Aurrekontu parte-hartzaileak Artean. Zehaztapenak

3

Click here to load reader

description

Eztabaidarako zirriborroa. 2011-08-01

Transcript of Aurrekontu parte-hartzaileak Artean. Zehaztapenak

Page 1: Aurrekontu parte-hartzaileak Artean. Zehaztapenak

Eztabaidarako zirriborroa. 2011-08-01

Aurrekontu parte-hartzaileak Artean.

Zehaztapenak

Egitasmoaren aurkezpena

Aurrekontu parte-hartzaileak udalaren demokratizazioranzko bidean ezinbestekoa dira,

herritarrak udal-mailako erabaki garrantzitsuenean inplikatzeko eta parte izateko.

Eman dezagun pausua.

Aurtengoa lehenengo pausua izango da, herritarren hitza eman nahi diegu era

zuzenean aurrekontuen inguruko iritzi, ekarpen eta kritikak jasoz. Hala ere, urterik

urtera findu beharko dugun lana izango da aurrekontuena, ahalik eta auzo- eta

sektore-batzar gehien burutuz, herritarren parte-hartzea eta izaera erabakitzailea

handituz. Lehen pausua izango da aurtengoa, hobetu beharrekoak izango dira,

datozen urteetan konpontzeko.

2012ko aurrekontuen diseinurako, lehentasunezkoa izango da auzo-batzarrak antolatu

eta burutzea. Auzo-batzarrak (3-4 guztira) leku publikoetan burutuko ditugu, ahal dela

lokal itxi batean. Horretarako, auzoetako txokoak eta baselizak erabiltzea proposatzen

dugu, Elexabeitikoa San Migel baselizan, esate baterako. Horrelakorik ez dagoen

kasuetan, Kultur Etxea edo Udalean burutzea proposatzen dugu (Plazako batzarra

zein auzoetakoak). Sektoreak zeharka lantzeko aukera ere ikusten dugu, Batzordeen

bidez artikulatutako deialdi espezifikoekin (kultur eta kirol taldeak, merkataritza txikia

eta gazteria).

Egun eta datei dagokienez, astegun iluntzeak (19ak edo 20etan hasi eta ordu t´erdiko

iraupenarekin) edo larunbat goizak (11 edo 12etan hasita) proposatzen ditugu.

Batzarren iraupena, ordu t´erdi. Praktikan, erraz luzatuko dira bi ordutara.

Komunikazioari dagozkion egitekoak

- Plenoan onartu bezain laster, komunikazio kanpaina indartsua, herritarrak

proiektuaren gainean izan arte: aguasila auzoz auzo megafoniarekin, prentsa-

oharra, kartelak, eskuorria auzo-batzarren data eta orduekin... Mezua: ARTEAKO

UDALA AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK EGITERA DOA.

- Batzarrak auzoetan girotzeko, kartel eta eskuorri bereziak beren deialdi

espezifikoarekin. Mezua: ARTEAKO UDALAK, AURREKONTUEN OSAKETARI

BEGIRA, ZURE IRITZIA JAKIN NAHI DU.

1

Page 2: Aurrekontu parte-hartzaileak Artean. Zehaztapenak

Eztabaidarako zirriborroa. 2011-08-01

- Batzarrak burutu. Horretarako ikusi “batzarrei” dagokion puntua.

- Batzarren ondoren, ahalik eta prozedura zabalena martxan ipini Udalean

aurrekontuak eztabaidatu eta onartu. Onarpeneko plenoan jendarte zabala

aurreikusten denez Kultur Etxean burutu daiteke.

- Emaitza gizarteratu. Bitartekoak: prentsa-oharra, prentsa aurrekoa, eskuorriak,

udal informazio aldizkaria, kartelak.

Batzarrak

Batzarretan hiru figura aurreikusten ditugu:

1. Aurkezlea: alkatea edo zinegotziren bat izango da. Prozesu osoaren eta batzar

konkretuaren helburuak zehaztuko ditu. Herritarrek udala kritikatzen badute,

gutxieneko argumentuekin erantzun beharko du, ezin daiteke “tenis partidarik”

sortu.

