizi nahi duenak horrela egin dezake.
• Azken 3 urteetan, euskara ikasteko taldeak sortu dira.
• Ez dago euskara erabiltzeko beharrizanik• Transmisioan interferentziak: umeek helduak
imitatzen dituzte. Gurasoak dira eredu.• Erdaldun batek inguruko guztiengan eragiten
du.• Euskararen kalitatea behera egiten ari da eta
umeek gero eta okerrago hitz egiten dute.• Euskara ez da erakargarria• Euskararen erabilerak behera egin du eskola
barruan (nagusiki patioan).• Euskararen normalizazioaren beharrak indarra
galdu du. • Gaurko gizartearen eragina: indibidualismoa,
komunitatearekiko konpromiso txikia, identitatearen garrantzi txikia ...
15

3.2- ARLO SOZIOEKONOMIKOA
Larrabetzun ez dago merkatarien elkarterik. Hala ere, arlo honetan Gurpide aipatu dugu, Herriko Baserritarren Elkartea. Herritarrei zuzendutako hainbat ekintza burutzen ditu.
Elkartea edo entitatea
Partaide kopurua
Jarduera nagusiak Parte hartzaile kopurua
Parte hartzaileen
adina
Ekitaldien hizkuntza
Eusk Gazt Elebi
Gurpide12 - Azokak
- Sukaldaritza txapelketa- Hitzaldiak, tailerrak- Baserritarren gida
Herria3020
helduak
xxxx
Arlo sozioekonomikoko datu orokorretan aipatu bezala Larrabetzun 158 enpresa daude. Horietatik, herritarrekin lotura zuzenena duten 15 establezimendu bisitatu ditugu; hizkuntza-paisaiaren azterketa eginda, ondoko ondorioak atera dira, besteak beste:
Euskaraz Gaztelaniaz Elebitan Ez Dauka
Kanpoko errotulazioa
errotulazioa 14 1
Ordutegia, erakusleihoa
3 7 5
Merkealdiko kartelak 3 6 6
jendaurreko barruko errotulazioa
Ageriko idatziak: kartelak, etiketak...
3 12
Katalogoak eta menuak 2 3 10
16
ErrotulazioaOrdutegia, erakusleihoa
Merkealdiko kartelakAgeriko idatziak: kartelak...
Katalogoak eta menuak
0
2
4
6
8
10
12
14 %87
%20%13
%47%40
%80
%20
%33%40
%67
%20 %20%13
Hizkuntza paisaia
Euskaraz Gaztelaniaz Elebitan Ez Dauda

Errotulazio finkoan euskara bermatua dago. Aldiz, barruko errotulazio aldakorrean, gaztelaniak euskarak baino presentzia handiagoa du.
Establezimendu hauetan 54 pertsona ari dira lanean, horien euskara-gaitasunari dagokionez, euskaldunak %55 dira; eta %31k ez daki edo ez du ongi ulertzen. .
Langileen euskara-gaitasuna
Euskaldun Alfabetatua
Euskaldun Alfab. gabea
Erdalduna,ulertzen du
Erdalduna,pixka bat ulertzen du
Ez daki ezer
Arduradunak 7 8 4 6 0
Langileak 11 4 3 5 6
Guztira 18 12 7 11 6
Indarguneak/Ahuleziak
INDARGUNEAK AHULEZIAK
• Merkatari eta ostalari gehienak euskaraz moldatzen dira.
• Merkatarien lehengo berba askotan erdaraz izaten da.
• Merkatari, ostalari eta bezeroaren arteko elkarrizketak erdaraz izaten dira.
AUKERAK MEHATXUAK
• Larrabetzun ez dago euskara erabiltzeko oztoporik. (gehiengoaren erantzuna).
• Erabilera ez dago leku, adin tarte edo esparru zehatzetara nabarmen mugatuta
• Ez dago euskara erabiltzeko beharrik• Erdaldun batek inguruko guztiengan eragina.• Aurreiritziak• Euskara bigarren planora pasatu da, behar
garrantzitsuagoak ditugu.• Tabernetan erdararako joera handia dago.
17

