ASMA-2009-10

1
“JOHNNY OJANGUREN JANGAPATI” Egilea Joxean Sagastizabal/// Eibar, 1956 Pasarte honetan, Johnny Ojanguren Jangapatiren pasadizoak kontatzen dizkigu. Ama Australiako Aranda tribukoa izan arren, aita donostiarra du Johnnyk, Uliako baserri batekoa hain zuzen ere, eta huraxe ezagutu nahirik etorri da Australiatik Donostiara. Une honetan Johnny Kontxako ikusmiraz gozatzen ari da… _____________________________________________ Hondartzara jaitsi naiz, eta egia esan, mundu guztiak begiratzen zidala iruditu zait, zergatik ote? Bueno, nere azalean amaren aldeko geneak nabarmenagoak dira, askoz ere; beltza naiz, alegia. Gero, klaro, tanga horia, gimnasioko urteek eman didaten muskulazioa, nere surf- ohola askoz handiagoa da, bakero-sonbrairua (Australian oso normala da). Eta uste dut koalari ere begiratzen diotela. Ez, ez nabil koala batekin jendea zakurrarekin bezala, ez. Amaren tribuan, koala da animalia totemikoa eta bizkarrean koala gris bat tatuatua daukat, tamaina naturalekoa. Tiburoien kontrako sarerik ez dago. Gazte batengana joan eta tiburoirik ez al dagoen galdetu diot, euskaraz, jakina, eta mutilak «no sé inglés» erantzun dit. Haren aldamenean amona bat zegoen, eta ezetz, tiburoirik ez dagoela, baina oso kontuz ibiltzeko korrokoiekin. Barrez hasi da, eta inguruko guztiak ere bai; oso sinpatikoa da hemengo jendea. Uretan, bueno, halako olatu txikiekin, entrenatzen aritu naiz, sasoia ez galtzeko. Hasieran surflari asko inguruan, baina segituan bakarrik utzi naute. LANA : EMANDAKO IPUIN ZATI HONEKIN, ASMATU ZEUREA. LUZERA : GEHIENEZ ORRIALDE BAT, GUTXIENEZ ERDIA. EPEA : AZAROAREN 13RAKO, OSTIRALA. TXINGUDI BHIKO HNBak bultzatua

description

ASMA LITERATUR LEHIAKTEAK-1-

Transcript of ASMA-2009-10

Page 1: ASMA-2009-10

“JOHNNY OJANGUREN JANGAPATI”

Egilea Joxean Sagastizabal/// Eibar, 1956

Pasarte honetan, Johnny Ojanguren Jangapatiren pasadizoak kontatzen dizkigu. Ama Australiako Aranda tribukoa izan arren, aita donostiarra du Johnnyk, Uliako baserri batekoa hain zuzen ere, eta huraxe ezagutu nahirik etorri da Australiatik Donostiara. Une honetan Johnny Kontxako ikusmiraz gozatzen ari da…_____________________________________________ Hondartzara jaitsi naiz, eta egia esan, mundu guztiak begiratzen zidala iruditu zait, zergatik ote?Bueno, nere azalean amaren aldeko geneak nabarmenagoak dira, askoz ere; beltza naiz, alegia.Gero, klaro, tanga horia, gimnasioko urteek eman didaten muskulazioa, nere surf-ohola askoz handiagoa da, bakero-sonbrairua (Australian oso normala da).Eta uste dut koalari ere begiratzen diotela.Ez, ez nabil koala batekin jendea zakurrarekin bezala, ez. Amaren tribuan, koala da animalia totemikoa eta bizkarrean koala gris bat tatuatua daukat, tamaina naturalekoa.Tiburoien kontrako sarerik ez dago. Gazte batengana joan eta tiburoirik ez al dagoen galdetu diot, euskaraz, jakina, eta mutilak «no sé inglés» erantzun dit. Haren aldamenean amona bat zegoen, eta ezetz, tiburoirik ez dagoela, baina oso kontuz ibiltzeko korrokoiekin. Barrez hasi da, eta inguruko guztiak ere bai; oso sinpatikoa da hemengo jendea.Uretan, bueno, halako olatu txikiekin, entrenatzen aritu naiz, sasoia ez galtzeko. Hasieran surflari asko inguruan, baina segituan bakarrik utzi naute.

LANA : EMANDAKO IPUIN ZATI HONEKIN, ASMATU ZEUREA.

LUZERA: GEHIENEZ ORRIALDE BAT, GUTXIENEZ ERDIA.

EPEA: AZAROAREN 13RAKO, OSTIRALA.

TXINGUDI BHIKO HNBak bultzatua