ATXONDOKO UDALAK ARGITARATZEN DABEN BOLETINA UD …Hala da bai. Irakaslea naiz Durangoko Ibaizabal...

16
ATXONDOKO UDALAK ARGITARATZEN DABEN BOLETINA AUZOBATZARRAK Juntas vecinales HEZKUNTZA Educacion KIROLA Deporte Auzo- batzarrak egingo dira Atxondon, azaroaren 10ean hasi eta hile osoan zehar. El día 10 de Noviembre tendrá comienzo la serie de Juntas vecinales propuesta para este mes. Coincidiendo con el comienzo del nuevo curso, ya está en marcha la nueva escuela 180 participantes en la 5ª edición del Anboto Kilometro Bertikal organizado por el ayuntamiento. Ikasturte hasierarekin batera martxan da jada eskola berria. 180 parte hartzaile udalak antolatutako 5. Anboto Kilometro Bertikaleko edizioan. Azaroaren 4an beteko dira 50 urte Arrazola, Axpe eta Apatamonasterio elkartuaz Atxondo sortu zela El 4 de noviembre se cumplen 50 años desde la fusión entre Arrazola, Axpe y Apatamonasterio para crear Atxondo. U D A L E T I K HERRIRA 09 zk. 2012ko Azaroa

Transcript of ATXONDOKO UDALAK ARGITARATZEN DABEN BOLETINA UD …Hala da bai. Irakaslea naiz Durangoko Ibaizabal...

ATXONDOKO UDALAK ARGITARATZEN DABEN BOLETINA

AUZOBATZARRAKJuntas vecinales

HEZKUNTZAEducacion

KIROLADeporte

Auzo- batzarrak egingo dira Atxondon, azaroaren 10ean hasi eta hile osoan zehar.

El día 10 de Noviembre tendrá comienzo la serie de Juntas vecinales propuesta para este mes.

Coincidiendo con el comienzo del nuevo curso, ya está en marcha la nueva escuela

180 participantes en la 5ª edición del Anboto Kilometro Bertikal organizado por el ayuntamiento.

Ikasturte hasierarekin batera martxan da jada eskola berria.

180 parte hartzaile udalak antolatutako 5. Anboto Kilometro Bertikaleko edizioan.

Azaroaren 4an beteko dira 50 urte Arrazola, Axpe eta Apatamonasterio elkartuaz Atxondo sortu zelaEl 4 de noviembre se cumplen 50 años desde la fusión entre Arrazola, Axpe y Apatamonasterio para crear Atxondo.

U D A L E T I K

HERRIRA09 zk. 2012ko Azaroa

ALKATEAGAZ

Honez gero urtebete igaro da alkatetzan

zaudenetik.

Iazko udal hauteskundeak baino lehentxoago, Ezker Abertzalearen ilegalizazioaren ondoriozko egoera zaila zela eta, zerrendaburu izatea proposatu zidaten eta pausu hori egiteko konpromisoa hartu nuen. Ordutik hona, konturatu barik igaro da urtebete baino gehiago. Hainbeste gauza dagoenean egiteko, denbora oso aguro igarotzen da.

Gainera, zuk udaletxetik kanpo ere lan egiten

duzu, ez da ba?

Hala da bai. Irakaslea naiz Durangoko Ibaizabal Ikastolan. Lehenengo urtean alkateordea egon da udaletxeko eguneroko lanak egiten, nik ezin nuelako ikastolako lana utzi. Ikasturte honetan, berriz, egun erdia libratzeko aukera izan dut eta, horrela, udaletxeko eta ikastolako lanak

erdibana egiten ditut.

Zein da udalaren egoera ekonomikoa?

Leku guztietan bezala, udalean ere igartzen da krisia, ondo igarri ere. Baina egoera ez da hain larria. Azkeneko urteetan inbertsio handiak egin direnez gero, normala da orain maileguak edo prestamoak ordaindu behar izatea,. Hala ere, ez dago zertan larritu. Azken bizpahiru urteetan hartutako bideari esker, aurreikusten dugu epe ertainera udalak ez duela arazo ekonomikorik izango. Edonola ere, krisia sakontzen eta luzatzen

ari den heinean, adi jarraitu beharko dugu.

Zeintzuk dira datozen urteotarako egitasmo

nagusiak?

Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dugu, auzo-batzarrak antolatuta, auzo bakoitzean dauden arazo eta premiak bertakoek eztabaidatu eta proposatu ditzaten. AHTari ere aurre egiten jarraitu beharko diogu, gurean obrak atzeratuaz. Etxebizitza arloan ere beste urrats berri bat egin nahi dugu, kooperatiben formulapean, hain zuzen. Barraskiko urbanizazioa amaitzea ere premiazkoa izango da guretzat, hirigintza plana amaitzearekin batera. Bestalde Berdintasun Planari be heldu diogu eta azkenik udal honek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzea dugu erronka.

· Udaletxeko telefonoa: 94 682 10 09· Udaletxeko larrialdiak: 609 77 93 12 - 670 408 484· Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa: 94 487 31 87· Osasun zentroa: 94 658 49 95· Alkatetza: [email protected]· Alkatearekin batzartzeko egunak: eguazten arratsaldean eta bariku goizean· Urbanismo y Obras: [email protected]· Juventud, Cultura, Educación, · Deportes y Tiempo libre: [email protected]

· Bienestar, Socioeconomia e igualdad: [email protected] · Medioambiente: [email protected]· Hacienda, Cuentas, Personal: [email protected]· Idazkaria: [email protected]· Aldizkaria: [email protected]· Liburutegia: [email protected]· Etxeko traste zaharrak batzeko zerbitzua: hileko 2. eta 4. eguaztenetan· Recogida de objetos voluminosos: 2º y 4º miércoles de cada mes· Liburutegiko ordutegia: 16:30-20:00 Gizarte langileagaz ordua eskatzeko: 94 620 04 92

IRITZIAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

BERBETAN

PAPER BIRZIKLATUAGAZEGINDAKO ALDIZKARIA

“ Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dugu, auzo batzarrak antolatuta.”

