JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu....

20
JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA Ane Otaegi Sergio Gálvez Laura Campos Iker Pérez

Transcript of JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu....

Page 1: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

JAKIN DEZAGUN JATEN

DUGUNA

Ane Otaegi

Sergio Gálvez

Laura Campos

Iker Pérez

Page 2: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

Proiektua egiten aritu garen bitarteko egunerokoa:

Gure irakasleek parte hartuko dugun Zientzia Azokako proiektua azaldu digute.

Oso interesgarria iruditu zaigu eta oso pozik gaude.

Proiektua egiteko egin beharreko guztia azaldu digute, baita egiteko edukiko

ditugun klase-orduak ere. Lan handia dugu aurretik!

Irakasleek ideiak pentsatzen hasteko esan digute eta aurreko urtean sarietako

bat irabazi zuen taldearen txostena erakutsi digute, eredu gisa.

Aurreko urtean gure eskolako ikasleek egindako proiektuen bideoak ikusi

ditugu. Zer ondo egin zuten denek!

Egun batzuk igaro dira ideiak pentsatzen hasi ginenetik, baina oraindik ez

dakigu proiektua zeren inguruan egin.

Youtubeko bideo batzuk ikusi ditugu, gure adineko jendeak egindako proiektuen

inguruan.

Gure gelakide gehienek argi dute jada egingo duten proiektua, guk ordea, ez

daukagu ziur.

Gure inguruko arazoak aztertzen aritu gara, ea norbaiti lagun diezaiokegun

proiektu baten bidez.

Gaur errefuxiatuen arazoa aztertzen aritu gara, eta beraiei laguntzeko zerbait

egitea pentsatu dugu.

Asier, gure tutoreak, Amher errefuxiatuen erakundean laguntzen aritzen den

ikasle ohi baten kontaktua eman digu, Fatimarena, berarekin hitz egin dezagun.

Fatimari deitu diogu eta Amherrera joan eta berarekin hitz egiteko ordua

hitzartu dugu.

Gaur, Hernaniko Amher erakundean izan gara. Bertako bulegoak ikusi eta

errefuxiatuei nola laguntzen dieten ikusi dugu. Fatimarekin ere hitz egin dugu,

errefuxiatuek eduki ditzaketen arazoak jakiteko. Errefuxiatuen artean, “fabore

bat fabore baten truke” metodoa oso ezaguna dela azaldu digu eta oso

interesgarria iruditu zaigu horren inguruko zerbait egitea.

Faboreak faboreen truke egiteko web orri bat egitea pentsatu dugu,

errefuxiatuetan oinarritua, eduki ditzaketen arazoetan laguntzeko.

Gaur proiektuaren inguruan hitz egiten aritu gara. Oraindik ez daukagu argi

proiektu honekin hasiko garen ala ez.

Proiektua aldatzea erabaki dugu, ez baikaude gustura pentsatutakoarekin.

Biologiako klasean ginela, irakasleak, interesgarria iruditu zaigun ideia bat

eman digu, metodo bat, supermerkatuko barazki zein frutak bertara iritsi

aurreko ibilbidea azaltzeko.

Hurrengo proiektuko orduetan, metodoaren inguruko informazioa bilatzen aritu

Page 3: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu.

Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta

web orri ezberdinak begiratuz. Bitartean, taldeko bi, QR kodeak sortzen aritu

dira.

Gaur txostena egiten hasi gara lauotako bi, beste biak web orriarekin dabiltza

lanean.

Web orria bukatzear dago, eta nahiko ondo ari zaigu geratzen!

Proiektua entregatzeko epea gerturatzen ari da eta eginbeharreko guztia

bukatzen ari gara.

Web orria bukatu dugu eta QR kodeekin lotu dugu, txostena bukatzea besterik

ez zaigu geratzen.

Proiektua bihar entregatu behar dugu, txostenari azken ukituak ematea besterik

ez zaigu geratzen.

Bukatu dugu proiektua! Oso gustura gaude egindakoarekin.

Page 4: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

AURKIBIDEA

1- ABSTRACT

2- IKERKETA.

2.1- Aldaketa.

2.2- Kalteak.

3- PROPOSAMENA.

3.1- QR kodeak.

3.2- QR kode irakurleak.

