BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta...

17
1 _ BAT EGIN TABAKALERAREKIN _ BABESLETZA TXOSTENA

Transcript of BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta...

Page 1: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

1_

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _BABESLETZA TXOSTENA

Page 2: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

3_2_

"Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, babesten ari zara zinea eta arte garaikidea, proiektu artistikoen ekoizpena, teknologia eta kulturarako sarbide publikoa. Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, adierazpen artistiko eta kultural berriak sostengatzeko eta bultzatzeko nahia duen aparteko proiektu baten garapenean parte hartzen ari zara."

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 3: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

4_ 5_

ZER DA TABAKALERA _

90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta kultur jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.

KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA_

TABAKALERAKO KULTUR PROIEKTUA

Programa kulturalak askotariko ekimenak hartzen ditu bere baitan: erakusketak, zine proiekzioak, mintegiak, aurkezpenak eta tailerrak. Aktbitate programa erregularraren bitartez Tabakalerak leku bizia bilakatu nahi du. Kultura garaikidearen inguruan gogoeta egin eta gozatzeko tokia.

EKOSISTEMA KULTURALA

Tabakalera eraikina, gainera, beste erakunde eta ekimen pribatu batzuen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztien zuzendutako kultur-eskaintza zabala proposatzen duenan.

PLAZA PUBLIKOA

Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 4: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

6_ 7_

TABAKALERAKO KULTUR PRIEKTUA _GUZTIONTZAKO ARTEA, PROGRAMA PUBLIKOA

ERAKUSKETAKNazioarteko proposamena

Tabakalerako nazioarteko kultur zentroak bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Bi ardatz hauek zeharkatzen dituzte proiektuaren arlo guztiek, hauek, sormena, gogoetatik abiatutako ikaskuntza eta erakusketa oinarri izanik. Honela, artista eta sortzaileen profesionalizaziorako bidean sustengu izateaz gain, publiko ezberdinentzat programazioa garatzen du eta publiko orokorrari kultura garaikidera eta sorkuntzara hurbiltzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkio.

Kultur proiektuaren leiho ikusgarriena dira erakusketak. Zentroaren ildo editoriala ikusarazten dute eta nazioarteko arte garaikideko zentroen sarean kokatzen dute Tabakalera. Sorkuntza zentroa izanik, ekoizpen berriko erakusketak dira gehienak.

2016/07/08 > 2016/10/28

Yto Barrada

Yto Barrada artistaren lehenengo bakarkako erakusketa da Estatu espainiarrean. Erakusketan haren ekoizpen berriko

bideoak, argazkiak eta eskulturak daude, bai eta pieza zaharragoak ere.

2016/10/21 > 2017/02/05

Organismo bizidunen agentzia

Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Erakusketarako aukeratutako lanek eta artistek ikuspuntu ezberdinetatik heltzen diote gizakiok lurrean, munduan, uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari da, natura modu berri bat sorrarazten. Gizakiak lurrean eragindako aldaketa horien guztien baturak sortu du natura berri hori. Pauline Doutreluingne-ek komisariatutako erakusketa.

2016/04/15 > 2016/06/26

Anarchivo Sida

Equipo re da erakusketaren komisarioa, eta lehenengo aldiz, GIB/hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 5: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

8_ 9_

PROGRAMA PUBLIKOAKPentsamendu kritikoa sustatzeko espazio bat

ZINEA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAKZinema garaikidearen aldeko apustua

PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK _

PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK _

Programa publikoen xedea gaur egungo munduari buruzko ikerketa, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Mintegi, lantegi, aurkezpen, proiekzio edo solasaldi formatua izan ohi dute jarduera hauek.

Zinema garaikidea, ohiko aretoetara iristen ez den hori, da Tabakalerako zinema aretoek eskaintzen dutena. Asteazkenetik igandera, zinema proposamen askotarikoak, errealizadore eta ikusleen arteko topaketak, egonaldi programak, eta EIECINE (Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa) gisako bestelako proposamenak antolatzen dira bertatik.

FOKUAK

Nazioarteko zirkuituetan sona duten zinegileei buruzko zikloak. Ezinbesteko diren zinegile garaikideen lanak osorik

deskubritzeko beharretik sortzen da ziklo hau. Zinegilea bera gonbidatzen da ziklora, horrela, aurkezpen, hitzaldi edo

lantegien bidez, bere sorkuntza prozesua gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Lantegiak

Ikus-entzunezko lantegien ildoa honako hau da: zinemari eta ikus-entzunezkoari buruzko topaketa praktiko eta teoriko batzuk, ikus-entzunezkoen bertako nahiz nazioarteko profesionalek irakatsiak. Gure zinema-programazioa osatzea da asmoa; horrela, zinema/ikus-entzunezkoa pentsatzeko eta egiteko espazio bat eskaintzeko.

