Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora...

15
Beldur barik jardun Ekimenen garaia Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne martxoa 2013 90 zenbakia

Transcript of Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora...

Page 1: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

Beldur barikjardunEkimenen garaia

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

martxoa2013

90zenbakia

Page 2: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

2

Gordina eta zuzena dirudi, baina ba ote dakigu jendearengan eragiten eta kontzientziak

astintzen? Hau da: erakundeen kanpainak eraginkorrak al dira?. Galduta dauden gizon nahiz emakumeentzat diogu, denetarik baitago, eta gaur argi eta garbi hitz egingo dugu.

Egunero-egunero, zerbaiten nazioarteko eguna egiten dugu, kausaren baten nazioarteko eguna, garrantzitsuak guztiak ere. Hala ere, beharbada garrantziagatik, gutxienez biztanleriaren erdiari zuzenean eragiten diolako, nabarmentzeko bi egun berezi daude: A25a, Genero indarkeriaren aurkako Eguna, eta gaur hizpide duguna: Emakume Langilearen Eguna. Eta, egoera aintzat hartuta, honezkero ez da nahiko gogoratzeko eta indartzeko kanpainak egitea. Publizitate zuzena ez da aski, iragarki adierazgarriek jada ez dute balio eta gure gizarteak egitateak behar ditu: erakunde mugimenduak, enplegua lortzeko orduan berdintasuna eraginkorra izan dadin eta soldata berdina jasotzeko eskubideagatik. Emakumearen eskubideak lanean urratu eta egurtzen dituztenak zigortzeko legeak behar dira, loreontzi lanpostuak higuintzen dituen gizarte honetan urratsa eman, salatu eta kausa erkidegoarekin bat egiten duten gizonak behar dira, baiezkoa ematen ez duten emakumeak, euren duintasuna, emakume guztiena eta gizon guztiena harro eta beldurrik gabe defendatzen dutenak. Horregatik guztiagatik, eman dezagun urratsa hilaren 8an. Guk geuk hautsi behar dugu, lehenik, gizartearen immobilismoa! •

02 Editoriala03 Beldurrik gabe jardun04 Emakumearen Eguna05 Mugikor solidarioak06 Gazteentzako lonjak arautzea07 Udal aurrekontuak08 Korrika 1809 Inauteriak10 Bosgarren edukiontzia11 TA21: ortuen zozketa12 Txapela buruan: Los Cameros14 Rally solidarioa - GS kontzertua15 Peio Duran, D’artez-en irabazlea16 Gurea Aretoa ikuskizun saila

Azaleko argazkia:Kartel Iraunkorra(egilea: Ehne Bizkaia & DK)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

3

90 Zenbakia

Martxoa2013

KONTSUMOAREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIAKModu osasuntsuan jateko apustua Deriora iritsi da

Arreta jarri duzue kartelean? Hori bai saski gustagarria! Bada, hori dirudiena baino

serioagoa da. Arreta emateko modua da, kontzientziari dei egitea eta iraunkortasunaren aldeko apustua egitea da. Tokiko Agenda 21en bidez, Deriok urteak daramatza ildo horretatik neurriak hartzen, eta egindako ahaleginagatik saria jaso duelakoan dago; izan ere, mundu osoko kontsumo taldeetako ordezkariak jarraian adierazitako arloen inguruan aztertzeko eta eztabaidatzeko elkargunea da: ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko aliantzak, elikagaien subiranotasuna eraikitzeko.

Hitzordua hil honetako lehen asteburuan izango da, Kultur Birikan, kontzientziak irekiko dituen jardunaldi amaigabean. Ehne Bizkaiaren eskutik, ahots ospetsuenak entzungo dira, besteak beste, Eric Holtena, eta elikadura mugimendu bateratuen inguruan hitz egingo du. Baina hori bezain interesgarria da Brasilgo Elikagaien Banku Publikoaren edo Argentinako Alianzas campo ciudad-eko esperientziak entzutea.

Lan mahaiak, baina osoko bilkura irekiekinDerion elkartutako diren nazioarteko 150

ordezkariak lan egitera etorriko dira, bai eta euren jatorrizko lekuetara eraman ditzaketen ondorio positiboak ateratzera ere. Horietarako, lan taldeetako saioak antolatu dituzte, eta horietatik ateratako ondorioak Kultur Birikako Euzkadi aretoan jarriko dira ikusgai horiek amaitutakoan. Ate irekikoak izango dira. Aukera ona etorkizunean egon daitezkeen bideak zuzenean ezagutzeko. Zenbait kasutan, gure kultur birika irekiko da larunbat arratsalde batez, baina hitzorduak hala eskatzen du. Aukera bat Deriorentzat, aukera bat munduarentzat. •

