Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu...

20
1 Anton Abbadia Thompson Dublinen jaio zen 1810eko urtarrilaren hiruan eta Parisen hil 1997ko martxoaren hamazazpian. Gurasoak etorki noblekoak eta aberatsak ziren: aita, Arnaud-Michel d´Abbadie, Zuberoako Ürrüxtoi herrian jaioa, eta ama Elisabete, Anthony Thompson of Parck-en alaba, Irlandan. Aitonaren izena ipini zioten, beraz, primuari, eta ondoren iritsi ziren seme-alabak honelaxe izendatu zituzten: Eñaut, Jean-Xarles, Elise, Zeline eta Juliene. ANTON ABBADIA IKASLE Ez dakigu zehazki zein urtetan itzuli ziren Frantziara. Jose Arana jesuitaren arabera 1813an eta Jean Louis Davanten iritziz 1820 urterako Frantziako Tolosa inguruan bizi ziren jadanik. Hegoaldean dagoen hiri honetan burutu zituen bere gazte- ikasketak Antonek, eta bikain gainera, Matematika, Fisika, Kimika, Botanika, Astronomia, Latina, Grekoa, Mnemoteknia eta beste zenbait gai gogo eta buru argiz ikasi baitzituen. Hona 1826-27 ikasturtea hasten duenean bere egunorozkoan xehetasun handiz kontatzen diguna: Goizeko zazpietan jaikitzen naiz. Zortzietan eskolara noa. Hemen irakasle zahar batek Geometriako kontu miresgarriak irakasten dizkit. Astelehen eta ostiraletan beste irakasle gazte batekin Fisika ikasten dut, modu benetan atseginean. [...] Hamaiketan Despan jaun kimikari jakintsuarekin nabil. Eguerdian liburutegira joaten naiz atsedenalditxo bat hartzera. Hemen Geografia irakurtzen dut, batxiler- titulurako prestatzen ari bainaiz. [...] AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza ANTON ABBADIA THOMPSON Anton Abbadia, 1810-1897.

Transcript of Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu...

Page 1: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

1Anton Abbadia Thompson Dublinen

jaio zen 1810eko urtarrilaren hiruaneta Parisen hil 1997ko martxoarenhamazazpian.

Gurasoak etorki noblekoak etaaberatsak ziren: aita, Arnaud-Micheld´Abbadie, Zuberoako Ürrüxtoi herrianjaioa, eta ama Elisabete, AnthonyThompson of Parck-en alaba,Irlandan. Aitonaren izena ipini zioten,beraz, primuari, eta ondoren iritsi zirenseme-alabak honelaxe izendatuzituzten: Eñaut, Jean-Xarles, Elise,Zeline eta Juliene.

ANTON ABBADIA IKASLE

Ez dakigu zehazki zein urtetanitzuli ziren Frantziara. Jose Aranajesuitaren arabera 1813an eta JeanLouis Davanten iritziz 1820 urterakoFrantziako Tolosa inguruan bizi zirenjadanik. Hegoaldean dagoen hirihonetan burutu zituen bere gazte-ikasketak Antonek, eta bikaingainera, Matematika, Fisika, Kimika,Botanika, Astronomia, Latina,Grekoa, Mnemoteknia eta bestezenbait gai gogo eta buru argiz ikasibaitzituen.

Hona 1826-27 ikasturtea hastenduenean bere egunorozkoanxehetasun handiz kontatzen diguna:

Goizeko zazpietan jaikitzen naiz.Zortzietan eskolara noa. Hemen irakaslezahar batek Geometriako kontumiresgarriak irakasten dizkit. Asteleheneta ostiraletan beste irakasle gaztebatekin Fisika ikasten dut, modubenetan atseginean. [...] HamaiketanDespan jaun kimikari jakintsuarekinnabil. Eguerdian liburutegira joaten naizatsedenalditxo bat hartzera. HemenGeografia irakurtzen dut, batxiler-titulurako prestatzen ari bainaiz. [...]

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANTON ABBADIA THOMPSON

Anton Abbadia,1810-1897.