3.3- Web orria.

3.4- Funtzionamendua.

4-ONDORIOAK.

5-MERKATUKO AZTERKETA.

6-IZANDAKO ARAZOAK.

7-BIBLIOGRAFIA.

Page 5: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

1-ABSTRACT

ARAZOA: Gaur egun ez daukagu informaziorik supermerkatuetan erosten

ditugun produktuen inguruan.

- Ez dakigu non ekoitzi diren produktu horiek, zein egoeratan eta jaso

duten tratua ona ala txarra izan den.

- Ez dakigu produktu horiek supermerkatuetara iritsi aurretik egindako

ibilbidea eta ibilbide horretan sortutako kalteak.

- Ez dakigu zer momentu eta zer egoeratan bildu diren, eta nola eragin

diezaigukeen guri horrek.

- Ez dakigu zer prozesu kimiko jasan dituzten eta prozesu kimiko horiek

zer efektu negatibo eragiten ditzaketen gure gorputzean.

KONPONBIDEA: Informazio falta hau konpontzeko, QR kodeetan oinarritutako

web orri bat sortu dugu, produktu bakoitzaren informazio hau jasotzen duena:

- INFORMAZIO NUTRIZIONALA: produktu bakoitzak dituen balore

nutrizionalak (karbohidratoak, kaloriak, gantzak…) 100g-ko.

- PRODUKTUAREN INFORMAZIOA: produktu bakoitzaren markaren web

orria, elikagai bakoitzaren informazio guztiarekin.

- IBILBIDEA: elikagai bakoitzak egindako ibilbide guztia eta jasan duen

prozesua, ibilbideko puntu bakoitzaren informazioa jasotzen duena.

Page 6: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

2-IKERKETA

2.1-Aldaketa.

Merkatuak eta produktuen salerosketak aldaketa nabarmenak izan dituzte

azken urte hauetan. Ondorengo hauek dira nabarmenenak:

Orain dela urte batzuk:

- Txikizkako merkataritza. Duela urte batzuk, txikizkako merkataritza zen

nagusi gure inguruetako merkatuetan. Ekoizleek kopuru txikian ekoizten

zituzten elikagaiak, eta gehienetan beraiek izaten ziren kontsumitzaileei

saltzen zizkietenak. Merkatuetan produktu aniztasun txikiagoa egoten

zen, ekoizleek garaian garaikoa ekoizten baitzuten eta ez baitzegoen

urrutiko produktuak erosteko aukerarik.

- Produktuak askoz ere osasuntsuagoak ziren. Elikagaiak garaian

garaikoak zirenez, eta prozesu kimikorik jasaten ez zutenez, askoz ere

osasuntsuagoak ziren. Gaur egun baino egoera askoz hobean biltzen

ziren fruta zein barazkiak eta bildu eta kontsumitzaileari saldu bitarteko

denbora askoz ere laburragoa zen.

- Bertako ekonomiaren sustapena. Elikagai gehienak bertakoak edo

inguruko herrialdeetakoak ziren, hau da, bertako nekazariei erosten

zitzaienez, bertako ekonomia sustatzen zuten.

- Informazio gehiago eta harreman hobea produktuarekiko.

Merkatuetan kontsumitzaileek ekoizlearekin hitz egiteko aukera zutenez,

informazio gehiago izaten zuten produktuaren inguruan eta edozer

zalantza galdetzeko aukera zegoen. Jakin nahi zen informazio guztia

eskuragarri zegoen.

Gaur egun:

Gaur egungo ekonomia, berriz, oso ezberdina da orain dela urte batzuekin

alderatuz gero. Handizkako merkataritza txikizkakoaren gainetik jarri da, hau

da, merkatariek produktu kopuru handiak saltzen dituzte, eta hainbat artekariren

bidez iristen zaizkigu inguruko supermerkatuetara. Puntu hauek dira nagusiki

aldatu direnak:

- Produktu aniztasun handiagoa. Gaur egun, munduko edozein

produktu dugu eskuragarri, produktu ezberdin asko ditugu eta produktu

bera erosteko aukera bat baino gehiago. Inguruan ekoizten ez diren

elikagaiak erosteko aukera dugu.

