AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape,...

7
AURRERA EGITEKO PREST 2004ko otsailaren 20an argitaratu zen Urola Kostako HITZAren lehen zenbakia. Herri ekimenetik sortutako komunikazio proiektuak aurrera egin du elkarlana oinarri hartuta, eta hori sendotzeko bidean ari da lanean. HITZA UROLAKOSTA.HITZA.EUS ASTEAZKENA, 2019KO OTSAILAREN 20A zatoz gurekin ospatzera II-III Bilakaera Puntuz puntu VI-V Produktuak Papera eta webgunea VI- VII Irudietan Sorreratik gaur egunera VIII Hitzakideak Sortu kontua

Transcript of AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape,...

Page 1: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

AURRERA EGITEKO PREST2004ko otsailaren 20an argitaratu zen Urola Kostako HITZAren lehen zenbakia. Herri ekimenetik sortutako komunikazio proiektuak aurrera egindu elkarlana oinarri hartuta, eta hori sendotzeko bidean ari da lanean.

HITZA

UROLAKOSTA.HITZA.EUSASTEAZKENA, 2019KO OTSAILAREN 20A

zatoz gurekin ospatzera

II-IIIBilakaera Puntuz puntuVI-V Produktuak Papera eta webgunea VI- VII Irudietan Sorreratik gaur eguneraVIIIHitzakideak Sortu kontua

Page 2: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

II //Urola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

IritziaIban ArregiBerria Taldeko kontseilari ordezkaria

Aurrera goaz

A tzo zela ematen du,baina dagoeneko 15urte bete ditu UROLAKOSTAKOHITZAk. Az-

peitiko Uztarriaaldizkariarenordezkari moduan hasi nintzenparte hartzen gerora HITZArensorrera ekarriko zuen proze-suan, artean Egunkariabizirikzela. Eta hona paradoxa: EGUN-KARIAREN bortxazko itxierakeman zion azken bultzada HI-TZAren sorrerari. Gaur, atzera be-giratuta, bistakoa da elkarlana-ren kultura ez genuela ordu har-tan oso landua, ez genuela osobarneratua. Erakunde publiko-ak ere urruti genituen, oso urru-ti. Baina aurrera egin genuen,egoera zailenetan herri honekegin ohi duen moduan.Ez naiz ni orain deskubritzen

hasiko euskal hedabide bateneginkizunak. Euskararen nor-malizazioari, euskalgintzarenzabalkundeari, kulturgintzarendinamizazioari lotutako eginki-zunak ez ezik, informatzearekinlotutakoak ditugu batik bat oi-narrian (informazio askatasuna-rekiko eta irakurlearekiko eran-tzukizunaren muina direlako):informazio landua eskaintzea,kalitateko kazetaritzaren aldeko

konpromisoa, berehalako infor-mazioa, kazetaritza indepen-dentea, herritarrak ongi infor-matuta izatea, interes publikoakontuan izatea, aginte publikoa-rekiko kritikotasuna eta zorroz-tasuna…. Eta irekia, sentsibilita-te guztiei irekia. Eginkizun ga-rrantzitsua betetzeko eginkizunasko euskal prentsarentzat, eus-kal hedabideentzat.Eta tokiko prentsa bera, gertu-

ko informazioa bera oso da ga-rrantzitsua eskualdearen (es-kualdeen, herrien, auzoen) ko-hesioa sustatzeko; ezinbestekoa.Elkar ezagutzarik gabe ez dagoe-lako kohesiorik, ez eta elkar eza-gutzarik komunikaziorik gabe.Horretaz gain, edozein komuni-tateren hizkuntza ohituretan,edozein herritarren hizkuntzaerabileran eragiteko oinarri-oi-narrizkoak dira hedabideak. To-kikoak bereziki.Herri-ekimenetik sortua da

HITZA, hainbat herri aldizkari-ren, hainbat elkarte eta euskal-tzaleren arteko elkarlanetik sor-tua. Berriaegunkaria bidelagunizan zen eta izango da. Gaur,egoera aztertuta, elkarlanarenkulturan aurrera egin dugulanabarmena da. Irla isolatuak ar-txipelago bihurtu zituen HITZAketa, orain, eskualdeko euskal he-dabideen artean garatzen ariden elkarlan-dinamikak oinarriare sendoagoak ezartzea du hel-buru, ikuspegi estrategikoa ba-teratuta. Nazio mailan ere horditugu Hekimen eta Tokikomelkarteak, erakunde publikoakere gertuago daude... Erronkazaila dugu esku artean, bainaaurrera goaz.