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

Tabako fabrikaren historiari helduz, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia gaur egungo bizigarrietatik abiatzen da (kafea, azukrea, tabakoa eta kakaoa) kultura eta pentsamendu garaikidea arakatzeko.

Egitasmo honen bidez gai hauek eta beste batzuk plazaratuko dira, 2017. urte amaierara arte luzatuko diren zenbait programen bidez. Hitzaldi, eztabaida publiko, mintegi, erakusketa-saiakera, kontzertu eta argitalpenez lagunduta egongo dira programa horiek.

Arkitektura eta espazio publikoa

Hitzaldiz, proiekzioz eta lantegiz osatutako programa baten baitan arkitektura, hirigintza, kultura, artea eta politikaren arteko loturak aztertzen dira, bide batez, hiritarren eta gizarte-eragileen arteko elkarrizketa sortuz.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 6: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

10_ 11_

HIRIKILABS KULTURA DIGITALA ETA TEKNOLOGIA LABORATEGIATeknologia berriekin esperimentatzeko gunea

SORTZAILEEN ETA ARTISTEEN GUNEASormenerako espazio bat

NORENTZAT DA? _ NORI DAGO ZUZENDUTA? _ZERBITUZUAK: _

Kultura digitalaren eremuan diharduen hiri laborategia da. Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa eta kolaboratiboa bultzatzen ditu. Arlo honetan alfabetatzeko baliabideak, komunitate espezializatuarentzat topagunea, ezagutza eta guztientzat jarduerak eskaintzen ditu.

Erreferentziazko laborategia da programen Estatuan: antzeko ekimenak unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan aurki ditzakegu; alabaina, Hirikilabs edozein hiritarren eskura dagoen laborategia da.

Artisten eta kultur-eragileen profesionalizazioan laguntzeko baliabideak, zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: lanerako estudioak, baliabide teknikoak, nazioarteko egonaldi-programak, aholkularitza zerbitzua, etab.

Modu partzialean zein esklusiboan, lanean ari diren artista, sortzaile eta kultur eragileei dago zuzenduta, baita arlo horretan ibilbide profesional bat abiatzeko borondatea erakusten duten guztiei ere.

Jakin-minez betetako hainbat adinetako pertsonak biltzen ditu Hirikilabs egitasmoak. Aurretiazko ezagutza ez da beharrezkoa, albokoekin ondo pasa bitartean ikasteko eta deskubritzeko jarrera irekia edukitzea nahikoa da.

· Nazioarteko egonaldi-programa.

· In situ ekipamendua. Irudiak editatzeko hiru kabina, soinua editatzeko kabina bat, argazki-laborategi bat eta plato bat.

· Lan-espazioak.

· Ikus-entzunezko ekipamenduaren mailegua.

· Deialdiak: egonaldi, beka, laguntza edo diru-laguntzak, artista zein bestelako kultura-agenteentzako

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 7: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

12_ 13_

UBIK TABAKALERAKO SORKUNTZA LIBURUTEGIAIkasi, sortu eta gozatzeko gunea

Ibilaldi bat Ubiken barrena

TAILERREN ADIBIDEA: _

Sorkuntza liburutegiaren helburu nagusia kultura garaikidearen hedapena da. Era berean, bertako espazioak eta zerbitzuak, erabiltzaileak eduki-sortzaile bihur daitezen pentsaturik daude.

· Bideo-joko sorkuntzara hurbiltzen: garapenaren oinarriak.

· Gazteek arkitektura- eta hirigintza-proiektuak sortzeko froga-laborategia da.

· Arduino lantegiak.

· Komikiak egiteko lantegiak.

· Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresnak konpondu eta berrerabiltzeko tailerrak.

Lantegiak egiteko txokoa

Jolas-gunea

Platoa

Soinuaren txokoa

Pantaila esperimentala

Bideojokoen txokoa

Lantegiak egiteko txokoa

Edizio txokoa

Liburutegia

Ubiken ez dugu ohiko liburuzainekin topo egingo, baizik eta bitartekariekin; pertsona horiek adituak dira hainbat sorkuntza-arlotan (kultura-kudeaketa, bideo-jokoak, soinua edo kultura digitala) eta erabiltzaileei laguntza eskaintzeko daude bertan.