- Prozesu ezberdinak jasandako produktuak. Gaur egun,

supermerkatuetan produktu bat erosterako garaian, aukera bat baino

gehiago izaten ditugu. Teknologikoki prozesu aurreratuak jasan dituzten

produktuak erosteko aukera dugu. Honi esker, elikagai baten osagai bati

intolerantzia izanez gero, elikagai hori kontsumitzeko aukera dago,

osagai hori kenduta. Aurrerapen hau argi ikusten da zeliakoen kasuan,

berez glutena duten elikagaiak bezalakoak kontsumitzeko aukera

baitute, glutenik gabe.

Page 7: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

Azken urteetan elikagaiek, ekoizten denetik saltzen denera arteko bidean

egindako bataz besteko kilometroak erakusten dituen grafikoa. Grafikoan argi

ikusten da datuek gora egin dutela.

Elikagai talde bakoitzak bataz beste egiten dituen kilometroak.

2.2-Kalteak.

Elikagaiak ekoizten direnetik supermerkatura iritsi bitarteko tarte horretan,

hainbat kalte sor ditzakete. Kalte horiek bi motatakoak izan daitezke, guri

zuzenean eragiten digutenak eta inguruan eragiten dutenak.

Zuzenean eragiten digutenak:

Elikagai gehienek, batez ere fruta eta barazkiek, produktu kimiko asko jasaten

dituzte beraien merkaturatzeko prozesuan eta produktu kimiko horiek aldaketa

Page 8: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

batzuk eragiten dituzte gure gorputzean. Hauek dira nagusienak:

- Leuzemia, Linfoma No-Hodgkin edo garuneko minbiziak edukitzeko

aukerak areagotu ditzateke. Produktu kimikoek aldaketak eragiten

dituzte zeluletan eta beraien ugalketan, azkarrago ugal daitezen

eraginez, eta minbiziak edo gaixotasun arraroak izateko aukerak

handituz.

- Intoxikazioaren ondorioz sortutako gibeleko arazoak. Pestizidek

gibeleko prozesu normalean eragiten dute, odola garbitzea zailagoa

izatea eraginez.

- Sistema inmunologikoko arazoak. Elikagaiei gehitzen zaizkien

produktu kimikoek gure sistema inmunologikoa ahultzen dute. Ahultze

horrek, gaixotasunak eta infekzioak hartzea errazagoa izatea eragiten

du, baita sendatze-prozesua mantsoagoa eta zailagoa izatea ere.

- Ugalketa-sisteman arazoak. Pestizidek, antzutasun arazoak izateko

aukerak areagotzen dituzte. Horrez gain, haurdun dauden emakumeen

fetoetan eragiten dute, hazitze-prozesuan kalteak eraginez.

Inguruan eragiten dutenak:

- Garraioaren kutsadura. Gaur egun, denok dakigu kutsadurak

ingurumenean eta gugan eragiten dituen arazoak, irritazio txikietatik

gaixotasun larrietara. Substantzia toxikoak airera igortzean sortzen da

arazo hau eta azken urteotan gehiagora joan da arazo honen larritasuna.

Herrialdean bertako elikagaiak ez kontsumitzeak arazo hauek

gehiagotzen ditu, urrutiko herrialdeetatik kutsadura handiko bidea egitea

baitakar.

Kutsadura hau ibilgailuen motorrek igortzen dituzten gasek sortzen dute. Gas

kaltegarrietan nagusienak oxido nitrosoa, karbono monoxidoa eta karbono

dioxidoa dira. Garraioek igortzen dituzten gasen kutsadura ingurumenaren

kutsadura osoaren %30ekoa da gutxi gorabehera.

Elikagaiak leku batetik bestera eramateko garraiobideen erabilpena.

Itsasontziak dira erabilienak, ondoren kamioiak eta azkenik trena eta

hegazkina.

Page 9: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

Garraio mota bakoitzak kilometroko sortzen duen CO2 kopurua kilogramotan.

Azken milurtean igorritako CO2aren batezbestekoa.

Gas hauek sortutako kutsadurak azkenaldian oso ezaguna egin den berotegi

efektuan eragiten du. Berotegi efektua, negutegi-efektua izenez ere ezaguna,

planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez tenperatura

berotzen duen prozesua da. Prozesu honetan gehien eragiten duten gasak ur

lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa dira.

