ASTEKARIA 88

4
Gipuzko Buru Batzar www.gipuzko.eus 2015-10-15 #AstekoGaia Gipuzkoan, aurten 4.160 miloi euro bilduko ditu Foru Ogasunak, iaz baino 225 miloi gehiago. Enpresa asko oraindik estu dabil krisiaren zamapean, eta gorabeherak ez dira harritzekoak zerga-bilketan. Nolanahi ere, zerga-diruen hazkundeak ezagun du ekonomia berpizten ari dela. Ezker abertzalea esan eta esan ari da Markel Olano buru duen foru-gobernua kentzera doala fortuna handien zerga, 66 milioiko bilketa eragingo duena. Gauzak erdizka esatea, manipulazioa izan ohi da jeneralean. Hala da oraingoan. EAJk gidatzen duen Foru Aldundiak egingo duena da zerga aldatu, ez ezabatu. Zer indargabetuko du? Enpresariak penatzen dituen zerga, adibidez lokalak eta makinak enpresarien ondasuntzat aitortu beharra, enpresa-jarduerako aktiboak. Bilduren zerga hori ez da bilduko. Baina ondarearen gaineko zerga prestatu egingo du Foru Aldundiak, moldatuz, Bizkaia eta Arabarekin bateratzeko. Beraz, zerga-bilketan ez da hutsunerik izango Gipuzkoan. Bestetik, jakingarria da aurten jasoko diren 225 miloi gehiago horretan, fortuna handien zergak utzitakoa 1’3 miloi dela, alegia, %0’3. Halaber, aipatzekoa da diru- bilketaren %6 sozietate-zergatik datorrela eta %36 errenta aitorpenetik, hau da, neurri handian laneko errenta aitortzetik. Ondorioa garbia da: funtsezkoa da, zergen bidez ere, enpresen aurrerabidea ahalbidetzea, azken batean lan-iturria direlako eta gizarte bidezkoagoa egiteko aberastasuna sortzen dutelako, sozietate-zergak eta langileen errenta-aitorpenak medio. Oraindik ez gara krisitik atera. Ateratzen ari gara. Urtetako krisi sakon honek kinka larrian jarri ditu makina bat enpresa eta sendi, estutasunean erakundeak eta herritarrak. Gaurko kulturaren ezaugarria da gauzak azkar eta bat-batean gertatzea: waxapak, emailak, internetezko informazioa… ziztu bizian dabil komunikazioa. Bizitzak, ordea, bere pausajea du eta ez da eten gabeko esprinta. Krisitik ateratzea ere prozesua da eta ezin da kolpe batean egin. Pertsona bat Zainketa Berezien Gelan badago, denbora eta laguntza beharko du bere onera etortzeko, pixkanaka eta gorabeherak pasata. Gure ekonomia-sarean berdintsu. Enpresak eta lana suspertzen eta indartzen laguntzeko dago politika, kasu honetan, zerga-politika. Horretan ari da Foru Aldundia, berriz ere. Iñigo Urkullu Lehendakariak Eneko Goiari adierazi dio Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Donostiarekiko Lehendakariak, Donostia 2016ekiko duten konpromisoa adierazi dio, izan ere Donostiarentzako zein Euskadirentzako oso garrantzitsua da. Era berean, Donostiako alkateak eta Lehendakariak hiriko azpiegituren gainean hitz egin dute: Donostialdeako Metroari eta Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko geltokiari buruz hitz egin dute, inguruko aireportuetatik Donostiarako sarreren inguruan ere aritu dira. Tabakalera; hiriak egiten duen turismoaren aldeko apustuak sortzen dituen beharrak; eta Anoetako Estadioaren berritzea eta proiektua finantzatzeko erakundeek dituzten konpromisoak ere landu dituzte . Halaber, Urumea ibaiaren bideratzea aztertu dute egun martxan da eta obrek jarraipena izatearen beharra partekatu dute: hurrengo fasea egiteko eta, beraz, Loiola, Txomin Enea eta Martuteneko auzoetan uholdeen arazoak konpontzeko. Udalek bakea eta bizikidetza sendotzeko eta garatzeko eta biktimen oroimenean bete behar duten zereginen inguruan ere aritu dira lehendakaria eta Donostiako alkatea.

description

Hainbat gaiei buruzko gure ikuspegia eta iritzia garbi jasotzen dituen astekaria. Irakurri eta zabaltzeko.

