bar 2010eus v1 - Ikuspegi · 2011. 9. 21. · 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko...

85

Transcript of bar 2010eus v1 - Ikuspegi · 2011. 9. 21. · 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko...

  • 2010 BAROMETROA

    Atzerriko immigrazioaren inguruko

    pertzepzioak eta jarrerak

  • Argitaraldi elektronikoa

    Argitaraldia: 2011ko uztaila

    Argitaratzailea: Ikuspegi-Immigrazioa. Immigrazioaren Euskal Behatokia

    ISBN: 978-84-694-7184-5

  • 3

    Sarrera 5

    Metodologia 7

    1. Kopuruak 9

    2. Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak 13

    2.1. Etorkinen presentziaren pertzepzioa: bolumena 13

    2.2. Etorkinen presentzia arazotzat hautematea 15

    2.3. Euskal gizartean duen eragina 19

    2.4. Hartzaile den komunitatearen eta etorkinen komunitatearen arteko

    bizikidetza eta integrazioa 27

    2.5. Immigrazio-politika 47

    3. Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat 53

    4. Euskal biztanleriaren talde handiak 63

    5. Ondorioak 69

    Eranskina 71

    Eranskina: galdetegia 75

    Aurkibidea

  • 5

    Txosten honetan parte hartu du Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko talde teknikoak,

    hau da, Eider Alkortak, José A. Oleagak, Xabier Aierdik, Gorka Morenok eta Maite Fouassierrek.

    Gainera, Taide Artetak argitaratu du txostena, Antonio Gomezek bildu ditu euskarri dokumenta-

    lak eta bibliografikoak, eta Itziar Egileor arduratu da koordinazioaz eta laguntza logistikoaz.

    Honako helburu hauek lortu nahi izan ditugu txosten honekin:

    1. 2010eko Barometroko datuak aurkeztea. Barometro horrek jasotzen ditu euskal gizarte-

    ak immigrazio atzerritarrarekiko dituen jarrerak, sinesmenak, iritziak, balioak, etab.

    Aldagai soziodemografiko garrantzitsuenak nabarmendu ditugu.

    2. Jarrera eta iritzi horien bilakaera aztertzea Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004az

    geroztik egin dituen barometroekin alderatuta. 2004. urtean egin zen gai horien inguru-

    ko lehenengo azterketa, eta aurrekari bihurtu zen hurrengo barometroetarako. Gaur egun-

    go formatuarekin (metodologikoa eta edukiena), urtero egin dira 2007az geroztik.

    3. Krisi-egoeran edo ekonomiaren goranzko zikloaren amaieran jarrera eta pertzepzio horiek

    txartu egingo ziren uste edo iragarpena zenbateraino bete den egiaztatzea.

    4. Nabarmentzea euskal populazioko taldeen artean antzekotasun gehiago dagoela desber-

    dintasunak baino, jokabide-desberdintasun nabarmen batzuk aipa baditzakegu ere: alda-

    gai soziodemografikoek desberdintasun batzuk soilik azal ditzakete, norbanakoen desber-

    dintasunetan oinarritzen direnak talde-desberdintasunetan baino gehiago. Oro har, eus-

    kal gizartearen gehiengoa anbibalentea da (diskurtso kontrajarriak ditugu), eta taldeen

    arteko desberdintasunek ez dute polarizaziorik erakusten, ñabardurak edo intentsitate-

    desberdintasunak dira. Hori ondorioztatzen da, baita ere, 2007an, 2008an eta 2009an

    egindako immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen azterketetatik.

    5. Euskal populazioaren tipologia bat eraikitzea talde batzuen artean nabarmendu ditugun

    eta estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak adierazteko; baina, ere berean,

    azpimarratzea, gure tolerantzia-indizearen arabera, desberdintasun horiek taldeen arteko

    intentsitate-desberdintasunak direla, baina ezin dela esan muturreko talde kontrajarririk

    edo polarizaturik dagoenik. 2009. urtearekin alderatuz gero tolerantzia-indizeak atzera-

    Sarrera

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    kada txiki bat izan badu ere euskal gizartearen irekitasun-mailan, eskuratutako tipo

    gehienak anbibalentziaren esparruan biltzen dira.

    6

  • 7

    Euskal gizarteak immigrazioaren inguruan dituen jarrerei, sinesmenei eta pertzepzioei buruzko

    txosten bat da 2010eko Barometroa, eta diseinu metodologiko kuantitatiboa du.

    Erdiegituratutako galdera-sortaren teknika erabili dugu (txosten honekin batera aurkezten dugu),

    eta eskura banatu ditugu galde-sortak.

    Urtero egiten dugu Barometroa EAEn immigrazioaren fenomenoa hobeki ezagutzeko, gai horren

    inguruko informazioa emateko euskal gizarte osoari, eta, azken batean, interesgarria eta, gure

    inguruan behintzat, berria den fenomeno sozial hori kudeatzen lan egiten duten pertsona eta era-

    kunde guztiei laguntzeko.

    Horretarako, 1.200 inkestako lagin bat diseinatu genuen (EE = %95, sigma = 1,96 eta Akatsa

    +/- %2,82). 400 Araban egin genituen (+/- %4,9), 400 Gipuzkoan (+/- %4,9) eta 400 Bizkaian

    (+/- %4,9). Etxez etxeko banakako inkestak egin genizkien EAEn bizi ziren (bertako populazioa)

    18 urtetik gorako pertsonei, eta, aukeratutako laginketa habitat-, adin- eta sexu-tamainan oina-

    rritutako kuoten araberako esleipen proportzionalaren bidez estratifikatutakoa izan zen. Etxeen

    aukeraketa ibilbide aleatorioen sistemaren bidez egin zen, 29 udalerritan banatutako 61

    laginketa-puntutan (6 Araban, 11 Gipuzkoan eta 12 Bizkaian).

    Txosten honetan, gainera, osotasunean garatuko dugu 2010eko Barometroko informazioa, eta

    azpimarratu egingo dugu euskal biztanleria bereizten duten aldagaiak aurkitzearekin eta gure

    herrialdean immigrazioaren fenomenoa hobeto ulertzen lagunduko diguten tipologien lanketare-

    kin lotutako guztia.

    Metodologia

  • 9

    Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatutako atzerritarren kopurua nabarmen igo da 2005.

    eta 2010. urteen artean. 2005. urtea hartzen badugu erreferentzia modura, 72.894 atzerritar

    bizi ziren orduan EAEn. Bost urte geroago, 2010eko urtarrilaren 1ean, 139.369 pertsona atze-

    rritar daude erroldaturik, hau da, hauen kopurua %91 igo da (ikusi 1. taula).

    Lurralde historikoen arabera, Bizkaian bizi dira oraindik ere erroldatutako atzerritar gehienak:

    guztira, 68.710 (%49,3). Gipuzkoan, 42.449 dira (%30,5), eta, Araban, 28.210 (%20,2).

    1. taula. EAEko biztanleria atzerritarra, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera (2005 eta 2010)

    2. taula. Bertako eta atzerriko biztanleriaren bilakaera, eta EAEko eta Espainiako atzerritarren ehuneko-

    ak. 1998-2010

    1. Kopuruak

    2005 2010

    Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak

    K K % K % K K % K %

    Espainia 3.730.610 1.992.034 53,4 1.738.576 46,6 5.747.734 3.017.935 52,5 2.729.799 47,5

    EAE 72.894 37.383 51,3 35.511 48,7 139.369 71.900 51,6 67.469 48,4

    Araba 15.141 8.316 54,9 6.825 45,1 28.210 15.616 55,4 12.594 44,6

    Gipuzkoa 21.536 11.092 51,5 10.444 48,5 42.449 21.716 51,2 20.733 48,8

    Bizkaia 36.217 17.975 49,6 18.242 50,4 68.710 34.568 50,3 34.142 49,7

    1998 1999 2000 2001 2002 2003

    EAEko biztanleria 2.098.628 2.100.441 2.098.596 2.101.478 2.108.281 2.112.204

    Bertako biztanleria 2.083.430 2.083.648 2.077.456 2.074.040 2.069.873 2.062.973

    Atzerriko biztanleria 15.198 16.794 21.140 27.438 38.408 49.231

    EAEko atzerritarren % 0,7 0,8 1,0 1,3 1,8 2,3

    Espainiako atzerritarren % 1,6 1,9 2,3 3,3 4,7 6,2

    (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    10

    Ikus daitekeenez, atzerriko biztanleen kopurua erabakigarria da oraindik ere demografia aldetik.

    1998tik 2010era bitartean, bertako biztanleria gutxitu egin da: 1998an baino 44.460 pertsona

    gutxiago dira 2010ean bertakoak. Nolanahi ere, EAEn biztanleria handitu egin da tarte horretan:

    1998an baino 79.711 pertsona gehiago bizi da 2010ean gure erkidegoan. Atzerriko nazioetatik

    139.369 pertsona etorri direlako gertatu da hazkunde positibo hori. Beraz, etorkinen kopurua

    handitu egin denez, hazi egin da biztanleria oro har, baita biztanleria atzerritarra ere; atzerrita-

    rra da biztanleria osoaren %6,4 EAEn, eta %12,2 Espainian.

    Hau da biztanleria atzerritarraren osaera, jatorri-eremuaren arabera (3. taula):

    • Latinoamerikako nazionalitatea du EAEko atzerriko biztanleen %44,1ek.

    • Ipar Amerikatik (Kanadatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik) etorritakoen kopurua ber-

    dintsua da urteotan guztiotan: %0,6.

    • Afrikatik dator %20,9, eta Asiatik %5,6.

    • EAEko biztanle atzerritar guztien %28,6, berriz, europarra da. 2007an Errumania eta

    Bulgaria EBra bildu zirenetik, Europar Batasuneko biztanleriaren pisua gero eta handiagoa

    da: EAEko atzerriko biztanleen %25,7 da Europar Batasunekoa. Eta %2,9 da Europar

    Batasunetik kanpoko europarra.

    3. taula. Atzerriko biztanleria EAEn eta lurralde historikoetan, nazionalitate-eremuen arabera. 2010

    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

    EAEko biztanleria 2.115.279 2.124.846 2.133.684 2.141.860 2.157.112 2.172.175 2.178.339

    Bertako biztanleria 2.056.113 2.051.952 2.048.142 2.043.336 2.039.775 2.039.310 2.038.970

    Atzerriko biztanleria 59.166 72.894 85.542 98.524 117.337 132.865 139.369

    EAEko atzerritarren % 2,8 3,4 4,0 4,6 5,4 6,1 6,4

    Espainiako atzerritarren % 7,0 8,5 9,2 9,9 11,4 12,0 12,2

    EAE Araba Gipuzkoa Bizkaia

    K % K % K % K %

    EB 25 19.475 14,0 3.844 13,6 8.733 20,6 6.898 10,0

    EB 27 16.280 11,7 2.203 7,8 4.825 11,4 9.252 13,5

    EB guztira 35.755 25,7 6.047 21,4 13.558 31,9 16.150 23,5

    Gainerako Europa 4.102 2,9 1.092 3,9 1.787 4,2 1.223 1,8

    Europa guztira 39.857 28,6 7.139 25,3 15.345 36,1 17.373 25,3

    Magreb 20.002 14,4 7.280 25,8 5.132 12,1 7.590 11,0

    Gainerako Afrika 9.189 6,6 2.001 7,1 1.277 3,0 5.911 8,6

    Afrika guztira 29.191 20,9 9.281 32,9 6.409 15,1 13.501 19,6

    Ipar-Amerika 898 0,6 123 0,4 342 0,8 433 0,6

    Latinoamerika 61.514 44,1 10.120 35,9 17.982 42,4 33.412 48,6

    Amerika guztira 62.412 44,8 10.243 36,3 18.324 43,2 33.845 49,3

    Txina 4.338 3,1 660 2,3 970 2,3 2.708 3,9

    Gainerako Asia 3.440 2,5 868 3,1 1.354 3,2 1.218 1,8

    Asia guztira 7.778 5,6 1.528 5,4 2.324 5,5 3.926 5,7

    Ozeania 105 0,1 2 0,0 43 0,1 60 0,1

    Aberrigabeak 26 0,0 17 0,1 4 0,0 5 0,0

    Guztira 139.369 100,0 28.210 100,0 42.449 100,0 68.710 100,0

  • Kopuruak

    Lurralde historikoetan, Gipuzkoan, nabarmena da europarren pisua (%36,1). Araban, Afrikako

    biztanleen kopurua nabarmenagoa da (%32,9), eta horien artean asko eta asko (%25,8) magreb-

    tarrak dira. EAEn %14,4 da magrebtarra. Araban, beraz, erkidego osoan halako bi dira ehuneko-

    etan. Bizkaian, Latinoamerikakoak dira ia atzerritarren erdiak (%48,6).