3.3.- AISIA eta KIROLA
Larrabetzun kirol eta aisia arloan sei elkarte nagusi daude. Horietatik lau ume eta gazteei zuzenduta daude: Uritarra K.T. , Olarreta pilota elkartea, kiroldegia eta kukubel. Futbol taldea izan ezik, elkarteek antolatzen dituzten ekintzak erabat euskaraz egiten dira. Futbola eta nagusien elkartea (Gure etxea) dira jende gehien elkartzen dituzten elkarteak; hurrenez hurren 160 eta 50.
Elkartea Partaide kop.
Jarduera nagusiak Parte hartzaile
kop. adina
Ekitaldien hizkuntza
Eusk Gazt Elebi
Uritarra K.T 27 -Entrenamenduak-Partiduak-Torneoak
160100 6<
xx
x
Olarreta Pilota
Elkartea
2 -Entrenamenduak-Partidak 25 5<
x
Kiroldegia (Xaker)
15 * 15/ikastaro
16< x
Akarbike txirrindulariak
10 - Jaietako martxak, lasterketak- Beste elkarteek antolatutako ekintzetan parte hartu
20 12-60 x
Gure etxea 100 - Bazkariak- Bidaiak- Irteerak jaietan
503030
50<x
Kukubel aisialdia
7 - Tailerrak, jolasak- Txangoak (urtean 3)- Beste elkarteen ekitaldietan parte hartu.
3030
6 – 146 - 14
xx
* Kiroldegiko ikastaroak:- TXIRRIN BIKE A : -Pertsona kopurua : 10 - Hizkuntza : Euskaraz- TXIRRIN BIKE B : -Pertsona kopurua : 11 - Hizkuntza : Euskaraz- TXIRRIN BIKE C : -Pertsona kopurua : 8 - Hizkuntza : Euskaraz- TXIRRIN BIKE D : -Pertsona kopurua : 10 - Hizkuntza : Euskaraz- PILATES: -Pertsona kopurua : 14 - Hizkuntza : Euskaraz- BOXEOA: -Pertsona kopurua : 10 - Hizkuntza : Euskaraz- KONBY GIM GAZTEA : -Pertsona kopurua : 10 - Hizkuntza : Euskaraz- KROSSFIT: -Pertsona kopurua : 12 - Hizkuntza : Euskaraz- MANTENIMENDU SOINKETA: -Pertsona kopurua : 13 -Hizkuntza : Euskaraz- TOTAL BODY FITNESS: -Pertsona kopurua : 14 - Hizkuntza : Euskaraz
18

Larrabetzuko eskolak 2013an umeen gurasoei egindako galdetegiko emaitzak kontuan hartuz, umeen eskolaz kanpoko ekintzetan, 273 umek hartzen dute parte. Zehazki, bost ekintza nagusiotan: futbolean (29 umek), eskupilotan (19 umek), multikirolean (20 umek), musikan (20 umek) eta euskal dantzan (23 umek).Umeen % 80k (220k) euskaraz egiten ditu ekintzak.
Indarguneak/Ahuleziak
INDARGUNEAK AHULEZIAK
• Pertsona batzuek aisialdiko ikastaro batzuk aukeratzean kontuan izaten dute ea eskaintzarik dagoen euskaraz.
• Euskara derrigorrezko betebeharrekin.• Erdaraz berba egiteko ohitura. • Euskara ez da erakargarria; beraz, aisialdirako
ez da aproposa.• Batzuen lehentasuna ikastaroa da eta ez
ikastaroa euskaraz izatea.
AUKERAK MEHATXUAK
• Gidatutako aisialdia euskaraz izaten da.
• Erabilera ez dago leku, adin tarte edo esparru zehatzetara nabarmen mugatuta.
• Pertsona nahikok herriko kirolari batzuk nabarmentzen dituzte eredu bezala, normalean euskara erabiltzen dutelako.
• Futbolak ume asko erakartzen ditu; hala ere, euskararen presentzia egon arren, ez da erabilera bermatzen.
• Modak, ereduak eta estereotipoak: kanpotik heltzen zaizkigunak, gehienetan, erdaldunak: kirolariak, kantariak, aktoreak, modeloak... Erdarak gizartean indarra dauka: batez ere, komunikabideetan.
19
220
3419
euskaragaztelaniaelebitan