Autoedizio txokoa

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 8: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

14_ 15_

HEZKUNTZAEsperientzia berriak bizitzeko gunea

Bitartekaritza lana egitea du helburu hezkuntza arloak: proiektu kulturala eta eraikina hiritarrekin harremanetan jartzea.

Sorkuntzarekin eta gizarte-harremanekin lotura duten programak lantzen ditu, testuinguru bakoitzera egokituriko gai eta erritmoetara moldatuz.

PROGRAMAK ADIERAZGARRI BATZUK _

Kamaleoiak gara

Txiki eta helduei zuzendutako jarduera programa da. Haurrek heldu batek lagunduta hartzen dute parte: ama eta alaba, osaba

eta iloba, amona eta biloba... Tabakaleran elkarrekin bizitzeko espazio bat da, ezagutzak partekatuz, elkarrengandik ikasiz eta

adin oso ezberdinetako pertsonek osatutako komunitatea eratuz.

Zoom. Bideo lantegia

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea. Adin gakoa da hori, orduan eraiki eta bistarazten baitira neurri handi batean bideoaren, argazkigintzaren edo soinuaren alorretik iritsitako buru-irudikapen moldeak.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 9: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

16_ 17_

TABAKALERA KULTURA-EKOSISTEMA GISA _Tabakalera eraikina hainbat erakunde eta ekimen pribaturen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztiei zuzendutako kultur eskaintza proposatzen duena. Horrela, eraikinak hainbat erabilera, ekimen eta agente biltzen ditu, kultura-proiektua ardatz nagusitzat hartuta.

ERAKUNDEAK

EKIMEN PRIBATUAK

ZERBITZUAK

KAFETEGIA HOTELA

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 10: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

18_ 19_

TABAKALERA: PLAZA PUBLIKOA _

Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.

Kale espazio horiek guztiek ez dute aurrez zehaztutako erabilerarik eta, ondorioz, hiritarrek eta bisitariek bere egiten dituzte, aterpea bilatzeko, jolasteko, atseden hartzeko, lagunekin egoteko, lan-bilerak egiteko eta eskaintzen dituen kultur aukera ezberdinez gozatzeko. Askotariko erabilera horiek ere egiten dute berezi espazioa, bisita bakoitza ezberdin egiten baitute, sorpresari ateak zabalik utziz.

Tabakalerak dagoeneko badu kafetegi, pizzeria eta garagardotegi zerbitzua eskaintzen duen taberna bat eraikinaren solairu nagusian. Aurreikusia dago 4 izarretako hotel bat zabaltzea, 43 logela eta artista egoiliarrei zuzendutako solairu bat izango dituena, eta baita eraikinaren prisman kokatuko den jatetxea ere.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 11: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

20_ 21_

ZEIN DATUTAN MUGITZEN GARA _

· 1.200.000 pertsona baino gehiagok Tabakalera bisitatu dute.

· Guztira, 90.000 bisitari erakusketa-aretoan.

· 42.000 pertsonek hartu dute parte Tabakalerak antolatutako

jardueraren batean.

· Guztira 21.300 ikusle bildu dituzten 349 proiekzio zinema

aretoan.

· 8.000 Tabakalerako bazkide-txartel egin dira.

· 15.000 bisita jaso ditu hilabetero Ubik sorkuntza liburutegiak.

· 65 artista hartu ditugu sorkuntza espazioan eta 1.400 eskaera

jaso ditugu.

· 160 jarduera publiko gauzatu dira hilabeteko, batez beste.

· Urteko 365 egunetan irekita egon da Tabakalera.

TABAKALERAKO PUBLIKOA _

(2015eko irailaren 11tik 2016ko abendura bitarteko datuak)

Gure publikoak espero du gugana hurbildu eta adierazpen artistiko garaikideez gozatzeko aukera izatea. Gure programaren alderdi ezberdinen bitartez, familien, sektore profesionalen, gazteen, adinekoen, erakundeen edo hezkuntza-zentroen bisita jasotzen dugu egunero.

Ikusmina eragiten dugu, eta bisitatu egiten gaituzte, gure edukiez gozatzen dute, errepikatu egiten dute, ikasi, partekatu eta sortu.

Gure publikoa fidelizatzen ari gara, baina baita publiko berriak erakartzen ere, komunitate berriak sortzen eta batik bat, kulturara hurreratzeko modu berriak.

Tabakalera mugarria izan da hiriarentzat.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 12: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

22_ 23_

ZEREKIN EGINGO DUZU BAT? _DONOSTIAREKIN; HOTS, KULTURAREN ETA TURISMOAREN HIRIAREKIN

Kulturak eta jaialdien programazio biziak erakarrita etortzen dira milaka bisitari urtero, eta 2016ko hiriburutzak programazio hori indartu du.

