BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute...

5
4 2014KO ABENDUAREN 21A ASTEKO GAIA BERTAKO GARAGARDOA Harro edaten dugu bertako sagardoa, ardoa edo txakolina, baina garagardoa nahi dugunean, telebistan iragartzen dituzten izenetara jotzen dugu sarri. Lehengai naturalagoak erabiltzen dituzten bertako ekoizle txikiak ez dira falta ordea, eta gero eta gehiago dira txosnan, tabernan zein etxean zintzurra euskal garagardoarekin freskatzen dutenak. “GARAGARDOA HITZA entzun, eta Heineken, Amstel, Desperados eta abarrak etortzen zaizkigu gogora. Inork gutxik daki ordea, multinazional berarenak direla hiru marka horiek, eta lau ekoiztetxe handiren artean egi- ten dituztela supermerkatuan topa ditzake- gun aukera gehientsuenak. Baina bada garagardorik egitura eta iragar- ki garestien zurrunbilotik urrun ere. Eta ez edonolakoa gainera. Garagardotegi txikietan, kopuru xumeagoetan baina osagai naturale- kin eta mimoz, euren gustuen neurriko edari artisaua ekoizten dute. Europa iparraldeko herrialdeetan eta AEBetan dagoeneko ibilbi- de luzea egin dute tokian tokiko ekoizle txi- kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa- rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta- ko produktuen aldeko jarrera eta garagardo zaletasuna lagun. Joera horren isla da hiru garagardozale eus- kaldunek (Beñat Irasuegi, Joseba Karrikiri eta Igor Oiarbidek) martxan jarri duten Localbier bilatzailea (localbier.com). Kokapen jakin bat | LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA | Oinarri sendoko aparraldia

Transcript of BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute...

Page 1: BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan. “Marka komertzialen artean, lau multinazionalek egiten dituzte ezagutzen ditugun

�4 2014KO ABENDUAREN 21A

ASTEKO GAIA

BERTAKO GARAGARDOA

Harro edaten dugu bertako sagardoa, ardoa edo txakolina, baina garagardoa nahi dugunean,telebistan iragartzen dituzten izenetara jotzen dugu sarri. Lehengai naturalagoak erabiltzen

dituzten bertako ekoizle txikiak ez dira falta ordea, eta gero eta gehiago dira txosnan, tabernanzein etxean zintzurra euskal garagardoarekin freskatzen dutenak.

“GARAGARDOA” HITZA entzun, eta Heineken,Amstel, Desperados eta abarrak etortzenzaizkigu gogora. Inork gutxik daki ordea,multinazional berarenak direla hiru markahoriek, eta lau ekoiztetxe handiren artean egi-ten dituztela supermerkatuan topa ditzake-gun aukera gehientsuenak.

Baina bada garagardorik egitura eta iragar-ki garestien zurrunbilotik urrun ere. Eta ezedonolakoa gainera. Garagardotegi txikietan,kopuru xumeagoetan baina osagai naturale-kin eta mimoz, euren gustuen neurriko edari

artisaua ekoizten dute. Europa iparraldekoherrialdeetan eta AEBetan dagoeneko ibilbi-de luzea egin dute tokian tokiko ekoizle txi-kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizlekopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen aldeko jarrera eta garagardozaletasuna lagun.

Joera horren isla da hiru garagardozale eus-kaldunek (Beñat Irasuegi, Joseba Karrikiri etaIgor Oiarbidek) martxan jarri duten Localbierbilatzailea (localbier.com). Kokapen jakin bat

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

Oinarri sendokoaparraldia

Page 2: BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan. “Marka komertzialen artean, lau multinazionalek egiten dituzte ezagutzen ditugun

hautatu eta inguru horretan bertako garagar-doa eskaintzen duten taberna, denda eta aba-rren berri emango dizu webguneak. Datu-baseirekia denez, nahi duenak aukera du izenakgehitzeko. Bertan bilaketa eginez gero, EuskalHerriko hogeita hiru garagardo marka aurkidaitezke, eta Irasuegiren arabera, baliteke sortuberri den bakarren bat oraindik ez agertzea. Ezda, horrenbestez, aukerarik falta: “Urte gutxianhirukoiztu egin da ekoizle kopurua, eta polikia-go izan arren, bertako garagardoa kontsumi-tzeko joera ere hazten ari da pixkanaka”.