- Langileen esplotazioa. Supermerkatuetan erosten ditugun produktu

gehienak nondik datozen ez dakigu, horren ondorioz, produktu hori

ekoitzi duten langileak zein diren eta ekoizpen-egoeraren informazioa

oso ezezagunak dira guretzat.

Gaur egungo produktuen zati handi bat herrialde azpigaratuetan edota

garapen-bidean dauden herrialdeetan ekoitziak dira. Horietako langile asko oso

egoera txarretan aritzen dira lanean. Hauek izaten dira esplotazio kasu

nagusienak.

- Langileek lanaldi jarraituetan egiten dute lan, hau da, ez dute atsedenik

izaten edo oso deskantsu laburra izaten dute.

Page 10: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

- Ordu asko jarduten dira lanean. Horrez gain, kasu askotan, kontratuan

hitzartutako orduak baino gehiago sartzen dituzte, ordu extra horiek

kobratu gabe.

- Soldata oso txikia jasotzen dute. Langile askok lanordu asko egin arren,

oso diru kantitate txikia kobratzen dute. Batzuk, arazoak izaten dituzte

diru kantitate horrekin bizitzeko ere.

- Agresio sexual, fisiko edo sikologikoak jasaten dituzte. Esplotatuak

izaten diren langile askok beraien negozioko ugazabaren agresioak

jasaten dituzte lana ondo egin ez dutenean edota gauzak pentsatu

bezain ondo ateratzen ez direnean. Kasu hau jasaten duten langile

gehienak adingabeak izaten dira, bizitzeko dirurik ez dutelako oso

gaztetan lanean hasi behar izaten dutenak.

Page 11: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

3-PROPOSAMENA

Proiektu honetan, jendeak produktu ekologikoak eta kalterik sortu ez duten

edota ahalik eta kalte txikiena sortu duten elikagaiak kontsumitu ditzaten

bultzatu nahi dugu. Horretarako, supermerkatura joatean aplikazio edo web orri

batez ekologikoa den eta kalterik sortu duen jakiteko zerbait sortu nahi izan

dugu.

Informazio ezberdina bildu ondoren, QR kodeetan oinarritutako web orri bat

egin dugu. Horretarako, maketa moduan, lau fruta eta barazki aukeratu ditugu

eta garrantzitsua dela pentsatzen dugun informazioa jarri dugu.

Zertarako balio du gure proiektuak? Erosleak supermerkatura erosketak

egitera joaten direnean, erosi beharreko produktuaren inguruko informazioa

eskuragarri izan dezaten. Kontsumitzaileak informazio hau eskura duenean,

produktu bat edo beste erosteko erabakia hartzeko irizpideak izango ditu.

Zerk osatzen du gure maketa? Guk egindako maketak atal ezberdinak ditu,

QR kode bat, QR irakurle bat eta kode horrek eramaten gaituen web orria.

3.1-QR kodeak:

Zer dira? QR kodeak bi dimentsiotako barra-kodeak dira. Kode hau, karratu

formako eredu txuri baten gainean kokatuta dauden kuadrotxo beltzez egina

dago. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URLak

edo testua gordetzeko erabiltzen dira. Kodearen izkinetan hiru lauki handi

daude, irakurgailuek kodearen kokapena antzeman dezaten.

QR kode motak: QR kodeak ezberdinak dira, betetzen duten funtzioaren

arabera. Mota hauek dira erabilienak:

- Web orria: QR kode mota hauen bidez, erabiltzaileak kodean sartuta

dagoen web orria ikusteko aukera izango du. Hau da denetan

ezagunena eta erabiliena.

- Txartel komertziala: Kode hauetan pertsona baten informazioa egoten

da, izen-abizenak, helbidea, mugikor zenbakia, posta elektronikoa… eta

eskaneatzean zuzenean bere mugikor zenbakira pasako da informazio

guztia. Kode hauek oso erabiliak dira lan munduan.

- Deiak: Kode hauen barruan nahi den zenbakia sar daiteke, horrela,

eskaneatzerakoan zuzenean deituko zaio sartutako zenbakiari.