3.4.- KULTURGINTZA
Orokorrean Udalerriko kultura eskaintza guztia euskaraz da. Hau da, Udaletik eta kultur elkarteetatik antolatzen diren ekintzak euskaraz izaten dira.
Elkartea Partaide kop.
Jarduera nagusiak Parte hartzaile kopurua
Parte hartzaileen adina
Ekitaldien hizkuntza
eusk gazt elebi
Itallen 12 - Bertso afaria udaberrian- Ikasturte amaierako jaialdia.- Emeteriak (jai batzordearekin batera)- Urriko azokako bertso poteoa-Gabonetan bertso saioa- Asteroko dinamika
60
90
250
60
60
10
16<
edozein
edozein18<
edozein
16<
x
Bizkargi Dantza Elkartea
*sortu berria
6 - Entsaioak- Dantza ikastaroak
6 helduak
x
Intxurreta Jai
Batzordea12 - Herriko jaiak edozein 650 x
Hori bai 30 - Kontzertuak- Gazte eguna- Bizkargiko akanpada- San Juan Gaua.Antzerkia
edozeinedozein15 – 30edozein
450025250
x
Musika Eskola
10 - Eskolak- Entzunaldiak
4<5 - 50
3 - 103 - 10
x
20

Indarguneak/Ahuleziak
INDARGUNEAK AHULEZIAK
• Kultur eskaintza osoa euskaraz da
• Euskara-maila baxuak mugak jartzen dizkie batzuei, kultur ekitaldi batzuekin disfrutatzeko.
AUKERAK MEHATXUAK
• Erabilera ez dago leku, adin tarte edo esparru zehatzetara nabarmen mugatuta.
• Elkarteek ez dute oztopo handirik aurkitzen eguneroko funtzionamenduan euskara erabiltzeko.
• Ez dago euskara erabiltzeko beharrik.• Euskararen normalizazioaren beharrak
indarra galdu du. Euskara bigarren planora pasatu da, behar garrantzitsuagoak ditugu.
• Jasotako informazio okerra: euskararen egoera ona da. Beraz, euskaldunok erlaxatu egin gara.
21

4.- PERTZEPZIO OROKORRA
Pertzepzio orokorra aztertzeko 48 galdetegi egin dira. Horretarako, hainbat bide erabili dira. Batetik,arloko 22 eragileri aurrez-aurreko elkarrizketa egin zaie. Bestetik, herriko bi gunetan galdetegiak egiteko aukera emanez 6 esku-orri jaso dira. Azkenik, mugikor eta ordenagailu bidez online egiteko aukera zabaldu da eta 20 inkesta jaso dira. Hona pertzepzio orokorra:
1.- Euskararen erabilera herriko guneetan:
1- Erabat erdaraz 2- Batez ere, erdaraz
3- elebitan 4- batez ere, euskaraz
5- Erabat euskaraz
1 2 - 3 3-3,5 3,5 - 4 4 - 4,4 4,4 - 5 5
22
Kultur etxea
Hori bai
Musika eskola
Haurreskola
Eskola
Eskolako patioa
Plaza
Txinboak
Etxea
Aisia. Gidatua (Kukubel...)
Aisia. Librea
Kiroldegia(ikastaroak, gimnasioa)
Frontoia
Futbol zelaia
Kalea (korrika, txirrin...)
Herriko dendak
Beste establezimenduak(banketxeak, ileapaindegia...)
Tabernak, jatetxeak
Udaletxea
Herrian orokorrean
0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 4,5 5
4,44
4,51
2,94
4,32
4,42
3,67
3,42
3,32
3,83
3,81
3,38
3,28
3,64
2,83
3,8
3,27
3,44
3,23
4,31
3,46

2.- Eragin beharreko lehentasunezko eremuak
Transmisioa • Gurasoak.• Umeen kontzientziazioa.• Nerabeak (12-18). Institutua.• Lidergoa landu: ereduak sortu eta babestu.• Erdararen eragina heldu eta gazteen ohituretan:
kalean, koadrilan zein aisialdian.• Plaza eta txinboak sentsibilizatu.• Gurasoen hausnarketa, euskara umeen eta eskolaren
kontua bakarrik ez izateko.
Irakaskuntza • Eskolan, eskolako patioan eta aisian eragin eta sentsibilizatu.
Administrazioa • Udalaren komunikazioa indartu.• Elkarteei laguntza eskaini eta konpromisoa eskatu.
Arlo sozioekonomikoa
• Komertzio, taberna eta jatetxeetan eragin.
Kultura • Hori Bai.• Musika-eskola.
3-Eremu horietan euskara indartzeko konponbidea. Nondik hasi?
ELKARRIZKETETAN JASOTAKO IDEIAK ETA PROPOSAMENAK
Transmisioa, euskalduntzea eta irakaskuntza
1Euskaraz ez dakitenen herritarrentzat: euskara eskolak, formazioa, erraztasunak ikasteko, diru-laguntzak, euskara erakargarri bihurtu...
2Gurasoak eredu: gurasoen eta guraso seme-alaben arteko komunikazioaren garrantzia indartu.
3 Umeak saritu, motibazioa piztu eta landu (eskolarekin batera landu)
4Kontzientziazio eta sentsibilizazio tailerrak edo ekintzak: Jendeari sentiarazi bera dela arduradun nagusia, eta euskararen biziraupena bere esku dagoela. Bai euskaraz dakitenei, bai ez dakitenei zuzenduta.
5
Berbalagun moduko dinamikak baina euskararen gainean berba egiteko. Adibidez: koadriletako jendea nahastuta, hausnarketa kolektiboa (frontoian). Epe ertainean helburuak markatuta, konpromisoak adostu eta handik epe batera berriro elkartu.
6
Eredu euskaldunak eskaini, behar izanak sortu, erlazionatzeko beharrezko bihurtu euskara, hizkuntzaren naturaltasuna bultzatu, malgutasuna.Alor guztietan eragin behar da. Prestigioa eman euskarari eta statusa hobetu.
23

