Asmakizunak
-
Upload
axun-usarralde -
Category
Documents
-
view
224 -
download
4
description
Transcript of Asmakizunak
JAKINTZA IKASTOLA 2012-2013 IKASTURTEA
SUA
Historiaurreko gizakiak sumendi baten erupzioagatik, lasto sail
batek su hartu zuelako edo tximista baten ondorioz sua ezagutu
zuela uste da.
Sua k.a 500.000 urte baino lehen ezagutu zuela uste da.
Hasiera batean, haien arazorik handiena beren bizilekuetara
eramaten zuten su hura zaintzea eta piztuta mantentzea zen.
Beraiek ez zekiten sua nola piztu, ezta zein erregai behar zituen
ere. Sua lortzen zuten aldietan, erraz galtzen zuten eta berriz
lortu ahal izateko naturak eskaini zain geratzen ziren. Hori dela
eta, sua piztuta mantentzeko zaindariak izendatu zituzten.
Historiaurreko gizakiak sua piztea lortzeak, gizarte mailan
aldaketa handiak ekarri zituen gauzarik garrantzitsuena
menperatzea suposatu zuen.
Gizakiak sua erabili zuenaren aztarnarik zaharrena k.a 340.000
urtean Txinan aurkitutakoa da.
Nola lortu zuen lehen gizakiak sua piztea?
Makil lehor baten punta egur zati lehor batean igurtziz izan zela
uste da.
Piritadun harriak igurtziz lortutako txinpartetatik ere piztea
lortu zuten.
Behin sua piztu eta gero, mantentzeko harrien gainean,
txaboletan, kobazuloetan, zuloetan... jartzen zuten.
1827. urtean sua erraz pizteko poxpoloak asmatu ziren.
Zertarako erabili zuen sua?
Neguan, hotza dugunean edo egiten duenean, berotzeko balio du
suak.
Suaren eta kearen bidez komunikatzen hasi ziren.
Animalia arriskutsuetaz babesten du suak.
Gerretan edo borroketan, arma bezala erabiltzen zen.
Antzina, gizakiak janari gordinaz elikatzen ziren eta sua
erabiltzen hasi zirenean, janari beroa askoz goxoagoa zela
ohartu ziren.
Ainhoa eta Mohamed
GARAGARDOA
Aspaldiko garaietan,eta kasualitatez, gari ale ahaztu gutxi
batzuk ernatu eta lehortzerakoan malta bihurtu ziren. Ale
horiekin eginiko ogian orea eta likidoa bereiztu ziren. Antzinako
gizakiak dastatu egin zuen likido hura eta gustatu egin zitzaion.
Garagardoaren hasiera izan zen hura.
Seguruenik,gizakiak ogia eta garagardoa aldi berean sortu
zituen. Urarekin eta irinarekin osatutako orearen harrotzetik
sortuak dira biak; osagaien proportzioa da desberdina. Ura baino
irin gehiagorekin,ogia sortuko zen. Aldiz,irin baino ur
gehiagorekin garagardoa.
Garagardoa duela 6000 urte baino lehenagoko edaria da.
Hasieran Egipton izan zen ezaguna, eta gero Grezia eta Erroman
ere ezaguna izan zen. Fabrikarik ez zegoenez, etxean egiten
zuten.
Erdi Aroan edari hau monasterioetan ekoizten hasi ziren.
XIV eta XVI mendeen artean, garagardoaren ekoizpena bultzatu
zen Europan eta lantegi handiak sortu ziren.
Garagardo mota asko daude:zuria, beltza, alkoholik gabekoa,
alkoholduna, normala eta maltaz eginikoa.
Amaia eta Harri
KOMUNEKO PAPERA
1857.urtean Joseph C.Gayetty new yorktarrak “PAPEL MEDICADO GAYETTY” izeneko papera merkaturatu zuen norberaren higienerako. Zuritu gabeko paper zatiak ziren eta
bertan egilearen abizena azaltzen zen idatzirik. Ez zuen
arrakasta handirik izan paper mota honek eta ez zen asko saldu.
1879.urtean, Ingalaterran, Walter Alcock ere saiatu zen
komuneko papera egiten, baina orri askeetan izan ordez, rollo
bat osatu zuen kentzeko erraza izateko zulodun paperez.
Zoritxarrez garai hartako puritano ingelesak edozein dendetako
apaletan, agerian,horrelako produktu bat egotearen aurka azaldu
ziren.