- Ekitaldiak: Kode hauetan, ekitaldi baten informazioa sartzen da, horrela,

eskaneatzen duen pertsonari bere mugikorreko egutegian gehituko zaio

ekitaldia eta atxikitutako informazioa.

- Testua. QR kodeetan sinpleena da. Kode hauek esaldi bat edo testu bat

izaten dute.

- Kokapena: Kode hauek kokapen bat izaten dute informazio gisa.

Erabiltzaileak eskaneatzen duenean, google maps-en aterako zaio

sartutako kokapena.

Nola sortu QR kodeak? Qr kodeak sortzeko hainbat aplikazio daude. Aplikazio

Page 12: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

horietan kode bat sortzeko ondorengo pausu hauek dira jarraitu beharrekoak:

1. QR mota aukeratu. Kodean jarri nahi den informazioaren arabera, QR

kode mota aukeratu behar da.

2. Informazioa jarri. Aukeratutako kodearen arabera, kontaktu bat, telefono

zenbaki bat, web orri bat, testu bat edo nahi den informazioa gehitu

behar da, kodea sor dadin.

3. Deskargatu edo inprimatu. Kodeari eman nahi zaion erabileraren

arabera, deskargatu edo inprimatu egin daiteke, aplikazio irakurleak

irakur dezan.

3.2-QR kode irakurleak:

Nola irakurtzen dira QR kodeak? Kode hauek aplikazio irakurleen bidez

irakurtzen dira. Mugikorrarekin kodea eskaneatzean, sortzaileak atxikitutako

informazioa ikusteko aukera dago.

3.3-Web orria:

Zer da? Web orri bat internet bidez eskuragarri dagoen dokumentu bat da.

Testuak, argazkiak, beste leku batzuetarako loturak, animazioak, soinuak eta

beste hainbat gauza izaten dituzte. Erabiltzaileek dokumentuaren inguruko

informazioa nahi badute, internet bidezko bilaketa bat egiten dute eta

dokumentua ikusteko aukera dute.

Nola sortu web orri bat? Web orriak sortzeko hainbat aukera daude, aplikazio

ezberdinekin edota beste web orri batzuekin. Gure kasuan Wix izeneko

programa bat erabili genuen.

-Wix: Wix web orriak sortzen dituen plataforma bat da. 190 herrialde baino

gehiagotako 90 milioi erabiltzaile ditu eta mota askotako web orriak sortzeko

aukera ematen du. Sortu nahi den web orriaren arabera txantiloi ezberdinak

ematen ditu, zure negoziorako web orritik, blog bat sortzeko aukerarekin.

Plataforma honen bidez egin dugu guk gure web orria maketa gisa. Sortutako

web orriaren atalak dira ondorengoak:

- Sarrera. Proiektuan landutako informazio guztiaren laburpen bat egin

dugu, kontsumitzaileak web orrira sartzean ikusi eta jakin dezan

produktu ekologikoak kontsumitzea zer garrantzitsua den eta produktu

ekologikoak ez direnek guregan eta inguruan sortzen dituzten kalteak.

Page 13: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

- Produktuak. Atal honetan, landutako elikagai guztiak ikusteko aukera

dago. Kontsumitzaileak, informazioa jakin nahi duen produktua

aukeratuko du bertan. Gure web orrian, momentuz, lau fruta eta

barazkiren informazioa ikusteko aukera dago: platanoa, sagarra, anana

eta kalabazinarena. Barazki eta fruta bakoitzak botoi bat dauka, sakatuz

gero, bakoitzaren informazioan sartzen dena.

- Produktu bakoitzaren informazioa. Produktuen atalean, informazioa

jakin nahi den produktuaren botoia sakatu ondoren, orri honetan sar

daiteke. Orri honetan produktu bakoitzaren ondorengo informazioa dago

eskuragarri:

- Informazio nutrizionala. Elikagai bakoitzaren balore nutrizionalak,

hau da, kaloriak, gantzak, proteinak eta karbohidratoak 100g-ko.

- Prozesu kimikoak. Elikagai bakoitzak jasandako prozesu kimikoak

azaltzen dira atal honetan. Produktuaren prozesu osoa eta

prozesu hori martxan jartzen duen enpresaren informazioa, link

eta guzti, informazio gehiago nahi izanez gero.