2. Dinamizatzailea. Ahal dela, “independientetzat” jo litekeen pertsona bat. Hitza

kudeatu eta gaiz aldatzea izango da bere egiteko nagusia. Gatazkak eta

eztabaida antzuak mozteaz arduratu beharko du. Helburua herritarren iritzi,

ekarpen eta kritikak jasotzea da. Batzarraren helburuak azpimarratu beharko

ditu behin eta berriz.

3. Aktalaria. Oharrak jasoko ditu eta printzipioz ez du hitzik egingo.

Mahaian talde-politiko bakoitzeko kide bat egotea aurreikusten dugu. Zehazteko dago

ea bakoitzak figura bat beteko duen ala hori aparte joango den.

Gai-ordenari dagokionez, hauxe da gure proposamena:

1. Aurkezpena. Helburua zehaztu beharko da, hots, udalean dagoen diru-

iturrien eta gastu finkoen azalpena egin eta aurrekontuei begira,

arteaztarren iritzi, ekarpen eta kritikak jasotzea. Horretaz gain, egitasmoaren

aukera eta mugak azpimarratu beharko dira. Garrantzitsua herritarren parte-

hartzea eskertzea.

Aukerei dagokienez...

- Artean antzeko ekimen bat egiten den lehen aldia da.

- Bide honetan hobetzeko konpromiso zintzoa daukagu.

- Udala herritarrei zabaldu behar zaienaren irizpidearen baitan kokatzen

dugu ekimen hau.

- Aurrekontuak Udaleko erabakirik garrantzitsuena dira.

2

Page 3: Aurrekontu parte-hartzaileak Artean. Zehaztapenak

Eztabaidarako zirriborroa. 2011-08-01

- Gai honen inguruan herritarren iritziak jasotzera goaz.

- Herritarren iritziak dauden mugen baitan kudeatuko dira (aurrekontu

aldetiko mugak, konpetentziei dagozkienak...)

Hala ere, eta espektatibak handiak izan daitezkeenez, mugak azpimarratu behar

dira.

- Herritarren iritziak jasotzera goaz. Auzo-batzarrek ez dute beraz, izaera

erabakitzailerik.

- Erabakiak Udalaren baitan hartuko dira, talde politikoen arteko

eztabaidan. Aurrerantzean, bide hau urra dezakegu, arlo honetan

esperientzia pilatzen dugun heinean.

- Gastatzeko dagoen dirua mugatua da. Gutxi gora-beherako zenbatekoa

zehaz badaiteke, hobeto, bestela erantzun ezin diren eskariak ager

daitezkelako.

2. Epe luzerako egitasmoak. Hiru kontu bereiz daitezke atal honetan:

- Martxan dauden egitasmo handiei buruzko iritzia: frontoia, kultur-

etxea…

- Herri ereduari buruzko gogoeta: arau ordezkoen inguruan egin

beharreko galderari erantzun posibleak (Zelango Artea gura dugu?):

hazkunde mota, dentsitate baxuko etxebizitzei buruzko iritzia...

- Bihar etziko proiektu estrategikoen inguruan: frontoi ondoko lokalak,

kultur-etxea, bestelako zerbitzuak…

Ezinbestekoa izango da bakoitzaren barruan, lehentasunak finkatzea, eta

batzarrean ahalik eta adostasun handiena biltzea.

3. Epe laburrerako egitasmoak. “Azkar” eta “merke” konpon daitezkeen gaiak

sartuko dira atal honetan (obra txikiak, etab.). Aurrekoan bezala, lehentasunak

finkatzea garrantzia berezia izango du.

4. Amaierako laburpena eta prozesuaren hurrengo faseak gogoratzea (udal

tramitazioa, noiz onartuko diren). Azpimarratu 2012koa lehen pausu edo

ahalegina dela.

3