ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV....

20
ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia Gaztelekua, berriz ere martxan www.noaua.com 100 egun bete ditu Bilduk udaletxean “Moratoria ezarri bitartean, lanak ahalik eta gehien oztopatzea izango da gure zeregina” 100 egun bete ditu Bilduk udaletxean “Moratoria ezarri bitartean, lanak ahalik eta gehien oztopatzea izango da gure zeregina”

Transcript of ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV....

Page 1: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia

Gaztelekua, berriz ere martxanww

w.n

oaua

.com

100 egun bete ditu Bilduk udaletxean

“Moratoria ezarri bitartean, lanak ahaliketa gehien oztopatzea izango da gure zeregina”

100 egun bete ditu Bilduk udaletxean

“Moratoria ezarri bitartean, lanak ahaliketa gehien oztopatzea izango da gure zeregina”

Page 2: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c
Page 3: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

3Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

ATA R I KO H A I Z E A

Albistea iruditan

Telefono interesgarriak

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, [email protected].

Erredakzio kontseilua, [email protected]: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz.

Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, MaddiZaldua, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga,Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola.

Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Udala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776 Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215 Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216 Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465 KZgunea 943 570 999Oiardo Kiroldegia 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia 943 372 001Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza 943 368 770Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza 943 366 340 Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076Iturralde botika 943 363 395

DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Trukea nagusi, Txokoaldeko igandeko azokan

Denetarik aurki zitekeen, bazen zeraukeratua joan den igandean

Txokoalden ospatu zen III. Truke Azokan.Edizioz edizio hazten doa ekimenean partehartzen duen herritar kopurua, eta gerozeta anitzagoa da azokara eraman ohi dutenproduktu eta zerbitzu eskaintza. Azokahonetan diruak eta salerosketak ez dutelekurik, trukeak eta elkar laguntzak baizik.Herritarren artean negoziazio eta tratuakgutxien espero zen unean gertatzen ziren.Trukerako prest zeuden herritarrez gain,baziren eguraldi ederrak lagunduta ikus-miran joandakoak ere. Haietako bat bainogehiago penatuta, azokako eskaintza ikusi-ta, etxetik hainbat gai ekar zitzakeela jabe-tzeko aukera izan baitzuten.Hurrengorako beharko du. Sei hilabete barru egingo da IV. Truke Azoka.

Page 4: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

4 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

HE R O R R E K E S A N

JOXE PIÑAS

Pasa den urriaren 12an Colonek Amerika “aurkitu” zuela519. urteurrena ospatzen zen. Bere iraupenagatik (bi

hilabete eta erdi) eta ezezaguna zen ibilbidea egiteagatik,bidaia ausarta izan zela ezin dugu ukatu.

Baina Colonen aurretik Amerikarako bidaia beste batzuekegin zuten. Pentsa dezagun nolako trebetasuna izango lukete-en bikingoek, Colon baino 500 urte lehenago Amerikara iri-tsi zirenean. Bai, frogatuta dago Eriksson (Erik Gorriarensemea) eta bere herrikideak Groenlandiatik abiatu etaTerranovara iritsi zirela. Mende batzuk beranduago, euskalbaleontziak arrantzan aritzeko toki berdinera iritsiko ziren.

Zenbait iturriek diotenez, txinatarrak ere Colon bainolehen iritsi ziren. Esate baterako, Zheng He txinatarra, XV.mendearen hasieran Amerikara iritsi omen zen. Baina txina-tarren gertutasunagatik eta beraien itsasontziak Colonenakbaino hobeak zirelako, ez litzateke harrigarria izango mendebatzuk lehenago iristea ere, eta honen lekuko izan litezkeenprobak azaldu dira: maskarak, oihalak, itsasontzi txinatarrenarrastoak, material litikoa…

Beste iturriek Maliko Abubakari II., 1300. urtearen ingu-ruan Ertamerikara iritsi zela diote. Honela esklaboen depor-tazio garaiaren aurretik afrikar zibilizazioaren arrastoakBrasilen zergatik dauden ulertu liteke.

Askoz lehenago, egiptoarrak Amerikan ibili zirela diotebeste adituek. Horrela konprenituko genuke momia egiptoa-rretan nikotinaren arrastoak azaltzea, jakinda garai haietan

landare hau Amerikan bakarrik topa zitekeela. Maya etaEgiptoko kulturen arteko antzekotasuna oso bitxia da ere:gizarte antolaketan, piramideen eraikuntzan, bere hildakoenmomifikazioan, egutegietan…

Eta horrela jarraituz gero, portugaldarrek, galestarrek, poli-nesiarrek, indiarrek (Indiakoak), kartagotarrek, feniziarreketa erromatarrek, Colon aurretik Amerikako lurra zapalduzutela teoria ezberdinak daudela ikusiko genuke. Norbaitekironiaz esan zuen bezala, “Colon azkena izan zen” esan deza-kegu.

Baina ezberdintasun handia dago Colon eta besteen artean:hura gelditzeko iritsi zen.

Hala ere, asmo horrekin Amerikara heltzen zen lehenengoaez zen izan. Inoren aurretik eta 17.000 urte inguru lehenago,Amerika kontinentera iritsi ziren lehenengo gizatiarrak.Hauen ondorengoak eta beraien zibilizazioak topatu zituztendenek, Colon izan ezik: gizonak, emakumeak, umeak,herriak, hiri erlijiosoak, hizkuntzak, nekazaritza, ohiturak,dantzak, arropak, itsasontziak, zeramikazko tresnak, ehizara-ko tresnak, eta abarrekoak.

Zuzena irudituko al litzaiguke amerikar batek esango bali-gu lehenengo amerikarrak Europako lurra zapaldu arteEuropa ez zela aurkitua izan?

Beraz, bakoitzari dagokiona: Colon ez zen izan lehenengopertsona Amerika aurkitzen, bere historiarako ekarpena“COLON-izazioaren” hastapena izan zen ordea.

Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Colonen aurretik

Ika-mika

Bazkide izatea baino zerbait gehiago

Benantxio Iruretak helburu soziale-kin hasitako bideak jarraipena du

oraindik. 36 urteko historia atzean due-larik Usurbil FT-k beste urtebetez ilusiohandiarekin abiatu du denboraldia.Elkarteak orain dela urte gutxi batzukbeherakada izan arren berriro sasoionean da eta hazten ari da. Besteak besteaurreko denboraldian erregional mailakotaldeak igoera lortu zuen, EskolaKirolean talde askok parte hartu zuteneta denboraldi honetarako berriz,Infantil mailako nesken taldea osatu daeta Nesken Erregional taldea berriro osa-tzea lortu dugu. Denera 190 haur etagazte baino gehiagok parte hartzen duteelkartearen jardueretan eta gehien gehie-nak herriko jokalariak dira.

Lan horretarako eta batez ere kirol

mailako jarduna ondo zuzentzeko elkar-teak entrenatzaile kualifikatuak ditu etaeguneroko lanean kalitatea lortze alderapausu nabarmenak ikusten ari gara.Gainera entrenatzaileek eta elkartekozuzendaritzako kideek, gazteek Haranenlagun-giroa izan dezaten esfortzu handiaegiten dute astero-astero. Beraz, kirolarloaz gain herrigintzan ere gure ekarpe-na egiten jarraitu nahi dugu eta horreta-rako jarduera bereziak eta bestelakoakburutuko dira.

Hori horrela izateko elkarte batek bizi-rauteko beharrezkoa duen masa sozialaizatea oinarrizkoa da. Oso zaila gertatzenda atzean afizioa eta laguntza ematenduen masa sozialaren laguntzarik gabe.Zentzu horretan Usurbil FT-n nahikojustu gabiltza. Bultzada eta laguntza hori

lortzeko, elkarteak lagundu nahi dutenguztiei deia luzatu nahi die bazkide egi-teko aukera eskainiz. Oso garrantzitsuakontsideratzen dugu alor hau eta berezi-ki eskertu nahi diegu: egingo diren zoz-keta eta ekitaldietan kontua izangodugula jakinaraztearekin batera.

Zer egin behar da Usurbil FT-ko baz-kide izateko?

Caja Rural-Ipar Kutxaren sukurtsalean“Socio Usurbil FT K/K-n” 20 euroingresatu eta izena eta bi abizenak adie-razi. Haraneko tabernan ordainagiriaaurkeztuz gero elkarteak ondo erregistra-tu eta dagokion oparia banatuko du.