Munduguztiak

Jan dezalaEkoizle eta kontsumitzaileen arteko

aliantzak elikadura burujabetza eraikitzen

Derio, martxoak 1·2·3Kultur Birika

informazioa eta izen ematea: [email protected]

Gure gizartean elikagai ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantzakugaritzen ari dira. Kontsumitzaileek informazioa gura dute euren elikadurarenjatorriari buruz eta bitartekaririk gabe eskuratu gura duituzte elikagaiak,ekoizpen lokala sustatzeko eta baserri munduan lanean hasi nahi duteneilaguntzeko.Hau guztiagatik, azken urteetan ekimen asko sortu dira hainbat lurraldetanhelburu hauekin. Agroekologian oinarrituta, aldaketa bat suposatzen dutebai ekoizpen ereduan, elikagaien distribuzioan eta baita gure erlaziosozialetan ere. Ezer gutxi dute ikustekorik agroindustriak eta azalera handikosaltokiek aurkezten diguten ereduarekin.Hori dela eta, garrantzitsua deritzogu ekimen hauen guztien arteko bilkuraegitea, esperientziak trukatu ahal izateko eta guztiok ondorioak etara ahalizateko. Benetan eraldatzaileak izan daitezen, populazio guztiarentzakoeskuragarriak eta maila sozial zein ekonomikoan alternatiboa izango deneredua sortzeko tresna izan daitezen, eraldatuz lortuko baitugu soilikelikadura burujabetza.

antolatzaileak

finantziazioa

kolaboratzaileak

martxoak 1, ostirala16:00- Izen emata eta harrera.16:30- Jardunaldien aurkezpena eta metodologia.17:00- Ponentzia orokorra. “Movimientos Alimentarios Unidos”. Eric Holt.18:30- Esperientzien mahaia eta eztabaida.

- Esperientzia autokudeatuak ekoizpen eta kontsumo agroekologikoan, be-girada kritikoa. Daniel Lopez.

- Brasil, Elikagaien Banku Publikoa. MPAko ordezkaria.- Basaburuko saskia, Itsasu.- Landagunea eta hiria, aliantzak. Argentina. - Nekasarea, Bizkaia.

martxoak 2, larunbata9:30- Eguneko metodologiaren aurkezpena.10:00- Bi taldetan banatutako lana.

- Ekoizpen-kontsumo aliantzen definizioa. Ekimen eraldatzaileak iateko ideiaklabeak.

- Zelan sortu konfidantza ekoizpena eta kontsumoaren artean? 12:15- Plenarioa.13:00- Esprientzien trukaketa panelak.14:00- Bazkaria.16:00- Bi taldetan banatutako lana. Eragin politikoa.

- Zertan eta zelan eragin dezakegu maila instituzionalean?- Ekimenen mailan, zelan lortu ekimenok populazio osoarentzak eskuragarri

izatea?18:30- Azken plenarioa, ondorioak.

martxoak 3, igandea10:00- Larrabetzura bisita:

- Nekasarea sareako hainbat baserri.- Autogestionatutako eskola jantokia.

14:00- Bazkaria eta amaiera

Kultur Birikaren bigarren urteurrenean, kultur zentroa nazioarteko jardunaldi batzuen egoitza aukeratu dute “mundu guztiak jan dezala” izenburupean, Ehne Bizkaia eta TA21en eskutik.

Page 4: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

4

Maider Araitz Gorroño, Mankomunitateko Berdintasun teknikaria

DERIOKO EMAKUMEEK ASKO HARTZEN DUTE PARTE

2010ean onetsi zen Berdintasunerako I. Plana, eta pana lantzen hasi ziren

ezberdintasunak ezabatzeko. Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna dela eta, Maiderrekin hitz egin dugu, Maiderrek I. Plana balioesten eta II. Palan egiten dihardu eta. Bere ustez, azken helburua da benetako berdintasuna lortzea emakumeen eta gizonen artean, nahiz eta aitortzen duen “bide luzea dugula egiteko”.

Nola ikusten dituzu Derioko emakumeak?Ez dut uste emakume deriotar bakarra

dagoenik, asko daude. Hala ere, esan behar dut Derioko emakumeak, oro har, asko hartzen dutela parte Berdintasun Sailak antolatzen dituen ekintzetan, eta euren ekarpenek aberastu egiten dute gure lana. Eta aukera hau baliatu nahi nuke eskerrak emateko.

Eta Derioko gazteen etorkizuna? Zure ustez, belaunaldi gazteak kontzientziatuta al daude berdintasun arloan?“Berdintasunaren ispilatzea” deitutakoa

hor dago. Pentsatzen da dena lortuta dagoela aukera berdintasunari dagokionez; baina, tamalez, ez da hala.

