Bideoak

6
1 Hezkuntzaren ikuspegia Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Eskola antolatzeko era, berrikuntza teknologikoengatik, aldatzen bada irakasleen klasea emateko modua ere aldatu behar da. Zerk deitu dit arreta? Hezkuntzaren burujabetzan ez bada sinesten, ez da egongo aldaketarik. Eta politikoak, gizarte zibilak, hezitzaileek ez dute sinesten horretan. Beraz, aldaketa oso urrun dago, zoritzarrez. Zerekin lotu dezaket? Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan izan duen inpaktuarekin eta liburuak berritzearekin lotuko nuke. Gizartea aldatzen doa, eta behar desberdinekin egiten dugu topo. Hala ere, klaseak emateko sistema berarekin jarraitzen dugu. Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Argi dago berrikuntza teknologikoen ez dutela hezkuntza ordezkatuko. Baina, argi dagoena da irakasteko metodologiak aldatu behar direla eta egoera berrietara egokitu. 2 Trabajo por proyectos Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Transcript of Bideoak

Page 1: Bideoak

1 Hezkuntzaren ikuspegia

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Eskola antolatzeko era, berrikuntza teknologikoengatik, aldatzen bada

irakasleen klasea emateko modua ere aldatu behar da.

Zerk deitu dit arreta?

Hezkuntzaren burujabetzan ez bada sinesten, ez da egongo aldaketarik.

Eta politikoak, gizarte zibilak, hezitzaileek ez dute sinesten horretan. Beraz,

aldaketa oso urrun dago, zoritzarrez.

Zerekin lotu dezaket?

Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan izan duen inpaktuarekin eta

liburuak berritzearekin lotuko nuke. Gizartea aldatzen doa, eta behar

desberdinekin egiten dugu topo. Hala ere, klaseak emateko sistema berarekin

jarraitzen dugu.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Argi dago berrikuntza teknologikoen ez dutela hezkuntza ordezkatuko.

Baina, argi dagoena da irakasteko metodologiak aldatu behar direla eta egoera

berrietara egokitu.

2 Trabajo por proyectos

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Bere helburua honekin da klaseak elkarrizketa espazio izatea. Irakasleak

ikasleekin loturak sortzen, interpretatzen eta bere beldurrei aurre egiten jakin

behar du. Beraz, ezin du klasera dena prestatuta eraman; zer emango duen,

esku liburuak... Baizik eta imajinazioa landu eta klaseak elkarrizketa espazio

bihurtu daitezen saiatu behar du.

Zerk deitu dit arreta?

Harritu naiz esaten duenean irakasleak ezin duela dena prestatuta

eraman ikasgelara, arazoei aurre egin behar diela. Eta hori ikastetxeetan

ikusteko dago. Izan ere, irakasle gehienak, denak ez esatearren, baliatzen

baitira esku liburuez soilik.

Zerekin lotu dezaket?

Page 2: Bideoak

Ikastetxeetan dagoen metodologiarekin erabat lotuta dago. Berak hori

kritikatzen du eta argi dago ikasleei oso gutxi entzuten zaiela ikasgelan. Aldiz,

irakasleak dena prestatuta eramaten dute beraien klasera eta imajinazioa oso

gutxi lantzen dute

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Begiak irekitzeko aukera eman dit. Beste puntu batzuei arreta gehiago

eskaini behar zaiela ikusarazi dit bideo honek. Hala nola, ikasleen

erantzukizunari, gelako elkarrizketei, ikasleen eta irakasleen arteko hartu-

emanari…

3 Amara Berri. Egunkaria

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Umeek beraiek aldizkarian agertzea nahi duten gaiak jar ditzakete nahiz

eta beraiek ez izan egun horretan antolatzen dutenak.

Zer deitu dit arreta?

Pentsatuz proiektu hau bai umeek elkarrekin lan egitea, burujabe izatea

edo burujabe izatea izan helburu, irakasleek ez dute kontutan izaten ikasleek

elkarren artean erdara bakarrik erabiltzen dutela eta ez dutela euskara lantzen.

Ikasleen ikuspuntutik euskara irakasleekin komunikatzeko erabiltzen da eta ez

dute bestela erabiltzen. Gainera, ikusten da ikasle hauen euskara maila ez dela

erdarakoa bezain ona eta bultzatzeko beharra dutela.

Zerekin lotu dezaket?

