BARDINTASUNA NEREA

4
BARDINTASUN ARAZOAK Bazan orain dala berrogei urte, Bermeon Juanita izeneko hirurogeita hiru urteko andra bat bere gizonagaz Martinegaz bizi zana. Martin beti joaten zan bere lagunekaz bilarrera jolastera eta ez eutsien andrei eurekaz jolasten izten. Gainera andrak etxean izten ebezan etxeko beharrak egiten, euren gauzak txukuntzen, ez eutsien andrei kalera irteten bez izten,... eta gizonak etxera heltzen zirenean, telebista ikusten jarten ziran. Hau da gizonek andrak eurek nahi ebena egiteko erabiltzen ebezan. Baina andrak ez egozan ados euren gizonen portaerakaz eta Martinen lagun guztien andrak eta Juanita, goiko plazan geratu ziran eguerdiko hamabietan, haien senarrak bilarrrera jolasten joaten ziranean, arazoari buruz hitz

Transcript of BARDINTASUNA NEREA

Page 1: BARDINTASUNA NEREA

BARDINTASUN ARAZOAK

Bazan orain dala berrogei urte, Bermeon Juanita izeneko hirurogeita hiru urteko andra bat bere gizonagaz Martinegaz bizi zana.

Martin beti joaten zan bere lagunekaz bilarrera jolastera eta ez eutsien andrei eurekaz jolasten izten. Gainera andrak etxean izten ebezan etxeko beharrak egiten, euren gauzak txukuntzen, ez eutsien andrei kalera irteten bez izten,... eta gizonak etxera heltzen zirenean, telebista ikusten jarten ziran. Hau da gizonek andrak eurek nahi ebena egiteko erabiltzen ebezan.

Baina andrak ez egozan ados euren gizonen portaerakaz eta Martinen lagun guztien andrak eta Juanita, goiko plazan geratu ziran eguerdiko hamabietan, haien senarrak bilarrrera jolasten joaten ziranean, arazoari buruz hitz egiteko.

Erabaki bat hartu eben eta etxera itzuli ziran bakotzak bere senarrari berba egindakoari buruz hitz egiteko.

Martin etxera itzuli zan eta Juanitak kalera irten ebanez ez ebazan

Page 2: BARDINTASUNA NEREA

Martinen gauzak txukundu eta Martin hasarratu egin zan:

-Juanitaaaa!!- aldarrikatu eutson Martinek Juanitari.-Zer gertatzen da Martin?-erantzun eutson Juanitak bere ahots bajuarekin. Eta hizketan jarraitu eben.-Zelako zer gertatzen dan! Itsua zara ala zer! Ez dozu ikusi zelan dagozan nire gauzak?-Parkatu Martin baina erosketa batzuk egitera joan naiz eta ez dot zure gauzak txukuntzeko denborarik euki.-Baina janaria prestatu dozu ezta?-Ez Martin. Ez dost hori egiteko denborarik emon.-Baina, baina, baina zer pentsatzen egon zara?! Oraindik ez dakizu ni heltzen naizenerako gauzak eginda egon behar dirala?, ala zer!-esan eutson Martinek Juanitari oso hasarratuata.

Baina Juanita ere hasarratu egin zan eta eztabaidak jarraitu eban.

-Badakizu zer!!! Ni ere gorarte nago beti etxean geratu beharraz, zure gauzak txukuntzen egoteaz eta beti zuretzako janaria eta gauzak prestatzeaz! Entzun dozu!!!-Baina zelan ausartzen zara hori esatera! Hori ez da egia Juanita!!!-Zelako ez dala egia. Esklabu batelez tratatzen deustazu. Orain ez esan ez zarala konturatzen esklabu batelez tratatzen deustazula. -Bueno bai. Egia da. Esklabu batelez tratatu deutsut apur bat.- erantzun eban Martinek Juanitari arrazoia emanez.

Eta horrela lasaitzen joan ziran eztabaiada amaitu arte. Eztabaida hori amaitu eta gero, arratsaldean bilarrera jolastera joan ziran Juanita eta Martin eta bertan Martinen lagunak, Juanita ikusi ebenean galdezka hasi ziran.

-Zer ari da Juanita hemen egiten ?-galdetu eutsien lagunek Martineri.-Ez dozue zuen andrekin alkarrizketarik euki?-Bai. Baina ez dakite zer dinoen. Esan dabenatik ez da ezer egia.-erantzun eutson Martineri bere lagunetako batek.

-Nik ere hori pentsatu neban hasieran, baina gero konturatu naiz ez deutsaguela gure andrei ondo tratatzen.-esan eban Martinek.

Eta Martin eta Juanita berbetan hasi ziran, Martinelez, bere lagunak, andrek kontatutakoa egia zala onartu eben arte.

Horrela Martinen lagunak, Martin, Juanita eta beste andrak alkar laguntzen ziran etxeko beharrak egiten. Alkarregaz joaten ziren bilarrera jolastera. Gizonak bilarrera jolastean, andrak kafea hartzen

Page 3: BARDINTASUNA NEREA

eta txutxumutxuan ibiltzen ziran, eta gizonek ez eutsien euren andrei gehiago txarto tratatu.

Horregaz, Bermeoko herrian bardintasun gehiago nabaritzen da orain arte.

EGILEA: NEREA BILBAO