Transcript of ASTEKARIA 88

Page 1: ASTEKARIA 88

Gipuzko Buru Batzar www.gipuzko.eus

2015-10-15

#AstekoGaia

Gipuzkoan, aurten 4.160 miloi euro bilduko ditu Foru Ogasunak, iaz baino 225 miloi gehiago. Enpresa asko oraindik estu dabil krisiaren zamapean, eta gorabeherak ez dira harritzekoak zerga-bilketan. Nolanahi ere, zerga-diruen hazkundeak ezagun du ekonomia berpizten ari dela.

Ezker abertzalea esan eta esan ari da Markel Olano buru duen foru-gobernua kentzera doala fortuna handien zerga, 66 milioiko bilketa eragingo duena. Gauzak erdizka esatea, manipulazioa izan ohi da jeneralean. Hala da oraingoan. EAJk gidatzen duen Foru Aldundiak egingo duena da zerga aldatu, ez ezabatu. Zer indargabetuko du? Enpresariak penatzen dituen zerga, adibidez lokalak eta makinak enpresarien ondasuntzat aitortu beharra, enpresa-jarduerako aktiboak. Bilduren zerga hori ez da bilduko. Baina ondarearen gaineko zerga prestatu egingo du Foru Aldundiak, moldatuz, Bizkaia eta Arabarekin

bateratzeko. Beraz, zerga-bilketan ez da hutsunerik izango Gipuzkoan.

Bestetik, jakingarria da aurten jasoko diren 225 miloi gehiago horretan, fortuna handien zergak utzitakoa 1’3 miloi dela, alegia, %0’3. Halaber, aipatzekoa da diru-bilketaren %6 sozietate-zergatik datorrela eta %36 errenta aitorpenetik, hau da, neurri handian laneko errenta aitortzetik. Ondorioa garbia da: funtsezkoa da, zergen bidez ere, enpresen aurrerabidea ahalbidetzea, azken batean lan-iturria direlako eta gizarte bidezkoagoa egiteko aberastasuna sortzen dutelako, sozietate-zergak eta langileen errenta-aitorpenak medio.

Oraindik ez gara krisitik atera. Ateratzen ari gara. Urtetako krisi sakon honek kinka larrian jarri ditu makina bat enpresa eta sendi, estutasunean erakundeak eta herritarrak. Gaurko kulturaren ezaugarria da gauzak azkar eta bat-batean gertatzea: waxapak, emailak, internetezko informazioa… ziztu bizian dabil komunikazioa. Bizitzak, ordea, bere pausajea du eta ez da eten gabeko esprinta. Krisitik ateratzea ere prozesua da eta ezin da kolpe batean egin. Pertsona bat Zainketa Berezien Gelan badago, denbora eta laguntza beharko du bere onera etortzeko, pixkanaka eta gorabeherak pasata. Gure ekonomia-sarean berdintsu. Enpresak eta lana suspertzen eta indartzen laguntzeko dago politika, kasu honetan, zerga-politika. Horretan ari da Foru Aldundia, berriz ere.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Eneko Goiari adierazi dio Eusko Jaurlaritzaren

konpromisoa Donostiarekiko

Lehendakariak, Donostia 2016ekiko duten konpromisoa adierazi dio, izan ere Donostiarentzako zein Euskadirentzako oso garrantzitsua da.