7 Konpromiso pertsonalak adostu.
8 Hizkuntza plan zorrotzak inguruko herrietan
Merkataritza eta ostalaritza
9Ez dakiten merkatari eta tabernarientzat: ikastaro zehatzak, alfabetatze ikastaro sinpleak...
10Kontzientziazio eta sentsibilizazio tailerrak edo ekintzak merkatari eta ostalariei zuzenduta: lehenengo berba euskaraz*, bezeroari euskaraz komunikatzeko aukera eskaini (kartelak?)
Euskarazko eskaintzaren azterketa
11
Materiala euskaraz: euskaraz dagoena oso txiki edo nagusientzat izaten da. Adin tarte baterako, adibidez, umeentzako komikirik ia ez dago euskaraz eta irakurzaleak erdaraz irakurtzen hasten dira eta “euskara – eskola - etxeko lanak - derrigorra” lotzen hasten dira.
Komunikazioa
12Argi gorria piztu: komunikazio kanpaina indartsu eta eraginkorra horri begira. Dirua inbertitu behar da.
13 Euskarazko komunikabideak bultzatu.
14Erakundeen kanpainak ez dira pertsonengana heltzen. Marketina, sare sozialak, kanpaina bisualak.
Aisia eta kirola
15Interesen araberako ekintzak antolatu: Ikastaroak, tailerrak... 13 – 16 adin tartea lotu barik geratzen da.
16Ez bakarrik ekintzak euskaraz (jolasak, entrenamenduak...), hori badago. Egunerokotasunean integratu.
4.- Nork eraman beharko luke aurrera konponbidea?
Denok dugu euskararen erabilera sendotzeko erantzukizuna (pertsonok, erakundeek, eragileek).
24
%9
%27
%64
Erabilera handitzeko erantzukizuna
ERAKUNDEEK
PERTSONEK
DENOK

5.-Nolakoa izan da, oro har, azken bost urteotako bilakaera?
Galdetegia bete dutenen ia erdiek (18k) uste dute apaldu egin dela euskararen erabilera.
6.- Nolakoa izango da bilakaera hemendik bost urtera?
Erantzun dutenen ia erdiek (10ek) uste dute euskararen erabilera bere horretan geratuko dela neurriak eta erabakiak hartzen badira.
7.- Badaukazu Txorierriko Euskara Plan Estrategikoaren berri?
Galdetegian parte hartu dutenen erdiek baino gehiagok ez dute plana ezagutzen.
Planaren berri dutenen erdiek ongi baloratzen dituzte euskara-eskolak eta Berbalagun ekintzak.
25
%32
%9%45
%14Bilakaera bost urte barru
IGO
JAITSI
MANTENDU
EZ DAKI
%44
%56
Txorierriko Euskararen Plan Estrategikoaren berri
bai
ez
%10
%46
%41
%3
Bilakaera azken bost urteetan
IGO
JAITSI
MANTENDU
EZ DAKI

8.- Zertan lagun diezazuke Udalak?
• Itzulpen-zerbitzua eskaini. Adibidez: idazki konplexu zein arruntak, elkarteen estatutuak...
• Kiroldegian, kirol-eskaintzaren diagnostikoa egin.• Euskara baldintzak hobetu, elkarteentzako diru-laguntzetan. • Monitoreen formazioa bultzatu.• Hizkuntza-aholkularitza eskaini.
26