BERREZARPENA

19
BERREZARPENA SEIURTEKOAREN NEKEA ANTONIO CANOVAS DEL CASTILLO Monarkikoa Kontserbadorea Ingeles eredua * MARTINEZ CAMPOS (Sagunto)

Transcript of BERREZARPENA

Page 1: BERREZARPENA

BERREZARPENA ⇒ SEIURTEKOAREN

NEKEA ⇒ ANTONIO

CANOVAS DEL CASTILLO Monarkikoa Kontserbadorea Ingeles eredua

∗ MARTINEZ CAMPOS (Sagunto)

Page 2: BERREZARPENA

Berrezarpena

Alfonso XII.aren Sandhurst-eko manifestua( l.874.eko abenduak 1 )

Idatzi didatenen iritziz Espainiako opresioa, zalantza eta zalaparta krudelekin bukatzeko modu bakarra Monarkia Konstituzionalaren berrezarpena izango omen da.

(…) Zorionez , Monarkia heredagarri eta konstituzionalak bere oinarrian badauka nahiko malgutasun eta beharrezko diren baldintzak berrezarpenak sor ditzakeen arazoak konpontzeko nazioaren onerako, eta noski botoak kontutan harturik. Ez da itxaron behar nik erabaki dezadan, bapatean edo hala nola : Aintzinako monarkia garaian espainiar printzeak ezin zuten arazo larririk konpondu Gortearen laguntzarik gabe, eta bidezkoa den arau hori ezin dut inola ere ahaztu, oraingo egoeran are gutxiago jakinik espainiar guztiak horrelako prozesuetara ohituta daudelarik . Nire zorteak nahi duena izan dadila, ez diot espainiar ona izateari utziko , nire aurreko guztiek bezala katoliko ona izateari ere, ez eta mende honetako benetako liberala izateari ere.

Page 3: BERREZARPENA

⇒ 1876ko KONSTITUZIOA Kontserbadorea Burujabetasun konpartitua Sufragio zentsitarioa Erregeak botere handia Foruak eztabaidatzen dira

BERREZARPENA

Page 4: BERREZARPENA

Berrezarpena

1876 ko konstituzioa Don Alfonso XII.ena, Jainkoari esker Espainiako Errege Konstituzionala. Ikusi eta ulertu dezaketen

guztiek jakin dezaten : gaur egun bilduta dauden Erresumako Gortearekin batera, zera dekretatzen eta onartzen dugu: Espainiar monarkiaren konstituzioa.

4, art, Espainiar ala atzerritar bakar bat ezin da atxilotu legeak jartzen duen moduan baizik. Atxilotu guztiak askatuak ala aginte judizialaren aurrean jarriko dira.24 ordu baino lehenago. 72 ordu baino lehenago atxilotua, aske ala espetxeratua izango da.

6. art. Espainiar ala Espainian bizi den atzerritar baten etxean, bere baimenik gabe ezin da sartu, legeak espreski dioen kasuetan baizik.

7. art. Gobernuaren aginduaz korreoz bidalitakoa ezin da ez geldi erazi ez eta ireki (...) 10, art. Ondasunak ezin dira inola ere konfiskatu eta ezin da inoren jabego pribatua ukatu ez

bada agintea eta baliagarritasun publikoagatik justifikatua, indemizazioa aurretik emanda. 11. art, Estatuaren erlijioa Katolikoa, Apostolikoa, erromatarra da. Espainiar lurraldeetan ez da inor

molestatua izanen bere sinesmena edota kultoagatik kristau moralak merezi duen errespetua salbu. 15, art, Enplegu eta kargu publikoetarako espainiar guztiak meritu eta gaitasunaren arabera

onartuak izan behar dute. 18. art, Legeak egiteko ahalmena Gorteak erregearekin batera daukate. 19. art. Bi kamara kolegegilek Gorteak osatzen dituzte: Senatua eta Diputatu Kongresua, 32, art, Gorteak urtero biltzen dira. Erregeari dagokio deitzea, desegitea eta saioak ixtea eta batean

edo bakoitza bere aldetik senatuaren hautatutako zatia eta Diputatu Kongresua desegitea, hiru hilabete baino lehenago deitu eta biltzeko betebeharrarekin.

