Barrokoa arkitektura

download Barrokoa arkitektura

of 49

  • date post

    13-Jul-2015
  • Category

    Education

  • view

    241
  • download

    1

Embed Size (px)

Transcript of Barrokoa arkitektura

  • Barroko hitza: jadanik XIX.mendean agertzen da. Zerbait negatiboa bezala (perla desitxuratua edo irregularra). Gainbeheran zegoen artea. Errenazimendua eta Neoklasikoaren artean.

    XX. mendean berriz ere alderdi sensoriala nagusitzen da Artean eta Barrokoa estilo garrantzitsu bezala hartzen da, nolabaitean Erroma eta Greziako estilo garbiak alderatuz.BARROKOA: XVI.mende bukaera, XVII.mende osoa eta XVIII.mendeko zati batean eman zen arte estilo berria.

  • Zein zen Europako egoera?Barrokoa boterearen erakusle gisa

    Estatu modernoen agerpena

    Elizaren aldetik diziplina moral zorrotz baten ezarpena(Aita Santuaren boterea). Artearen bezerorik garrantzitsuena

    Erregeen botere handia, Elizak bere fededunekiko zuenaren parekoa. Hirigintza zein jauregiak bultzatuz

  • ESTETIKA BARROKOAREN EZAUGARRI OROKORRAKUko egiten dio errenazimenduko modu garbi eta intelektualei

    Uko egiten dio klasikoa den orori

    Sentsazioa ordenaren aurretik (inpresioa)

    Mugimenduaren goraipamena

    Helburua ez zen perfekzioa lortzea

  • Ondoko elementuak erabiltzen zituzten

    -Lerro kurbatua (dekorazioan, fatxadetan, eskulturan,)

    -Proportzio finak desagertuko dira

    -Gizatiarra, norbanakoa, natura eta errealitatea dira erakargarrienak

    -Monumentala, harrigarria, aberatsa,

  • Errenazimenduko oreka moldeekin apurtzen da, mugimenduaren zerbitzutan jarriz

    -Sinpletasunaren ukapena-Mugimenduaren garrantzia-Elementu klasiko guztiak askatasunez erabiltzen dira-Oinplano eliptikoak,obalatuak,-Askotan euskarri gisa zutabe helikoidalak-Estalki kupuladunak gehien bat-Fatxada dinamikoak, alderdi ahur eta ganbilez-Apaingarritasuna lehen mailan-Jauregiak eta eliza-Hirigintzaren garrantzia

    ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK

  • ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAKItalian gune nagusia Erroma izango da

    Eta arkitektoak: Maderno, Borromini eta Bernini

    Maderno: San Pedro Basilikaren zabaltzea

    Borromini: San Carlo alle Quatro Fontane

    Bernini: San Pedro Basilikako Baldakinoa eta San Pedro Plaza

  • ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAKFrantzian, errege absolutuen garaian jauregi handiak eraiki ziren

    Versalles (selektibitatean), Louvre, Chantilly bezalako jauregiak

    Arkitektoak: Le Vau eta Hardouin Mansart

  • ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAKEspainian, hirietan plaza nagusien eredua hedatu zen

    -Madrileko eta Salamancako plaza nagusiak(Gmez de Mora eta A. de Churriguera)

    -Valladolideko Katedraleko fatxada (Juan de Herrera eta A. Churriguera)

    -Compostelako Santiagoko Obradoiroko fatxada (Casas Novoa)

    Estilo berezi bezala: Churrigueresco delakoa (Jose Benito eta Alberto anaiak) : gehiegizko apaindura

  • BARROKOA ITALIANBasilikako aldare nagusia hartzen du. Brontzezko egitura izugarri bat da eta lerro zuzenik gabekoa, su garra balitz bezala bihurtzen da, molde espresionistekin eta Miguel Anjelen kupularen kontrapuntu gisa, bere azpian aurkitzen baita.JUAN LORENZO BERNINI: San Pedroko Baldakinoa (1623)

  • BARROKOA ITALIAN-14mko zutabeak (ostoz apainduta); guztira 29mko altuera

    -Borrominiren parte hartzea ere

    -1633an bukatuko da

    -Putti: Barrokoan oso ohikoak izango diren ornamentazio elementuak (umeen eskulturak dira askotan biluzik eta hegalekin agertzen dira kupido gisa)

    -Fededunengan lilura, miresgarritasuna,. Sortuarazi nahi daArkitektura eta eskultura lanak elkartzen dira

  • BARROKOA ITALIANJ. L. Bernini: S.Pedro Plazako zutabedia (Vaticano, Erroma. 1656). Eliza katolikoaren errektore paperaren eredu gisa daukagu. Oin planta eliptikoa, zutabediak fededunak besarkatzen ditu.