HIRURAK BAT1962 · 2012

50 urte ApAtAmonAsterio, Axpe etA ArrAZolA

udaletikherrira

Herrien elkartze honetara eraman zituzten arrazoiak ulertzeko 1961eko azarora joan behar gara. Apatamonasterioko alkate zenak, Claudio Urizarrek, herriaren egoera ekonomiko eskasa aztertuta udalbatzarra antolatu zuen.

Urte horietako idatzietan aitortzen den bezala, kontutan edukita hiru herrietako egoera ekonomikoa oso eskasa zela eta bakoitzak zituen gastu administratiboei aurre egiteko zailtasunak zeudela, nolabait ere “Reglamento Población y Demarcacion Territorial de las Entidades Locales” garai hartako araudi berezi bati bere atxikimendua eman zioten. Batzorde berezi bat sortu eta hiru herrietan etorkizuneko Atxondoren oinarriak zehaztuz.

Horrela, 1962ko otsailean hiru herrietako mugak desagertu ziren, bertako biztanleria eta aurrekontuak uztartuz. Fusioa onartuta Atxondo 1021 biztanleko herri bihurtu zen (284 Apatamonasteriokoak, 423 Axpekoak eta 314 Arrazolakoak). 23,41km karratuko lur-zorua izango zuen eta Atxondoko Udal eta hiriburua Apatamonasterion kokatuko zen.

1962ko otsailean, hiru herrietako batzordea osatzen zuten ordezkariek oinarri guzti hauek onartu zituzten, eta uztailaren 5ean espainiar estatuko gobernu sailak fusioaren dekretua onartu zuen. Prozedura guztia azaroearen 4an bukatu zen, Atxondoko Udal berria osatu zen momentuan.

50 AÑOS DE ATXONDO

El pasado mes de febrero se cumplieron 50 años desde que los Ayuntamientos de Arrazola- Axpe y Apatamonasterio decidieran unir sus municipios. Fue una trayectoria marcada por el entonces alcalde de Apatamonasterio

Claudio Urizar, y no se termino hasta después del 5 de julio. Que es cuando el departamento del gobierno español aprueba el decreto de fusión.

Esta orden no fue completada hasta el 4 de noviembre. Fecha en que ATXONDO se hace realidad.

Aurtengo uztailaren 5ean 50 urte bete dira Apatamonasterio, Axpe eta Arrazolako udalerriek borondatezko fusioa onartu zutela Atxondoko udalerria sortuz.

ERREPORTAIAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

ApATAmONAsTERIO- Claudio Urizar Baseta (alkatea)- Julian Azcarate Mendikoetxea.

- Ismael Zarandona ForuriaAXpE

- Victor Baseta Agirre.- Justo Gorostiza Elgea.

- Florencio Urizar Orobiourrutia.ARRAZOLA

- Jose Eguskiza Ibabe- Simon Urizar Agirre.

- Agustin Okaranza Azkarate.

··· Axpe: Marcelino Gorroño. 1962ko otsailaren 2ko udalbatzarrean baiezkoa eman zion hiru herrien bateratzeari.

··· Arrazola: Mateo Urizar.1962ko otsailaren 4ko udalbatzarrean baiezkoa eman zion bateratze prozesuari.

··· Apatamonasterio: Claudio Urizar Baseta.Fusioa martxan jarri zuen alkatea. 1962ko otsailaren 5ean bateratzea onartu zuen.

- Marcelino Gorroño Gorozabal

(Alkatea)

- Julian Azkarate Mendikoetxea.

- Victor Baseta Agirre.

- Jose Eguzkiza Ibabe.

- Ramon Larringan Etxebarria.

- Justo Gorostiza Elgea.

- Simon Urizar Agirre.

Hiru herrien bateratzea egin orduko hauek ziren Axpe, Arrazola eta Apatako alkateak

Gai honen harira aipatu behar da hiru udalerrien fusioa ospatzeko ekitaldia antolatu dela azaroaren 24an, goizez. Ospakizun-ekitaldia Arrazolako udaletxe ohia hasiko da, Axpeko udaletxe zaharrean jarraituko du eta Apatamonasterioko udaletxe eta plazan amaituko da

El sábado día 24 de noviembre, por la mañana, se celebrarán los actos conmemorativos de la fusión de los tres municipios. Los actos comenzarán en el antiguo ayuntamiento de Arrazola, continuarán en el antiguo edificio del ayuntamiento de Axpe, para terminar en el ayuntamiento y en la plaza de Apatamonasterio.

Bateratze prozesurako egindako batzorde berezia:

Bateratze prozesua onartu eta gero, ATXONDOkolehenengo Udalbatza:

ERREPORTAIAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Ondorengo irudian ikusi daitekeen moduan EH BILDU izan da Atxondon urriaren 21ean botu gehien batu dabena (344 bozka), Eusko Legebiltzarrerako

hauteskundeetan Ezker Abertzaleak sekula lortu daben emaitzarik onenagaz. PNV izan da bigarren, azken 30 urteotako bere emaitzarik txarrena izan dabena (325 bozka).