Elkartearen onura, zuen seme-alaben-tzako onura izango da. Egin bazkide.

Usurbil FT-ren zuzendaritza

Page 5: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

5Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

HE R R I KO TA L D E A K

Konpostatze komunitarioan lorturiko ongarria

euren etxeetan baliatu ahal izango dute erabiltzaileek

Etxean hondakin zati organi-koa autokonpostatzekomodurik ez dutenek, aurre-

rantzean taldean organikoa ongarrianbihurtzeko aukera izango dute, kon-postatze komunitarioa bultzatu nahibaitute Usurbil Zero Zabor taldeak etaUsurbilgo Udalak. Proiektuaren non-dik norakoen berri eman zuten joanden ostegunean, Sutegiko auditorioan.

Jose Maria Rivadeneyra ingurumen etanekazaritza alorreko zinegotziak, IbonGoikoetxea udal teknikariak eta JoxeMari Irazusta Usurbil Zero Zabor taldekoordezkariak azaldu zutenez, ekimenarenfuntzionamendua erraza izango da.Hasteko, egitasmoan interesa duten herri-tarrek izena eman dezakete jada, AtezAteko bulegora edo Usurbilgo Udaleragerturatuta. Konpostatze komunitarioaegiteko taldea osatutakoan, Udalak eureiherriko gune bat proposatuko die. GeroUdalak egokituko du gunea; itxitura bate-kin, zoladura egokiarekin eta 150 litroko

beharrezko konpostatzaileak ere jarrikoditu.

Taldeak konpostatzeari buruzko ikasta-ro bat egin beharko du, eta arduradun batizendatu. Gero, konpostatze komunita-rioan lorturiko ongarria erabiltzaileekeuren etxeetan baliatu ahal izango dute.Bestela, Usurbilgo Udaleko zerbitzuekhartuko lukete. Konpostatze komunita-rioan parte hartzen duten herritarrei%40ko hobaria aplikatuko zaie tasetan.

Organikoaren herena, ongarri bihurtua iazKonpostatze komunitarioa egitea ez da

kontu berria. Nazioartean leku bateanbaino gehiagotan burutzen dute konpos-tatze komunitarioa, joan den asteko aur-kezpen ekitaldian azaldu zutenez;Flandian, Kanadan, Nantesen... Eta ger-tuago, Euskal Herrian, baita Nafarroanere, Iruñea inguruko hainbat udalerritan.Egitasmoan parte hartu izan duten herri-tarrek balorazio baikorra egin ohi dute.

Egun Usurbilgo ia 500 sendiek auto-

konpostatzen dute. 2010. urteari lotutakobeste bi datu; herrian bildutako hondaki-nen %38a, gehiena, organikoa izan zen.Hortik herena, %31 autokonpostatuzuten herritarrek, urriaren 13an berrieman zutenez. Konpostatze komunitario-ari esker, aipatu ehunekoa are gehiagoigotzeko aukera egongo da laster.

Sutegin egin zen

egitasmoaren aurkezpena.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Andatzakoak,

Beriain mendian

Andatza mendi elkartearen deiare-kin bat egin zuten 30 mendiza-

lek. Nafarroako Unanuatik abiatu etaLizarragaraino egindako mendi ibilal-dian zehar, “Beriain mendia igo etaEuskal Herriko erdigune geografiko-tik” igaro ziren. Orri honetan jasodugun argazkia eta beste batzuk gehia-go www.andatza.com web orrian aurki-tuko dituzue. Mendigoizaleak, Euskal Herriko erdigune geografikoan.

Page 6: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

6 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

ER R E P O R TA J E A

Lehen 100 egunak bete ditu

Bilduk zuzentzen duen udal gobernu taldeak

Udal ordezkari politikoek kar-guak hartu zituztenetik 100egun pasa berri dira.

Dagoeneko hainbat kontu bideratuditu Bilduk zuzentzen duen udalgobernu talde berriak. Udal iturrietatikjaso dugu arloz arloko balantze modu-koa. Erreportaje honetan duzue, labur-bildurik, orain arte egindakoaren berri.

Sekaña etaAgerreazpiko etxebizitzakUdal gobernu talde berriaren jardue-

ra, zati handi batean, hirigintza arlorabideratu da. Hala aitortu digute:“Egunero egin beharreko tramite etaburokraziaz gainera, dagoeneko abianjarri ditugu herri honentzako osogarrantzitsuak diren obra batzuk.Horietako bat Sekaña eta Agerrazpikobabes ofizialeko etxebizitzen eraikuntzalanak dira”. Zozketak aurreko legegin-tzaldi amaieran egin ziren, eta obrakdagoeneko hasita daude.

Sekañan babes ofizialeko 22 etxebizitzaegingo ditu Udalak eta Agerrazpin 36.Eremu horretan ere salmenta librekoetxeak egiteko proiektua badago.

Atalluko GarbiguneaBestetik, Atallun Garbigunea egiteko

lanak ere hasita daude. Udal gobernuakegin duen txostenean dioenez, “hirihondakinen bilketa eta kudeaketarako,urrats garrantzitsua da garbigunea egi-tea, izan ere, etxean sortutako hondaki-nak gaika jasotzeko gunea da, atez atekohondakinen bilketan atera ezin daitez-keen mota askotako hondakinak era-man daitezke hara”, besteak beste, altza-riak, metalezko gaiak eta elektrotresnen-tzako gunea izango da.

Orain arteko Pikaola gunea ordezka-tuko du. Zerbitzua doakoa izango da.

Birziklatzeko diren hondakinak erama-teaz gain, berrerabiltzeko moduan direnobjektuak ere eraman daitezke.Berrerabilpena sustatzeko bitartekoakjarriko dira.

Oiardo kiroldegiaAurreko legegintzaldian kiroldegia

handitzeko lehen faseari ekin zioten,kiroldegiak dituen urte kopurua etaUsurbilgo herriak izan duen hazkundeakontuan hartuta beharrezkoa ikustenbaitzen. “Urtebete pasatxo behar izan dalanak amaitzeko eta erabiltzaileak pozikdaude berrikuntzekin. Hala ere, jakinbadakigu ez dela nahikoa izango, etaherrian oro har orain dauden azpiegitu-rak azkarregi ez zahartzea saihesteko,beharrezkoa ikusten dugu egungo insta-lakuntzen mantenu eta antolaketa egokibat aurreikusten duen plan bat egitea”.

Zerbitzuen alorrean egin denaAginagako erriberako bidea osatzeko

desjabetza expedientea onartu duUdalak: “Nekazal lanak errazago buru-tzeko beharrezkoa den bidea izango dazonalde horretan; eta ez baserritarren-tzat bakarrik, oinezkoentzat ere pasea-tzeko ibilbide atsegina baita”.

Erroizpeko urtegian aspalditik daudenisurketak kontrolatzeko asmoz, urtegikoura jaso da eta garbitze lanak hasi dira.

Donostiako bigarren bialaren lanen

ondorioz kaltetutako bideei dagokionez,Arratzain eta Zelaiaundi arteko bideenkonponketak bideratu ditu udalak.

Atalluko erriberara isurtzen diren urzikinen saneamendu obrei hasiera emanzaio.

Era berean, Zubieta aldeko sanea-menduari ekin zaio.

Babes ofizialeko 22 etxebizitza eraikiko dira Sekañan. Hasi dira lanak.

Aurreko legealdian, hainbataholku batzorde izan ziren

martxan. Lehen 100 egunen ingu-ruko balorazioan irakur daitekee-nez, laster jartzekoak dira aholkubatzorde horiek martxan.Berehalako helburuen artean hauekzerrendatu baitituzte:

“- Herrian parte-hartzea erregula-tuko duen araudia gauzatzea, pro-zesu parte-hartzaileak martxan jar-tzeko xedez.

- Udalean edo Batzorde desberdi-netan aholku batzordeak eratzekoaukerak eta beharrak aztertzea.

- Herriko erakundeen eta herritartaldeen parte-hartzea bultzatzealdera, herrian dauden talde guz-tien erregistroa gauzatzea”.

