Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere...

21
5 Irati Jimenez Atsekabe zaitut irudigilea Iratz Inziarte

Transcript of Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere...

Page 1: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

5

Irati Jimenez

Atsekabezaitut

irudigileaIratz Inziarte

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 5

Page 2: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

6

lehenengo edizioaTafalla, 2010eko abuztua

© Txalapartak© Irati Jimenezek testuarena© Iratz Inziartek marrazkiena

editorial txalaparta e.m.l.Navaz Vides, 1-278 Posta-kutxa31300 Tafalla nafarroaTel. 948 703 934Faxa 948 704 [email protected]

inprimaketaRGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

azala eta bildumaren diseinuaEsteban Montorio

maketazioaMonti

isbn978-84-8136-589-4

lege gordailuabi. 2.257-10

txalaparta

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 6

Page 3: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

introducción

Roberts piratari. Seriotasun Uhartea txikitzeagatik,ontziaren norabidean sinisteagatik, itsasoratzekogogoa pizteagatik. Zugatik, zuretzako eta nahibaduzu zurekin, kapitaina. Maitasunez.

7

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 7

Page 4: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

9

introducción

botilaren zulotik edatendu, luzaroan probatuduen aho bakarretik. Bes-teek haginka egiten diotenlekuan, Bombay Sapphirekbesoetan hartu eta munduanahi duen lekuan jartzen dio.Urdin eta urrun. Andreazotinka ari da, atsekabeenkontrako errezeta errazenaeskuan: baso erdi gin, notonik. Kristala, izotza, negarra,limoirik gabe. Badu aitzakia, urteeta erdi beltz, deabru. Mundua berekontra, ukitzen duenak azala urra-tzen dio, hemezortzi hilabeteputzuan, zuena galduta,

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 9

Page 5: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

ez zuena urrun eta behar duena falta: sentsazio hori,azkenean hala edo nola okerrak zuzendu eta haizeakaldatuko direla dioen sentsazio hori. Katuak hankaklaztandu dizkio, lehoiaren ile leunarekin. Gauaren baz-terrak erpin egin direnerako, sukaldean bertan hasida andrea botaka. Odola egin zaio sudurretik goraka-daren indarraz, eta harrira joan dira odol tanta epelak.Harrira, lurrera eta katuaren esne platerera.

10

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 10

Page 6: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 11

Page 7: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

Dibortzioarekin batera agertu zen animalia. Mixi-no hau, mixino bestea, ez dio inoiz izenik jarri. Ilebeltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten du leihotik.Kalean zigarroa piztu du atzaparren itxura g alduduten esku fin zuriekin. Katu-ilez beterik o gabar-dina beltza bustitzen hasi zaionean, tabakoaren keabota du eta arnasa sakon hartu.

Betile luzeak ditu eta zigarroaren buztanean ezpai-netako kolorea uzten du beti. Euripean. Halaxe gus-tatzen zaio gehien-gehien Bilbo.

Deustura abiatu da.

taberna berean batzen dira, ostegunean, ostegune-ro. Zuloa dauka atzeko aldean eta katu-gorputza luza-tuta erraz sartzen dira biak, iluntzen hasten denean.Gero, atea itxi dutenean, garagardoaren aparra gel-ditu denean, bezeroak desagertu, metalezko pertsianajaitsi, sukaldea hoztu, irratia eta zigarrokinak mutu-tu direnean, ilea azal bihurtzen zaie eta aulki banahartzen dute, berdin dio zein, hortxe dagoen horixe,edozein. Bakarrik egiten dute lan, baina bada agin-taritza bat, bada kate bat eta beren moduan kate-begiak baino ez direnek astean behin elkartu behardute, gauzak honela doaz, honetan ari naiz, honek

12

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 12

Page 8: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

halako emaitza eman du. Errutina eta txostenak Deus-tun, goizaldeko orduetan. Urteak dira elkar ezagu-tzen dutenetik. Batek jarri zion besteari ezizena:Hamar. Eta besteak hari:

—Eme. —Bai?—Ongi zaude? Pentsakor. Galduta. Arduraz blai. Ez, ez dago

ondo. Ezin du burutik kendu bere azken lana, Gine-bra Erregina.

—Ginebra Erregina? —Hala deitzen diot. Hamarrek irribarre. Beti izan du zulotxo hori

aurreko haginen artean. Umetasuna ematen dio, poli-ta da.