    4. taula. Gaur egun EAEn dauden hamar nazionalitate nagusien bilakaera

    5. taula. 2010eko nazionalitate nagusien bilakaera (2004-2010)

    11

    2007 2008 2009 2010

    K % K % K % K %

    Nazionalitate nagusiak 65.061 66,0 78.006 66,5 87.364 65,8 90.778 65,1

    Gainerakoak 33.463 34,0 39.331 33,5 45.501 34,2 48.591 34,9

    Guztira 98.524 100,0 117.337 100,0 132.865 100,0 139.369 100,0

    2003 2004 2005 2006

    K % K % K % K %

    Nazionalitate nagusiak 29.286 59,5 36.327 61,4 45.585 62,5 54.730 64,0

    Gainerakoak 19.945 40,5 22.839 38,6 27.309 37,5 30.812 36,0

    Total nacionalidades 49.231 100,0 59.166 100,0 72.894 100,0 85.542 100,0

    2003 2004 2005 2006

    K Posizioa K Posizioa K Posizioa K Posizioa

    Errumania 1.545 8 2.652 5 4.253 5 6.265 5

    Maroko 4.481 4 5.505 3 6.754 3 7.582 3

    Kolonbia 8.473 1 9.044 1 10.208 1 11.086 1

    Bolivia 428 24 1.505 11 3.484 6 6.016 6

    Portugal 4.485 3 4.607 4 5.307 4 6.265 4

    Ekuador 4.862 2 7.038 2 7.620 2 7.740 2

    Brasil 2.114 5 2.269 7 3.047 7 3.790 7

    Aljeria 1.480 9 1.936 8 2.170 9 2.315 9

    Paraguai 78 47 213 35 623 26 1.141 18

    Txina 1.340 11 1.558 10 2.119 10 2.530 10

    Nazionalitate nagusiak 29.286 59,5% 36.327 61,4% 45.585 62,5% 54.730 64,0%

    2007 2008 2009 2010

    K Posizioa K Posizioa K Posizioa K Posizioa

    Errumania 8.715 3 12.843 1 14.586 1 15.217 1

    Maroko 8.627 4 10.270 4 12.678 3 14.447 2

    Kolonbia 11.630 1 12.159 2 13.007 2 12.845 3

    Bolivia 9.568 2 11.898 3 12.359 4 12.048 4

    Portugal 7.437 5 8.784 5 9.432 5 9.350 5

    Ekuador 7.436 6 7.561 6 7.777 6 7.406 6

    Brasil 4.320 7 5.125 7 5.855 7 5.824 7

    Aljeria 2.532 10 3.090 9 3.995 9 4.676 8

    Paraguai 1.986 12 2.994 11 4.115 8 4.627 9

    Txina 2.810 9 3.282 8 3.960 10 4.338 10

    Nazionalitate nagusiak 65.061 66,0% 78.006 66,5% 87.364 65,8% 90.778 65,1%

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    5. taulan EAEko hamar nazionalitaterik garrantzitsuenak ageri dira. Horietatik bost

    Latinoamerikakoak dira: Kolonbia, Bolivia, Ekuador, Brasil eta Paraguai. Paraguaiko biztanleak

    nabarmen ugaritu dira azken zortzi urteotan: 2003an 78 ziren, eta 2010ean 4.678. Biztanle-

    kopuruaren aldetik, EAEko bederatzigarren nazionalitatea izan da 2010ean. Hamar nazionalita-

    te nagusi horien artean, hauek dira besteak: Magrebeko bi –Maroko eta Aljeria–, Europar

    Batasuneko bi –Errumania eta Portugal– eta Asiako bat –Txina–.

    2010eko urtarrilaren 1ean, 139.369 atzerritar daude erroldatuta, eta horietatik 106.658k

    egoitza-baimena dute (2010eko urria, Lan eta Immigrazio Ministerioa). Horrenbestez,

    erregularizazio-tasaren kalkuluak adieraziko luke erroldatutako atzerritarren %76,5ek duela

    egoitza-baimena. Atzerritar gehienak egoera administratibo irregularrean daudelako uste zabal-

    duaren kontrakoa erakusten du datu horrek.

    6. taula. Erregularizazio-indizea EAEn. 1998-2010

    12

    Erroldatuta Araupetuta Erregularizazio-indizea

    1998 15.198 15.647 1,03

    1999 16.794 16.995 1,01

    2000 21.140 18.622 0,88

    2001 27.438 18.822 0,69

    2002 38.408 19.515 0,51

    2003 49.231 24.201 0,49

    2004 59.166 28.600 0,48

    2005 72.767 37.150 0,51

    2006 85.542 57.395 0,67

    2007 98.524 64.228 0,65

    2008 117.337 83.875 0,71

    2009 132.865 96.635 0,73

    2010 139.369 106.658 0,77

  • Etorkinen presentziaren pertzepzioa: bolumena

    Egoera zein den irudikatzeko balio duten datu horiek ikusita, 2010eko barometroaren informa-

    zioa aztertuko dugu: hemengo jendeak etorkinei buruz dituen jarrerak, usteak, baloreak eta iri-

    tziak. Azken urte hauetan denetan pilatutako esperientzia dela eta, jarrera eta iritzi horiek non-

    dik nora egin duten ikusteko modua daukagu, azken urteetako barometroekin alderatuta, eta ikus

    dezakegu noraino bete den krisi-garaian jarrera eta pertzepzioa okertuko zirela ziotenen iragar-

    pena. Oro har, aurrera dezakegu ñabardurazko aldeak daudela, eta ez hainbeste kualitatiboak.

    Ohitura denez, urtez urte Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak argitaratzen dituen baro-

    metroetan, lehen galdera izaten da biztanle autoktonoaren iritzia zein den EAEko atzerritar-

    kopuruaz (1. grafikoa). Hamarretik zortzik uste du gehiegi (%35,3) edo dezente (%45,4) direla,

    eta, eboluzio-ikuspegitik, esan dezakegu berdintsua dela kopurua urteroko lau inkestetan: beti

    %80 inguruk uste du gehiegi edo dezente direla, %10ek gutxiegi direla, eta %1ek eta %2k gutxi

    direla.

    1. grafikoa.Atzerriko biztanleriaren bolumenaren hasierako pertzepzioa

    3G. Zer iritzi duzu beste herrialde batzuetatik etorri eta Euskadin bizi diren pertsonen kopuruari buruz?

    Horretaz gain, aurreko urteetan bezala, galdetu dugu zein pertzepzio duten atzerritar-kopuruaz

    edo -ehunekoaz; hau da, jakin nahi dugu ehunetik zenbat atzerritar bizi den EAEn bertako jen-

    dearen ustez (2. grafikoa). Eta jendeak uste du %16,9 dela atzerritarra. Ordea, 2010eko urta-

    rrilaren 1eko erroldaren arabera, euskal biztanleriaren %6,4k dauka atzerritar naziotasuna; hau

    13

    2. Atzerritarrei buruzko

    iritziak eta jarrerak

    35,3

    32,7

    29,5

    35,0

    49,4

    45,0

    9,9

    11,2

    10,4

    12,0

    1,7

    2,0 6,0

    45,4

    47,1

    0,6

    1,2

    8,8

    7,7

    9,1

    0% 20% 40% 60% 80% 100%

    2010

    2009

    2008

    2007

    Gehiegi dira Nahikoa dira Gutxi dira Ez dira nahikoa Ed/Ee

    %0 %20 %40 %60 %80 %100

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    da, bertako jendeak uste duena baino ia-ia hiru aldiz gutxiago da. Berriz ere, gainerrepresenta-

    zio bat dago, egiazko kopuruari daukana baino pisu askoz ere handiagoa ematen baitzaio.

    2. grafikoa.Zure ustez, EAEn bizi diren ehun pertsonatik zenbat dira atzerritarrak?

    4G. Zure ustez, Euskadin bizi diren 100 pertsonatik zenbat jaio dira atzerrian, Espainiatik kanpo?

    Pertzepzioa benetako datuek erakusten dutena baino handiagoa da, eta joan deneko hiru urtean

    pertzepzio hori errepikatu egin da. Gainera, bitxia da, jendeak hautematen duen batez bestekoa

    beti dago %16 eta %18 artean (2. grafikoa). Zehazki, 2007an, hemengo jendeak uste zuen eus-

    kal gizartearen %16,8 atzerritarra zela, eta 2009an, %17,2. Pertzepzio-datu horiek ez datoz bat

    erroldatutako biztanleria atzerritarraren tasarekin eta, normalean, hemengo jendearen ustea da

    atzerriko nazionalitatea duten erroldatuak hiru aldiz gehiago direla. Uste hori urtez urte errepi-

    katzen da.

    3. grafikoa. Atzerritarren bolumenaren hasierako pertzepzioa eta erroldaren datua eman ondorengoa

    5G. Esaten badizut Euskadin bizi diren 100 pertsonatik 5 beste herrialde batzuetan jaiotako etorkinak direla, berdin

    pentsatzen jarraitzen duzu ala beste iritzi bat duzu? Zein?

    3. grafikoan, hasierako galderaren emaitzak ageri dira, baina oraingoan EAEn erroldatutako atze-

    rritarren datuak emanda egin genuen galdera. Datu hori jakiteak eragina du, baina uste baino

    gutxiago; izan ere, erroldatutakoen datua eman ondoren, gehiegi edo dezente direla uste dute-

    nen ehunekoa %57ra jaisten da: 24 puntu jaisten da. Datu hori ez da baztertzekoa, baina pen-

    tsatzekoa zen, datua emanda, hautematen dutena zuzenagoa izango zela; hala ere, espero baino

    indar gutxiagoz gertatu da hori. 2009arekin konparatuta aldea handixeagoa bada ere, datu

    14

    17,2 16,9

    6,1 6,4

    17,9 16,8

    4,6 5,40

    5

    10

    15

    20

    2007 2008 2009 2010

    100 pertsonatik zenbat diren etorkinak Erroldatutakoak

    35,3

    17,1

    32,7

    19,3

    29,5

    12,1

    35,0

    13,0

    45,4

    39,9

    47,1

    41,6

    49,4

    46,5

    45,0

    46,0

    9,9

    33,1

    11,2

    32,3

    10,4

    33,4

    12,0

    32,0

    0,6

    1,5

    1,2

    2,0

    1,7

    1,3

    2,0

    2,0

    8,8

    8,4

    7,7

    9,1

    7,0

    6,0

    6,7

    4,7

    0% 20% 40% 60% 80% 100%

    Lehen

    Ondoren

    Lehen

    Ondoren

    Lehen

    Ondoren

    Lehen

    Ondoren

    20

    10

    20

    09

    20

    08

    20

    07

    Gehiegi dira Nahikoa dira Gutxi dira Ez dira nahikoa Ed/Ee

    %0 %20 %40 %60 %80 %100

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    horrek pentsarazten digu ez atzerritarren ehunekoa handitzeak ez migrazioari buruz informazio

    gehiago izateak ez dutela askorik aldatzen euskal biztanleriaren iritzia, ezta datua emanda ere.

    Hiru galdera horien erantzunekin (galdeketako 3g, 4g eta 5g itemak) atzerriko immigranteen

    bolumenaren pertzepzioari buruzko indizea landu dugu. 0tik 10 puntura doa indize hori; horre-

    la, jarrera alarmistena eta/edo gehiegizko pertzepzioa dutenak 0 puntura hurbilduko dira, eta

    jarrera eta pertzepzio ez hain kezkatua eta zuzenagoa dutenak, 10 puntura.

