ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu...

5
2015EKO EKAINAREN 21A 4 URTARRIL AMAIERAN, 24 elkarte ekologista eta naturalistak eskari bat erregistratu zuten Eusko Jaurlaritzan. Mehatxatutako Espezieen EAEko Katalogoan otsoa sartzea eskatzen zuten, Galtzeko Arriskuan daudenen katego- rian. Mota horretako ekimen bat jendarte zibi- leko eragileen eskutik etorri den kasu bakarra da orain arte; normalean, administrazioak berak galdatzen du espezie jakin bat katalogo- an sartzeko. Baina EAEko administrazioek ez dute otsoa behar bezala babesteko borondate- rik, ingurumenaren aldekoen ustez. Oraingoz, euren eskaria ez da aintzat hartua izan. Jaurlaruzari helarazitako eskarian, kontser- bazioaren aldekoek azpimarratzen dute EAEn ez dagoela egonkortutako otso talderik, eta mendebaldeko erkidegoetatik Euskal Herrira sartzen diren ale apurrek hilkortasun tasa han- dia jasaten dutela giza jazarpenaren ondorioz. Egoera berean legokeen beste edozein espezie Mehatxatutako Espezieen Katalogo- an egongo litzatekeela uste dute. “Otsoa, aldiz, kanpoan utzi da, Espainiako Estatuan oro har egoera onean dagoelakoan, eta beraz ez diolako axola hemen zer egiten dugun”, dio Jorge Echegarayk, Euskadiko Otso Tal- deko kide eta Ingurumen Zientzietan lizen- tziadunak. “Bitxia da argudio hori ez dela era- bili Katalogoan dauden beste espezie batzuen kasuan, ugatzarenean edo sai arrearenean esaterako, Espainiako Estatuan duten egoera otsoarena baino hobea izan arren”. Norainiko prezioa ordaindu behar du jendarteak otsoa kontserbatzearen truke? Eta ez kontserbatzeak, zer kalte dakar? Nekazariek kontrol neurriak eskatzen dituzte, abeltzaintza estentsiboari euste aldera. Kontserbazioaren aldekoek, berriz, diote otsoa Euskal Herritik kanpo mantentzea huts handia dela biodibertsitatearen ikuspuntutik. Administrazioak lehenbizikoei egiten die kasu, momentuz. | UNAI BREA | Otsoa babestu... ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA ASTEKO GAIA

Transcript of ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu...

Page 1: ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”, esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola

2015EKO EKAINAREN 21A4 �

URTARRIL AMAIERAN, 24 elkarte ekologista etanaturalistak eskari bat erregistratu zutenEusko Jaurlaritzan. Mehatxatutako EspezieenEAEko Katalogoan otsoa sartzea eskatzenzuten, Galtzeko Arriskuan daudenen katego-rian. Mota horretako ekimen bat jendarte zibi-leko eragileen eskutik etorri den kasu bakarrada orain arte; normalean, administrazioakberak galdatzen du espezie jakin bat katalogo-an sartzeko. Baina EAEko administrazioek ezdute otsoa behar bezala babesteko borondate-rik, ingurumenaren aldekoen ustez. Oraingoz,euren eskaria ez da aintzat hartua izan.

Jaurlaruzari helarazitako eskarian, kontser-bazioaren aldekoek azpimarratzen dute EAEnez dagoela egonkortutako otso talderik, eta

mendebaldeko erkidegoetatik Euskal Herrirasartzen diren ale apurrek hilkortasun tasa han-dia jasaten dutela giza jazarpenaren ondorioz.

Egoera berean legokeen beste edozeinespezie Mehatxatutako Espezieen Katalogo-an egongo litzatekeela uste dute. “Otsoa,aldiz, kanpoan utzi da, Espainiako Estatuanoro har egoera onean dagoelakoan, eta berazez diolako axola hemen zer egiten dugun”,dio Jorge Echegarayk, Euskadiko Otso Tal-deko kide eta Ingurumen Zientzietan lizen-tziadunak. “Bitxia da argudio hori ez dela era-bili Katalogoan dauden beste espezie batzuenkasuan, ugatzarenean edo sai arreareneanesaterako, Espainiako Estatuan duten egoeraotsoarena baino hobea izan arren”.

