AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo...

5
Lehen haurtzaro, haurtzaro eta gaztaroko lanbideei begirako euskara ikastaro trinkoa Proiektuaren helburuak: Euskara gaitasun transbertsala eskuratu, B1 zertifikazioa gaindituz. Lehen haurtzaro, haurtzaro eta gaztaro arloko lurraldeko eskaerari erantzun eta lanpostuan iraunkorki sartu. Ikastaroaren hasiera eta bukaera datak: 2015eko abenduaren 1etik 2016ko ekainaren 21era. Taldean ikasle kopuru maximoa: 12 ikasle, 8 langabetu barne. Publikoa: Ikastaro hau idekia da Euskal Herriko harrera egituretan galdegina den euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta finantziaturik AURKEZPENA Formakuntza erakundearen aurkezpena : 1965tik, AEKk helduentzako euskara kurtsoen koordinazioa bermatzen du, euskarak bere funtzioa berreskura dezan Euskal Herriko biztanleen eguneroko komunikazioan. 2004an, AEKk formakuntza profesionalerako zerbitzua ideki zuen, lurraldeko kolektibitateek eta entrepresa pribatuek solaskide bat ukan zezaten beren euskara formakuntza beharren tratatzeko.

Transcript of AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo...

Page 1: AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta

Lehen haurtzaro, haurtzaro eta gaztaroko lanbideei begirako

euskara ikastaro trinkoa Proiektuaren helburuak:

● Euskara gaitasun transbertsala eskuratu, B1 zertifikazioa gaindituz.● Lehen haurtzaro, haurtzaro eta gaztaro arloko lurraldeko eskaerari

erantzun eta lanpostuan iraunkorki sartu.

Ikastaroaren hasiera eta bukaera datak: 2015eko abenduaren 1etik 2016ko ekainaren 21era.

Taldean ikasle kopuru maximoa: 12 ikasle, 8 langabetu barne.

Publikoa:

Ikastaro hau idekia da Euskal Herriko harrera egituretan galdegina den euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei.

EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta finantziaturik

AURKEZPENA

Formakuntza erakundearen aurkezpena :

1965tik, AEKk helduentzako euskara kurtsoen koordinazioa bermatzen du, euskarak bere funtzioa berreskura dezan Euskal Herriko biztanleen eguneroko komunikazioan.

2004an, AEKk formakuntza profesionalerako zerbitzua ideki zuen, lurraldeko kolektibitateek eta entrepresa pribatuek solaskide bat ukan zezaten beren euskara formakuntza beharren tratatzeko.

Page 2: AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta

Izen hartzeen eginmoldea:

Izen hartze fasea 2015eko irailaren 15ean abiatuko da, 2015eko irailaren 30a arte.

Kandidatura txostena ondoko dokumentuez osatua izanen da :

- CV bat eta motibapen gutun bat (motibapena, nahia, proiektu profesionala, ahantzi gabe email helbidea idaztea),

- norbanako argibide fitxa (hizkuntz maila, ingurune linguistikoa... ) AEKrat deituz eskuratzen ahalko dena.

Kandidatura txostena AEKri (Marengo karrika 22- 64100 Baiona) itzuli beharko da irailaren 30a aintzin.

Informazio bilkura kolektiboa  : urriaren 6an iraganen da Baionan goizeko 10etan. AEKk, kandidatura txostena itzuli duten pertsonei, deialdia helaraziko die.

IZEN HARTZEA

Onarpen fasea :

AEK, EEP, preskriptoreak eta eskualdea (MFE) biltzen dituen hautaketa batzordeak, txostenei buruzko iritzia emanen du (urriaren 6ko bilkuran) eta atxikiak izan diren kandidatuak elgarrizketa eta hizkuntz-mailaketa batera gomitatuak izanen dira :

Buruz-burukako elgarrizketak (30 minutuko iraupena) urriaren 16an iraganen dira 9:30etatik 12etara eta 14etatik 17etara. Hautaketa mahaia AEKko bi kidek eta preskriptore edo eskualdeko bi kidek osatzen dute.

Hizkuntz-mailaketak (30 minutuko iraupena) elgarrizketetatik landa iraganen dira urriaren 16an, 10etatik 12:30etara eta 14:30etatik 17:30etara. AEKko formatzaileek pasaraziko dituzte mailaketak

Elgarrizketa hauen ondotik, hautaketa batzordea bilduko da eta eskualdeak finantziatzen dituen langabetuen tokiak banatuko ditu.

Ikaslegaiek behin betiko erantzuna eskuratuko dute berantenik 2015eko urriaren 31an.

