Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

4

Click here to load reader

description

2012 Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

Transcript of Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

Page 1: Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

Leioako BILDU udal taldeak, 2012ko ekitaldirako aurrekontu Orokorraren Proiektuari honako OSOTASUNEZKO ZUZENKETA aurkezten diote

Aurrekontu hauei osotasunezko zuzenketa aurkezteko arrazoi guztien inguruan sakonki aritzea luzeegia izango litzatekeen arren, oinarrian, aurrekontu hauek ez dute balio gaur egun Leioak gure ustetan dituen behar eta gabeziei erantzuten. Hauek dira nagusiki osotasunezko zuzenketa aurkezteko adierazten ditugun- arrazoi nagusiak: Osotasuneko zuzenketa 10/2003 Foru Arauko 17.2 atalean agertzen den hurrengo arrazoian oinarritzen dugu:

c) Sarrerak ez izatea nahiko aurrekontuko gastuei aurre egiteko, edo gastuak ez izatea nahiko beharrizanetarako.

Hauek dira nagusiki osotasunezko zuzenketa aurkezteko adierazten ditugun arrazoi nagusiak:

1. Aurrekontuak proiektua garatzeko Udal Gobernuak finkatutako prozedurak ez du ahalbidetu gure taldeak beharko lukeen denbora eta informazioa izatea helegiteak aurkezteko.

Ez da aurkeztu Aurrekontuen euskarazko bertsiorik, EAEko Euskararen Legeak onartutako gure hizkuntzaren ofizialtasuna eta herritarroi eta kargu publikooi euskaraz aritzeko dagokigun eskubidea urratuz Ez da errespetatu Legeek eta arauek finkatzen duten epea Aurrekontu-proposamena aurkezteko (urriaren 15a baino lehen). Bestalde Abenduaren 7an izandako Ogasun Batzordean esan genuen bezala, Udal Gobernuak proposamenak aurkezteko emandako 13 egun naturalek ez dute ahalbidetzen aurrekontu proiektua ondo lantzeko beharrezkoa den denbora. Gainera, Udaletik ez digute behar genuen informazioa guztia eman eta idatziz eginiko galderei erantzun partzial eta orokorrak eman dizkiete, erantzuna eman diotenean. Beraz, Bilduko udal taldeak egindako proposamenean berrezten gara:

Bi asteko epea aurrekontu proiektua irakurtzeko.

Alkatearen edota Batzordeetako buruen agerpena azalpenak eman eta udal taldeetako zinegotzien galderak erantzuteko.

Hiru aste emendakinak aurkeztu ahal izateko

Page 2: Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

Hurrengo astean Ogasun Batzordearen bilera, emendakinez hitz egin eta udal gobernu taldeak onartzen dituen eta ez dituen emendakinak zeintzuk diren azaltzeko.

Osoko Bilkura eztabaida eta erabakia hartzeko.

2. Dirua izan badago baina hobetu banatu behar da, beharrezkoak diren

programa eta ataletan zentratu behar dira gastuak. Argi dugu Euskal Herriko Udal guztietan arazoak daudela behar bezalako aurrekontuak egiteko, herriak dituen behar guztiei aurre egiteko diru nahikorik ez dagoelako. Hala ere, Leioako kasuan argi ikusi dugunez gastuak aldatzea posiblea da, hau da, ohizko hainbat gastu murrizten badira, dirua izan badago politika soziala, berdintasuna, kultura, parte hartzea, gazteria eta euskara bezalako politikak bere horretan mantentzeko eta indartzeko ere. Behin gastuak ikusita, gastu orokorraren murrizketa proposatzen dugu. Hemendik at geratuko lirateke Kapitulo 1eko gastuak, hau pertsonal gastuak eta erlazionaturiko ordainsari guztiak, horniketa gastu desberdinak eta garbiketa gastuak. Gure kalkuluen arabera, murrizketa honek 1.058.632,59 eurotako aurreztea suposatuko luke Leioak beharrezkoak dituen programa eta ekintzetarako erabiltzeko. Honek argi erakusten du nola, aldaketa integral baten beharra ikusten dugu beharrezkoa den, ezinezkoa baita aurreko urteetan jarraitutako politika berberekin jarraitzea.

3. Azpikontrata-zioan oinarritutako gastua oso handia da, 2 milioi eurotik gorakoa eta zerbitzu publikoen pribatizazioa suposatzen dute

Azpikontrata-zioan oinarriturako gastuek argi erakusten dute Udal honek duen kudeatzeko eredua zerbitzu publikoen pribatizazioan oinarritzen dela. Bildu, Leioan zerbitzu publikoak udaletik kudeatzearen aldeko politika bat sustatzea beharrezkoa ikusten dugu. Kontutan izanik gainera, azpikontrataturiko zerbitzu asko urte osoan zehar egiten diren lan eta zerbitzu finkoak dira, beraz, udaletik kudeagarriak izan daitezke.

4. Datorkigunari aurre egiteko eta justizia sozialean oinarrituriko aurrekontuak izan daitezen, gizarte ekintzarako eta Urgentziazko Laguntza sozialera bideratutako dirua gora jo behar du.