Lan eta gizarte berdintasunari dagokionez, zein aldek bereizten dituzte emakumeak eta gizonak?Gizarte patriarkal batean bizi gara,

femeninoa maskulinoaren menpe dagoen gizarte batean, eta horrek desberdintasunak sortzen ditu eremu guztietan, publiko zein pribatuan: eremu sozialean, ekonomikoa eta politikoan.

Berdintasunera hurbilarazten gaituzten neurri guztiek dute abantaila

Maider prest dago work cofee-rako

Page 5: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

5

90 Zenbakia

Martxoa2013

5

DEI SOLIDARIOARI ERANTZUN GENION

Gaizkarengatik izan zen, hau da, Angelman sindromea (gaixotasun

neurologiko larria) duen bi urteko galdakar txikiagatik. Gure Señeak elkarteko herritarrek bezala baliabide ekonomikoak behar dituzte gaixotasunaren ondorioak arintzeko eta ikerketa sustatzeko. Hori dela eta, alboko herriek sakelako telefono erabiliak biltzeko kanpaina abiarazi zuten, konpainiek dirua ordaintzen baitute horiek birziklatzeko. Bada, esan eta egin. Derio buru-belarri gizarte langintzan. Eta Udaleko brigadako burua pozik dute Derion lortutako emaitza onagatik. Espero dugu ekimen solidario horrek fruituak ematea. •

Udala ekimen solidarioen alde

2012ko Emakumeen Egunaren inguruko ekimen batean erantzukidetasuna landu zen. Aurrerapausorik eman al da horretan?Kontziliazioari dagokionez, itzal asko

daude: eginkizunak bateratzeaz hitz egiten da, eta badirudi emakumeek bateratu behar dutela. Ahaztu egiten dugu azpimarratzea emakumeen eta gizonen erantzukidetasuna, eremu pribatuak eskatzen dituen erantzukizunak.

Aurten, zer azpimarratuko duzue?Aurten, Derioko emakumeek work coffee

batean parte hartzea nahi dugu. Gune horretan emakumeen iritzia jaso nahi dugu berdintasuna lortzeko udalerrian egin daitezkeen ekintzen inguruan. •

Txema, pozarren egin duten kanpaina izugarriagatik.

Martxoaren 5ean, asteartean, 5etan

Hitzaldia: “¿Por qué la mujer vive más pero con menos salud? Aspectos que influyen en nuestro bienestar y maneras de enfermar”. Hizlaria: Garbiñe Etxebarria.

Martxoaren 8an, ostiralean, 6etan

Work coffee: Derion berdintasuna lortzeko proposamenak.

Martxoaren 9an, larunbatean, 1ean

Kontzentrazioa Eukalherria kalean (udaletxea)Martxoaren 15ean, ostiralean, 5etan

Zine-foruma: Almodovarren “Cómo ser mujer y no morir en el intento”.

Moderatzailea: Garbiñe Etxebarria.

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO

EGUNERAKO EGITARAUA

Antolatzailea: Sutondoan eta Udala. Kultur Birikan.

Page 6: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

6

LONJAK, GAZTEEN SOZIALIZAZIORAKO GUNEAKMartxoan aurkeztuko da lonjak arautzen dituen araudia

Gazteen lonjen inguruan Bizkaian gertatutakoa dela eta (sute txikiak, gas

isuriak, aireztatze desegokia), Txorierriko udalek aspaldian ikusi zuten erabilera arautu egin behar zela. Asmoa ez da aisialdirako gune horiek ixtea, baizik eta horiek gutxieneko segurtasun neurriak betetzea.

Duela urtebete abiarazi zuen Txorierriko Mankomunitateak prozesu parte-hartzailea, lonjak egokitzeko araudi berria osatze aldera. Sondikan hasi ziren, eta orain Derioren txanda da. Izandako esperientzia onaren ostean, datozen asteetan informazio-prozesuari emango zaio hasiera, kalean bertan eta lonjaz lonja, ezarri nahi den araudi arautzailea aurkezteko, bai eta lokal horien erabilerari

buruzko elkarrizketa edo eztabaida abiarazteko ere. Lan hori Mankomunitateko gazteria teknikariaren lana da, eta helburua lonjak arautzea da, horien inguruan izaten dugun irudi anarkikoa desmitifikatzea, elkarbizitza sustatzea eta prozesua ahalik eta parte-hartzaileena izatea.

TA21ek martxoaren foroan jorratuko du ekimen interesgarri hori. Topaketaren gai nagusia izango da. Martxoaren 20an (asteazkena), Kultur Birikan izango da. •

Irudi polemikoa baztertzea eta topagune horiek

erregularitzatzea.