Era berean, Donostiako alkateak eta Lehendakariak hiriko azpiegituren gainean hitz egin dute: Donostialdeako Metroari eta Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko geltokiari buruz hitz egin dute, inguruko aireportuetatik Donostiarako sarreren inguruan ere aritu dira. Tabakalera; hiriak egiten duen turismoaren aldeko apustuak sortzen dituen beharrak; eta Anoetako Estadioaren berritzea eta proiektua finantzatzeko erakundeek dituzten konpromisoak ere landu dituzte . Halaber, Urumea ibaiaren bideratzea aztertu dute egun martxan da eta obrek jarraipena izatearen beharra partekatu dute: hurrengo fasea egiteko eta, beraz, Loiola, Txomin Enea eta Martuteneko auzoetan uholdeen arazoak konpontzeko.

Udalek bakea eta bizikidetza sendotzeko eta garatzeko eta biktimen oroimenean bete behar duten zereginen inguruan ere aritu dira lehendakaria eta Donostiako alkatea.

Page 2: ASTEKARIA 88

www.gipuzko.eus

Espainiako Gobernutik Zumaiako Santio hondartzako

egokitze lanak burutzeko konpromezua lortu dute

Joseba Agirretxea, Euzko Abertzaleak Taldeko Diputatua, eta Oier Korta, Zumaiako alkate jeltzalea, baikor agertu dira Kostetako Zuzendaritza Nagusia Santio hondartzako egokitze lanak burutzeko Protokoloa osatzera konprometitu ondoren.

Agirretxeak adierazi du “albiste ona dela” Protokolo hau burutzea baina tamalez “legegintzaldi bukaeran etorri da”. Edozein kasutan, Agirretxeak oharrarazi du “Euzko Abertzaleak Taldeak oso hurbiletik jarrituko duela proiektu honen garapanea hitzak ekintza bihur daitezen”.

Bestalde, Zumaiako alkate den Oier Kortak adierazi du Kostetako Zuzendaritza Nagusiak esandakoaren arabera proiektua dagoeneko esleitua dagoela eta honen lanketa 11 hilabetetan luzatuko dela. “Guar lortu dugun konpromezua lehen urratsa besterik ez da; oso positiboa baina soilik lehenbizikoa. Espainiako gobernuari exijituko diogu proiektuan jasoko diren ekintza guztiak ahalik eta azkarren eta beharrezko baliabide ekonomikoekin burutu daitezela. Zumaiako herritarrak denbora gehiegi daramate lan hauen esperoan”.

Aurrekontu hauekin PPk euskaldunen bizitza hobetzeko ez duela ezer egiteko

asmorik azaltzen du

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak 2016rako Estatuak egin duen Aurrekontu Proiektu Orokorraren Legea baztertzen duela esan du, “Euskadirekiko dituen betebeharrak betetzen ez dituelako”. María Eugenia Iparragirrek eta José María Cazalisek defendatu dute EAJ-PNVren jarrera Ganbara Nagusian gaur egin den eztabaidan. Bien ala biek esan dutenez, kontu horiek “bidegabeak eta erabat propagandistikoak dira”. María Eugenia Iparragirrek defendatu ditu Euskal Taldearen zuzenketak, eta berak adierazi duenez “ez da behar hainbesteko arrazoitua izan” Talde Popularrak zuen asmoa, hau da, hurrengo ekitaldirako kontuen proiektuan aurreikusita zeuden 1,5 milioiei beste 350.000 euro eransteko balioko zuen zuzenketaren erdibidekoa lortzea. Izan ere, Senatuko Osoko Bilkurara Gobernutik etorri den ordezkari bakarra izan da Mendez de Vigo ministroa eta berak egin dio, pertsonalki, eskaintza hori Irungo senatariari. Azken horrek ez du onartu proposamena eta esan dio “azken momentura arte ez duela etsiko” EAJ-PNVren asmoa baita, Kultura Ministerioak beste 3 milioi euro gehiago jar ditzan eta guztira 4,5 milioi lortzea. “Donostia 2016, merezi duen proiektua izatea lortzeko azken ahalegina egitea nahi dugu; zer izan zitekeen eta ez den, albo batera utziz” erantzun dio senatariak.