Edward eta Clarece Scott estatubatuar anaiek, aurretik beste
bi gizonek lortu ez zutena lortu zuten: komuneko papera
merkaturatzea. Publizitate kanpaina handi baten ondorioz lortu
zuten arrakasta eta gaur egun oraindik merkatuan da beraiek
sortu zuten paper marka.
Irene eta Iñaki
Tinta txinatarrek k.a 2500. urtean asmatutako asmakizun bat
da. Lehenengoak landare tindura naturalez eginda zeuden.
Antzinako gizakiak kobazuloetan eta pareta harritsuetan
egindako lehen margoetan kolorezko tindura arrastoak aurkitu
dira.
Antzinan tinta papiroan idazteko erabiltzen hasi ziren. Egipton
ere aurkitu izan dira tinta beltzez eta gorriz idatzitako testu
zaharrak.
Antzinako tindurak ke beltza deituriko pigmentuaz, kolaz eta usaindun sustantziez osaturik zeuden. Erabiltzerako urez
nahastu beharra zegoen. Txinatarren tinta izenarekin ezagutu
ziren.
Orain marrazkietan eta artisautzan erabiltzen dira, eta kolore
guztietakoak fabrikatzen dira. Tindura sintetikoekin ordezkatu
da ke beltza.Gehien irauten duen tindura sulfato ferrosoz eginikoa da.
Boligrafoen tintak inprimatzeko tintaren antz handia du.
XX. menderarte eskoletan tinta-ontziak erabili izan ziren.
Gizartearen garapenak eskoletan eta eskuz erabiltzen ziren
tindurak desagertzea ekarri du. Lehengo, idatzmakinetan
tindaturiko zintak erabiltzen hasi ziren eta gero,
inprimagailuentzako kartutxoak sortu ziren tindura hautsez
beteak.
Ana eta Irati
GARRAIOBIDEAK
Arrazoi historikoek, antropologikoek eta biologikoek gizakia
garraiobide ezberdinak garatzera bultzatu zuten. Baina baita
gizakiak berezkoa duen jakin-minak ere Lurra arakatzera
animatu du.
Gizakia sortu zen lehen momentutik, mugitu eta ibiltzen da eta
geroz eta urrutiago joan nahi du. Horretarako gauzak asmatu
behar ditu. Hori dela eta, gizakia garraiobideak asmatzen hasi
zen zen espazioan barrena mugitu ahal izateko.
– Lurreko garraiobideak:
Gizakia egurrezko trineoak erabiltzen hasi zen eta hauek mundu
osoko tribuetako jendeak erabiliak izan ziren.
Gauza pisutsuak garraiatzeko enbor handiak erabiltzen ziren.
Denborarekin enbor hauekin pieza bakar bat egin zuten egur
zatiekin elkartu eta larruzko tirekin lotuz.
Geroago, gurpila sortu zuten. Asmakizun honekin lurreko
garraiobideak garatu ziren.
Taxia:
1640. urtean Nicolás Sauvage auto-gidari frantsesak lehen taxi-
enpresa ireki zuen Parisen, Saint-Martin kalean, hogei
gurdirekin. Ondorioz, Frantzian lehen auto-taxiei Simones
deitzen zitzaien.
1703. urtean poliziak auto hauen erabilera arautu zuen eta
bakoitzari zenbaki bana jarri zitzaien.
Maite eta Ander
KARTERA
Kartera, patriken ordezko bezala sortu zen. Lehenengoak
Grezian eta Erroman sortu ziren.
Erdia Aroan emakumeek eta gizonek lepotik edo bizkarretik
zintzilik eraman ohi zituzten. Eta jainkoak ere kartera eskutan
zutela iruditu ziren.
Kartera modernoak Erdi-Aroko “karteratxoetatik” datoz.
Beheko eta goiko aldeak borobilduta izan ohi zituzten.
Antzinako mezulari eta erromesek dokumentuak eraman
zitzaten prestatuak ziren. Lapurrak ez tentatzeko, labana
zorrotz bat zeharka sartuz isten ziren.
Gizon emakumeek beraien apaingarri gisa erabiltzen hasi
zirenean, beren arropetatik zintzilik jartzen zituzten sistema
konplikatu baten laguntzaz. Ezkontza poltsak ere ospetsuak izan
ziren. Poltsa hauek senargaiak urrezko txanponez beterik
oparitzen zizkieten andregaiei.