Partehartzea

indartzeko ekimenak“Pikaolako guneaordezkatuko du eta

berrerabilpena sustatzekobitartekoak ere jarriko dira”

GARBIGUNE BERRIA ATALLUN

Page 7: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

ER R E P O R TA J E A 7Errauste plantaren lanak gauetan

eta jai egunetan gerarazi egin ditu Udalak

Bildukoek “errausketarik gabekohiri hondakinen kudeaketa”bultzatzen dute eta norabide

horretan jada lehen urratsak eman dituz-te gobernatzen ari diren instituzioetan.Gipuzkoako Foru Aldundiak baztertuegingo du oraingoz Zubietan errausteplanta eraikitzea. Halaber, ForuAldundiak herrialdeko zabortegi guztiakixteko asmoa azaldu du. Gaur egun, halaere, errauste planta eraikitzeko lanekaurrera jarraitzen dute. Usurbilgo udalgobernuak dioenez, “Donostiako udala-rekin abiatutako lankidetzaren bitartez,errauste plantako lanak kontrolpean jar-tzea lortu dugu. Horren ondorioz, gauezeta jai egunetan lanean aritzea geldiarazidugu”.

Dena dela, batzuetan debeku horrimuzin egin izan diote eta horregatik“zubietarrei eta oro har herritarrei deialuzatu nahi diegu gauetan edo jai egune-tan makinak lanean sumatzen badituzte,Usurbilgo edota Donostiako udaltzain-goetara deitzea, enpresa eraikitzaileariexpedientea zabaldu ahal izateko”.Mertxe Aizpurua alkateak zuzentzenduen gobernu taldeak egin duen balora-zioan hau erantsi dute: “moratoria ezarribitartean, lanak ahalik eta gehien oztopa-tzea izango da gure zereginetako bat”.

Honen harira, San Marko mankomu-nitatea osatu da dagoeneko, eta gunehorretatik ere elkarlana abiatuko duUsurbilgo Udalak beste udalekin, “mora-toria eta erraustegirik gabeko hondaki-nen kudeaketa gauzatzeko Gipuzkoan”.

Lan-taldeak martxanIngurugiro kontuekin jarraituz,

Bilduren udal gobernu taldeak hiru lantalde abiatu ditu, “herritarren parte-har-tzea sustatzeko. Honakoak dira arloak:nekazaritza, hondakinak, eta naturgune-ak. Denentzako zabalik daude ateak”.

Hori, orain arte egin dena. Epe labu-rrera, egitasmo hauek bideratu nahidituzte:

-Udal baratzak abiatu: tokia prestatukoda eta zerrendak laster irekiko dira.

-Taldeka konpostatzeko kanpaina.-Autokonpostatze indibidualaren maila

hobetzeko kanpaina.-Kutsadura elektromagnetikoaren

ordenantza erredaktatu eta tramitatu.

ParekidetasunaEmakumeen aurkako indarkeriaren

inguruko diagnosia egin da: arretanparte hartzen duten profesionalentzako(osasuna, udaltzaingoa, hezkuntza,gizarte zerbitzuak…) formazioa eskaini-ko da ondoren denon artean TokikoProtokoloa adosteko.

Berdintasun plana abian jarri da.Emakumeen ahalduntzea sustatzekoikastaroak jarriko dira martxan, bi ikas-taro hain zuzen. Harrera ona izan dute,30 lagunek eman baitute izena.

Emakumeentzako pala ikastaroaegongo da eta hiru talde osatuko diraaurten.

Donostiako Udalarekin

lankidetzan ari dira gai honetan.

Lanbideren bitartez lortutakodirulaguntzen eskutik zortzi

lanpostu berri jarriko dira martxanurtea bukatzerako. Lanpostuek 3, 5eta 6 hilabeteko lanaldia izango duteeta langabezian dauden pertsoneizuzenduak izango dira.

Formazioari dagokionez, aurten ereileapaindegi eta sukaldaritza ikastaro-ak jarri dira martxan LanbideHastapen tailerretan eta pintore ikas-taroa ere hasi da.

Hurbilago merkataritza elkarteare-kin ere esparru akordioa sinatu duUdalak: “2009an Usurbilgo ostalari-tza eta merkataritza indartzeko egin-dako plangintza garatzea izango duhelburu eta 2011-12an egingo direnjarduerak definitzea. Aparkaleku erro-tatorioekin jarraituko da, fidelizaziokanpainek ere jarraituko dute, merka-tari eta ostalarientzat kalitate arauakezartzeko ikastaroak abiarazi, forma-kuntza eta hiri-merkataritza sustatze-ko urbanizazio lanak...”.

Zortzi lanpostu berri jarriko dira martxan

“Moratoria ezarri bitartean,lanak ahalik eta gehienoztopatzea izango da

gure zeregina”

UDAL GOBERNU TALDEA Kontaktuak izan diraOsakidetzako arduradunekin,

Usurbilek behar dituen zerbitzuakherrira ekartzeko.

Gizarte zerbitzuetako diru lagun-tzak bideratu dira.

Herriko elkarte sozialekin urte oso-rako hitzarmenak sinatu dira.

Osasun arloa

Euskara ikasten dutenetzakodirulaguntzak onartu dira.

Guztira 16.500 euro banatu dira. Usurbil UEMAko kide da eta

zuzendaritza berria osatu da.

Euskararen arloa

Zerbitzuak hobetu nahian,Osakidetzarekin egon dira.

Page 8: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

8 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

ER R E P O R TA J E A

“Hezkuntza saileko Gipuzkoako

ordezkariak gezurrak esan ditu”

Arloz arloko balorazioen artean,hezkuntza arlokoei buruzkoakere egin ditu Bilduk zuzentzen

duen gobernu taldeak. Duela hilabetebatzuk, “Aukera” izeneko guraso taldeaosatu zen, gure herrian eskola publikobat aldarrikatzeko xedez. Eurek eginda-ko inkesta baten arabera, 95 gurasokazaldu dute euren seme-alabak sarepublikoan matrikulatzeko asmoa, betiere herrian bertan horretarako eskain-tzarik balego. Oraingoz behintzat, ezdirudi Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailak horrelako zerbitzurik ematekoasmorik duenik.

Udal gobernu taldeak egin duen balo-razioan dioenez, hainbat bilera egin diraguraso talde honekin, Hezkuntza SailarenGipuzkoako ordezkariarekin eta, Udalakeskatuta, Hezkuntza Saileko sailburuor-dearekin Lakuako egoitzan. “GipuzkoakoHezkuntza ordezkariak EskolaPublikoaren egitasmoaren barnean gelabatzuk zabaltzeko aukera zegoela esanzigun baina lehen eskutik jakin nahigenuen Jaurlaritzak zer nolako asmoakdituen gure herrirako. Sailburuordeakhelarazi zigun mezua argia izan zen:Jaurlaritzak ez duela aurreikusten lokale-tan ematea zerbitzua Usurbilen; aregutxiago modu prekarioan”.

Egoera ekonomikoak baldintzatzenditu Hezkuntzaren egitasmoak eta epemotzean edo etorkizun hurbil bateanbehintzat, ez dute modurik ikustenUsurbilen behar den baldintzetan zerbi-tzua emateko. Honekin batera, eskaeraere luzatu zitzaion Udalari: lurzorua erre-serbatzeko aurrerantzean Eskola Publikoaeraikitzeko herri honetan. “Bitartean -halaxe adierazi zitzaigun eta herriarihorrela konprenitu arazteko eskatu zigunMarisol Esteban Eusko Jaurlaritzako sail-

buruordeak-, Usurbilgo haurrek sarepublikoa bermatuta dute, Usurbildikgertu egon badaudelako eskola publiko-ak, eta nahi izanez gero, gurasoek haraeraman ditzaketelako euren haurrak”, dioBilduk lehen 100 eguneko txostenean.

Gai honen inguruan lanean jarraitzekoasmo sendoa du eta Jaurlaritzaren eskae-rari erantzuna emango zaiola dio udalgobernu taldeak. Era berean, “salatu nahidugu Hezkuntza Sailak Gipuzkoan duenordezkariak gai honi buruz egin duenkudeaketa: gezurrak esan ditu, ez zegoenasaldu dio ekimena bultzatu duen taldeari,eta gure ustez, promesa faltsuak aginduditu, gurasoen nahiarekin jolastuz.Norberak atera ditzala ondorioak”.

Udarregiren eraikin berriaBestalde, Udarregi Ikastolak eraikin

berria egiteko duen egitasmoaren ingu-ruan, hainbat bilera egin dituzteUdalarekin. “Proiektuaren lanak aurreradoaz eta eraikin horren beharra ikusiriketa helburu horrekin adostu zen hitzar-mena dela medio, Udalaren laguntza eko-nomikoa bideratzeko informazioa elkar-trukatzen ari gara egun hauetan”.Ikastolak 2012ko lehen hilabetetan erai-kinaren obrekin hasteko asmoa du.

