BBNNtako diskurtsoa

24
ZURIÑE GAINTZA ahaldun nagusigai diskurtsoa ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALA Batzarkideok, mahaikideok eta hona hurbildutako guztioi egun on. Ardura eta erantzukizun handia da niretzat BILDUren izenean Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagaitza zuon guztion eta bizkaitar guztion aurrean aurkeztea. Ardura eta erantzukizuna, BILDUren aukera politiko berri eta eraldatzailean 122.000 bizkaitarrek jarritako konfiantzari erantzun behar diogulako eta lan egiteko eta bizkaitarron premia eta beharrei erantzuteko konpromisoa agertu nahi dugulako guri bozkatu ez, baina aldaketa politiko eta sozialean sinisten duten ororen aurrean. Aldaketa horren motorra BILDU izaten ari delako, egoera politikoa irauli eta herritarren ilusioa jaso dugulako eta zinez, BILDU prest dago Bizkaiko Foru Aldunditik ere aldaketa hori herritar guztiekin batera bideratzeko, hau da, Euskal Herriak eta Bizkaiak behar duten aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko. Izan ere, zabaldu den aro berri honetan muturreraino heldu nahi dugu aldaketa politiko eta soziala gauza dadin. Hortaz, zilegitasun osoarekin aurkezten dugu gure hautagaitza kolektiboa. Nahiz eta nire burua aurkeztu, ez dut pertsonalismoetan erori nahi, gure proiektua kolektiboa delako. Guk herritarrak eta haien iritzia eta partehartzea ditugu oinarritzat eta hemen nirekin batera dauden gainontzeko 11 batzarkideekin batera, talde bat osatzen dugu eta talde lanean oinarrituko dugu gure lana eta jarduna. BILDU, en su propia denominación y también en la praxis ha demostrado la capacidad de reunir a diferentes, de trabajar en equipo y alcanzar acuerdos. Ante la clásica y aburrida forma de hacer política, ha aportado aire fresco; casi todas nuestras caras 1

description

bizkaiko batzar nagusietako bilduren diskurtsioa

Transcript of BBNNtako diskurtsoa

Page 1: BBNNtako diskurtsoa

ZURIÑE GAINTZA ahaldun nagusigai diskurtsoa

ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALA

Batzarkideok, mahaikideok eta hona hurbildutako guztioi egun on.

Ardura eta erantzukizun handia da niretzat BILDUren izenean Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagaitza zuon guztion eta bizkaitar guztion aurrean aurkeztea.

Ardura eta erantzukizuna, BILDUren aukera politiko berri eta eraldatzailean 122.000 bizkaitarrek jarritako konfiantzari erantzun behar diogulako eta lan egiteko eta bizkaitarron premia eta beharrei erantzuteko konpromisoa agertu nahi dugulako guri bozkatu ez, baina aldaketa politiko eta sozialean sinisten duten ororen aurrean.

Aldaketa horren motorra BILDU izaten ari delako, egoera politikoa irauli eta herritarren ilusioa jaso dugulako eta zinez, BILDU prest dago Bizkaiko Foru Aldunditik ere aldaketa hori herritar guztiekin batera bideratzeko, hau da, Euskal Herriak eta Bizkaiak behar duten aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko.

Izan ere, zabaldu den aro berri honetan muturreraino heldu nahi dugu aldaketa politiko eta soziala gauza dadin.

Hortaz, zilegitasun osoarekin aurkezten dugu gure hautagaitza kolektiboa. Nahiz eta nire burua aurkeztu, ez dut pertsonalismoetan erori nahi, gure proiektua kolektiboa delako. Guk herritarrak eta haien iritzia eta partehartzea ditugu oinarritzat eta hemen nirekin batera dauden gainontzeko 11 batzarkideekin batera, talde bat osatzen dugu eta talde lanean oinarrituko dugu gure lana eta jarduna.

BILDU, en su propia denominación y también en la praxis ha demostrado la capacidad de reunir a diferentes, de trabajar en equipo y alcanzar acuerdos. Ante la clásica y aburrida forma de hacer política, ha aportado aire fresco; casi todas nuestras caras son nuevas, no somos políticos profesionales, pero sí tenemos capacidad de llevar a cabo un trabajo digno en política.

Nosotros y nosotras venimos a hacer oír la voz de la ciudadanía en las instituciones. Bizkaia eta bere instituzioak aldatzera gatoz.

Inposaketak eta bazterketak antzinako kontuak dira, hemengo alderdi nagusiak hori ulertu nahi ez duen arren. Horren adibide gisa, orain dela 15 egun ikusi genuen bigarren indarra zokoratzeko apustua egin zuela Mahaitik kanporatuz. Bide horretatik, gure apustua indartu besterik ez duzue egingo.

1

Page 2: BBNNtako diskurtsoa

Demokrazia eta partehartzea guretzat oinarrizko printzipioak dira, eta hori erakutsi dugu Gipuzkoan eta Araban alderdi guztien arteko akordioak ahalbidetuz. PNVk azaldu beharko du zergatik hemen, Bizkaian, BILDU baztertzearen alde egin duen.

Hala ere, hemen gauzkazue prest DENEKIN BATERA hitz egin eta akordioetara heltzeko.

Berriz diogu, politika egiteko beste era baten aldekoak gara, herritarrek parte-hartzeko bideak zabalduz eta bermatuz. Ez bakarrik herri bezala gure etorkizuna erabaki ahal izateko, baizik eta zuek “estrategiko” deitzen dituzuen proiektuak eztabaidatu eta erabakitzeko. Egunerokotasunean herritarrak kontuan hartzen ez dituen zuen politika egiteko era eraldatuko dugu. Herritarren hitza izango da gure iparrorratza. Eta bide horretan, alderdi guztien arteko eta azpimarratu nahi dugu, GUZTIen arteko eztabaida eta ahal dugun guztietan elkarlana sustatuko dugu, bazterketarik gabe.

Nuestro objetivo es el de la materialización del cambio político y social, cambio que se fundamenta en

Dar los pasos para la superación del conflicto político La adopción de posiciones activas y La consecución de un escenario político, también desde la Diputación Foral vizcaína,

que reconozca todos los derechos para todas las personas.GATAZKA POLITIKOA GAINDITU, URRATSAK EMAN, ESKUBIDE GUZTIEN AITORTZA

Garai berri batean sartuta gaude, aro politiko berri baten aldeko hautua egin du euskal jendarteak. Iraganeko diskurtso antzuetan tematuta jarraitzen dutenek herritarren zigorra jaso dute hautestontzietan.

Eta orain, herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzeko urratsak ematea guztion zeregina da, alde batekoak zein bestekoak izan, danok gara beharrezkoak, erantzukizunez eta arduraz jokatzeko garaia da eta Bizkaiko Foru Aldundiak,

herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzearen bidean, pertsona guztien eskubideak aitortzearen bidean, eta herri honek bakean eta askatasunean bizitzeko duen eskubidearen lorpenaren bidetik, lagundu eta bultzatu behar du.

Egun pairatzen dugun errealitatearen ezaugarriak ezagunak dira BILDU osatzen dugunontzat. Estatu espainolak eta frantsesak, ez dute geure herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea aitortzen, ikusi besterik ez dago BILDU hauteskundeetatik at uzteko egindako saiakerak, herritarren mobilizazio eta kemenari esker etetea lortu genuena.