—Baietz izan zeuri gustatzen zaizkizun horieta-koa. Xamur-xamur horietako bat, ohean gero sor-presa ematen duena. Baietz?

—Lana da, Hamar. Ezingo nuke nahita ere ohe-rako hartu.

Nahi baino zorrotzago ateratzen bazaio, Hamarez da konturatzen.

—Badakit, neska. Apalategira mugitu da, botila urdinaren bila. Li-

mak barra azpiko hozkailuan aurkitu ditu. Zureemakumetxo horren omenez dio, aiztoa frutarenbihotzean bihurtu eta negarra ateratzen dion bitar-tean. Emek inoiz hartu dituen koparik onenak Ha-

13

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 13

Page 9: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

marrek egin dizkio. Tabernari eskuak dituela esanohi du eta bihotz mozkorra. Beti egin dute topa mo-du berean.

—Eskorbutorik ez –esan eta trago luzea, zuze-nean odolera.

Batzuetan, Eme zaurituta etortzen da tabernara.Beste katuren baten urrukadak. Batzuetan Hamar ,odoletan.

Halakoetan elkarri jartzen diote katu-ahoa giza-azala apurtu den lekuan eta miazkatu, minaren tau-padak desagertu arte. Ez ziren senideak jaiotzez, bai-na Katu Kalek anaitu zituen. Gaztetan adiskidetuziren, gazte minez, burugabe eta zintzo. Panfletomozkorrak idatzi zituzten eta gaupasa iraultzaileakegin. Hamarrek muxu eman nahi izan zion behineta Emek eskuarekin urrundu zuen, «neskak» esa-nez, «neskak gustatzen zaizkit, txo». Hamarrek «a»,Hamarrek «a, ostia, joder» eta barre, «joder, bale,bale». Meteoritoen antzera barre, lehertu beharrean.Behin atrebituko neska batekin eta «hara» ito zenbarretan, «hara hara hara». Barrea agortu zitzaio-nean, bere poztasun zoroa jateko gogoa sentitu zuenEmek, eta muxu eman zion, eme-eme. «Goazen» eginzion tira alkandoratik, «goazen eta bila dezagun nes-karen bat zuretzat eta pare bat-edo niretzat». Goi-zaldeko ordu gordinak ziren. Fakultatean beti zirengoizaldeko ordu gordinak. Bekatua zen goiz esna-tzea, bekatuago goiz oheratzea. Orain, gauerdian

14

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 14

Page 10: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 16

Page 11: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

agurtzen dute elkar. «Profesionalak lo egin behardu!», egiten du aldarri Hamarrek, etxera abiatzendirenean. Eta agurtu egin du batek bestea.

Ginebrari lima botatzea ingelesen asmakizunaizan zen. Marinelek bitaminak hartzeko ahalegina.Eskorbutoaren kontra. Gazteak ziren historia entzunzutenean, Hamarrek ginebra osasunarentzat onenadela erabaki zuenean. Orduan askoz beranduagoetxeratzen ziren, etxeratzen zirenean.

—Ondo lo egin, printzesa!

nahi, baina Emek ezin du. Atsedenaren misterioa uka-tu zaio. Gauetan mdma hartzen du, speed goizak, betierne, beti esna. Lo beharko lukeenean, telesail zahar-kitua aurkitu du telebistan. Aspertuta, atzamarrak sar-tu ditu hanka artean. Husteko eta hustasuna betetze-ko. Baina ez dio lagundu. Ginebra Erregina zeukanburuan eta ez dio batere lagundu. Ezpain bustietanlabain egin duenean, haren pena leunean labain egi-ten zuela iruditu zaio. Ze gutxi lagundu dion.

Laneko azken enkarguen artean umea jarri dio-te. Hezurrak usteltzen dizkion k ontzientzia txarraez zeukanean ere, gazte eta hasiberri zenean ere,umerik ez eskatzen zuen beti. Alferrik.

—Nork daki, jefa. Beharbada egunen baten poe-ta izango da.

17

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 17

Page 12: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

Hamarrek tabernan esan diona, beti esaten duena. Propaganda.—Bai –bere erantzuna, zer demontre esan behar

zion bestela–, beharbada. Gaur ere ez du lorik egingo.

umeak bost urte ditu. Emek kale bazterretik ikusi du,autotik atera dutenean. Erdi lo doa, aitaren besoetan,adurra dariola, betile luzeen eta kaleko argien mira-ri epel eta hauskorra baino ez da. Gurasoek Nestordeitzen diote. Izenak zerbait esan nahi duen lekubakarrean, Emek beste izen bat irakurri dio.