Erlijioak ere osagarri honen historian eragina izan zuen. Limosna
jasotzeko poltsak garatuz joan ziren eta barruan larruzko beste
poltsa zuten eta zilarrezko nahiz urrezko ixtea zutenak sortu
ziren.
Frantziako Iraultzak ere kartera klasikoa berpiztu zuen.
Emakumeek kordelez isten ziren zetazko poltsak modan jarri
zituzten. Bileretan emakume ezkonduek bakarrik erabil
zitzaketen txanpon-zorroak eta ezkongabeek , aldiz, txartel-
zorroak erabili behar zituzten.
Gaur egun itxura, material, kolore, tamaina eta diseinu
desberdinekoak erabiltzen dira.
Manex eta Iker
PONTXOA
Latinoamerikakoa da eta antzinako garaitan du bere jatorria.
Laukizuzen baten formako jantzi bat da. Ardi, llama, edo alpaken
ilez egina dago eta erdian burua sartzeko zulo bat du.
Kolore eta diseinu desberdin askotakoak daude; sortzen diren
herrialdearen araberakoak.
“Unca”-tik datorrela pentsatzen da; hau da, maukarik ez duen
eta erdian zulo bat duen txaleko batetik.
Pontxoa indioek, gautxoek, mestizoek eta txuriek erabiltzen
zuten eta oraindik ere janzten den jantzia da.
Lehen gautxoentzat garrantzitsua zen lo egiteko manta bezala
erabiltzen baitzuten eta baita zaldi gainean ibiltzeko ere.
Mexikarrek sorbalda baten gainean zintzilik eraman ohi dute eta
manta bezala erabili ohi dute.
Hauek dira Pontxo motak:
Calamaco:
Guanako eta artilez egina dago. Gorria da.
Pampa:
Buenos Aires eta Rio Negrokoa da. Kolore guztiak eduki ditzake
gorria ezik.
Patria:
Urdina da, baina barrutik gorria.
Mexikanoa:
Tolestatu eta sorbalda baten gainean eramaten da. Artilez edo
kotoiez eginiko manta da. Kolore biziak ditu eta Sarape deitzen
zaio.
Cushma:
Txikia da eta bidaiatzeko erabiltzen da.
Eneko eta Maria
Jokoak eta
jostailuakJokoak:
Antzinatik, gizakiak ez aspertzeko aukerak bilatu ditu. Munduko
jokorik zaharrena Ur da. Ur-en asmatu zen, Mesopotamian, eta
hortik datorkio izena. Egipto zaharrean jolasten zen joko baten
oso antzekoa da.
Beste joko zaharrenetako bat “Alquerque” da, geroago “Juego
del Molino” izena hartu zuena. Joko honen arrastoak k.a 1900.
urtean Egipton aurkitu ziren. Arabiarrek Europan sartu zuten
eta Erdi Aroan zabaldu egin zen. Joko honen garapenaren
ondorio bezala “Damak” sortu ziren.
Jostailuak:
Kartak:
Ikertzaile batzuen ustez, kartak 1392. urtean Frantzian
fabrikatu ziren lehen aldiz, Carlos VI erregea ez aspertzeko.
Baina antzinan ere jolasten zen kartetan. Ez dakigu Indian ala
Txinan sortu ziren, baina Asiatik iritsi ziren Europara XIII-
XIV. mendeetan.
Indiako kartak borobilak dira eta normalean kartoiez eginak.
Europan hasiera batean paperez egin ziren eta umeak ez
aspertzeko erabili ziren. 1397. urteko agindu batek aste
egunetan langileak kartetan aritzea debekatu zuen.
Dadoak:
Dadoak jainkoei lotzen zaizkie; zehazki, Thodi jainko
egiptiarrari.
Txotxongiloak:
Txinan eta Egipton asmatu ziren. Ospakizun erlijiosoetan
erabiltzen ziren.
Kolunpioa edo zabua:
kondairak dionez, Baco jainkoak asmatu zuen eta horregatik
erromatarren artean kutsu erlijiosoa du.
Antzarra:
Grezian sortu zen eta gero Europara zabaldu zen, XVI eta
XVII. mendeetan. Ezagutzen den alerik zaharrena 1640. urtekoa
da eta egurrezkoa da.
Mahai joko honetan aritzeko bi jokalari (edo gehiago) behar
dira.