Lonjak, elkarbizitzarako ekimena

Page 7: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

7

90 Zenbakia

Martxoa2013

7

UDAL AURREKONTUAK ONETSI DITUZTEZorra 0 euroan uztea, zerbitzuak mantentzea eta ekintzak sustatzea

Gutxi gorabehera, 8 milioi eta erdiko kopurua onetsi du Udalak 2013rako. Bizi

ditugun garaiekin bat datorren aurrekontua da, baina aukera ematen du proposatutako erronkei aurre egin eta abian daudenak mantentzeko. Udalak eskatutako mailegua ezabatzea da Udalaren lehentasunezko xedea. Urtea amaitu aurretik uztea ezinbestekoa da gizarte zerbitzuen eta enpleguaren aldeko apustuari aurre egiteko.

Jardueren ardatza da udal zerbitzuek eraginkortasun osoa mantentzea: kaleen garbiketa, lorezaintza eta zaborrak. Zerbitzu estrategikoak eta kulturalak sustatzen eta dinamizatzen jarraituko da: kiroldegia, Kultur Birika eta hezkuntza-zerbitzuak, besteak beste. Nagusien Etxea, Gaztelekua eta Ludoteka ere indartu egingo dira, eta definitu egingo dira GKEei emango zaizkien diru-laguntzak.

Biztanleriak gora egitea: erabakigarriaArdatzak definituta daude, baina

jar dezagun arreta aurrekontuko zenbait partidaren jomugan. Hirigintzari dagokionez,

berriz asfaltatuko dira San Isidro jatetxearen pareko aparkalekua eta landa eremu batzuk. Udan eraikita egongo da eta irekitzeko prest Doneztebe Ingurumen Aretoa, eta txanda hartuko dio Ganbeko San Esteban baselizari. Igerilekuetan umeentzako jolasgunea jarri da, eta azpiegiturak hobetzen ari dira, adibidez, kirol anitzeko pista. Gizarte arloan, kolektibo onuradunak zehaztu dira: herriko Gure Señeak, DYA, Cáritas, Aspanovas, Elikagai Bankua edo Ahislama. Euskarari dagokionez, esleitutako 72 mila euroak Udalaren zein Mankomunitatearen hainbat ekimenen artean banatuko dira: Mihiluze, Berbalagun, Izarren Distira eta hizkuntza sustatzeko beste ekintza batzuetarako diru-laguntzak (Korrika edo Derion antolatutako ekintzak).

Aurrekontu hauek diru-bilketak izandako gorakadari esker eraman ahal izan dira aurrera. Derion 5.800 biztanle dituela zenbatetsi da, baina, ofizialki, 5.300 dira. Biztanleriak gora egiteak diru-sarrerak ere gora egitea dakar, nahiz eta derioztar horientzat guztientzat zerbitzu gehiago jarri behar diren. •

Page 8: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

8

HEMEN DUGU KORRIKA 18Martxoaren 21ean iritsiko da, arratsaldeko 4rak aldera

Aste gutxi batzuk baino ez dira falta “Eman euskara elkarri” lelopean Korrikaren

hemezortzigarren edizioak kaleak bete ditzan. Bitartean, hainbat ekintza egingo dira euskararen aldeko lasterketa ospatzeko. Korrika martxoaren 21ean, arratsaldeko lehen orduetan, iritsiko da gure udalerrira Zamudiotik, eta 6 eta 7 kilometro bitartean egin ostean, Loiuri emango diogu lekukoa. Aurtengo ibilbidea luzeagoa izango da, seminarioaren inguruan hasiko baita.

Baina, egun horren aurretik, zenbait ekintza egingo dira motorra berotzeko eta jendea gonbidatzeko euskararen aldeko jai

handian parte hartzera. Martxoaren 2rako, Tximintxek “Lingua Navajorum” antzezlana prestatu du euskararen inguruan, eta hurrengo egunean horma-irudia margotuko da aurtengo Korrikako motiboekin.