Dagoeneko hamabost urte igarodira Urola Kostako biztanleeketxeko postontzietan euskarahutseko eskualdeko aurrenekoegunkaria lehenengo aldiz jasozutenetik. Ordutik tokian tokikoeguneroko albisteak bertakoikuspegitik eman asmoz argita-ratu da UROLAKOSTAKOHITZA.2003ko otsailean, Espainiako

Audientzia Nazionalaren agin-duz Guardia Zibilak Euskaldu-non Egunkaria itxi zuen, baina,laster, 2003 urtean bertan, sortu-ko zuten Berria, euskara hutse-ko egunkari nazionala. Egunka-ria itxi eta urtebetera, 2004kootsailaren 20an, ezagutuko zu-ten herritarrek eskualdeko pro-duktu berria: UROLAKOSTAKOHI-TZA.Urola Kosta eskualdean ordu-

rako euskarazko prentsa irakur-tzeko ohitura bazegoen. Izanere, eskualdeko herri ia guztie-tan argitaratzen zen herri aldiz-kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau-tzen Txaparro eta Zumaian Ba-leike.Horietako gehienek indarrak

batu eta egunerokoa argitaratze-ko erronkari heldu zioten. Hala,urte hauetan guztietan, elkarlanhorrek emandako ahalmenariesker desafio eta garai berriei au-rre egin die UROLA KOSTAKOHI-TZAK.

Sorreratik gaur egunera arte-an aldaketa handiak izan dituHITZAk, baina sorrerako oina-rriari heltzen dio gaur gaurkoz:euskaraz kalitatezko kazetaritzaprofesionala egitea, alegia.Helburu horretan, hamabost

urte hauetan berrikuntza tekno-logikoek eta kazetaritza digita-lak ere lan egiteko moduan era-gin nabarmena izan dute. HI-TZAk olatu horri heltzekoapustua egin du, urolakosta.hi-tza.euswebgunean bertako al-bisteen egunerokoa jasotzekoeta unean unean horien berriemateko. Horrek urteko egunguztietan lan egitea ekarri du.

SORRERA

Eguneroko herri informazioaeuskaraz lantzeko eta kalitatez-ko egunkari plurala egiteko hel-buruarekin sortu zen UROLAKOS-TAKO HITZA. Ordurako, EuskalHerrian beste hiru HITZA zeu-den: Tolosaldean (egun, Ataria),Oarsoaldean eta Lea-Artibai etaMutrikun. Eskualde horietan be-zala, Urola Kostan ere, eskualde-ko herri aldizkarien, euskara el-karteen, Euskarazko Komunika-zio Taldearen (EKT) etaeskualdeko eragileen artean sor-tu zen egunkaria. Proiektuan es-kualdeko hainbat elkartek partehartu zuten: Txaparro (Zarautz),Uztarria Komunikazio Taldea(Azpeitia), Baleike (Zumaia),

Danbolinzulo (Zestoa) eta Artza-pe (Getaria). Enpresaren hiruga-rren hanka, berriz, gizarte eragi-leek osatu zuten.

MAIZTASUNA

Sorreran asteartetik igandera ar-gitaratzen zen UROLA KOSTAKOHITZA, Berria egunkariarenmaiztasun bera jarraituz, bainazortzi orrialdetara mugatuta.Maiztasun hori 2010eko udazke-nera arte izan zuen. Epe horreta-tik aurrera asteartetik ostiralerakaleratzen da HITZA, eta astekogainontzeko egunetako albiste-en jarraipena webgunetik eginizan da, urteko 365 egunetan laneginez. Gaur egun, HITZAko har-pidedunek ostiraletan GIPUZKOA-KOHITZAere jasotzen dute eta Be-rriako harpideek euskualdekoHITZA jasotzen dute.