Page 2: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

2

Ordu batean, Lécluse jaunareneskoletara noa, eta ordu bietatik laut´erdietara arrunt aspertzen naizpsilogismoez. Bostetan afaltzen dut.Ondoren Algebra eta Ingelesa Buisongure lehen filosofo serioarekin ematendut beste ordu batez. Eta arratsaldeageometria-irudiak eginez edoChateaubriand, Delavigne edo besteliteratura-izarren bat irakurriz bukatzendut. Hamarretan amaitzen dut eguna.

Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zelasemeak zientzia etaeuskaltzaletasunean abiarazi zituena.Ezagutzen ditugun gutun batzuekdioskutenez, berak lagundu zionTolosan greko-irakaslea zen Lécluse-rihonen Grammaire Basque delakoa(1827) moldiztegiratzen. Bertan M.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Anton Abbadia etiopiarrekin Abbadiajauregiko irudi batean. Ondoan duen umead´Abdullah da, morrontzatik askatu etaberarekin ekarri zuen mutikoa.

Bruselako biltzar kontraesklabistan (1889-1890) Greinde Barua-k Anton Abbadiari egindako irudia.

Page 3: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

3

d´Abbadie Arrastoitarrak sinaturikbaditu zenbait bertsolerro euskarazAstarloaren etimologia-metodoakritikatuz.

Jada Parisen bizitzen jarriakdaudelarik, Baionako seminarionagusian buru zen Darrigol abadearenAnalyse raisonnée du SystèmeGrammatical de la Langue Basquederitzan lanari Volney saria (1829)ematea lortuko du.

Parisen, St. Dominique kalean biziizan ziren, Anton Legea eta ZientziaZehatzak deitu gaietan murgiltzenzelarik François Arago zuzendari.Baina, nola ez, garaiko gazteerromantiko bati zegokion bezalabertsoak eta ipuinak ere idatziko ditu,bai ingelesez eta bai frantsesez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Michel-Arnaud d´Abbadie, RasMikaël (1815-1893).

Jean-Charles d´Abbadie (1821-1901).

Page 4: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

4

1832 urtean aita hil egin zitzaien etaanaia Eñaut hurrengo urtean Aljeriarajoan zen Constantine-renespedizioarekin. Anton beti aritukozaigu jo eta ke aspaldi amestuEkialdeko bidaia prestatzen,horretarako beharrezko dituen jakinbeharrak ikasten eta antolatzen, halanola, astronomia-erramintak, arabieraeta forma fisiko ona. Hasten da,beraz, lehenik bidaia laburrakburutzen.

BRETAINIAN BARRENA

1833an Bretainiara doa. HemenRennes, Lorient, Kimper eta bestezenbait herri bisitatzen ditu berekoadernoan bideetako gurutzeen etaeliz-atarien irudiak marrazten dituela.Ohiturez, jantziez, tradizioez etamakailu-arrantzaz ere arduratzen da.

INGLATERRA, IRLANDA ET AESKOZIAN BARRENA

1835ean Irlanda, Inglaterra,Eskozia eta Euskal Herrian barrenaibiliko da, eta esan dezakeguhonetaz idazten dituen Pensées,études et voyages de 1835, alegia,urte horretako gogoetak, ikerketaketa bidaiak, lehen liburutto batenahalegina direla (hogeita bost urteduen zientzilari eta poeta gaztebaten lehen lan serio hau argitaratugabe zegoen Institut de Francedelakoaren liburutegian eta iazAbbadiaren heriotzaz gerozkomendeurrena ospatzen zela,moldiztegiratu genuen(. Bertankontatzen digu nola urte hasieranLondresera joaten den, orduan ohibezala, itsasuntziz. Hemen teatrora,astronomia-bileretara, liburu-dendetara eta adiskideenganahurbilduko da. Nola ez, Londreseko

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANTON ABBADIA BIDAIARI ET A ASTRONOMO

“Pensées, études et voyages de 1835” eskuizkribuko 58. folioa.

Page 5: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

5

Dorreari ere bisitatxo bat egingodio, hauteskundeak aipatuko, etaabar.