Martin eta Nora
TXANPONAK
Era ofizialeko lehenengo txanponak Turkiako Lidia herrian egin
ziren k.a 600. urtean, nahiz txanponak lehenago ere erabili.
Txanpon hauek zilarrezkoak edo urrezkoak ziren eta erregearen
lehoia zuten grabatuta.
Ondoren Txinan egiten hasi ziren eta geroago Grezian, eta
hemendik beste herrietara zabaldu ziren.
Bere izena latineko “moneta”-tik dator; Juno jainkosaren
ezizenetik eta hain zuzen bere tenplua txanponak egiteko erabili
zen.
Asian eta Afrikan “Valvas de Cauries” (molusko batzuk) erabili
izan ziren txanpon gisa; bereziki Indian eta Txinan 3.500 urte
lehenago.
Txinatarrek k.a IX. mendean burdinezko txanponak erabili
zituzten, baina oso astunak zirelako, paperezkoengatik
ordezkatu zituzten.
Leonardo Da Vincik txanponen fabrikazioaren inguruko
ikasketak egin zituen. Berotutako lingotea mailukatu ondoren
sortutako txanpona, disko metaliko leun eta lodiera jakin
batekoarengatik ordezkatu nahi izan zuen. Beraz, puntzoi berezi
batzuen bidez grabaketa eta mozketa lanak egiten zituen makina
bakar bat asmatu zuen.
Lehen negozioak trukean oinarritzen ziren. Beti balio bera zuen
txanpona erabiltzen hastean, negozioak eta salerosketak gehitu
egin ziren.
Iñigo eta Xing Qi
LINOTIPIALinotipia tipografia mekanikoa beroan konposatzen duen tresna
bat da.
Honen asmatzaileak makina hobetzen saiatu ziren eta aldez
aurretik urtutako metalekin eginiko karaktereak erabiliz
konposaketak egiten.
1885-ean Ottmar Mergenttalerrek beroan konposatzeko makina
bat eraiki zuen eta bertatik linotipia sortu zen.
New York-eko Tribunek 1886. urtean aldi berean karakterez
betetako lerro desberdinak osatzen zituen linotipia jarri zuen
bere lantegian.
Makina hauek honela funtzionatzen zuten:
kaxatxo batzuetan karaktere bakoitzaren matriz edo trokelak
jartzen ziren beharrezko ordenean eta zegozkion tarteak utziz,
lerroa osatuz. Hau berunez egiten zen eta behin erabili eta gero,
urtu egiten zen berriz ere erabili ahal izateko.
Linotipia modelo desberdinak sortu ziren:
amerikarrak,ingelesak,alemaniarra,italiarrak eta intertypea.
XX.mendean aurrerapen teknologiko handiak eman ziren eta
pixkanaka linotipia ordezkatua izan zen; laserra, lenteak,
programa informatikoak... erabiltzen hasi ziren.
Aritz eta Leire G.
HOZKAILUA
Gizakiak nekazaritzan aurrera egiten duenean eta uzta hobeak
eta ugariagoak lortzen dituenean, janari galkorra mantendu
beharra sortzen zaio.
Produktuak hozteko metodoak deskubritzeko beharra eta
produktuak denbora gehiagoz kontserbatzeko beharra sentitu
zuen zientzialariek.
1755ean, Wiliam Cullén-ek kristalezko ontzi huts batean ur
lurrunez izotza egitea lortu zuen. Bi urte geroago, Gérald
Nairnek azido sulfurikoa gehitu zuen eta horrela aurrerapenak
lortu zituen.
1805. urtean eterrez funtzionatzen zuen makina asmatu zuen
Estatu Batuetan Olivier Evans-ek.
1855. urtean eterrez funtzionatzen zuen lehen hozkailu
industriala sortu zuen James Harrison eskoziarrak.
Ikerlariek frogak egiten jarraitu zuten eta hozkailu eredu
berriak sortu ziren. Batzuk aire konprimitua zuten, beste batzuk
amoniakoa...
Edmond Carrék likidoz betetako ontziak izozteko aparatua lortu
zuen 1866. urtean.
1913. urtean, Chicagon, etxerako lehen hozkailua egin zuten.
“Kelvinator” izenez merkaturatu zen 1918. urtean.
1920. urtean Munters eta von Platen suediarrek hozkailu
praktiko eta isila asmatu zuten.