Norainiko prezioa ordaindu behar du jendarteak otsoa kontserbatzearen truke? Eta ezkontserbatzeak, zer kalte dakar? Nekazariek kontrol neurriak eskatzen dituzte, abeltzaintzaestentsiboari euste aldera. Kontserbazioaren aldekoek, berriz, diote otsoa Euskal Herritikkanpo mantentzea huts handia dela biodibertsitatearen ikuspuntutik. Administrazioak

lehenbizikoei egiten die kasu, momentuz.

| UNAI BREA |

Otsoa babestu...ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA

ASTEKO GAIA

Page 2: ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”, esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola

� 52015EKO EKAINAREN 21A

Ez da erraza eremu jakin bateko otsokopurua zehazki ezagutzea, gizakiengandikezkutatzeko joera baitute; horregatik, zehar-kako metodoak erabili behar dira haienpopulazioen tamaina kalkulatzeko. EAEkoMehatxatutako Espezieen Katalogoan otsoasartzeko eskariarekin batera aurkeztutako jus-tifikazio txostenean, arestian aipatutako 24elkarteek argudiatzen dutegabeziak daudela Iberiarpenintsulako ale kopurua eza-gutzeko azken hamarkadetanegindako ikerlanetan. Harta-ra, kopuru hori etengabe haz-ten ari dela besterik gabeontzat ematea alde bateralerratzea litzateke. Eta halabalitz ere, naturaren kontser-bazioaren aldekoek uste duteargudio horrek ez duela justi-fikatzen EAEn otsoa babesgabe uztea.

Galdutako eremuak berreskuratzen“Otsoa izan da, gizakiaren ostean, munduosoan zabalkunde handiena izan duen ugaz-tuna”, azaldu digu Jorge Echegarayk, “bainaharen aurkako jazarpena izugarria izan da

kontinente guztietan”. XIX. mendean, ehizametodoen hobekuntzak sekulako atzerakadaeragin zion espezieari Amerika eta Europan.Gure kontinenteari dagokionez, Errusiarekinmuga egiten duten ekialdeko eremuetan aur-kitu dezakegu batez ere. Gainerako populaziogehienak Mediterraneo aldeko mendi ere-muetan daude: Alpeak, Apeninoak, Balkanak,

Pirinioak, Iberiar penintsulakoipar-mendebaldea…

Eremu horietako batzukorain dela nahiko denboragutxi birkonkistatu dituzteotsoek. Literatura zientifikoakjasotzen duenez, harraparihandiak galdutako zenbaithabitat berreskuratzen ari dira,hainbat arrazoi medio. “Hartudiren neurri legalei egotzi ohizaie hori”, dio Echegarayk,

“baina batzuek uste dugu gizakiak landa-ere-mutik alde egin izanaren eta ondorioz basoakberrosatu izanaren ondorioa dela”.

Iberiar penintsulako otso taldeak kasuberezia dira Echegarayren esanetan, “men-deak daramatzatelako beste populazioetatikisolatuta”. Isolamendu horrek hainbat kalte

“Egia da oro har abeltzaintzarekikoinpaktua ez dela handia, bainamehatxua inguruan daukatenartzainen bizi kalitatea ez daonargarria”

Alberto Llona, EHNE-Bizkaia

ala otsoarengandik?

Page 3: ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”, esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola

OTSOA

2015EKO EKAINAREN 21A6 �

GARRAXI JATETXE BEGETARIANO,BEGANOAEguneko menua 11 €Eguneko platera 8,5 €Aste buru eta gauetan karta, entsaladak, arrozak, pizzak, guakamole eta askoz gehiago..

Tejeria kalea 9, 20012 Donostia · Gipuzkoa 943 27 52 69

egin die, genetikaren ikuspuntutik besteakbeste. Gaiari buruzko azalpen teknikoegietankatramilatu gabe, esan dezagun besterik gabeiberiar otsoek joera dutela Kantauriar mendi-katetik ekialderantz, alegia Pirinioetarantz,zabaltzeko, eta lotura hori burutzea ona litza-tekeela biodibertsitatearen ikuspuntutik.Haatik, otsoek hesi batekin egin dute topoEAEko mendebaldean. “Hesi hori ez da eko-logikoa, soziokulturala eta sozioekonomikoabaizik”, dio Echegarayk.

Abeltzaintza estentsiboak urrun nahi du otsoaOtsoen eragina, Euskal Herrian, Bizkaia etaArabako mendebaldeko eskualdeetan baino ezdago. Gaur-gaurkoz, Gorbeia ingurua da iris-ten diren eremu ekialdeenekoa. Mehatxatuta-ko Espezieen Katalogoa osatzea eta egunera-tzea Eusko Jaurlaritzaren zeregina den arren,espezieen kudeaketa aldundiei dagokie. BaiBizkaian bai Araban, otsoarekiko politikaren

ardatzetako bat populazioen kontrol neurriakdira, helburu batekin beti ere: abeltzaintzaestentsiboa babestea, eta bereziki artzaintza.