Londres utzi eta Irlandarako bideahartuko du, eta mehatz-lurraldeakigaro ondoren (Liverpool adibidez(,Dublinera iritsiko da. Eta hemendikbere aitatxi-amatxien lurrak ikusikoditu; hauek zer nolako errentakematen dituzten eta zein etekin ateradiezaioketen arakatzen du. Bitxia daikustea nola behiez eta zerriez, feriezeta katolikoez at, Irlandako kartzela-egituraz ere interesatzen den. Etabatipat, gazteluez, jauregiez etaabadetxe eroriez, hauetako bateanaurkitzen duen buru-hezurra berekindaramalarik. Ez da falta, noski, lakubatean ekaitzik: erromantizismoarenuretan blai busti eta pulunpatzearren.Irlandatik Eskoziara. Hemen Glasgoweta Edimburgo

bisitatuko ditu, azken hiri honenedertasunak liluratuta uzten duelarik.Burns poeta eskoziarraren hilobiaikustera joaten da eta Walter Scott-en oroitarria kopiatzen du. Scott etaLord Byron aipatzen ditu bidaia luzebaterako liburu-egile ahantzezinakbezala. Erosten dituen liburuenartean ez da faltako Victor Hugo-renNôtre Dame de Paris.

Inglaterran barrena dabilela bi lekumiresten ditu bereziki: York etaCambridge. Lehenaren katedralgotikoaz harri eta zur gelditzen da,eta bigarrenaren estropadakdastatzen ditu, traineruei jarraikitzendielarik lasterka ibaiertzetik. Pariseraitzuli eta buruan ideia hauxe darama:Ekialdeko bidaia, Nilo ibaiareniturburuak eta zibilizazioaren seaskaaurkitzea. Beste bidaiari batzuentestuak ere kopiatzen ditu; hala nola,Lamartine-ren Voyage en Orient-ekopasarteak. Aipatzen digu, halaber,

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Anton Abbadiaren bertsoak ingelesez euskal

aidean, 1835. urte inguruan moldatuak.

Anton Abbadia eta Agosti Chahok Parisen 1836an argitaratueuskarari buruzko gramatika-ikerketa.

ATZERA

Page 6: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

6

nola Inglaterrara berriz itzultzen densoilik jauregi bat ikustearren. Cowes-eko moiletan dabilen bitarteanitsasuntzien prezioez arduratzen da.Balirudike berea litzatekeen belarizgogoetatzen duela Mediterraneoanbarneratzea.

EUSKAL HERRIAN

Udazken aldera Audoux-en, Biarnoeta Zuberoako mugan erositakojauregian dago, bertan bereadiskideek bisitatzen dutela.Hemendik Zuberoa, Nafarroa Behereaeta Lapurdi zeharkatzen ditu oinez.Getarian pilotan jokatzen du, etaSokoa-Hendaia aldean itsasohaserretuari poemak idazten dizkio.Esan bezala, ez zaio 500kapituluxkatan banatu liburuttoaripoemarik falta, horietarik bitxienakingeles poema batzuk dira euskaldoinua buruan dutela idatzitakoak.Mendian zoinen eder epher xangogorri, eta Aitarik ez dut eta ama erezahartu..., geroago, 1870 urteanzehazki, Salaberri abokatuak berekantutegian bilduko zituenak.

Honela bada, hitz lauz eta neurtitzezidatzitako kaier honek gazteerromantiko, baina zientzilari etabidaiari amorratu baten lanarenaurrean ipintzen gaitu, hain zuzen,garaiko beste frantziar eta ingelesburges kulto askok idazten zituztenmoduko lan baten aurrean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Agosti Chaho (1810-1858), Zuberoako idazle, kazetari etahizkuntzalaria.

Page 7: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

7

BRASILEN

1836an joango da, Aragokagindurik, Lorient-eko portutik irtendaBrasilera. Han erabaki beharko dueguzkiak orratzen eraginik duen bero-iturri gisara ala magnetismo-iturribezala. Olinda herrian egingo ditu,frantziskotar-komentu bateko kalostrankokaturik, hogei minutu oroz etaberrogeita bi egunez ikerketak, bainadaramatzan tresneriez mesfidatuzbertako Inkisizioak kartzelan sartukodu. Lortzen du azkenean ingeleskontsulari esker, mila sufrimendupairatu ondoren, aske gelditzea etaahalik eta lasterrena handik aldeegingo du Parisera itzuliz.