Beste alderdiak oso atzean geratu dira oraingoan ere (PSOEk 68 botu lortu ditu eta PPk 26). Abstentzinoa, barriz %34 ingurukoa izan da.

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak Atxondon

HAUTESKUNDEAK 2012UDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

0  

100  

200  

300  

400  

500  

600  

1980   1984   1986   1990   1994   1998   2001   2005   2009   2012  

ABSTENTZIOA  

EZKER  ABERTZALEA  

PNV  

PP  

PSOE  

EB-­‐B  

Aralar  

EA  

· Urteetan zehar Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitzak ikusi daitekez ondoko grafikoan ·

oharrak: Ezker Abertzaleak ondorengoetarako bozka eskatu izan dau urteetan zehar: 1980tik 1994ra HB, 1998 eta 2001an EH; 2005an EHAK, 2009an bozka baliogabea eta 2012an EH Bildu.PNV eta EA alkarregaz joan ziran 2001 eta 2005ean.

1980 360 135 373 9 5 / /

/

/

/

/

/

/

65 4 0

1986 241 195 384 17 105 46 1 71 112

1994 373 189 408 38 40 8 3 2037 40

2001 203 199 519 130 80 5 6 424

2009 382 196 376 27 118 1 204 914 62

1984 241 138 530 21 75 4 2 4

1990 309 238 454 9 44 32 510

1 /

/

// /

52

1998 284 251 404 78 68 18 11 1116 35

2005 327 215 410 54 106 4 9 723 28 10

/ /2012 348 344 325 26 68 20 8 1112

ABsTEN. pNV pp psOE EB ARALAR EAE. ABERT. besteak nuloak zuriak

Tamaina honetako berrikuntza batek ematen dituen erreakzioak, harridurak, urduritasunak, guztia lehenbailehen ikusi beharrak... sumatzen dira dagoeneko ikasleen artean. Gurasoen poztasuna seme-alabak behingoz toki duin batean, eraikin bakarrean, kokatua ikustean. Ikasturte hasierak berez dakartzan emozio guztiez gain, irakasleak ere toki berriak zabaltzen dituen aukeren inguruan buruak astintzen hasiak dira. Emozioz beteriko eguna, beraz irailaren 10a.

Argi dago aurreko ikasturteetan izandako prekarietatetik, hau da, hiruzpalau tokitan sakabanaturik haurrak zein gelak egotetik, espazio zabal, argitsu eta bakarra izatera pasatzeak eragin handia izango duela, batik bat gure haur eta gazteen hezkuntza kalitatean. 2012-13 ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 43 ikasle, 7 irakasle eta laguntzaile bateko taldea hartu du eraikinak, jantoki eta garbitasun zerbitzua aurrera eramango duten beste 5 langile ahaztu gabe,.

Eraikinaren ezaugarri fisikoei dagokienez, gutxi gorabehera 1500 m2-ko azalerak, hiru solairutan banaturik, argi uzten du izan dezakeen espazio aniztasuna: ikasgelak , desdoble gelak, 85 m2-ko jantokia, liburutegia, musika eta informatika gelak, laguntza gela, 174 m2-ko gimnasioa eta gainontzeko erabilera guztietarako espazio-gelak. Zalantzarik ez dago lan paregabea egiteko baldintzak dituela Atxondoko eskola berriak.

Honen harira, aipatzekoa da eraikin zaharraren erabilera mantentzen dela, Haur Hezkuntzako 27 haurrek, 2 irakaslek eta laguntzaile batek burutuko baitute bertan eguneroko jarduera. Ikasturte berri honetarako, Hezkuntza sailak agindutako eraikin zaharraren berritze lanak, krisia dela eta, momentuz, bertan behera utzi dituela adierazi beharra dago.

Eskola ordutegitik kanpo herritarrek eskolaren instalazioak erabiltzeko aukerak ere ematen ditu eraikin berriak; izan ere jolastokia, atzealdeko kantxa eta komun bat irekita egongo baitira arratsaldeetan. Barruko espazioen erabilerari dagokionez, zenbait gela eta gimnasioa erabili ahal izango dira, lantzen ari garen funtzionamendu arautegiarekin. Honen berri epe labur baten emango da.

Eskolaren eraikitze gastua, Hezkuntza sailak oso-osorik bere gain hartu arren, atxondotarroi dagokigu mantenu kostu osoaren kargu egitea. Orain arte udalaren aurrekontuaren % 8,7 ( ikasleko eta urteko 3.025€ gutxi gorabehera) izan da. Kontrolatu ezean, eskola barriaren dimentsioak jasan ezinezko gastuen igoera batera eraman gaitzake. Eskola orduko zein orduz kanpoko erabilera guztion ardura izango da, kontsumo aldetik erabilera jasangarria egiteko (argiak, ura, garbitasuna, berogailuak...).

Eskola eremu eta inguru guztia errespetatzea, zaintzea eta garbi edukitzea herritar guztion ardura dela azpimarratu nahi dugu, herriko haurren osasunerako eta guztion gozamenerako ezinbestekoa baita. Gozatu dezagun eskola arduraz eta errespetuz.

Atxondok eskola berria estreinatu duIkasturte hasierarekin batera, Atxondok eskola berria estreinatu du. Denbora luzez zain egon eta gero, iritsi da ikusi eta gozatu ahal izateko eguna.

HEZKUNTZAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Si necesitas una vivienda y estás dispuesto a trabajar codo con codo junto con otras personas del pueblo, próximamente tendrás una oportunidad.

