Arkitektura neoklasikoa

35
NEOKLASIZISMOA (Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberako formak) XVIII. MENDEAREN ERDIALDETIK XIX.MENDEAREN HASIERARAINO

Transcript of Arkitektura neoklasikoa

NEOKLASIZISMOA(Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren

araberako formak)

XVIII. MENDEAREN ERDIALDETIK XIX.MENDEAREN HASIERARAINO

TESTUINGURUA-XVIII.mende erditikIlustrazioa:Europan eta bere kolonietan XVIII.mendean

abiatu zen mugimendu filosofiko, literario eta zientifikoa izan zen. Kulturaren modernizazioa eta aintzinako erregimenaren egitura zahakituekin apurtzea suposatu zuen.

-Barrokoak eta Rococoak bere onenak emanda: faltsukeria, gehiegikeria eta gezurraren sinonimo gisa (aintzinako erregimena)

-Arte-mota berri baten beharra: Ilustrazioaren espresio estetikoa izango da. Gizarte berriaren zerbitzura egongo zen arte-mota berria izango da Arte Neoklasikoa.

-Burgesiak bultzaturiko iraultza (1789)-Frantzia epizentroa

-Garaiko espiritu arrazionala

-Kurbaren ordez lerro zuzena

-Konplexutasunaren ordez erraztasuna

-Emozioaren ordez arrazoia

-Arkeologia indusketak (pompeia/herkulano), klasikoarekiko miresmena,….

ARKITEKTURA-Ezaugarri orokorrak-Lerro horizontala nagusitzen da

-Oinplano erregularrak eta askotan zentralizatuak

-Eraikuntza soilak, kontraste eta kurbarik gabekoak

-Fatxadetan Greziar eta Erromatar tenpluen eredua jarraitzen da

-Apaindura gutxiko eraikinak

-Garaipen arku zein zutabeak ere agertuko dira

-Garai berriarekin bat eginez: museoak, behatokiak,…

-Arkitektuak• Frantzian: Soufflot eta Vignon• Alemanian: Langhans• Britania Handian: Smirke• Espainian: Villanueva• **Euskadin: Echevarria, Olaguibel, Silvestre Pérez

Soufflot. Sainte Genevieve. Paris 1752an hasia.

•Eliza hau Iraultza baino lehen eraiki zuten eta, honen ondoren, Frantziako Gizon Ospetsuen Panteoi bilakatu zen

(Pariseko Panteoia)

•Neoklasizismorako trantsizioaren adibidea.

Sainte-Genevieve, Soufflot

•Oinplano zentrala, Greziar gurutzekoa. (Vatikanoko antzekoa)

•Beso bakoitzean, zutabe korintiar askeak bi ilaretan antolatuak, deanbulatorio edo girola antzeko bat sortuz.

•Erdialdean, izaera monumentala duen kupula erraldoia (M. Angelenari gogoratuz)

Parisko Sainte-Genevieve, Soufflotek egina.

•Atari zutabeduna , orden korintiarrekoak, erromatarren antzekoak .•Sistema dintelduna edo arkitrabatua, Panteoi eragina.•Kupula• Frontoia irudiz beterik•Elementu berri bat kolosalismoak, serenitate grekolatinarekin apurtzen duena

Soufflot. Sainte Genevieve eliza. Barnealdea.

•Zutabe korintiarrak

•Petxinen Kupula monumentala

•Argitasuna

Panteoian dauden pertsonaiak: Voltaire, Rousseau, Victor Hugo, Marie Curie, Soufflot,,….

Sainte Genevieve 1752-1790

PARISKO LA MAGDELAINE (1764-1805). VIGNONEK EGINA

•Napoleonek agindu zuen eraikitzea Frantziako ejerzitoaren omenez.•Kupularik eta dorrerik gabekoa.•Podium baten gainean eraikita.•Tenplu oktastiloa, orden korintiarra, eskulturaz beteriko frontoia.•Barnealdea gangaduna, bizantiar eragina.•Dimentsio handikoa. •Helburu propagandistikoa•Nimesko Maison Carrée tenplu erromatarra eredutzat

*Oharra: Selektibitatean, frantziar arkitekturari dagokionean hau eskatzen dute bakarrik.

Neoklasizismoa Inglaterran(Robert Smirke-Britaniar Museoa)

-Britaniar Duke baten mansioaren gainean eraikiko da (1759)

-Gaur egungoa Smirkeren obra 1852-57 bitartean

-Garrantzi handiko obrak ditu eta Egiptoko Artearen bilduma ezinhobea

-Azkenengo berrikuntza fasea 2000.urtean eman zen Isabel II.a izeneko Atrio ikusgarriarekin (Norman Fosterren lana; Europako plaza estali handienabeira eta beruna)

-Fatxadan orden joniarreko zutabeak oktastiloa+arkitrabatua+frontoia (eskulturak Richard Westmacott-enak)handitasuna

-Eraikin simetrikoa/oreka/lerro zuzenak

-Eraikinaren erdiko gorputza barnealdera sartuta eta bi hegal zabaltzen zaizkio

-Kupula ageri du

Britaniar Museoa

Atrioa

Aireko ikuspegia

Oin planta

Neoklasizismoa Alemanian(Carl Gotthard Langhans-Bradenburgo Atea)

Berlin- 1788/1791-garaiko hiriaren sarreretako bat-Pariseko Plaza delakoan kokatzen da. Ekialde eta Mendebalde arteko “muga” ere suposatu zuen gerora, batetik besterako pasoa galaraziz.