Bildutik beharrezkoa ikusten dugu Urgentzia Sozialerako aurrekontua 177.200 eurotara igotzea. Krisi ekonomikoak eta laguntza sozialetan ematen ari diren murrizketak gure herrian pobrezia, esklusio eta prekarietate egoerak larritzea ekarriko du ziurrenik. Kontutan izan behar dugu gainera Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta izan duen 7%aren murrizketa, edota Emergentzia Sozialeko Langutze-k izan duten beherapena Leioako Udaleko aurrekontuetan azken urteetan. Krisi egoerari aurre egiteko justizia sozialean oinarrituriko aurrekontuan beharrezkoak dira.

5. Lan eta enplegu politikak indartu egin behar dira.

Page 3: Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

Lan eta enplegu politiketara bideraturiko diru kopurua handiagoa izan behar duela uste dugu. Bizi ari garen egoera kontutan izanik, formakuntza, lana eta garapenera doan diru kopurua handiagoa izan behar du. Baita ere, Leioako tokiko komertzioa sustatu eta laguntzeko diru kopurua handiago izan behar du.

6. Benetako parte hartze politika bat martxa jartzeko baliabide ekonomikoak behar dira.

Parte hartzeari bideratutako aurrekontua ez da batere nahikoa eta gainera Tokiko Agenda 21rekin nahastu egiten da. Gure ustetan, parte hartzea aurrekontuetan sail espezifiko bat izan beharko luke, gutxienez, Gazteria Programa bat martxan jartzeko eta Pinosolo Polikiroldegiaren inguruan eztabaida soziala abiatzeko. Bestalde ez dakigu zertarako dagoen Komunikazio Plan bat, Udalak ez baitigu inolako informaziorik eman honen inguruan. Gainera, herrian zehar herriko elkarteek beraien informazioa zabaltzeko panelak jartzea beharrezkoa ikusten dugu, gure herrian informazio eta adierazpen askatasuna bermatu dadin.

7. Berdintasun politikak indartu eta bultzatu behar dira 2012. urtean berdintasun politikak Leioan erronka garrantzitsu bat dauka, Berdintasun Plan berria abiaraztea hain zuzen ere. Horretarako lehenik 2011.urtean bukatzen den planaren ebaluazioa egin beharko litzateke lehenik. Gainera beharrezkoa ikusten dugu Leioak berdintasun Teknikari bat kontratatzea benetako zeharkako politika bat martxan jarri eta dinamizatzeko, adibididez Hirigintza arloarekin lan egiteko gune beltzen inguruko ekintza plana martxan jartzeko. Erronka eta bete behar hauek kontutan izanik, berdintasun politikako aurrekontua igotzearen beharra ikusten dugu. Betebehar hauek ezin dute urtean zehar egiten diren ekintzetarako dagoen dirua erabili.

8. Euskara eta euskalduntze prozesurako aurrekontuaren %2 izan beharko luke

Euskara politika eta euskalduntze prozesua Udal politikaren lehentasunetariko bat izan beharko luke. Honetarako uste dugu aurrekontuaren %2a euskara sustatzeko politika eta ekintza desberdinetara bideratu beharko litzatekeela, bai Euskara Zerbitzua indartuz hala nola euskararen erabilera eta ezagupena ahalbidetzen duten programak martxan jarriz, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteak ekonomikoki lagunduz eta eremu desberdinetan euskara sustatu nahi duten elkarteen egitasmoak lagunduz.

9. Kultura parte hartzailea sustatuko duen aurrekontua beharrezkoa da Kultura politikak aurrekontuaren parte handi bat suposatzen du. Hala ere, aurrekontuan argi ikusten denez programazioan oinarrituriko eredu kulturala bermatzeko aurrekontuak dira. Herriko elkarteentzako diru laguntzak edo kultura parte hartzaile bat

Page 4: Aurrekontu Osoko Emendakina / Enmienda a la totalidad presupuestos

sustatu nahi duten elkarteentzako laguntzak oso txikiak dira. Beraz, herriko eragile kulturalei laguntzak igotzea proposatzen dugu.

10. Herriko gazteentzako eta herriko gazteek kudeatutako gazte programa bat martxan jartzea beharrezkoa da.

Leioa herri gaztea da baina gazteek ez dute inolako protagonismorik. Gazteak gainera herritar talde aktiboa dira, dinamikoak eta proposamen ugariak dituztenak. Hala ere, programazio zehatz batetik haratago ez doan gazte politikarik ez dago herrian. Beraz, 2012 urtean prozesu parte hartzaile batean oinarriturik Gazte Programa bat martxan jartzea beharrezkoa ikusten dugu non lokalen inguruko eztabaida ere eman beharko den beraiekin batera eta beraiek protagonista nagusiak izanik.

11. Zarata eta Kontaminazio Mapa beharrezkoa da hala nola herriko auzoak konektatuko dituen auzo-autobus berri bat

Hirigintzari dagokionez bi erronka nagusi ikusten ditugu Leioan eta aurrekontuetan agertzen ez direnak. Alde batetik, Leioako Zarata eta Kontaminazio Mapa egitea erabat beharrezkoa ikusten dugu. Herria gero eta handiagoa da baina ez dakigu eraikin berriak oinarrizko bizi kalitatea duten eremu ziurretan eraikitzen ari diren ala ez. Bestetik, auzoen arteko komunikazio arazoak hor daude eta gainera aurrera atera nahi den Tranbia proiektuak ez die auzo gehienei zerbitzurik ematen. Beraz, Leioan bestea auzo-autobus bat martxan jartzea eskatzen dugu.