  • BARROKOA ITALIAN-Lau zutabe toskaniarreko ilara (284guztira). Zutabe bakoitzak 16mko altuera-Erreferentzia puntu gisa: obeliskoa (25m eta Egiptotik ekarria) eta bi aldameneko iturriak-Elipse formako oin plantarekin mugimendu gehiago lortzen da-Fededun guztiek ikusi dezakete fatxada nagusia-Barroko garaiko hirigintzaren garrantzia: enparantza nagusiak-162 santuen eskultura daude

    -Pariseko Konkordia Plaza honen kopia izango litzateke

  • BARROKOA ITALIANAireko ikuspegia. San Pedro Plaza

  • BARROKOA ITALIANFRANCESCO BORROMINI: San Carlos de las Cuatro Fuentes Eliza (Erroma, 1634-40) Oinplanta eliptiko ausartekoa, Berniniren antzera, hainbat erreferentzia klasiko mantentzen ditu. Fatxadan forma kurbatuak nagusitzen dira eta zutabe exentuei garrantzia ematen zaie.

  • BARROKOA ITALIANFatxada-Konplexua eta mugimendu handikoa-Lerro ahur eta ganbilez osatutakoa-Bi pisu nagusietan antolatzen daEra berean, hiru gorputz bertikaletanBehekaldeko pisuan: erdiko eremu ganbila, aldameneko bi eremu ahurrekin nahasten daGoikaldeko pisuan: hiru eremuak ahurrak diraZutabeak: orden erraldoieko zutabeak bi pisutan. Exentuak dira, ez daude murruari atxekituta. Bertikaltasuna eta mugimendua emanezPerspektiba: fatxada aldamenetik ikusia izateko egina dago. Antzoki baten efektua, argi ilunak, mugimendua ez da zerbait geldoa

  • BARROKOA ITALIANBarrualdea

    -Hemen ere forma kurbatuak nagusitzen dira-Oinarri eliptikoarekin-Elementu guztiak elkartzea lortu zuen espazio txiki batean, osotasun bat lortzeko-16 zutabe erraldoi entablamenduarekin-Honen gainean erdi puntuko arkuez eta petxinez osaturiko multzoa daukagu-Hauek kupula eusten dutelarik: obalatua eta kasetoiez osaturikoa

  • BARROKOA ITALIANBi solairutan antolatua. Kupula apur bat ezkutatzen du.Miguel Anjelen aurreko proiektua errespetatuz bideratu zen, baina gurutze latindarrerako joeraZutabe korintiarrak, taulamenduak, arkuak eta frontoiak.Zutabe eta pilastrak tartekatuta.Sartuneak eta irtenguneak dituen horma.Argilun efektuak.Sarbide gisa eskalinata bat ageri daBi aldamenetan kanpandorreak eta bi erloju goratuekinGoiko plantan, atikoan, 13 eskultura daude: 11 apostolu Judas izan ezik, erdian Kristo eta San Juan Bautista ageri dira

    Carlo Maderno

    San Pedro Basilikaren zabaltzea (fededun gehiago sartu nahian)

    1607tik aurrera

  • ESKULTURA BARROKOATipologia: konkor biribilekoak eta talde eskultorikoak: hilobiak, iturriak, lorategiak.Espainian erretaulak eta prozesioko pausoakMateriala eta teknika: koloreetako marmola, brontzea, estukoa... Konbinaturik zizelkatutako teknikanEspainian zur polikromatua

  • ESKULTURA BARROKOAModelatu erreala, naturalista, bai anatomian, baita oihalen tolesduretan ereOihalak eta ileak hegan irudikatzen dira askotan (mugimendua)Argi-kontraste nabarmenakMugimendua, dramatismoa, anatomia bihurrituaKonposizio mugikorrak, ezegonkorrak, irekiagoak, diagonalak,Errealistagoa, errealitatearen unea harrapatu nahi da (askotan unerik dramatikoena)