Neoklasizismoa Alemanian(Carl Gotthard Langhans-Bradenburgo Atea)

-Materiala: harria

-Lerro zuzenak eta simetria

-Atenaseko Akropoliseko propileosak ekartzen dizkigu gogora

-Doriar estiloko sei zutabe ildazkatuak (hexastiloa)

-Frisoa triglifo eta metopekin

-Bost sarbide, erdikoa zabalena

-Hainbat erliebe ageri dira goikalde eta pasabideetan: Herkules, Marte,…-ren irudiekin

-Hiriko harresia zaharra bota ondoren (1867/68), aldameneko portikoak gehitu zitzaizkion (Johann Heinrich Strack)

-Goikaldeko eskultura bereiztu behar da: kuadriga gisa “Garaipena” irudikatuta lau zaldirekin ; hasieran “Bakea” irudikatuz gerora gurutzea eta arranoa gehitu zitzaizkion (materiala kobrea) (Johann Gottfried Schadow-en lana)

-Federiko Guillermo II Prusiakoak bidalitakoa

Neoklasizismoa Estatu Batuetan(Washingtongo Capitolioa)

1792tik aurrera eraiki zen fase ezberdinetan. Arkitektua William Thornton .Ondorenean Thomas Walterrek kupula handia eta Kongresu eta Senatuari bideraturiko hegalak gehituko dizkio.1863an “Freedom” delako eskultura kokatu zen kupularen goikaldean

Arkitektura neoklasikoari erantzuten dion eredu argia.

Etxe Zuria ere estilo honetan barneratzen da. 1792an hasita James Hoban arkitektuaren eskutik.

IRUÑEAKO KATEDRALA. 1783an egina. Ventura Rodriguez.

•Atari tetrastiloa•Orden korintiarreko zutabe bikoitzak.•Frontoi triangeluarra, soila•Frontoi gainean terraza bat okulu bat barnealdea argitzeko•Bi estiloen arteko trantsizioa, tradizio barrokoa duten bi dorre baititu atari erromatearraren albo banatan.

PRADOKO MUSEOA. JUAN DE VILLANUEVA. 1785-1819. Madril

*Oharra: Selektibitatean, espainiar arkitekturari dagokionean hau eskatzen dute bakarrik (Euskadiko adibideak aparte)

Pradoko Museoa. Madril. Juan de Villanueva.

-Karlos III.ren erregealdian. Garaiko berrikuntza prozesuari erantzunez-Behatoki astronomikoa eta Lorategi botanikoarekin batera-Hasieran Natur Zientzietara bideraturiko eraikina izan zen-Horizontaltasuna nagusitzen da-Eraikin erabat simetrikoa-Gune desberdinak: erdiko gorputza fatxadarekin, bi aldamenetara zabaltzen diren galeriak (estilo veneziarreko leiho zabalekin; zutabeak ere) eta ertzetako bi hegalak-Inguruarekin erabat integratzen den eraikina (lorategiak, pasealekua,…)-Egitura arkritabatua-Fatxada: orden toskaniarreko portada hexastiloa(monumentaltasuna)-Eskultura eta medaloiak: garaiko pintura museo izateko aldaketaren inguruko gaiak jorratzen dira

Pradoko Museoa. Madril. Juan de Villanueva.BARNEALDEA

Pradoko Museoa. Madril. Juan de Villanueva.OINPLANTA

Juan de Villanueva, Observatorio de Madrid. 1790.urtekoa

Real Observatorio Astronómico de Madrid, Juan de Villanueva.

•Karlos III.aren erregetzan•Ilustrazioko ispiritua adierazten da, eraikuntza zientifikoak egin ziren (museoekin batera)•Oinplano gurutze greziarra, horren gainean,tenplete zentral-zirkularra orden joniarreko zutabez inguratua.• Aurrekaldean, orden korintiar osatutako atari hexastiloa,•Zutabeen fuste lauak• Sistema dintelduna.