    Berriro ere lehengoari helduta, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu bertako ba-

    tzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Hala, immigranteen

    bolumenaz duten pertzepzioaren arabera, honako hau da jarrera toleranteena agertzen duten

    pertsonen profila (eskalan puntuazio handiagoa):

    • Gizonezkoak (4,85 puntu).

    • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (5,30 puntu).

    • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (5,21 puntu).

    • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (4,93 puntu), edo ego-

    era ekonomikoa adierazten ez dutenak (4,76 puntu).

    • Ikasleak (4,89 puntu).

    • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (5,06), edo zentro-ezkerrekoak (4,98 puntu).

    • Beren burua muturreko euskal nazionalistatzat duten pertsonak (4,89 puntu), edo kontu

    nazionalistak berdin zaizkienak (4,81 puntu).

    • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (5,33 puntu), edo ertain-altua dutenak

    (5,14 puntu).

    Beste muturrean dugu immigrazioarekiko jarrera uzkurrena duten pertsonen profila (eskalan pun-

    tuazio txikiagoa). Immigrazioaz ikuspegi puztua dute. Hauexek dira:

    • Emakumezkoak (4,54 puntu).

    • Ikasketarik gabeko pertsonak (4,01), erdi-mailako ikasketak dituztenak (4,29 puntu), edo

    lehen mailakoak dituztenak (4,53 puntu).

    • Pertsona katoliko praktikanteak (4,44 puntu) edo ez-praktikanteak (4,50 puntu).

    • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik ez dauden pertsonak (4,03 puntu).

    • Lanean ari direnak (4,14 puntu).

    • Eskuineko ideologia duten pertsonak (3,94 puntu).

    • Beren burua muturreko nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (4,29 puntu).

    • Estatus sozioekonomiko baxuko pertsonak (4,14 puntu).

    Etorkinen presentzia arazotzat hautematea

    Bertako biztanleei galdetu diegu, bat-batean erantzuteko, ea beren ustez zein diren gaur egun

    Euskadin dauden hiru arazo nagusiak. 4. grafikoan ageri denez, langabezia da, alde handiarekin,

    galdeketari erantzun diotenen arazorik handiena (%82,4); ondoren, arazo ekonomikoak (%34,6),

    etxebizitza (%21) eta ETA (%20,9). Bat-bateko hiru erantzunetan, EAEko biztanleen %15,4k

    aipatu du immigrazioa arazo gisa, eta %2,8k aipatu du Euskadiko arazo nagusia dela.

    15

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    Oraingo krisi ekonomikoarekin dute zerikusia hemengo jendeak aipatutako arazoek, eta gainera-

    koek garrantzia galdu dute. Immigrazioaren ehunekoa handia ez bada ere, 2,5 handitu da

    2009tik hona, eta 2007ko kopuruen inguruan dabil; orduan, %15entzat zen arazoa.

    4. grafikoa.Euskadiko arazoak (bat-bateko erantzuna)

    1G. Zure ustez, zein dira gaur egun Euskadik dituen hiru arazo nagusiak?

    Bat-batean egindako galderaren ondotik, hamar arazoren zerrenda bat eman dugu, hiru aukera-

    tzeko (5. grafikoa). Galderari erantzun diotenen %20,2ren ustez da immigrazioa arazoa, bat-

    bateko hiru erantzunak eman dituztenean baino %4,8 gehiagoren ustez. Zerrenda hori

    Eurobarometroak erabilitako bera da; bertan, bi arrazoirengatik izan daiteke immigrazioa arazo

    jende gehiagorentzat: alde batetik, pertzepzioa handitu egiten delako erlatiboki eta konparatibo-

    ki immigrazioa zerrenda batean sartuta, eta, beste alde batetik, Eurobarometroaren katalogoan

    jasotzen diren arazo batzuk ez direlako garrantzitsuak Euskadiko gizartean, eta, ondorioz, immi-

    grazioa aukerakoetan dagoelako, aukeratzeko moduko gutxiagoren artean.

    5. grafikoa.Euskadiko arazoak (iradokita)

    Azkenean, eta immigrazioa arazotzat hartzearen gaiari segida emanez, galdetu da zein ote diren

    bertako jendeari gehien eragiten dioten hiru arazoak, baina, oraingoan, arazo pertsonaltzat har-

    16

    3,3

    6,5

    2,8

    1,3

    0,5

    0,4

    61,9

    10,4

    82,4

    34,6

    21,0

    20,9

    15,4

    9,9

    7,8

    4,9

    0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0 90,0

    Langabezia

    Arazo ekonomikoak

    Etxebizitza

    ETA

    Immigrazioa

    Hiritarren segurtasun falta

    Drogak

    Etxeko indarkeria

    Lehen aipamena Aipamenak guztira

    2,9

    1,4

    39,5

    14,4

    10,3

    14,7

    6,0

    1,9

    2,7

    1,6

    10,1

    10,3

    11,3

    11,8

    19,7

    20,2

    23,8

    27,9

    48,6

    70,2

    0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0

    Langabezia

    Bizitzaren kostua

    Terrorismoa

    Pentsioak

    Immigrazioa

    Hazkunde ekonomikoa

    Delinkuentzia

    Aberatsen eta pobreen arteko desberdin.

    Osasuna, osasun-sistema

    Hezkuntza

    Lehen aipamena Aipamenak guztira

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    tuta. Immigrazioaren arazoak garrantzia galtzen du arazo pertsonaltzat hartuta: bat-bateko eran-

    tzunetan, lehen aukera gisa, bertako biztanleen %1,2k soilik aipatu du, eta, aukeratutako hiru

    arazoak aintzat hartuta, %8,2k. Hori bai, hiru erantzunak kontuan izanda, arazo pertsonaltzat

    hartzen dutenen kopurua %1,8 igo da 2009tik. Immigrazioa arazotzat hartuta egindako galde-

    retan eta jasotako erantzunetan urtez urte izan diren gorabehera guztiak agertzen dira 6. grafi-

    koan.

    6. grafikoa.Immigrazioa Euskadin arazotzat hartzeak izan duen bilakaera, iradokia eta pertsonala. 2007-

    2010

    Aurrez ere esan dugu: langabeziak gainerako arazoen garrantzia murrizten du, eta, era berean,

    arazo pertsonalik handiena da oraindik ere: halaxe baiesten du %47,3k. Bertako biztanleen

    %39,5ek ekonomiarekin zerikusia duten arazoak aipatzen ditu. Ondoren datoz beste hauek:

    etxebizitza (%19,7), ETA (%14,1) eta herritarren segurtasunik eza (%10,4). Nabarmentzekoa da

    segurtasunik eza norberaren arazotzat aipatzen dutenen ehunekoa zenbat gutxitu den: 13 puntu

    urte bakarrean. Immigrazioa gehien aipatutako arazoetako bat ez bada ere, handitzen doa, eta,

    2010ean (%8,2), lau puntu igo da 2007az geroztik (7. grafikoa).

    7. grafikoa.Arazo pertsonal nagusien bilakaera. 2007-2010

    Laburbilduz, 2007, 2008, 2009 eta 2010eko barometroetako bilakaera aztertuta (8. grafikoa),

    ikus daiteke azkeneko lau urteetako bat-bateko erantzunetan langabezia hartzen dela Euskadiko

    17

    15,012,0

    4,27,2

    10,3

    4,9

    12,9 13,5

    6,4

    15,4

    20,2

    8,2

    0

    5

    10

    15

    20

    25

    Euskadiren arazoa.

    Bat-batean

    Euskadiren arazoa.

    Zerrenda emanda

    Arazo pertsonala.

    Bat-batean

    2007 2008 2009 2010

    34,5

    14,4

    38,6

    13,215,8

    29,8

    4,2

    33,9 34,530,2

    23,1

    11,1

    18,8

    4,9

    50,2

    35,8

    24,9 24,8 23,5

    18,1

    6,4

    47,3

    39,5

    19,7 19,5

    10,414,1

    8,2

    0

    10

    20

    30

    40

    50

    60

    El paro Problemas de

    índole

    económico

    La vivienda Ninguno Inseguridad

    ciudadana

    El terrorismo,

    ETA

    La inmigración

    2007 2008 2009 2010

    Langabezia Arazoekonomikoak

    Etxebizitza Batere ez Herritarrensegurtasun eza

    Terrorismoa,ETA

    Immigrazioa

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    arazorik handientzat; 2007tik %35 baino zertxobait gehiago handitu da. Ordea, ETAren eta etxe-

    bizitzaren arazoek beherakada esanguratsua izan dute; %50 inguruan zebiltzan, eta orain %21

    inguruan dabiltza biak. Immigrazioari dagokionez, 2007ko %15eko datua erdira jaitsi zen

    2008an, baina, geroztik, goraka doa: %15,4 zen 2010ean. Zenbait gai arazotzat hartzearen

    gorabehera horretan, nola ez, eragina dute garaian garaiko egoera soziopolitikoak eta hedabide-

    en agendak; orduan, askotan elur-bolaren logika bera ikusten da jendearen gogo eta iritzietan,

    eta, ondorioz, arazo batzuek indarra hartzen dute, eta beste batzuk ahuldu egiten dira.

    8. grafikoa.Euskadiko arazo nagusien bilakaera. 2007-2010

    Hiru galdera horien erantzunekin (galdetegiko 1g, 2g eta 24g itemak), pertzepzio-indize bat

    landu dugu: atzerriko immigrazioa arazotzat hartzearen indizea. Atal hori ere 0tik 10erako eska-

    la batean taxutu dugu. Horrela, immigrazioa arazo izatearekin gehien lotzen dutenak 0 puntura

    hurbilduko dira, eta arazotzat hartzen ez dutenak, 10 puntura. Indize hori nola landu den zeha-

    tzago jakiteko, irakurleak jo beza metodologiaren kapitulura.

    Ikerketa-eremu horretan ere, estatistika aldetik alde esanguratsuak hauteman ditugu hemengo

    biztanle-multzo batzuen eta besteen artean, baina aldagai bakar baten arabera besterik ez;

    adina. Horrenbestez, immigrazioa arazo ote den galdetuta, honako hau da jarrera toleranteena

    erakutsi duten pertsonen profila:

    • 16 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (9,08 puntu).

    • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (8,86 puntu).

    • Ikasleak (9,42 puntu).

    Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena duten pertsonen profila dugu.

    Immigrazioa arazotzat jotzen dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek

    dira:

    • 65 urte edo gehiagoko pertsonak (8,36 puntu), eta 45 urtetik 64ra bitartekoak (8,45

    puntu).

    • Pertsona katoliko praktikanteak (8,31 puntu).

    • Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak (8,33 puntu), edo lanean ari direnak (8,37 puntu).

    18

    82,4

    21,0

    20,9

    9,9

    29,2

    38,7

    12,9

    14,3

    54,4

    42,9

    42,5

    7,2

    10,5

    46,8

    51,0

    45,8

    15,0

    15,2

    13,6

    15,4

    7,87,2

    82,2

    6,7

    0 10 20 30 40 50 60 70 80 90

    Langabezia

    Etxebizitza

    ETA

    Immigrazioa

    Herritarren segurtasun eza

    Drogak

    2010 2009 2008 2007

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    Euskal gizartean duen eragina

    Atzerriko biztanleen hazkundeak euskal gizartean izan dezakeen eragina, positiboa nahiz nega-

    tiboa, aztertuko dugu atal honetan, eta zenbait alderdiri erreparatuko diogu horretarako.

    Dimentsio hauen gainean zer eragin izan duen galdetu diegu galdekatuei: ekonomian, euskal

    gizartean (identitatea) eta gizarte-ongizatean.