- Egindako ibilbidea. Elikagai bakoitzak, ekoitzi denetik,

supermerkatura iritsi den arte, egindako ibilbide guztia. Atal

honetan, non ekoitzi den, prozesu kimikoak non jaso dituen eta

supermerkaturaino iritsi arteko bidea azaltzen dira. Elikagaia

Page 14: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

geratutako puntu bakoitzeko informazioa ikusteko aukera dago,

baita google maps-en eginiko ibilbidea ikusteko ere.

Landu ditugun lau fruta eta barazkien informazioa da ondorengoa:

Sagarrarena:

Kalabazinarena:

Ananarena:

Page 15: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

Platanoarena:

3.4-Funtzionamendua.

- Produktu sorta bakoitzak QR kode ezberdin bat izango du, bakoitzaren

web orriari dagokiona.

- Erosleak supermerkatura joatean, produktu sorta horren QR kodea

irakurriko du kode irakurgailu batez.

- Kode irakurgailuak zuzenean eramango du kontsumitzailea web orrian

produktu horren informazioa biltzen den tokira.

- Kontsumitzaileak informazioa irakurri eta erosi nahi duen elikagaia

aukeratuko du.

Hona hemen grafikoki nola funtzionatzen duen gure maketak:

Gure web orriaren enlazea:

https://otaegiane.wixsite.com/elikagaiak

Ondorengo bideoan, web orriak nola funtzionatzen duen azaltzen da:

https://drive.google.com/open?id=0B2mNbo17C8NySzFaLVZueGJySnlMOHZ0

UmJfZmszcjhXTzRj

Page 16: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

4-ONDORIOAK.

Proiektu hau bukatu ondoren, etorkizunera begira ondorio nagusi batzuk atera

ditugu. Gure proiektua abian jarri dadin ondorengo puntu hauek egin beharko

liratekeela ikusten dugu:

- Produktu guztien informazio bilketa: Gure proiektua guk aukeratutako

lau elikagaietan dago oinarrituta. Maketa moduan lau produktu horien

informazioa bildu eta web orrian txertatu dugu. Etorkizunera begira,

proiektu honek funtziona dezan, merkatuan saltzen diren produktu

guztien ikerketa egin beharko litzateke, informazioa eskuratzeko eta web

orrian txertatzeko.

- Supermerkatuetan eskuragarri: Guk egindako maketak, proiektuak

nola funtzionatuko lukeen simulatzen du. Metodo hau martxan jartzeko

ordea, supermerkaturen batekin hitz egin beharko litzateke, beraien

dendetan metodo hau erabiltzea ahalbidetu dezaten. Horretarako,

proiektua supermerkatu konkretu batera egokitu beharko litzateke,

bertako kontsumitzaileek erabiltzeko aukera izan dezaten.

- Proiektua ezagutzera eraman: Supermerkatu eta dendetan metodoa

ahalbidetu ondoren, funtzionamendua ezagutzera eraman beharko

litzateke, kanpaina baten bidez. Horri esker, kontsumitzaileak, metodo

hau erabiliz lortzen diren onurak ezagutuko lituzke, erabilpena sustatuz.

Kanpaina horretan, erabilpenarekin lortzen diren onurak eta metodoaren

funtzionamendua azaldu beharko lirateke.

- Errentagarritasuna: Behin metodo hau martxan jarrita eta

kontsumitzaileek nola funtzionatzen duen jakinda, proiektua errentagarria

eta onuragarria den baloratu beharko litzateke. Hori jakiteko bi puntu

nagusi hauek hartu beharko lirateke kontuan: kontsumitzaileek erabiltzen

duten ala ez eta jakin nahi den informaziorik falta den ala ez. Ikerketa

hau eginez lortutako informazioarekin proiektua errentagarriagoa izateko

egin beharreko hobekuntzak azalduko lirateke.

Page 17: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

5-MERKATUKO AZTERKETA.

Proiektu hau egitea erabaki genuenean, funtzio berdina edo antzekoa egiten

zuten aplikazioak eta web orriak begiratzen aritu ginen. Hasiera batean, egitea

pentsatuta genuen web orriak asmatuak zirela ikusi genuen, eta informazio

guztia bildu genuen zerbait berria egiteko asmotan.