Zu, mutiko, Neke deitzen zara. Goizaldeko hiruretan umeak katua dauka begi-

ra leihoaren beste aldean. Bere lehen amesg aiztoa-rekin esnatu ditu gurasoak, garrasika. Ametsetan,argizarizkoa zuen ama eta besarkatzen zuenean,esku artean urtu egiten zitzaion.

Barkatu, Nestor Neke. —Poetak amesgaiztoak behar ditu, jefa –esan dio

Hamarrek.Kolkotik oratu nahi izan dio eta ito , momentu

horretan.

18

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 18

Page 13: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

loezinaren kontra Emek mezua bidali du, halakoe-tan bidali duen telefonora. Batzuetan beroa eta oheaematen dizkion laguna, ostera, beste zerbaitetandabil. «Barkatu, guapa», bere erantzuna, «gaur ezin,baina nahi duzunean kobratu aukera galdua».

«Ok» erantzuten dio. «Mxk».Zera nahiko luke idatzi, «aukera galduak ordain-

tzeko ez dago munduan dirurik, laztana».

kaletarrek, Ginebra Erreginak, Nestorren gurasoekez dakite existitzen direnik. Nor diren, zer egitenduten, ez dakite. Agerian dagoen munduk o sekre-turik gordeena dira. Urteetan zehar hainbat izeneman dizkiete beren buruari. Katu Beltzak, MiseriaLagunak, Iluna. Ez dago alde handirik, beren lana-ren eta beste lan gehienen artean. Gizon batzuektorlojuak egiten dituzte edo ekonomialariak dira edoirakasleak. Beste batzuek botoiak saltzen dituzte, edoautobusak gidatu edo auto-saltokietan irribarrea jan-tzi. Lana lana da. Batzuetan auto saltzaileak gezurraesan behar du («nik hauxe erosiko nuke, garestiagoada, baina etxean hauxe daukagu eta merezi du»).Batzuetan ekonomialariari esaten dioten gezurrajasan behar da («geuk ere sentitzen dugu kontratuaezin hobetzea, ekonomia, badakizu, inork badaki zen-bat ordu egiten dituzun, geuk dakigu baina…»).

19

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 19

Page 14: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

Batzuetan gezurra esan, jasan eta izan behar da(«nora joango nintzateke orain, ez dut inoiz gora-nahirik izan, osasuna dagoen bitartean, enpresanestimatzen naute…»).

Aitzakiak hortxe daude, jakina. Nik beste zerbaitegin nahi nuen. Ez zen hau uste nuena. Erantzuki-zunak jarri behar dira ameskerien aurretik . Emekhalakoren bat nahiko luke, ispiluarekin duen hase-rrealdia baretzeko. Baina bere irudia ikusi eta, zedemontre, nahi zuen lekuan dago, eskatutakoa egi-ten. Putasemetu izan balitz. Edo kikildu. Baina ez,ez da hori. Nazkatu egin da. Konturatu gabe hasizen nazkatzen eta orain nazkaz haratago dago. Auke-ra egokien biktima da.

—Hori ez genuen etortzen ikusi, e, Eme?Bere buruari, ispiluan. Errimela eman ondoren,

ezpainak gorritu ostean. Jarri eguzki-betaurrekoak,hartu zigarroa eta kalera.

Beste kaka horretara.

sakonean, bere lana teknika kontua baino ez da. Bai-na Eme ona da, Eme oso ona da eta horrexegatik ezzaio nabaritzen teknika.

Arte Ederretako museoaren kafetegian Conversezapatiladun neskatoa eserita dago. Hamasei urte,hortxe-hortxe. Telefonoaren pantailari begira, begi

22

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 22

Page 15: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

23

ertz urduriekin. Mezu, deiren baten zain. Larunbatgoiza gaur, ostiral gaua bart, mezurik iristen ez badaez da izango halako beste ostiralik. Baina iritsiko da.Iritsi beharko luke, eman zion bere telefonoa, hartuzuen, iritsi beharko luke, ez? Kontzertu perfekturik,kontzertu osteko xirri epelik, muxu berorik. Idaztenez badu, ahaztu ostiralak, ahaztu larunbatak, ahaztuostegunean etxeko lanak egiteko geratzea lanik egin-go ez dutela jakinda, ahaztu errotulagailuz zikindu-tako atzamarrak elkarren zirrikituetan sartzeko ai-tzakia: ahaztu. Deitzen ez baduka eta deituko balukaaritzeak sortzen dion egonezina pasatzeko, izozkiaeskatzen du. Tutti fruttia, probatzearren. Mingaina-rekin ukitu bezain laster (beste baten ahoan sartuzuen atzo, aiamazakilaukituzion), telefonoak ikaraegin dio, bakeroen poltsikoan, behin. Hartu, irakurrieta irribarrea. Hemendik haraino iristen zaiona, ha-mar metro irribarre. «Oso gustura atzo, ea elkar ikus-ten dugun berriz ;- )». Behin irakurri du, birritan.

Katua etorri denean, irribarrea hoztu zaio. Idatzi dio, bai, baina zergatik ez dio deitu? Ez ote

zion esan deituko ziola? «Ea elkar ikusten dugun».Ea? Zer esan nahi du horrek? Ez duela ahaleginikegingo? Ea, gera gaitezen? Ea, geratzen ez bagara,enpin, zer egingo diogu, gorputz guztiak epelak diraeta bilatuko dut besteren bat? Ea pisua da, urdaila-ren ahoan. Eta izozki gogoa kendu dio. Tutti fruttia,gainera, gozoegia da eta ez zaio batere gustatu.

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 23

Page 16: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 24

Page 17: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

25

«Beharbada katuari gustatuko zaio», pentsatu du etalurrera bota.

Bertan geratuko da. Emeri ez zaio izozkia gusta-tzen eta lana egin ondoren ez da inoiz geratzen bihotzhautsien hondamendirako. Etorri, egin, utzi katuta-suna bazter ilunen baten, jantzi betaurrekoak eta hor-txe, beti urrun dirudien emakume zig arrodun isila.Bere teknika perfektua, bere miseria biluzi eta apain-durarik gabea miresten dizkiote gazteagoek, lanki-deek, Akademiak. Katu Kalen, denek ezagutzen dute,izena errespetatu, izana goretsi, edana oparitu. BainaEme aspaldi ez da Katu Kalera joan, erre egiten dutegorespenek, mindu laudorioek, goragaletu izen onak.

Behin maite zuen lekuko erregina da. Zertarakobalio dio ezin badu lekuaren izena bera ere jasan?

katu kale. Bilboko bazterretan barreiatutako hiri ezkutua.

Hamalau urte zituenean ikusi zuen lehen aldiz. SanAntongo zubia zeharkatu behar zuen, ibaiak petro-liozko mila kolore zituen. Atxurira sartu zen trena,eta karranka egin zuenean, munduaren zutabeekdoministiku egin zuten. Zergatik ez zekiela, KatuKale agertu zitzaion begien aurrean. Bilboren arra-kalen artetik agertu zen, bere dorre ketuekin, kan-pai ilun, eliza apurtu, kristalezko zubi, brontzezko

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 25

Page 18: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

bihotz. Sekula ikusi gabeko hiria ikusi zuen, bainaez zen hiria, hiriaren aukera galduekin, bere porrotguztien amaraunean eraikitako hiri zatia zen, Bil-boko bazterrik luzeena, Bilboko bazterretan desor-denatua, ostendua, galdua. Maitemindu egin zuen,pozoi sarkorraren antzera, eta gorroto du orain,orduan maite zuen halako hiru. Ai, egiten dio gor-putzak bertara hurbildu eta aurrera egitek o adore-rik aurkitzen ez duenean, ai, ai, ai, Katu Kale.

liburu baterako elkarrizketatu zuten. Aspaldi. Neskagaztea etorri zitzaion etxera, ikaslea. Belaunaldi ba-tentzat baino gehiagorentzat eredu zela esan zion, etaberak seinalaturiko bidetik beste batzuk joango zirela.

—Miretsi egiten zaitugu askok –izerdia zuen, tan-ta zoragarri bat, titi artean labain. Emek mingaina-ren puntan hartu nahi zuen eta hankarteko tontor-txoan utzi, han urtu arte–. Miretsi egiten zaituguzuk uste baino gehiago.