Parque del Retiro inguruan. Egun liburutegi eta astronomi elementuen museo gisa funtzionatzen du

BRANDENBURGOKO ATEA. BERLIN. Langhans. 1788/1791 ingurukoa•Alemanian askoz ere modu garbiagoan ezarri zen grekoen estiloa. •Atenasko propileos-en estilora egina (Akropoliaren sarreraren antzera).•Ez da garaipen arku bat: hiriaren harresiak zituen sarreretako bat baizik

•Doriar zutabedia (zutabe ildazkatuak)•Barnealdeko paretetan erliebeak ageri dira: Hercules, Marte,…

•Pasoko bost gune, erdikoa zabalena

•Harriz eginikoa, 26m inguruko altuera

•Erbiebeak: herkules, marte, minerva,…

•Goiko eskultura brontzeko kuadriga (garaipen ikur gisa)J.G. Schadow-rena

•Aldameneko portikoak gerora jarri ziren

KUADRIGAREN INGURUKO HISTORIA

•1806an Napoleonek Parisera eramaten du, bere garaipenaren trofeo gisa.•1814 Napoleon garaitua, berriz Berlinera eramaten dute errestaurazioa jasango duelarik: koroa kendu eta arrano eta gurutzea jarriko zaizkio (garaipenaren ikurra)•1933an Hitlerrek bere garaipena hemen ospatzen du•IIMGren ostean ia suntsiturik geratuko da eta errestaurazioa jasango du. Arranoa eta gurutzea kenduko zaizkio, militarismoaren sinbolo gisa kontsideratu baitzutuzten.•1961tik aurrera, harresiaren eraikuntzaren ondorioz “en tierra de nadie” geratuko da.•1991ean Alemaniako Batasunaren ostean berriz ere errestaurazio lanak jasan zituen eta kuadrigari arranoa eta gurutzea gehitu zitzaizkion.

Alkalako atea, Madril. 1769/1778. Francesco Sabatini

Barrokotik Neoklasikorako bidean aurkitzen den obra

Alkalako atea, Madril. 1769/1778. Francesco Sabatini

-Karlos III.ren garaikoa

-Bi pisutan eraikitakoa

-Silareetan mozturiko harria

-Horinzoltatasuna nagusi

-Erdi puntuko arkuak, eraikuntzaren sondotasuna dela eta kanoi gangetan bihurtutakoak

-Zutabeen funtzioa ,gehien bat ,ornamentazioakoa da (jonikoak, podium gainean eta kapiteletan girnaldak). Jarraian pilastrak ageri dira

-Goikaldean orden doriarreko pilastra ildazkatuak, gutxi garatutakoak

-Francisco Gutiérrez y Roberto Michel eskulturgileak (puttiak, armarriak, girnaldak,…)

Toledoko Atea, jadanik erabat neoklasikoa

Parisko Garaipen Arkua. Jean Chalgrinek egina. 1806/1836

•Oinarri grekoerromatarra izan zuen benetako neoklasizismoa Iraultzea osteko Frantzian eman zen.•Erromako Konstantino edo Titoren arkuan inspirazioa

•Napoleonen garaian egina, Inperioa goraipatzeko egin zen (Austerlitz-eko bataila 1805 austriar-errusiarren aurka)

Hainbat generalen izenak ageri dira

•Eredu eta tipologia erromatarrak.

•Pilare bakoitzean eskultura bana: garaipena, erresistentzia, bakea eta marsellesa)

Gernikako Juntetxea-Antonio Etxebarria-1826/1833.urteetan

Gernikako Juntetxea. Antonio de Etxebarria.

Hiru gune nagusi: Zin egiteko tribuna, zuhaitza eta bilkura gela.

Bilboko Plaza Berria

Bilboko Plaza Berria.

•Antonio de Echevarria eta Avelino Goicoechea arkitektuak (1851)•Estilo neoklasikoan itxuratua.•Behealdea arkupe batez inguratuta .•Ordena doriarrekoak dira arkupean itsatsiriko zutabeak eta gainean ageri duten frisoa.•Euskaltzaindiaren eraikina dago hegoaldean, Bizkaiko Aldundiak egoitza eduki zuen etxe berean.•Hormari itsatsitako zutabe erraldoiek eusten diote etxe honetako frontoi klasikoari.

Gasteizko Plaza Berria. Justo Antonio Olaguibel. 1782/1791

Aintzinan merkatua egiten zen gunearen gainean eraikita. Orden geometriko argiko plaza da. Karratu perfektua ;62 m x 62 m ditu. Eredu gisara gero Tuteran, Donostian eta Bilbon egingo direnentzat. Alde Zaharra eta Zabalgunearen arteko lotura eginez ageri da. Aurrealdeak Udaletxeko eraikina hartzen du. Erdi puntuko arkuez osaturiko arkupea dauka. Bi pisu goratzen dira eta leihoen goikaldean frontoi klasikoekin (hiruki eta erdi zirkular forman tartekatuak).

Gasteizko Plaza Berria. Justo Antonio Olaguibel. 1782/1791

DONOSTIAKO KONSTITUZIO PLAZA (“konsti”)

Aintzinako Udaletxea

1813ko hiriaren sutearen ostean eraikitakoa. Inguruko etxeen leiho gainak zenbatuta daude. Hiru pisutan antolatuta, erdi puntuko arkuteria batekin. Udaletxeko eraikinean egun Udal Liburutegia aurkitzen da. Doriar zutabeak eta goikaldean San Sebastianen armarria eta erloju bat daude.Arkitektuak: Pedro Manuel Ugartemendia eta ondoren, Silvestre Pérez