Ilegalizazioen aroari amaiera emateko garaia da, ezin da onartu inor bere pentsamendu politikoengatik bere proiektu politikoengatik, hauteskundeetatik at gelditzea. Gogoratu behar dugu oraindik ere 40.000 euskal herritar baino gehiagori sufragio pasiborako eskubidea ukatzen zaiela.

2

Page 3: BBNNtako diskurtsoa

Bortizkeria mota guztien desagerpenaren alde egiten du BILDUk, eta ildo horretan GERNIKAko akordioan aipatzen den ibilbide-orriarekin bat egiten dugu. Aukera paregabea baitugu behin betiko bakea eta normalkuntza politikoa lortzeko.

Biolentzia egoera ezberdinak etetea da eman beharreko lehenengo urratsa, eta eskari zuzena egiten zitzaion bai ETAri zein Estatuari bide horretan urratsak eman dezaten. Bada, ETAk su eten iraunkorra eta aldebakarrekoa eman duen bitartean, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa, Estatuaren aldetik ez da ezelango pausorik eman.

Inguruko nazioekin izan nahi ditugun harremanen markoa edota geure herriaren eredu sozioekonomiko zein instituzionala erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna edukitzearren, soberania osoa aldarrikatzen dugu.

Hori da pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko bide bakarra, berdintasunean oinarritutako jendarte justua osatzeko modua.

Une honetan, Espainiako Gobernuari dagokio urratsak ematea, bai espetxe politika krudela eta inhumanoarekin bukatzeko, euskal preso politikoen eskubideak bermatuz, zein ilegalizazio edo epai politikoen etenari dagokionez. Baita eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz.

Para ello la legalización de Sortu es un paso imprescindible, así como lo es la suspensión de la política penitenciaria que se aplica contra los presos políticos vascos (es necesario el retorno a Euskal Herria de todos los presos y presas, excarcelación de los que sufren graves enfermedades y finalización de las condenas de por vida). Asimismo instamos a que se de fin al juicio político que hoy mismo se está celebrando en Madrid, en ese juzgado de excepción que es la Audiencia Nacional española, contra Miren, Amaia, Sonia, Arkaitz, Txelui, Rafa y Arnaldo, presas y presos políticos vascos.

Es hora de terminar de una vez por todas con la impunidad de la tortura y los torturadores, que de forma permanente ponen en tela de juicio el label democrático del estado español.

Si el empleo de medios democráticos y pacíficos es premisa necesaria para la superación del conflicto político, como lo es en cualquier otro lugar del mundo, es del todo necesario el diálogo y el acuerdo entre todos y todas.

El proceso de negociación para alcanzar acuerdos políticos corresponderá exclusivamente a los agentes políticos sindicales y sociales.

Elkarrizketa politikoaren edukiek Euskal Herriko kultura politiko guztiak barne hartuko dituen akordioa izango dute helburu: euskal errealitate nazionalaren eta erabakitze ahalmenaren onarpenari buruz; barne eredu juridiko-instituzionalari eta, estatuekiko lotura motari dagokionez, independentzia barne; eta herriak duen borondate demokratikoa errespetatzeari buruz. Alegia, herri honek libreki eta demokratikoki bere etorkizunaren inguruan erabakitzeko duen eskubidea aitortu behar da.

3

Page 4: BBNNtako diskurtsoa

Halaber, argi dago, gatazka konpontzeari begirako ezinbesteko atala izango dela aitortza, adiskidetzea eta erreparazioa gatazka politikoak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako biktima orori.

FORU ALDUNDIA ETA BATZAR NAGUSIAK HERRITARREI ZABALIK

No nos equivocamos al decir que las JJGG de Bizkaia y la Diputación Foral son las instituciones más desconocidas, burocratizadas y las más inaccesibles para la ciudadanía de todo Euskal Herria. Y la responsabilidad máxima recae, en el modelo institucional impulsado impulsado por el PNV, que obstaculiza e impide que la ciudadanía pueda enterarse de lo que acontece verdaderamente aquí y en Diputación y pueda en su caso participar en las mismas.

No es de recibo que en pleno siglo XXI una institución como la Diputación o JJGG gobierne cerrada en sus despachos, comisiones, plenos blindados a la ciudadanía, no existe una interlocución con los organismos, asociaciones de los distintos ámbitos de Bizkaia, no hay foros para recabar sus opiniones, ni existen medios para recoger las propuestas, opiniones, críticas de la ciudadanía.

Y este hecho en sí mismo es inaceptable, cuando afortunadamente la sociedad tiene más espacios para la participación, cuando se está constantemente hablando de democracia y de participación negar la misma, es algo que no podemos aceptar.

No se puede pedir el voto para cuatro años para después olvidarse de la ciudadanía en el día a día.

Y esto pasa, además cuando ha quedado demostrada la incapacidad de la clase política para dar solución a la grave situación socioeconómica que padecemos, cuando el nivel de hastío y desapego hacia los políticos y las instituciones ha llegado a unos niveles altísimos, cuando el desprestigio de una clase política que vive de lo público, incapaz de solucionar los problemas socioeconómicos y atestada de corruptos y corruptas aumenta día a día.

Y lo decimos alto y claro, nosotros/as somos los únicos que no tenemos ningún miedo a lo que opine y decida la ciudadanía, no tenemos miedo a preguntar, a realizar consultas y aceptar el resultado de las mismas, a acabar con la maraña institucional instaurada que fomenta la aparición de casos de corrupción y la falta de transparencia.

No se puede mirar para otro lado cuando la gente se echa a la calle pidiendo democracia, cuando la ciudadanía pide que se le informe y se le consulte. Los ciudadanos no nos han dado un cheque en blanco el 22 de mayo para hacer los próximos cuatro años lo que nos venga en gana.

Hori dela eta gure borondatea partehartzeari dagokionez argia da, eta hurrengo proposamenetan oinarritzen da:

Demokrazia zuzena aldarrikatzen dugu eta, horretarako, Foru Arau edo Erreferendum eta Kontsultako Foru Araua garatuko dugu eta, horren bidez, erabaki zuzenari dagozkion eskumenak eta erabaki bakoitzari dagokion berezko subjektua zehaztuko dira.

Herritarrek parte-hartzeko tresnak sustatuko ditugu:

4

Page 5: BBNNtako diskurtsoa

Arlokako Mahaiak sortuko ditugu eguneroko politiketan eragiteko. Bertan, Bizkaiko herrialdean eragina duten politika eta neurriak aztertu, eztabaidatu eta proposamenak egiteko aukera egongo da. Esate baterako, Foru Arauak onartzeko prozedura barruan, dagokion Arloko Mahaiak nahitaezko txostena egin beharko du.

Aurrekontu parte-hartzaileak bultzatzeko prozesua zehaztu eta arautuko dugu: diagnostikoa; herrialdeko eragileekin eta herritarrekin burutu beharreko eztabaidak; eztabaida politikoa; eta jarraipen-bideak eta erabakitze- eta kontrol-bermeen ezarpena.

Herritar Ekimen Arau-emaileak arautuko dituen Foru Araua garatuko dugu, herritarrek Arauen lanketan eta onarpenean era zuzenean parte-hartzeko tresna izan dadin.