Gaztelekuan 120 lagunPasa den urtean martxan jarri zen

Gaztelekua. Oso balorazioa positiboaegiten da (bai erabiltzaile, guraso, hezi-tzaile eta udalaren partetik). Aurtengoikasturtean ere zabaldu da GaztelekuaDBH 1-2-3-4 mailako gazteentzat.Hasierako ordutegia zabaldu da eta aur-ten 120 pertsonek eman dute izenaGaztelekuan.

2012an eraikinaren obrekin

hasi nahi du Udarregi ikastolak.

Potxoeneako eraikitze-lanakbukatu dira eta dagoeneko erai-

kina Udalekoa da. Udal arduradunenesanetan, “ekipamenduaren lanketaegiten ari gara eta laster lizitazioa ate-rako dugu. Beraz, Gabonetarako ire-kita izatea aurreikusten dugu”.

Herriko kultur taldeei banatzendiren dirulaguntzak dagoeneko behinbetiko onartu eta banatu ere egin dira.Bertan 90.000 euro banatu dira herri-ko talde guztien artean.

Gabonetan ireki

nahi da Potxoenea

Kiroldegiko obra bere gain hartudu Udalak. Baina azken bolada

honetan, kirol instalazioetan matxu-rak izan dira. Udal iturriek aipatudigutenez, “futbol zelaian lapurtutakoargindar kablea berriz ere jarrita dagobertan entrenatzen duten talde guz-tiak argia izan dezaten. Matxurahauen zerrenda luze bat osatu dugueta larritasunaren arabera joango garakonpontzen”.

Kirol taldeen diru laguntzak banatudira. Halaber, ikasturte berriko kiroleskaintza diptiko bidez banatu daetxez etxe. Harrera ona izan du, antzadenez, “herritar ugarik eman duteizena ikastaroetan”.

Kirol instalakuntzetakomatxurak, konponbidean

“Hezkuntza SailekoGipuzkoako ordezkariak

promesa faltsuak agindu ditu,gurasoen nahiarekin jolastuz”

ESKOLA PUBLIKOAZ

Kultur arloko erabilera

izango du Potxoeneak.

Page 9: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

PI L-P I L E A N 9

U surbiltzen Elkartea2009ko udazkenean hasizen lanean. Basherri

Taldeen oinarria du ardatz:

-Elikagaien subiranotasuna.-Bertako produktua.-Garaian garaikoa eskuratzea.-Nekazaritza ekologikoa. -Eredu iraunkorra.-Parte hartze aktiboa.Gure taldea abian jartzeko

herrian ekologikoan lan egin nahiduten ekoizleak ditugu: baratzezai-na eta arrautza ekoizlea. Bestehainbat produktu kanpoko herrieta herrialdeetatik ekartzen dira.Ekoizle eta hartzaileen tratua zuze-na izaten delarik, hau da, bitarte-karirik gabe. Hala nola: ogia, pas-tak, mermeladak, arroza, irina,oliba olioa, ekilore olioa…

Beste erabateko ekintzak erebideratzen dira Usurbiltzen Elkar-tetik, besteak beste: hiriko bara-tzak ikastaroa, ogia egiteko ikasta-roak, sukaldaritza ikastaroak, ekozi-nemaldia, sendabelarren ikasta-roa….. Aurrerantzean ere asmo

hauen ildotik jarraitzea dugu hel-buru.

Une honetan 50 familia ingurugara taldea osatzen dugunak.

Usurbiltzen Elkartearen kideakhileko lehenengo astelehenetanbiltzen gara Artzabalen 18.30ean.

Bertan batzar irekiak ospatzenditugu. Usurbiltzen Elkartearekinharremanetan jartzeko bidalie-maila helbide honetara:

[email protected] Informazio gehiago eskuratzeko: http://basherri.wordpress.com

2009tik hona, hainbat ikastaro antolatu dituzte.

Usoa Zumetaren lan grafikoa, Ekain galerian ikusgai

Margolari ezagunen estan-pazioak egiten ditu UsoaZumetak. Serigrafia

lana, azken batean. Iaz, garai hone-tan, Sutegin egin zuen erakusketarenildotik dator Donostiako Ekain ArteLanak galerian zabaldu berri duena.Bisitariak Koldobika Jauregi, JuanLuis Goenaga, Nestor Basterretxea,Jose Luis Zumeta, Blami, JudasArrieta, Miguel Balliache, Rafa RuizBalerdi edota Hugh McCarthyrenmargoetan oinarritutako serigrafiakaurkituko ditu.

Usoa Zumeta etengabe ari da lan gra-fikoa egiten. Saldu ahala, beste batzukegiten ditu. Beraz, Ekain Arte Galeriak-en bildu dituen lan asko ez genituen

Sutegin ikusi. Erakusketa ostegun honetan inaugu-

ratu da eta azaroaren 26a bitarte egongoda zabalik. Asteartetik larunbatera,honako ordutegian: 11:30etik 13:30eraeta arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Donostiako Alde Zaharrean dagoEkain galeria, Iñigo Kalea 4 helbidean.

Artelekun ikasitakoaArte Ederrak ikasten ari zela, serigra-

fia ikastaro bat egiteko aukera izanzuen Artelekun. Hori da, gaur egun,Usoa Zumetaren ofizioa.

Jose Luis Zumeta, GasteizenDuela gutxi ere, albiste izan da

Usoaren aita, Jose Luis Zumeta mar-golaria. Gasteizko Artium galerian

erakusketa ireki berri duelako.Artiumek aurrez aurre jarri dituCarmelo Ortiz de Elgea eta Jose LuisZumeta euskal margolari ezagunen 46lan. Bakoitzak bere gela du, eta erdikoesparru batek bien arteko elkarrizketasustatzen du.

Usoa Zumeta, iaz Sutegin

egindako erakusketan.

“50 familia inguru gara Usurbiltzen taldea osatzen dugunak”

Page 10: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

10 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

EL K A R R I Z K E TA

Garazi Iturralde Munduko Kayaksurf Txapelketatik bueltan

“Kosta egin zen finala irabaztea”

Mundiala irabazita bueltatudira Nags Head hiriburutik(Ipar Karolina, AEB)

kayaksurfeko Euskal Selekzioko kideak,tartean, bi herritar; Xabi Olano etaGarazi Iturralde. Garaipenaren poztasu-na egunotan ingurukoekin eta hainbathedabideekin partekatzen ari dira. Ezinhobeto borobildu baitute denboraldia,baina entrenatzen hasiak dira jadahurrengo mundialerako; Australia2013rako hain zuzen.

NOAUA! Zer nolako itzulera izanduzue?

Garazi Iturralde. Pozik iritsi ginenBilbora, hedabideak eta gurasoak bertanzeudela. Itzulera normal bat izan zen,bakarrik sari dezente ekarri genituela.Taldeak urrezkoa eta finalera igaro ginensei kideetatik sei domina. Hiru urre, bizilar eta brontze bat.

N. Espero zenuten halako emaitzarikedo ezustekoa izan da?

G. I. Ez nuen espero. Nahiko justuibili ginen. Finalera Ingalaterra pasa zengure aurretik eta gu beraiekin, bainapuntu dezentez atzean geratuta. Finalairabaztea kosta zen, lehenengo postuangeratzeko puntu piloa errekuperatubehar baitziren.

Itsaso oso txarra zegoen, aurrekoanbaino askoz okerrago. Orduan, olatu txi-kiak ziren baina surfa egiten uzten zuten.Aurten pixka bat handiagoak ziren, bainahaizea indartsu zebilen eta olatuek ezzuten ezer egiten uzten. Gainera besteleku batean jokatu da txapelketa. Bereziazko leku berdinera joan behar genuen,baina urakana pasa eta zubia puskatuzuenez, lekuz aldatu zuten.

N. Luze joan zen finalaren eguna?G. I. Egun osoa. Goizean hondartzara

joan ginen, trastu guztiak atera. Banakatalde guztiek jokatu zuten, eta besteakanimatu behar gero. Taldekide bat pun-tuak zenbatzen, bestea uretan dagoela iazer egiten duen... Oso luze jo zuen.

Azken taldekideak ikurrina bat txale-koan sartuta zeraman. Irabazi genuelajakitean, ikurrina piloa genituen puntudesberdinetan jarrita.