    Ekonomian

    Euskal gizarteak onartzen du, hein batean, atzerritarrek dakarten onura ekonomikoa eta lan-

    munduan duten eginkizuna, baina, aldi berean, uste du atzerritar gehiago etorriz gero bertakoen

    kalterako izan daitekeela, eta, zehazki, behar gehien dutenen kalterako (9. grafikoa). Galdeketari

    erantzun dioten biztanleen %44,1ek uste du euskal gizarteak immigranteak behar dituela bere

    ekonomiako zenbait sektoretan lan egiteko, eta heren batek ez du onartzen atzerritarrek lan-

    munduan duten eginkizun hori (%32,7). Era berean, galdekatuen ia erdiek (%47,1) uste dute

    gurera bizitzera eta lanera datozen pertsonei esker bertako jendearekin betetzen ez diren lanpos-

    tuak betetzen direla. %28,1ek, berriz, ez du onartzen atzerriko biztanleek lan-munduan duten

    eginkizun hori.

    Immigrazioak ekar ditzakeen kalteez:

    – Euskal gizartea banatuta dago: atzerritarrak etorrita soldatak txikitu egiten direla uste dute-

    nak (%44,1) eta soldatak txikitzea ez dela immigrazioaren eragina uste dutenak (%40,3).

    – Nolanahi ere, gehien-gehienek uste dute kanpotik hona bizitzera eta lanera etortzea pobre-

    en kalterako gehiago dela aberatsen kalterako baino (%72,4). Hamarretik batek bakarrik

    uste du behartsuenei ez diela gehiago eragiten (%14,6).

    – Gainera, 10. grafikoan ikus daitekeenez, 2010eko barometroan, item bat gehitu dugu:

    atzerritarrek langabezia handitzen ote duten Euskadin. Eta horren erantzunak ezbaian jar-

    tzen du, hein batean, aurreko urteetan onartutakoa; hots, lan-munduan duten eginkizuna:

    hain zuzen, hamarretik seik uste du atzerritarrek langabezia handitzen dutela Euskadin

    (%60,8).

    9. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragin ekonomikoa Euskadin (2004-2010)

    19

    Soldata jaitsi egiten da hona bizitzera eta lanera datoze-

    nengatik

    Bizitzera eta lanera datorren jendeak kalte handiagoa

    egiten die pobreei aberatsei baino.

    40,0 44,0 41,447,9 44,147,0 40,3

    30,739,739,0

    0

    20

    40

    60

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    66,0 65,0 67,377,1 72,4

    23,012,0 16,4 10,6 14,6

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    10. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragin ekonomikoa Euskadin (2010)

    2004, 2007, 2008, 2009 eta 2010eko barometroen bilakaera aztertzen badugu, ondorio hauek

    aterako ditugu:

    – Nahiz eta etorkinen onura ekonomikoa ikusten dutenak gehiago izan (%44,9), gero eta

    gehiago dira immigranteek lan-munduan ez dutela halako eginkizunik uste dutenak

    (%32,7). 2004an, galdeketari erantzun zion hamar pertsonatik zortzik (%80) adierazi zuen

    etorkinei esker bertako jendearekin betetzen ez ziren lanpostuak betetzen zirela, eta hama-

    rretik batek soilik (%11) agertu zuen horren kontrako iritzia.

    – Bizitzera eta lanera datozen pertsonek dakartzaten kalteak direla-eta eta ahulak diren ber-

    tako sektore batzuetan ekar ditzaketen kalteak direla eta:

    • 2004tik 2009ra handitu egin zen bizitzera eta lanera datozen pertsonengatik soldata txi-

    kitu egiten dela uste dutenen ehunekoa. Ordea, 2010ean jaitsi egin da zertxobait,

    %44,1era, eta 10 puntu handitu da horrekin konforme ez daudenen ehunekoa.

    • Alde horretatik, nahiz eta 2010ean gehienek uste duten oraindik etorkinek pobreei kalte

    handiagoa egiten dietela aberatsei baino, adostasun-maila murriztu egin da 2009tik, eta

    desadostasun-maila, zertxobait handitu

    Beraz, gaur egun esan dezakegu atzerriko langileak lan-mundura sartzeari buruzko pertzepzioa

    positiboa dela oraindik, baina ez duela aurreko urteetan beste indar. Gainera, azpimarra daiteke

    2009. urtean hemengo biztanleriak nabarmenago adierazi zituela immigranteen etorreraren era-

    20

    Immigranteak behar ditugu gure ekonomiako sektore

    batzuetan lan egiteko

    Ekonomiak hobeto funtzionatzen du, hemengo jendeak

    bete nahi ez dituen postuak betetzen baititu kanpokoak

    80,072,0

    64,955,9

    44,9

    12,0 18,132,727,6

    11,0

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    63,057,0 55,7

    48,1 47,1

    17,0 18,0 19,128,1 28,1

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    *2004, 2007, 2008 eta 2009ko barometroetan: immigranteek

    hemengoek nahi ez dituzten postuak betetzen dituzte

    Atzerritarrek langabezia handitzen dute Euskadin

    60,8

    21,7

    0

    20

    40

    60

    80

    Acuerdo DesacuerdoAdos Ez ados

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    gin negatiboak: bai hemengoen soldatan eragina izan dezakeela bai behar handiena dutenen sek-

    torean eragina izan dezakeela. 2009tik 2010era, ordea, jarrera horiek ñabartzen doaz, eta, nahiz

    eta gehienek oraindik behartsuenen sektoreari kalte egiten zaiola uste duten, hemengo jendea

    banatuta dago soldatan izan dezakeen eragin negatiboari buruz.

    Era berean, euskal gizartea kezkaturik dago atzerriko jende gehiago etortzeak norberaren ekono-

    mian edo familiaren ekonomian izan dezakeen eragina dela eta ez dela. Galdekatuen %44,7k

    uste du atzerriko jende gehiago etortzeak eragina izan dezakeela norberak lana aurkitzeko

    orduan, eta kontrakoa uste du %54,2k; horretaz gain, %41,2k uste du soldata txikiagoa iraba-

    ziko duela (%48,1).

    Atzerritar gehiago etortzeak alde ekonomiko-pertsonalean izan dezakeen eraginaren kezkaren

    bilakaera aztertzen badugu, esan dezakegu oraingo krisi sozioekonomikoak eragin negatiboaren

    iritzia indartu duela, eta etorkinek lan-munduan duten eginkizunaren aldeko jarrera txikitu egin

    dela. Honela, bada, 2008an biztanleen heren bat zegoen kezkatuta lana aurkitzeko orduan etor-

    kinek duten eraginaz (%35,8) edo soldata txikiagoa kobratzeko orduan duten eraginaz (%34); bi

    urte geroago, %44,7k uste du lana bilatzeko orduan kalterako izango dela, eta biztanleriaren

    erdiak uste du (%48,1) gutxiago kobratuko dutela (11. grafikoa).

    11. grafikoa. Atzerriko pertsonen etorrerak ekar ditzakeen ondorio ekonomikoekiko kezka

    Lau galdera horiei (galdetegiko g6a, g6b, g6c, g6e, g25a eta g25b itemak) emandako erantzu-

    nekin, atzerriko immigrazioak sortutako eragin ekonomikoen pertzepzioari buruzko indizea landu

    dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura doa; horrenbestez, immigrazioak ekonomian duen era-

    ginari buruzko ikuspegi negatiboena dutenak 0 puntura hurbilduko dira, eta ikuspegi positiboe-

    na dutenak 10 puntura.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, immigrazioak

    ekonomian duen eraginari buruzko pertzepzio positiboa agertu eta, horren bidez, jarrera toleran-

    teena erakutsi duten pertsonen profila honako hau da:

    • Gizonezkoak (5,05 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (5,25 puntu).

    • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (5,83 puntu).

    • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (5,44 puntu).

    • Etxean hilean 3.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten pertsonak (6,05 puntu).

    • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (5,49 puntu).

    21

    35,8 40,844,7

    34,0 41,248,1

    62,5 58,2 54,2 62,2 56,6 49,5

    020406080

    2008 2009 2010 2008 2009 2010

    Encontrar trabajo Cobrar menos sueldo

    Bai Ez

    Lana aurkitzea Soldata txikiagoa kobratzea

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    • Ikasleak (5,30 puntu), erretiroa hartuta dauden pertsonak (5,15 puntu) edo lanean ari dire-

    nak (5,07 puntu).

    • Espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (4,96 puntu), edo euskaldun sentitzen diren

    pertsonak, edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (4,85 puntu)

    • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (5,78 puntu).

    Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu.

    Immigrazioak ekonomian duen eraginari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona horiek, eta

    hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira:

    • Emakumezkoak (4,78 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,60 puntu).

    • Ikasketarik gabeko pertsonak (4,46 puntu), lehen mailako ikasketak dituztenak (4,57

    puntu) edo bigarren mailakoak dituztenak (4,99 puntu).

    • Pertsona katoliko praktikanteak (4,22) edo ez-praktikanteak (4,77 puntu).

    • Familian hilean 600 euro arteko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (4,22), edo 1.801

    eta 3.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenak (4,91 puntu).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,31 puntu).

    • Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak (3,97), edo langabezian daudenak (4,37 puntu).

    • Espainiar sentitzen diren pertsonak, edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen dire-

    nak (4,21 puntu).

    • Personas de estatus socioeconómico bajo (4,53 puntos)

    Identitatean eta hizkuntzan izan ditzaketen eraginei buruzko iritziak

    Atal honetan, atzerriko immigrazioak alderdi jakin batzuetan –besteak beste, euskal nazionalis-

    moaren helburuetan, identitatean, eta euskararen erabileran eta hedapenean– izan dezakeen

    eraginari buruz zer iritzi duten galdetu zaie hemengo biztanleriari.

    Galdeketari erantzun diotenen erdiek baino gehiagok (%57,2) ez dute uste etorkinek euskal

    identitatea galaraziko duenik eta, orobat, ez dute uste euskal nazionalismoaren helburuak gel-

    diaraziko dituenik (%52,4). Euskarari dagokionez, %55ek adierazi du immigrazioaren fenome-

    noak ez duela euskararen hedapena geldiaraziko, ez eta erabilera murriztuko ere, gaur egun

    EAEn gehiengoak euskaraz dakien eremuetan.

    2004, 2007, 2008 eta 2009ko barometroek erakutsitako joera aztertuz gero, jabetuko gara

    2004. urteaz geroztik agertutako joera aldatzen hasi zela 2008an. 2007ra arte, esan daiteke

    egindako galderekiko desadostasun-mailak behera egin zuela. 2008an, ordea, ikusi dugu handi-

    tu egin dela desadostasun-maila (12. grafikoa), eta 2009an, eta bereziki 2010ean, desadosta-

    sun-mailak behera egin duela. Hala, bada,

    – 2004an eta 2008an, galdeketa egindako hamar lagunetik zazpik (%69,5 eta %68,8,

    hurrenez hurren) etorkinak ez zituen euskal identitatearentzako mehatxutzat. 2010ean,

    gehiengo izanda ere, jaitsi egin zen desadostasuna agertzen dutenen ehunekoa, %57,2ra,

    nahiz eta adostasun-mailak bere horretan dirauen kasik. Alde horretatik, hemengo gehie-

    nen ustea da etorkinek ez dituztela geldiaraziko euskal nazionalismoaren nahiak. 2010ean,

    %52,4k desadostasuna azaldu zuen item honekiko; 2004an %63,3k, eta 2008an,

    %65,9k. Item horiekiko adostasuna jaitsi egin zen 2007an eta 2008an, eta handitu

    22

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    2008an eta 2009an. Edonola ere, desadostasun-maila jaitsi izanak ez du ekarri adostasun-

    maila nabarmen igotzea, eta, azken urtean, ia-ia ez da aldatu.

    – Berdin gertatzen da euskarari buruzko galderekin. 2007an, nabarmen jaitsi zen immigran-

    teen etorrerarekin euskara motelduko dela edo haren erabilera gutxituko dela uste dutenen

    ehunekoa (%57). 2008an eta 2009an, desadostasun-maila 10 puntu baino gehiago igo

    zen, baina, 2010ean, ehunekoak 2007ko berdintsuak dira berriz ere. Gainera, etorkinekin

    euskararen garapena motelduko delako hipotesia dela eta, adostasun-maila 2009ko

    %21,9tik 2010eko %27,6ra jaitsi da.