Pagoa: aitzindariaHogeitik gora ekoizle etamarka horien artean, badaaitzindaria den bat, beste guz-tiak baino lehenago abiatuzena: Pagoa Basque Beer. JoxeAnjel Arbelaitzek kontatzenduenez, Bretainian izan zutengaragardo artisauaren berri, eta1998an jarri zuten garagardotegia martxan,Europan zehar ikasi eta hamaika proba eginondoren. “Bidea zaila izan da, baina apurkapizten ari da bertako produktuak baloratzekojoera eta oso pozgarria da hori. Gure ibilbi-deak balio izan du Euskal Herritik atera gabeeta tokiko produktuekin kalitate oneko gara-gardoa egin daitekeela erakusteko”. Urtean50.000 litro inguru ekoizten dituzte, hirumotatan banatuta: Orhi, Gorri eta Zunbeltz.

Naparbier: Nafarroatik munduraIbilbide luzekoa da Noaingo Naparbiergaragardotegia ere. Bi lagunek sortu zutenduela bost urte, langabezian geratu zire-nean. Ez da gutxi geroztik lortu dutena.Egun, sei lagunek osatzen dute kooperatiba,eta haietako lau Naparbierren bertan aridira lanean. Iberiar Penintsulako garagardoartisau ekoizle handiena bilakatu dira:240.000 litro ekoizten dituzte urtero, etahogei garagardo mota baino gehiago sortudituzte osagai berriak gehitu edo propor-

tzioak aldatuta. Euskal Herriosoan ez ezik, mundu zaba-lean ere saltzen dituzte eurenproduktuak, AEBetan etaNorvegian esaterako. JoseJavier Erro kooperatibakokidearen arabera, “markakomertzialen artean, lau mul-tinazional dira ezagutzen ditu-gun garagardo guztiak egiten

dituztenak, baina gero eta gehiago garabeste modu batera ekoizteko apustua egindugun ekoizle txikiak”.

Zarautz Beer Company: hasteko irrikazArnau Estrader eta Jaume Urgelles Katalu-nian jaio ziren, baina euren kabuz lokal bategokitu ostean, garagardotegi propioa jarriberri dute martxan Zarautzen. Biak ala biakostalaritzan aritu dira hamabost urte zituzte-

2014KO ABENDUAREN 21A 5�

BERTAKO GARAGARDOA

Gero eta leku gehiagotan aurki dezakegu bertako garagardoa. Donostiako Iturriotz tabernan, esaterako, Euskal Herrikozortzi garagardo marka dituzte.

“Euskal Herritik atera gabe etatokiko produktuekin kalitateoneko garagardoa egindaitekeela erakutsi dugu”

Joxe Anjel Arbelaitz, Pagoa

Page 3: BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan. “Marka komertzialen artean, lau multinazionalek egiten dituzte ezagutzen ditugun

BERTAKO GARAGARDOA

2014KO ABENDUAREN 21A6 �

netik, eta gustatzen zaiena egitearekin batera,bizitza lasaiagoa izateko asmotan barneratudira garagardo artisauaren munduan. Ideiaburuan zutela, bigarren eskuko makinabatzuk erosteko aukera izanzuten, eta hori izan zen zalan-tzak alboan utzi arazi zizkienbehin betiko bultzada.

Laster zabalduko dute lehe-nengo uzta, eta eskari mordoadute dagoeneko. Bitartean,etengabe proba berriak egineta ikasten ari direla diote.Hilean 4.000 bat litro egiteadute asmoa: “Ez dugu gehiegiekoitzi nahi, nahikoa genukegustatzen zaiguna egiten jarrai-tu eta duin bizitzeko soldatalortzearekin”. Katalunian tokiko garagardoa-ren gorakada lehenago eman zela aitortuarren, hemen gauza bera gertatuko delaaurreikusten dute, “Euskal Herrian produk-tuaren jatorriari eta kalitateari balio handiaematen baitzaie”.

Lehengaien jatorri anitzaEkoizpena Euskal Herrian egin arren, ez dabeti erraza beharrezko lehengaiak bertan esku-ratzea. Naparbierren esaterako, iturriko ura

erabiltzen dute, baina lupulua etamalta kanpotik ekartzen dute sarri.“Kalitateari erreparatzen diogu,baina ahal den neurrian bertakolehengaiei ematen diegu lehentasu-na”. Zarautz Beer Companyn eremodu berean ekin diote hasierakoekoizpenari. Dena dela, uste dutelupulua eta malta bertan egiten hasiden jendea badagoela, eta ona litza-keela etorkizunean lehengaiak eureierosi ahal izatea. Pagoan aldiz,lortu dute garagardoa ekoiztea eus-kal jatorriko osagaiak soilik erabili-

ta. Lupulua eta malta Nafarroa eta Arabatikeramaten dituzte Gipuzkoara.