WEBGUNEA

HITZAren papereko edizioarenlehen zenbakia argitaratu etahandik laupabost hilabetetarajarri zen abian webgunea (urola-kosta.hitza.eus), edizio jarraiariberebiziko garrantzia emate al-dera. Teknologia berriek kazeta-ritza eta albisteak zabaltzekomodua aldatu dute, eta HITZAkere horretan aurrera egitekoerronkari heldu dio, lan egitekomodu eta baliabide berrietaraegokituz. Hala, azken urteetan

Eraginkortasunaoinarri, egunerokoanEskualdeko euskara elkarteek hondar alea jarrita abiatu zenHITZA .Urte hauetan guztietan elkarlana ardatz hartuta ari da lanean, kazetaritza egiteko modu berrietara egokituz

Gaur, egoeraaztertuta,elkarlanarenkulturan aurreraegin dugulanabarmena da

Page 3: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

// IIIUrola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

aparteko bultzada eman nahiizan dio webguneari, sare sozia-lei (Facebook, Twitter, Insta-gram, You Tube eta Flickr-enditu kontuak) eta ikus-entzunez-ko albisteei.Ahalegin horretan, joan den

hilean erabat berrituta estreina-tu zuen Interneteko ataria HI-TZAk, webgune erakargarriagoaeta eraginkorragoa eginez.

HITZAKIDEAK

HITZA egunkaria sortu eta hasie-rako hilabeteetan harpideekdoan jaso zuten egunkaria etxe-an. Hala ere, aurreikusitakoabaino lehen egin behar izanzuen HITZAk harpidetza kanpai-na. Harpidedunen erantzunaoso ona izan zen, ordea, %64aklagundu zuen diruz egunkaria.Ordutik, urteko kuota baten tru-ke Hitzakideek etxean jasotzendituzte eskualdeko berriak etahainbat eskaintzaz gozatzekoaukera dute. Aurten, gainera,hedabideen zutabe garrantzi-tsua diren Hitzakideei eskaintzazabaldu zaie, webgunearen bi-

dez kontua sortzeko aukera es-kainiz, eta hainbat abantaila es-kura jarriz.

ERAGILEAK

HITZAk aurrera eskualdeko hain-bat kultur, gizarte eta kirol eragi-leri esker egin du. Baina hama-bost urte hauetan HITZAk ere era-gile gisa funtzionatu du. Besteakbeste, AEK euskaltegiak antola-tzen duen Korrikaren edizioetanparte hartuz, eskualdeko hain-bat kirol egitasmo babestuz (HI-TZAren arkua helmuga bihurtuzedota zintak banatuta), mahaiinguruak eta solasaldiak antola-tuz...Euskaraz irakurtzeko apustua

egin dutenenaz gain, euskaraziragartzeko aukera egin dutenakdira HITZAren arnasa. Eskualde-ko ehunka merkatari izan da ho-rren alde egin dutenak, eta ho-riek izan dira eskualdeko heda-bideak aurrera egitea ahalbidetudutenak.Finantzabide propioez gain,

euskarazko hedabideek aurreraegiteko eta erronka berriei hel-

HITZAren Zarauzko erredakzioa, Araba kalea 27an; Erlo Telebistarekin batera du. HITZA

16.000IRAKURLE KOPURUA2018. urtean UROLAKOSTAKOHITZAegunkariaren egunero-ko irakurle kopurua 16.000pertsonakoa zen, CIES era-kundeak egindako ikerketa-ren arabera. HITZAegunkariaUrola Kosta eskualdeko 11 he-rrietan banatzen da: Aia, Ai-zarnazabal, Azkoitia, Azpeitia,Beizama, Errezil, Getaria, Orio,Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Datuak

4.249+1ZENBAKI2004ko otsailaren 20tik gaurarte, 4.249 zenbaki argitaratuditu UROLAKOSTAKOHITZA

egunkariak. Horiei 0 zenba-kia gehitu behar zaie, hori2004ko urtarrilaren 17an argi-taratu zen, eta banaketa ma-siboa egin zen eskualdeko 11herrietan, herritarrei zetorre-naren berri emateko. Egunhartan 28.000 ale banatu zi-ren.

tzeko ezinbestekoa dute dirula-guntza publikoa. Horretan, es-kualdeko udalen, GipuzkoakoForu Aldundiaren eta EuskoJaurlaritzaren laguntzak jasoditu urteotan HITZAk.