Administrazioaren jarrerak, orobat, bat egi-ten du lehen sektoreko sindikatuen aldarriekin;nahiz eta sindikatuen ustez kudeaketa hobetubeharra dagoen. Ingurumenarekiko sentibera-tasuna duten sindikatuek ere otsoari mugakezarri behar zaizkiola uste dute. “Guk ez dugu‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”,esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola eginbehar dela, otsoak kalte egiten diolako guretzateredugarria den abeltzaintza estentsiboari”.

Populazioen kontrola esatean, noski, otso-ak akabatzeaz edota uxatzeaz ari gara. Abel-tzaintzak jasandako kalte guztia otsoei egoz-teak jazarpena ekarri du, eta jazarpen horrenondorioz euskal lurraldeetan zeuden ia otsoguztiak desagertu dira, Jorge Echegarayrenesanetan.

Otso Taldeko kideak emandako datuenarabera, 1987-2005 epealdian 63 otso akabatudira EAEn, erdia baizik ez legearen barrukoehizaldietan. Legez kanpo hildakoak %40dira, eta gainerakoetatik gehienak autoekharrapatu zituzten.

Sindikatuen eskaria: Hego Euskal Herria,otsorik gabeko lurraldea EHNE-Bizkaiaren eta beste hainbat nekazarisindikaturen iritziz, otsoak dauden eremueta-ko administrazioek elkarrekiko koordinazioahobetu beharko lukete espeziearen kudeaketa-ri dagokionez. Zehazkiago, Iberiar penintsulaosorako gestio plan bat diseinatzeko eskatudute; plan horrek bermatu egingo luke otsoa-ren kontserbazioa zenbait eskualdetan –euro-par araudia beteko litzateke, hartara–, eta aldiz,neurriak ezarriko lituzke beste batzuetan otso-rik ez sartzea bermatzeko. Otsorik gabeko ere-muetako bat Hego Euskal Herri osoa izanbeharko litzateke, EHNE-Bizkaiaren ustez.“Izan ere, gaur egun ezinezkoa da otsoaren

Ardi latxa da EuskalHerriko artzaintzaestentsiboanerabiliena. Motahorretakoabeltzaintzarako osoegokia da, inguruarioso ondo egokitzenbaitzaio. Nekazarisindikatuenesanetan, ereduestentsibotikintentsiboraaldatzeak (otsoarenpresioagatikadibidez) bestearraza batzuekin lanegitera behartzen du.

AR

DO

BE

LT

Z-C

C B

YS

A

Page 4: ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”, esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola

OTSOA

� 72015EKO EKAINAREN 21A

presentzia eta abeltzaintza estentsiboa batera-tzea”, irakur daiteke sindikatuaren jarreralaburbiltzen duen dokumentu batean.

“Otsoa zabaltzen den heinean sektoreare-nak egin du”, dio Alberto Llonak, “batez ereardiekin dabiltzanen kasuan”. Artzaintzaestentsiboa larreen aprobetxamenduan oina-rritzen da; alde horretatik, garrantzia du erduhorretan gehien erabiltzen den ardi arrazalatxa izatea, inguruaren ezaugarrietara prime-ran egokituta baitago. Eredu intentsiborajotzeak beste arraza batzuk erabiltzera behar-tzen du, latxa ez baita horretarako aproposa.Esan gabe doa estentsibotik intentsibora

aldatzeko presioa arrazoi askorengatik gerta-tzen dela, eta otsoa horietako bat besterik ezdela, Alberto Llonak aitortu duenez.

Otsoa babestea eskatzen dutenen argudiobat da erasoen ondorioz galtzen den ardikopurua ez dela oso handia guztizkoarekiko.Jorge Echegarayren esanetan, 360.000 ardi-buru inguru daude EAEn –kilometro koa-droko 49–, gehienak Gipuzkoan, otsorikgabeko lurralde bakarrean alegia. Otso Tal-dea estatistika ofizialetan oinarritzen dainpaktuaren txikia azpimarratzeko: Araban–Bizkaiko datuak lortzea askoz zailagoa da–2000-2007 epealdian izandako erasoek ardi

EZIN DA SEGURUTZAT JO otsoei leporatzen zaizkienganaduaren aurkako eraso guztiak otsoek egindakoakdirenik, Jorge Echegarayren esanetan. Araban eta Bur-gosen egindako ikerlan batean, bera eta beraren lanki-deak konturatu ziren otsoarenak bailiran bildutakogorotzen erdia txakurrenak zirela izatez, eta txakurrekere jaten zituztela ardiak, otsoek baino proportzio han-diagoan gainera.

“Gure ikerketa metodoak ezin du argitu txaku-rrek eurek hil zituzten ardiok edo otsoek utzitako hon-dakinak jan besterik ez zuten egin, baina literaturazientifikoak erakusten du txakurrek errefusatu ohidituztela otsoek utzitako haratustelak”, argitu du Ece-hegarayk.