Bertakotasuna etiketetanLehengaien jatorria jatorri, bertan egindakogaragardoa dela azpimarratzen dute ekoizle

Ezker-eskuin: Pagoak hiru garagardo mota ditu; Naparbier-ek 240.000 litro ekoizten ditu urtero; Arnau Estrader eta JaumeUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan.

“Marka komertzialen artean,lau multinazionalek egitendituzte ezagutzen ditugungaragardo guztiak, baina geroeta gehiago gara beste modubatera ekoizteko apustua egindugun ekoizle txikiak”

Jose Javier Erro, Naparbier

Page 4: BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan. “Marka komertzialen artean, lau multinazionalek egiten dituzte ezagutzen ditugun

2014KO ABENDUAREN 21A 7�

BERTAKO GARAGARDOA

gehienek, etiketa eta izena baliatuta. ZarautzBeer Companyn zein Naparbierren, izenarenbitartez ematen dute jatorri geografikoarenberri, eta Pagoa garagardoak ere Basque Beerdu abizen. Joera bera errepikatzen da zerbezamota bakoitzari ematen zaizkion izenekin.Kasu, Zarautzen sortu duten lehenengo gara-gardoari Earra izena jarri diote, horixe baitabertako jendeari entzun diotena, edandakoagustuko duenean.

Hiru garagardoon kasuan, euskarak pre-sentzia nabarmena du botilak biltzen dituenetiketan, baita kanpora bidaltzen dituzteneanere. Hala dio Naparbierren Pils-ari dagokio-nak: “Garagardoa eskuan eta ibili munduan”.

Jaietan ere bertakoa, ahal den neurrianBanketxe edo garagardo marka komertzialekmusika jaialdi gehientsuenei izena jartzendioten honetan, bada halako tentazioei beha-rrean bere balioei eutsi dien bat: LekornekoEuskal Herria Zuzenean festibala (EHZ).Bide horretan, kontzertu guneen inguruanjarritako saltokietan bertako laborarien pro-duktuak saltzen dituzte, eta nola ez, gauzabera egiten dute garagardoarekin ere. Ahal

duten neurrian bederen. EHZko ostatuakkudeatzeaz arduratzen den lantaldean dagoMikel Ladevese, eta dioenez, jaialdian saltzenden garagardoaren herena da bertan ekoiztu-takoa.

Lapurdiko bi garagardotegitara jotzen dutehorretarako: Akerbeltz eta Etxeko Bob’sBeer. Trukean, ekoizleek erraztasunak ema-ten dituzte: “Barrilak ekarri, bueltan jaso etagaragardoa zerbitzatzeko beharrezko tresne-ria guztia uzten digute”.

Ekonomikoki marka komertzialak errenta-garriagoak diren arren, gero eta gehiago diraahalegin berezia egin eta bertako garagardoasustatzen duten herri mugimenduak. Orekabilatzea da gakoa, Ladeveseren iritziz. “Hala-ko produktuen alde egitea da gure balioenondorioa, baita prezio merkeak ezartzea ere,baina egia da batzuetan bi gauzen artean

ARABA� Olbea� Garagart� Falken Brewing� Baias� Zerb� BG Noster

BIZKAIA� Tito Blas� Etxeandia Garagarduak� Laugar Brewery

GIPUZKOA� Pagoa Basque Beer� Zarautz Beer Company� Basqueland Brewing Project

� Gar&Gar Donostia� Bidassoa Basque

Brewery� Olañeta Local Beer

LAPURDI� Akerbeltz� Etxeko Bob’s Beer

NAFARROA� Naparbier� Gross Brew Company� Sesma Brewing� Txikita� Marbel� San Fermin� Biribil Brewing

Euskal Herriko garagardo artisauak (Localbier-en arabera)

Page 5: BERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldiaUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan. “Marka komertzialen artean, lau multinazionalek egiten dituzte ezagutzen ditugun

�8 2014KO ABENDUAREN 21A

BERTAKO GARAGARDOA

aukeratu behar dela”. Zailtasunak zailtasun,argi du gero eta jende gehiagok estimatzendituela bertako garagardoa eta EHZk egitenduen saiakera, eta bide beretik jarraitukodutela etorkizunean ere.