2015-10-22

#elkarrizketa

9:30 RNE Markel Olano

22:15 Onda Vasca Joseba Egibar

2015-10-21

#hitzaldia

“Ciudades para vivir,

ciudades para convivir”

Eneko Goia

Donostiako alkatea

Universidad de Deusto

Campus de Donostia

9:30h

Organizada por DeustoForum

2015-10-21

#hitzaldia

“Bidea eginez”

Juan Jose Ibarretxe

Lehendakaria

San Telmo Museoa, Donostia

19:00h

Kaskarin elkarteak antolatuta 2015-10-27

#elkarrizketa

21.45 ETB1 Azpimarra

Joseba Egibar Agendarako zerbait baduzu

[email protected]

helbidera bidali

Page 3: ASTEKARIA 88

Gipuzko Buru Batzar www.gipuzko.eus

2015-10-16

#AstekoGaia

La Hacienda Foral de Gipuzkoa recaudará este año 4.160 millones de euros, 225 millones más que en 2014. Muchas empresas se hallan todavía en dificultades, y no es de extrañar que sucedan altibajos en la recaudación. No obstante, el incremento de los ingresos muestra que la economía se está recuperando.

La izquierda abertzale no para de decir que el gobierno foral de Markel Olano eliminará el impuesto a las grandes fortunas por el que Gipuzkoa recaudará este año 66 millones. Decir las cosas a medias, por lo general, es manipular. La Diputación que dirige el PNV, lo que va a hacer es reformar el impuesto, no suprimirlo. ¿Qué es lo que se va a derogar? El impuesto que penaliza a los empresarios, por ejemplo al imponerles como patrimonio personal los locales y máquinas, los activos productivos. Ese es el impuesto de Bildu que va a dejar de recaudarse. A la vez, la Diputación preparará un impuesto de patrimonio, armonizándolo con Bizkaia y Araba. De modo que no habrá vacío recaudatorio en Gipuzkoa.

Por otro lado, es interesante el hecho de que del incremento de los 225 millones de recaudación de este año, lo que ha aportado el impuesto a las grandes fortunas ha sido 1’3 millones, es decir, el 0’58%. Asimismo es de señalar que el 6% de la recaudación proviene del impuesto de sociedades y el 36%, de las rentas, en gran medida de las rentas de trabajo. La consecuencia es clara: es fundamental promover la competitividad de las empresas también por medio de la fiscalidad, ya que son la fuente de empleo y crean los recursos para construir una sociedad más justa, gracias al impuesto de sociedades y a las declaraciones de las rentas de trabajo.

Todavía no hemos salido de la crisis. Estamos saliendo. Esta profunda y grave crisis que está durando años ha provocado situaciones de emergencia en numerosas empresas y familias y dificultades en instituciones y ciudadanía. Uno de los rasgos culturales de hoy en día es la rapidez y la inmediatez: whatsapp, email, información vía Internet… la comunicación se transmite a gran velocidad. Pero la vida tiene su ritmo y no es un sprint sin fin. También la salida de la crisis es un proceso. No se puede realizar de golpe. Cuando una persona está en la UCI, necesitará tiempo y ayuda para mejorar, y lo hará poco a poco y con altibajos. Sucede algo parecido en nuestra economía. De modo que la política, en este caso, la política fiscal, es una herramienta para ayudar al tejido económico a que se recupere y fortalezca. La Diputación está en ello, nuevamente.

El lehendakari Urkullu ha trasladado a Eneko Goia el compromiso e implicación

del Gobierno Vasco con Donostia

El lehendakari, se ha comprometido con el 2016, que tiene gran relevancia no solo para Donostia, sino también para Euskadi. Urkullu y Goia han conversado en torno a las infraestructuras de la ciudad: los proyectos del metro de Donostialdea y de la futura estación del Tren de Alta Velocidad, los accesos desde los distintos aeropuertos cercanos a Donostia. Tabakalera, las necesidades que plantea, la apuesta que la ciudad hace por el turismo, y la remodelación del Estadio de Anoeta y los compromisos de las diferentes instituciones para su financiación, han sido también objeto de conversación entre ambos dirigentes. Asimismo, han analizado las obras de canalización del Urumea, cuya fase está en marcha, y han compartido la necesidad de que estas obras tengan continuidad para que se aborde la siguiente fase y solucionar el problema de inundaciones existentes en las zonas de Loiola, Txomin Enea y Martutene.