Page 5: BERREZARPENA

BERREZARPENA

⇒ FUNTZIONAMENDUA Bi alderdi:Alderdi Kontserbadorea (Canovas del

Castillo)Alderdi Liberala (Sagasta).Sufragio

unibertsala (1890) − KazikismoaOligarkia, Gobernadorea, Kazikea - “pucherazo”

Page 6: BERREZARPENA

Berrezarpena

KazikismoaAlde batetik, jauntxoen garaiko aztarna bezala landetan, herri edo

herrixketako pertsonaia nabarmenak, botere ekonomiko berezia, funtzio administratiboa, beraien "ospeagatik" edota "oligarkia"n izan dezakeen eraginagatik, talde handiak kontrolatzen zituzten; iraunkortasun honi "kazikisnoa" deritzogu ( kazikea : indiar lurralde edo herrietako basailudun jauna). Madrilen "politikoak", kazikeak eskualde bakoitzean eta gobernadore zibila probintzietako hiriburuetan, aurreko eta atzekoaren arteko lotura izanik sistemaren benetako funtzionamenduaren hiru ardatzak dira.

J.M. Jover: "Introducción a la Historia de España"

Page 7: BERREZARPENA

Berrezarpena

Gobernu-sistema

Honekin heltzen gara (…) gobernu-era hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak besteekiko hartzen duen posizioa zehaztera. Kanpo-osagai horiek hiru dira: 1. Alde bakoitzeko oligarkak (…) edo handikiak, euren “lan-talde gorena” eratzen dutenak, normalean erdialdean bizi direnak. 2. Jauntxoak (…) lurraldean zehar sakabanatuta. 3. Gobernadore zibila, komunikazio bide eta tresna gisa baliatzen dutena. Funtsean, honetan oinarritzen da artifizio guztia, eta bere azpian nazioak etsita eta jota egiten du negar.

Oligarkek eta jauntxoek eratzen dute klase gidaria edo gobernaria izendatzen duguna, “alderdietan” sakabanatuta (…). (…) Hauteskundeetan (…) ez da herria sufragioa faltsutu eta sistema usteldu egiten duena, klase kontserbadoreak eta gobernariak baizik, euren posizioa, aberastasuna, masak zuzentzeko emandako boterea eta autoritatearen baliabideak erabiliz (…)

J. COSTA, Oligarkia eta jauntxokeria egungo gobernu-era gisa Espainian: informazioaren eta memoriaren laburpena, 1902

Page 8: BERREZARPENA

Testua: Jauntxoa

Jauntxoa

Eskualde eta herrialde bakoitza partikular arduragabe batek zuzenduta zegoen (…) mesprezuz jauntxo deitutakoa (…), bere borondate edo oniritzirik gabe ez zen paper bat ere mugitzen, ez zen espediente bat bideratzen, ezta epairik ematen ere, (…) ez zen epailerik izendatzen, ez zen langilerik lekualdatzen, ez zitzaion lan bati ekiten; berarentzat ez zegoen (…) ur-legerik, ehiza-legerik, udal-legerik, ezta kontabilitate-legerik, prozedura-legerik, hauteskunde-legerik, (…) zerga-legerik ere (…)

Soldadutzatik libre berak nahi zuena geratzen zen, prezio baten truke edo ez; galdu egiten ziren berak galtzea nahi zuen espediente eta gutunak; justizia egiten zen berak justizia egiteko interesa zuenean, eta kontzienteki legearen kontrako epaia ematen zen berak lagundu nahi zuenak arrazoia ez zeukanean; (…) probintzia-diputatua, alkatea edo errejidorea berak izendatzen edo hartzen zuena zen (…).

J. COSTA, Oligarkia eta jauntxokeria egungo gobernu-era gisa Espainian: informazioaren eta memoriaren laburpena, 1902

Page 9: BERREZARPENA

Berrezarpena

Kazikismo kasu bat.Leiroko barrutian beste hautagai liberal bat ari da (..) Han

hauteskundeak hasteko unean hautategia lekuz aldatzen da eta hautategia berrian sartzeko eskailera batetik igo behar da. Lehendabiziko hauteslea igotzen denean burua hausten zaio makilkada batez. Laguntza udal epaileari eta Guardia Zibilari eskatzen zaio eta hura ukatzen zaionez eta notario baten aurrean ekintza basatiak egiaztatzen direnez, beste hautesleak alde egiten dute. Diputazioak honek ez duela ezer aldatzen dio eta benetako diputatua ministeritzarena dela ziurtatzen da.