Ikusitako web orri guztiek produktuen puntu hauek biltzen zituzten:

- Informazio nutrizionala: Web orri guztiek produktuen informazio

nutrizionala, hau da, kaloriak, karbohidratoak, proteinak… biltzen

zituzten.

- Errezetak: Aukeratutako produktuarekin egin zitezkeen errezetak

erakusten zituzten web orri gehienek. Guk atal hau ez jartzea erabaki

dugu, nagusiki gure web orriaren helburua produktu ekologikoak eta

bertakoak kontsumitzea bultzatzea baita, ez errezeta ezberdinen

informazioa lortzea. Hala ere, etorkizunera begira, web orrian txertatu

daitekeen atal bat dela pentsatzen dugu.

- Produktuaren propietateak: Web orri askotan produktuek dituzten

propietateak azaltzen dituzte. Propietate horiek testu oso luzeetan biltzen

dituzte, eta hori izan da gure web orrian atal hau ez jartzeko arrazoi

nagusia. Gure helburua kontsumitzailearentzat web orri erakargarri eta

interesgarri bat egitea da, eta gure ustetan testu luzeek, eroslearen

interesa gutxitzen dute. Garrantzitsua ikusten dugu, informazioa labur

eta ulertzeko erraz egotea, denentzat eskuragarri izan dadin. Hala ere,

web orrian atal hori txertatzea ez dugu alde batera uzten, beti ere,

informazioa erraz ulertzeko moduan egon dadin.

- Berriak: Web orri batzuetan produktu horren inguruko berriak zeuden

eskuragarri. Atal honi ez diogu garrantzi handiegirik eman, gure helburua

kontsumitzaileak informazioa modu azkarrean eskuratzea baita, eta ez

diogu interes berezirik ikusten berriak txertatzeari. Erosleak interesa

izanez gero, bere kabuz berriak bilatzeko arazorik ez duela iruditzen

zaigu.

Informazio guztia bildu ondoren, web orri guztiek guri garrantzitsua iruditzen

zaigun atal bat falta dutela ikusi genuen: egindako ibilbidea. Atal honi garrantzi

berezia eman diogu, ez baitugu inon ikusi antzeko informaziorik eskuragarri.

Horregatik, gure web orria, merkatura begira berritzailea dela uste dugu, eta

oso baliagarria izan daitekeela pentsatzen dugu.

Page 18: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

6-IZANDAKO ARAZOAK.

Proiektua egiten aritu garen bitartean, hainbat arazo izan ditugu.

- Ideia aukeratzeko arazoak. Irakasleek proiektua azaldu ondoren, ideia

pentsatzen hasi behar genuela esan ziguten. Erabakia hartzeko arazoak

izan genituen arren, errefuxiatuei laguntzeko proiektu bat egitea erabaki

genuen azkenean. Irakasle baten laguntzaz, Amher, Hernaniko

errefuxiatu elkarteko laguntzaile baten kontaktua lortu genuen. Berarekin

harremanetan jarri ginen eta elkarrizketa baterako geratu ginen.

Elkarrizketan ikasitakoa interesgarria iruditzen zitzaigun arren, zaila

egiten zitzaigun etorkizunera begira, beraiei laguntzeko zerbaitetan

pentsatzea. Horren ondorioz, proiektua aldatzea erabaki genuen eta

orduan hasi ginen Jakin dezagun jaten duguna lantzen. Ideia irakasle

bati esker bururatu zitzaigun, elikagaien ibilbidearekiko informazio falta

nabarmena zegoela esan zigunean.

- Gauzak erabakitzeko arazoak. Taldean orokorrean erlazio ona dugun

arren, gauzak erabakitzeko garaian, arazo dezente izan ditugu. Arazo

hau oso nabarmen ikusi genuen proiektuaren hasieran, eginbeharrekoa

erabakitzeko eztabaida asko izan baikenituen. Proiektua aurrera joan

ahala ere, eztabaida batzuk izan ditugu, hala nola, web orrian txertatzeko

informazioa garrantzitsua iruditzen zitzaigun ala ez erabakitzeko, edota

web orriaren diseinua erabakitzeko.