El Ayuntamiento tiene una parcela edificable que, hasta ahora, pretendía destinar a viviendas de protección. El problema es que para eso hace falta mucho dinero y las cuentas públicas no lo permiten en este momento. En vez de esperar a que las arcas municipales estén llenas, hemos pensado en una opción que puede solucionar el problema de la vivienda a varias familias.

La idea consiste en que el Ayuntamiento ceda (sin vender ni dar) el uso del suelo a una cooperativa, cuyos socios se encarguen de edificar, mantener y gestionar el edificio en el que vivirán indefinidamente.

Para ello, lógicamente, el Ayuntamiento exigirá que se cumplan una serie de condiciones (publicidad, transparencia, imposibilidad de vender los pisos...) de modo que quede garantizado el derecho de todos los interesados a participar en el proyecto y del mismo modo, la construcción no sirva, como hasta ahora, para especular. La vivienda es un derecho y no un negocio. Si tú estás dispuesto a poner algo de tu parte, puedes tener casa para toda la vida por menos de lo que cuesta una VPO. Permanece atento a las convocatorias y bandos que realice el Ayuntamiento para informar sobre esta cuestión.

Gaur egun Atxondoko udalak lurra eduki arren etxeak egiteko dirurik ez daukanez, lur hori herriko kooperatiba baten esku izteko asmoa dauka, zortzi familientzako etxea eraiki dagian. Bertan parte hartu gura badozu, adi egon udalak egingo dabezan batzar eta deialdietara. Zure esku dago etxea egin ahal izatea uste dozuna baino askoz merkeago.

Aurtengo ikasturtetik aurrera, Atxondoko Ludotekak lokal berria dauka. Orain, eskolako jantokia izeneko egurrezko eraikinean dago kokatuta eta bertan herriko haur eta gaztetxoek beraien aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute.

Lokal berri honetan, lehengo eskaintza berdina eskainiko die ludotekak haur eta gaztetxoei: eskulanak, ipuin kontaketak, jolasak eta tailerren bat edo beste.

Azpimarratu beharra dago, leku aldaketa honetarako Marixurrike Aisialdi Elkarteak herritarrei laguntza eskatu ziela eta hauek ondo erantzun zutenez, auzolan bitartez egin zen ludotekaren leku aldaketa. Era honetan, goiz batean egin zen material aldaketa lokal zaharretik berrira.

Horrez gain, aurten ludotekaren kudeaketa nork egingo duen erabakitzeko, lehiaketa publikoa egingo da. Horretarako lanean ari gara eta orain dela lau urteko pliego edo baldintza batzuk aldatu eta beste batzuk gehitu ditugu. Ondorioz, ludotekaren irekiera atzeratu da, nahiz eta ludoteka hilabete honetan zabaltzeko asmoa izan.

Construye tucasa en Atxondo

Atxondoko ludotekak lokal berria

HERRIAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Construye tucasa en Atxondo

Urtero lez aurten be igerilekuak martxanUda bukatzear dagoen momentu honetan igerilekuetako kronologia aipatu beharrean gaude gerora egingo den balorazioari hasiera bat emateko.

Nahiz eta atxondoko igerilekuak urtean zehar bakarri hiru hilabetez zabalik egon, esan behar da udal zerbitzu honek urte osoko kudeaketa lan bat duela atzetik.

Horrez gain, zerbitzu publiko honek urtero ekonomikoki zama astuna suposatzen du herriarentzako; are gehiago, krisiak bultzatutako egoera ekonomiko jasangaitz honetan.

Dagoeneko herritar guztiok jakingo duzuenez, 2011ko

uda amaieran igerilekuak ura galtzen zuela ageri-agerian gelditu zen, aste gutxiren buruan igerilekua erabat hustu zenean. Bazirudien negu hotzeko euri jasak jasotzeko prestatzen zegoela.

Arazo honen aurrean Udalbatzak kalteen balorazio bat egiteko erabakia hartu zuen eta horretarako, teknikari adituen aholkua eskatu zuen. Adituen iritzi eta aurrekontuak eskuartean, bazituen udalak hainbat ideia, nahiz eta irtenbide argirik izan ez.

1. Konponbidea: Gaur egungo igerilekuko baso edo bañeraren ormak berriz hesitzea edo tapiatzea. Honek berezko bolumenaren gutxitzea zekarren, oraingoaren barruan beste bat eraikitzean. 285.034,93 €

2. Konponbidea: Arazo iturri izan zitezkeen toki guztiak jaso eta konpondu, batere ziurtasunik gabe. 100.748,10 €

Bi aukera hauek ikusita, bazirudien lehen konponbidea zela egokiena arazoa behin betiko konpontzeko; halere, lurzoru azpian egon zitezkeen galeriak eroriz gero, arazoak hor jarraituko zuen. Oraindik konponbidea zehaztu gabe, arazoaren bila hasi ginen. Froga ugari egin ondoren, udal langileen ahaleginari esker, arazoa handiena konpondu zen.

Konponketa lanek eta bukaerako frogek bi hilabeteko iraupen gogor eta luzea izan zuten, eta 6.000 euroko kostua. Arrazoi horregatik hain zuzen ere, ezin izan zen igerilekua San Pedroetarako zabaldu, aurreikusita geneukan bezala.

2013 ko urteari begira ere gai honetan oinarritutako azken konponketa lanak bukatzea dago iragarrita.

UDAL IGERILEKUAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Con el final del verano nos vemos obligados a comentar la cronología de las piscinas municipales para empezar a hacer la valoración que todavía llevara su tiempo en terminar.