Seguru egoteko, beste ikerlan bat egitea proposa-tu zioten administrazioari: hildako abereen zauriakmiatu, erasotzaileen ADN arrastoak atzemateko.“2004an egin genuen proposamena, azterketa geneti-koaren gastuak geure gain hartuta gainera, eta erantzu-naren zain gaude oraindik”, dio Otso Taldeko kideak.Hala ere, era horretako esperimentu bat Katalunianegin dela adierazi digu. “Han konturatu ziren otsoeileporatutako kalteen %25 baino ez zirela otsoek era-gindakoak”.

MA

JAD

UM

AT-

CC

BY

Otsoa da errudun bakarra?

Page 5: ARTURO DE FRIAS MARQUES-CC BY SA Otsoa babestu · ‘otsoa bai-otsoa ez’ eztabaida sustatu gura”, esan digu EHNE-Bizkaiako kide Alberto Llo-nak; “uste dugu populazioen kontrola

OTSOA

2015EKO EKAINAREN 21A8 �

kopuru osoaren %0,23ri eta ustiategien %2ribaino ez zioten eragin, hildako, zauritutakoeta galdutako aleak kontuan hartuta.

Artzainenganako eragina, batez ere kualitatiboa“Egia da oro har abeltzaintzarekiko inpaktuaez dela handia”, erantzun die Alberto Llonakdatuoi, “baina mehatxu hori inguruan dauka-ten artzainen bizi kalitatea ez da onargarria,kalte ordainak jaso arren; ezindaiteke mendira egunero igo,ardiak hilda egongo diren alaez jakin barik”. Zenbait leku-tan erasoak oso maiz gertatzendirela dio Llonak, ez egunerobaina bai astero.

Honenbestez, Araba etaBizkaiko eskualde batzuetanartzain askok ez dituzte lehenbezain sarri eramaten ardiak mendira.“Horren ondorioak ikusteko daude, ikusikodugu zelan aldatzen diren paisaia, biodibertsi-tatea eta abar. Abeltzaintzaren beraren ikus-puntutik ere kaltea dakar esplotazioa mendi-tik herrira jaisteak: kostuak handitzen dira,ardien osasun egoera okertzen da…”.

Arabako Otsoaren Kudeaketa Planean ira-kur daitekeenez, otsoaren erasoetatik babestubeharrak eragin du artaldeek mendian ematenduten denbora, batez beste, %33 murriztuizana. Iturri beraren arabera, gauero ganadua

gorde beharrak larreen aprobetxamenduaeskasagoa izatea eragiten du, eta artaldeenzaintzari eskainitako denbora ia hiru biderhandiagoa da otsoaren eraso arriskurik ezdagoenean baino. Baldintzak gogortzeak era-gin du gazte gutxiago gerturatzea lanbidera.

Nola babesten da hobekien biodibertsitatea?Bai lehen sektoreko sindikatuek bai adminis-trazioek otsoari Euskal Herrira sartzea gala-raztearen alde darabilten argudio bat da abel-tzaintza estentsiboak biodibertsitatearimesede egiten diola. Izan ere, abereak larree-tatik desagertzeak modu esanguratsuan eral-

datuko luke habitat mota hori. Jorge Echegarayren ustez

oso makurra da biodibertsita-tearen izenean otsoa EuskalHerritik kanpo mantendu nahiizatea. Lehenik eta behin,makurra delako otsoaren pre-sentziak berez abeltzaintzadesagertzea dakarrela esatea.Bigarrenik, ez delako bidezkoa

esatea Euskal Herrian ondo kontserbatudiren habitat ugari lehen sektorearen jardu-nari esker kontserbatu direla. Bestalde, kon-tuan hartu behar da biodibertsitatea babes-teko helburua duen Natura 2000 sareeuroparraren barruan otsoa dagoela. “Haa-tik, esaten dute bertoko kontrol neurriek ezdutela eraginik espeziearen kontserbazio-an”, kexu da Echegaray; “penintsulako bestetoki batzuetan otsoa egoera onean omendagoenez, ez du axola hemen zer egitendugun”. n

“Antza denez, penintsulako bestetoki batzuetan otsoa egoeraonean dagoenez ez du axolahemen zer egiten dugun”

Jorge Echegaray, Otso Taldea

QU

AD

ELL

-CC

BY

SA

Euskadiko Otso Taldearen arabera, azken urteetan ugalketagaitasuna duten otso taldeen %75 desagertu dira EuskalHerritik (lautik hiru). Iturri beraren arabera, 1987-2005epealdian gutxienez 63 otso izan ziren hilak EAEn, horien %40legez kanpo, %50 administrazioak baimendutako ehizaldietaneta %8 inguru autoek harrapatuta.