N. Ingalaterra eta AEB zuen aurkarifinalean. Euskal Selekzioak irabazi iza-nak, mindu al zituen etxekoak?

G. I. Nahiko gustura zeuden. Hanikusten zen gero jendea, guri animatzen.Ez bakarrik euren taldeari.Ingalaterrakoei ez zieten animatzen.Bazen neska ezagun bat urtero joatendena, berarekin lehiatu nintzen. Berefamilia osoa joan zen ikustera. Geuk ate-ratako kamisetak familia osoak erosizituen. Ikurrinarekin gu animatzenegon ziren.

N. Zailtasunak izanda, zeintzuk izandira garaipenaren giltzarriak?

G. I. Bi astez, hamaika pertsona etxeberdinean egon gara. Jokatzen genuensaio bakoitzeko, gauean etxera joan etaegindakoa ikusten genuen.Entrenatzaileak zuzenketak egiten zizki-gun. Uretan geunden artean, hondartza-tik taldekideek esaten ziguten zer egin.Entzunez gero ondo, bestela ezer ez.

N. Teknika berririk ikasteko aukera-rik izan al duzue?

G. I. Baita grabatu ere, hurrengoMundialerako hemen praktikatzeko.

N. Tarterik izan duzue lurralde huraezagutzeko?

G. I. Neurketak ez genituen egune-tan, goizetan entrenatu eta arratsaldeanhango herriak bisitatu edo dendak ikus-ten genituen.

N. Hirugarren mundiala duzu hauxe.Alderik sumatuko zenuen, ezta?

G.I. Alde handia. Mundakan, lehe-nengo urtea zen niretzat eta oso gaizkipasa nuen. Portugalen nahiko ondoaritu nintzen eta aurten hobeto.

Garazi Iturralde,

saria jaso zuen unean.

Kayaksurf Selekzioa: Garazi Iturralde, Ainhoa Tolosa, Oskar

Martinez, Txema Karreto, Xabi Olano, Julen Seco, Urko Otxoa, Ibon

Agirrezabala, Julen Arrizabalaga, Edu Etxeberria eta Luis Abando.

“Olatuaren tamaina, noneta nola hartzen duzun...

Hori da epaimahaiak kontuanhartzen duena”

KAYAKSURF TXAPELKETAN

Page 11: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

PI L-P I L E A N 11Mikel Lizarralde mediuma

Sutegin izango da urriaren 29an

Zer gertatzen da hil ondoren?Nora goaz? Ba al dago bestealderik?, galdera hauen ingu-

ruan jardungo du Mikel Lizarraldemediumak Sutegin, urriaren 29an arra-tsaldeko 18:00etatik aurrera eskainikoduen “bizitza bizitzaren ondoren” ize-neko hitzaldian.

Ekitaldia ordea harago joango da, ber-taratzen den publikoarekin zuzenekobidentzia erakustaldiak egiteko aukeraeskainiko baitu Lizarraldek.Ekitaldirako sarrerak 10 eurotan egongodira salgai. Izena egunean bertan, hitzal-dia hasi baino ordu erdi lehenago emanahal izango da Sutegiko sarreran. Edoaldez aurretik, arratsaldetan 670 027731 telefono zenbakira deituta.

Ekitaldia Santuenea Kultur Elkarteakantolatu du.

Zuzeneko bidentzia erakustaldia

egingo du Sutegin.

Joan den urriaren 12an elkarretara-tzea eta hamaiketakoa antolatu

zituen ITAYA Gazte Asanbladak.Ekitaldiokin, aditzera eman dutenez,bilguneak “espainiar estatuak inposatu-tako festa egun arrotza dela salatu nahidu, gazteoi intsumiso jarrera eta mobi-lizazioetan parte hartzera bultzatuz.

Ikasle eta langile abertzaleok ez gaudeeraso hauek onartzeko prest, ez gure

nazio izatea ukatzen duten egutegiakerrespetatzeko, ezta frantziar edo espa-niar pertsona gisa hezituak izateko ere.Euskal Herriko ikasle eta langileak gara,nortasun eta izate propioa duen naziobateko herritarrak gara eta hala bizi,ikasi, hezi eta lan egin nahi dugu”.

Jai egun arrotzen aurka eta EuskalHerriak egutegi propioa izatearen aldelanean jarraituko dutela iragarri duteITAYAkoek.

Inposaturiko jai egun arrotzen aurka

elkarretaratu da ITAYA Gazte Asanblada

Liburuak itzultzekosistema berria Sutegin

Sutegi kultur etxera sartu etaeskuinera biratzen denak

gordailu bat topatuko du.Liburutegian maileguan hartuta-ko liburu edota bestelako gaiakitzultzeko modua errazteko jarridu Usurbilgo Udalak. 24 ordutanerabilgarri egongo da, baina zerbi-tzu hau bereziki, herritarrek libu-rutegia itxita dagoen uneetarakobaliatzea nahi du Udalak.Mekanismoa oso erraza da. Itzulibeharreko materiala ondoko iru-dian ageri den moduan utzi etakito. Gordailuak erosotasunaeskaini nahi die, maileguan hartu-takoa bueltatzeko liburutegira igo-tzeko astirik ez duten herritarrei.

Martxan dagaztetxoentzako

antzerkigintza tailerra

Ikasturte berri honetan eregaztetxoek antzerkigintzan

trebatzeko aukera izango dute.10-12 urte artekoen taldea osatuda, baina bigarren bat ere mar-txan jarri nahi dute antolatzaile-ek, 7-9 urte tartekoa hain zuzen.Izen emateko epea zabalik dago,telefono zenbaki honetan: 685757 569. Saioak larunbat eguerdi-ro burutzen dira, ordubetez,12:30-13:30 artean Bake Epaitegiatzeko lokalean.

Liburuaren bizkarraedo lomoa aurretik sartu

behar da, Argazkian bezala.

Page 12: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

Gaztelekua martxan da berriz ere

Gaztelekuaren ordutegiazabaldu egin da aurten.

Gaztetxo batzuentzat, ordea,hauxe izango da Gaztelekura hur-bilduko diren lehen aldia. Etaeuren gurasoei begira, ate irekieneguna antolatu dute datorrenostegunerako, urriaren 20rako.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera,aisialdi-gune honen ingurukohainbat xehetasun ezagutzekoaukera izango dute.

Ikasturtean zehar, honako ordu-tegia izango du Gaztelekuak:

-Astelehenetan: 16:30-18:00artean, DBH 3-4 mailakoentzat eta18:00-19:30 artean denontzat.

-Ostegunetan: 16:30-18:00 arte-an DBH 2 mailakoentzat eta18:00-19:30 artean denontzat.

-Larunbatetan: 16:00-17:30artean DBH 1 mailakoentzat eta17:30-19:00 artean denontzat.

12 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

NO A U A! TX I K I

Urriaren 11n Zumaian izangara 5. mailakook flysch-ak ezagutzen. Trenez joan

ginen haraino eta parkean egingenuen hamaiketakoa. Ondoren bitaldetan banatu ginen flysch-ak ikus-teko...

Esan bezala, bi taldetan banatu ginenflysch-ak ikusteko, eta batzuek itsason-tzia hartzen zuten bitartean, beste taldeaherria ezagutzera joan ziren eta baitabertan ia galdu ere! Bigarren txandako-ok portura hurbiltzean zalaparta ederrasumatu genuen, izan ere lehenengo tal-dea dantzan zetorren musika toperajarrita zutela. Ondoren lehenengo taldeahondartzara joan zen eta bigarrenak itsa-sontzia hartu zuen. Itsasontzia askomugitzen zen olatuen ondorioz. Flysh-ak ere desberdinak dirudite gertutik iku-siz gero: liburutako orrialdeak, eskailera,xerra edota harri zatituaren itxura hartugenion.

Baina gelan aldez aurretik ikasi dugu-nez, flysch-ak bata bestearen gaineandauden harri geruzaz osatzen dira.Liburu bat albo batetik begiratzeanorriek izan dezaketen itxura dute.

Geruza batzuk materia bigunagoz etabesteak gogorragoz osaturik daudelakodute itxura ezberdina.

“Flysch” hitza alemanerazko “fliessen”hitzetik dator eta bere esanahia “isuri”da. Hitz hau suitzar geologo batek erabi-li zuen lehen aldiz 1827an.