Decir, que en estos tiempos de dificultad económica, las instalaciones siguen suponiendo un gran coste para un pueblo como Atxondo. En este tema bien se expone el trabajo a realizar todo el año, aun sabiendo todos que el funcionamiento de esta instalaciones solo suponen 3 meses.

A últimos de verano del 2011 y nada más pasar unas semanas sin actividad, la piscina se quedo totalmente vacía como a la espera de las fuertes lluvias que traía con sigo el invierno.

Visto el problema, el gobierno actual se puso inmediatamente en contacto con expertos y técnicos en la materia, con un resultado de dos soluciones y presupuestos encima de la mesa:

1. solucion: Volver a tapiar todo el vaso o bañera de la piscina actual reduciendo la cavidad actual. es decir, hacer otra dentro de la existente. 285.034,10 €

2. solucion: levantar todas las zonas aquellas que suponen el riesgo e ir reparando sin saber la eficacia que puede tener cada trabajo. 100.748,10 €

Sin una solución clara y con los medios de la brigada, se llego al problema más grave. No era lo que se esperaba ya que la avería estaba en las boquillas y sumideros de recirculación y no en el desagüe principal.

La solución del problema que ha supuesto 6.000 euros, no pudo salvar la fecha de San Pedro prevista para la apertura.

A la vista del año 2013 está previsto terminar con los trabajos de arreglo de las fugas que no se pudo atacar.

El Ayuntamiento de Atxondo ha abierto en los últimos años diferentes cauces para que la gente opine, proponga y exponga quejas sobre todas aquellas cuestiones que estime oportunas.

Se ha establecido una periodicidad mensual en plenos y comisiones (que ahora son públicas) para que los debates sean abiertos. Se realizan foros de participación ciudadana, donde se informa sobre las actuaciones municipales y se responde ante los vecinos. Se informa periódicamente a través de la página web y de ésta revista para que todo el mundo esté al corriente de lo que se cuece en la vida municipal…

A partir de ahora se realizarán, además, juntas vecinales para tratar en cada barrio las cuestiones concretas que nos atañen más de cerca, sin tener que acudir al ayuntamiento. Serán los propios vecinos del barrio quienes expongan sus quejas y demandas y, a la vez, decidan cuáles son sus prioridades, las mejoras necesarias en cada barrio, etc. En cada junta habrá una persona que haga de enlace entre la misma y el ayuntamiento, a fin de que éste pueda ir respondiendo a las solicitudes que se vayan haciendo desde cada junta.Habrá una junta en Axpe, otra en Arrazola y tres en Apata.

Las primeras juntas vecinales se celebrarán en noviembre, en las fechas y lugares indicados aquí debajo.

Son cada vez más las voces que dicen que las instituciones se encuentran lejos de los ciudadanos, que los problemas reales de la gente no llegan a los órganos de decisión, que la participación del pueblo se limita a votar cada cuatro años… y no les falta razón.

TU VOZ CUENTA  

Juntas vecinales

Auzo batzarrakAzarotik aurrera herritarrek beren keja, zalantza eta proposamenak egiteko aukera barria izango dabie. Herri batzarrak egingo dira Arrazola, Axpe eta Apatan, bakoitzean erabagi dagien, bertaratzen diran herritar guztien artean, zeintzuk diren auzoko preminak eta zer egin behar dan aurrerantzean. Preminetako batzuei udalak emongo deutse erantzuna eta beste batzuk, barriz, auzolanean bideratu ahal izango dira.Parte hartu egizu!

2012/11/10 – 10:00 Arrazolako Ludoteka

2012/11/17 – 10:00 Axpeko Udaletxean

2012/11/20 – 18:30 Eskola barrian

2012/11/21 – 18:30 Eskola barrian

2012/11/22 – 18:30 Eskola barrian

ARRAZOLA

AXpE

ApATA (Hirubide-Markoida-Jauregi-Bentabarri)

ApATA (Ziarreta-Anboto-Ziarretabarrena)

ApATA (Euskalerria, Plaza eta Barraski)

AUZOAKUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

AHT-a gero eta makalago

Lehenago be egin izan dabie holako hankasartzerik eta hor egon gara, adi, euren bidean oztopo eta traba ezberdinak ipinteko. Esate baterako, orain dala bi urte, herrira etorri jakuzenean sondeoetarako desjabetzak egitera. Normalean egun bakar batean egiten dabiena egiteko hilabete luzeak behar izan ebiezan eta, ganera, egitekoak ziren berrogeitik gora sondeo egin barik, hogeitaka batzuk besterik ez ebiezan egin. Hori bai, espero ebiena baino askoz garestiago urten jaken kontua. Izan be, hainbat lurjabe izan ziren ADIFek hasikeran eskeintzen ebana baino askoz gehiago kobratu ebienak. Ganera euren lurrak ikutu barik geratu ziran.

Jarrera bardina erakutsiko deutsiegu barriro etorten badira, baina, hainbat bider halan iragarri dabien arren, ez dau emoten prisa haundirik daukienik. Egunetik egunera krisia sakonagoa da eta gero eta gitxiago da Madrilek eta Gasteizek daukien dirua, nahiz eta guri zergak egunetik egunera igoten deuskuezan. Madrilen onartu dabie datorren urterako ia ez dabiela dirurik emongo trena egiteko eta, honezkero, inork ere ez dau sinisten 2016rako martxan egongo danik. Egoera honetan, arduratzekoak dira orain dala gitxi PNVk esandakoa, Iñigo Urkulluren agotik: prest ei dago Urkullu Jaurlaritzak dirua aurreratu dagian trenerako, Madrilek ez daukona ere euskaldunok ordainduta.