1881.eko otsailak l.an Kongresuan Merellesdiputatuaren hitzaldia.

Page 10: BERREZARPENA

Berrezarpena

Kazikismo beste kasu bat.Hauteslegoaren zerrendak osatzerakoan, noizean behin benetako

izen bat jartzen da. Gezurrezko izen multzo baten artean eta batez ere hildakoen izenen artean. Azken hauen ordezkaritza botoa ematerakoan, mozorratutako agenteak egiten dute. Lerro hauek idazten dituenak,orain déla urte batzuk hildako aitak behin eta berriro botoa nola ematen zuen ikusi zuen; hiriko garbitzaile edo polizia edo utzitako trajez jantzita. Hauteskunde mahaietako partaideak askotan beraien aitaren "anima" beste gorputz batean ikusten dute.

Valenti Almirall

España tal como es.

Page 11: BERREZARPENA

SISTEMAREN AURKAKO OPOSIZIOA: sortzen ari ziren indar politikoak

Langile mugimendua: geroz eta

indar gehiago

1881 FTRE. Mano Negra.1911 CNT (Confederación Nacional del Trabajo)

UGT (Unión General de Trabajadores) 1888

PSOE (Partido Socialista Obrero Español) 1879

Sindikalismo kristaua.

Page 12: BERREZARPENA

Berrazarpena

Emakume eta haurren lana (1870)Ni Bartzelonako lurrin taldeko ordezkaria nauzue,

benetan talde triste eta tamalgarria, burgesek gizonezkoak baliagarriak ez garela esaten baitute eta horien ordez emakumezkoak eta haurrak, makurtuta ia ezin zutik ibili makinen azpian ibiltzeko nahiago baitituzte… Gizonezkoak bakarrik lan egiteko jaioak gara eta ez emakumezkoak eta hori ez badugu kontutan hartzen, gizonezkoek ez dakigu zer egin,ez baikara lapurtzeko jaio,lan egiteko baizik (...)

1870.eko abuztuak 28 (Federación)

Page 13: BERREZARPENA

BERREZARPENA

Errepublikanismoa

Alderdi Erradikala (Lerroux)

PSOE

1910. La Conjunción Radical-Socialista

Page 14: BERREZARPENA

Berrezarpena

PSOE.ren programa (1879)PSOEren asmoak hauek direla aitortzen dugu: Klaseen desagerketa, hots,

langileen askatasuna. Ondasun pribatuak gizarte ondasuna bilakatzea. Eta ideia horiek gauzatzeko honako baliabide hauek erabiliko digu:

Askatasun politikoa; elkargo eskubidea edo greba legalak, lanordu jaitsiera. Bederatzi urte azpiko haur lan eta emakumeen ohitura eta garbitasunaren kontrako lan guztien galerazpena, Langileen osasuna eta bizia babesten duten legeak. Bizileku, meategi, lantegi eta tailerrak bisitatuko dituzten, langileak aukeratutako komisioen sorrera. Lan elbarrituen pentsio eta elkar laguntzarako kutxen babespena . Presondegietako lan arautegiak. Oinarrizko eta bigarren mailako dohaineko hezkuntza eta lanbide eskola, non hezkuntza eta irakaskuntza laikoak izanen diren. Dohaineko justizia eta delitu guztientzako epaimahaia, Derrigorrezko soldaduska eta unibertsala eta Herri Milizia. Apopilo eta etxetik egozteko eta langileria lesionatzen duten lege guztien erreforma. Garraiobide, meategi, oihan , e.a . ren erosketa eta langile elkarteen edo horretarako sortutako elkarteen arteko banaketa.

Eta garaien arabera PSOEek beharrezkoak ikusten dituen guztiena.