Tabakaleraren kultura- eta arkitektura-proiektua sartzeak hiriaren zirkulazio-moduari forma berria eman dio. Horrela, zentro bisual eta estrategiko bilakatu da, eta bertako nahiz kanpoko bisitarientzako erakarpen-poloa da.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 13: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

24_ 25_

608 artikulu publikatuta:

330 MEDIO TRADIZIONALETAN · 229 Prentsa · 73 Irratia · 28 Telebista

278 MEDIO DIGITALETAN

32.000 bisita hilabetero

%46 Donostia%11 Madril%09 Bilbo%05 Bartzelona%2.29 Frantzia%1.45 AEB

Facebook 17.931 jarraitzaile

Twitter 18.263 jarraitzaile

Instagram 6.387 jarraitzaile

Newsletter 12.000 harpidetza

EUSKARRI FISIKOAK

Tabakalerak akordioak ditu komunikabide nagusiekin. Komunikazio-estrategiak baliabide inprimatuak eta sareko estrategia indartsua biltzen ditu, eta ekintzak jarduera eta publiko motaren arabera bereizten dira.

PROGRAMA BAKOITZERAKO AD HOC KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA _

Nazio barruko nahiz nazioarteko erreferentzia-zentro gisa, publiko orokorrari zein zehatzari iristeko ahalmena dugu, kanal jeneralista eta alternatiboen bitartez.

Gure komunikazio taldeak egunero publikoa informatuta egon dadin lan egiten du, eta publikoarekin harremana izateko hainbat kanal erabiltzen ditu, besteak beste, sare sozialak.

PRENTSA OROKORRA:

Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Berria, Onda Vasca, EITB (Euskadi irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea)

PRENTSA ESPEZIALITATUA:

(Datu hauek 2016ari dagozkio)1220

16 /

Ab

end

ua

/ D

icie

mb

re /

Dec

emb

er

Donostia / San Sebastián tabakalera.eu

AGEN-DATabakalerako kultur ekosistema / Ecosistema Cultural de Tabakalera / Cultural Ecosystem of Tabakalera

OCT

UB

RE

N

OV

IEM

BR

E

DIC

IEM

BR

E

PROGRAMA

tab

akal

era.

eu _D

onos

tia

/ Sa

n S

ebas

tíán

_

2016

/ A

BE

ND

UA

/ D

ICIE

MB

RE

/ D

ECE

MB

ER

12

12-21

24

25-26

22

23

AGENDA Hilerokoa 5.000 ale (Eusk, cas, ing)

PROGRAMA Hiruhilekoa 8.200 ale (Eusk, cas, ing)

ERAKUSKETA LIBURUXKA 2.000 ale (Eusk, cas, ing)

ZINEMA-AGENDA Hilerokoa 2.000 ale (Eusk, cas, ing)

ONLINE WEBGUNEA

PRENTSA

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 14: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

26_ 27_

BAT EGIN TABAKA-

LERAREKIN _

Page 15: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

28_ 29_

BAT EGIN TABAKALERAREKINEkimen pribatuen laguntza funtsezkoa da proiektuaren bideragarritasunerako. Hori horrela, Tabakalerak gonbitea luzatzen die zentroaren eta bere jardueren garapenean modu esanguratsuan lagundu nahi duten enpresa, fundazio, erakunde eta bestelako organismoei. Modu horretan, denboran jasangarriak diren aliantza estrategikoak sortuz, eta kulturaren, komunitate artistikoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza modu berriak sustatuz. Askotariko profil, tamaina, jarduera edo ekintza eremutako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera.

ONURAK

Tabakalerarekin bat egiteak enpresa edo erakunde bakoitzerako, bere helburu, gizarte-ardura-politika edo mezenasgoaren arabera, espreski diseinatutako kontraprestazioa jasotzea ahalbidetzen du.

ZER ESAN NAHI DU TABAKALERA BABESTEAK:

- Prentsaurrekoa kontratua sinatzean.

- Komunikazio ekintzetan parte hartzea.

- Komunikabideetan errekonozimendua.

- Urteroko bilerak Tabakalerako arduradun nagusiekin.

ERREKONOZIMENDU PUBLIKOA

- Logoaren presentzia zentroan.

- Logoaren presentzia webgunean eta kolaboratzaileen atalean.

- Logoaren presentzia euskarri fisikoetan.

- Aipamenak sare sozialetan.

MARKAREN PRESENTZIA TABAKALERAKO KOMUNIKAZIO-ELEMENTUETAN

- Zure markaren sendotzeari begira ekitaldi pribatuen antolaketa.