Eta erakundeen funtzionamenduan ezinbesteko aldaketak egingo ditugu, gardentasuna bermatzeari begira. Esate baterako, Bizkaiko Batzar Nagusien Batzordeak eta Osoko Bilkurak publikoak izango dira eta herritarrek beraien jarraipena egiteko aukera izango dute.

Baina herritarrek parte-hartzeko oztopoak badituzte, are gehiago emakumeok, oraindik erabaki-guneetatik kanpo baikaude, gizartearen antolaketa emakume eta gizonen rol ezberdinetan oinarritzen baita.

Bizkaian dauden talde feministez eta emakume-taldeez osaturiko Bizkaiko Emakumeen Kontseilua sortzea proposatzen dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren politiketan eragiteko ahalmena izango duena, eta beraz, ez dena oraingo Bizkaiko Berdintasun Foroa bezalako organo “birtuala” izango. Emakumeen Kontseiluak berezko baliabideak izango ditu eta, halaber, Arlokako Kontseilu ezberdinetan emakumeen ordezkaritza egotea bermatuko dugu.

Bizkaiko Foru Aldundian, Emakumeen Saila sortuko dugu. Sail horrek ikuspegi feministaren zeharlerrokotasuna foru politiketan islatu eta emakumeek botereaz jabetzeko ekintza bultzatuko dituen, horretarako beharrezkoak diren baliabideak, langileak eta planifikazioak izanik.

Politika feminista Foru Aldundiak bultzatzen dituen politika ezberdinetan islatu behar da, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna ez baita emakumeon kontua, baizik eta gizarte osoarena. Ildo horretatik, Foru Arauen genero-eragina ebaluatzea ezinbestekoa izango da.

Gazteria subjetu aktibo eta protagonista behar du izan. Hartara, gazteriari ahotsa eman eta haien berezko arazoei eta gabezie erantzuteko beharrezkoak diren bitartekoak sortuko ditugu.

Foru Aldundiaren ateak herritarrei irekita egoteaz gain, Udalen eta Foru Aldundiaren arteko harremanak ere aldatu behar dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren jardueran, udalei emango diegu lehentasuna. Proiektu ezberdinen planifikazioan eta kudeaketan, udalen parte-hartze aktiboa bermatzeko baliabide instituzionalak arautuko ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiak, udal mailan garatzen diren demokrazia parte-hartzailea bultzatu eta bideratzeko plan integralak finantzatuko ditu.

Bizkaian, udal ezberdinek osaturiko berezko eskualdeek duten garrantzia ikusita, beraien parte-hartzea, iritzia eta ahotsa kontuan hartu ahal izateko tresnak sortuko ditugu eta udalek Bizkaiko Batzar Nagusietan parte-hartzeko bideak irekiko ditugu.

5

Page 6: BBNNtako diskurtsoa

Bestalde, udalek herritarrei begira duten garrantzia kontuan hartuz, erakundeen arteko eskumen-banaketa aztertu eta egokitu beharko da, udalei ahalmen arau-emailea, fiskala eta plangintzak egitekoa emanez. Horrekin batera, beraien eskumenak aurrera eramateko behar dituzten baliabide ekonomikoak bermatu behar zaizkie udalei. Horrek eskatzen du, alde batetik, Eusko Legebiltzarrari dagokion Udal Legea ahalik eta lasterren gauzatzea, baina, horren zain egon gabe, jadanik Bizkaiko Batzar Nagusietan, Udalkutxa eta Gizartekutxa funtsen azterketa sakona egin behar dugu eta udalekin batera udalaren finantzaziorako birformulazioa adostea.

KUDEAKETA GARDENA ETA USTELKERIA ERABAT BAZTERTUKO DUENA

Bizkaiko Batzar Nagusiak Foru Aldundiaren jarduera kontrolatzeko erakundea dira, baina kontrol hori bultzatu baino, gero eta zailtasun gehiago daude.

Horrela bada, aurrekontuaren zati handi bat Merkataritzako Foru Enpresek kudeatzen dute. Enpresa horiek publiko izena izan arren, pribatu moduan funtzionatzen dute. Administrazio Kontseilua da jaun eta jabe, oso pertsona gutxiren esku, eta erabakiak beti Foru Aldundian nagusi izan den alderdiaren gustuko pertsonen eskuetan geratzen dira. Horrez gain, jarduera gehienak aurrera eramateko azpikontratazioak erabiltzen dira.

Gardentasun eza nonahi aurki dezakegu Bizkaiko Foru Aldundiaren jardueretan. Zer gertatu zen Habiditekin? Eta Opor fiskalak? Europak dio diru mordo bat ez dela bueltatu, Bizkaiko agintariek baietz, baina Non daude itzulketa egiaztatzen duten dokumentuak? Erantzunik gabeko galderak dira. Baina hori bai,

gardentasun ezaren ondorioak bizkaitar guztiok ordaindu beharko ditugu.

BILDUk gardentasunaren alde eta zoritxarrez udal zein herrialde mailan hain errotua dagoen ustelkeriaren aurka borrokatzeko konpromisoa hartzen du. Eta zuzenean PNVri esaten diogu,

kargu publikoak ez direla negozio pribatuak egiteko,

ez dira guztiona den diruan eskua sartzeko,

ez dira entxufismoa bultzatzeko.

Gai honetan BILDU zorrotza da eta izango da eta argi diogu, gure poltsikoak hutsik daudela orain eta horrela jarraituko dutela datozen lau urteotan.

Gardentasuna bermatzeari begira ondoko proposamenak eramango ditugu aurrera:

Liberazio- eta aholkulari politikoen kopurua mugatu eta gehiegizko ordainsariak murriztea.

Erakunde publikoen oinarrizko printzipioa, zerbitzu eta ekipamendu publikoen kudeaketa zuzena egitea izango da. Hau da, pribatizazioaren aurka jotzeari lehentasuna emango diogu. Ildo horretatik, gaur egun kanpoko enpresek egiten duten jarduera-mapa egingo dugu, Bizkaiko Foru Aldundiak berak era zuzenean eskaintzeko helburua lortzeari begira.

6

Page 7: BBNNtako diskurtsoa

Halaber, Bizkaian ugaritu diren enpresa publiko eta erdi-publikoen azterketa egingo dugu, bereziki Merkataritzako Foru Enpresena, benetako beharrei egokituz eta kudeaketa zuzenaren aldeko apustua eginez.

Bizkaian ez dugu Bizkaikoa bezalako Foru Enpresa gehiagorik behar. Horien kontra agertuko gara beharrezkoak ez direlako eta, gainera, kontrako bidea hartu behar dela pentsatzen dugulako, hau da, kudeaketa zuzena bultzatzea.

Enpresa publikoen kontratazioei dagokienez, kudeaketa gardena bermatuko da kasu guztietan, zuzendaritza-karguen izendapenak barne, publizitate zein aukera-berdintasunezko printzipioak kontuan hartuz. Esleipendun enpresei eskatuko zaie berme-klausula bat, zeinaren arabera lana jaso eta hurrengo bost urteetan izandako eraikuntza-hutsegiteak beraiek konpondu beharko dituzten.

“Bildu” considera que una de las cuestiones claves en la profundización de la cultura democrática se asienta necesariamente en el comportamiento honesto y transparente de los representantes políticos. Apostamos por la gestión directa y transparente, lo que exige realizar un estudio de las Empresas Públicas y semi Públicas que proliferan hoy en día en Bizkaia, adecuándolas a las necesidades reales y tomando las medidas necesidad para acabar con la subcontratación.