Bere arbasoen Euskal Herri maiteanitzuliño bat egin ondoren, hamabi urteiraungo duen Etiopiako bidaiarihasiera emango dio Marseillekoportutik abiatuta.

ETIOPIAN

Malta, Alexandria, El Kairo, Niloibaia, Kenéh, Jeddah, Missawa,desertua, Itsas Gorria, gameluak,belariak, hizkuntza arrotzak, Mekaradoazen islamzaleak... Hamaika arriskueta oztopo bidean, baina denakgaindituko ditu euskaldun-irlandarrak.Aitzina egiteko, ordea, eskuakerabiltzea (hau da, opariak egiteaherrietako buruzagiei( oinutsak laztuaketa ohituak edukitzea bezaingarrantzitsua gertatu zitzaion,ahalegindu arren argitzen ez zelamarxandixak salduz etekinakateratzen ohi zituen merkataria, lagunurkoaren ezagutzan saiatzen zenjakintsua baizik.

Etiopiako lurraldeetan sarturik iristenda Adwa-raino, baina bidean saiatuarren bere tresneriaz ahalik eta neurri

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Ismael, Aden-go interpretea, Hadamard-en marrazki batean.

Page 8: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

8

geodesikorik zehatzenaklortzen (distantziak etamendietako gailur-alturak,adibidez(, ohartzen daazkenean berekindaramatzan aparailuekparaje burdintsu haietan ezdiotela behar adinekozehaztasunik ematen eta,orduan, Parisera itzultzenda erositako esklabobategaz. Bidean Erromangelditzen da eta lurralde urrunhaietara misiolariak eramateaproposatzen dio Aita Sainduari.

Frantziako hiriburuko GeografiaElkartean aurkezten du ordurartekobidaiaren berri ematen duen txostena.Zientzilari adiskideek teodolitoa,sextantea, barometroa, hipsometroa,kronometroa eta beste tresnaegokiago eta aproposagoak uztendizkiote behar bezalako zehaztasunezneurriak har ditzan.

1840ko otsailean Missiwa-n dagoberriro bere anaia Eñautekin, hauKoxo buruzagiaren adiskide handi etagerra-buru ere bilakatu delarik.Erabakitzen dute bakoitzak berebidetik jotzea, eta bereizi egiten dira.Antonek eskopeta-istripu lazgarriapairatuko du, eta ondorioz, begi batenbista erdi galdurik, oftalmia mingarriazsufrituko du ia bidaia osoan, nahiz etasendatzeko Aden, El Kairo eta bestezenbait lekutako medikuekin ahaleginguztiak egin.

Gaisotasunak, ordea, ez zioneragotzi bere ikerketa-lanetan.Geodesia-neurriak, hizkuntzak,literaturak eta ohiturak aztertzen zituenheinean horien berri ematen zienParisen zituen gutun-hartzaileei, batezere, Jomard eta Avezac jaunjakintsuei.

1843-44 urteetan falaxa edo judubeltzak gelditzen diren herrietanestudioak eginen ditu beren erlijio,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Guglielmo Massaia kardinala(1809-1889) Anton Abbadiaren

adiskidea.

De Jacobis, Etiopiako apezpikua.

Page 9: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

9

ohitura eta hizkuntzaz, xehetasunhandiz.

1847ko urtarrilaren 19an Abbadiaanaiek Frantziako bandera ezartzendute Nilo zuriaren iturburutzat dutenlekuan, hau da, Bubbiako oihanean,Inarya eta Jimma erresumen artean.

Aspaldi Frantzia aldean beren berririkez dutenez, hiltzat jotzen dituzte bianaiak, amak beste anaia, Jean-Xarles,bidaltzen du bila. Hark hamaikagaldeketa egin ondoren 1847kouztailaren 25ean Missiwa-n topatuko duAnton. Hala ere, sorterrira itzultzeko

eguna ez zuen ikusten Antonek, lurralde haietako jauntxoenadiskidetasunak preso harturikbaitzeukan. Hainbat arazo igaro

ondoren El Kairora iristen da 1848ko udazkenean eta Marseillara1849an.