Pintxo-poteo euskaldunaEkintzak ez dira eteten, eta martxoaren

9rako (larunbata) pintxo-poteo maratoia antolatu da Txorierriko herrietan zehar eta egun osoan zehar. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egitea da. Autobusa antolatuko da jendeak goza dezan, autoaz kezkatu gabe. Pintxo-poteak euro bat balioko du. Goizean Erandio Goikoan hasiko da, gosari on batekin, eta haraneko herri guztietatik igaro ostean, Larrabetzun amaituko da iluntzean. Gainera, herri bakoitzean ginkana moduko proba bat antolatuko da, bertaratzen diren guztiek parte har dezaten. Baldintzak: adin nagusia

Euskararekiko eta ikasleekiko konpromisoa

Ehunka euskaltzalek egiten dute korrika urtero euskararen alde

Page 9: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

9

90 Zenbakia

Martxoa2013

9

MOZORROAK KOSTA AHALA KOSTA

Herriko inauterietan eguraldi kaskarra egin bazuen ere eta zaharberritzeko beharra

duen kiroldegia erabiltzea ezinezkoa izan bazen ere, egoerak okerrera egin zuen, baina aurrera egin zuten. Egia esan, beste batzuetan baino gutxiago, euriak eta nagusitutako iluntasunak bizitasuna kendu zuten eskolako patioan. Oztopo gehiegi deialdi honen inguruan positibo hitz egin ahal izateko; penagarria neska-mutikoentzat. Larunbata desberdina izan zen, merkatariek eta ostalariek dena eman zuten eta Xaiborrek soberan bete zuen animazioa. Festa giroa nabaritu zen Derion, eta parte-hartze handia egon zen lehiaketan. Unai estratosferikoa irabazi zuten haurren kategorian, eta helduen kategorian, energia

berriztagarrien alde egin zuen talde ezin orijinalagoa. Nor bere gustuarekin, baina irudimena eta gogoa ez ziren falta izan, eta guztiok irabazi genuen. Derion inauteri giroa arnastu zen. •

izatea eta euskaraz hitz egitea. Izena emateko mezua igorri behar da helbide honetara: [email protected].

Martxoaren 17an (igandea), Korrika heldu baino lehen, herri bazkaria egingo da Txokon, eta ekintza ezberdinak egingo dira txikientzat zein helduentzat. Sollube kalean tailerrak, jolasak eta puzgarriak antolatuko dira, eta umeen aurpegiak marraztuko dira Lainomendi dantza taldearen eskutik. Horiez gain, Korrika 18ren aldeko horma-irudia egingo da.

Omenaldia ikasleeiBelén Ganak, Txepetxa AEK Euskaltegiko

arduradunak, honako hau adierazi du: “Aurten oso ordu onean igaroko da Korrika Txorierritik; izan ere, Larrabetzura 14:30ak aldera helduko da eta Bilbori 17.30 inguru emango zaio

lekukoa. Ordutegi horretan ikasleak dagoeneko ikastetxetik kanpo egongo dira eta herri lasterketaz gozatzeko aukera izango dute”. Bestalde, azpimarratu du ezinbestekoa dela “Eman Euskara Elkarri” leloa aipatzea eta aintzat hartzea aurtengo edizioan ikasleak omenduko direla: “euskara ikasten ilusioa, gogoa izan dutenak eta ordu asko eman dituztenak omentzeko ordua iritsi da”. Dena prest dago martxoaren 21a euskararen aldeko jai erraldoia izan dadin. •

Korrikaren aurreko egunetan mota guztietako ekintzak antolatuko dira, euskararekiko konpromisoa sendotzeko. Aurten, euskara ikastean ahalegin handia egin duten ikasleak omenduko dira

Sollube kalea, festaren erdigunea.

Page 10: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

HEMEN DA BOSGARREN EDUKIONTZIA

Abian da materia organikoaren gaikako bilketa

Bosgarrenak ez du zertan txarra izan; are gehiago, aurkakoa gertatzen da kasu honetan.

Edukiontzi marroian birziklatzea: materia organikoaren garaia da, ongarria egiteko balio duen materiarena, alegia. Bosgarren euskarria gure artean dugu, eta bere xedea da orain arte bat egin duten herritarrei zerbitzua ematea. Aldez aurretik izena eman behar izan zuten, eta parte hartuko dute hondakin organikoak gaika bildu eta birziklatzeko prozesuan. Boluntarioek doako kita jasoko dute Kultur Birikan; zehazki, hilaren 22ko arratsaldean, ostiralean, eta hilaren 23ko goizean, larunbatean. Honako hauek osatzen dute kita: ontzia, poltsa biodegradagarriak,

edukiontzia irekitzeko giltzak eta zein hondakin utz daitezkeen eta zein ez adierazten duen pegatina.

Edukiontzi berriari esker, hondakin organikoak birziklatu eta konpost bihurtu ahal izango dira, kalitate handiko ongarria egiteko. Oso proiektu inportantea da birziklatzearen barruan, sortzen den zaborraren % 40 inguru mota horretako hondakinak direlako. Bilboko esperientzia pilotuan lortutako emaitzak positiboak dira, eta, horregatik, Aldundiak erabaki du materia organikoaren bilketa Bizkaia osora hedatzea. Bildu ondoren, materia organikoa Bizkaiko hiriburuko Artigas konpostaje plantan tratatuko da.