- Bisita gidatu esklusiboak.

- Gonbidapenak.

- Presentzia inaugurazioetan.

- Arreta berezia/esklusiboa.

ESPAZIO, SARBIDE ETA ZERBITZUEN ERABILERA

- Kulturarekiko konpromisoa hartzea

- Tabakaleraren eta bere nazioarteko proiektuaren sendotzea bultzatzea.

- Nazioartean sona handia duen kultur erakunde baten markarekin bat egitea.

- Publikoarekin konektatzea ekintza berritzaileen bitartez.

- Zentroko espazioen erabileran beste inork ez dituen abantailez gozatzea.

- Hiriko epizentro kulturalaren parte izatea eta Donostiak nazioartean hiri-kultural gisa duen posizionamendua laguntzea.

- Gizartearen garapenean laguntza ematea.

Hainbat motatako kolaborazio moduak eskaintzen dira, onura ezberdinekin. Interesa baduzu zure enpresa honen guztiaren parte izan dadin, pozik aztertuko ditugu zure beharrak eta egokiena zaizun kolaborazio programa diseinatuko dugu.

Irabazi asmorik gabeko erakundeen erregimen fiskalaren eta mezenasgoari eskainitako sustapen-neurrien baitan, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakalera lehentasunezko jarduera gisa izendatu du. Izendapen horrek gure babesle eta laguntzaileei onura fiskalak eskaintzea ahalbidetzen digu.

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 16: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

30_ 31_

EKITALDIETARAKO ESPAZIOAK _

PATIOA

EDUKIERA:ESERLEKUEKIN: 375Kontzertu moduan: 600

Eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen dituen espazio da, izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera osoa okupatzen du. 600m2-ko azalera duen espazio estali honek, edozein motatako ekitaldiak hartzeko malgutasun osoa du: kontzertuak, jaialdiak. Goizez alokatu daiteke.

ZINE ARETOA

EDUKIERA: 229BALIABIDEAK: 20000 lumen-eko proiektorea dauka, 9.47 x 4.03m pantaila eta itzulpen-kabinak.

Tabakalerak zine areto propioa du. Zine emanaldiez gain, proiekzioak eta bestelako ekitaldiak egiteko azpiegitura egokia da: hitzaldiak, aurkezpenak edota konferentziak.

Z ARETOA

EDUKIERA: ESERLEKUEKIN: 130BALIABIDEAK: 20000 lumen-eko proiektorea eta itzulpen-kabinak dauzka. Gainera, 16mm-ko zinema proiekzio analogikoa erabiltzeko aukera dago.

Z aretoa espazio balioaniztuna da, askotariko ekintzak burutzeko egokia. Hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, haurrentzat saioak... formato ezberdin ugari gauzatzeko prestatuta dago. Proiekzioak egiteko aukera eskaintzen du baina badu argiztapen naturala ere. Ondoan, Ganbara izeneko beste espazio bat du atxikiturik eta bi espazioak batzeko aukera dago. Aukera gehigarri hau aproposa izan daiteke ekitaldiaren osteko kafe-koktelak antolatzeko.

Babesa ematearen ordainetan, Tabakalerak bere instalazioak ekitaldi korporatiboetarako erabiltzeko aukera eskaintzen du.

K ARETOA

EDUKIERA: 20BALIABIDEAK: 84”-ko monitorea - audio stereoa eta HD kamera dauzka.

Batzarrak, prentsaurrekoak eta proiektuak aurkezteko areto egokia.

ZABALTZA

EDUKIERA: 220AZALERA: 330 m2

Intimitatea eta kanpoan egoteko aukera uztartzen dituen espazio bikaina da zabaltza. Giro lasaiean eta gune berezian ekintza ezberdinak (formato txikiko musika saioak, koktelak, jaiak… ) egin litezke bertan.

PRISMA + TERRAZA PLAZA

EDUKIERA: PRISMA 236 ETA TERRAZA 70

Eraikinaren azken solairuan kokatuta, Donostiako ikuspegi paregabea eskaintzen du. Prismak terraza ere badu eta bertan ekitaldi ezberdinak antolatu daitezke; koktelak edo ospakizunak, iragarkien grabaketak...

BAT EGIN TABAKALERAREKIN _

Page 17: BAT EGIN TABAKALERAREKIN · 2017-10-23 · hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

Andre zigarrogileak plaza, 1 20012 Donostia / San Sebastián · Gipuzkoa

KONTAKTUA

Oihana Zarra (Gerentea)[email protected]

Ana [email protected]

Tel. 943 011 311

tabakalera.eu_