Zumaiako flysch-etan duela 65 milioiurte dinosauruak suntsitu zituenekometeoritoaren arrastoak gordetzen diraoraindik.

Mundu guztiko zientzialariak etortzendira Zumaiara egitura eder eta zaharhauek aztertzera.

Itsas ibilaldiaren ondoren denok hon-dartzan elkartu ginen bazkaldu eta jolas-teko: futbolean, karramarroak harrapa-tzen... eta petankan ere saio batzuk egingenituen!

Despistatu batzuek ere ipurdia bustiazutela bueltatu behar izan zuten olatuakharrapatu ondoren.

Primeran pasatu genuen. Ea berriz ereirteera batean itzultzen garen!

LH 5. mailakoak

Flyschak ezagutzen izan gara

LH 5 mailako ikasleak duelaegun gutxi izan dira bertan.

Gaztelekua, artxiboko irudi batean.

“Mundu guztiko zientzialariaketortzen dira Zumaiara egituraeder eta zahar hauek aztertzera”

GARRANTZIA HANDIKOA

Hitz Ahoren hitzaldia datorren astean izango da

Urriaren 20rako iragarri zutenhitzaldia astebetez atzeratua

izan da. Bertan, familiaren eboluzioa,haurraren garapen ebolutiboa etagaraian garaiko kezkak eta beldurrak,ilusioak eta pozak hizpide izango dituz-te urriaren 27an Hitz Aho GurasoElkarteak antolatu duen hitzaldian. IzarArregi psikopedagogoa arituko da hizla-ri lanetan, 17:00etatik aurrera Udarregiikastolako erdiko aretoan.

Hitzaldiak irauten duen bitartean,zaintza zerbitzua izango da. Bestetik,azarotik aurrera burutuko diren tailerrensarrera modukoa izango da urriaren27ko hitzaldia. Hitz Aho UdarregiIkastolako Guraso Elkartetik ohartarazidutenez, "azaroan gai hau taldeka kasupraktikoen bidez lantzeko aukera izangoda. Tailer hauen datak hitzaldian banatu-ko dira, bertan izena emateko aukeraizango duzuelarik".

Hitz Ahok iaz antolatutakoekimen baten argazkia.

Page 13: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

13Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

HERRIKO TALDEAK

Oria Beheko odol emaileak

Usurbilen elkartuko dira igande honetan

Oria Beheko ordezkariakUsurbilen elkartuko dira igande

honetan. Urtean behin, oroigarria etadiplomen bitartez saritzen dituzte 25,40 eta 50 aldiz odola eman dutenak.Tartean dira hainbat herritar.

Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu,Berastegi, Villabona, Hernani, Ibarra,Irura, Lasarte-Oria, Orio, Tolosa,Urnieta eta Usurbilgo odol emaileakelkartuko dira igandean. Egitaraua hauizango da:

12:00etan: Meza Salbatore elizan.13:00ean: Sutegin, ikur-diploma

banaketa 25, 40 eta 50 aldiz odola emanduten odol emaileei eta omenaldia odolemaile Bikainei.

14:30ean: Bazkaria Atxega Jatetxean.Sutegiko ekitaldian, iaz 25, 50 edo 75

aldiz (gizonezkoen kasuan) eta 25, 40edo 60 (emakumeen kasuan) emaitzeta-ra iritsi diren odol-emaileek jasoko dutemerezitako omenaldia. Aurten, usurbil-dar hauei egokitu zaie omenaldia:

25 emanaldiekin: Mertxe AizpuruaIzagirre, Maribi Alberdi Ostolaza, IñigoArrona Rezola, Joseba Lejardi Igarza,Araitz Maeztu Maiz, Angel PerezManso.

40 emaitza: Arantxa Eizagirre Gonzalez.50 emaitzekin: Jose Mari Bengoetxea

Ugarte, Jose Antonio BereziartuaOrbegozo, Koldo Lertxundi Azkue,Francisco Portu Machain.

60 emaitza: Antonia Azcue Ayestaran.

Zubietako Euskal Jaia, dantza eta kantu artean ospatu zen

Zubieta Lantzenek eginikodeialdiari erantzunez, EuskalJai giroa bizi izan zen urriaren

12an Zubietan. Trikitilariek frontoi etaplaza ingurua girotzen zuten artean,herritarren arreta bereganatu zuen eliza-ko aterpean zintzilikatua zegoen argazkibildumak.

Garai bateko Zubietara atzera begirajartzeko aukera eskaintzen zuen irudisortak. Jan edanik ez zen falta izan eta12:30ak pasatxotan, ondoko irudiak era-kusten duen moduan, kantu-jira saioaospatu zen. Abeslariek, antolatzaileekeginiko gonbitarekin bat eginez, baserri-

tar jantziak soinean zituzten. Festa giro-ak Araeta jatetxean jarraitu zuen eta baitaarratsaldeko dantza emanaldian ere.Bezperan, urriaren 12ko ekimena giro-tzeko Pilota Jaialdia ospatu zen.

Kantu taldea Zubietan.Urriaren 29an Usurbilen arituko

dira, 19:00etatik aurrera.

Gernika-Usurbil taldeakBilboko manifestaziorajoateko deia luzatu du

Gernikako Akordioko sina-tzaileek manifestazioa deitu

dute datorren larunbaterako.“Euskal Herriak konponbidea nahidu” lelopean, manifestazioaBilboko La Casillatik aterako da17:30ean.

Gernika-Usurbil taldeak autobu-sa jarri du Bilbora joateko.Autobusa arratsaldeko 16:00etanaterako da Bordatxo aurretik.

Izena emateko: Bordatxon etaTxiribogan.

Organoak ematea hizpide Zubietan

Gipuzkoako organo emaileenkoordinaziorako zentruan

aritzen da Luzia Elosegi. Jarduerahoni buruzko hitzaldia emango duurriaren 27an osteguna, arratsalde-ko 19:00etan, Zubietako Kaxkapen.

Azaroaren 5ean,DYAren urteurren bazkaria

Aurten 25 urte beteko dituLasarte-Oria eta Usurbilgo

DYAk. Azaroaren 5ean, bazkaribatekin ospatuko dute urteurrena.DYAko bazkide eta bazkide ohiakdaude gonbidatuta eta informazioedo argibide gehiago eskuratu nahidutenek DYAren 943 46 46 22telefono zenbakira deitu beharkodute.

Page 14: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

14 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

HE R R I KO TA L D E A K

Kontsorzioak harturiko azken erabakiak

salatu ditu Usurbilgo Itunak

Gipuzkoako HondakinenKontsorzioak (GHK) ezohikobileran Zubietako errauste

plantaren inguruan bezperan harturikoerabakien aurrean euren kezka eta hase-rrea adierazteko prentsaurrekoa eskainizuen Usurbilgo Itunak urriaren 14an.

GHK-ko ordezkariek Zubietakoerrauste plantari loturiko oinarrizkoproiektua onartu zuten joan den ostegu-nean. Hedabideen arabera, EAJ-PNV-k,PSE-EE-k eta Hamaikabatek aho batezonarturiko dokumentua aipatu instala-kuntzen ezaugarri teknikoei loturikoa da.

2.000.000 euro gehiagoErabakitakoa oso larritzat jo eta salatze-

ko, bilkura hasi baino lehen, GipuzkoaZero Zaborreko ordezkariak areto ondo-an elkarretaratu ziren.

GZZ-tik salatu zutenez, errauste plan-taren oinarrizko proiektua onartuta,"kontratu berriak jarriko dira indarreaneta hauek bertan behera uzteak 2.000.000euroko gastua eragingo liguke gipuzkoa-rroi”. Horregatik, “Errausketarik ez,+2.000.000 euro, zero ustel! Ormazabalarduradun!” zioten orriak eskutan zituzte-la, GZZ-ko kideek, bilera aretora sartzera-koan ongi etorria egin zieten GHK-koburuei. Hitz hauek ordea, ez zutenMerinoren, Ormazabalen eta Itxasorenerantzunik jaso. Bilkura aretora ailegatubezain laster, atea itxi eta bilera hasi zuten.