Txorierriko Mankomunitatea izango da hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren arduraduna. Horretarako, Foru Aldundiaren diru laguntza eskuratu du, eta berau erabiliko da, batetik, edukiontzia ezartzearen berri eman eta informatzeko, eta, bestetik, herria hauekin hornitzeko: edukiontziak (62 guztira), ontziak, poltsa biodegradagarriak eta edukiontziak irekitzeko giltzak. •

Sortzen den zabor guztiaren % 40 hondakin

organikoak dira.

NOLA EMAN IZENAZenbait modu daude kanpainarekin bat egin ahal izateko. Informazioa eskuratzeko, jo www.contenedormarron.com web orrira edo deitu 672 367 027 telefono zenbakira. Kita web orriaren bidez helaraz daiteke. Bestela, aukera egongo da Kultur Birikako Iparragirre aretoan hilaren 7an arratsaldeko 19:00etan egingo den informazio hitzaldian jasotzeko. Halaber, xede horrekin postontzietan sartuko den kupoia aipatu egunetan eramanda eskuratu ahal izango da.

Edukiontzi marroi berria hondakin organikoak biltzeko erabiliko da, eta, horren bidez, prest dauden herritarrek borondatez hartuko dute parte

zaborra gaika biltzeko prozesuan.

10

Page 11: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Etorkizuneko udaltxokoaren sukaldeko zein komuneko obrak eta altzariak nola finantzatuko diren aztertzen ari badira ere, aurreikusi dute udal zentro berri hau udan zabalduko dutela. San Esteban meza inolako arazorik gabe egin ahal izango da eraikin berrian.

Beste udalerri batzuetako erabilera-araudiak eta dituzten arazoei buruzko informazioa jaso da, euren hanka-sartze berberak ez egiteko. Foro bat egingo da zentro berriaren araudia jorratzeko. Eta, azkenik, urteko lehengo irteera antolatuko da: kontsumo

saskietara pasta ekologiakoa hornitzen dituzten ekoizleei bisitaldia. Zamudion dute ekoizpen-zentroa.

1111

AISIALDIKO ORTUEN ZOZKETAMartxoaren 8ra bitartean aurkez daitezke eskariak

Hiri-ortuak dagoeneko abian dira. Martxoaren 8an amaituko da ekimen

honekin bat egin nahi duten guztiek eskariak aurkezteko epea. Ekimena Udalak lagunduko du diruz, eta urtean 100 € ordaindu beharko dute esleipendunek. Lursailaren emakida urtebetekoa izango da eta urtez urte luzatzeko aukera egongo da, gehienez ere lau urte arte.

Iurretaren ereduari jarraikiz, ortuek abantaila ugari izango dituzte, besteak beste: negutegia eraikitzea hazitegi eta konpostaje-gune eta guzti, edo, proiektua errotuz gero, hiri inguruko eremuetan lursail gehiago jartzea. Gainera, Nekazaritza Eskolak parte hartuko du, beharrezkoa bada, sastraka garbitzen eta negutegietan plastikoak jartzen.

Prestakuntza eta esleipenaProposatu da ortuak apirilean abiaraztea;

beraz, esleipendunek ezinbestean egin behar dituzten ikastaroak, batik bat, martxoan

egingo dira. Prestakuntza 10 bat ordukoa izango da eta Ramón Cearreta, ortuen kudeatzailea, arduratuko da tratamenduei, kudeaketari, makinei eta abarrei buruzkoa azalpenak emateaz. Aisialdiko ortua eskuratzeko nahitaez bete beharreko baldintza da erroldatuta egotea gutxienez hiru hilabete jarraian. Denek izango dute aukera, baina behin-behineko izena emateko lehentasunezko taldeak ezarri dira, besteak beste: jubilatuak, langabeak, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak edo minusbaliatuak. •

Txaramela Pasta Ecológica bisitatzea, urteko lehenengo irteera.

Page 12: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

1212

BIZITZA BATEN ARKITEKTURA

Miguel Ángel jendeak ematen dion berotasunarekin geratzen da etortzen den bakoitzean

Bost urte ez dira ezer hogeita hamar urte inguru dituen eta “babak eltzetik ateratzen”

etxetik kanpo urte mordoa daramatzan gazte honen bizitzan. Miguel Ángel Maestre Errioxan bizi da bere emaztearekin batera. Emaztea Portugaletekoa da eta berak bultzatu zuen “eskualde senide” honetan bizimodu berri bati ekitera. Aitortzen du Deriotik hurbil egotea oso garrantzitsua izan zela erabakia hartzeko, eta dena errazagoa izan zen; izan ere, ikasten hasi zenetik, kanpoan bizi izan zen, besteak beste Donostian eta Vienan, eta bazuen horretan esperientzia: “Esperientzia horrek “biziraun” hitza “bizi” bihurtzen du”.