ELKARREKIN LANEAN

Elkarteen arteko elkarlanarenemaitza izan zen eskualdekoeuskarazko egunkariarenproiektua, eta urte hauetan guz-tietan eguneroko lanaren arda-tzetako bat hori izan da; bide ho-rretan, azken urteetan elkarla-nerako hitzarmenak egin dituZumaiako Baleikerekin eta Orio-ko Karkararekin. Azpeitian, be-rriz, erredakzioa bateratu duteUztarriak eta HITZAk.Gaur egun, berriz, eskualdeko

euskarazko hedabideen arteanindarrak batzeko, eta elkarlanaeraginkorragoa izateko bideakirekitzeko sukaldeko lanean arida gaur egun UROLAKOSTAKOHI-TZAbeste herri hedabideekin ba-tera.Euskal hedabideen sektorea-

ren indarrak batzeko Hekimen

Euskal Hedabideen Elkarteasortu zuten 2012ko azaro amaie-ran. Bertan parte hartzeko bi bal-dintza bete behar dira: euskarahutsez jardutea hedabideak etapublikoa ez izatea. Bi urteko su-kalde lanaren ondoren, hasiera-tik elkartearekin bat egin zutenEuskal Herri osoko 50 hedabi-dek baino gehiagok, tartean HI-TZAegunkariek eta Berriak.

EGOITZAK

Eguneroko lanean jarduteko biegoitza zehaztu zituzten garaihartan: bata, Urola Erdian, Az-peitian, eta bestea Kostan, Za-rautzen. Hasiera-hasieratik Az-peitiko erredakzioa Uztarria Ko-munikazio Taldekoekinelkarbanatu da, eta gaur egunere hala da. Zarautzen, berriz,Araba kalean izan du egoitza so-rreratik, baina lokal desberdine-tan. Elkarlanaren bidean, baina,iazko apiriletik Erlo Telebistare-kin bateratuta du egoitza, Arabakalea 27. zenbakian. Horrez gain, tokiko komuni-

kazioa gertutik jarraitzeko, gauregun Zumaiako eta Orio eta Aia-ko albisteak Zumaiatik (Baleike-ren egoitzatik) eta Oriotik (Kar-kararen bulegotik) jarraitzendira, kazetariek toki horietatiklan eginez, tokiko hedabideeneta eragileen elkarlana bultzatuzeta eguneroko lana eraginkorra-goa eginez.

Page 4: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

IV //Urola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

//VUrola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

2004ko otsailaren 20an kaleratu zen Urola Kostako HITZA egunkariaren lehen zenbakia.Ordutik, 4.250 zenbaki argitaratu ditu. Albiste gozoak eta gaziak jaso ditu eskualdekoegunkariak urte hauetan guztietan egindako milaka orrialdeetan.

Egunkaria, azaletik azalera

UROLAKOSTAKOHITZAk sorreratikegin du digitalizazioaren alde,eta helburu horrekin urolakos-ta.hitza.eus ataria berritzen etalan egiteko modu berrietara ego-kitzen joan da abian jarri zene-tik. Hala, hasieran egunkarikoedukiak Interneten eskuragarriizatea eskaintzetik webguneaeraiki eta bertan askotariko au-kerak eskaintzera egin zuen sal-to. Urtarrilean, webgunea goitik

behera berritu eta Hitzakide di-renentzako eskaintzak gehituditu. Harpidedun direnek kontupropioa sortzeko aukera dutewebgunean, hala eduki gehiagojasotzeko aukera izango dute.Esaterako, egunkaria bera pdf.formatuan jaisteko aukera dute.Horrez gain, webgunea nahie-ran moldatzeko modua dute,harpide bakoitzari interesatzenzaizkion gaiei buruzko albisteaklehen lerroan kokatuz. Eta nolaez, orain arte modura, zozkete-tan parte hartuz.

Gailu guztietarakoWebguneak kontsultatzen di-tuzten erabiltzaile gehienak sa-

kelako telefonotik sartzen direlajakinda —urtarrilean webgune-ko erabiltzaileen %55 eskuko te-lefonotik sartu zen HITZAren ata-rira—, webgune berria gailu ho-rietara egokitutakoa da erabat.Beraz, lehen atal guztiak ordena-gailu bidez kontsultatu ahal ba-ziren ere, webgunea eraberritudenetik, atal guztiak gailu guz-tietatik daude eskuragarri, baiordenagailuetan, baita ere esku-ko telefono zein tabletetan.