Page 3: AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta

Ikastaroaren kokapena:

Ikastaroa Itsasun iraganen da ( Xilarreneako bidea, AEKren Itsasuko gau eskolan) edo Baionan (Marengo karrika 22, AEKren Baionako gau eskolan), ikasleen bizilekuaren arabera.

Pedagogia mailako antolaketa eta baieztapen fasea :

Hizkuntz mailaketaren ondotik, ikasle bakoitza ikastaroan sartuko da bere hasierako mailaren arabera (sartze tartekatuak). Taldea abiatuko da guttienez 5 kiderekin.

Formakuntza zentroan direlarik 30 oreneko barne asteak izanen dituzte eta 35 orenekoak entrepresa ikastaroan direlarik. (ikus ondoko egutegia):

● Hots orotara 770 oreneko ikastaroa 25 asteren gain hedatua.

● 30 oreneko 21 aste kurtsotan

● eta 35 oreneko 4 aste entrepresa ikastarotan.

IKASTAROA Buruz-burukako elgarrizketak antolatuak izanen dira erregularki ikastaroan zehar, ikasleen beharrei ahal bezain adi egoiteko : ibilbidearen indibidualizazioa eta ikaslearen jarraipena bere proiektu profesionalean.

AEK formakuntza erakundeak teknologia berrietan eraikiak diren tresna pedagogikoak erabiltzen ditu, banako ikas-saioetan besteak beste.

Ikastaroaren bukaeran ikasleak derrigorrez bere burua aurkeztu beharko du B1 zertifikazioan, idatzizko nahiz ahozko adierazpen eta ulermen gaitasunen baieztatzeko.

Euskara ikastaro luzea2015-2016

abendua urtarrila otsaila martxoa apirila maiatza ekaina1 A1.1 hasi 1 A2-2 lortua2 23 34 A1.2 hasi 4 B1.1 hasi5 56 67 78 89 910 1011 1112 1213 13 B1.1 lortua14 1415 1516 1617 17 B1.2 hasi18 1819 A2-1 lortua 1920 2021 21 B1.2 lortua22 A1-2 lortua 2223 A1.1 lortua 2324 2425 A2.1 hasi 2526 2627 2728 2829 A2.2 hasi 2930 3031 31

105 egun x 6 oren = 630 oren20 egun x 7 oren = 140 oren

770 oren

kurtsoa asteburuaentrepresa ikastaroa festa eguna

oporrak, zubia

Page 4: AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta

Taldea :

Ikastaroaren kudeaketa eta jarraipena egiten dute, esperientzia eta antolatuak diren talde pedagogikoak eta admnistrazio taldeak, proiektu koordinatzailearen laguntzaz :

Pedagogia arloan : - pedagogia koordinatzailea, ikastaroaren arduradun

pedagogikoa dena.- esperientzia duten 4 formatzaile

Administrazio arloan:XEDEk formakuntza profesionalerako zerbitzuak, ikasleen

txostenen jarraipena segurtatuko du eta preskriptore eta partaideekin etengabeko harremana segurtatuko du.

Entrepresa ikastaroen antolaketa :

AEKk entrepresa ikastaro proposamen zerrenda bat osatuko eta ikaslearen esku utziko du ikastaroaren hastapenean.

Ikasleek zerrenda honetan oinarriturik, entrepresa ikastaro bilaketa eginen dute.

IKASTAROAREN BEREZITASUNAK

Ikuspegi pedagogikoa :

AEKk eskaintzen duen pedagogia, akzionala da, hizkuntzaren erabilpenean oinarritua. Ikasleak bizitzako kontestu pribatu eta profesional errealak landuko ditu.

Ikaslea engaiatuko da euskaraz ariko den profesional bilakatzen.

EKIN-ENTZUN-PRATIKATU-ERABILI- SORTU….

« Ekiten ikasten dugu eta ekinez ikasten dugu ».

Page 5: AURKEZPENA · euskara konpetentzia lortu nahi duten langile eta lehen haurtzaro, haurtzaro edo gaztaro arloko diploma duten langabetuei. EEPren partaidetzarekin -ek babesturik eta

Administrazio eta pedagogia mailako eskaerentzat :

Argibide eskaera guzientzat edota kandidatura txostenaren eskuratzeko :

AEKMarengo karrika 2264100 BAIONATel : 05 59 93 40 83

Emaila : [email protected]

HELBIDEAK

Ikastaroaren finantziamenduari buruzko eskaerentzat (langileentzat) :

EEP- Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 264 100 BAIONATel : 05 59 31 18 34

Emaila : [email protected]