Nahita hartutako erabakiakGHK-ko Administrazio Kontseilua

funtzioetan dago, ostegun honetan era-berrituko da. Hori da hain zuzen, joanden ostiral goizean Usurbilgo ItunakGHK-ren erabakiak direla eta,Donostian eskaini zuen prentsaurrekoan

egin zuen salaketetako bat. Gogorarazizutenez, “administrazio kontseilua fun-tzioetan dago” eta euren esanetan, “fun-tzioan dagoen administrazio kontseilubatek ez luke inolako zilegitasunikgarrantzia handiko erabakiak hartzekoeta gutxiago hurrengo administraziokontseiluaren lana baldintzatzeko”.Halere, GHK-koen erabakiak helburuhorrekin hartu dituztela salatu nahi izandute, “Carlos Ormazabalek zuzentzenduen administrazio kontseiluak nahitaeta ondorioen jakitun hartu duela”.

Kontsorzio berria, moratoriaHorren aurrean, eta erabakiok gipuz-

koarrei milioika eurotako kalte ordainakeragingo dizkietela gogorarazita,Usurbilgo Ituneko hainbat sinatzaileekadierazi zutenez, “kaltetuok eskubideadugu, eragingo zaigun kaltearen ordai-nak, arduradunei eskatzeko, hau da,beraiei”, aldarrikatu zuten.Onartezintzat jotzen dute herritarrenekonomiaren eta osasunaren bizkar,dirua “nahierara erabiltzea eta enpresapribatuen esku horrela uztea”, negozio

zikin baterako besterik ez, UsurbilgoItuneko kideek salatu zutenez.

Datorren GHK-ko administraziokontseilua errausketa bultzatzearen alde-koa ez dela izango iragarri zuten. Aregehiago, moratoria aplikatzeko unea iri-tsi dela diote.

Foru Aldunditik ere oso larritzat jodute GHK-k erabakitakoa. Baina ohar-tarazi duenez, erabakiok atzera bota ahalizango dira, ostegun honetatik aurrera,Kontsorzio berria osatu ostean.

Udalaren oharraUztailaz geroztik gauez eta jai egunez

Zubietako errauste plantan lan egitekobaimenik ez dute. Halere, UsurbilgoUdaletik, gaueko 22:00etatik goizeko8:00etara edo jai egunetan errausteplantan lanean ari direla sumatzen due-nak Donostiako Udaleko udaltzaingoradeitzeko gonbita luzatzen dute, 943 4813 00 telefono zenbakira. Baita,Usurbilgo udaltzaingora ere, 943 36 1112 telefono zenbakira, “gure udaletik ereordutegiz kanpo egindako lan horienerregistroa egin ahal izateko”.

Usurbilgo Ituneko kideak, Foru Aldundiko atarian.

Page 15: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

15Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

IZERDI PATSETAN

Xabi Cazorla garaile,

Vigoko Judo Txapelketan

Urrezko domina irabazi zuenduela bi asteburu, Usurbil

Judo Klubeko kide Xabi CazorlakVigon jokatu zuen EspainiakoSuper Kopa Txapelketan.

66 kiloz azpikoen mailan 22kirolari lehiatu ziren. Hiru borro-kalditan parte hartu zuenCazorlak. Saio gogorra izan zenbereziki finalean, Riccardo de Lucaitaliarraren aurka jokatu zuena.Lezotarrak 17 urtez azpikoEspainiako Txapelketarako pun-tuagarria zen proba irabazi du.Bere mailako podiuma honelageratu da:

1- Xabier Cazorla.2- Riccardo de Luca (Italia).3- Pablo Castelao (Asturias).

Eskubaloi partidakURRIAK 22 LARUNBATA

Kadete neskak, Euskal Liga.Usurbil K.E. - Urdaneta. 16:00h

Jubenil neskak, Euskal Liga.Usurbil K.E. - Basauri 17:30h

Senior mutilak, 2. Nazionala. Atez Ate Usurbil - Elgoibar 19:00h

Saria eskuetan duela XabiCazorla, judo taldekoa.

Ehun lasterkariZubietako Mendi Duatloian

Jon Erguin Dorronsorok irabazidu Zubietako I. Mendi Duatloia,hirugarren postuan sailkatu da

antolatzaileetako bat, Endika Garzia, etausurbildarren parte hartzerik ez zen faltaizan urriaren 8an jokatu zen lasterketahonetan.

Ehun lasterkari inguruk osatu zuten,lasterketa eta bizikleta gainean Zubietainguruak zeharkatzen zituen ibilbidea.Euskal Herri mailako proba gogorra izanzen inondik ere, bertaratu zirenek ederkitxalotu zuten eta kirolariek eginiko aha-legina. Amaieran antolatzaileek baitasaritu ere, helmugara ailegatutako lehenhiru gizonezkoak eta emakumezkoak,lehen zubietarra, sailkapen orokorrarenburuan daudenak... Eta zozketak eginziren parte hartu zuten guztien artean.Sailkapen osoa, mendiduatloia.com weborrialdean kontsulta daiteke.

Hurrengoa, larunbat honetanHurrengo lasterketa Nafarroako

Zilbetin izango da, larunbat honetanarratsaldeko 16:00etan.

Sailkapenak gaur egun 1 Jon Erguin Dorronsoro 150 puntu2 Luis Maria Urizar Otamendi 126 p. 3 Endika Gartzia Eizagirre 105 p.

1 Olatz Odriozola Mujika 100 puntu2 Amaia Luquin Dominguez 92 p.3 Maite Murgia Ioldi 65 p.

Eskerrak laguntzaile deneiZubieta Lantzen Txirrindulari Taldeak

laguntza eskaini zuten bolondres guztieieskerrak eman nahi dizkie: “kolabora-tzaileei ere eskertu emandako opari etasariak, kirolariak gustura joan baitzirenetxera. Hurrengo urtean guztiak gurekinizango zaituztegulakoan. Esker mila”.

Hiru lasterketa jokatu dira

orain arte eta hiruetan Jon

Erguin izan da nagusi.

Luzaz Gazte taldea nagusitu zen erreboteko finalerdian

Aurreko igandean, Enrike Abrilerrebote txapelketaren finalerdia

jokatu zen Zubietan. Exekoak etaDonibane Loitzuneko Luzaz Gazte tal-deak aritu ziren aurrez aurre. Nahiz etalehengo partean, partidu parekatsuasuertatu, azkenan 13-4 gailendu zirenLuzaz Gazteko kideak. Partidako pilota-

rik onena Luzaz Gazteko FredoKarrikaburu izan zen. Zubietarren alde-tik hauexek aritu ziren: Joseba Aizpurua,Josu Aizpurua, Jon Huizi, EndikaGarzia eta Imanol Aizpurura.

Finala, azaroaren 6ean jokatuko daOiartzungo plazan. Ustaritzeko KapitoHarri eta Luzaz Gazteren aurka.

Page 16: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

16 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

INGO AL DEU?

* 2011ko irailean eguneratutako ordutegiak

Page 17: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

17Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

INGO AL DEU?

Agenda

Goardiako farmaziakUrriak 20, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urriak 21, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urriak 22, larunbataUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urriak 23, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urriak 24, astelehenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Urriak 25, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urriak 26, asteazkenaGil, Nagusia 24 Lasarte

Urriak 27, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6Lasarte

Urriak 28, ostiralaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urriak 29, larunbataOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urriak 30, igandeaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

* Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZAizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.www.noaua.com webgunean 2011ko egutegia

Urriak 20 ostegunaAte irekien eguna Gaztelekuan. 18:00etatik aurrera.

Urriak 21 ostiralaTxotxongiloak Sutegin 17:00etan, 3-10 urte artekoei zuzendua.

Urriak 27 ostegunaKomunikazioa nola landu seme-alabekin. Hitzaldia Udarregin, 17:00h.

Ipuin kontalariaudal liburutegian

Enkarni Genuarentxotxongilo saioa

Datorren astean, urriaren 27anosteguna, Miriam Mendoza

udal liburutegian izango da, 5 urtekohaurrei ipuinak kontatzen. 18:00etanhasiko da. Sarrera doan.

Auzolan ekimenak deituta,

urriaren 25ean Egonean Egon Eguna

Auzolan Topaketak eginziren duela hiru aste.Orain, festa moduko bat

proposatu nahi digute. Urriaren25eko “jai” eguna baliatuz, herribazkari bat antolatu dute. Baina ezez da ekitaldi bakarra izango.

Hiru helburu ditu festa honek:- Auzolan proiektuari buruzko infor-

mazioa zabaldu.-Independentzia kolektiboa sustatze-

ko asmoz abiatu dela Auzolan, bainabaita independentzia pertsonala bul-tzatzeko ere. Ongizate integrala lortze-ko helburuarekin. Garai batean “ego-nean egon” espresioaren bidez esannahi zen hura berreskuratu, azkenbatean.