  • ESKULTURA BARROKOAAdierazkortasuna lortzen da eta Espainiaren kasuan ileordeak, kristalezko begiak eta oihalezko jantziek errealismoa areagotzen duteDenetariko gaiak lantzen dira : erlijiosoak, mitologikoak,Baina Espainian bereziki erlijiosoa (imagineria)Eskulturgileak:ItalianJuan Lorenzo BerniniEspainian Gregorio Fernndez

  • BARROKOA ITALIAN: ESKULTURAJUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne (1622-1625)Galeria Borghese-ErromaApoloren dinamismoa Dafneren gelditasunarekin kontrajartzen du. Baita neska gaztearen azal leuna zuhaitzaren enbor zakarrarekin.

  • BARROKOA ITALIAN: ESKULTURAJUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne (1622-1625)-Marmolean egina eta mukulu biribilekoa (2,43m)-Apolo eta Dafneren mitoa irudikatzen da: gezi batek ikututa Apolo Dafneren maitasunaz kutsatzen da, baina Dafnek ez dio erantzungo. Bere aita Peneori eskatuko dio Apolorengandik askatzea eta ninfa erramu landare batean bihurtuko du.-Lerro diagonal garbia osatzen dute bi irudiek (besoak jarraituz)-Barrokoko konposizio argia beraz-Momentua bera irudikatzen da (Apolo Dafne harrapatzeko momentuan)zentzu narratiboa-Mugimenduaren sentsazioa (ilean)

  • BARROKOA ITALIAN: ESKULTURAJ. L. BERNINI:Sta. Teresaren estasia 1647-1652Eskulturaren trataera piktorikoa lortzen du. Horrela ehunen arintasuna Sta.Teresaren gorputz pisutsuaren sentsazioarekin kontrajartzen du. Zuzenean sentsazioak transmititu nahi dira argi izpiak irudikatzerakoan, Barrokoan maiz gertatzen den bezala.

    Erromako Santa Maria della Vittoria Elizako Cornaro kaperan

  • J. L. BERNINI:Sta. Teresaren estasia 1647-1652

    -Multzo osoaren garrantzia (eszenografia)-Eskultura eta arkitekturaren arteko erlazioa-Mukulu biribilekoa eta gai erlijiosoa-Marmolean eginikoa-Juxtu estasi mistikoaren unean irudikatu du santua (aurpegian nabaria da: begiak itxita eta ahoa erdi zabalik)-Argi-ilunekin jokatzen du (zimurdurak eta material desberdinak)-Dramatismoaren eredu ere bada-Erropen pisua santuaren aurpegi arinagoarekin kontrajartzen da-Aingerua irrifartsu eta pikaro ageri da, geziak kristau maitasunaz santua zulatu duelarik

  • J.L.BERNINI: bestelako obrak Rapto de Proserpina, David, Beata Albertona moribunda, Sepulcro de Urbano VIII...

  • ESKULTURA BARROKOA ESPAINIANErlijio gaiak jorratuko diraHerriaren gustoko lanak eta erlijioa transmititzeko modu berria izango daErrealismoa eta dramatismoa nagusituko diraImajineria: erretaulak eta Aste Santuko pasoakZur polikromatua material bezala (italiarren marnolari kontrajarriz)Hainbat eskola agertuko dira: Gaztelakoa (Gregorio Fernndez) eta Andaluziakoa

  • ESKULTURA BARROKOA ESPAINIANGregorio Fernndez (1576-1636)-Erretaulak, Aste Santuko pasoak. Pietatea, Kristo etzanik,-Errenazimenduko Alonso Berruguete edo Juan de Juni eskulturgileen eragina jasoko du-Kutsu manierista darie bere lanei-Errealismoa nagusitzen da bere lanetan: aurpegietan espresio handia postizoak gehitzen ditu (begiak, ilea, odola)-Anatomiaren trataera errefinatua, konposizio errazak-Oso pertsonala da ehunduren trataera: zimurdura metalikoaehun gogorrak, puntadunak