No han dejado de lado el papel que tienen que jugar los ayuntamientos en la consolidación de la paz y la convivencia, así como en la memoria de las víctimas del terrorismo y de la violencia.

Page 4: ASTEKARIA 88

www.gipuzko.eus

Arrancan a Costas el compromiso de acondicionar la playa de

Santiago de Zumaia

Joseba Agirretxea, Diputado del Grupo Parlamentario Vasco EAJ-PNV, y Oier Korta, alcalde jeltzale de Zumaia, han mostrado hoy su satisfacción después de que la Dirección General de Costas se haya comprometido a elaborar un Protocolo de actuación para el acondicionamiento de la Playa de Santiago. Agirretxea ha considerado “una buena noticia” la elaboración de ese Protocolo pero ha lamentado que este compromiso se produzca “al final de la Legislatura” y ha advertido que “el Grupo Vasco seguirá muy de cerca la evolución del proyecto para que las palabras se conviertan en hechos”.

Oier Korta, ha informado que según lo comunicado por la Dirección General de Costas la redacción del proyecto ha sido ya adjudicada y su elaboración se alargará un máximo de 11 meses. “El compromiso arrancado hoy es solo el primer paso; positivo, pero solo el primero. Exigimos al Gobierno español que las actuaciones que se determinen en el proyecto se realicen con celeridad y con la disponibilidad presupuestaria que se requiera. Los vecinos y vecinas de Zumaia esperan estas obras desde hace demasiado tiempo”, ha zanjado.

Con estos presupuestos el PP no tiene ninguna intención de hacer nada para

mejorar la vida de los vascos

El Grupo Parlamentario Vasco en el Senado ha reiterado su rechazo al Proyecto de Ley de Presupuestos Generales del Estado para 2016, al considerar que “no cumple con sus obligaciones con Euskadi”. María Eugenia Iparragirre y José María Cazalis han defendido la postura de EAJ-PNV en el debate de hoy en la Cámara Alta, coincidiendo en son unas cuentas “injustas y totalmente propagandistas”. María Eugenia Iparragirre ha defendido las enmiendas del Grupo Vasco, entre las que ha repetido que la propuesta del Grupo Popular de transaccionar una enmienda que permita aumentar en 350.000 euros los 1,5 millones previstos en el proyecto de cuentas para el próximo ejercicio “no es suficientemente razonable”. Ha sido el propio ministro Méndez de Vigo quien, siendo el único integrante del Gobierno que ha acudido al Pleno del Senado, ha trasladado personalmente la oferta a la senadora irundarra, que ha declinado prometiendo que persistirá “hasta el último minuto” en el propósito de EAJ-PNV de que el Ministerio de Cultura aumente la dotación prevista en 3 millones de euros para alcanzar una financiación total de 4,5 millones. “Pedimos un último esfuerzo para que Donostia 2016 sea un proyecto como se merece; olvidando lo que podía haber sido y no es”, ha sido la respuesta de la senadora.

2015-10-22

#elkarrizketa

9:30 RNE Markel Olano

22:15 Onda Vasca Joseba Egibar

2015-10-21

#hitzaldia

“Ciudades para vivir,

ciudades para convivir”

Eneko Goia

Donostiako alkatea

Universidad de Deusto

Campus de Donostia

9:30h

Organizada por DeustoForum

2015-10-21

#hitzaldia

“Bidea eginez”

Juan Jose Ibarretxe

Lehendakaria

San Telmo Museoa. Donostia

19:00h

Kaskarin elkarteak antolatuta 2015-10-27

#elkarrizketa

21.45 ETB1 Azpimarra

Joseba Egibar Agendarako zerbait baduzu

[email protected]

helbidera bidali