1931. urtetik aurrera Electrolux lantegia hozkailuak egiten hasi
zen Suedian eta General Electric Estatu Batuetan.
1939. urtean bi hozbero desberdin eta bi zati desberdin zituen
hozkailua merkaturatu zen. Ondoren, jakiak izozturik luzaroan
gordetzeko moduko izozgailua sortu zuten.
1924. urtean Clarence Birdseye estatubatuarra izoztea
industrialki egiten saiatu zen eskimalen ohiturak aztertu eta
gero. 1929. urtean bere makina hobetu zuen hotza goiko aldetik
eta beheko aldetik gehituz.1935. urtean plaka desberdinez
osaturiko izozgailu industriala asmatu zuen eta gaur egun
oraindik ekoizten jarraitzen da.
Leyre L. eta Naia
ORDULARIA Gizakiak betidanik izan du denbora neurtzeko eta egunaren
tarteak bereizteko tresna baten beharra. Tresna hori, ordularia
da.
Gizakia berehala ohartu zen bizitza mugatuko izaki bat zela; hau
da, bere bizitza denbora jakin batekoa zela. Denbora eguzkiaren
irteerak eta eguzkiaren sartzeak mugatzen zuela ere jabetu
zen. Urtaroak aldatu egiten ziren eta hegaztiek alde egiten
zutela ere konturatu zen. Eta noski, gizakiak jaio, hazi, ugaldu,
zahartu eta hil egiten zirela ere.
Guzti honen ondorioz, denbora epe jakin batzuetan banatzen
hasi zen. Lehenengo tartea eguna izan zen eta honetarako
eguzkiak egiten zuen bidea aztertu zuen.
Babiloniarrak izan ziren eguna, ordua eta urtearen kontzeptuak
erabiltzen hasi ziren lehenak. Urtea eguzkiak puntu jakin batera
itzultzeko behar duen denbora tartea dela ikusi zuten.
Hilabeteak zehazteko, berriz, ilargiari begiratu zioten eta
ilargi-egutegia erabili zuten. Egutegi hau ilargi betearekin
hasten zen.
Gizonak erlojua sortu zuen. Gaur egun material eta itxura
askotakoak badaude ere, leh
enengoak harriz eginak eta hondardunak ziren. Geroago
kuartzodunak, energia atomikoz funtzionatzen dutenak... sortu
ziren.
Lehenengo erlojuak:
Asko saiatu eta gero, eguzkiaren itzala bere posizioaren
arabera aldatu egiten zela konturatu zen. Geroago “gnomon”-a
sortu zen. Lurrean perpendikularki sartutako makila bat zen eta
bere inguruan eguneko momentu desberdinak adierazteko zulo
batzuk zituen. Makilaren itzalak zein ordu zen adierazten zuen.
Berehala konturatu ziren ez zela oso zehatza.
Ondoren, Lurrak bere ardatzaren inguruan bira ematen zuela
jakitean eta beste kalkulu zientifiko batzuk egin zituztenean,
“cuadrante solar”-a asmatu zuten. Grezian k.a V mendean azaldu
ziren eta erromatarrek k.a II. Mendean erabili zituzten.
“Cuadrante”-ak lehengo “gnomon”-aren itxura zuen, baina
zehatzagoa zen. Esfera baten gainean eguneko momentu
desberdinak adierazten zituzten. Ordu jakin baten itzala
egunero berdina izateko eran orientatzen zuten. Beranduago
“cuadrante universal”-a sortu zuten eta hau eramangarria zen
eta munduko edozein lekutan erabil zitekeen iparrorratz baten
laguntzaz.
Gauetan erabiltzeko “cuadrantes estelares y lunares”-ak asmatu
zituzten, baina zerua garbia zegoenean bakarrik balio zuten
tresna haiek.
Beranduago argizarizko erlojuak sortu zituzten. Marradun
kandela batzuk ziren eta Erdi Aroan erabili zituzten.
Urezko erlojuak, “clepsidra”-k ere asmatu ziren. Ontzi batean
gordetzen zen ura zulotxo batzuetatik atera arazten zen.
Geroago hondarrezko erlojuak asmatu zituzten. Hauek
urezkoaren antzekoak ziren, baina ura isuri beharrean hondarra
isurtzen zuten.
Erloju guzti hauek ez ziren zehatzak, beraz mekanikan
oinarritutako erlojuak asmatzeko beharra sortu zitzaion
gizonari.
Leire R. eta Arkaitz