- Denbora falta. Jakin dezagun jaten duguna lantzen hasi ginenerako,

klase ordu asko galduak genituen eta hasieran garrantzi handiegirik

eman ez bagenion ere, proiektua aurrera zihoan heinean, denbora falta

genuela sumatu genuen. Hala ere, eperako bukatzea lortu genuen.

- Lan banaketa. Proiektuaren hasiera aldean, planifikazioaren garrantzia

azpimarratu ziguten. Guk ordea, garrantzi handiegirik ez genion eman

eta unean unekoa egiten hasi ginen. Gerora ordea, planifikatzeak duen

garrantziaz ohartu ginen, batez ere denbora falta genuenean. Arazo

honen ondorioz, taldekide batzuek nabarmenki lan gehiago egin eta

proiektua aurrera atera dadin ekarpen gehiago egin dituztela ikusi dugu.

Page 19: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

7-BIBLIOGRAFIA.

http://es.qr-code-

generator.com/?PID=1173&kw=%2Bqr%20%2Bcreador&gclid=CL3f64iv39ECFVQ_Gwod12IBU

Q http://www.dietas.net/tablas-y-calculadoras/tabla-de-composicion-nutricional-de-los-

alimentos/verduras-y-hortalizas/verduras-frescas/calabacin.html

http://www.dietas.net/tablas-y-calculadoras/tabla-de-composicion-nutricional-de-los-

alimentos/frutas/frutas-frescas/pina.html

http://www.hortetdelbaix.com/es/comprar/frutas-y-verduras/pina-del-monte/pinya-del-

monte/pineapple-monte

https://www.fatsecret.es/calor%C3%ADas-nutrici%C3%B3n/gen%C3%A9rico/manzanas-

granny-smith

http://www.myfitnesspal.com/es/food/calories/pl-tano-isla-grande-pl-tano-de-canarias-

199766711?v2=false

https://www.google.es/maps/dir/42.228518,-101.8652349/Francia/@51.0515513,-

85.936703,3z/data=!4m9!4m8!1m0!1m5!1m1!1s0xd54a02933785731:0x6bfd3f96c747d9f7!2m2

!1d2.213749!2d46.227638!3e0

https://www.google.es/maps/place/Costa+Rica/@9.6905982,-

85.5121809,8z/data=!4m5!3m4!1s0x8f92e56221acc925:0x6254f72535819a2b!8m2!3d9.748917

!4d-83.753428!6m1!1e1

https://www.google.es/maps/place/Citrosol/@38.9170628,-

0.1968285,154m/data=!3m2!1e3!4b1!4m5!3m4!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!8

m2!3d38.9170628!4d-0.1962813

https://www.google.es/maps/dir/Alpes/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr%C

3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@43.1007308,-

0.6544807,1180974m/data=!3m2!1e3!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0x4789459fb534be51:0x38

c7fdcd674c57d!2m2!1d9.6569996!2d46.8876191!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c380836

3d3e6067!2m2!1d-

0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-

1.9922288!2d43.2476325!3e0

https://www.google.es/maps/dir/Valladolid/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr

%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@40.7893531,-

4.15224,610158m/data=!3m1!1e3!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0xd47728c08c66e93:0xb3ff92d41ca

26bef!2m2!1d-

4.7245321!2d41.652251!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!2m2!1d-

0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-

1.9922288!2d43.2476325!3e0

https://www.google.es/maps/dir/Tenerife/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr

%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@35.3467428,-

17.4140413,5z/data=!3m1!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0xc4029effe8682ed:0xb01a4bf1c84baf

3c!2m2!1d-

16.6291304!2d28.2915637!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!2m2!1d-

0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-

1.9922288!2d43.2476325!3e0

https://www.google.es/maps/dir/Alemania/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr

%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@44.6877381,-

4.7780859,5z/data=!3m1!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0x479a721ec2b1be6b:0x75e85d6b8e91

Page 20: JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu. Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta web orri

e55b!2m2!1d10.451526!2d51.165691!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!

2m2!1d-

0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-

1.9922288!2d43.2476325!3e0

http://www.horticom.com/empresas/p/ceras-para-citricos-y-manzanas/productos-citrosol-s-

a/1102/22973

http://www.poscosecha.com/es/home

https://www.youtube.com/watch?v=eN47Qlp6JT0

https://www.youtube.com/watch?v=JofINsdOa80