Bidaia honetan bildutako hainbat etahainbat lanen berri ematen iraganendute bi anaiek eta batipat Antonek.Eñautek, adibidez, Douze ans deséjour dans la Haute-Ethiopie (Hamabiurteko egonaldia Etiopia Garaian(argitaratzen du 1868an eta Antonek,beste lan askoren artean, Géographiede L´Ethiopie, ce que j´ai entendufaisant suite à ce que j´ai vu (Etiopiakogeografia, entzun dudana eta ikusidudanaren gibeletik( 1890ean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Pierre Savorgnan de Brazza(1852-1905), Anton Abbadiarenadiskide esploratzailea 1887urtean egindako argazkian.

Page 10: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

10

BESTE ZENBAIT BIDAIA:NORVEGIA, ESPAINIA, HAITI...

1851n Norvegiara joango daFrederiks-voern izeneko herrirauztailaren 28ko eklipse osoa ikertzera.Hiru minutu eta hogeitasei segunduiraun zuen honek, eta behatzaileguztiak ohartu ziren eklipse bukaeraneguzki gainean ageri zen txapelaantzeko zerbaitez.

1859an Lyongo Virginie Vincent deSaint-Bonnet, 28 urtekoandereñoarekin ezkonduko da. Ehunmila libera zekartzan dote moduan etaondasun anitzen jabe zen. Eztei-bidaian Alemaniara joan ziren.

1860ko uztailaren 18an EspainiakoBriviesca-ra joango da. Han zenbaitastronomorekin batera (Petit,Lespiault, Prazmowski...( beste eklipseoso bat aztertuko du. 47 aldiz irudiahanditzen zuen beira batez baliatuzen oraingoan hiru minutu eta hogeitalau segundu iraun zuen ilunaldiaarakatzeko.

1867ko martxoaren 6an beste bidaiabat antolatzen du Aljeriara, eta hanBougsoul-eko herrian behatzen dueklipse partziala.

1882ko udazkenean bereemaztearekin batera Haitira joanen daespedizio-buru bezala Venusplanetaren iragaitea aztertzera.

1884-1885ean beste bidaia luze batprestatzen du Ekialdera, gaztetakooroitzapenak berritzeko eta ikerketaberriak burutzeko asmoz, eta El Kairo,Atenas, Alexandria, Beirut, Esmirna,Damasko, Napoli, Erroma eta bestezenbait hiritarik astronomia-oharrakjasotzen ditu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

11

ABBADIA JAUREGIA

Hendaiako hondartza bukatzen denunetik Donibane Lohizunerantzdoazen lurraldeetatik itsasoari begiradauden paraje miresgarrietarik 340hektarea erosi zituen Antonek bereegoitza eraikitzearren. 1860 eta1870a artean Viollet-le-Ducarkitektoospetsuaren

planoak modu aske bateaninterpretatuz beste arkitekto batek,Duthoit jaunak, jaso zuen jauregineogotikoa. Kanpoaldea harrizkokrokodilo eta Afrikako beste idurixarmantez dago horniturik.Barnealdeko hormetan Etiopiako irudi

ikusgarriak dasta daitezke.Gelak, liburutegia, 1880an

sartu bi metro luzeduen

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hendaian 1860-70 urteetan zehar eraiki zuen gaztelua Viollet le Duc-en planoneogotikoen arabera.

Page 12: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

12teleskopioa eta abar hizkuntzaezberdinetako testu eta errefrauezdaude jantzita, hala nola: Zunbat ageriizan haboro, alegia, hobe delabenetan izatea itxurak egitea baino;etiopiar esaera den, Behartsuenelokuentzia beren malkoak dira, etaOihenartek besteren artean jaso zituenErho bat aski da harri kantoin batenputzura egozteko baina sei zuhurbehar dira haren hantik itoiteko, etaOrratzak mundu oro du beztitzen etabera biluz gelditzen...

1864ean argitara eman zuenZubernoatikako Gutun batlapurteraz, hain zuzen, euskarazidatzitako gutun bakanenetakoa,“Urruinako Kontseilukomenbroeri” zuzendua, bere lurretanigarotzen ziren bideek sortutakoarazoez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Etiopiako irudiak eta amariñeraz idatzitako esaldiak gaztelukohormetan.

Behatoki astronomikoa.