Gaur egun, Logroño da bera hartu duen herria, “herri lasaia eta erosoa, eguraldi lehorrekoa, kirola aire zabalean egiteko egokia”. Terrazez eta pintxoez gozatzen

du, “bai eta neguan ere”. Jaiak ere oso gogoko ditu, eta “oso irrika handiz bizi ditu” San Bernabé eta San Mateo jaiak. Baina, bada zerbait derioztar honen begian, bere benetako jaiak (“zerbait berezia dutenak”) ahaztea eragozten diona. Bere buruak gogoratzen dituen gauzen artean familia eta lagunak daude, “gustura eta eroso sentiarazten zaituztenak, zaren bezalakoa izaten uzten zaituzten horiek, ongi baino hobeto ezagutzen zaituztenak”.

Etxean bezala sentitu nahi denean, bistak dituen leku bat irudikatzen du: “parke berria edo ikastetxean, ingurura begira, edo paisaia berdea eta inguruko basoak gozatzen”. Miguelek uste du noizbait itzuli egingo dela: “Orhiko txoriak Orhira nahi, eta nik oso garbi daukat Derio dela nire mendia”.

12

Jaien eta lagunen inguruko oroimena

ezabaezina da.

Page 13: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

13

90 Zenbakia

Martxoa2013

13

Los Cameros (Errioxa)

Bertan egoteaEgoera ekonomikoa ez da ona inorentzat,

baina horrek ez du Miguel geldiarazten bere lan-helburuak lortzeko bidean. MAESTREstudio enpresa sortu zuen arkitekto gazte honek, eta proiektuak dauzka Errioxan eta Euskadin. Lan eginez eta gogo handiz saiatzen da krisiari aurre egiten. “Oraingoz, gizartearentzat baliagarria izatea xede duen lanbideaz gozatzen dut; izan ere, arkitektura herritarren jabetza da” adierazi du.

Bere eguneroko bizimodua bulegoan ematen du; baina, hala ere, denbora izaten du bere familiakoak bisitatzeko, “gutxienez hilean bitan”, eta besteak beste, “nire amaren janariaz gozatzeko”. Nolanahi ere, distantziak nostalgia dakar, eta “nostalgia hori egoera zailetan antzematen da gehien, zure ingurukoek ematen dizuten aparteko laguntza hori behar duzunean; eta laguntza hori ez duzu izaten kanpoan bizi zarenean, bertan egon behar da eta ez telefonoz”. •

Derio etengabe ari da eraldatzen

Artzainen lurraldea deitzen diote, artalde handien eta transhumantzia bideen garaiengatik. Gaur, berriz, batzuen oroimenean baino ez dira gordetzen maraka egiten zuten ardien oroitzapenak; baina, oraindik ere, paisaiarik

ederrenek inguratzen dute Erdialdeko Errioxa. Horixe da Camero Zaharra, bake bila dabilenentzako leku paregabea. Isiltasuna eta bakardadea ernetzen dira Leza ibaiaren arroilatik, eta horma gorrixken artean sai arreen hegaldiak

baino ez du apurtzen isiltasun hori. Bestea Camero Berria da, abenturazaleentzat diseinatutakoa, Cebollera mendizerrako Parke Naturala ardatz duena. Bideek, ibilbideek eta zidorrek lurralde hori bistatzera, bere kobazuloetan sartzera eta bere urtean murgiltzera gonbidatzen zaituzte.Miguel Ángelek maite du bizi den lekua, eta batez ere bertako gastronomia

gomendatzen du. Camerosko gazta da, inolako zalantzarik gabe, eskualdeko betiko zaporearen mokadu bikaina, betiere haragi eta ardo onenek lagunduta. “Festarik onenak Nájerako San Juan eta San Pedro jaiak ditugu, ekainaren 24an eta 29an”, eta horiek ezagutzeko Los Camerosko paraje ederra bisitatu eta bertan paseoan ibiltzea bezalakorik ez dago.

Miguel Ángel Maestre Iglesias31 urte

2008LogroñoArkitektoa

Lehenengo bizitza, unerik gozoenak eta gogoratuenak izaten dituena, familiakoen eta lagunen artean eman zuen herriko gaur egungo oinezkoen eremuan. Bidaia 17 urterekin hasi zuen. Donostiara abiatu zen gaur egun gozatzen duen karrera ikastea: arkitektura. Vienan urtebete eman ondoren, maitasunak Logroñoko Los Cameros eskualdera eraman zuen, eta han bizi da 2008az geroztik.