PERTSONAK LEHENENGO, gizarte politikak

Gizartekintza politika errotik aldatuko dugu, hain zuzen, pertsonei lehentasuna emateko. Guretzat, lehentasuna ematea da pertsona guztiek gutxieneko eskubide sozialak bermatuta izatea. Horrek eskatzen du Zainketei buruzko politika publiko aktiboa eta gizarte-zerbitzuetarako gastu publikoa handitzea

Lanaren kontzeptua, guretzat, zabala da, soldata pekoa ez-ezik, bizitza soziala sostengatzeko beharrezkoa den jarduera oro barneratzen duena. Ildo horretatik, zainketak, gehienetan emakumeen ardurapean daudenak, lanaren kontzeptu horren oinarrizko elementuak dira. Ikusezina eta soldata gabekoa den lan hori aintzat hartu behar da. Bizkaiko Foru Aldundiak herritar guztiei zainketa-eskubidea bermatu behar die, gizarte-zerbitzuen sare publikoa sendotuz.

Gizarte-Zerbitzuen Sare Publikoa diogu, hau da, jabego publikoa eta langile publikoak. Hori baita herritarrei kalitatezko zerbitzuak emateko berme bakarra. Ez dugu zalantzarik Gizarte-Zerbitzuen Sare Publikoa sendotzean, enplegu berriak sortuko ditugula. Enplegu duinak, ez azpikontratekin gertatzen den modukoa.Pasa den irailean, Jose Luis Bilbaok berak kolokan jarri zuen gizarte-zerbitzuen jasangarritasuna, finantziazio nahikoa egongo ez zelako. Eta zerga-sistemari begiratu ordez, ordainketa partekatua bultzatzen du.

BILDUkoontzat, gizarte-zerbitzu publikoak bultzatzea ez da arriskua duen inbertsioa, jasaezina den zerbait, kontrakoa baino: interes sozial handikoa da, gero eta behar gehiago dagoelako arlo horretan, eta gainera, enpleguak sortzen ditu eta ekonomia berpizteko baliagarraia da.

Una red verdaderamente pública, en titularidad y en gestión, acabando con la subcontratación casi total de los servicios que en estos años ha realizado el PNV, en detrimento de la calidad de los

7

Page 8: BBNNtako diskurtsoa

servicios, y favoreciendo la sobreexplotación de las trabajadoras y trabajadores de esas subcontratas.

Impulsar servicios sociales para que no sigamos siendo las mujeres las responsables del cuidado.

Askotan entzuten ditugu emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak. Baina, zer egin du orain arte Bizkaiko Foru Aldundiak? Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko bultzatu duen diru-laguntza “famili barruko zainketari” dagokiona da (2008an, 8 miloi; 2009an, 12 milioi; 2010ean, 36 milioi; 2011n, 49,7 milioi). Hau da, pertsonen zainketa emakumeon eskuetan jarraitzea bultzatzen du. Familiako emakume bat edo azpikontrataturiko emakume etorkin bat. Oso kezkatuta omen zaudete gizarte-laguntzekin omen dagoen iruzurrarekin eta zuek zarete iruzurra bultzatzen duzuenak diru-laguntza hori emanez, inolako kontrolik gabe. Bost axola zaizue emakumeon eskubideak eta are gutxiago emakume etorkinenak!

Etorkinei dagokienez, BILDUkoek, eskubideen eta erantzukizunen subjektutzat hartzen ditugu pertsona guztiak bezalaxe. Hain zuzen, etorkinen egoeraren diagnosiak egiteko, migrazio-planak lantzeko eta foru-langileei kulturartekotasunari buruzko prestakuntza emateko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izango dituen Migrazio Arloa sortuko dugu Bizkaiko Foru Aldundian.

Interbentzio eta dinamika horietan pertsona horien jatorria eta egoera legalaz gain, emakumeen egoerari garrantzi berezia emango diogu. Era berean, emakume etorkinak, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko politiken garapenaren partaide izatea bultzatuko dugu.

Politika publikoen zehaztapenean eta kudeaketan, etorkinen parte-hartzerako guneak egotea bermatuko dugu. Eusko Jaurlaritza eta Udalekin batera, zerbitzu publikoak egokituko ditugu etorkinen beharrei erantzun ahal izateko.

Etorkinek, jatorriko kultura, ama hizkuntza eta sinesmenak mantentzeko eskubidea izan behar dute, eta baita euskal kultura ezagutzekoa ere.

Herritartasun barneratzailean oinarrituriko kulturartekotasun- eta sentsibilizazio-jarduerak bultzatuko ditugu, beraien identitateari uko egin gabe, etorkinen gizarteratzea lortzeari eta arrazismoaren eta aurreiritzi estereotipatuen aurkako borrokari begira.

Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako harrera eta tutoretza eraginkorra burutuko dugu, harrera-guneen ordez, tutoretzapeko etxebizitzei lehentasuna emanez, eta adin-nagusitasunera ailegatzean babes gabe geratzen diren etorkin gazteak laguntzeko beharrezkoak diren baliabideez hornituz. Bizikidetza-unitate txikiak eta ohiko inguruneetan kokatuak, gune mistoak (etorkinak eta autoktonoak batera) eta famili harrerak bultzatuko ditugu.

Todas las personas llegadas desde fuera de Euskal Herria son sujetos de plenos derechos sociales, civiles y políticos. “Bildu” creará un área de migración en la Diputaciones para llevar a cabo diagnósticos sobre la situación de la población migrante y elaborar planes integrales de migración en colaboración con las asociaciones de personas migrantes. Impulsaremos actividades de interculturalidad y sensibilización basadas en la ciudadanía inclusiva, destinadas a conseguir una integración de la población migrante, sin que tengan que renunciar a sus identidades, y combatiremos el racismo y los prejuicios estereotipados.

Apostamos por realizar una cobertura y tutela eficaz a las personas menores de edad extranjeras no acompañadas, primando el uso de viviendas tuteladas frente a los centros de acogida y

8

Page 9: BBNNtako diskurtsoa

estableciendo los recursos necesarios facilitar la emancipación de los/as menores extranjeros no acompañados/as cuando llegan a los 18 años.

Pertsona guztien eskubide sozialak bermatu behar direla diogunean, ez gaude bakarrik gizarte-zerbitzuak eskuratzeko eskubideaz ari. Oinarrizko eskubidea da pertsona guztiek oinarrizko beharrak asetzeko behar besteko diru-sarrera izatea. Egun dagoen Gutxieneko Diru Sarrerak bermatzeko Oinarrizko Errenta ez da unibertsala, eta gainera, gero eta baldintza gehiago jartzen ari dira berau eskuratzeko. BILDUk eztabaida soziala bultzatu nahi du Hiritartasun Oinarrizko Errentaren inguruan. Hain zuzen, gure ustez gizarte-laguntzetaz hitz egin baino, gizarte-eskubideetaz hasi behar gara hitz egiten. Ildo horretatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan, administrazio ezberdinek pobrezia desagerrarazteko bultzatu beharreko neurriak aztertu eta eztabaidatzeko ponentzia sortuko dugu non ordezkari politikoekin batera, gizarte-eragileek parte hartuko duten beraien iritziak eta proposamenak plazaratzeko eta guztion arteko pobreziaren aurkako politika eraginkorra zehaztuko dugun.