Erabiltzaileak gehituzTeknologia berrien garapenare-kin batera, kazetaritza egitekomodua ere aldatu egin da hama-bost urteotan. Kazetaritza digi-

tala euskaraz eta egunero lantze-ko, HITZAko lantaldeak lan egite-ko moduan aldaketak egin ditu,eta horretarako baliabideak ipiniditu. Hala, webguneari garran-tzia eman zaio eguneroko lane-an, eta horrek atariaren erabil-tzaileak areagotzea eragin du,eskualdeko ataria indartuz. Azken urteotan urolakosta.hi-tza.eus atariak hilabetero50.000 bisitatik gora izan du ba-tez beste.Webguneaz gainera, sare so-

zialetan ere kontuak sortzenjoan da UROLAKOSTAKOHITZA etahorietan ere jarraitzaileak gehi-tuz doaz. Gaur egun Facebook,Twitter, Instagram, You Tubeeta Flickr-en bidez zabaltzenditu berriak.

Atari berritua,estreinatu berri‘Urolakosta.hitza.eus’ webguneaeraberritu egin da, eta orain harpidedun direnei kontu propioasortzeko aukera eskaintzen zaie.

‘Zarauzkohitza.eus’egonkortzen eta goraka

Komunikazio proiektu berribat sortu zuen UROLAKOSTAKO

HITZAk 2016ko martxoan: zarauzkohitza.euswebgunea.Hainbat hilabetez Zarauzkonorbanako, eragile eta elkarte-rekin hausnarketa prozesu batgaratu ondoren gauzatu zenatari berria. Zarauzko berriaketa askotariko kontuak euska-ra hutsean emateko xedezabiatu zen ataria; eta horretanari daAtariak egin duen ibilbide

honetan, bisitak eta ikusitakoorrialdeak gehitzen ari dira.

Esaterako, aurtengo urtarrile-an 35.600 bisita, 66.100 orrialdeikusita eta 13.500 erabiltzaileizan ditu. Bisitak %18 igo dira,beraz. Izan ere, iaz hilabete be-rean, 29.300 bisita, 52.400orrialde ikusita eta 11.600 era-biltzaile izan zituen. Tokikom plataformaren ba-

rruan dago zarauzkohitza.euswebgunea, eta taldeak etenga-be egiten dituen berrikuntzaktxertatzen dira Zarauzko web-gunean ere. Hala, gaur bertanitxura berriarekin esnatu dazarauzkohitza.eusataria. Sa-keleko telefonoan modu era-kargarrian ikustea da helbu-rua, lehentasuna gailu horieiemanez eta erabilterraztasunabultzatuz.

urolakosta.hitza.eus

84.593BISITA URTARRILEANUrolakosta.hitza.euswebgune-ak 84.593 bisita izan zituen joanden urtarrilean. Ikusitako orrial-deak, berriz, 209.768 izan ziren,eta ataria erabili zuten erabil-tzaile kopurua 50.271.

2004. urteaOtsailaren 20ko azala.1. urtea. 1. zenbakia.

2007. urteaIrailaren 22 azala.4. urtea. 1.000. zenbakia

2009. urteaOtsailaren 20 azala.6. urtea. 1.395. zenbakia

IritziaNerea UrangaUrola Kostako HITZAren zuzendaria

Hobeto jardutekohondar aleak batuz

G aur hamabost urte argitaratuzen eskualdeko egunkariarenlehen zenbakia. Ordutik euripilo ederra egin du, eta milaka

orrialde kaleratu ditu HITZAk. Sorrerakohelburu berak oinarri hartuta jarraitzendu, ordea, UROLAKOSTAKOHITZAk. Euska-raren normalizazioan eragitea, eskualde-ko 11 herrietako berri ematea eta kazeta-ritza plurala eta kalitatezkoa egitea dituxede. Elkarlana ere ardatz garrantzitsua izan

da UROLAKOSTAKOHITZArentzat, sorrera-tik bertatik. Eragile desberdinek osatueta jarri zuten abian eskualdeko komuni-kazio proiektua. Azken urteetan euska-razko hedabideen sektoreak ahalegin be-rezia egin du inertziak batzeko, eta horre-tan parte hartu du HITZAk. Eragileek sortua izan zen komunikazio

proiektua eskualdeko beste eragile batizan da hamabost urte hauetan. Egunka-ria eta webgunea egiteaz eta osatzeaz gai-nera, askotariko ekimenetan parte hartudu: kulturakoak, kirolekoak, berdintasu-naren aldekoak eta euskara sustatzeko-ak.Garaian garaiko erronkak zehaztu eta

horiek gauzatzeko lan egin da urte haue-tan. Horretan hondar alea jarri dutenakezin ahaztu, asko egin dutelako proiektuhonek aurrera jarrai dezan: harpidedu-nak, iragarleak, gizarte eragileak, bana-tzaileak, errotatibako langileak, EKT, he-rri hedabideak, Hekimen... eta, nola ez,UROLAKOSTAKOHITZAn eguneroko laneanjardun duten guzti-guztiak.

