Berritxu

21

Transcript of Berritxu

Page 1: Berritxu
Page 2: Berritxu

AURKIBIDEA

• KOKAPENA

• AUZOAK

• HISTORIA

• HERRIKO JAIAK

• ZERBITZUAK

• PERTSONAIA EZAGUNAK

• ERAIKIN HISTORIKOAK

Page 3: Berritxu
Page 4: Berritxu

KOKAPENABerriatua Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen kostaldeko udalerria da. Lea-Artibai eskualdean dago kokaturik.Bere mugakideak Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Markina-Xemein,mendebaldean Amoroto eta Mendexa eta ekialdean Ondarroa eta Mutriku dira.

BERRIATUA

Page 5: Berritxu

• Gure herriaren azalera, 20,23km² koa da.• Biztanle kopurua (2010) 1284 bizt.• Dentsitatea: 63,47 bizt/ km². • Garaiera 68 m koa da.• Koordenatuak: 43º 18,34 I 2º 27,55 M.• Nahiz eta atzerritar kopuru handia izan, herri

euskalduna da.

Page 6: Berritxu

BERRITXUKO AUZOAK

Berritxuk hainbat auzo ditu: •Merelludi•Asterrika•Erribera•Magdanela•Milloi

Page 7: Berritxu

MAGDALENAIkuspegi eder pribilegiatuak dituen toki garaian eta ohitura zaharrez eta kulturaz asea dagoen ingurunean dago kokatua. Honen hastapenak XVI. mendean daude datatuak, nahiz eta daitekeena den, honek lehenagoko beste baten tokia bete izana; hala ematen du behintzat aditzera iparraldeko horman sartua daraman harlandu batek, non ikus daitekeen erromaniko kutsu zehatza duen gizonezko baten irudi enigmatikoa.

Page 8: Berritxu

ERRIBERA

Page 9: Berritxu

ASTERRIKA

Kantauri itsasora begira dagoen auzoa da.

San Lorenzo ermita daukagu bertan.

Page 10: Berritxu

HISTORIA Atxurra, Armiña, Lamiña II eta

Goikolauko aitzuloetan daudeBerriatuko lehen gizakiaren aztarnak.Azken kobazulo honetan gainera,”Goikolauko lepokoa” deritzona aurkitu zuten.

1327an Berriatuko elizaren barruan Ondarroako hiribildua sortu zen. XV. Mendetik aurrera historia iskanbilatsua bizi izan zuen herriak, armategi bat baino gehiago baitzeuden bertako lurretan. Historikoki Gernikako juntetxeko 24. eserlekua dagokio Berriatuari.

1974an eta nahiaren aurka, Ondarroaren auzo bilakatu zen Berriatua. Derrigorrezko lotura horrek 1983ra arte iraun zuen. Geroztik udalerri propioa osatzen du Berriatuak.

1936ko argazkiak. Goian soldaduak asterrikako ume batzuekin

Page 11: Berritxu

HERRIKO JAIAK

• Berriatuko zaindaria San Pedro da izatez, baina San Gregorio da herrian gehien ospatzen den jaia. Maiatzaren 9a da San Gregorio eguna eta urtero egun horren bueltan punta-puntako rock kontzertuak, nekazal eta kontserba azoka, herri bazkaria, gazte eguna, txirrindulari lasterketa, mountain bike martxa, barrakak, koadrillen jolasak, umeen jolasak eta zesta-puntako partiduak egoten dira beste ekintza batzuen artean.

Page 12: Berritxu

HERRI ZERBITZUAK•Berriatua Elizateko Udala  Tel: 94 6137030•• Liburutegia  Tel: 94 6139263•• Osasun zentroa  Tel: 94 6139241Txanda hartzeko •• Botikina  Tel: 94 6139707•• Berriatuko Herri Ikastetxea  Tel: 94 6139063 berriatukoeskola.blogspot.com•• TARINE Udal Musika Eskola  Tel: 94 6139889tarineudalmusikaeskola.blogspot.com•   • Haurtzaindegia  Tel: 94 6139063•• Mendibarren Frontoia  Tel: 94 6139218•• Ibarra Futbol Zelaia  Tel: 94 4658023  e-mail: [email protected]

UDALETXEA

ESKOLA

Page 13: Berritxu

MENDIBARREN taberna/jatetxeaTel: 94 6139218• ZENTRALA taberna/jatetxea  Tel: 94 6139286• ARRIOLA taberna/jatetxea  Tel: 94 6139005• AKELE jatetxea  Tel: 94 6139003• LAKA-ERDI Sagardotegia (Merelludi auzoa)  Tel: 94 6139178• UREPEL taberna/kafetegia  Tel: 94 6139093• GARDOTZA taberna/jatetxea

Tel: 94 6134499

TABERNA ETA JATETXEAK

Page 14: Berritxu

PERTSONAIA EZAGUNAKJON ANSOTEGI GOROSTOLA (1982ko uztailaren 13a -) futbolari bizkaitarra da, atzealdeko erdialdean jokatzen duena.