ENPLEGUA SORTUKO DUEN GARAPEN SOZIOEKONOMIKO OREKATUAREN ALDE

Herritarrak alde batetik zein herriak eta eskualdeak, bestalde, oinarri izango dituen Bizkaia defendatzen dugu. Bizi dugun krisialdi latz honek, Bizkaian zenbait eskualdeetako egoera larriagotu egin du. Izan ere, Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiak urteetan Enkarterri, Busturialdea eta Ezkerraldea bezalako eskualdeetan, esate baterako, garatutako politika sozioekonomiko okerren ondorioz, uneotan eskualde horien egoera kritikoa dela esan dezakegu.

Ezkerraldea ha vuelto a clamar recientemente con una movilización de la clase trabajadora que la situación que vive es crítica, con tasas de paro del 20%, del 45% entre la juventud, convertida en un desierto industrial, con las otroras empresas motores del territorio cerradas, a punto de hacerlo o aplicando EREs -Babcock, La Naval, ABB, ACB, Nervacero,...- . Durante décadas se ha estado prejubilando a generaciones de trabajadores válidos y capaces, no invirtiendo en nuevas industrias, en formación o en I+D+I, especulando con el suelo industrial para realizar pelotazos urbanísticos,... Y mientras esto ocurre, el PNV y el PSOE nos hacen pagar a la clase trabajadora las consecuencias de la crisis producida por la banca y los mercados financieros. Y pactando reformas laborales, fiscales del sistema público de pensiones y de negociación colectiva en contra de la clase trabajadora en el parlamento español y en Diputación. Es necesario cambiar de modelo, impulsar nuevas políticas de empleo desde Diputación con medidas como:

Jubilatzeko adina luzatu ordez, txandako kontratua bultzatu, lan-merkatura gazteen sarrera ahalbideratuz.

Lan-baldintza duinen aldeko apustua. Lan-prekarietaterik ez! Prekarietaterik handiena instituzioek, Bizkaiko Foru Aldundiak barne, bultzatzen dute zerbitzuak azpikontratatzean.

Ekonomia soziala eta kooperatiboa bultzatzea da gure konpromisoa. Ezerezean geratzen diren enpresa-proiektu erraldoien ordez, ekonomi politika espekulatzaileen ordez, ingurumena deuseztatzen duten eta kostu itzela duten azpiegitura erraldoien ordez, Bizkaiko eskualde mailako alternatiba sozioekonomiko integralak planifikatu eta garatu behar ditugu, bertako beharretatik eta bertako eragile sozial eta sindikalen proposamenetatik abiatuko direnak, Bizkaiari kolore anitz emango dion eskualdeen garapen orekatua ahalbideratuz.

Enplegua sortzeko bide berriak arakatu behar ditugu, energia berriztagarriak bezalako ingurumena kaltetzen ez duten jardueretan edota ekologi proiektuetan. Eta administrazioak, bereziki Bizkaiko Foru Aldundiak enplegua sortzeko aukera paregabea du: egun

9

Page 10: BBNNtako diskurtsoa

azpikontratatuta dituen zerbitzu guztiak kudeaketa zuzenaren bidez eskaintzea, lanpostu publikoak sortuz. Hori da kalitatezko enplegua sortzeko, prekarietatea ezabatzeko eta eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko biderik eraginkorrena.

Eta baditugu proposamen sozioekonomiko integralen adibideak, hala nola Busturialdean 1998an onartutako PADAS delakoa. Eragile sozial, politiko, enpresarial eta instituzional guztien parte-hartzeaz landu zena. BILDUk eskualde ezberdinetan horrelako prozesu parte-hartzaileak bultzatuko ditu, eskualdeetatik sortuak eta eskualdeei begirakoak, guztion artean eskualde bakoitzaren etorkizuna zehazteko, bere errealitatea kontuan hartzen ez duen eredu arrotza inposatu ordez, sektore ezberdinetako garapen orekatuaren aldeko apustua egingo duena. Herritarrek, gizarte-elkarteek, enprese, sindikatuek, hezkuntzako eragileek, gazteek, tokiko erakundeek izan behar dute eskualdeak berpizteko proiektuen benetako protagonistak.

Impulsaremos procesos participativos desde y para las comarcas con el fin de analizar, acordar y decidir el rumbo que han de seguir todas y cada una de las comarcas, sin imponer ningún tipo de modelo ajeno a la realidad comarcal, escuchando a los sectores implicados, apostando por el desarrollo equilibrado de todos los sectores, sin vender humo ni proyectos basados en la especulación, sin prometer grandes proyectos faraónicos cocinados en despachos forales o ajenos a la realidad comarcal. Estamos decididas a apostar por el consenso en las distintas comarcas, puesto que deben de ser los ciudadanos, las asociaciones, las empresas, el sector educativo, los jóvenes, las instituciones locales... los verdaderos protagonistas activos de estos proyectos.

KUTXEN FUNTZIO SOZIALAREN ALDE ETA PUBLIKOTASUNAREN DEFENTSAN

Hain zuzen jasaten ari garen egungo krisialdi egoeran, Aurrezki Kutxak krisialdi ekonomikoa gainditzeko ezinbesteko tresnak dira.

Kutxek, gizarte-ekonomiaren aldeko apustua egin behar dute eta krisia pairatzen ari direnei laguntza emateko tresna bezala bultzatu nahi ditugu. Kutxek hiritarrei eta enpresa txikiei maileguak emanez, krisialditik irteteko laguntza eman dezakete eta eskualde ezberdinetan enplegu duina sortzeko behar diren ekimenen sostengu bihur daitezke.

Helburu horiek betetzeko BBK eta Euskal Kutxa guztien izaera soziala blindatu behar dugu. Euskal Kutxen bat-egitea bultzatuko dugu beti beraien izaera sozialari eutsita.

Baina EAJk eta PSEk proposatzen dutena kontrako bidetik doa. Izaera publiko indartsua duen euskal kutxa sortu beharrean, fusio hotzerako pausoak ematen ari dira, izaera publiko oro galdu eta banku pribatu forma hartuz. Eta gainera, presaka eta korrika burutu nahi dute fusio hotz hori, maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondoren egin beharreko ordezkarien berritzearen zain egon gabe.

BILDUren ustez, Euskal kutxen etorkizuna gai sakona da eta horren inguruko eztabaida soziala bultzatu behar da inolako erabakirik hartu baino lehen. Eta eztabaida horretan gure jarrera argia izango da: Kutxen izaera soziala blindatu eta Euskal Finantza Sistema Publikoaren erdigunean kokatu. Kutxak bat-egiteko prozesuaren norabidea aldatu, pribatizaziorako bidea itxiz eta euskal herritarren zerbitzura jarriz.

Estamos convencidos y convencidas de que las Cajas, la BBK en nuestro caso, nos pueden ayudar a salir de la crisis, concediendo los créditos que los ciudadanos y ciudadanas y las pequeñas empresas necesitan y siendo un apoyo a las iniciativas de creación de empleo digno y en favor de

1

Page 11: BBNNtako diskurtsoa

las necesidades que tiene Bizkaia y su ciudadanía. Por eso apostamos decididamente por mantener su carácter social y nos oponemos a que las privaticen y las conviertan en un Banco.