    12. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragina euskal gizartean

    Laburbilduz, esan dezakegu bertako biztanleria ez dagoela kezkatuta atzerritarrek euskal nazio-

    nalismoan edo identitatean izan dezaketen eraginaz, ez eta euskararen garapenean eta erabile-

    ran izan dezaketen eraginaz ere. 2004tik 2010era izandako bilakaera aztertuz gero, ikus deza-

    kegu txikitu egin dela immigranteek aipatutako gaietan izan dezaketen eraginarekin kezkaturik

    ez zeudenen kopurua, eta gehitu egin direla eragin txarra izan dezaketela uste dutenenak,

    gehienbat euskararen garapenean atzerritarrek izan dezaketen eraginari dagokionez. Beraz,

    2010ean, hemengo biztanleen artean ez da hain erabatekoa atzerritarrek eraginik ez dutelako

    ustea atal horretan.

    23

    Euskal identitatea galtzea ekarriko du Euskal nazionalismoaren nahiak geldiaraziko ditu

    18,3 21,0 20,1 21,9

    69,560,0

    67,7

    57,2

    15,8

    68,8

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    18,222,0

    15,020,6 21,7

    63,358,0

    65,960,4

    52,4

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    Euskararen garapena motelduko du Euskararen erabilera murriztuko du, EAEn gaur egun

    gehienek erabiltzen duten tokietan

    17,826,0 22,1 21,9

    27,6

    71,4

    57,066,8 66,6

    55,5

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

    16,924,0

    17,323,6 24,8

    72,9

    57,066,7 63,0

    55,5

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Ados Ez ados

  • Arlo honetan egindako galderen erantzunekin (galdetegiko g23a, g23b, g23c, g23d eta g25g

    itemak) atzerriko immigrazioak euskal gizarteko berezko zenbait gaitan duen eraginari buruzko

    pertzepzioaren indizea landu dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura doa; horrenbestez, immi-

    grazioak euskal gizartean duen eraginari buruzko ikuspegi negatiboena dutenak 0 puntura hur-

    bilduko dira, eta ikuspegi positiboena dutenak 10 puntura.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, honako hau da

    immigrazioak euskal gizartean duen eraginari buruzko iritzi positiboa agertu eta, horrela, jarrera

    toleranteena erakutsi duten pertsonen profila:

    • Hiriburuetan edo 20.000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (6,54

    puntu).

    • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (6,67 puntu).

    • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (6,74 puntu).

    Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu.

    Immigrazioak euskal gizartean duen eragin sozialari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona

    horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira:

    • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (5,86 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (6,10 puntu).

    • Ikasketarik ez duten pertsonak (5,92 puntu).

    Ongizatearen arloko eraginak

    Atal honetan, atzerriko pertsona gehiago etortzeak beren ongizate-egoeran izan dezakeen eragi-

    nak kezkarik sortzen ote dien galdetu zaie herritarrei; zehazki, gizarte-laguntzak eskuratzeari, ira-

    kaskuntzaren kalitateari, etxebizitzari eta osasun-arretari loturiko alderdiei buruz galdetu zaie.

    Ikusi 13. grafikoa:

    – Galdeketari erantzun diotenen erdiek (%48,7) uste dute etorkin gehiago etortzearen eragi-

    nez nekezago eskuratuko dutela gizarte-laguntzaren bat.

    – %44,3 beldur da ospitaleetan itxaronaldi luzeagoak egin beharko dituela, eta %41,2k uste

    du, gainera, gehiago kostako zaiola etxebizitza aurkitzea.

    – Aldiz, galdeketari erantzun dioten gehienak ez dira agertu kezkatuta etorkinek irakaskuntzan

    izan dezaketen eraginagatik (%71,1). Galderei erantzun dietenen artean, lautik bat kezka-

    tuta dago.

    Datu horiek aztertzen baditugu, ikusiko dugu poliki-poliki kezka handitzen doala atzerritar gehia-

    go etortzeak daukan eraginaz. Hala, bada:

    • 2008an, %17,9k uste zuen etorkinek eragin txarra izan lezaketela irakaskuntzaren kalita-

    tean; 2010ean, berriz, %23,8k uste du hori.

    • Etxebizitza aurkitzeko kezka handitu egin da 2008tik 2010era: 36,7tik 41,2ra.

    • Ospitaleetan itxaroten egon beharraren kezka ere handitu egin da: 2008an %37,2 zen, eta

    2010ean %44,3.

    2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    24

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    Ordea, gizarte-laguntzak lortzeko kezka ez da handitu azken urtean, baina zazpi puntu baino

    gehiago igo zen 2008tik (%41,6) 2009ra (%49).

    13. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragina ongizate-estatuan

    Iritzi orokorra: harremanen bilakaera

    Immigrante gehiagoren etorrera dela-eta zenbait arlotan –hala nola ekonomian, euskal identita-

    tean eta gizarte-ongizatean– bertako biztanleriak sumatzen duen eragina aztertuta, jakin nahi

    izan dugu euskal biztanleen eta atzerritarren harremana hobetu ala txartu egin den azken urte-

    an.

    Lehenik eta behin, galdetu diegu beren ustez etorkinek euskal gizarteari eragin positiboak ala

    negatiboak dakarzkion. 0tik 10erako eskala bat taxutu dugu: 0 da ondorio negatiboen puntuazio

    gorena, eta 10 ondorio positiboen puntuazio gorena. Galderari erantzun diotenek erdibideko

    jarrera hartu dute: 4,7.

    Bigarrenik, galdetu diegu euskal biztanleen eta atzerritarren arteko harremanak hobera ala oke-

    rrera egin duen azken urtebetean, edo lehengo berean jarraitzen duen. Bertako biztanleen %57k

    uste du atzerritarrekin duen harremana ez dela aldatu azken urtean, baina gehiago dira esan

    dutenak okertu egin dela (%26) hobetu baino (%13).

    25

    Irakaskuntza-kalitate txarragoa jasotzea Etxebizitza aurkitzea

    17,9 18,7 23,8

    77,1 78,9 71,1

    5,0 2,4 5,1

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2008 2009 2010

    Sí No Ns/ncBai Ez Ed/Ee

    36,7 38,3 41,2

    60,3 61,0 55,8

    3,0 0,7 2,9

    0

    20

    40

    60

    80

    2008 2009 2010

    Sí No Ns/nc

    Ospitaleetan denbora gehiago itxaron behar izatea Gizarte-laguntzaren bat lortzea

    37,245,8 44,3

    58,252,6 52,7

    4,7 1,7 3,1

    0

    20

    40

    60

    80

    2008 2009 2010

    Sí No Ns/nc

    41,649,0 48,750,9 47,5 44,1

    7,5 3,5 7,2

    0

    20

    40

    60

    80

    2008 2009 2010

    Sí No Ns/nc

    Bai Ez Ed/Ee

    Bai Ez Ed/Ee Bai Ez Ed/Ee

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    14. grafikoa. Bertako biztanleen eta etorkinen arteko harremanaren bilakaera. 2007-2010

    Datu horiek aurreko urteetakoekin alderatzean ikusiko dugunez, gutxitu egin da bertako biztan-

    leen eta kanpotik etorritakoaren harremana ez dela aldatu uste dutenen ehunekoa azken urtee-

    tan, baina handitu egin da harremana txartu egin dela uste dutenen ehunekoa: %14,6 ziren

    2008an, eta %26 2010ean (14. grafikoa). Harreman hori hobetu egin dela uste dutenen ehu-

    nekoa ia-ia ez da aldatu.

    Bi galdera horiei emandako erantzunekin (galdetegiko g7 eta g28b itemak) immigrazioaren era-

    bateko eraginaren pertzepzioari buruzko indizea landu dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura

    doa; horrenbestez, immigrazioaren eragin orokorrari buruzko ikuspegi negatiboena dutenak 0

    puntura hurbildu dira, eta ikuspegi positiboena dutenak 10 puntura.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, honako hau da

    immigrazioaren eragin orokorrari buruzko pertzepzioan jarrera toleranteena erakutsi duten per-

    tsonen profila:

    • 16 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (5,58 puntu).

    • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (5,46 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (5,26 puntu).

    • Pertsona agnostikoak, ateoak edo beste erlijio batzuetakoak (5,49 puntu)

    • Familian hilean gutxienez 1.801 eta 3.000 euro arteko diru-sarrera garbiak dituzten per-

    tsonak (5,36).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (5,55 puntu).

    • Ikasleak (6,05 puntu).

    • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (5,71).

    • Beren burua muturreko euskal nazionalistatzat duten pertsonak (5,25 puntu), edo kontu

    nazionalistak berdin zaienak (5,24 puntu).

    • Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (5,23),

    edo espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (5,08 puntu).

    Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu.

    Immigrazioari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra.

    Hauexek dira:

    • 65 urte edo gehiagoko pertsonak (5,13), edo 45 urtetik 64ra bitartekoak (4,91 puntu).

    • 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (4,90 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (5,02 puntu).

    26

    12

    14

    13

    67

    63

    57

    15

    19

    26

    7

    4

    4

    0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%

    2007-2008

    2008-2009

    2009-2010

    Hobetu egin da Berdin jarraitzen du Okertu egin da Ed/Ee

    %0 %10 %20 %30 %40 %50 %60 %70 %80 %90 %100

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    • Pertsona katoliko praktikanteak (4,85) edo ez-praktikanteak (5,01 puntu).

    • Familian hilean 600 euro arteko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (4,45 puntu)

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,72), edo erdi gustura dau-

    denak (5,04 puntu).

    • Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak (4,73), langabezian daudenak (5,04), erretiroa

    hartu dutenak, pentsiodunak (5,08) edo lanean ari direnak (5,15 puntu).

    • Eskuineko ideologia (4,90) edo zentrokoa duten pertsonak (4,98 puntu).

    • Beren burua espainiar nazionalistatzat duten pertsonak (4,46 puntu).

    • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (4,47

    puntu).

    Hartzaile den komunitatearen eta etorkinen komunitatearen arteko bizikidetza eta integrazioa

    Bizikidetza-ereduak

    Atal honetan, aztertuko dugu ea bertako biztanleek ondo ikusten duten immigrazioa dela-eta ins-

    tituzioek, erakundeek, antolakundeek eta gizarte mugimenduek bultzatzen duten kultura-

    aniztasunaren eredua. Hasteko, hemengo biztanleek ez dute egiten beste talde etniko batzuek

    ekarriko luketen aberastasun kulturalaren alde: %45,1 konforme dago, eta %45,9, berriz, ez

    (15. grafikoa). Gainera, denboraren dinamikak erakusten du kultura-aniztasunaren aldeko jarre-

    ra gutxituz joan dela, 2004tik 25 puntu baino gehiago.

    15. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Beste talde etniko batzuetako atzerritar etorkinek aberastu egiten dute Euskadiko kultura-bizitza (2004tik 2009ra:

    ona da euskal gizartearentzat kultura, etnia eta erlijio askotakoak izatea, aurreko barometroetan)

    Edonola ere, atzerritarrek beren kultura eta ohiturak baztertu behar lituzkeen galdetuta, erantzu-

    na kultura-aniztasunaren aldekoa da oraindik ere (16. grafikoa). 2010ean, %57,8 ez dago ados

    atzerritarrak onartuak izan daitezen beren kultura eta ohiturak baztertu behar horrekin. Antzerako

    datuak dira 2008koak eta 2009koak. Ordea, sumatzen da pixkana-pixkana ahulduz doala jarre-

    ra hori: 2004an, hamarretik zazpi (%69,8) zegoen horren alde –gaur egun baino hamabi puntu

    gehiago–. Gainera, kontrakoen jarrera indartzen ari da; alegia, uste dutenena etorkinek beren

    borondatez baztertu behar lituzketela beren kultura eta ohiturak, onartuak izateko –2004tik

    baino hamar puntu gehiago ia-ia–. Ikusten da gero eta gutxiagok dutela aniztasunaren aldeko

    jarrera, eta gero eta gehiagok jarrera homogeneizatzailea. Laburbilduz, esan daiteke kultura-

    aniztasunak gero eta aldeko gutxiago dituela.