Gero eta zale gehiagoHerri mugimenduko ekimenetan bidea egitenari den neurri berean, gero eta errazagoa databerna eta dendetan bertako garagardoa aur-kitzea. Donostia erdialdeko Iturriotz tabernanesaterako, Euskal Herriko zortzi garagardomarka dituzte. Ander Breton da horren erru-duna: “Duela urte batzuk, jakin-minak eramanninduen artisau garagardoaren mundua ezagu-tzera, eta pixkanaka hasi nintzen tabernanbotilak gehitzen. Asko dira bertako garagardo-ren bat eskaintzen duten tabernak, baina

marka bakoitzak bere berezitasunak dituelajakinda, aniztasuna eskaini nahi dut nik”.

Dioenez, ez dio lan asko eskatzen garagar-do horiei tokia egiteak, kaxa txikiak erostekoaukera izaten baitu. Jendeari gustatzen bazaiz-kio, orduan eskatzen ditu kaxa gehiago. Taber-nara datozenen artean probatzera animatzendirenak gero eta gehiago direla egiaztatu dugainera. “30 urteren bueltakoak hasi ginelauste dut, baina gero eta jende helduagoa hasida pausoa ematen”. Ez du uste, ordea, arrazoibakarra garagardoaren jatorria denik, asko bai-tira zapore berriak eta kalitatea bilatzen dituz-tenak. “Bertako garagardoa gutiziaere bada, ekoizle txikiek markakomertzialek baino lehengaihobeak eta naturalagoak erabiltzendituzte-eta”. n

SEKULA saiakera egin ez duenaren-tzat sinesten zaila den arren, gara-gardoa etxeko sukaldean bertanegin daitekeen edaria da. Lau diraoinarrizko osagaiak: malta, lupu-lua, legamia eta ura. Ez da errazaden-denak ohiko saltokietan aurki-tzea, baina sarean osagai guztiakbiltzen dituen kaxa erosteko auke-ra dago Lupulu (lupulu.com) web-gunearen bitartez, adibidez. Duelabost urte jarri zuten ekimena mar-txan Localbierren sortzaile erebadiren Irasuegi eta Karrikarik.Lehengaiez gain, prestakuntza fin-tzeko tresneria eskaintzen dutebertan, eta makina bat ikastaroeman dituzte prozesua pausozpauso azalduz. Haiek dira, neurri

batean, Euskal Herrian garagar-doa egiteko zaletasuna zabalduizanaren erantzuleak. Gustu han-diz gainera.

Etxean egin daitekeenez gero,elkarte, gaztetxe eta abarrak eregaragardoa egiteko leku aproposadira. Bide hori hartu dute Añorga-ko gaztetxean (Donostia), esatera-ko. Bertako bi kide hasi ziren, eurengaragardo propioa egiteko ilusioakbultzatuta eta multinazionalen kon-trako borroka gisa. Osagai batzuksarean erosten dituzte, beste batzukohiko dendetan, eta gainontzekoaktaberna edo elkarteei eskatzen diz-kiete. Botilak, esaterako, Lasartekotaberna batek ematen dizkie. Gauregun, Iker Criado da lan karga

gehien hartzen duena, baina gazte-txeko beste kide batzuek ere lagun-tzen diote tarteka.

Sukalde lanak amaitu eta gara-gardoa botilatan sartu dutenean,gaztetxean jartzen dute salgai, eurobakarraren truke. “Hasiera bateangaztetxeko zerbeza eskariari osota-sunean erantzuteko adina ekoizteazen gure asmoa, eta oraindik ezdugu horrenbeste egiterik lortu”.Dena dela, eta egungo ekoizpenaberehala amaitzen dela ikusita,2015ean 50 litroko barrilak egiteadute helburu. Orain arte ohikoerrezetak erabili dituzte, bainaberria asmatu nahi dute laster.Izena ere jarri diote gaztetxean ber-tan sortutako garagardoari: Tartalo.

Etxean edo gaztetxean egiteko modukoa

Beñat Irasuegik ikastaro ugari eman ditu, garagardoa nola egin azalduz (ezkerreko argazkian). Añorgako gaztetxean(eskuineko irudian), 2015ean 50 litroko barrilak egitea dute helburu.