Egongela nagusiko tximinian idatzirik hurrengo esaldia: “bizitza badoakea bezala”.

Page 13: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

13

1836az geroztik gutxienez Antonhasia zen Geografia Elkartekobuletinean bere bidaia eta hizkuntza-azterketen berri ematen.

1842ko ekainaren hamazazpianAfrikako bidaiaz egindakotxostenengatik zilarrezko dominaeman zion Société de Geographiedelakoak, eta hamabi urteren buruanbidaia amaitutakoan, GeografiaElkarteak, Frantziako presidenteareneskuz sinaturik 1850eko urriaren 2an,lortzen du agindua, non urrezkodomina eta legioaren ohorezkoaematen zaizkien bi anaiei, baiFrantziako komertzioarentzat eta baiGeografiako zientziarentzat egindakozerbitzuen ordainez.

Europan zen etiopiar eskuizkribu-bilduma aberatsenaren jabe zenAbbadia eta Etiopiako irakasleenjerarkian partaide.

1852an burutu idazlanen saritzatZientzia Akademian Geografia etaNabigazio Saileko akademikourgazle gisara hautatua izanen daeta hamabost urte geroago partaidetitularra. Halaber, urte batzukgeroago Frantziako TolosakoAkademiako, hala nola, ZientzienAitzinamendurako Britaniar Elkartekokide.

1870ean Pariseko FilologiaElkarteko lehendakari, eta 1877anBruselako Société Scientifiquedelakoaren partaide izendatu zuteneta hurrengo urtean, 1878an hainzuzen, Bureau de Longitudes deituelkarteko funtzionario.

1879ko irailaren 21ean Perpinyá-nbere irakasle eta laguntzaile izan zenpolitikari eta astronomo handiaren,1848an ministrari zenean kolonietanesklabotasuna deuseztatu zuengizonaren omenezko hitzaldiaburutuko du, harrizko irudiarenaitzinean, benetan gogoangarri etairakurgarri den solas dotorea.

Frantzian, Inglaterran, Alemanian,Italian, Belgikan, Espainian, Irlandan,Estatu Batuetan, Euskal Herrian,Egipton eta beste hainbat etahainbat lurraldetan antolatzen zirenzientzia-elkarteetako partaide etakolaboratzaile izan zen gure Anton.Azkenik, 1892an, Frantziako ZientziaAkademian lehendakari hautatutagertatu zelarik.

Adibidez, Bruselan bere adiskideazen Lavigerie kardinal euskaldunakantolatutako esklabotasunarenkontrako biltzarrean parte hartu zuentxosten benetan interesgarriaz. Betilan eta lan, azkenean Iman Ahmed,Gragne deituaren XVI. mendekokonkista eta espedizioak arabieratik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANTON ABBADIA FRANTZIAKO ZIENTZIA AKADEMIAKO LEHENDAKARI

Page 14: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

14

frantsesera itzultzen ari zela hartuzuen heriotzak. Lan hori Vienakounibertsitatean irakasle zenPaulitschke doktore eta bidaiarihandiak plazaratu zuen hurrengourtean (1898).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Virginie Vincent de Saint-Bonnet, Anton Abbadiaren emaztea.

James Bruce-ren bidaia-liburuaren itzulpena

Page 15: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

15

EUSKAL GRAMA TIKA

1836an Agosti Chahorekin batera“Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner”zuzendurik, Études grammaticales surla langue euskarienne delakoaargitaratzen du, sarrera luze bat ipiniz.Aitzineko gramatikariak (Oihenart,Harriet, Larramendi, Humboldt,Lécluse( aipatzen ditu eta garaikoizpiritu konparatistari jarraiki, zenbaithizkuntzarekin erkatzen du euskara;hala nola, hungariera, finesa,hebraiera, laponiera, georgiera etaketxua. Kritiko agertzen da, adibidez,atzizki eta hitzen arteko bereizketaezarekin, hala nola, -tasun eta -keriaatzizkiei Humbold-ek ematen dienesanahiarekin. Azkenik, euskal liburuargitaratuen zerrenda digu eskaintzen.