    27

    71,0

    57,0 55,750,1

    45,1

    12,0 14,0 14,6 12,3

    45,9

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo DesacuerdoAdos Ez ados

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    16. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Onartuak izateko beren kultura eta ohiturak baztertu behar lituzkete

    Ohiturak, tradizioak eta horrelako kultura-elementu komunak partekatzea komeni den galdetuta,

    hamarretik lau (%39,2) horren aldekoa da, eta hamarretik hiru (%31,6) kontrakoa (17. grafi-

    koa). 2007an izan ezik, ehunekoak ez dira aldatu askorik, baina pixka bat egin du behera ohi-

    tura eta tradizioak partekatzearekin konforme ez daudenen ehunekoak.

    17. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Euskal gizartearentzat, hobe da den-denek ohitura eta tradizio berak partekatzea

    Alde horretatik, jakin nahi izan dugu ea guztiok hizkuntza bakarra hitz egitearen alde dagoen

    hemengo biztanleria. Ia-ia biztanleriaren erdiak (%48,7) uste du hobe dela etorkinek, bertako

    jendeak bezala, hizkuntza bakarra hitz egitea, eta laurden batek ez du horrela ikusten kontu hori

    (%25,6).

    Bilakaera aztertuz gero, ikusiko dugu hizkuntza-osagai komunak partekatzearen aldeko jarrera

    dutenen ehunekoa jaitsi egin dela. 2004an, hamarretik zortzi hizkuntza bakarra partekatzearen

    aldekoa zen; kopuru hori laura jaitsi zen 2009an, eta, azken urtean, atzera igo zen ia 10 puntu,

    eta %48,7ra iritsi; 2007an eta 2008an, antzeko kopuruak agertu ziren (18. grafikoa).

    28

    17,0 20,0 20,326,5 26,4

    69,864,0

    59,0 56,4 57,8

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    43,847,0

    39,3 40,4 39,242,5

    34,039,4

    31,8 31,6

    0

    10

    20

    30

    40

    50

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    Ados Ez ados

    Ados Ez ados

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    18. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Euskal gizartearentzat, hobe da denek, bertakoek eta etorkinek, hizkuntza bakarra hitz egitea

    Galdeketari erantzun diotenek kultura-aniztasunari buruz duten iritzia aztertuta, ikus dezagun

    haien iritziz nola kudeatu beharko litzatekeen aniztasun hori eta zein bizikidetza-eredu den ego-

    kiena. %56,9k uste du bertakoek ez dutela ahaleginik egin behar etorkinen zenbait ohitura eta

    tradizio ikasteko eta haietara egokitzeko (19. grafikoa). Bilakaera aztertzen badugu, ikusiko dugu

    pixkana-pixkana handitu egin dela bertakoek ahalegin hori ez egitearen alde daudenen ehune-

    koa, eta 10 puntu txikitu dela ahalegina egitearen alde daudenen ehunekoa (%33 ziren 2007an,

    eta %23,4 2010ean). Bai alde batekoen bai bestekoen taldean, aniztasunaren onarpen txikia-

    goa dago.

    19. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Bertakoek ez dute ahaleginik egin behar etorkinen ohiturak eta tradizioak ezagutzeko eta haietara egokitzeko

    Era berean, 20. grafikoan ikus daitekeenez, erantzun duten biztanleen erdiek (%48,6) uste dute

    erabat onartuak izateko etorkinek uko egin beharko lieketela hemengo legediarekin gatazkak piz-

    ten dituzten erlijio- eta kultura-alderdiei. Nahiz eta 2004tik baieztapen horren aldekoak gero eta

    gehiago izan, beheraldi txiki bat izan da azken urtean. 2008an eta 2009an, hemengo jendearen

    hiru laurdenak uste zuen etorkinek utzi egin behar zituztela gure legediarekin kontraesanean

    egon daitezkeen erlijio eta kultura ohiturak; ordea, jarrera hori ia 17 puntu jaitsi da urte baka-

    rrean. Bestalde, ohitura horiek uztearekin ados ez daudenen desadostasun-maila 2004koaren

    antzekoa da berriz. Beraz, azken urteetako joera aldatu egin da; izan ere, 2009an, hemengoen

    iritziz, ondo zegoen atzerritarrek erlijio-ohiturei eta –kontuei eustea nahiz eta bertako legediare-

    29

    80,0

    51,0 48,939,3

    48,7

    13,0

    28,0 25,1 29,6 25,6

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    33,027,5 27,2

    23,4

    50,056,4 56,0 56,9

    0,0

    20,0

    40,0

    60,0

    2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    Ados Ez ados

    Ados Ez ados

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    kin bat ez etorri. Atzera egin eta kultura– eta erlijio-alderdi horien onarpena handitzea ez dator

    bat gainerako galderen erantzunetan bildu den joera asimilatzailearekin.

    20. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Erabat onartuak izateko, immigranteek baztertu egin behar lituzkete gure legediarekin bat ez datozen beren erlijio-

    eta kultura-alderdiak

    Atal hau amaitzeko, bertako biztanleei galdetu diegu nori dagokion ohiturak baztertzea, bertako-

    ei ala etorkinei; nori dagokion elkarbizitzarako ahalegin handiagoa egitea. Erantzuna aurreko

    urteetakoa bezain erabatekoa izan da: bertako biztanleen hamarretik bederatzik uste du (%88)

    ez duela zertan bere ohitura eta tradizioak utzi. Jarrera hori ez da ia batere aldatu 2007tik, eta

    handitu ere egin da pixka-pixka bat 2008an eta 2009an. Bertakoek ez dute uste beren ohitura

    eta tradizioak baztertu behar dituztenik (21. grafikoa).

    Alde horretatik, pentsatzekoa denez, hamarretik zortzik uste du etorkinek saiatu beharko lukete-

    la hemengo ohiturak eta tradizioak barneratzen (22. grafikoa). Bertako jendeak ez dauka gogo

    handirik bere kultura-ohiturak baztertzeko bizikidetzaren alde, eta egokiena deritzon kultura-

    erlazioa asimilazioarena da. Erantzun dutenen arabera, kultura-harremanean atzerritarrek egin

    behar dute atzera horretan, eta ez hemengoek. Azken urteetako eboluzioan ageri da irekiagoak

    garela gizarte pluralaren osaerari erreferentzia egiten dioten kultura-ikuspegi abstraktuei buruz

    ari garenean, eta ez hainbeste hurbileko kontu zehatzagoei buruz ari garenean.

    21. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Euskadin bizikidetza hobea izateko, on litzateke hemengook gure ohitura eta tradizioetako batzuk baztertzea

    30

    53,3 57,066,5 65,3

    48,6

    30,223,0

    13,7 11,925,5

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    7,0 3,0 4,3 3,5

    81,087,1 89,7 88,0

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    Ados Ez ados

    Ados Ez ados

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    22. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak

    Euskadin bizikidetza hobea izateko, etorkinek ahalegindu behar lukete gure ohitura eta tradizioak berenganatzen

    Gaiari buruzko galderen erantzunekin (galdetegiko g18a, g18b, g18c, g18d, g18h, g18i, g18j

    eta g18k itemak) euskal biztanleek bizikidetza-ereduen gainean duten jarrerari buruzko indizea

    landu dugu, 0 puntutik 10era bitartekoa. Horrela, immigrazioarekiko jarrera asimilatzaileena,

    uzkurrena eta negatiboena dutenak 0 puntura gerturatu dira indize horretan, eta jarrera positi-

    boena, irekiena, pluralena, ekintzaileena eta kulturartekoena dutenak 10 puntura.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, kulturartekotasuna-

    ren aldeko jokabidearen bidez jarrera irekiena duten pertsonen profila osatu dugu. Hauxe da:

    • 16 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (4,42 puntu).

    • 20.000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (4,37 puntu), hiru lurralde-

    etako hiriburuetan bizi direnak (4,10 puntu) edo 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udale-

    rrietan (4,02 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (4,22 puntu).

    • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (4,45 puntu).

    • Pertsona agnostikoak, ateoak edo beste erlijio batzuetakoak (4,44 puntu).

    • Familian hilean gutxienez 3.000 euroko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (4,43),

    1.801 eta 3.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenak (4,22 puntu), edo 601 eta 1.800

    euro artekoak dituztenak (4,15 puntu)

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,14), edo erdi gustura dau-

    denak (4,15 puntu).

    • Ikasleak (4,70 puntu).

    • Kontu nazionalistak berdin zaienak (4,21 puntu), beren burua euskal nazionalista modera-

    tutzat dutenak (4,07), edo muturrekotzat dutenak (4,03 puntu).

    • Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (4,18),

    edo espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (4,13 puntu).

    Beste muturrean, immigrazioarekiko ikuspegi asimilatzaileena eta, beraz, jarrera uzkurrena ager-

    tu duten pertsonen profila dugu. Hauexek dira:

    • 65 urte edo gehiagoko pertsonak (4,00), edo 45 urtetik 64ra bitartekoak (3,98 puntu).

    • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (3,62 puntu).

    • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,02 puntu).

    31

    83,0 79,385,4 82,4

    6,0 4,9 4,8 6,8

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2007 2008 2009 2010

    Acuerdo DesacuerdoAdos Ez ados

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    • Ikasketarik gabeko pertsonak (3,84), edo unibertsitateko erdi-mailako ikasketak dituztenak

    (3,93 puntu).

    • Pertsona katoliko praktikanteak (3,97), edo ez-praktikanteak (3,98 puntu).

    • Familian hilean 600 euro arteko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (3,44 puntu).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (3,78 puntu).

    • Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak (3,85), erretiroa hartuta daudenak, pentsiodunak

    (4,00 puntu), edo langabezian daudenak (4,02 puntu).

    • Beren burua espainiar nazionalistatzat duten pertsonak (3,41 puntu).

    • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (3,33

    puntu).

    Estereotipoak eta aurreiritziak

    Atal honetan aztertuko dugu zenbateraino dauden indarrean hemengo biztanleen artean gehien

    zabalduta dauden estereotipoak etorkinei buruz –azken batean, integrazioa zailtzen duten este-

    reotipoak–. Zehazki, aztertuko dugu zer ikuspegi duen hemengo biztanleriak etorkinen erlijio-

    praktikei buruz, gizartea zahartzearen arazoan duen eraginari buruz, zer iritzi duen gizarte-

    babeseko sistematik jasotzen duten onurari buruz, segurtasunaren arloan dituen ondorioei buruz,

    zergekin duten erlazioari buruz eta etorkinen etorrerak langabezia igotzean duten eraginari buruz.

    Zaila da estereotipo-multzo horri aurre egitea, gizartean oso erroturik baitago eta ezin hondatuz-

    ko gizarte-onarpen sare bat osatzen baitu. Nahiz eta ia aldaezina den, haren iraupenaz eta

    gizarte-hedaduraz zantzu batzuk ageri dira.

    Badirudi bertako biztanleria ez dagoela kezkatuta etorkinen erlijio-praktikekin. Galdeketari eran-

    tzun diotenen %53,9k ez du uste praktika horiek arriskuan jartzen dutenik beren bizimodua;

    %20,9k, aldiz, bai (23. grafikoa). Ordea, eta 2007ko datuetan izan ezik, ikus dezakegu pixka-

    na-pixkana desadostasunaren ehunekoa jaitsiz joan dela, 2004ko %72tik 2010eko %53,9ra.

    Bestalde, zertxobait handitu da praktika horiek beren bizia arriskuan jartzen dutela uste dutenen

    ehunekoa. Edonola ere, jarrera hori euskal gizartearen gutxiengo batena da. Horrela, bada,

    hemengo jendea orain kezkatuago dago atzerritarren erlijio-praktikekin, baina legediarekin bat ez

    badatoz praktika horiek utzi egin behar lituzketela uste dutenen ehunekoa jaitsi egin da azken

    urtean, arestian ikusi dugun bezala.