2006an debuta egin zuen Real Sociedadekin, Eibar KE eta Sanse taldeetan ibili ondoren.

Page 15: Berritxu

Jon Azpillaga Urrutia (Pasaia, Gipuzkoa, 1935eko azaroaren 26) euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea da.

Pasaian jaio bazen ere, urte eta erdi zituenenan Berriatuara joan zen familiarekin bizitzera. Berriatuan egon zen hogei urtez baserritar bezala. Gero, Ondarroan orfeoian tenore gisa kantatuz urte bat igaro ondoren, 1960an Mutrikura joan eta bertan ezkondu zen.

1960ko, 1962ko, 1980ko eta 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.

JON AZPILLAGA

Page 16: Berritxu

JON MUGARTEGI

Juan Mugartegi Iriondo, Jon edota Joan, (Berriatua, Bizkaia, 1933ko abuztuaren 26) euskal bertsolaria da. Gaztetan hasi zen bertsotan, bere herriko Jon Azpillaga lagun artuta.

1960ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta 1962ko, 1964ko eta 1966koan finalista izan zen. 1965eko eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere finalista izan.

Page 17: Berritxu

Mikel Angel Lertxundi Argoitia Berritxun jaio zen ( Bizkaian)1951an. 1972an hasi zen karrera artistikoan.1974 egin zuen bere lehen esposizioa.1980an Parisera bidaiatu zuen beka batekin arte ikasketak egitera. 1978tik Bienalen bere lehen eskultura egin zuen harria, egurra eta burdinarekin. 1989an Estatu Batuetara bidaiatu zuen bere lan bat erakustera. Bere lanak hiri azoka garrantzitsuetan ARCO (Madrid), FIA (Caracas), ART MIAMI (Miami) eta NICAF (Japon) aurkeztu ditu.

MIKEL LERTXUNDI

Page 18: Berritxu

ETXEPINTXOA

•Etxepintxotik garrantzitsuena fatxadako margoak dira. •2000ko urriaren 3an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, sailkatutako Kultura Ondasuna.

Page 19: Berritxu

ARANZIBIAKO DORREA• Magdalena auzoan, muintxo baten

gainean dago kokatua, nondik zaintzen zuen bere ingurunea, duela zenbait mende, Artibai errekaren bihargunea ere babesgarri erabiltzen zuela. Aranzibiatarren leinuarena izan zen bailarako ezagunenetakoa eta XIV. mende hasieratik aurrera bandoen arteko gudate odoltsuetan protagonista izanarena.1500ean eraikia da dorre hau, nahiz eta badakigun 1443 aldera Gipuzkoako gonboatar bandoak suntsitutako beste baten hondakinen gainean eraiki zutela. Karaitz harlanduz eraikia eta izaeraz militarra den etxezar ikaragarri honetan nabarmenenak, bigarren solairuko leihate bikiak eta, Aranzibiatar leinuaren armarria daraman sarrerako atera sarbide ematen duen paladina edo kanpoko eskailera dira.

Page 20: Berritxu

LEKOIA-BEHEKOA• Lekoia Bekoa baserria Milio

auzoan dago, Berriatua hirigunetik oso hurbil. Euskal herri-arkitekturaren emari bikainenetakotzat hartua izanik, Lekoia Bekoak kontraesanean ezartzen ditu euskal baserria zarpail eta landu-gabetzat daukatenak. XVI. mendean eraiki zuten eta duela gutxi berriztatu egin dute.

• Eraikin ikusgarri honek bere oinarriko errenazentista estiloa eta forma neoklasikoak erakusten ditu elkarrekin. Badu atari arkudun bat, bere gainean, hareharrian landutako, XVI. mendeko armarri handi eder bat daramana, bailarako zaharrenatakoa dudarik gabe. Atzeko aldean aspaldiko ate bat erakusten digu baserriak, erdi puntuko arku duna.

Page 21: Berritxu