Lehen hezkuntzako maila guztietan urte guztietan aldizkari bat ateratzen

genuen urtean zeharreko lanak bilduz. Lan horiez gain zenbait zati (errezetak,

berriak, hizki zopak…) prestatzen genituen aldizkariaren informazio maila

handitu zedin.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Orain badakit ez zela nire eskola aldizkariak egiten zituena eta proiektu

hau nik uste baino zabalagoa dela.

Page 3: Bideoak

4 Amara Berri. Irratia

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Bigarren ziklokoak dira lan hau egiten dutenak.Umeak beraiek egiten

dute zeregin guztia eta egiten dituzten gauza guztiak uneoro kontrolaturik

daude. Grabazioak zuzenean zein aldez aurretik eginak izan daitezke.

Zer deitu dit arreta?

Errealizazio lanak egiten ari den pertsonak bere gain eramaten du

programa eta inor ageri ez bada bera da irratian hitz egiteko ardura duena.

Zerekin lotu dezaket?

Lotu dezakedana nire DBH-ko lehenengo urtean egin genuen

komunikabide tailerrarekin da. Bertan astean bi orduz hiruhileko bakoitzean

komunikabide ezberdin bat lantzen genuen: irratia telebista eta prentsa idatzia.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Inork uste baino lehenago dira umeak beren gain zereginak hartu eta

gainerakoei

5 Amara Berri. TxikiWeb

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Amara Berri eskolan Komunikazio ikasgaia dute. Klase honen helburua,

ikasleek teknologia berrien munduan sartzea da. Hainbat aparatu edo

programen erabilera (irratia, scanerra, bideo kamerak …) ikasten dute gero

aldizkariak, web orriak, bideoak … egiteko. Irakasleak, lanak nola orientatu

edota arazoren bat badute hura nola konpondu dezaketen laguntzen die.

Amara Berri eskolaren web orriaren barruan Txiki Web izeneko atal bat dago

non ikasleek egiten dituzten lanak jartzen dituzte. Azkenik, taldetan, astero

ebaluatzen dute egindako lana.

Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket?

Arreta gehien deitu didana umeek ordenagailu programekin duten

abilezia izan da. Izan ere, ni DBH Komunikazio ikasgaia nuen ere, baino

Page 4: Bideoak

honekin alderatuz, guztiz ezberdina zen. Guk, hastean behin irrati saioa

grabatzen genuen edo asko jota kronika bat idatzi.Amara Berriko ikasleak

berriz, oso gazteak dira (lehen hezkuntzakoak), eta proiektu oso interesgarriak

egiten dituzte.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Bideoa ikusi nuenean harrigarria iruditu zitzaidan lehen hezkuntzako ume

batzuek horrelako lan batzuk egon ahal izatea. Bideoa ikusi eta gero, konturatu

naiz umeek zerbait gustuko badute nahiz eta pixka bat zaila izan aurrera

aterako dutela lan hori.

6 Amara Berri. Telebista

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Amara Berri eskola publikoko umeek eta irakasleek parte hartzen dute

beraiek antolatutako telebista saio batean. Bertan; berriak, albisteak,

entrebistak, etab. egiten dituzte.

Zer deitu dit arreta?

Bai umeak eta bai irakasleak oso inplikatuta daude proiektuan.

Harrigarria da benetan zeinen profesionaltasunarekin egiten duten lan. Nolako

antolakuntza daukaten material xume batekin, edozein eskolan aurkitu

daitekeenaren bezalakoa.

Baita aipagarria iruditu zaigu nola albisteetan bai berri onak eta bai berri

txarrak aurkezten dituzten. Ez dute inongo arazorik jartzen ETAren atentatu bati

buruz hitz egiteko orduan, adibidez.

Zerekin lotu dezaket?

Hasteko materiala behar da, baina gure ikastetxean antzeko materiala

zegoen. Telesaioa aurrera eramango duten bai umeak eta bai irakasleak behar

dira. Hori da agian zailena lortzeko. Baino tailer bezala aurkezten bada,

ordutegi apropos batekin, seguru asko arazo hori desagertuko da.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Izan ere nik ez nekien Amara Berrik horrelako aukera bat eskaintzen

zuenik. Baita ere erakutsi dit umeak uste baino askoz fundamentu gehiago

Page 5: Bideoak

daukatela, eta benetan inplikatu daitezkeela gustuko zerbaitekin erlazionatzen

bada.