ETIOPIAR ESKUIZKRIBUENBILDUMA

Antonek ezagutzen zituen Vaticanoneta Inglaterrako liburutegietan zirenetiopiar-eskuizkribuak, baina berealdetik ere beste batzuk biltzensaiatuko da. Bilduma gero etaoparoagoa egiten joango zaio, bainaez nekerik eta zailtasunik gabe.Batzuk falaxa behartsuei erosiak dira,besteak beraxek kopiatuak edobesteei kopiaraziak. Garai hartakokopiagilerik hoberena, DabtaraHadgu, bere zerbitzuan ezarriko du,baina kexu da Anton zenbaitetan

kopiak lortzeko ditueneragozpenengatik eta horiekgalarazten dioten denboragatik.

Esate baterako, Erregeen Historialiburu famatuaren ale baten kopiaegiteko bi urte itxaron behar izanzituen, eta burutzeko beste bi. Bereanaia Eñautek, jada Ras Mikaël izenazezagutzen den gerlari famatuak, lanhorretako eragozpenak gainditzenlagunduko dio, eta halaberetsu Justinde Urbin misiolari frantziskotarrak erebeste zenbait lortu, egin eta oparitukodizkio; hala nola, frantses-amariñahiztegia eta gramatika. Liburu edoeskuizkribu gehienak Testamentuzahar eta berrikoak eta sainduenbizitzez diren arren, ez dira faltaastrologiaz, kalenderaz, magiaz,mediku-errezetez, musikaz, edotahizkuntzez dihardutenak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANTON ABBADIA HIZKUNTZALARI ET A MEZENAS

Page 16: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

16

HERMAS-EN ARTZAINA

Erroman II. mendearen hasieran bizizen profeta judu-kristau honenArtzaina, luzaroan inspiratutzat joa,eskuizkribu bildumako 174a, geezhizkuntza sakratuan idatzita dago.Antonek latinera itzuli eta 1860anplazaratu zuen Leipzig-en, jada bestebertsioetan 1513az geroztik zenezaguna, hala nola Chrétien Lefèvred´Etaples humanista famatuakegindakoan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Abbadiak bildutakoetiopiar eskuizkribukoirudia (XV. m., 105zk.,122. folioa, kantikenkantika)

Nilo ibaiaren iturburuen bila arizelarik arakatu zituen lurraldeen

mapak osotu zituen.

Page 17: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

17

FRANTSES-AMARIÑAHIZTEGIA

Inolako zalantza eta dudarik gabeesan dezakegu 1883an argitaratulan hau izan zela Antonekburututako handienahizkuntzalaritzaren arloan. Milaorritik gorakoa lan gotorra da, etahala misiolari lazaristei, nolakaputxinoei, eskainia: Etiopiakohobekuntzan hainbeste izerdi etaburuhauste emanak zituztenez gero,esker onez. Hamabost mila hitzinguru ditu eta denak, noski, berefrantses ordainez lagundurik daude.

Horretan lagundu zioten bestehizkuntzalari jakintsu eta misiolaribatzuek ere; hala nola, Touvier,Coulbeau, Steah, Taurin Cahagne etabestek. Hitzaurrean gramatika-oharbatzuk ematen dizkigu etaeuskararekiko erkaketak. Amariñahizkuntza semitikoen azpimultzoankokatzen du, zein, halaber, afro-asiatikoen barne kokatu behardugun.

Esan bezala misiolariei eskaini zienlan hori, baina horretaz beste hainbatabenturazale eta kolonizatzaile erebaliatu ziren, esaterako, ArthurRimbaud poetak bere Afrikakoegonaldian Etiopiako bidea hartuzuenean berarekin eraman zuenAnton Abbadiaren frantses-amariñahiztegia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Biblioteca ApostólicaVaticana-k argitaratu zuen

hiru liburutan Jeanne-MarieAllier-ek paratutako edizioa

(1980-83).

Institut de France,Académie des Sciencesdelakoak 1907anargitaratutako liburuaAnton Abbadiaz.