ZERGA POLITIKA JUSTUAGOAREN ALDE

Indarrean dagoen zerga politika ez da zuzena. Zerga zuzenak aztertzen baditugu, 100 eurotatik, langileok 78 euro ordaintzen ditugu. Kapitalaren errentak %20 kotizatzen dute, soldata bat gutxienez %23tik gora zergapetuta dagoen bitartean. Eta Europari begiratzen badiogu, hemen dugun presio fiskala Europako batez bestekotik behera dago eta bakarrik Greziak eta Irlandak dute gurea baino presio fiskal txikiagoa.

Sistema injustu hau aldatu behar dugu eta bestelako zerga-sistema bat indarrean jarri nahi dugu. Alde batetik, aberastasuna birbanatu eta justizia sozialaren alde jartzeko; eta bestetik, foru erakundeak zerbitzu publikoen funtzionamendu zuzena bermatzeko beharrezkoak diren baliabide nahikoak izatea;

Zerga-sistema aurrerakoiagoa eta progresiboagoa bultzatu nahi dugu eta horretarako argi dago gehien duenak eta gehien irabazten duenak gehiago ordaindu behar duela. Baina ez dugu esaten zergak igo behar direla besterik gabe. Gure ustez, lehenengo,

Zerga zuzenak igo behar dira, eta ez PSOEko Gobernuak, EAJren laguntzaz iaz igo zuten BEZa bezalako zeharkako zergak, hain zuzen, zeharkakoen igoerak gutxien dutenengan eragin handiagoa baitu.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarteak eta tipoak aldatu behar dira, tarte handiei dagokien tipoa igoz.. Orain arte tipo handiak jaitsi duzue eta, gure ustez, kontrakoa egin behar da, horiek igo behar dira.

Kendu zenuten Ondarearen gaineko Zerga berriro indarrean jarri behar da.

Kapitalaren errentak, lanaren errentekin batera sartu behar dira eta zergak diru-tarteen arabera ezarri, ez orain arte bezala tipo bakarrean, %20a besterik gabe nahiz eta diru mordo izan.

Zerga-iruzurraren aurkako neurri eraginkorrak hartu behar dira. Kontua ez da bakarrik dagoen iruzurra azalaraztea. Bizkaian araudiaren zuloak aprobetxatuz egiten den iruzur legala desagerrarazteko neurriak hartu behar dira.

Enpresek edota pentsio-funts pribatuek dituzten hobariak aztertu eta murriztu behar dira. 2011n zerga-gastua deiturikoan 3 mila milioi euro geratu dira kobratu gabe, tartean enpresen edota pentsio-funts pribatuen hobari bidegabeak.

Reivindicamos una política fiscal más justa y progresiva, lo que exige la redistribución de los tramos del IRPF, incrementando la presión fiscal en los tramos superiores; aumentar los tipos del Impuesto de Sociedades acercándolos al IRPF, en particular los de aquellas personas jurídicas de objeto especulativo o recuperar el Impuesto sobre el Patrimonio. Revisaremos la actual maraña de exenciones, bonificaciones y deducciones cuyo objetivo es favorecer a las rentas más elevadas, combatiremos de forma eficaz el fraude fiscal y trabajaremos por una financiación digna para los ayuntamientos.

Reivindicamos la soberanía fiscal plena para desarrollar otro modelo fiscal que apueste por la redistribución de la riqueza. Lucharemos por revocar la subida de los tipos de IVA.

1

Page 12: BBNNtako diskurtsoa

EUSKARAREN EZAGUTZA, ERABILPENA ETA ZABALPENA SUSTATU ETA HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATU

Euskarari zor zaion tokia emateko konpromisoa hartzen dugu; etxe honetatik hasita, Foru Aldundiko funtzionamendua euskaraz nagusiki izateko apustua egiten dugu, hizkuntzaren normalizazioan urrats tinkoak emanez eta ofizialtasuna praktikan esparru guztietara zabalduz. Besteak beste, hurrengo ekimenak abiatuko ditugu:

BILDUtik Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izan dadin ematen diren urratsak babestuko ditugu. Bide horretan euskara hizkuntza nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa izendatuko dugu: euskara gure hizkuntza propioa da, beraz, “Hizkuntzen Eskubideen Kartan” jasotzen diren babes-neurriak zein neurri sustatzaileak aurrera eramango ditugu.

Administrazioa eta zerbitzu publikoak euskaldunduko ditugu eta neurriak hartuko ditugu administrazio osoan eta zerbitzu publiko guztietan, lan-hizkuntza euskara izan dadin. Horretarako, langile berri guztiek bi hizkuntza ofizialak ezagutuko dituztela bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Bestalde, lan-munduan eta enpresa pribatuetan, euskara-planak abian jartzeko neurriak bultzatuko ditugu eta, era berean, komunikabideetan eta kultur ekimenetan euskarari lehentasuna emango diogu. Guretzat garrantzi berezia izango du eskualdeetako komunikabideetan (egunkaria, irratia, telebista,...), euskarazko sorkuntza babestea. Zentzu horretan, eskualdeetan euskara zabaltzeko azpiegitura teknikoak sustatuko dugu, euskal kultur taldeekiko elkarlana bultzatuz eta euskaraz buruturiko kultur jarduerentzako diru-laguntzak emanez.

En definitiva, emplearemos el 2% del presupuesto de la Diputación Foral De Bizkaia en el afianzamiento de la comunidad lingüística euskaldun.

HERRI KULTURA PARTEHARTZAILEAREN ALDE

Kultura-espektakuloaren aurrean, herri kulturaren ondarea lehenetsiko dugu eta bide horretan, kultura, negozio eta turismoaren zurrunbilotik atera eta ekimen kulturalen pribatizazioaren etetea eta herritarren kultur sormena bultzatu eta sendotuko dugu.

Euskaraz sortutako kultura lehenetsiko dugu.

Kultur ekipamenduen iraupena bermatuko dugu eta, beste ekimen batzuen artean, prezio eskuragarrietan ikuskizunetan parte hartu ahal izateko bonuak bultzatuko ditugu.

Bertso Eskolen sorrera eta sendotzea sustatuko dugu.

Kulturartekotasunaren bidean, etorkinen eta gutxiengo etnikoen garapena sustatzeko Plan Estrategikoak egingo ditugu: kolektibo horiekin harremanetan jarri behar gara, Euskal Herriak beren beharra baitu. Etorkinen kulturak ezagutzera emateko ekimenak antolatu edo sustatuko ditugu. Beren kultur errealitateak ezagutzera emateko ekimenek herritar guztien arteko harremanak trinkotzea izango dute helburu.

1

Page 13: BBNNtako diskurtsoa

Estableceremos nuestras prioridades en la cultura propia, en la cultura hecha por y para los vizcaínos y vizcaínas, y no en la generara fuera de Bizkaia para ser mostrada aquí. Estamos en contra de la privatización de la gestión de los museos que se pretende impulsar a través de la creación de la empresa foral Bizkaikoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko datu-baseak kudeatzen dituzten sistemetan, foru eskumenen menpeko jarduerei lotutako kudeaketa-aplikazioetan eta Foru Aldundikoenak diren ordenagailu pertsonaletan instalaturiko programetan erabiltzen den jabetasunari lotutako software, software askearen bidez joango gara ordezkatzen. Jarrera hau ez dator bat Bizkaiko Foru Aldundiak eginiko BiscayTIK Fundazioaren aldeko apustuarekin, fundazio horrek bizkaitar guztien datuen kudeaketa informatikoa Estatu Batuetako multinazional baten eskuetan uzten baitu. Instituzioetatik doakoa, seguruagoa eta fidagarriagoa den sofware librearen aldeko apustua egin behar da.