Urriak 25 asteartea, egitaraua11:30ean meditazioa. 12:30ean, Auzolan proiektuaren

aurkezpena.13:00ean, “Auzolanaren kultura”

liburuaren aurkezpena, JasoneMitxeltorena idazlearen eskutik.

13:30ean, bazkari popularra. Menuahauxe izango da: arrain pudding-a,paella eta edaria (ura, sagardoa edoardoa). Prezioa 6 eurokoa izango da.Gehienez 150 lagunentzat izango dabazkaria. Txartelak Txiribogan,Bordatxon eta Txirristran eskuratudaitezke.

Topaketan egin zen bazkaria.

Urriaren 25ean ere herri bazkaria

egingo da.

Miriam mendoza kontalaria.

Galtzagorriak izeneko txotxon-gilo emanaldia eskainiko du

Enkarni Genuak, ostiral honetan,urriaren 21ean, arratsaldeko17:00etan hasita Sutegin.Dibertigarria eta alaia, emanaldiarentestuak hausnarketara bultzatzenduen mezua du.

3-10 urte artekoei eskainia3-10 urte arteko haurrei zuzendua

dago Galtzagorriak. Bihurri HaurLudotekak eta Kutxak antolatu dutensaio honetan sarrera doan da.

Page 18: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c

18 Noaua! - 2011ko urriaren 21ean

GAZI, GOZO, GEZA

ZorionakSorgintxo!Dagoeneko3 urte bihurribete dituzu.Muxu

pila-pila familia osoarenpartez.

Zorionak Sara!Urriaren 23an9 urte betekodituzu. Ondoondo pasa zureurtebetetze

egunean, familiaren etaEskairen partez.

ETXEBIZITZA

- Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea,komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (Iñaki).

- Usurbilen, 70 metroko etxebizitza bat alokatzen da, eguz-kitsua. Tlf: 608 671 925. Imanol.

- Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun,terraza eta igogailuarekin. 943 371 066.

-Etxebizitza bat alokatzen da Etxealdian. 2 logela, sukaldea,egongela. Eguzkitsua eta berritua. 620 565 731.

- Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egon-gela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 -943 36 22 15.

- Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duennorbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562.

- Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxebaten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181.

- Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik.Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940.

- 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an. Sukaldehandia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 balkoi eta 3leiho, dena kanpokaldera ematen duena. Ganbara eta12 metro koadro trasteroa. 185.000 euro. 666539284

- 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu).

- Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535.- Kaxkoan etxebizitza salgai. Hiru logeladuna, bi komun

eta trasteroarekin. 685 731 792.- 90 metro pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela,

sukaldea, 2 komun eta 7 metroko ganbara bat. Osoeguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan dago.699680265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera deitu).

- Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena).Prezioa: 360 euro. 943 373 414.

- Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela,bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691.

-Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915.- Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere

badu. Aukera etxe azpian garajea erosteko. 699720940- Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi

ondoan. Tel. 646.041915 Amaia.- Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943

365 299-Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112.- Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan

Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232.- 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800

metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913.- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo

Usurbilen. 630 274 906.- Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukal-

dea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407.- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.

671800275.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxokalean. Bi solairu, bakoitza 45 metrokoa, guztira 90metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970.

- 38 m2-ko garaje itxia salgai, Txaramunto kalean. 665677 195.

-Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.669645585 edo 943365191.

- 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463

- Nissan Almera salgai. Matrikula: SS-BG. Prezioa: 1.500,IAT (ITV) pasea du. 615 798 479.

- Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241.-50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti

garajean, ondo zaindua. 622369646.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak- Gure amona Bittori zaintzeko emakume euskaldun baten

bila nabil. Ordu batzuetarako. 605 707 643.- Zerbitzari euskaldun bat behar da. Lana egin nahi baduzu,

deitu zenbaki hauetara: 680 483 164 / 607 454 879.

-Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza.Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoamotorra edo kotxea izatea. 943369135

- Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza.Nahiago dugu Usurbilgoa eta euskalduna izatea.Interesatuak deitu 676355635 telefonora.

- LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prestegongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez UdarregiIkastolako idazkaritzatik izena ematera.

Lan-eskaintzak- Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetan

haurrak zaintzeko zein klase partikularrak ematekoprest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta HaurHezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia.652712099.

- Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko,edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo internamoduan. Tlf.: 628 692 334.

- LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neskaeskaintzen da. 680 453 563 (Maialen).

- Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da,etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinakegiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969.

- Neska euskalduna eta usurbildarra eskaintzen da, goize-tan haurrak zaintzeko. Tlf.: 637 110 069.

- DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest.Matematika, Marrazketa... Tlf.: 687 674 161.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zain-du... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskarazdakit. 943 365 079.

- Neska euskalduna eta usurbildarra eskaintzen da, goize-tan haurrak zaintzeko. Tlf.: 637 110 069.

- Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18urtetako esperientzia. 646717676.-Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik

8 urte arte klase partikularrak emateko prest.656753063.

- Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintze-ko. 660041361.

- Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsonabat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitateosoa ordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. 687 348223.

- Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kar-garik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da.Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia.

- Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko.Erreferentzia onak. 661 091 863.

-Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzekoneska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119

- Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina per-tsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanakegiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da.666773813

- Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskain-tzen da neska bat. 663294970

- Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditutUsurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181.

- Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduakzaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez.620 093 697.

- Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzekoneska bat eskaintzen da. 626618097.

-Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzenda gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123

-Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko per-tsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adi-neko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edointerna moduan aritzeko. 633709347.

- Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrakematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo [email protected] Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan

lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanakegiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 603794547.

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 635217362.

- Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanakegiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetan ari-tzeko, 677593772.

- Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edogaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsonahelduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza laneta-rako. Esperientziduna. 658107757

- Emakume batek interna moduan pertsona helduak zeinhaurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411.

- Jardineritza lanak egiten ditut. Iñaki: 677 44 31 40.-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zain-

tzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835.-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest

nago. 648 785 026.-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan

egiteko prest. 648 785 026.- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666

38 26 97.-Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritze-

ko eskaintzen da. 608 835 033.-Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325.-Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752.-Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik

Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke Usurbilen.Telefono zenbakia: 616 260 451.

- 3 hilabeteko Seter ingeles arrazako txakur txikiak salgaiAginagan. 943361512 (eguerdiko 12:00etatik aurrera).

- Bi hilabeteko bost txakur-kume gara etxe bila. Gureanezin dute hainbeste animalia izan eta bestela txakurte-gira eramango gaituzte. Mesedez, eraman gaitzazue.Deitu 635 714 030.

- Belarritakoa galdu nuen Santixabel egunean, kaxko ingu-ruan. Balio sentimental handia du, aurkitu baduzu,deitu telefono honetara: 687 406 209.

- Kalezar auzotik txirrindula bat desagertu da. 27 zazpiurte ditu, Peugeot marka, kolore zuria, emakumezkomodeloa, palankazko kanbioekin koadro ondoan etajarlekuan koxka bat dauka egin berria. 675 71 72 67

- GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126.- Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344.- Katakume bat hartuko nuke gustora baserrirako.

666539284- Masajeak ematen diut: reflexologia, siatsu, masaje oroko-

rra... 943 365 079 deitu eta utzi zure mezua. - Usurbil eta inguruetan, belardiak behar dira, belarra jaso-

tzeko. Tel: 607457004. Dani- Umea kotxean eramateko ziurtasun aulkia (10 kilotik

gorakoa eta etzaten dena) erosiko nuke. Tlf:658721427

- Kamera digital bat desagertu zitzaigun liburutegian, mar-txoaren 11n. Asko eskertuko da bueltatzea. 686 554145 (Ana).

- Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko baz-kariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkarte gas-tronomikoetan...... 670 410 273.

- Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191.

- Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60.- Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273.- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari

buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609468 759 [email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu665745071 (Iñaki).

- Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa.Maketa bat entzungai daukat. 690784113

Ohar, zorion agur, jaio edo hildakoen berri emateko azkeneguna: asteartea, eguerdiko 12:00etan.

[email protected]

ADI: datozen bi asteetan astearteak jai izango direnez,zorion-agurrak edo bestelako oharrak astelehenerako

ekarri behar dira, eguerdiko 12:00etarako [email protected]

Page 19: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c
Page 20: ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil ...ASTEKARIA - 2011ko urriaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, 465. zenbakia w Gaztelekua, berriz ere martxan w w. n o a u a. c