Page 18: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

18

EUSKAL LORE JOKOENSORTZAILEA

1851eko udan Euskal Herrira etaprezezki Urruñara etorri zelarik,hasiera eman zien laister ospetsubilakatuko ziren bere “Concours dePoésie” delakoei, Lore-jokoei, edotagarbiago esanda, Koplarien guduei,eta ez zen urterik pasa 1851etik1897a arteraino (hots, hil arte( berepoltsikotik ordaindu gabe sari ederrikpilotari, bertsolari eta bertso-idazlehoberenei. Erdi Aroan Proventzanhasi ondoren, Europa osoan hedatueta XVII. mende aitzinean Nafarroanere ospatu ziren norlehenka hauek.Baina hona hemen Abbadiak non etazein urtetan antolatu eta ospatuzituen:

Urruña 1851-1863Sara 1864-1876, 1878, 1882,

1884, 1885Donapaleu 1877Elizondo 1879Maule 1880, 1890, 1896Irun 1881Markina 1883Urnieta 1886Azkaine 1887Kanbo 1888Doneztebe 1889Iurreta 1891Donibane-Lohizune 1892

Donibane-Garazi 1894

Bera 1895Areatza 1897

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Anton Abbadiaren oharrak berak emandakosariez

1851n Urruñan antolatu Eliza-festarenirakargia

Page 19: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

19

Sari eta norlehenka hauetaraaurkeztu bertsoekin Anton AbbadiarenKoplarien Guduak. Bertso eta airezenbaiten bilduma 1851-1897 liburuaprestatu eta argitaratu zen 1997an.Bertan ikus dezakegu nola Abbadia(Duvoisin eta Intxauspe euskalzaleenlaguntzaz( saiatu zen zazpiprobintzietan zehar antolatzen euskaljai edo “olimpiada” ttipi hauexek.Bertsoez aparte, beste joko anitz eresaritzen zen, printzipalki pilota-jokoanirabazle gelditzen zirenak, baina baitairrintzi-egileak, korrikalariak,haziendarik hoberenak aurkeztenzituzten laborariak eta beste asko ere.

Poeta sarituen artean hor ageri dira,Joanes Oxalde, Leon Elissamburu,Jean Baptiste Elissamburu, Jean

Baptiste Larralde, Bethiri Olhondo,Joanes Berjes, Augustin Etcheverri,Gratien Adema Zaldubi, MartinArrupe, Felipe Arrese Beitia, BiktorianoIraola, Karmelo Etxegarai, PiarresIbarrart, Jose Artola, Klaudio Otaegi,Felipe Casal, Frantzisko Lopez Aleneta beste.

Ez zituen, ordea, bertsoak soilikbultzatzen, prosaz edo hitz lauzaurkezten ziren lanak ere saritzekoagindua eman baitzuen jada 1875urtean.

Lapurdin hasi zirelarik (Urruña-Sara),beste herrialdeetara hedatu nahi izanzituen euskal festa hauek. Hala,Nafarroa Beherera iragan ziren(Donapaleu-Donibane-Garazi), eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

R.M. Azkueren gutuna A. Abbadiari (1891.10.05).Pariseko Liburutegi Nazionalean dago (n.a.f. 21746,344.).

Anton Abbadiaren gutuna euskaraz SabasReparazi (1874.10.10).

Page 20: Badirudi aita Eñaut-Mikel izan zela · gure lehen filosofo serioarekin ematen dut beste ordu batez. Eta arratsaldea geometria-irudiak eginez edo Chateaubriand, Delavigne edo beste

20

lehen aldiz hegoaldera 1879 urtean,Nafarroako Elizondora, hain zuzen.

Bigarren karlistada bukatutakoan,Abbadiaren etsenplua eredugarribilakatu zen, eta ereindako haziakfruitua ematen hasi zen lurraldeezberdinetan. Horrela 1880an,Begoñan, Beran, Donostian etaMaulen moldatu ziren euskal idazleakbultzatzeko nor-gehiagokak.Gipuzkoan bere babesgopean Irunen,Urnietan eta Azpeitian ospatu zireneta Bizkaian Markinan eta Iurretan.

Donibane-Lohizunen 1892anantolatutako festetan jada, iragarkiakZazpiak Bat ikurra zeraman, etaazkenik Anton hil ondoren, bereemazte Virginie-ren babespeanArabara (Aramaio,1899) zabalduziren, horrela lortuz biltzea euskararenbanderapean zazpi probintzietakoeuskaldunak, egia bilakaturikamestutako Zazpiak Bat.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza