ASTEKARIA - 2011ko azaroaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 470. … · 2019. 1. 29. · Noaua! -...

20
ASTEKARIA - 2011ko azaroaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 470. zenbakia Amaiur izan zen bozkatuena igandeko hauteskundeetan www.noaua.com Julian Urkiola erlezaina “Liztor asiarrak ehun kabi edo gehiago suntsitu ditu” Julian Urkiola erlezaina “Liztor asiarrak ehun kabi edo gehiago suntsitu ditu”

Transcript of ASTEKARIA - 2011ko azaroaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 470. … · 2019. 1. 29. · Noaua! -...

  • ASTEKARIA - 2011ko azaroaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 470. zenbakia

    Amaiur izan zen bozkatuenaigandeko hauteskundeetan

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Julian Urkiola erlezaina

    “Liztor asiarrak ehun kabi

    edo gehiago suntsitu ditu”

    Julian Urkiola erlezaina

    “Liztor asiarrak ehun kabi

    edo gehiago suntsitu ditu”

  • 3Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanATA R I KO H A I Z E AAlbistea iruditan

    Telefono interesgarriak

    NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, [email protected].

    Erredakzio kontseilua, [email protected]: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz.

    Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, MaddiZaldua, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga,Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola.

    Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    Udala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776 Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215 Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216 Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465 KZgunea 943 570 999Oiardo Kiroldegia 943 372 498

    Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia 943 372 001Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza 943 368 770Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza 943 366 340 Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076Iturralde botika 943 363 395

    DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

    Bi otar aukeran, Sohütako ikastola laguntzeko

    Aurreko urteen moduan,Sohütako ikastola lagun-tzeko aukera egongo daaurten, eguberrietako otarreak sal-gai jarri dituzte eta. Eskuratu nahidituzten herritarrek, izena emanbaino ez dute, Txiriboga edotaBordatxora gerturatuta, baitaNOAUA!-ko egoitzara telefonozdeituta ere. Zuberoako produktuakdituzten honako bi otarre daudeaukeran:

    Ahuski otarreaProduktuak: ardi gazta (1 kg), eztia

    (500 gr), ahate gibelarekin eginiko patea(200 gr), bizkotxo poltsa bat (200 gr).

    Prezioa: 37 euro.

    Irati otarrea Produktuak: ardi gazta (1 kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr),

    bizkotxo poltsa bat (200 gr) eta axoatxahalki xehatua saltsan (750 gr).

    Prezioa: 50 euro.

    Gaztetxo hauek ere animatu dira kanpaina honetara.

  • 4 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanHE R O R R E K E S A N

    LUIS ARANALDE

    Duela aste pare bat oihartzun handia izan zuen pren-tsan agertu zen agiri batek: “EUTSI BERRITUZ”kolektiboarena hain zuzen ere. Gipuzkoako Elizbarrutikogotzain Jose Inazio Munillaren jarreraren aurkako gutunbat helarazi zuen. Zera salatzen zuen karta horretan:Pastoral Batzordeko kideekiko “errespetu falta”. EutsiBerrituz-en ustez gotzainak erabilitako metodologia ez daegokia izan datozen bost urtetarako programaketa finka-tzeko orduan. Eta horrek eragin duena zera da: lehendikarazoak bagenituen gure gotzainarekin, gatazka hori area-gotzea.

    Zer da Eutsi berrituz taldea? Duela bi urte sortu zen etaGipuzkoako Kristauek (apaiz, erlijioso/a eta laiko) osatzendute. Orain arte bi gogoeta-otoitz topaketa egin ditu etabiak Ibaetako parrokian, ni neu animatzaileetako bat nin-tzelarik: musika jotzea eta irudiak jartzea izan zen nireardura. Hirugarren topaketa hil honen 26an egingo duguArantzazun. Gure herria baketzeko urrats berri bat emannahi da ekimen honen bidez. Besteak beste, JonanFernandez, Baketik Zentroaren Zuzendariak parte hartukodu. Jose Antonio Pagola eta bere lanaren aldeko sinadurabilketa ekintza ere antolatu zuen: 2.700 firmatik gora jasoziren Gipuzkoan.

    Talde honen helburu nagusia da “Elizbarrutiak azkenurte hauetan izandako eliz ereduari eusten laguntzea, etaaldi berean, Elizaren berrikuntzaren zerbitzura pausoakematea”.

    Kolektiboaren ezadostasunaren arrazoia zera da: bosturtealdiko Pastoral egitaraua egiterakoan martxan jarri denprozesua ez dela izan guztiz demokratikoa; izan ere,Pastoral Kontseiluan dauden zenbait kritikoren ekarpenakez dira kontutan hartu; Gotzaina, Bikario Nagusia etaberen ideologiakoek aurreratutako tesiak onartuak izan

    dira kritikoenak gutxietsiz. Berriro ere, elizbarrutiaren aho-tsa entzuteko aukera izan eta galdu egin gure Gotzainak.

    Datozen bost urte hauetan Pastoral Egitaraua gauzatubehar dugun pertsonen artean iritzi, sentsibilitate eta esti-lo ezberdinak daude. Guztiak ez badira kontutan hartzen,jai dago, berriro ere inposaketa nagusitzen da, eta horrekebanjelioaren balore funtsezkoenetako bat hausten du:senidetasuna, anaitasuna. Horrela jokatuz, “gotzainak bereelizbarrutiko kideekin sintonia eta komunio hutsune serioaduela erakutsi du, hiru hamarkada baino gehiagotan gerta-tu ez dena; zatiketa eta konfiantza eza sortu ditu”, diokolektiboak bere agirian.

    Kritikak ere izan ditu agertu duen jarreragatik. Batekhonela zioen: “Talde horretako partaideek beren akatsakgotzainarengan proiektatzen dituzte… Gotzainak ez duentzuten, beti tronpatzen da, erratzen du… Beraiek, aldiz,beti dute arrazoi…Bidean oztopoak jarri besterik ez duteegiten…”.

    Anitza den herri honetako iritzi eta jarrera ezberdinak zer-gatik ez dira kontutan hartzen? Zeren beldur dira? Beldurrada jarrerarik ezkorrenetako bat. Paralizatu egiten zaitu, hego-ak mozten dizkizu, kontserbadore bihurtzen zaitu…Zergatik zenbait egitura arkaiko berritu nahi dituzten ideiakgaitzesten dituzte? Zergatik teologiaren hizkuntza berritzensaiatzen direnak baztertuak daude? Oraintxe ere BilbokoGotzainak Torres Queiruga teologoari debekatu egin diohitzaldi bat ematea, nahiz eta gero baimena eman murrizke-ta batzuekin. Gure Elizbarrutian ere bat baino gehiago zen-tsuratuak izan dira. Ebanjelioan askotan entzuten dira hona-ko esaldi hauek: “Ez izan beldurrik… Izan bihotz”…Beldurraren antidotoa elkarrenganako konfiantza da. Honekbai ematen duela kemena, gogoa, adorea. Konfiantza dadenon artean lortu nahi dugun komunioaren motorra.

    Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

    Eutsi berrituz

    IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGOARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO

    ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: abenduak 2. Idatzia ekartzeko azken eguna: azaroak 28.

  • 5Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanPI L-P I L E A NAmaiur izan zen indar bozkatuena auzo guztietan

    Normaltasuna nagusi izanzen EspainiakoGorteetarako hauteskundeegunean. Espainiako Kongresurakonahiz Senaturako bozetan, partehar-tzea handia izan zen, duela hiru urtebaino handiagoa.

    Zortzi hautesleku ipini ziren eta zor-tzietan Amaiur izan zen bozkatuena.Argazkian, hainbat herritar, Udarregiikastolako hauteslekuan bozka ematen.

    Gipuzkoan eman diren emaitzeiesker, Xabier Mikel Errekondo usurbil-darra Amaiur koalizioko diputatuaizango da Madrilgo Kongresuan, dato-zen lau urteotan. Udarregi ikastolako hauteslekuan, hainbat herritar bozka emateko zain.

    ALDERDIA

    Espainiako Gorteetarako hauteskundeak UsurbilenBOZKAK ERROLDAREN PORTZENTAIA BOTOEN PORTZENTAIA

    HAUTES-MAHAIA ERROLDA BOTOAK NULOAK BALEKOAK ZURIAK ABSTENTZIOAALDERDIEIEMANDAKOAK

    GUZTIRA 4.689 3.196 20 3.176 28 3.148 1.493 %31,84

    4 - KASKOA

    3 C - ZUBIETA

    3 B - KALEZAR, TXIKIERDI

    3 A - KALEZAR, TXIKIERDI2 B - AGINAGA

    1 A - KAXKOA

    1 B - KAXKOA

    2 A - URDAIAGA, SANTUENEA

    AMAIUR

    EAJ-PNV

    PSE-EE

    PP

    IU-Ezker Anitza

    EQUO

    UPYD

    BESTEAK

    % 39,92

    % 11,56

    % 8,27

    % 4,16

    % 1,83

    % 0,62

    % 0,47

    % 0,30

    1.872

    542

    388

    195

    86

    22

    29

    14

    % 59,47

    % 17,22

    % 12,33

    % 6,19

    % 2,73

    % 0,92

    % 0,70

    % 0,44

    866808

    538

    376

    579574340608

    611562

    336

    246

    384390239428

    61

    4

    2

    2500

    605561

    332

    244

    382385239428

    45

    5

    0

    2435

    601556

    327

    244

    380381236423

    255 %29,45246 %30,45

    202 %37,55

    130 %34,57

    195 %33,68184 %32,06101 %29,71180 %29,61

  • 6 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanKA L E J I R A N

    Krisia gora eta krisia behera (gehiagobehera!) entzun da sekula ez bezalaagintarigaien ahotatik. Zer egingoduzu zuk agintari zarenean, krisiari aurre egite-ko? Krisiari erreferentzia egiten zitzaionean,krisi ekonomikoari baino ez zitzaion egiten

    (duen garrantzia kendu gabe). Baina badago beste krisi motabat, ahaztu behar ez dena eta ekonomikoaz gain, beste krisimota batzuetan ere eragin zuzena duena: zentzuaren krisia.Zentzu pixka batekin jokatzearen krisia, alegia. Diruak diruaegiten duela eta burua galduta ibili gara. Eta orain, dirua erebai! Ez dugu, futbol-esaerak dioen moduan, “cantera” landu,“cartera” baizik. Eta halaxe joan zaigu, pentsatu gabe, herrial-de baten harrobia hezkuntza dela. Hezkuntzan inbertitubehar da. Baina hitzak dioen bezala, inbertsioak itxaroteadakar, eta gaur egun…hankak ez, hegalak izan nahi ditugu.Horregatik eta krisi mota guztiei aurre egiteko tresna denezhezkuntza, txoriburu horien guztien eskutatik at egon behar-ko luke. Lehen Hezkuntzako semeari matematiketan lagunduezin dion aitak ezin du presidente izan, eta gutxiago herriaren,gizartearen hezkuntza behar bezala aurrera eramateko gai izan.Egunen baten, adituen buruetan egongo den itxaropenez…

    Urtero bezala, urriaren 23an izangenuen Gipuzkoako Jubilatuenelkarteak antolatzen duen ibilal-dia, oraingoan Lasarte-Orian ospatu dena.Egun pasara bertaratu ginenon artean,giroa ezin hobea izan genuen eta buelta oso

    polita.Seiehun bat lagun elkartu ginen, zazpi edo zortzi kilo-

    metro egitera. Ibilaldia bukatu ondoren, MichelingoKiroldegian bazkaldu genuen. Gero, dantza saioa.Amaieran, denok gustura datorren urtera arte agurtuginen, hurrengoan Tolosara joateko.

    Bestalde, 1951. urtean jaiotako 19 emakumeakErrioxara egun pasa egin genuen. Hirurogei urte ospa-tzeko gaia iruditzen zitzaigun eta benetan egun ederrahemengo eguraldia ikusirik, abiatzeko garaira arte ezgenuen euririk izan.

    Museo polita ikusi, ardo pixka bat edan, bazkaldu etakantatu, zer gehiago eskatu.

    Hemen ondoan duzue oroimenerako argazkia. Pakitafalta da bertan, bera baitzen argazkilaria, baina badubeste argazki oso polita ere. Agur eta urte berri on guz-tioi!

    Ibilaldia eta kinten bilkuraAG I N A G A Mª ANGELES ARRUTI

    Zeinen bitxia den ura, ezta? Hainda askea, arina… Dituen ezauga-rri guztiak zenbaezinak dira: beroespezifiko handia, kohesioa, konduktibita-tea, irakite puntu altua, polaritatea, gaina-zal tetsioa, kapilaritatea…

    Hauek guztiak ezezagunak egingo zaizkizue gehienei,baina bada bat, guztiok ikusi ahal izan duguna: ura ososuntsigarria izan daiteke.

    Bide luzea geratzen da oraindik berreskuratze lane-tan, baina pixkanaka pixkanaka, ekaitzaren ondorengoura bezalaxe, gauzak bere onera itzultzen ari dira.

    Auzoa ez da etsipenean ito eta irrifarreak loratu dirabaratze lokaztuetan. Ekitaldi eta goizaldera arte luzatu-riko kontzertuei esker Santuenea bizirik dagoela ikusdezakegu.

    Azaroaren 20ko hauteskunde eguna igaro berri dugu-larik ere, geure auzunea mugimenduan dagoela nabaridaiteke.

    Gogoari eutsiz erakusten ari gara, ura bezain konstan-teak garela eta edozein egoeretara molda gaitezkeela, gureauzo txikia den ibaia lasaitasunerantz bideratuz.

    Gauzak bere onera itzultzen

    SA N T U E N E A JON ETXABE

    Hauteskunde egunean

    KA L E B E R R I ENEKO HARREGUY

  • Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanKA L E J I R A N 7

    Zaharrak berriKA L E Z A R MAIDER MAKAZAGA

    Ring! Iratzargailua jo eta jo dabil. Aiba!Igandea da eta 7:15. Mendira?Bizikletan ibiltzera? PerretxikutaraAndatzara? Lanera? Dutxatu, gosaldu eta kalera.Ikastolarantz. Aspaldi bukatu nituen nikUdarregiko garaiak. Metalezko atea gurutzatu

    eta erdiko aretora: zenbat oroitzapen. Zenbat dantza. Zenbatantzerki. Inateurietako show haiek! Hor nengoen ni, auzokobeste askorekin igande batean, ikastolan. Hor nengoen erdilo, mahaiko lehendakaria nintzen ( a ze ohorea) zer zertokidangainera jakin gabe. Eguna azkar pasatu zen, NAN zenbakiakgora, erregelarekin markatzen eta sobreak gora eta behera, jen-dearen algara eta “Tokau zaik” behin eta berriz aditzen.Errealak 0-0, partida txarra, eta eskerrik asko, puntu bat. Tiktak, zortziak noiz etorriko zain, tik tak. Heldu da. Atea itxi,kutxak ireki eta kontaketa hasi da. Azkenean etxean, telebistapiztu eta, ez da amets gaiztoa bukatzen, gutxirako dago ordea.

    Bukatu dira eta ditxosozko hauteskundeak, hasi da garaiberria. 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. Emaitza zoragarria. ZorionakAmaiur eta animo hurrengo lau urtetarako, ez da lan errazaizango Madrilgo oihanean eta! P.D. hurrengo hauteskundee-tarako musika eta taberna txiki bat?

    1,2,3,4,5,6,7... Amaiur!

    AT X E G A L D E UNAI AIZPURUA

    Berri ugari gure etxealdean (auzo izate-ko ere ez gara osatzen). Baga: JJ ari dapentsatzen Londreseko olinpiadetaraaurkeztea. Modalitatea: Txalupako erreskatea.Alperrik da hari kontu hori burutik kentzensaiatzea. Onartu digun arrazoi bakarra arrau-nen ordez erratzak erabiltzea gaizki ikusita dagoela. Horretazaparte, uholde gehiago beharko lituzke entrenatzeko. Biga:Irubietako errepublika eta Zuhaiztiko erresuma ituna sinatze-kotan daude: Aurten ez diete tirorik botako zikoinei, beti ere,besteek ere beren esparruan botatzen ez badiete. Badakizue,ezingo lukete eraman besteek 4-5 kiloko oilagorra harrapatuizana. Ituna oraindik ez dute sinatu Alkortaenea-EtxeberriFederaziokoek. Hausnarrean omen dabiltza. Higa: NazioBatuen Antolaketari (Zubietako Herri Batzarrari) hauxe eska-tzekotan gara: errepideraino bide nagusia konpontzeko lain ezbadute, gutxienez Gabonetako argi kaiolak jar ditzatela zuhai-tzetan, plazan daudenen antzekoak, gu ez baikara gutxiago.Hemen ez jartzeko arrazoia komertziorik ez egotea bada, ezdaitezela kezkatu: semea prest dago kioskoa jartzeko. Bertanbabarrunak, kiwiak, uholdeak ekarritako sagarrak eta Itayakobertso afarirako txartelak saltzeko irrikitan dago.

    Irubieta, independente

    ZU B I E TA PELLO ARANBURU

    Teknologia berrien aroan murgil-duak bagaude ere, aitortu beha-rrean gaude oraindik ez delabehar bezalako teknologiarik sortu natura-ren haserrealdiak bete-betean eta zehazta-sun osoz aurreikusiko dituena.

    Hori izan da hain zuzen ere azaroko lehen asteburuanizan genituen azken euriteek uholdeak sortarazi eta jen-dea ezustean harrapatu izanaren ondorioa.

    Horren harira, herriak bultzaturiko ekimena ezin aipa-tzeke utzi, orain urte batzuk hain ohikoa zen auzolana.

    Auzolana ohiko lanetarako, auzolana ezbeharretarako,auzolana herri-lanetarako… Azken batean, auzolana ezezik, elkarlana.

    Eta elkarlana da hain zuzen ere gure gizartean pixkana-ka-pixkanaka indarra hartzen ari dena; aho batez indar-keriari ez esaterakoan, gehiengoak bat egin eta azkenhauteskundeetan herria bat dela azaltzerakoan.

    Zerbaitek indartu badezake herria, hori elkartasuna da.Eta hori da hain zuzen ere gure aurrekoek behin etaberriz erakutsi eta irakatsitakoa.

    Zehaztasunez ez bada ere sumatu daiteke datozengaraiak ez direla errazak izango.

    Utzi dezagun horretan. Ba, horri aurre egiteko, botadezagun begirada atzera, ez atzera egiteko, gure arbasoenirakatsiei so egin eta bidean aurrera egiteko baizik.

    Zaharrak berri, pauso berri!!! Ondo izan.

  • 8 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanHE R R I KO TA L D E A KZiortzak ikasturtea abiatu du,

    gazte belaunaldi berriekin indartuta

    DBH 2, 3 eta 4 mailetakoikasleei zuzendutakoeskaintza prest dutela,ikasturtea martxan dute jada ZiortzaGazte Elkartekoek. Hilean behin,hainbat ekintzen bidez, aisialdikojolasetan parte hartu edota gazteenintereseko gaiak ahotan hartukodituzte. Ondo pasatzeaz ahaztu gabe.13-16 urte arteko gazteei bilguneragerturatzeko gonbita luzatzen dutebegiraleek.

    NOAUA! Zer moduzkoa izan da ikas-turte hasiera?

    Irati Portu. Egia esan, hasten ari gara.Aurten hiru talde izango ditugu, DBH2,3 eta 4 mailetakoak. DBH-2ko taldea-rekin ikusi egin behar da oraindik jendegehiago etorriko den edo ez. Baina espe-rantzarekin, ilusionatuta gaude, hasieraona izan da. Hilabetean behin elkartzengara eta azaltzen direnekin egutegia ados-ten dugu.

    N. Urteotan, Ziortzako dinamikan zernolako aldaketak egon dira?

    I. P. Lehen astero izaten ziren saioak etadinamika beste bat izaten zen. Begiraleeta gazte asko zeuden eta oso talde indar-tsua zen. Gero geldialdia egon zen, parebat urtez ez zen ezer egon. Bilguneanegondako beste begirale batzuk eta bul-tzatuta, kanpaldi batekin belaunaldi berribatzuk hasi ginen Ziortzan. Urtean zeha-rreko saioak beranduago hasi ziren.Orain biltzeko maiztasuna baxuagoa da,une honetan gauden begiraleekin gehiagoematera ez baikara iristen. Halere, horrekez du esan nahi beti hala izango denik,oraingoz bai ordea.

    N. Etenaldi haren ostetik gaur artebilguneak izan duen ibilbidearekin gus-tura zaudete ezta?

    I. P. Etenaldi osteko lehen kanpamen-du hura esperimentu modukoa izan zen,zenbat jende joango zen jakiteko. Ia taldebat osatzeko gai ginen ikusteko. Ondogogoratzen banaiz, LH 3 edo 5etik hasieta orain begirale sartu zaizkigunak gaztezaharrenak ziren. Irudikatu zer adin tartezabaleko jendea biltzen saiatu ginen. 28

    gazte edo elkartu genituen. Hortik hasita,bost urteren tartean, askoz begirale gehia-go gaude, gazteak zirenak orain begiraledaude. Talde gehiago osatu ditugu,Ziortzak jada martxa hartua du.

    N. Kide izatetik begirale izateko bila-kaeran, nolakoa izan da egokitzapena?

    Ander Izeta. Egia esan, aspalditik espe-ro genuen, zain geunden momentua izanda. Etenaldiaren osteko lehenengo kan-paldira joan ginen ea ordutik urtero joa-teko adina bukatu arte. Orain jada, ikas-taroak egin eta monitore bezala sartugara, gustura, ilusioarekin.

    N. Ezagutzen ez duenarentzat, zein daZiortzako ohiko dinamika?

    I. P. Aisialdiaren bidez gai batzuk lan-tzen saiatzen gara. Jolas batzuk egitenditugu, beti ere helbururen bat lantzekoasmoarekin; antzerkiak, ginkanak herri-tik. Talde bakoitzak bereak izaten ditu.Lehen urteko taldearekin, dinamika osoparte hartzailea izaten da. Hitz egitekogune bat da, polita eta interesgarria.

    N. Zeintzuk dira gazteen interesekogaiak?

    I. P. Taldearen arabera zehazten joa-ten gara. Landu egin izan ditugun gaiak;koadriletako kontuak, drogen inguruanaditu bat ekarri izan dugu hitz egitera,sexualitatea ere landu izan dugu, gazteenarteko harremanak, aurrera begirakobeldurrak, ikasketekin zer egin eta hala-ko gauzak. Denetarik.

    Ziortzako hainbat kide, Udako kanpaldiko irudian.

    “Aurten hiru talde izangoditugu eta hilabetean behin

    elkartzen ari gara”

    IRATI PORTU

    N. Zer eskaini diezaioke Ziortzakhasi berri den gazteari?

    A. I. Herrikoak izan, denak elkarezagutu eta adinka klasean egonda,klase kideekin beste era bateko ekin-tzak egitea. Klasetik kanpora ere elkar-tu eta ondo pasatzea. Egunerokotasunbatean egingo ez zenituen gauzak lagu-nekin egitea. Hilean behin elkartu,barre egin eta ondo pasatzea.

    N. Zeintzuk dira Ziortzako gazteenekintza gogokoenak?

    A. I. Geure kasuan hitz egin egitengenuen. Oso gutxi ginen orduan, etakonfiantza handia egitea lortu genuen.Azkenean denetarik hitz egitea lortugenuen, baita politikaz ere egun bate-an. Orain dudan taldearekin kanpa-menduan egon naiz eta gazte hauekgehiago datoz mugitzera. Lasai hitzegiteko ere gune egokia da.

    I. P. Afariak ere asko egin ohi ditu-gu. Mahai inguru horretan gusturaegoten garelako. Urtean zehar hiruafari egiten ditugu, Santo Tomasak,edota Inauteriak aprobetxatuz.

    Ondo pasatzea helburu

  • 9“Begirale gazteek freskotasun handia ekarri dute”

    NOAUA! Luzatu gonbita belaunaldiberriei…

    Irati Portu. Zalantzarekin ez geratzeko.Etor daitezela, gustuko duten edo ez ikusieta erabaki dezatela jarraitu edo ez.

    Ander Izeta. Ziortza ez da talde itxibat. Lehenengo egunean etortzen denjendearekin taldea ez da ixten. Hurrengosaioetara etortzen diren gazteak ere ongietorriak izango dira. DBH3 eta 4an sar-tua dute Ziortzako esentzia hori. DBH2koak animatuko nituzke, etortzeko etalotsa gabe ikusteko zer den. Etor daiteze-la eta ondo pasako dutela ikusiko dute.Kanpaldian egon direnei galdetzeko bes-tela, nolako esperientzia bizi izan duten.

    N. Iaz, bilgunearen 25. urteurrenaospatu zenuten.

    I. P. Horazio Argarate eta MaiderMakazaga izan dira geure erreferentziak.Maider 19 urtez egon da monitore.Sorrerako garaietan eta orain egon da.Hango informazio guztia pasa digu,baina berak beti esan izan digu, Ziortzankokatuta guk geure bidea egin behar

    genuela. Taldera etorri diren begirale gaz-teek freskotasun handia ekarri dute, indarhandia, eta aurrera begira, 25. urteurrenhau inpultso bat izan da. Indartutagaude, gainera jende berriarekin oraindikare gehiago indartuta. Orain arteko espe-rientziarekin eta jende berriarekin, aurre-ra goaz.

    Hitzorduak, hilean behinDBH 2 asteazkenetan, 19:30etan. Hurrengo saioa, abenduaren 7an.DBH 3 ostiraletan, 20:00etan. Hurrengo saioa, abenduaren 2an.DBH 4 ostiraletan, 20:00etan. Hurrengo saioa, azaroaren 25ean.Informazioa: [email protected]

    Iaz 25 urte bete zituen Ziortza gazte elkarteak.

    Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanHERRIKO TALDEAK

    Urriaren 15ean, larunbate-an, Usurbiltzen Basherri tal-deak Ogigintza ikastaroaantolatu zuen Agerialden, orain arteegin den laugarrena.

    Juantxo Aranburu eibartarra etaTeba Gonzalez barakaldotarra etorriziren ikastaroa ematera, aurrekohiruetan legez. Bietako bakar batere ez da okin profesionala, biakautodidaktak dira. Horren ondorioz,aise iristen dira ikasleengana, haiekaskotan izandako zalantza berakbaitituzte.

    Hitzordua goizeko 9:30etan izanzen Agerialden. Bertaratutakoekbeirazko bol bat, taper bat, beirazkopoto txiki bat eta mantala ekarribehar zuten. Hasierako aurkezpenenostean, bi irakasleek ama orea zerden azaltzeari ekin zioten. Ama oreaetxean egin daitekeen legami natu-rala da, hau da, zerealen irinetandauden legami eta bakteria onbe-rak ugaltzen diren kultiboa. Ogiarizaporea, usain gozoa eta kontser-

    bazio luzeagoa ematen dio, eta gai-nera, askoz ere asimilagarriagoa etadigerigarriagoa egiten du. Ama ore-aren gorabeherak azaldu eta gero,ikasleek eskuak oretan sartu eta ora-tzeko zenbait teknika ikasi zituzten,bai eta ogia egiteko jarraitu behardiren urratsak ere: 1. hartzidura,2. hartzidura, tolesdurak, ebakidu-rak… Eskola ematen ari ziren bitarte-

    an, irakasleek ekarritako ore bat erelabean sartu zuten, ikasleek urratsguztien emaitza egunean bertanikusteko.

    Etxean egin beharreko urrats guz-tiak azaldu ondoren, ikasle bakoi-tzak ore bat eraman zuen etxeraogia etxean prestatu eta dastatuahal izateko. Tolestura, 2. hartziduraegiten utzi eta labera!

    Ikasleak, ikastaroa adi-adi jarraitzen.

    Etxean ere egin daiteke ogia

  • 10 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanERREPORTAJEALiztor asiarraren aurka, borroka betean

    Egoera kezkatzeko modukoa daeuren esanetan, eta hurrengohilabeteetarako aurreikuspe-nak ez dira hobeak. Liztor asiarra kalteugari eragiten ari da inguruotako erleenartean. Gipuzkoako Erlezain Elkartetikneurriak hartzen hasiak dira jada. JulianUrkiolak dakartza zehaztasun gehiago,igandean ospatuko den XIII. ErleEgunaren bezperatan.

    NOAUA! Buruhauste ugari eragitenari da liztor asiarra. Udazkenerakoordea, kalte gehiago iragartzen zenituz-ten. Aurreikuspen horiek bete dira?

    Julian Urkiola. Bete dira bai, ehunkabi edo gehiago suntsitu ditu. Orain,hostoak erortzen joan ahala geroz etagehiago ikusiko ditugu. Horren adieraz-garri, jendea deika eta deika ari dela.Udaberrian botatako kabi bakoitzarekinalderatuta, hamar aldiz kabi gehiago ate-rako dituzte. Santueneatik aurrera badabat. Ia suhiltzaileekin kentzen dugun,Bizkaia aldetik eskatu digutenez, hangomuseo batera eman nahi baitugu.

    N. Inguruotan badira kabi gehiago?J. U. Bai, Ibarrola ondoko zuhaitz

    batean. Baina hara suhiltzailerik erama-teko modurik ez dago. Nola egin geneza-keen aztertu nahi dugu.

    N. Erakundeetara jo duzue, konponbi-de bila…

    J. U. Duela bi aste, GasteizkoLegebiltzarrean egon ginen hamar parla-mentarirekin. Hiru planteamendu egingenizkien. Batetik, liztor espezie hau,espezie exotiko inbaditzaile izendatzeaeskatu genien. Bigarrenik, liztor hauekahalik eta gehien hil eta murrizteko, era-kargarriren bat bilatzea. Orain arte erabiliizan ditugunetara, liztorrez gain denetariketortzen baitzen. Azkenik, halakorik aur-

    kitzen ez den artean, erlezainen kalteakbaloratu eta eurei laguntza bat emateaeskatzen genien.

    “Hau du bere etxea”N. Zein da liztor honen jatorria?J. U. Jatorriz asiarra da eta dirudienez,

    Burdeoseko portura etorri zen.Oraindik ez dakite eta ez dute jakingoezta, nola ailegatu den. Urak pasea daeta arrastorik uzten ez dutenez...Burdeosetik kostaldean gora eta beherajoan da. Frantziatik duela bost urte esa-

    ten ziguten etorriko zitzaigula. Askotanesan izan ohi da, otsoa badatorrela etakasurik ez diogu egiten, baina etortzendenean konturatzen gara. Iazko urrianziurtatu zen, liztorra hemen dagoela.

    Hainbeste izango zenik ez nuen uste.Baina Gipuzkoan zabaldu da. 70 batkilometro konkistatu edo har ditzaketeurte betean. Badirudi lehorrera ez direlasartzen. Hezetasuna eta gune mendi-tsuak dituzte gustuko. Beraz, inguruhau baino hoberik zein? Hau du bereetxea.

    Gipuzkoako Erlezain elkarteko lehendakari da Julian Urkiola.

    Hezetasuna eta gunemenditsuak dituzte

    gustuko. Beraz, inguru haubaino hoberik zein?

    GUSTUKO TOKIAN

    “Alergia mailaren arabera, kontuz ibili

    behar da; heriotza ere eragin dezake-eta”NOAUA! Liztor asiarrik aurkitzen

    duen herritarrak, zer egin dezake?Julian Urkiola. Halako arazoren bat

    duenak udaletxera deitu dezala. Geuartean, Aldundikoekin lanean gabiltza,habiak dauden lekuetara suhiltzaileakjoan daitezen. Euren giza baliabideaketa materialak jartzea nahi genuke,dituzten lehentasunak errespetatuta.Ikastaro batzuk emango zaizkie.

    N. Ondorioek ez dute erleenganbakarrik eragiten, baita gizakion arte-an ere?

    J. U. Kontuz ibili behar da. Ziztadaegindakoan, gizakiok alergikoak baldinbagara, eta alergia mailaren arabera,

    kontuz ibili, heriotza eragin dezake eta.Gogorra da esatea, baina hala da.

    N. Nola identifika genezake liztorasiar bat?

    J. U. Bizitzeko proteinak eta bitami-nak behar dituzte. Proteinak edozeinzomorroren bidez lortzen dituzte etabitaminak loreetako elikagaietatik.Erlea harrapatu besterik egin behar ezduenez, erlauntza aurrean, geldirik ego-ten da. Erlea etortzen denean, lau han-kekin heldu eta aurreko pintzarekinlepoa mozten dio. Bertan jan edo kabi-ra eramaten du umeek jan dezaten. Lanhori nik hitzez azaldu baino denboragutxiagoan egiten du. Oso bizkorra da.

  • Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanERREPORTAJEA 11

    Igandeko Erle Egunean,

    liztor asiarraren kabi bat ikusgaiNOAUA! Erle Eguna ospatuko da

    igandean. Liztor asiarrak eragindakoegoera honek izango al du islarik igan-deko hitzorduan?

    Julian Urkiola. Iazko azaroan MartinBerasategi inguruan jaitsi genuen kabihandi bat dut etxean. Erle Egunera era-mango dut jendeak nolakoa den ikusdezan. Zuhaitzean handia ikusten da,baina bertatik bertara are handiagoadu. Ez da jaiotzen erlea bezala, hauburuz behera jaiotzen da.

    N. Erle Egunean bestelako nobeda-derik izango al da?

    J. U. Erleak naturan zer egiten duenazpimarratu nahiko nuke. Ez da baka-rrik gizakion sendagai bezala erabiltzen.Naturako %82a erle familiak poliniza-tzen du. Milatik gora espeziek. Eta%82tik %80ak erleak. Erlea desagertu-ko balitz beraz, polinizaziorik gabegeratuko ginateke. Ez litzateke udare-rik, mahats edo sagarrik izango.Einsteinek zioen moduan, erlea desa-gertuko balitz, lurra beste zazpi urteandesagertuko litzateke. Erleak zer egitenduen kontuan izan behar dugu. Garaibatean, Euskal Herrian erleak ohorezko

    tokia zuen. Bonbillarik ez eta, erleekegindako kandela argia izaten zen.Baita gozagarri moduan ere erleek ekoi-tzitakoa, azukrerik ez baitzen. Zenbaterlauntza izan, baserriek estatus bat iza-ten zuten. Eta erleak ohorezko tokianizaten ziren, eguteran.

    N. Erle Eguna beraz, erleak mereziaduen omenaldi gisa ulertu beharradugu?

    J. U. Hori da Erle Eguna. Merezi du,Usurbilen oso ondo jarria dago ErleEguna. Hitzordua Erle Laguneko kide-ok antolatuko dugu, baina protagonis-ta erlea baita.

    Azoka, Ezti Txapelketa, Irrien Lagunak…

    Urteko hitzordu gozoenaospatzeko egun gutxi gera-tzen da jada. XIII. ErleEguna igande honetan, azaroaren27an ospatuko da Usurbilen.Txapelketak, azoka, enkantea edotabazkaria ez dira faltako ErleenLagunak taldekoek prestatu dutenegitarauaren baitan.

    Aurpegi ezagunek osaturiko epaima-haiak lore bakar eta lore anitzeko eztipoto onena zein den erabaki beharkodu, eta gero enkantera atera, EuskalHerriko XIII. Ezti Txapelketaren bai-tan. Parte hartzaileek goizean goiz utzibeharko dituzte ezti potoak frontoian.Baita gozogintza txapelketan lehiatunahi dutenek ere. Eztiz eginiko postre-

    en txapelketa herrikoia antolatu da aur-ten ere.

    Pailazoak Askatasuna plazan izango diraBestalde, 3-11 urte arteko haurrek

    eginiko marrazkiak ikusgai izango diraAskatasuna plazan. Gustukoen ditu-zuenak bozkatzeko aukera egongo da.Boto gehien jasotakoak saria jasoko dueta parte hartzaile bakoitzak bi eztipoto. Askatasuna plazan bertan, IrrienLagunak izango dira, eztia yogurrare-kin banatzen. Dema plaza eta fron-toian, azoka izango da, besteak beste,bertsolariek girotuta. Hori guztia11:00etan hasi eta bazkalordura arte.Ohi denez, eguna Aginaga sagardotegi-ko bazkariarekin borobilduko da.

    Azaroak 27, igandea9:00-10:00 Ezti eta gozogintza lehia-

    ketetako partaideek ekarritako produk-tuen bilketa.

    11:00-14:00 Erakusketa, postuetakosalmentak, musika, bertsolariak, txa-pelketak...

    13:30 Erleek ekarritako ezti, gozo-gintza, eta marrazki lehiaketako saribanaketa. Eta ezti sarituen enkantea.

    14:30 Bazkaria Aginaga sagardote-gian. Menua: bakailu tortila, bakailuapiperrekin, idi txuleta entsaladarekin,intxaurrak, gazta eta membriloa. Kafea,sagardoa, ardo gorria, ardo beltza etatxanpaina.

    Prezioa: 24,50 euro. Txartelak aldezaurretik salgai: Txiribogan, Bordatxon.

    Antolatzailea: Erle Lagunak.

    Erle Eguna antolatzen

    aritu ohi da Julian Urkiola.

    Nola jakin zein den

    liztor asiarra?

    LIZTOR EUROPARRA-Harrapakaria, asiarra baino txikixeagoa.-Multzo txikietan ibiltzen da. -Kabi bakoitzean liztor asiarra baino hamar aldiz kopuru txikiagoan biltzen dira.-Gorputz horiagoa.-Bizkar beltza eta marroia.

    LIZTOR ASIARRA-Harrapakaria, europarra baino handixeagoa.-Hezetasuna eta gune menditsuak gustuko.-Zazpi milimetroko eztena du.-Europarrak bezain gorputz horia ez.-Bizkar beltza.-Hanka muturrak horiak.- 3 cm-tako luzera.

  • 12 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanELKARRIZKETAJulian Urkiola, Babilonia baserria

    “Errioak behar duen tokia murrizten ari gara”

    Erle Egunarekin burubelarridabil. Baina bestelako kez-karik izan du egunotanJulian Urkiolak. Babilonia bete bete-an harrapatu zuen azaroaren 6an,gainezka egin zuen Oria ibaiak.Metro eta hogei etxe barruan.Uholdeek utzitako egoeraren ingu-ruan jardun du NOAUA!-rekinJulian Urkiolak.

    NOAUA! Nola bizi izan zenutenazaroaren 6ko egun beltz hura?

    Julian Urkiola. Igande goizaldekohirurak aldera urak nahiko goranziren. Ezin lorik egin, ez zuen ater-tzen, ur soinua sumatzen genuen,urak geroz eta gorago. 11:30ak alderaura etxe barrura sartzear baina geldi-tu eta 20 cm edo gehiago behera eginzuen. Baina gero, bat batean urakgora egin zuen, ahal genuena altueranjarri eta justu atera ginen eta ez zego-en beste ezer egiterik.

    N. Urak goian ordu askoz manten-du ziren, noiz eta nolakoa izan zenitzulera?

    J. U. Orain arte sekula ez nuenikusi, urak gora igo eta mailari hain-beste denbora eustea. 16:30etatik22:00ak arte ur altuerari eutsi zion.Jaisten bazen ere oso gutxi. Gaueanjaitsi zenean, hemen ez zen argirik, ezzegoen ezer egiterik eta joan eginginen.

    N. Zer nolako panorama aurkituzenuten gero?

    J. U. Tristea, uste ez den gauza askoikusten dituzu. Lehenbizi burua

    lasaitu behar da, ez da erraza izaten.Udaletxera deitu genuen, udaltzain-goarekin egon ginen, eurek mangeraekarri zuten, lokatza gogortu bainolehen ahalik eta azkarren garbitzeko.Eskerrak udaltzaingoari.

    N. Uholdeek utzitako kalteakzeintzuk izan dira zuen kasuan?

    J. U. Baratzak ez du ezertarakobalio, berriz landu behar da. Etxebarruan, urak harrapatu dituen altza-ri eta elektrotresnak bota beharrakditugu. Ez dute funtzionatzen.

    N. 83ko uholdeak baino okerrago-ak izan direla diote. Zuk ere halauste duzu?

    J. U. Neure ustez, urak 83ko uhol-deen altuera ez du harrapatu. Bainaeuriteok kalte gehiago eragin dute.Lokatz gehiago utzi du oraingoan.Eta paretak eta gauzak, zenbat etadenbora gehiagoz urpean egon,gehiago bustitzen dira.

    Eta gero, kutsadura handia ekarridute. Oso adierazgarria da, gizakiokzer egiten ari garen.

    N. Urak jaitsi diren honetan, zerikus dezakezu etxetik?

    J. U. Penagarria da ikustea zenbatplastiko dauden, zer egiten ari garen.Behar bezala jokatuko bagenu, plasti-ko horiek hor ez lukete egon behar.

    Babilonia baserrian urak

    hartu zuen altuera zehaztu

    zigun Julian Urkiolak.

    “Urak 83ko uholdeenaltuera ez du harrapatu.

    Baina euriteok kaltegehiago eragin dute”

    JULIAN URKIOLA

    “Askotan naturari

    ez diogu erreparatu nahi izaten”NOAUA! Uholdeen kalteak

    arintzeko zerbait egin liteke?Julian Urkiola. Gure baserri

    atzean metro, metro eta erdi betetadago zuhaitzekin eta horrek librebehar luke. Zuhaitzak moztu etabazterrak garbituko bagenitu, uraaiseago joango litzateke.

    N. Segurarekin eta gestio lanakhasiko zenituzten. Kaltetumoduan, gabeziarik antzemanduzu?

    J. U. Kaltea jada egina dago, atze-

    ra bueltarik ez du. Etxe batean behardiren lanabesak, elektrotresnak eta,berreskuratzen ahalegintzea nahinuke. Bestalde, industrialde eta bes-telakoekin errioak behar duen tokiamurrizten ari gara. Gero, noizeanbehin hau pasatzen da.

    N. Zer ikasia badugu beraz?J. U. Nik uste naturak asko irakas-

    ten digula. Baina askotan naturari ezdiogu erreparatu nahi izaten.Aurrera besterik ez dugu begiratzen,edo norbere patrikari besterik ez.

  • 13Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanPIL-PILEAN

    Ostiralean, elkarretaratzea

    Egin Dezagun Bidea taldekoekhilabeteko azken ostiralekoelkarretaratzea deitu dute, euskalpreso politikoen eskubideen alde.Hitzordua ohikoa; mobilizazioa, aza-roaren 25ean burutuko da MikelLaboa plazan, iluntzeko 20:00etanhasita.

    Kantu-jira, larunbat iluntzean

    Azaroko azken larunbatarekinbatera ospatuko da kantu-jira-ren saio berri bat. Kantu Taldekoek,azaroaren 26rako finkatu dute hitzor-dua, iluntzeko 19:00etan MikelLaboa plazan. Hitzordura, kantu-liburuxka eramatea eskatu ohi duteantolatzaileek.

    Mobilizazioetan jarraitzen

    dute Michelingo langileek

    Lan hitzarmena eskatzekomobilizazioekin jarraitzendute Michelingo langileek.Duela aste batzuk lantegi aurreanelkarretaratu ostean, LangileenBatzordeak lan uzteak deitu ditu aste-otarako enpresak Gasteizen etaLasarte-Orian dituen plantetan. Joanden azaroaren 16an burutu zutenordubeteko lehen lan uztea, eta bestebi iragarriak zituzten, asteazkenera-ko, hilaren 23rako eta 30erako,14:00-15:00 artean hain zuzen.

    Lan hitzarmen duina eskatzen dute.Michelingo LAB sindikatutik gogoraraz-ten dutenez, “multinazional frantsesarenzuzendaritzatik egin den lan hitzarmeneskaintza lotsagarria da. Oraindik etagehiago kontuan hartzen baduguMichelinek duen estatuko filialak azkenurteetan lortu dituen irabaziak (192milioi euro 2010. urtean eta 2011koemaitzak hobetzeko bidean)”. Euren esa-netan, langileek aho batez baztertua duteenpresako zuzendaritzatik jaso duteneskaintza. “Soldata izoztea 2011 eta2012rako eta %1,5 igoera 2013 eta

    2014rako lanaldia dagoenean uztea.Kontratazioari aipamenik ez, arlo soziale-an hobekuntza txikiren bat eta gainerasekulako indarraldi luze batekin”, dioteLAB sindikatutik.

    Adostasunik ezEgoera konponbidean jartzen ez bada,

    Michelingo LAB sindikatutik iragarridutenez, mobilizazio gehiago izango diraaurrerantzean ere: “LABek argi du lehe-nengo mobilizazio hauek egoera blokeo-tik ateratzeko balio ez badute, mobiliza-zioek askoz garrantzitsuagoak izan behar-ko dutela”. Langileak lan uzteekin bategitera deitzen dituzte.

    Azaroaren 16an ordubeteko

    lan-uztea egin zuten.

    Urtarrilaren 11naztertuko da Segurolaren

    estradizio eskaera

    Patxi Segurola aginagarrarenestradizio eskaera aztertzekoeguna finkatua du Parisek, urtarrila-ren 11rako hain zuzen. Azaroaren16an eman zioten erabakiaren berriepaitegian. Usurbileginez.com weborrialdetik berri eman dutenez, "pro-zedura hori burutzeko Pariserainojoan behar izan zuen, bidaia derrigor-tua eta kontrol-neurri zorrotzak eza-rri zizkioten: joan-etorria egun bere-an egitera behartu zuten egun horre-tarako soilik balio zuen baimen ida-tzia emanda". Segurolak bederatzihilabete daramatza Autun herriankonfinatua, sorterritik 750 kilome-trotara. Bertatik ateratzea debekatuadu eta egunero bitan Jendarmerianaurkeztu behar du, goizeko 11:00taneta arratsaldeko 17:00etan.

    Ekozinemaldia, ostegun eta ostiralean

    Usurbiltzen Elkarteak etaEkologistak Martxan taldeakEkozinemaldiaren edizio berri batantolatu dute. Sei film proiektatukodira Sutegiko auditorioan.

    Azaroak 24, osteguna 19:00 Filmak: “La edad de la estu-

    pidez” eta “Gure Boliviarekiko zorekologikoa”.

    Azaroak 25, ostirala 19:00 Filmak: “Al final de la linea”,

    “La tierra es nuestra”, “Muga etamerkatuen historia”, “La historia delagua embotellada”.

  • 14 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanPIL-PILEANSaharako lurralde okupatuei

    buruzko bazkari-tertulia antolatu da

    Usurbilgo Elkartasun Taldeak,duela bi urte, BrahinDahane gonbidatu zuenhitzaldi bat ematera. Baina egunbatzuk lehenago, atxilotua izan zen etabertan behera geratu zen ekitaldi hura.Orain, bi urte beranduago, Saharakolurralde okupatuetako giza eskubideenekitzaile honi harrera egingo zaioUsurbilgo udaletxean. Eta ondoren,Txapeldunen egingo den bazkari-tertu-lian hartuko du parte. Datorren astear-tean izango da, azaroaren 29an. Izenaemateko epea ireki da.

    MunduBat elkartearen laguntzarekinantolatu ditu ekitaldi hauek UsurbilgoElkartasun Taldeak. NOAUA!ra igorriduten prentsa oharrean diotenez, “jaki-na da usurbildarrok herrien arteko elkar-tasunaz edota internazionalismoaz dau-kagun interesa. Zehazki, herritarron etaudaletxearen MendebaldekoSahararekiko daukagun sentsibilitateaaipagarria da”.

    Horren isla dira urtean zeharSahararen inguruan antolatzen direnherri-ekimen ezberdinak: “janari bilke-tak, hitzaldiak, karabanarako dirulagun-tzak, kontzertuak… Hainbeste herrita-rrek Tindoufen kokatuta dauden sahararerrefuxiatu kanpamentuetara egitendituzten bidaiek, jakin-min eta elkarta-

    sun hau adierazten jarraitzen digute”,diote Usurbilgo Elkartasun taldekokideek.

    Honen harira, Mendebaldeko Saharanpairatzen duten giza eskubideen zapal-kuntza salatzeko orain dela urte betemozio bat onartu egin zen eta udaletxe-ko balkoitik zintzilik dagoen Sahararbandera elkartasun honen lekukoa da.

    Horregatik, “Brahim Dahane Saharakolurralde okupatutako giza eskubideenekintzailea Usurbilen egotearen aukerazuekin konpartitu nahi dugu. Brahimek,orain dela bi urte herrira etorri beharzuen, baina tamalez egun batzuk lehenagoatxilotu zuten eta bertan behera geldituzen afari-tertulia hura”, eta astearteanegingo den deialdira gonbidatu dituzteinteresatuta dauden guztiak.

    Azaroak 29 asteartea13.00ean: Harrera Usurbilgo Udaletxean. Saharako Lurralde Okupatuetako egoerako testigantza (Brahim Dahane, ASVDH-ko lehendakaria).14.00etan: Bazkari-tertulia Txapeldun tabernan. Prezioa: 14 euro.Izena emateko: 646 449 358.

    Brahim Dahaneri harrera

    egingo zaio Udaletxean.

    Uholdeetako kaltetueklaguntza eskaerak egiteko

    epea, abenduak 7

    Azaroko lehen asteburuko euritee-tan kaltetutako herritarrek lagun-tzak eskatzeko aukera dute, abenduaren7ra arte. Usurbilgo Udaletik honakopausoak ematea aholkatzen ari dira:

    -Aseguru etxeekin kontaktuan jarri.-Aseguruaren polizak gertatutakoa

    kubrituko ez balu, AseguroenKonpentsazio Partzuergora deitu edozuzenean joan (Getaria kalea, 2.Donostia), hemen telefonoa: 943 43 3760 edo 902 222 665 (http://www.con-sorseguros.es). Datu hauek eskatuko diz-kigute: polizaren zenbakia, polizareniraungitze-data, ordaindutako azkenreziboa eta eragindako kalteen informa-zioa.

    -Baliteke kaltetuek segururik ez izatea,hala bada, derrigorrezkoa da udaletxetikpasatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiakigorritako fitxa bat osatu beharra dago,kalte eta balorazioarekin. ForuAldundiaren helburua fitxa horien bitar-tez kalteen informazioa lortzea da, zernolako laguntza sortu aztertzeko.Hemen osatu beharreko fitxa.

    -Espainiako Estatuak egon diren kalte-ei aurre egiteko ordezko laguntzak ema-teko aukera jakinarazi du. Bete beharre-ko eskaerak usurbil.net web orrialdetikjaitsi daitezke.

    -Eskabidea abenduaren 7a baino lehenaurkeztu beharko da, Donostian koka-tzen den Espainiako GobernuarenGipuzkoako Ordezkaritzan edoUsurbilgo Udalean. Ohartarazten dute-nez, "dena den, laguntza hauek oroko-rrean aseguruak estaltzen ez dituen kalte-ak estalduko dituzte, etxebizitza eta ber-tako tresnen kasuan izan ezik (kasuhonetan ondasuna aseguraturik ez izanarren, laguntza jaso daiteke)".

    “Asteartean izango da etainteresatuta dauden guztiei

    irekita dago bazkari-tertulia”

    TXAPELDUN TABERNAN

  • 15Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanIZERDI PATSETAN

    Etxeko eskubaloi partidakJubenil mutilak, Territoriala. 13.00hUsurbil KE - Aloña Mendi

    Kadete neskak, Euskal Liga. 16.00hUsurbil KE - Errotabarri

    Jubenil neskak, Euskal Liga. 17.30hUsurbil KE - Errotabarri

    Senior mutilak, 2. nazionala. 19.00hAtez Ate Usurbil - Urduliz

    Gipuzkoako Pilota TxapelketaAzaroak 25 ostirala, 19:30h Bergaran

    Eskuz banaka nagusiak FINALABergara-Usurbil (Ibon Aranalde).

    Azaroak 27 igandea, 12:00h HernaninEskuz binaka nagusiak 1. maila FINALAIlunpe-Usurbil (Xabier Santxo-Julen Urruzola)

    Mendi Astea, egunez egunAzaroak 30, asteazkena19:00 Bideo eta argazki emanaldia

    Joakin Pagolaren eskutik:Himalayako Cachemira lurraldeanaurtengo irailean egindako bidaia.

    Abenduak 1, osteguna19:00 Bideo eta argazki emanaldia

    Felipe Uriarteren eskutik: 2008kouztailean, euskal espedizio batKoskulak mendiaren gailurrera iritsizen...

    Abenduak 2, ostirala19:00 2011.urtean Andatza

    Mendizale Elkarteak antolatutakomendi irteeren bideo eta argazkiemanaldia. Ondoren, UsurbilgoAndatza Mendizale Elkarteko 1.Argazki Lehiaketaren sari-banaketa.Amaieran luntxa eskainiko da.

    Abenduak 3, larunbata08:00 Usurbildik irtenda, mendi

    ibilaldia burutuko da. Ondoren, bazkaria Patri jatetxean

    irteeran parte hartu dutenekin. Izenaaldez aurretik eman beharko da, ikus-entzunezko saioak programatu direnegunetan, antolatzaileek Sutegin jarri-ko duten mahaian.

    Oharra: Sutegin burutuko diren ekital-diak hasi aurretik, 2011ko federatu txarte-lak berritu eta asteburuko ibilaldirakoizena emateko aukera izango da.

    Andatzako antolakuntza taldekoak

    pozik orain arte eginiko bidearekin

    Gustura gaude, beste urtebetezsegitzeko, adierazi dute, egun,Andatza Mendizale Elkarteanlanean diharduten kideek. Lehen urteu-rrena bete dute bilgunean. Hamabi hila-beteotako balorazio baikorra egin dute,herritarrei datorren Mendi Asteko ekital-dietan parte hartzeko gonbita luzatzeare-kin batera.

    2010eko azaroan errelebo aldaketa ger-tatu zen Andatza Mendizale Elkartearenbaitan. Urtebete igaro da ordutik, etaegun antolakuntza taldean dauden kideekorain arte jorratu duten 365 egunekobidearekin pozik dira. “Oso gusturagaude. Talde bezala ere oso ondo moldatugara. Antolatu ditugun irteerak ere osoondo atera dira. Kalean sumatzen dugujendea gustura dagoela”, adierazi duteAndatzakoek. Euskal Herriko txoko des-berdinak ezagutzeko aukera eskaini dute,hilero antolatu izan ohi dituzten irteere-kin. Eta ekimen hauetatik kanpo, azkenaldian egin dituzten deialdiek izan dutenharrerarekin ere pozik dira Andatzakoak.“GPS ikastaroan plaza guztiak bete dira.Argazki lehiaketara 24 partaide aurkeztudira”, berri eman dute Andatzatik.

    Argazki lehiaketako txapeldunak aben-duaren 2an sarituko dituzte, azaroaren30etik hilaren 3ra ospatuko den MendiAstearen baitan, Sutegin antolatu dutenekitaldian. Lehiakideen argazkiak gaineraSutegiko erakusketa aretoko beirazko hor-man erakusgai jarriko dituzte. Sariketaegun berean, azken urte honetanAndatzakoek antolatu dituzten irteerakiruditan ikusteko aukera egongo da.Tartean, baita uztailean, Santixabelak pasaostean Pirinioetara egindako asteburupasakoak ere. Orduko hartan, helduak etabaita gazteak ere animatu ziren. “Autobusosoa bete genuen. Ia gazteak emanaldiraetortzen diren, Pirinioetako bideoa eskai-niko dugu eta. Gero luntx txiki bat dugu,argazki lehiaketako sariak eman ostean”,adierazi dute Andatzatik.

    2012an irteera gehiagoBadira Andatzakoek mendizaleei luzatu

    nahi dizkieten pare bat ohar. Batetik,urtarrila amaiera aldera, beranduenezotsailean burutuko dutela bilgunearen

    urteko batzar orokorra. Eta bestetik, dato-rren astean ospatuko den Mendi Astearenbaitan, mendiko asegurua berritzekoaukera izango dela. Federatu egin nahiduenak, andatza.com sartu eta handikizen emate orria deskarga dezake.

    Mendi Astea igarota, urte berriari begi-ra jarriko dira Andatzakoak. 2012an ereirteera gehiago antolatzekotan dira, etahitzorduok finkatze lanetan murgildutadaude. Tartean, aurten bezala, AndatzaEguna ospatu aurretik, bertako txabolainguruak txukuntzeko deialdia egitekotandira. “ Aurrekoan 6-8 lagun joan ginen etatxabola eta han zeuden aulkiak konpon-du, belarra moztu, adarrak kimatu…Halako lanak egin genituen. Aurten erebeste asmo batzuk baditugu. Ia jendeaanimatzen den”, luzatu dute gonbitaAndatzakoek.

    Gazteei gonbitaAurrera begira zerbait aldatzekotan,

    herritar gehiagorengana heldu nahi luketemendizale elkartekoek, adin tarte konkre-tu bat dutenengana hain zuzen.“Gazteengana ez gara gehiegi iritsi”, balo-ratu dute eta. Inork proposamenik egin,edota taldera gerturatu nahi badu, apun-tatu dezala honako hitzordu hau. AndatzaMendizale Elkartekoak ostegun iluntzerobiltzen dira, udaletxe ondoan duten egoi-tzan, DYA kokatu ohi den eraikinekobeheko solairuan. Aipatu moduan, oste-gun iluntzero, 19:00-20:00 artean. “Ateakirekita daude edonorentzat, ia gazteak ereanimatzen diren”, diote Andatzatik. Etanoiznahi, taldearen edota antolatzendituzten ekimenen berri, andatza.comweb orrialdearen bidez jaso daiteke.

    Felipe Uriartek ikus-entzunezkoa

    eskainiko du abenduaren 1ean.

  • 16 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanINGO AL DEU?Abizenak euskalduntzeko kanpaina

    Abizenak euskal grafiaz jar-tzeko informazioa biltzenduen eskuorriak banatuditu Usurbilgo Udalak, herriko 18urte arteko gazteen artean. Moduhorretan, eman beharreko pausoakzeintzuk diren azaldu nahi dute.

    Udaletik berri eman dutenez, "adintarte horretan berritzen du gazteaknortasun agiria, eta behin agiriak eginbehar dituenean, errazagoa da orduanabizenaren grafia euskaratzea. 18 urtebitarteko gazteek informazio-orriaetxean jasoko dute". Abizenaren grafiaaldatzeko interesa duenak,www.euskaltzaindia.net/eoda/deiturakhelbidera jo eta bertan abizenaren gra-fia zuzena zein den ezagutzeko aukeradu.

    Agiriak Bake Epaitegira eraman behar diraAbizena euskarazko grafiara aldatzea

    oso erraza dela ohartarazten dute

    Usurbilgo Udaletik. Agiriok bildubehar dira lehenik: udaletxean bertaneskura daitekeen errolda agiria, jaiotzeagiri literala (Bake Epaitegikoek egitendute. Donostian erroldatuta daudenekaldiz, hiriburuko Erregistro Zibilerajoan behar dute); NANaren fotokopiaeta ezkondua egon edo seme-alabarikizanez gero, familia-liburua.

    Informazio gehiago, udaleko Euskara ZerbitzuanAgiriok eskuratu ostean, guztiak

    Bake Epaitegira eraman behar dira.Informazio gehiago behar duenak,udaleko Euskara Zerbitzura jo dezake.

    Santo Tomas azokarako babarruna

    eta sagardoa ekartzeko epea zabalik

    NOAUA! Kultur Elkarteak antola-tu ohi duen Santo Tomas egunaabenduaren 18an ospatuko da aurten,baina prestaketa lanak abian dira jada.Babarrun eta sagardo lehiaketan partehartzeko asmoa duzuen herriko ekoizle-ontzat oharra; aipatu produktuakNOAUA!ko egoitzara ekartzeko epeaastelehenean, azaroaren 28an zabaldukoda, abenduaren 2ra arte. Zubiaren ondo-ren, epea abenduaren 12tik 15era zabal-duko da berriz.

    Sagardo lehiaketa-Partaide bakoitzak 8 botila ekarri

    beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5euro ordainduko zaio.

    -Gogoan izan sagardotegiak ez direlalehiaketa honetan sartuko.

    -Lehen saria, 150 euro eta txapela;bigarren saria, 90 euro eta hirugarrensaria, 50 euro.

    Babarrun lehiaketa-Partehartzaile bakoitzak kilo bat baba-

    rrun ekarri behar du. Eta babarrun kiloa-gatik, 12 euro ordainduko zaio.

    -Lehen saria, 150 euro eta txapela;bigarren saria, 90 euro eta hirugarrensaria, 50 euro.

    Informazio gehiago honako telefonozenbakian: 943 360 321 (NOAUA!).

    Udalak eskuorriak banatu ditu18 urte arteko gazteen artean.

    Aurten, abenduaren 18anizango da Santo Tomas azoka.

    Giza harremanei buruzkohitzaldia Aginagan

    Nerea Mendizabal adituakgiza harremanei loturikohitzaldia eskainiko du abenduaren1ean, Aginagako ludotekan.“Erlazioak eraikitzen: zigor, meha-txu eta xantaiak ekiditen” izangoda, arratsaldeko 17:30etan hasitajorratuko duen gaia. Ekitaldia,Antxomolantxa Elkarteak eta SanPraxku guraso elkarteak antolatudute.

    Santuenea etaArtzabalgo tabernakkudeatzeko deialdia

    Santuenea Gure Elkartea etaArtzabalgo Gure Pakea elkar-teko bi tabernen kudeaketa eslei-tzeko deialdia egin du UsurbilgoUdalak. Abenduaren 5eko eguer-diko 14:00ak arte aurkez litezkeproposamenak. Hona hemen bideialdi hauei buruzko zehaztasungehiago.

    Santueneako Gure Elkarteajubilatuen lokaleko tabernarenerabilpen eta kudeaketaren kon-tratazioa:

    -Xedea: tabernaren zerbitzua etalokalaren garbiketa aurrera erama-tea.

    -Burutzeko epea: urtebete, bestehiru urtez luzagarria urtez urte.Gehienez ere, guztira, 4 urte.

    Artzabalgo Gure Pakea jubila-tuen lokaleko portxea, sarrera,taberna, jangela eta behe oinekozerbitzu osagarrien erabilpen etakudeaketaren kontratazioa:

    -Xedea: taberna-jantokiarenkudeaketa, zaintza, harrera etabehe oineko garbitasuna aurreraeramatea.

    -Burutzeko epea: urtebete, bestehiru urtez luzagarria urtez urte.Gehienez ere, orotara, 4 urte.

    Informazio gehiago: usurbil.netedo udaletxean.

  • 17Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanINGO AL DEU?Agenda

    Goardiako farmaziakAzaroak 24, ostegunaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Azaroak 25, ostiralaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

    Azaroak 26, larunbataAcha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte

    Azaroak 27, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte

    Azaroak 28, astelehenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

    Azaroak 29, astearteaGil, Nagusia 24 Lasarte

    Azaroak 30, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte

    Abenduak 1, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Abenduak 2, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Abenduak 3, larunbataUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Abenduak 4, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte* Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZAizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.www.noaua.com webgunean 2011ko egutegia

    Azaroak 24 osteguna- Lupe Lekuona ipuin kontalaria 18:00etan udal liburutegian.- Ekozinemaldia Sutegin, 19:00.

    Azaroak 25 ostirala- Ekozinemaldia Sutegin, 19:00.

    Azaroak 26 larunbata- Peña Zubeldiaren bazkaria Aginaga

    Sagardotegian. Sarrerak hartzeko azkeneguna: azaroak 24. Txiribogan (27 euro).

    - Kantu-jira 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

    Azaroak 27 igandea- Erle Eguna.

    Erraustegiaren Aurkako Eguna

    antolatu du ITAYAk, larunbaterako

    Erraustegiaren AurkakoEguna antolatu dute ITAYAGazte Asanbladakoek, larun-bat honetarako. Irteera, mahai ingu-ru edo herri-afariarekin osatuko da,lotua duten egitaraua.

    11:30 Erraustegiko obretara abia-tzea Mikel Laboa plazatik (bazkarianorbere kontu).

    16:00 Mahai ingurua. 19:00 Kantu-jira.21:00 Herri afaria Asier Azpiroz eta

    Unai Gaztelumendi bertsolariekin.Txartelak salgai, 15 euroren truke:Txiribogan, Bordatxon, Irratin,Karobin, Jalgin eta Ilargin.

    00:00 Kontzertuak: UrrezkoMuxkerrak, Mendeku Itxua etaItzartu.

    Abenduaren 6an, “Herria Garbi!” EgunaAbenduaren 6rako bestalde, “Herria

    Garbi” eguna antolatzen ari dira gazteasanbladakoak, Usurbil Zero Zabor

    taldekoekin batera. Asmoa,Zumartegi industrialde ondoko errekaauzolanean garbitzea izango da.Herritarrak ekimenean parte hartzeradeitzen dituzte. Goizeko 8:30etanjarri dute hitzordua frontoian,Zumartegi industrialdera abiatzeko.Ordu batzuez auzolanean aritu ostean,12:30ak aldera, plazara bueltatu etahamaiketakoa izango dute. Hitzorduhauei buruzko informazio gehiagohelbide honetan jaso daiteke:[email protected]

    Berriz ere obrak bisitatzeko

    aukera izango da ITAYAkoei esker.

    Odol emaileen eguna

    Urtero bezala, abenduaren 8anospatuko da Usurbilgo OdolEmaileen Eguna. 12:00etako mezaeta ondoren bazkaria Antxetan.Aurretik eman behar da izena:

    Patxi Arruti 615 760 458 Agustina Arizti 943 361 302Maite Salaberri 943 366 040Jero Tena 943 370 723Otorduaren prezioa 33 eurokoa da

    eta azaroaren bukaera baino leheneman behar da izena.

    Pilota partidak AginaganAzaroak 25 ostirala 20:30h Aginagan

    ESKUZ BINAKA NAGUSIAK 3. mailaAZKEN LAURDENAKUSURBIL 1 - EPLE 2(Gorka Mendizabal - Iker Zinkunegi)

    PALETA GOMA NAGUSIAK 3. mailaUSURBIL-ATEGORRIETA 2(Josu Arruti - Xabier Murua)

    ESKUZ BINAKA JUBENILAK 2. maila USURBIL-ALDE ZAHARRA 2(Iñigo Ibargoien - Aitor Telleria)

  • 18 Noaua! - 2011ko azaroaren 25eanGAZI, GOZO, GEZA

    Zorionak Saioa! 6 urte betedituzu azaroaren 18an.Ahizpa Olatz, Maialen,Uxue eta familiaren partetik zorionak!

    Zorionak Amaia.Larunbatean 8 urte betekodituzu. Etxekoen partez,muxu galant bat eta eguneder bat igaro dezazula.

    Zure gurasoen partetik zure 8urtebetetzean zorionak!, osoondo pasa zure egunean,gurasoen partez muxu handi bat

    Zorionak Anje! Azaroaren 25ean 2urte egingo dituzu. Ea bizkotxo gozoeta eder bat jaten dugun zure kontu-ra. Txokolatezko muxu handi batUdane eta familiaren partez.

    Zorionak Irati! Azaroaren20an 3 urte bete zenituen.Tartaren bat ekarriko al duzueskolara? Zorionak Aginagako

    eskolako lagunen partetik.

    Zorionak Alazne etaNikolas, azaroaren 11n 12urte bete zituen Alaznek.Nikolasek, berriz, 89 urte

    beteko ditu azaroaren 23an. Muxu batetxekoen partez.

    ETXEBIZITZA

    - Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpoaldera, 20 metro karratuko trasteroa, dena berrituta,fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677 471 648.

    -Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu baten bilagabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman dezakegu.

    626 154 994 / 697 230 419.- Etxebizitza bat alokatzen da Atxegalden. 3 logela, 2 bainu-

    gela, sukaldea eta egongogela. Tlf.: 626 347 914.- Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea,

    komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (Iñaki).- Usurbilen, 70 metroko etxebizitza bat alokatzen da, eguz-

    kitsua. Tlf: 608 671 925. Imanol.- Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun,

    terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 / 637 309 209.-Etxebizitza bat alokatzen da Etxealdian. 2 logela, sukaldea,

    egongela. Eguzkitsua eta berritua. 620 565 731.- Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egonge-

    la, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 - 94336 22 15.

    - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen nor-baitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562.

    - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe batenbila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181.

    - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik.Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940.

    - 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an. Sukaldehandia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 balkoi eta 3leiho, dena kanpokaldera ematen duena. Ganbara eta 12metro koadro trasteroa. 185.000 euro. 666539284

    - 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu).

    - Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535.- 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukal-

    dea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua etabizitzen jartzeko moduan. 699 680 265 (eguerdian edo20:00etatik aurrera deitu). 237.000 euro.

    - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena).Prezioa: 360 euro. 943 373 414.

    - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela,bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691.

    -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915.- Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere

    badu. Aukera etxe azpian garajea erosteko. 699720940- Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi

    ondoan. Tel. 646.041915 Amaia.- Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943

    365 299-Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112.- Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan

    Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232.- 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro

    koadro lursailean. Kalezarren. 665720913.- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo

    Usurbilen. 630 274 906.- Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukal-

    dea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407.- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.

    671800275.

    SALEROSKETAK / GARAJEAK

    - Opel Corsa 1.4 Twinport Ecotec 66kw/90 cv salgai. Aleaziollantak 16, aurreko lainotako argiekin. Aire egokitua, ABSeta parrila. Gidari, kopilotu eta alboetako airbag-a. CD 30MP 3 bolantean aginte-tresnarekin. Margotu berria etaneumatiko berriekin. Gidari bakarra izan du orain arte.88.500 km. Prezioa: 7.250 euro. 678 332 646

    - Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxokalean. Bi solairu, bakoitza 45 metrokoa, guztira 90metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970.

    - 38 m2-ko garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677 195.- Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalean. 647 120 253. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.

    669645585 edo 943365191.- 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150

    sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463 - Nissan Almera salgai. Matrikula: SS-BG. Prezioa: 1.500,

    IAT (ITV) pasea du. 615 798 479.- Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241.-50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti

    garajean, ondo zaindua. 622369646.

    LANPOSTUAKLan-eskaerak- Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume eus-

    kaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean 4-5orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko.607263383.

    - Zerbitzari euskaldun bat behar da asteburutan lan egiteko.Lan egin nahi baduzu, deitu zenbaki hauetara: 680 483164 / 607 454 879

    -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza.Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoamotorra edo kotxea izatea. 943369135

    - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza.Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea. 676355635.

    - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prestegongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez UdarregiIkastolako idazkaritzatik izena ematera.

    Lan-eskaintzak-Umeak zainduko nituzke arratsaldez, edo zerbitzari

    moduan lan egin nahi nuke asteburuetan. 638 894 845.-Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Berezian diploma-

    tua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizez nahiz arra-tsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zain-tzeko prest. Badut esperientzia baita hezkuntza premiabereziak dituzten haur eta gazteekin ere. 688 661 997 /943 365 005.

    - Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetanhaurrak zaintzeko zein klase partikularrak ematekoprest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta HaurHezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia.652712099.

    - Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko,edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan.Tlf.: 628 692 334.

    - LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neskaeskaintzen da. 680 453 563 (Maialen).

    - Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da,etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinakegiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969.

    - DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest.Matematika, Marrazketa... Tlf.: 687 674 161.

    - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zain-du... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskarazdakit. 943 365 079.

    - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18urtetako esperientzia. 646717676.-Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8

    urte arte klase partikularrak emateko prest. 656753063.- Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintze-

    ko. 660041361.- Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsona

    bat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitate osoaordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. 687 348 223.

    - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili karga-rik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da.Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia.

    - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko.Erreferentzia onak. 661 091 863.

    -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzekoneska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119

    - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertso-na helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egi-teko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da.666773813

    - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskain-tzen da neska bat. 663294970

    - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditutUsurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181.

    - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduakzaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez.620 093 697.

    - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzekoneska bat eskaintzen da. 626618097.

    -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzenda gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123

    -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko per-tsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221

    - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adi-

    neko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edointerna moduan aritzeko. 633709347.

    - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrakematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo [email protected] Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lane-

    an aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egitekoedo pertsona helduak zaintzeko. 696537247

    -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 603794547.

    -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 635217362.

    - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanakegiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetan ari-tzeko, 677593772.

    - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edogaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837.

    - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona hel-duak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako.Esperientziduna. 658107757

    - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zeinhaurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968

    -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411.

    - Jardineritza lanak egiten ditut. Iñaki: 677 44 31 40.-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen

    edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835.-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest

    nago. 648 785 026.-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egi-

    teko prest. 648 785 026.- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666 38

    26 97.-Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko

    eskaintzen da. 608 835 033.-Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325.-Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752.-Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik

    Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277.

    BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

    - Hiru metrotako bambu kañaberak trukerako edo saltzeko.620 809 568 (Manu Aranburu).

    - Gas naturalarekin funtzionatzen duen bost sutako sukaldealabearekin. Egoera onean eta oparitzeko, premiazkoa da.661 264 405 (arratsaldetan deitu).

    - Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke Usurbilen.Telefono zenbakia: 616 260 451.

    - 3 hilabeteko Seter ingeles arrazako txakur txikiak salgaiAginagan. 943361512 (eguerdiko 12:00etatik aurrera).

    - Bi hilabeteko bost txakur-kume gara etxe bila. Gurean ezindute hainbeste animalia izan eta bestela txakurtegira era-mango gaituzte. Mesedez, eraman gaitzazue. Deitu 635714 030.

    - Belarritakoa galdu nuen Santixabel egunean, kaxko ingu-ruan. Balio sentimental handia du, aurkitu baduzu,deitu telefono honetara: 687 406 209.

    - Kalezar auzotik txirrindula bat desagertu da. 27 zazpi urteditu, Peugeot marka, kolore zuria, emakumezko mode-loa, palankazko kanbioekin koadro ondoan eta jarle-kuan koxka bat dauka egin berria. 675 71 72 67

    - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126.- Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344.- Masajeak ematen diut: reflexologia, siatsu, masaje oroko-

    rra... 943 365 079 deitu eta utzi zure mezua. - Usurbil eta inguruetan, belardiak behar dira, belarra jaso-

    tzeko. Tel: 607457004. Dani- Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko baz-

    kariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkarte gas-tronomikoetan...... 670 410 273.

    - Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191.

    - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60.- Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273.- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari

    buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609468 759 [email protected]

    - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu665745071 (Iñaki).

    - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketabat entzungai daukat. 690784113