    23. grafikoa. Euskal biztanleen arteko estereotipoak

    Haien erlijio-praktikek arriskuan jartzen dute gure bizimodua

    32

    15,0

    26,016,4 14,2

    20,9

    72,0

    53,0

    65,1 64,7

    53,9

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo DesacuerdoAdos Ez ados

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    24. grafikoan ikus daitekeenez, aurten beste item bat gehitu dugu, euskal biztanleriaren zahar-

    tzeari buruzkoa. Datuek adierazten dute bertakoek onartzen dutela etorkinak Europara etorrita

    zahartzearen arazoak konpon daitezkeela (%44,4), nahiz eta hamarretik bi horrekin ados ez egon

    (%20,8). Azterketa demografikoek erakutsi badute ere hori ez dela horrela, jakin nahi genuen

    Europako eta Euskadiko gizarteen egiturazko arazo horrekiko ekarpen instrumentalak zenbaterai-

    no baldintza zezakeen immigrazioaren onarpena. Ikus dezakegu oraingoan baiezkoak irabazi

    duela, baina aukera hori ez dela erabatekoa, ez baitu bertako gehienen baiezkorik bildu.

    24. grafikoa. Etorkinek zahartzearen arazoa konpon dezakete

    Etorkinei buruzko beste estereotipo negatibo batzuk aztertuko ditugu; estereotipo horiek areago-

    tu egin dira azken urteotan, eta gure gizartean immigrazioaren kontrako eguneroko diskurtsoan

    mamitzen dira. Diskurtsoak ez datoz bat errealitatearekin, baina sinesgarritasun eta jarraipen

    handia izaten dute gizartean. Estereotiporik ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu segidan.

    Gizarte-babesa eta zergak. Galdeketari erantzun diotenen hamarretik zazpik uste du gizarte-

    babeseko sistemari gehiegizko onura ateratzen diotela etorkinek (%68,8); kontrako iritzia du

    %14,8k (25. grafikoa). Sei urtean bakarrik, 20 puntu igo da adostasun-maila, 2004ko

    %48,5etik 2010eko %68,8ra. Garrantzitsua da ohartzea desadostasuna ere apaldu egin dela.

    2004an %35ek zuen iritzi hori; alegia, ez zegoen ados etorkinak gizarte-babeseko sistemari

    gehiegizko onura ateratzen diotelako ustearekin. 2007rako, iritzi hori hamalau puntu jaitsi zen,

    eta geroztik ere beste sei puntu jaitsi da, %14,8ra. Hau da, alde batetik, nabarmen handitu da

    –20 puntu baino gehiago– etorkinek babesari onura ateratzen diotelako iritzia, eta, beste alde

    batetik, hogei puntu jaitsi da desadostasuna.

    25. grafikoa. Gizarte-babeseko sistemari onura ateratzea

    Etorkinek onura handiegia jasotzen dute gizarte-babeseko sistematik

    Aurreko urteetan bezala, 2010eko barometroan ere jakin nahi izan dugu hemengo biztanleriak

    zer ikuspegi duen etorkinek ordaintzen dituzten zergei eta jasotzen duten ordainari buruz.

    33

    44,4

    20,8

    Ados

    Ez ados

    48,560,0 63,3

    68,5 68,8

    35,0

    21,0 17,312,5 14,8

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo DesacuerdoAdos Ez ados

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    26. grafikoa. Immigrazioaren zergak, ekarpena eta detrakzioa

    2010: Etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute jasotzen dutena baino (2004tik 2009ra: etorkinek zerga gehiago

    ordaintzen dute jasotzen dutena baino).

    Aurten, galdera alderantziz egin dugu, ikusita item horrek hobeto azaltzen zuela euskal gizarte-

    an dagoen beste estereotipoetako bat; alegia, etorkinen zerga-ekarpena txikiagoa denekoa.

    Galdeketari erantzun diotenen hamarretik lauk (%42,6k) uste du etorkinek zerga gutxiago

    ordaintzen dutela jasotzen dutena baino, eta %18k kontrako ustea du. Nolanahi dela ere, nabar-

    mentzekoa da kontu horren inguruan erantzunik eman ez dutenen edo jarrerarik hartu ez dute-

    nen kopuru handia. Zaila da aurreko urteekin datuak konparatzea, baina nabarmena da atzera-

    ka doala etorkinen ekarpena gero eramaten dutena baino handiagoa delako ustea: 2004an,

    %57,6k uste zuen gehiago eramaten zutela ekarri baino, eta, 2009an %67,2k zuen iritzi hori

    (ia hamar puntu gehiago).

    Herritarren segurtasuna Hau da etorkinei kalte egiten dien beste estereotipoetako bat, immigra-

    zioa herritarren segurtasun faltarekin lotzen baitu. 27. grafikoan ikus daitekeenez, hemengo biz-

    tanleen %55,7k uste du atzerritarrek segurtasun falta eta delinkuentzia handitzen dutela; ez du

    horrela uste %22,6k. Galdera honi buruzko datuak ez dira askorik aldatu azken urteetan (aurten

    beste modu batera egin dugu galdera), 2008an izan ezik; orduan, 10 bat puntu egin zuen behe-

    ra (%44,7), eta immigrazioarekin eta delinkuentziarekin lotzearen desadostasuna handitu egin

    zen. Ordea, 2009an, handitu egin zen immigrazioa herritarren segurtasunaren kalterako dela

    uste dutenen ehunekoa, eta azken bi urteetan igoera nabaria izan du; berriz ere 2004ko eta

    2007ko barometroetako emaitzen parean jarri zen.

    27. grafikoa. Euskal biztanleen arteko estereotipoak

    Atzerritarrek segurtasun falta eta delinkuentzia handitzen dute (etorkinen etorrerak modu negatiboan eragiten du

    herritarren segurtasunean)

    34

    7,1 4,0 1,3 3,5

    42,6

    57,6 59,064,0 67,2

    18,0

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    55,0 54,044,7

    51,255,7

    29,024,0

    31,6 28,922,6

    0

    20

    40

    60

    2004 2007 2008 2009 2010

    Acuerdo Desacuerdo

    Ados Ez ados

    Ados Ez ados

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    Aurreko ataletan egin dugun moduan, arlo honetako galderen erantzunekin (galdetegiko e6g,

    e16b, e16c, e16e, e16f, e18e, e18f, e18g eta e23f itemak) indize bat landu dugu, ikusteko

    zenbateraino dauden ezarrita euskal biztanleengan immigrazioari buruzko zenbait estereotipo eta

    aurreiritzi. Gainerako indizeak bezala, honako hau ere 0 puntutik 10era doa; beraz, estereotipo-

    ak dituzten edo bultzatzen dituztenak 0 puntura hurbilduko dira, eta errealitatearekin ongien lo-

    tzen den ikuspegia dutenak edo estereotipoen eraginagatik hain ikuspegi desitxuratua ez dute-

    nak 10 puntura.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, hauxe da estereoti-

    poak hain barneratuta ez dituzten pertsonen profila:

    • 16 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (5,98 puntu).

    • 20.000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (5,79 puntu), edo hiru

    lurraldeetako hiriburuetan bizi direnak (5,56 puntu).

    • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (5,92 puntu).

    • Pertsona agnostikoak, ateoak edo beste erlijio batzuetakoak (6,20 puntu).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (5,78 puntu), edo berdin zaienak

    (5,60 puntu).

    • Ikasleak (6,14 puntu).

    • Ezkerreko ideologia politikoa duten pertsonak (5,91), edo zentro-ezkerrekoak (5,74 puntu)

    • Beren burua muturreko euskal nazionalistatzat duten pertsonak (5,73), edo ez euskal

    nazionalismoaren alde eta ez espainiar nazionalismoaren alde egiten ez dutenak (5,62

    puntu).

    • Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (5,68),

    edo espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (5,48 puntu).

    Beste muturrean, estereotipo horiek barneratuago izateagatik immigrazioarekiko jarrera uzkurre-

    na ageri duten pertsonen profila dugu. Hauexek dira:

    • 65 urte edo gehiagoko pertsonak (5,36), edo 45 urtetik 64ra bitartekoak (5,42 puntu).

    • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (5,01 puntu).

    • Unibertsitateko erdi-mailako ikasketak dituztenak (5,18 puntu), edo ikasketarik gabeko

    pertsonak (4,22 puntu).

    • Pertsona katoliko praktikanteak (5,27), edo ez-praktikanteak (5,32 puntu).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,95 puntu).

    • Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak (4,96 puntu).

    • Eskuineko ideologia politikoa duten pertsonak (5,06 puntu).

    • Beren burua espainiar nazionalistatzat duten pertsonak (5,01 puntu).

    • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (4,84

    puntu).

    Bertako biztanleek etorkinez daukaten irudiari buruzko atal hau bukatzeko, jakin nahi izan dugu

    atzerritarrak nola ikusten dituzten hemengoen aldean. Horretarako, bi kolektiboak definitzeko

    erabiltzen diren topiko batzuk erakutsi ditugu. matxismoa, zintzotasuna, adeitasuna, ardura, lan-

    gile izatea eta elkartasuna.

    Oro har, esan daiteke bertako biztanleriak etorkinei buruz nahiko irudi ona duela, matxismoaren

    gaian izan ezik; biztanleriaren bi herenek (%66) uste dute atzerritarrak matxistagoak direla

    35

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    hemengoak baino. Horretaz gain, euskal biztanleek beren buruaz iritzi zertxobait hobea dute

    atzerriko etorkinez baino:

    – %27,6k uste du atzerritarrak ez direla hain zintzoak (2008an, %21,2).

    – %23,1ek uste du bertakoek elkartasun handiagoa izaten dutela (2008an, %16,9k;

    2009an, 27,7k).

    – %34,1ek uste du bertakoak arduratsuagoak direla (2008an, %23,8k).

    – %29,1ek uste du bertakoak langileagoak direla (2008an, %26,7k).

    – %20,4k uste du bertakoak zintzoagoak direla (2008an, %16,5ek).

    28. grafikoa. Etorkinei buruzko pertzepzioa, euskal biztanleekin alderatuta

    2008tik honako datuen bilakaeran ikus dezakegunez, alde guztietatik aztertuta, hemengo biz-

    tanleriaren iritziak okerrera egin du; gehienbat, 2008an eta 2009an (28. grafikoa). 2010ean,

    ia-ia 2009ko datu berak agertu dira, eta, batzuetan, ikusten da zertxobait hobetu dela topikoren

    bati buruzko iritzia, baina ez du inondik parekatzen 2008an eta 2009an izandako txarrerako

    bidea. Beraz, 2008an, galdeketari erantzun ziotenen %16,9k uste zuen atzerritarrek ez zutela

    hemengoek bezainbeste elkartasun agertzen. Ehuneko hori 27,7ra ere igo zen 2009an, baina

    2010ean, lau puntu baino gehiago jaitsi da (%23,1). Atzerritarrak ez zirela hemengoak bezain

    36

    12,9

    13,9

    13,2

    7,8

    6,1

    5,5

    4,0

    8,4

    5,9

    66,0

    68,1

    56,0

    60,6

    64,1

    62,6

    57,0

    56,5

    59,5

    53,8

    56,2

    64,2

    55,0

    52,9

    68,0

    61,0

    61,0

    66,8

    22,0

    19,3

    31,1

    20,4

    18,0

    16,5

    29,1

    31,4

    26,7

    34,1

    33,1

    23,8

    23,1

    27,7

    16,9

    27,6

    26,9

    21,2

    3,1

    3,1

    2,4

    6,0

    4,0

    7,7

    6,0

    6,0

    8,2

    8,2

    9,0

    10,7

    13,6

    13,5

    12,1

    9,5

    10,6

    11,1

    8,9

    9,5

    10,5

    1,7

    1,3

    3,0

    2,0

    1,5

    0,9

    %0 %20 %40 %60 %80 %100

    2010

    2009

    2008

    2010

    2009

    2008

    2010

    2009

    2008

    2010

    2009

    2008

    2010

    2009

    2008

    2010

    2009

    2008

    Adei

    tsua

    kLa

    ngile

    akAr

    dura

    tsua

    kSo

    lidar

    ioak

    Zint

    zoak

    Mat

    xist

    ak

    Gehiago Berdin Gutxiago Ed/Ee

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    langileak uste zuten pertsonen ehunekoa ere igo egin zen 2009an (%26,7tik 31,4ra); 2010ean,

    jaitsi egin zen ehuneko hori (%29,1).

    Eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera

    Atal honetan aztertuko dugu zer iritzi duen hemengo biztanleriak etorkinek zenbait eskubide eta

    zerbitzu izateko eta erabiltzeko eskubideaz.Hemengo biztanleen arabera, eskubide horietako

    zenbaitek atzerriko etorkin guztien eskura egon behar lukete; ordea, erregularizatuta daudenen-

    tzat bakarrik izan beharko lukete beste batzuek, eta beste eskubide batzuek ez lukete egon behar

    etorkinen eskura. Noiz, zein eta norentzat alderdiak aztertu ditugu atal honetan.

    Galdeketari erantzun diotenen hamarretik zazpik (%70,1) uste du etorkin guztiek dutela osasun-

    laguntza jasotzeko eskubidea, eta atzerritar guztiek eskolatzeko eskubidea izatearen aldekoa da

    %63,4. Datu horien bilakaera aztertuz gero, ikusiko dugu 2007 arte handitzen joan zela esku-

    bide horiek etorkin guztien eskubideak zirela uste zutenen ehunekoa; 2008an, berriz, murriztai-

    leagoa izan zen hemengo jendea. 2010ean, ordea, berriz ere gehiago dira seme-alaben osasun-

    laguntzarako eta eskolatzeko eskubidearen aldekoak, eta 2007ko kopuruen parekoa da ehune-

    koa. Horiek dira, normalean, gorabehera batzuekin bada ere, hemengoek etorkin guztiei gehien

    onartzen dizkieten bi arloak. Gainera, eskubideek etorkin guztientzat behar dutela diotenak eta

    erregularizatuta daudenentzat izan behar dutela diotenak batuz gero, bertako biztanle guztiak

    dira. Oso txikia da, edo ezereza, eskubide horien unibertsaltasuna ukatzen dutenen ehunekoa.

    29. grafikoa. Etorkinek eskubideak eta zerbitzuak izateko laguntza

    Osasun-laguntzarako eta hezkuntzarako eskubide unibertsalak

    Aurreko bi eskubideen aldean, beste eskubide batzuk aipatzen ditugunean –esaterako, laguntza

    juridikoa, gizarte-laguntzak, familia berriz biltzeko laguntzak, boto-eskubidea, babes ofizialeko

    etxeak izateko eskubidea eta beste–, administrazioak erregularizatuta ez daudenei ez ematearen

    aldekoak dira hemengo biztanle gehienak, eta, beraz, politika murriztaileago baten aldekoak

    dira. Galdeketari erantzun diotenen hamarretik seik uste du erregularizatuta dauden atzerritarrek

    bakarrik izan beharko lituzketela gizarte-laguntzak (%61,9), familia berriz biltzeko laguntzak

    (%58,6), boto-eskubidea (%63,8) eta babes ofizialeko etxeak izateko eskubidea (%59,5).

    Ehuneko hori %51,8ra jaisten da laguntza juridikoa izateko eskubideari buruz ari garenean.

    Oro har, 2004ko datuak hartuta erreferentzia modura, esan dezakegu handitu egin dela atzerri-

    tarrei zenbait zerbitzu administrazio-egoeraren arabera eman behar zaizkiela uste dutenen ehu-

    nekoa. 2009ko eta 2010eko datuek ere bilakaera hori berresten dute. Adibidez, nahiz eta

    37

    65,0 65,0 71,2 66,7 70,1

    33,5 33,0 27,0 32,1 28,2

    0

    20

    40

    60

    80

    100

    2004 2007 2008 2009 2010

    Guztiek Erregularizatutakoek

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    2010eko barometroan ez den aldatu gizarte-laguntzak erregularizatutako atzerritarrek bakarrik

    izan behar lituzketela uste dutenen ehunekoa, zazpi puntu jaitsi da laguntza horiek atzerritar

    guztiek izan behar lituzketela uste dutenen ehunekoa: %28,8tik %21,9ra. Aipatzekoa da, ordea,

    laguntza juridikoari dagokionez, azken urtean handitu egin dela eskubide horiek unibertsaliza-

    tzearen aldekoak direnen ehunekoa (%31,1etik %38,1era), eta, aldi berean, jaitsi egin dela

    horiek erregularizatutakoentzat bakarrik behar dutela uste dutenen ehunekoa (%60,6tik,

    %51,8ra).

    30. grafikoa. Etorkinentzako eskubideak eta zerbitzuak

    Beraz, bertako biztanleek onartzen dute etor-

    kin guztiek dutela eskubidea osasun-laguntza

    izateko eta seme-alabak eskola publikoan

    eskolatzeko. Baina uste dute erregularizatuta

    daudenentzat bakarrik izan beharko luketela

    laguntza juridikoek, boto-eskubideak, gizarte-

    laguntzek eta etxe publikoek edo familia berriz

    biltzeko eskubideak (30. grafikoa). Ondorioz,

    hamarretik lauk uste du etorkin guztiek dutela

    laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea; hama-

    rretik bik, denek dutela gizarte-laguntzak jaso-

    tzeko eskubidea; eta %15 inguruk, denek

    mugarik gabe izan behar luketela familia berriz

    38

    Laguntza juridikoa Gizarte-laguntzak

    52,3

    32,0 29,6 31,138,1

    56,0 60,2 60,6 51,8

    38,6

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Todas RegularizadasGuztiek Erregularizatutakoek

    34,7

    23,0 20,628,8

    21,9

    57,3 59,0 57,7 59,5 61,9

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Todas Regularizadas

    Familia berriz biltzeko laguntzak Boto-eskubidea

    30,620,0 18,1 18,6 16,7

    57,0 53,058,0 54,7 58,6

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Todas Regularizadas

    23,218,0 14,7 17,6 15,5

    63,3 62,0 66,6 62,8 63,8

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Todas Regularizadas

    Babes ofizialeko etxe bat izateko eskubidea

    27,2

    15,0 14,3 17,6 14,4

    56,7 54,0 56,759,7 59,5

    0

    20

    40

    60

    80

    2004 2007 2008 2009 2010

    Todas Regularizadas

    Guztiek Erregularizatutakoek

    Guztiek Erregularizatutakoek Guztiek Erregularizatutakoek

    Guztiek Erregularizatutakoek

  • Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

    biltzeko, botoa emateko eta babes ofizialeko etxeak izateko eskubidea. Edonola ere, horietan

    denetan apaldu egin da, nabarmen, hezkuntzarako eta osasun-laguntza izateko eskubide uniber-

    tsala; hala ere, beti izaten da zalantza hemengo biztanleen buruetan zer ote den etorkinak erre-

    gularizatuta egotea. Askotan, ziurgabetasuna saihesteko edo hari aurre egiteko modu bat izaten

    da.

    Ondoren, jakin nahi izan dugu zer iritzi dagoen etorkinek beste zenbait zerbitzu doan erdieste-

    az: prestakuntza profesionala eta hizkuntzen ikaskuntza –bai etorkinen berezko hizkuntza edo

    ama-hizkuntza, bai tokian tokikoa– (31. grafikoa). Galdeketari erantzun diotenen hamarretik

    hiruk uste du (%31,3) atzerritarrek beren ama-hizkuntzari buruzko eskolak izateko eskubidea

    eduki behar luketela; %28,1ek uste du erregularizatutakoei bakarrik eman behar zaiela eskubi-

    de hori. Azken urteetan handitu egin da etorkinek horrelako eskubiderik ez luketela eduki behar

    uste dutenen kopurua; 2010ean, %30,2 da emaitza. Euskarako eta gaztelaniako eskolak direla

    eta, hemengo biztanleriaren erdiak uste du atzerritar guztiek izan behar luketela euskara

    (%47,1) edo gaztelania (%49,5) ikasteko aukera; hamarretik lauk, berriz, erregularizatuta dau-

    den etorkinei bakarrik emango lieke aukera; %40,3k euskarako eskoletarako, eta %41,6k gazte-

    laniakoetarako.

    31. grafikoa. Etorkinek eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeko duten aukera

    Nahiz eta 2007tik ia ez den aldatu, 2008an, apaldu egin zen atzerritar guztiek, administrazio-

    egoera gorabehera, beren ama-hizkuntzako (%28,7), euskarako (%35) eta gaztelaniako eskolak

    izateko eskubidea (%38,3) izan behar luketela uste zutenen ehunekoa. Azkenik, badirudi berta-

    ko biztanleria zatituta dagoela: batzuek uste dute atzerritarrek prestakuntza profesionalerako

    39

    Ama-hizkuntza Euskarako eskolak

    35,028,7

    42,335,8

    20,8 23,131,334,7

    28,1

    39,5

    30,2

    0

    20

    40

    60

    2007 2008 2009 2010

    Guztiek Erregularizatutakoek Inork ez

    44,3

    35

    46,4 47,145,239,5

    47,440,3

    0

    20

    40

    60

    2007 2008 2009 2010

    Todas Todas regularizadas

    Gaztelaniako eskolak Prestakuntza profesionalerako ikastaroak

    48,3

    38,3

    48,4 49,544,5 47 46,7 41,6

    0

    20

    40

    60

    2007 2008 2009 2010

    Todas Todas regularizadas

    37,2 33,641,3 43,7

    53,8 50,4 52,4 47,1

    0

    20

    40

    60

    2007 2008 2009 2010

    Todas Todas regularizadas

    Guztiek Erregularizatutakoek

    Guztiek Erregularizatutakoek Guztiek Erregularizatutakoek

  • 2010 Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak

    aukera izan behar luketela (%43,7), eta beste batzuek erregularizatutakoek bakarrik izan behar

    luketela aukera (%47,1). Edonola ere, 2007tik gero eta gehiago dira prestakuntza profesionale-

    rako aukera atzerritar guztiei ematearen aldekoak.

    Arlo horretako galdera gehienei emandako erantzunekin (galdetegiko e13a, e13b, e13c, e13d,

    e13e, e13f, e13g, e14a, e14b, e14c, e14d itemak) indize bat landu dugu, ikusteko zer jarrera

    duten euskal biztanleek atzerriko etorkinek eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeari buruz. Indize

    hori 0 eta 10 puntu artekoa da; horrela, jarrera uzkurrena edo itxiena dutenak 0 puntutik hurbi-

    lago ageri dira, eta jarrera positiboena eta irekiena dutenak 10 puntutik hurbilago.

    Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak hauteman ditugu bertako biztanle-talde batzuen

    eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, jarrera toleranteena

    eta irekiena ageri duten pertsonek profil hau dute:

    • 16 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (6,85 puntu).

    • 20.000 eta 150.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (6,64 puntu).

    • Bigarren mailako unibertsitate ikasketak dituztenak (6,50 puntu), edo lehen mailakoak

    dituztenak (6,39 puntu).

    • Pertsona agnostikoak, ateoak edo beste erlijio batzuetakoak (6,59 puntu).

    • Familian hilean gutxienez 601 eta 1.800 euro arteko diru-sarrera garbiak dituzten pertso-

    nak (6,52), edo gutxienez 3.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenak (6,47 puntu).

    • Beren egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (6,41 puntu), edo berdin zaienak

    (6,32 puntu).

    • Ikasleak (6,83 puntu).

    • Ezkerreko ideologia politikoa duten pertsonak (6,70 puntu), edo zentro-ezkerrekoak (6,61

    puntu).

    • Ez euskal nazionalismoaren alde eta ez espainiar nazionalismoaren alde egiten dutenak

    (6,40), beren burua muturreko euskal nazionalistatzat duten pertsonak (6,29), edo beren

    burua euskal nazionalista moderatutzat dutenak (6,26 puntu).