Berba Galduen Putzua TEX · 2016. 4. 19. · Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 7....

4
BERBA GALDUEN PUTZUA Seve Calleja ELURRETA-ren itzulpena Oscar Domínguezen marrazkiak Desclée De Brouwer

Transcript of Berba Galduen Putzua TEX · 2016. 4. 19. · Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 7....

  • BERBA GALDUEN PUTZUA

    Seve CallejaELURRETA-ren itzulpena

    Oscar Domínguezen marrazkiak

    Desclée De Brouwer

    Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 5

  • 7

    Lurraren barren-barrenean, badago ezkutukoputzu misteriotsu bat; hara botatzen zituztentiranoek, maitale saminduek, jainko jeloskorrek etabeste hainbat izaki gaiztok beren biktimak, horrela,aitortu ezin zituzten barruko sekretuetatik libratukozirelakoan. Horrek argitzen du zergatik diotenaskok aieneak, kexak eta zurrumurruak entzutendituztela itsaslabar, bidezidor bakarti edo etxe hutsabandonatuen inguruan: zirrikitu eta pitzaduretatikihes egiten duten oihartzunak izango dira, izan ere.

    Putzu hori agian haitzuloa da edo, beharbada,lurrazpiko ibaia izango zen garai batean, eta istorioharrigarriak daramatza oraindik, ura bezalaxe batabestearekin gurutzatu eta nahasten diren istorioak.

    Beharbada, noizbait putzu hori gordeleku gisaerabili dute gaizkileek eta iheslariek, gerraribihozgabeek, maitale setatiek... baina dirudienez,oraindik ez da inor iritsi putzuaren hondora.

    Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 7

  • Zenbait lekutan Gurarien Putzua, Putzu Min-gotsa, Piraten Haitzuloa edo Deabruaren Zintzurradeitzen diote; izan ere, irudimenean, norberak hankokatzen baitu gehien ikaratzen duena batzuetan,gehien irrikatzen duena bestetan.

    Gutxi esploratutako putzu babesgabe horretaraerori dira ipuin hauetako pertsonaia nagusi asko.Bizirik jarraitzeko edo jendeak gogora ditzan eginbehar izan dute hori, beharbada.

    Gaur egun, kontuotaz gehien dakitenek esatendute putzu horrek ezkutatzen dituen misterio etasekretuak ateratzea oso zaila dela, ezen putzuarensakon-sakonean izpiritu edo iratxo berekoi bat biziomen da, eta hark ez omen dio inori uzten bereaden ezerekin handik irteten. Horregatik da iaezinezkoa handik inor bizirik ateratzea, eta aregutxiago, iratxoaren ondasunen batekin. Gehienezere, hondora iristea lortzen duenak preso dagoenenbati lagun diezaioke irteten, bidea nondik nora denkontatuz beste inork entzun gabe, edota gogoanhartu ahal izango du misteriozko formularen bat,isilpeko sorginkeriaren bat, edo, besterik ez bada,haien istorioetatik jausitako berbetako batzuk,orain, norarik gabe, hegan ilunpetan dabiltzanak.

    8

    Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 8

  • Berba Galduen Putzua TEX 22/7/05 08:55 Página 17