ELIKADURA SUBIRANOTASUNA NEKAZARITZA POLITIKETAko gidalerro moduan

Ekonomia eta gizarte eredu berria nahi dugu, eta elikadura subiranotasuna dugu iparra, proposamen zehatzen bidez garatuko duguna: tokian tokiko ekonomia guneak sortzea, herrialde mailan prezioen behatokia sortuz ekoizpenetik kontsumitzaileak erosi arte produktuen prezioen gaineko jarraipena egiteko eta gehiegizko merkataritza praktiken aurrean zehapenak jartzeko aukera izango duena, kate handiak albo batera utzi eta nekazal ekonomiak sustatzeko. Honetarako tokian tokiko azoka eta merkatuak sortzea, tokiko hiltegien alde egitea, produkzio agroekologikorako kreditu bigunak ematea edo kontsumo arduratsuaren aldeko kanpainak abiaraztea proposatzen dugu. Espekulaziorako zoruaren ordez lurra bera lehenetsi nahi dugu, tokian tokiko plan partehartzaileen bitartez. Bizkaia transgenikorik gabeko lurralde izan behar du. Baserritarren lan eskubideak bermatzea proposatzen dugu. Funtsean, bada, gure landa eremuari eta lurraldeari itxaropena bueltan ekarri nahi diogu. Eta bide horretan, bereziki aipatu nahi dugu Erralde hiltegiak jorratzen ari den bideari gure erabateko babesa adierazten diogula, nahiz eta zoritxarrez PNVk azken urteetan Zorrotza bezalako makrohiltegi defizitario eta porrot egin duenaren alde egin, Erralde hiltegiak aurrera darrai, tokiko abeltzainei zerbitzu hurbila eta kalitatezkoa ematen jarraituz, elikadura subiranotasunari bultzada emanez, abeltzainei prezio duinak eta egokiak eskainiz, komertzializazio zuzena sustatuz gure herrialdeko harategien bidez, proiektu errentagarria bihurtuz, eta noski, erosleari, tokiko haragia kontsumitzen duela eta tokiko abeltzainei sostengua ematen diela bermatuz. Erralderen eredua da etorkizuna.

INGURUMEN POLITIKETAN, BENETAKO GARAPEN IRAUNKOR SENDO BATEN ALDE

HONDAKINEN kudeaketarako oinarriak: MURRIZKETA, BERRERABILPENA, BIRZIKLAPENA eta BERRESKURAPENA

Zaborra arazoa da. Gure etxe ondoko kontainerrera gauero jaurtitzen dugun poltsa hori arazo bat da. Hogei urte daramatzagu edukiontzien sistemarekin, eta, orain artean, edukiontzian gure hondakinak utzita arazorik ez zegoela pentsatu izan dugu. Bizi dugun eredu kontsumistak horretara bultzatzen gaitu, kontsumitzera eta botatzera. Geroz eta zabor gehiago sortzen dugun arren oso gutxi birziklatzen dugu. Nahiz eta zaborraren %90 material birziklagarriak izan, biztanleok sortzen dugun %80 zabortegira botatzen dugu. Hau da, zaborra sortu eta sortu ari gara, eta zabortegira bota eta bota. Kaleko edukiontzi bidez egindako bilketak gehienez %35eko birziklatze-tasa lortzen du. Gainerako guztia, gehiengoa, %70, nahastatuta biltzen dugu. Zabor

1

Page 14: BBNNtako diskurtsoa

nahasketa hori guztia zuzenean zabortegira doa eta ez da birziklatzen. Zabortegiak ixten ari dira edo ixtear daude, zer egingo dugu zaborrarekin? Orain artean Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen duen erantzun posible bakarra: “Errauskailuak eraiki eta bertan erre. Arazoa konponduta”. Atez ateko zabor bilketaren esperientzian Europako herrialdeetan (Danimarkan, Frantzian, Italian), Katalunian eta Euskal Herrian Usurbilen arrakasta handiz bultzatu da -orain Hernani, Oiartzun eta Usurbilera ere hedatu da sistema-. Sistema horrekin %30 birziklatzetik %80tik gora birziklatzera pasako litzateke. Are gehiago, frogatu da ekonomikoki ere eraginkorragoa dela eta errefusa maila oso txikia eragiten du.

Onartu ezin dena da zaborra negozio bihurtzea errauste planta garestiak eraikitzen duten enpresekin, eta horien mantenu garestiari eustea. Instituzioen aldetik gai honekiko interes falta nabaria egon da, eta orain bostgarren edukiontziaren aldeko apustua egiten ari direla esaten badigute ere, borondatezkoak dira eta ez da ulergarria sistema horren aldeko inbertsioak egitea Zabalgarbi II zabaldu nahi duzuen bitartean eta Bilboko hondakinak bertara eramateko asmoa duzuenean. Ez da batere sinesgarria. Halaber, beronen kudeaketa ere oso salagarria izan da, guztion dirua iruzurrezko inbertsio fondo espekulatiboetan jarriz ta Madoff aferaren ondorioz 3'7 milioiko galerak suposatuz. Lehentasuna hurrenez hurren garrantziaren aldetik MURRIZKETA, BERRERABILPENA, BIRZIKLAPENA eta BERRESKURAPENA izan beharko litzateke. Hartara, zaborren ekoizpenari konponbide eraginkorra emateko bidean, herritarrak sorreratik hondakinak bereizteko gaitasuna izateko eta horiek gutxitzeko informatuak, hezituak eta prestatuak izango diren kudeaketa sistema baten alde egiten dugu eta Zabalgarbiren bigarren lerroa zabaltzearen kontra agertzen gara.

Es imprescindible diseñar un Plan Integral de Gestión de Residuos que suprima de raíz de incineración y reduzca la fracción de rechazo, puesto que están probados los perjuicios que generan en la salud de las personas las emisiones de gases y de residuos tóxicos. Hay que crear una red de infraestructuras que promueva la recogida selectiva, su clasificación, el reciclaje y el compostaje.

INGURUNE NATURALAREN BABESA INDARTU

Benetako garapen iraunkor sendoaren alde egiten dugu, hori baita lurzoruaren narriadura eta etengabeko okupazioa geldiarazteko bide bakarra. Bide horretan ez doa behintzat Abiadura Handiko Trenarekin egiten ari diren triskantzak. Gaur bertan Gernikarako bidean batzarkideok Galdakao, Zornotza eta Durangaldetik pasatzean txikizio horien lekuko izan gara lan horiek ingurumenean eta paisaian duten eragina izugarria delarik. Harrobi berriak irekitzeko saiakeren aurrean, gure mendi tontorretan parke eoliko gehiago eraikitzeko proiektuen aurrean, errauskailuak diren biomasa zentralak hedatzeko egitasmoen aurrean, eucaliptoaren etengabeko hedapenaren gainetik, nekazal lurrak okupatzearen aurrean, gure ingurune naturala babesteko politikak ezinbestekoak dira eta horretarako beharrezkoak diren foru arau berriak abiaraziko ditugu. Halaber, mendi publikoen kudeaketa eta egoera hobetzeko lan egingo dugu.

ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA SOZIALAREN ALDE

En materia de vivienda nuestro objetivo es firme, garantizar el derecho a la vivienda a todos/as los/as bizkainos. Y es aquí donde denunciamos la incapacidad y abandono de las instituciones a la

1

Page 15: BBNNtako diskurtsoa

hora de garantizar el derecho a techo de toda la ciudadanía. Se han demostrado incapaces de dar solución a un problema de primera necesidad en el país, y se han alineado con los intereses de promotoras, constructoras y bancos que buscan el negocio privado a costa de la ciudadanía, por medio de intereses especulativos y llenado de ladrillos ingentes cantidades de suelo, tan escaso en nuestro territorio. Nuestra apuesta es clara, la única política social válida en materia de vivienda es apostar por la VIVIENDA SOCIAL en ALQUILER, la única política que garantiza el acceso a una vivienda digna, por la cual se pague lo justo y lo necesario en base a los ingresos de cada persona, que sea en alquiler, porque la inversión pública en vivienda no ha de ir dirigida a la venta y posterior propiedad, es necesario que esas inversiones reviertan en la consecución de un patrimonio público de vivienda, que pase de generación en generación, que sea rotatorio en base a las necesidades de cada persona o familia a lo largo de su vida.

Defendemos retirar el Plan Foral de Vivienda, porque ha sido un sonoro fracaso y la vivienda tasada no es ni social ni prioritaria, cuestionamos la competencia e idoneidad de la Diputación para la construcción de vivienda tasada, y apostando por la vivienda social en alquiler, como hacen en la mayoría de países europeos, aprendan ustedes de Europa y vean que en la Europa avanzada y rica, la apuesta por la vivienda social en alquiler es real y exitosa, no hay más que ver la política de vivienda en el Estado francés, Alemania, Dinamarca o Suecia. Haga un viaje por ciudades como Viena, y cerciórese, que el 25% del parque de viviendas es en alquiler social.

BILDUk alokairuzko etxebizitza sozialaren alde lan egingo du, eta gure ustez badago neurri oso zehatz bat Foru Aldundiak garatu dezakeena, Tresna fiskalak erabili, hutsik dagoen etxebizitza zigortzeko: zergekin zigortu behar da hutsik dagoen etxebizitzaren jabe izatea, zertarako eta etxebizitza horren errentagarritasuna ezeztu eta merkatuan sartzeko, alogeraren edo salmentaren bidez. Eta hau egiteko Foru Aldundiak eskumen osoa du, eta hau izango da aurrera eraman nahi dugun lehentasunezko proposamena.

GARRAIO PUBLIKO ERAGINKOR, MODERNO ETA KALITATEZKOAREN ALDE

Apostamos por el transporte público universal y de calidad, como eje para desarrollar las políticas de movilidad sostenible en Bizkaia. Se ha de pasar de una política basada en la construcción indiscriminada de nuevas y más grandes carreteras, -que por otra parte ha supuesto la colonización y degradación de suelos con un alto valor agroecológico-, a una política de gestión de la demanda de tráfico, de mejora de la red actual de carreteras, de recuperación de espacios para el peatón en nuestros pueblos y ciudades, de apostar para los trayectos cortos por la bicicleta y de una red de transporte público moderna y eficaz que pueda dar servicio a todos/as los/as bizkainos. Ante el grave problema de tráfico que tenemos en determinados puntos del territorio, se ha de actuar con sensatez, analizando técnicamente cuál es la mejor solución, valorando las alternativas más ajustadas económicamente. Justo lo contrario a lo realizado estos últimos años, con ejemplos clarificadores como los túneles de Artxanda o la Supersur. Errepideen kudeaketa zuzena eta publikoa proposatzen dugu.

Funtsean hauek dira gure mugikortasun politikaren oinarriak:

Garraio publikoko sistema, eraginkorra, erosoa, ondo egituratua, maiztasun handikoa eta erakargarria izan behar da. Hurbileko merkataritza-eta ekonomia harremanak bultzatuko dituena. Lurraldea era egokian planifi katzearen aldekoa, joan-etorrien beharra txikiagotu eta mugikortasun eskaria murriztuko duena.

1

Page 16: BBNNtako diskurtsoa

Bizkaiko Garraio Partzuergoa herrialdeko garraio publiko osoaren kudeaketa bultzatzeko tresna bakarra izan beharko luke, eta noski, herritarrek, administrazio txikiek eta udalek ere parte hartzekok bideak ireki beharko lirateke.

Gaur egungo teknologiaz baliatuz, Bidaia Txartel bakarra ezarri behar da, ibilitako zonaldearen araberako tarifa bakarra izango duena, Euskal Herri mailakoa, herrialde, administrazio, kudeatzaile, kontzesio eta muga ezberdinak gainditzen dituena. Bizikleten alokairutik hasita, trenez, metroz, tranbiaz edo autobusez egindako bidaia ere baimenduko duena. Kreditu txartelen antzerako edo beste formatu berritzaileago baten modura gauzatu liteke.

Garraio modu garbienei -bizikleta, oinezkoa- egun baino askoz garrantzi eta lur okupazio handiagoa eman behar zaie, ibilgailu pribatuaren kaltean bereziki. Pertsonen eguneroko desplazamenduetatik askoz gehiago egin beharko lirateke bizikletaz edo oinez. Ez bakarrik aisialdirako denboran, baizik eta lanera joateko ere.

Euskal lurraldearen beharretara egokitutako trenbide publiko eta modernoa bultzatuko duen ereduaren alde egiten dugu. Bizkaian herriak konektatzen dituen eta erabat zaharkitua dagoen trenbide sarearen modernizazioa defendatzen dugu.

En definitiva, defendemos otra Bizkaia, se deben cambiar las formas, las actitudes de imposición y de nulo respeto a la ciudadanía y a las organizaciones que trabajan en distintos ámbitos. Se debe democratizar la Diputación y JJGG abriendo canales de participación y toma de decisiones a la ciudadanía. Se ha de trabajar activamente para la superación del conflicto político, respeto de todos los derechos civiles y políticos para todas las personas, por la paz y normalización política.

Han de cambiarse las prioridades, pasando de una política basada en grandes infraestructuras y en la proliferación del cemento y el ladrillo, a una política que responda a las necesidades sociales, que crea empleo de calidad y en todos los ámbitos, que ponga límites a la degradación ambiental del territorio y que impulse el desarrollo equilibrado e integral de todas las comarcas. Además es urgente acometer una profunda reforma fiscal, o algo tan elemental como que el euskera sea la lengua a priorizar o que de una vez por todas Bizkaia aporte y trabaje por la construcción nacional de Euskal Herria. Bizkaia aldatzera goaz, eskubide guztien jabe izango diren emakume eta gizon askeez osoturiko Bizkaia nahi dugu. Gauza asko ditugu aldatzeko, eredu ekonomikoan, eredu politikoetan eta baita pertsonen arteko harremanetan. Gaur, ekainaren 28a, askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko eguna ospatzen dugu eta hemendik pertsona guztiok dugun gure sexualitateaz libreki gozatzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Kolore anitzetako Bizkaia eraikitzen ari gara, gaur Bilboko kaleetan ugarituko diren ostadar-ikurrinak bezalakoak.

Hau da zuon guztion aurrean eta bizkaitar guztion aurrean eskaintzen dugun proposamena.

Esker mila danori

1