Ezpainak busti zituen, Emek katu bihurtu etaalua miazkatzeko gogoa sentitu zuen, eta beharba-da hortxe hasi zen. Ordu arte lana lana zen, Emekegin egiten zuen. Batzuetan dudekin; gehienetan,arnasa hartzen den bezala, oharkabean. Baina unehartan ikasle haren titi arteko izerdiak esan zionmunduan bideak daudela eta batek ezin duela pau-sorik eman beste batzuentzako biderik zabaldu gabe.

27

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 27

Page 19: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

Ardura ernaldu zitzaion, bat-batean. Eta ardurarenostean, damua.

Labainkor eta hiltzaile, bare eta zorrotz, damusantu eta hiltzailea.

barra atzeko ispiluan beti da 1984. Athleticek Ligaeta Kopa irabazi ditu eta bihotzak zuri-gorritu beti-ko. Eme eta Hamar, hormako zulo txikitik sartzendira Deustuko tabernara. Kanpoan Katu, barruanbotila erdi gin. Normalean ez diete arg azkiei begi-ratzen baina gaur…

—Pozik dirudite. Gaur Emek banan-banan begiratu ditu. Antzi-

nako garaipena infinituraino luzatua. Hamarrek logi-koa dela dio.

—Poza tximista baino ez da, Eme. Dardara. Irau-narazi nahi bada, argazkiekin momifikatu behar da.Pozak ezin du iraun, badakizu.

Ez du, ba, jakingo. Ikasten ari zenean, taberne-tako barretara igotzen zen entzun nahi zuenari pena-ren misterioak argitzeko. Gaztea zen eta sinestenzuen Katuen Iraultzan. Hamarri begirada aldatzenzaio akordatzen denean. Nabari zaio malenkoniarenusain sarkorrak poztu egiten duela.

—Orain, ondo egindako lanean sinesten dut, Eme. Ez dio galdetzen, ez luke erantzunak aseko. Bai-

na hortxe dago galdera. «Eta zuk, jefa, zerbaitetansinesten duzu?». Zer ez lukeen emango erantzuna

28

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 28

Page 20: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

jakiteagatik. Eta Hamarrek zerbaitetan sinetsi behardela esaten dionean irtenbide errazik ez bilatzea-gatik, zer ez!

—Lasai. Sinesten dut, Hamar. Momentu honetan,zaude ziur, gintonik honetan sinesten dudala etazuk eta biok bihar goizean izango dugun ajean.

—Amen, jefa. Klausk egiten dute topa kristalezko kopa zaba-

lekin eta gaua luzatu, goizaldeko kale bazterretanabesten. Emek bere klasikoak, lotsagarrienak ahaz-tu gabe, El de en medio de los Chichos tartean, hamarurte lehenagoko gaupasa gogoangarri baten ome-nez. Ez dago ez dirudien ez nahik o lukeen bezainmozkor, baina erraz ohitu da itxurak egitera.

Ez dut jada gugan sinesten, Hamar, baina kon-tsolatzen bazaitu zugan galdu dudan fede garaubakoitzak zatitu egin nau, beste ezerk zatitu ez nauenmoduan. Minberago, sakonago eta zekenago.

Goizean eskertu egiten du buruko mina.

29

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:00 Página 29

Page 21: Atsekabe zaitut - img.txalaparta.eus · beltza du, eta esnetik edaten duenean, ginebra tan-tak ere hartzen ditu. Andrearen negar guztiak lehor-tu direla ikusi eta berehala alde egiten

ajearekin kostatu egiten zaio pentsatzea eta horrekerraztu egiten ditu lan burokratiko, aspergarriak.Enkargu bakoitzaren ostean tokatzen da, txostenabetetzea. Hileko lehen astelehenean koaderno bel-tza erosten du. Eta letra etzanarekin apuntatu ArteEderretako museoko neskatoaren berri. Ana deitzenda. Emek beste modu batera bataitzen du, ordea.

Miss Converse. Doña Kasilda par-kearen ondoan bizi da. 17 urte beteberri. Ile luze, gorri, betea; argala-edo; dena azal, labanaz mozturikohegal antzeko besoak. Ilusioa zuenhauskor. Gazteak errazago apurtzendira. Bihozgoratik bihozminera begi-ratze hutsarekin, ukitu gabe.

maketa Atsekabe zaitut-8:maketa mundua lo-1 05/08/10 12:01 Página 30