Bitartean, Atxarteko harrobietan bertedero edo isurtegi erraldoia egin gura dabie, trena egiteko lanetatik ataratako hondakinak Parke Naturalean botateko, obrak garestitu eta luzatu egiten diran bitartean eta lanetan hildako beharginen kopuruak gora egiten jarraitzen daben bitartean.

Ba da ordua arduradunek onartu dagien tren hau benetako astokeria dala, hainbat arrazoigatik, beste askoren artean:

- Kalte ekologiko izugarriak sortzen dituelako.

- Eraikitzeko diru piloa behar dalako, eskola, ospitale edo bestelako zerbitzuetatik kentzen ari direna.

- Amaitu eta martxan ipinten badabie, urtero beste diru mordoa beharko dalako mantenurako, beste nonbaitetik kendu beharko dana.

Holan gauzak, azkeneko bultzakada egin behar dogu danon artean, behingoz tren madarikatu hau bertan behera geratu daiten eta, gure herria bakean itzita, diru guzti hori erabili dagien benetan behar diren gauzetan.

 

AHTUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Hace ya un año que no tenemos noticias del TAV en el ayuntamiento. Después de las últimas expropiaciones que hicieron hace dos años, pagando a los propietarios mucho más de lo que tenían previsto, los del ADIF tuvieron que marcharse dejando sin hacer casi la mitad de los sondeos. El pueblo de Atxondo y el Ayuntamiento seguirán haciendo frente a este proyecto que ya

se tambalea, por falta de financiación, hasta que nos dejen en paz y destinen todo ese dinero a necesidades reales: educación, sanidad, servicios sociales, empleo....

AYUDA TÚ TAMBIÉN A DAR EL ÚLTIMO EMPUJÓN A ESE MONSTRUO QUE YA SE TAMBALEA. PIDE UNA BANDEROLA GRATUITA EN EL AYUNTAMIENTO Y PONLA EN TU BALCÓN

Urtebete igaro da ADIFek azkenengoz udaletxera informazioa igorri ebanetik. Orduan, trena eraikitzeko desjabetu edo espropiatu gura dabiezan lurren zerrenda bialdu ebien baina, formazko akatsen ondorioz, dokumentuak ez dau balio eta ez dau eraginik sortzen.

Urtez urte Sorginen Lasterketa gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari da Euskal Herriko Mendi lasterketen egutegian.

Aurtengo edizioan, irailaren 23an, inoiz baino parte hartzaile gehiago etorria zen Axpeko plazara,300 alegia. Urtero bezala, herritarren laguntza eta inplikazioari esker. Dena zegoen prest lasterketari hasiera emateko, nahiz eta bazeuden korrikalarien buruetan bueltaka zenbiltzan hainbat ardura: iragarritako haize boladak, 1.400 metrotako desnibela eta,hori gutxi ez balitz, 25,6 Km.ko distantzia helmugaraino.

Hasieratik,2010ko txapeldunordeak, Oier Ariznabarreta durangarrak, abantaila erosoa hartu zuen. Asuntzetik pasatzerakoan minutu pare bateko aldea atera zion Iban Letamendiari. Arrazolako Topen abantaila hori bikoiztua zuen jada, 2:06:12 ko denborarekin lortu zuen irabaztea.Bigarren postuari dagokionez, Letamendiak ez zuen arazorik izan Unai Etxarriren aurrean helmugako tartea pasatzeko.

Emakumeei dagokienez, iazko txapeldunak , Maite Maiorak erraz lortu zuen bere garaipena 2:27:08 denborarekin. Atzetik Silvia Trigueros eta Yolanda Gurendez hurrenez hurren.

Bertakoen sailkapenean, Asier Irazolak arrazolarrak eraman zuen irabazlearen garaikurra.

· 300 lasterkarien marka, lehenengoz, hautsita ·

KIROLA

Lasterketasorginen 2012

UDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Urte honetan, orain arteko Anboto Bertikaleko antolatzaileek zituzten arazoak ikusirik eta 2012-a bertikal gabe geratzearen iraganarekin udalak hartu zuen antolatzeko erantzukizuna. Beti ere lehen aldi batean horrelako froga bat antolatzeak dituen beldurrak argitzeko eta beste urteetara begira, herriko txoko edo lan taldeei bideratzeko asmoz.

Gainontzeko urteetan ez bezala, udalak pasatako edizioetan batutako iritziak hartu zituen kontutan. Hori dela medio eta bertako bizilagunei ahotza emanez, kutsu herrikoia zuen izaera bat eman nahi izan zion euskal herrian bere txokoa irabazia duen anboto bertikalari. Baita lortu ere, gerturatutako bolondres askori esker.

Beste urteetako 235 lasterkari gertu zituelarik eta nahiz eta guztira 200 lagunek emana zuten izena, bertaratutako 180 korrikalariak anboto magaleko bidexketan gora ziren arratsaldeko laurak baiño lehen.

Aurretiaz egindako iragarpen beroa eta hego haizea, lainoaren presentziarekin baretu zen eta Anbotoko gailurrean Aritz Egea izan zen azkarrena 40:21 denborarekin. Bere atzetik Arkaitz Zamakona Otxandioarra eta Oier Ariznabarreta Durangarra izan ziren. Bi hauek denbora berdinarekin. Emakumezkoetan berriz, Vanessa Ortega izan zen irabazle 49:14 denborarekin atzetik Aitziber Ibarbia eta Izaskun Zubizarreta geratu zirelarik urrenez urren.

KIROLAUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

2012

180 lasterkari udalak antolatutako 2012ko

Urriaren 6-a izan zuen Anboto Bertikalak bere 5. Edizioa

Anboto bertikalean

Arrazolako Udal etxebizitzek urtebete Urtebete daroe herriko 4 familiak Arrazolako udal etxebizitxetan biziten. Iazko azarotik dagozan 4 familietatik, batek etxea itzi dau eta, ondorioz, zerrendako hurrengoari deitu deutsa Udalak.Hile honetan zabalduko da izena emateko epea, hain zuzen be azaroaren 15 etik 30ra bitartean. Honek izen emote barriak onartu eta lehenagokoak barriztetako balioko du. Ordezkoen zerrenda hau erabiliko da hurrengo baten ere, etxibizitzen bat husten danean.

Hezkidetza tailerra Martxoak 8 abiapuntutzat harturik, herriko kultur eragile ezberdinek, Lamiak, Marixurrike... hezkidetza lantzeko tailer bat burutzeko aukera aprobetxatu zuten. Ikastaroa guraso, irakasle, hezitzaile, astialdiko begirale eta interesa zuen edozeini zuzendua zegoen. Helburua kontzeptu honi buruzko ezagutza zabaltzea zen eta aldi berean, kontzientzia hartu eta estrategiak lantzea denon egunerokotasunerako. Horretarako Urtxintxa Eskolaren laguntza izan zuten, berauek dinamizatu baitzuten tailerra.

Tailerrean 10 pertsona inguruk parte hartu zuen eta esanguratsua zerioten aipatzea parte hartzaile guztien artean gizonezko bakarra egon zela. Azken honen iritziz komenigarria izango litzateke beste ikastaroren bat antolatzea, dirudienez seme-alaben heziketa, soilik emakumeen ardurapean uzten delako.

Hausnarketa bat baino ez da izan aurrekoa, baina idatzi honen bitartez gogoeta txiki bat egiteko gonbidapena dute helburu.

II. Kulturartekotasun eguna atxondonAurreko urteko arrakasta ikusirik, aurten motibaturik sentitu dira berriro ere jai txiki handi honen egitasmoa aurrera daramaten antolatzaileak. Jai handi txikia diote beraientzako horrela izan zelako. Iaz parte hartu zenuenok gogoan izango duzuen bezala, Atxondo ez zen jendez gainezka egon egun hartan, baina herrian giro oso atsegina, alaia, koloretsua eta dibertigarria egon zen. Herriko hainbeste pertsonek parte hartu zuten antolaketan, jatorri eta kolore ezberdinekoak. Denon arteko elkarlanari esker eguna aurrera ateratzea lortu zuten. Aurten ere indarrak batu eta herriko emakume ezberdinen artean, denon gustukoa izatea espero duten egitaraua osatu dute. Emakume diotenea ez dut kapritxoz esaten, egia baita aurreko hile bitan egindako batzar guztietan emakumeak izan direla nagusi, herritar guztiok gonbidapena izan arren. Denontzako gustukoa dela esaten dutenean, benetan horrela izatea espero dute. Ez dadila inor jai honetatik kanpo gelditu, hemengoa, hangoa, handia, txikia, emakumea, gizona, zuria, koloreduna, hiztuna, ixila, lotsatia, dantzaria, sukaldaria, artista… Aniztasuna denontzat aberasgarri!!!

HERRIXE DANTZAN MUNDUE EZAGUTUZ!

Udaletxearen teilatua2012ko udaberriak bere indarrarekin Udaletxearen teilatua apurtu zigun. Haize bolada gogor haiek teilatu zati batzuk apurtzeaz gain, aurrera begira osotasunean hondatzeko arriskuan jarri zuten.

Beharrezko azterketa teknikoak egin, eta hiruzpalau aurrekontu eskatu eta aztertu ondoren bukatuak ziren konpontze lanak Apatako jaietarako..

Berritze lanak egiteko onarturiko aurrekontua 31.000 €-koa izan zen eta pozik gaude inolako desbideratze gabe burutu ahal izan genuelako. Konponketa kostua ordaintzeko, Bizkaiko Foru Aldundian ezusteko kalteei aurre egiteko diru laguntza atalera bideratu genuen dirulaguntza eskaera. Eskaera onartua izan zen eta dagoeneko 28000 €-tako laguntza jasoa dugu.

LABURRAKUDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA

Atxondoko I. Berdintasun plana martxan Jendarte antolaketa eta egiturak asko aldatu badira ere, eta emakumeen eskubideen lorpenean aurrerapauso nabarmenak eman badira ere, emakumeak emakume izateagatik bazterkeria eta zapalkuntza pairatzen jarraitzen du bizitzako esparru gehienetan: lan esparruan, botere guneetan ... eta gezurra badirudi ere, emakumeen kontrako bortizkeriak gora egin du azken urteotan.

Atxondoko udalak jakin badaki ardura handia duela esparru honetan eta Mankomunazgoaren proiektuaren barruan, Atxondoko I. Berdintasun Plana abian jarriz erronka honi heldu nahi izan dio.Oraindik gauza gutxi batzuk egin ditugun arren, gure asmoa legegintzaldi honetan berau bukatzea da.

Murgibe enpresaren laguntza izango dugu plana diseinatzeko.