2014. urteaOtsailaren 20 azala.XI. urtea, 2.338. zenbakia

2015. urteaUrtarrilaren 28ko azala.XII. urtea, 2.505. zenbakia.

2017, urteaUrriaren 17ko azala.XIV. urtea, 4.000. zenbakia.

Page 5: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

VI //Urola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

Sorrera

Herrikokaleetatikpostontzietara Herri ekimenetik sortu zen URO-LAKOSTAKOHITZAorain dela 15urte. Eskualdeko euskara hutse-ko egunkariaren zero zenbakia-ren banaketa masiboa 2004kourtarrilaren 17an egin zen, herri-tarrei zetorrenaren berri emate-ko. Urte hartako otsailaren 20ankaleratu zen lehen zenbakia, etaordutik banatu da egunkaria.

Eragileekin bat

Erredakziotikkanpo ereelkarlaneanSortu zenetik HITZAk eskualde-ko hainbat eta hainbat eragile-ren ekitaldietan parte hartu du.Besteak beste, AEK-k antolatzenduen Korrikan parte hartu du,eta Azpeitian Xeyek antolatzenduen San Silbestre lasterketanlagundu du. Horiez gain, hain-bat gairi buruzko mahai ingu-ruak antolatu ditu: udal hautes-kundeak, azaroaren 25a Indar-keria Matxistaren KontrakoEguna... Azpeitian, berriz, Uzta-rria, Kulturaz kooperatiba etaErlo Telebistarekin batera, AhoBizarrik Gabe solasaldiak eta Sa-nagustineko Elkarrrizketa saio-ak antolatu ditu.

Page 6: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.

//VIIUrola Kosta

UROLA KOSTAKO HITZAAsteazkena, 2019ko otsailaren 20a

Urteurrenak

Lehen urtetik,festa giroanaurreraEskualdeko egunkariak lehenurtea festa giroan ospatu zuenZarauzko Azoka Plazan, Saga-rren Hitza festarekin. Ordutik,urtez urte, urteurrenak askota-riko ekitaldiekin ospatu ditu he-dabideak. Ospakizun horietanguztietan bidelagun izan ditu es-kualdeko eragileak eta harpide-dunak: trikitilariak, bertsolariak,ikastetxeetakoak, antzezleak,idazleak...

Berrikuntzak

Produktuak garai berrietaraegokitzeko lanakUrte hauetan guztietan, kazeta-ritza lana egiteko komunikaziomodu berrietara egokitzeko be-harrezko baliabideak jartzen eta lantaldea formatzen joan da.Horretarako, bai egunkariarendiseinua, baita webgunearenaere aldatu egin ditu behin bainogehiagotan.

Elkarlana

Eraginkorragoakizateko,elkarlaneanIndarrak batu eta baliabideakhobeto erabiltzea da euskarazkohedabideek hartu duten bideaazken urteotan. Hala sortu diraHekimen eta Tokikom. Logikoada eskutik helduta egitea aurre-ra, kezka, helburu eta erronkabertsuak dauzkatelako. Hala, az-ken urteotan HITZAelkarlaneanari da Baleikerekin (ondoko iru-dian), Uztarriarekin, Karkarare-kin eta Erlo Telebistarekin.

HAMABOST URTE,ERRONKAKHAMAIKAUrola Kostako HITZAk euskara hutseaneskualdeko komunikazioa landu du urtehauetan, garai berrietara egokituz. Hori halaizateko, eragileekin eta herri hedabideekinaurrera egiteko pausoak eman ditu.

Page 7: AURRERA EGITEKO PREST · kariren bat: Azkoitian Maxi-xatzen, Azpeitian Uztarria, Getarian Artzape, Orion Kar-kara, Zestoan Danbolin, Zarau - tzen Txaparro eta Zumaian Ba - leike.