Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo...

8
1 1 Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa Atariak emandako zerbitzuen zati bat pribatua da, beraz, ataria nabigatzen duen pertsona erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Aplikazioan sartzeko, gaur egungo “Irakasle” plataformako erabiltzaile berbera (NANa) eta pasahitz berbera erabili beharko dira

Transcript of Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo...

Page 1: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

1

1 Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa Atariak emandako zerbitzuen zati bat pribatua da, beraz, ataria nabigatzen duen pertsona erregistratuta eta

identifikatuta egon behar da.

Aplikazioan sartzeko, gaur egungo “Irakasle” plataformako erabiltzaile berbera (NANa) eta pasahitz berbera

erabili beharko dira

Page 2: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

2

Pasahitza ez baduzu gogoratzen sakatu “Pasahitza ahaztu duzu”.

Pasahitza posta elektronikoan jasoko da eta automatikoki pasahitza aldatzeko eskaera agertuko da.

Aplikaziora, XLENT-eko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzeko aukera ere egongo da, hezkuntza ingurune

berriaren aplikazioetara sartzeko erabiltzen ditugunak, eskuinaldean daudenak.

Page 3: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

3

Pasahitza gogoratzen ez bada, ikastetxe publikoko irakasleek ikastetxeko zuzendariari eskatu behar diote

erreseteoa. Itunpeko irakasleek CAUra deitu behar dute pasahitz berria eskuratzeko.

Page 4: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

4

2 Prestakuntza-katalogoa Goiko menuko "PRESTAKUNTZA-KATALOGOA" aukeraren bidez, irakasleek eskaintzen diren Prest gara

ikastaroak ikusi, horietan izena eman eta dagokion ziurtagiria deskargatu ahal izango dute. Horretarako,

plataforman NAN/AIZ edo XLNET erabiltzailea eta pasahitza bidez identifikatu beharko dira.

2.1 Ikastaroen bilaketa

Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria

erakusten da, eta bilaketa egiteko, "BILATU" botoia sakatu behar da.

Bestalde, "IKASTAROEN KATALOGO OSORAKO SARBIDEA” botoian sar gaitezke. Bertan, ikastaro guztiak

agertuko dira, inolako iragazkirik gabe.

Bigarren aukera hori aukeratuz gero, emaitza guztiak biltzen dituen pantaila bat eta hainbat bilaketa-

iragazki dituen menu bat agertuko dira, behar izanez gero konbinatuta erabil daitezkeenak.

Page 5: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

5

Azkenik, hasierako bilaketa-pantailan hurrengo ikastaroen esteka zuzenak ere agertzen dira, bilatzailea

erabili beharrik gabe.

2.2 Izen-ematea

Ikastaroen bilaketa egin ondoren, hauek guztiak zerrenda batean agertuko dira datu garrantzitsuenen

laburpen batekin (izena emateko datak, hasiera data, egoera) baita ikastaroan izena emateko botoi batekin

ere.

Xehetasun gehiago ikusteko izenburuan klikatu behar da.

Page 6: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

6

Jarraian ikus daitekeen moduan, xehetasun gehiago aurkezten dira eta kontsultatzen ari garen ikastaroarekin

zerikusia duten beste ikastaro batzuen zerrenda bat ere erakusten da, irakaslearentzat interesgarriak izan

daitezkeenak.

Azkenik, ikastaroan izena eman nahi izanez gero, "INSKRIPZIOA" botoia sakatu besterik ez da egin behar.

Jarraian, mezu hau agertuko da, bi erantzun-aukerekin:

"AMAITU” botoiari ematean, ikastaroen hautaketa gordetzen da; horrela, plataforman saioa ixten badugu

eta berriro sartzen bagara, hautaketa gure profilean mantenduko da. Bestalde, aldi berean ikastaro baten

baino gehiagotan izena eman nahi badugu, hots, bilatzailearen orrian mantendu nahi izanez gero,

"JARRAITU" botoia sakatu behar da. Azken aukera honek ez du hautaketa gordetzen. Hautaketa osoa egin

ondoren, "AMAITU" botoia sakatu behar da beti, aplikazioak gure hautaketa gorde dezan.

Pantailaren goiko aldean, eskuinaldean, irakaslearen izenaren gainean klik eginez gero, egindako inskripzioen

kopurua ikus daiteke baita hauetan sartu eskaera amaitu eta bidali ahal izateko.

Page 7: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

7

Hautaketa ikustera sartzean, aplikazioak ikastaroen lehentasun-ordena aukeratzeko/aldatzeko aukera

ematen du, betiere 1. zenbakitik hasita eta goranzko ordenan. Bestalde, aukera dago ikastaro bat zerrendatik

ezabatzeko paperontziaren ikonoa sakatuta.

Eskaera behin betiko bidaltzeko "BIDALI” botoian klik egin behar da.

2.3 Nire prestakuntza eta ziurtagirien deskarga

Irakaslearen izenaren menu zabalgarritik "NIRE PRESTAKUNTZA" atalera ere sar gaitezke. Atal horretan,

irakasleak izena emateko hautatu dituen ikastaroak (ikastaroaren izena, ikastaroaren datak, egoera) eta izena

emateko aldian daudenak (izena emateko datak, hasiera datak…) agertuko dira.

Page 8: Atarian sartzeko identifikazioa eta erregistroa€¦ · Alde batetik, ikastaroaren izenburua edo horren zati bat idazteko aukera ematen duen eremu zuria erakusten da, eta bilaketa

8

Pantaila beraren goiko aldean, eskuinaldean, "PREST_GARA ETA HOMOLOGATUTAKO IKASTAROEN

ZIURTAGIRIEN ESKAERA” botoia ere badago. Bertan klik egin beharko da irakasleak amaitutako ikastaroaren

ziurtagiria deskargatu ahal izateko. Ziurtagiriaren sorrerak minutu batzuk har ditzake.

"BIDERATZEN ARI DIREN ESKAERAK” atalaren amaieran, "NIRE IKASTARO GUZTIAK IKUSI" botoia dago.

Bertan, aurretik eta urteetan zehar egindako prestakuntzen historia bistaratuko da, eta haren ziurtagiria

berriro deskargatu ahal izango da.