1313

Page 14: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

14

RALLY SOLIDARIOAAndoni Barok lasterketa batean hartuko du parte, laguntza humanitarioa banatzeko

Erregeen kabalgatan ikusi genuen bere auto dotoreetako bat gidatzen. Dena den, Aste

Santuan Barok asfaltoa alde batera utzi eta Marokoko basamortuko hondarrean arituko da. Motorzaleak Clásicos del Atlas Solidario 2013ko rallyan jardungo du, eta bertan lasterketako abentura eta laguntza humanitarioa nahasiko dira.

Opel Corsa urtetsua hartuta, Andoni eta bere lagun Alberto Atlas marokoarraren pistetan barrena ibiliko dira, eta hego Marokoko dunak zeharkatuko dituzte. Baina ez dira bakarrik egongo, emazteak eta koinatak ere parte hartuko dute, azaldu dutenez, “beste Opel Astra batekin. Familia batek laga du, futbol talde baten pegatina jartzearen truke”. Babes sistema horren arabera, karrozerian zenbait iragarki eramango dituzte, eta, horri esker, abenturari ekin ahal izango

diote. Barok dioenez, “ibilgailuek behar zituzten piezak eta hoteleko gauak lortu ditugu, enpresa laguntzailearen pegatina jartzearen ordainetan”. Rallyan parte hartzeak 800 euro ordaindu behar izatea dakar, eta Andonik abenturan, ondo pasatzean eta solidaritatean inbertituko ditu: “ez dago etekin ekonomikorik, kontua da autoaz gozatzea eta irispide zaileko herrixketara elikagaiak, jantziak eta oinetakoak eramatea, besteak beste”. Abentura martxoaren 23an hasiko da Sevillan, eta astebete igaroko dute hondarraren, motorraren eta lagunduta sentitzen direnen irribarrearen artean. •

ANTZOKI BAT SOLIDARITATEZ BETE

Oscarren eguna izan zen, otsailaren 24an. Eta orain banatu egin behar da: Gure

Señeak taldeari Bilbon milaka jesarlekuko antzokia ia osorik betetzeko ausardia eta adorea izateagatik. Behotsik eta Ipar Alde orkestrei eskainitako emanaldi bikainagatik, bi formazioetako zuzendarien horren errepertorio egokia aukeratzeagatik. Filmei beraiei buruzko irudien inguruko zuzeneko soinu banda zirraragarria izan zen, gutxienez. Saria. Baina saririk onena guztiok bertaratu izana. Ez zen plan egokiena izan neguko igande hotz baterako, baina lagundu egin zuen. Gaixotasun

arraroak edo ezgaitasunak dituzten familiekiko solidaritatea, Gure Señeak taldearekin eta taldearentzako. Eta Oscarren eguna izan zen, eta aldez aurreko saria eraman zuten. •

Deriok Bilboko antzokia bete zuen.

Page 15: Beldur barik jardun · 2013-03-04 · GKEei emango zaizkien diru-laguntzak. Biztanleriak gora egitea: erabakigarria Ardatzak definituta daude, baina jar dezagun arreta aurrekontuko

15

90 Zenbakia

Martxoa2013

15

BESTE EUSKARRI BATZUETAN ESPERIMENTATZEA

D’Artez-eko garaile Peio Duránek erakusketa egingo du Kultur Birikan

Hilabete honetan, artista donostiar Peio Duránek, D’Artez sariketako txapeldun

berriak, Kultur Birikan erakutsiko du hiru zatitan banatutako obra. Lehenengoan emakume nagusia ikus daiteke, eta artistak definitu bezala, “pinturarekin islatutako istorio baten laburpena” da. Berak dioenez, ez du alde dramatikoa bilatzen, eszenaren alde ederra baino. Bigarren zatian Afrikara doa, eta, hartara, zaku oihalak eta kafe aleak pinturarekin nahasi ditu. Bere esanetan, “errealitatearen isla gogorra eta bortitza ematen dute”. Azkenik, hirugarren zatian, eskizofrenia duten pertsonen aurpegiak ageri dira soineko batean eta kamiseta batzuetan. Duránen iritziz, “euskarri horrek irudiaren

esanahia areagotu egiten” duelako. Artistak ekintzailetzat jotzen du bere burua, eta proiektu guztiak onartu egiten ditu aurrera egiteko lankidetza era gisa. •

Margolaneko emakumea bere

amama da.

Obra erakusteko, besteak beste, zaku oihalak edo kamisetak darabiltza margolanen oihal gisa