Page 15: BERREZARPENA

NAZIONALISMO PERIFERIKOA

Nazionalismoak Catalunya

Prat de la Riva Lliga Nacionalista Manresako Oinarriak Renaxença

Euskal Herria Sabino Arana EAJ - PNV Bizkaitarrismoa

Galizia Andaluzia

Page 16: BERREZARPENA

Berrezarpena

Katalanismoa eta espainolismoa Prat de la Riba-ren pentsakeran(1.899)

Katalunia Espainiaren barnean dagoenez espainiarrak gara, Espainia Europaren barnean dagoen neurrian europarrak garen bezalaxe, Espainia, espainiar estatuak gobernatzen du, beraz katalanak estatu horren partaide eta gizarte horretako hiritarrak garenez espainiarrak gara.

Ez gara Espainiaren arerioak,horregatik estatuaren aurka borrokatzen dugunean, berritu eta beste modu batetan antolatu nahi dugu, horrela Kataluniak askatasuna eta aurrerakuntza aurki dezan.

"La Veu de Catalunya" ez da inoiz separatista izan Asanblada Katalanistak izan ez diren bezala; Manresako Oinarriak, Kataluniako autonomista gehienak onartutako programa, ezin dira inola ere lotu separatismoarekin. Eta hau beti esan dugu.,.(...) Katalunia, Espainiako beste herriekin anaitiar harremanez lotuta eta famili sendo bat osatuz ikusi nahi dugu,...

Page 17: BERREZARPENA

Berrazarpena

Sabino Aranaren abertzaletasunaren hasierako ideologia(1894)

Bizkaia libre eta independentea bizi zen, bere burua gobernatuz eta legeak eginez, nazio berezi bat, estatu bat bezala, eta zuek libre izateaz asperturik atzerritar agintea onartu duzue, zuen Aberria atzerritarren probintzia bilakatu duzue, zuen nazionalitateari uko eginez atzerritarra onartu duzue. Zuen ohiturak eta usadioak zuen herriaren bertute, gizontasun eta nobleziaren parekoak ziren; eta zuek endekatu eta ustel horiek espainiar eraginagatik, edo erabat faltsuztatu edo ematu eta zakartu dituzue. Zuen arraza, bere dohainengatik berezia, baino oraindik bereziagoa bere inguruko frantziar eta espainiar arrazarekin ez delako nahasi, ez eta munduko beste edozeinekin ere, zuen

Aberri Bizkaia osatzen zuen eta zuek inolako errespeturik gabe zuen odola espainiar edo maketoarekin nahasi duzue, Europako arrazarik azpisugeenarekin eta zuen aberriko arraza ordezkatu nahi duzue.Hizkuntzarik zaharrena zeneukaten. zuen mendiak baino aberatsagoa, zuen kostaldeak baino indartsuagoa,zuen zelaiak baino politagoa eta zuen arbasoen hizkuntza zen,zuen arrazaren hizkuntza. Zuen herriaren hizkuntza eta zuek lotsarik gabe muzin egiten diozue eta jende zikin eta endekatuenarena hartzen duzue, zuen Aberria zapaltzen duenarena hartzen duzue. Zuen izaera noblea eta zintzoa zen eta aldi berean apala, egizale eta ona eta gaur zuek azpisuge eta txepelak bilakatzen ari zarete, zuen zapaltzaileak bezain nazkagarri, faltsu eta zuhurrak. Bizkaitarrok; Bizkaia hil zorian dago eta zuek erailtzen duzue.

Page 18: BERREZARPENA

1898KO KRISIA ⇒ KOLONIALISMOA ⇒ JATORRIA

1868-78ko Cubako gerra Zanjoneko bakea 1895. Bayreko garrasia Martinez Campos

ekintza militarrak elkarrizketak

Weyler errepresioa

Autonomia 1898an Estatu Batuak sartzen

dira Maine

Page 19: BERREZARPENA

1898KO KRISIA ⇒ PARISEKO BAKEA

− Cuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ⇒ ONDORIOAK

− Ekonomikoak - Lehengaiak - Negozioak - Merkatuak

− Erregenerazionismoa Unamuno Ortega y Gasset Joaquin Costa autoritarioa

- nekazaritza eta legedia berritu − Sozialismoaren gorakada − Nazionalismoaren gorakada − 98ko belaunaldia − Espainia errealitatera itzultzen da