Herriaren diagnosi bat eginaz hasi gara, datuak bildu, indargune eta ahulguneak identifikatu, beharrizanak zehaztu, formakuntza premiak asetzeko identifikatu... Hau guztia aurrera eramateko herritar guztion (haur, gazte, heldu, emakume, gizon zein elkarte) parte hartzea ezinbestekoa izango du plan honek bere prozesuan.

AGENDALABURRAK

ARRAZOLA AUZO BATZARRA Azaroak 10 larunbata 10:00etanArrazolako ludoteka

AXpEKO AUZO BATZARRA Azaroak 17 larunbata 10:00etanAxpeko eskola

Hirubide · Jauregi · markoidaBentaberri- ko auzo batzarra Azaroak 20 asteartea 18:30ean Eskola barria

ZIARRETA · ANBOTO ZIARRETABARRENGO AUZO BATZARRA Azaroak 21 asteazkena 18:30eanEskola barria

EUsKALERRIA · pLAZA ETA BARRAsKI INGURU-KO AUZO BATZARRA Azaroak 22 osteguna 18:30ean Eskola barria

ATXONDOK 50 URTE Azaroak 24 larunbata Goizean zeharArrazola-Axpe-Apata

GENERO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA Azaroak 25 igandea Goizean zehar Udaletxe azpian

mANKOmUNITATEKO ZAKAR BILKETA pLAN BERRIAAzaroak 27 asteartea 18:30eanArrazolako ludoteka

mANKOmUNITATEKO ZAKAR BILKETA pLAN BERRIA Azaroak 28 astazkena 18:30ean Axpeko eskola

NEKAZAL pRODUKTUEN AZOKAAbenduak 2 Goizean zeharApata

DON mARTIN JAIA Abenduak 11 Goizean zeharApata-martza

GABON JAIEN EKINTZAKAbenduak 24-31 Egunean zeharApata

AGENDA

I.BERDINTAsUN pLANA ATXONDO

Zuen lanean nolakoa da egun bateko jarduera normala?

Goizeko lehenengo orduetan gehien erabiltzen diren gune publikoak garbitzen ditugu: eskola, frontoia, igerilekua eta udaletxe inguruak, batik bat. Auzoetako garbitasuna, ostera, astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten dugu. Behin garbitasuna eginda, eta premiazko beharren bat ez badago, aurreikusitako beste lan batzuekin jarraitzen dugu, herritarren kexa eta eskakizunei ahal dugun neurrian erantzunez.

Zer motatako lanak dira horiek?

Gai horretan adibidez nahiko suerteko garela pentsatzen dugu. Gaur egun osatzen dugun lan talde honetan iturgin bat, elektrikari bat eta lorazain bat gaude. Beraz, aukera paregabea dugu batak besteari bere ezagutzak jakinarazteko eta partekatzeko, benetako talde lana izan dadin. Horretaz gain, igeltsero, mekaniko eta muntatzaile lanak ere badira.

Herritarren kexuak egunerokoak dira udaletxe batean, zer iritzi eta konponbide ikusten diezue bertako txakur gorotzei ?

Gai honetan esan beharra dago herri garbitasunera bideratuta gauden orduetan, nahiz belargune edo espaloiak izan, askotan “minatua” bezala aurkitzen ditugula. Beti pentsatu izan da arazo honen aurrean udal dekretu edo araudi bat ateratzea dela hoberena, baina gure ustez, zaila ikusten dugu hori betetzea udaltzainik gabeko herri batean.

Hala ere gure ustetan hori baino arriskutsuagoa izan daitekeen gai bat nahi dugu nabarmendu: herri honetako txoko eta bazter guztiak ukitzen dituen gaia.

Egunak joan eta etorri bertan aurkitzen diren nahita botatako botila eta kristal zatiak dira. Ez al da arriskutsua eliz, eskola eta igerilekuko bazterrak, nahiz eta garbitu, oso txikiak baina bertan gelditzen diren kristal zati txikiez josita egotea?

Benetan eskertzekoa da aurten igerilekua konpontzen egin duzuen lana eta ahalegina, nolako balorazioa egiten duzue?

Bai, oso lan zaila eta nekeza izan da igerilekuari bere matxurak aurkitzea. Eta matxurak diogu, bat baino gehiago direlako denok dakigunez. Proba asko egin ondoren, gure lanak ur galera handiena eragiten zuen arazoa konpontzea zen, eta aurreikusitako egutegia bete ezin izan arren, konpontzea lortu genuen. Lehen igerilekua erabat husten bazen, konpondu ostean ur kantitate bat bertan gelditzen da.

Datorren urteari begira, konponketa lan horietan jarraituko dugu, eta horretaz gain, aurreikusita dugu belargunea berritzea ere.

Jakingo duzuenez,martxan daude administratiboki, udala herritar eta auzotarrei hurbiltzeko auzo-batzarrak. Bertakoei begira, zer nolako baliabideak beharko zituen udalak zuen lan funtzionamendua hobetzeko?

Gure eguneroko lanean eskertzekoa izango da. Herritarren eta udalaren arteko komunikazio bidea zabaltzea lagungarria da gure lana antolatzeko, jakina. Uste dugu baita ere, hainbat arazo konpontzeko baliabide egokia dela. Auzo batzar hauetatik, bestalde, auzo-lan taldeak sortuko dira beharbada, eta horrek gaur egun lan karga handia arinduko luke.

Herritarren eta udalaren arteko komunikazio bidea zabaltzea lagungarria da gure lana antolatzeko.

BRIGADARI ELKARRIZKETA UDALETIK HERRIRA / 09 ZENBAKIA / 2012 KO AZAROA