Arkeologi museoaren koadernoak 4 4...kanido bat da, eta gaur egun Asian baino ez da geratzen....

47
Arkeologi museoaren koadernoak BIZKAIKO HISTORIAURREKO FAUNAK HISTORIAURREKO ANIMALIAK ETA GIZAKIAK Pedro Mª Castaños Ugarte 4 4

Transcript of Arkeologi museoaren koadernoak 4 4...kanido bat da, eta gaur egun Asian baino ez da geratzen....

  • Arkeologi museoaren koadernoakBIZKAIKO HISTORIAURREKO FAUNAKHISTORIAURREKO ANIMALIAK ETA GIZAKIAKPedro Mª Castaños Ugarte

    44

  • 1

    Sarrera .................................................................................. 3

    1. Kuaternarioko gure fauna handien kolapsoa............... 7

    2. Neanderthalak, ehiztari oportunistak ........................... 13

    3. Goi Paleolitoko ehiza espezializatua ........................... 17

    4. Etxekotzearen jatorria Euskal Herrian .......................... 23

    5. Gure etxeko animaliak ................................................... 27

    6. Animalien beste ekarpen batzuk .................................. 35

    7. Ondorio gisa ................................................................... 40

    Bibliografia ......................................................................... 42

  • 3

    SARRERA

    Aurkikuntza arkeologiko edo paleontologiko oro, terminoa bere zentzurikzorrotzenean hartuta, iraganeko une eta leku jakin batera zabaldutakoleiho bat dela esan daiteke. Halaber, iraganetik bereizten gaituen mugazeharkatzeko eta denboraren zulo horietan zer dagoen ikusteko aukerakdira aurkikuntza horiek. Pribilegio hori duten zorioneko pertsonen artean,paleontologoak eta arkeozoologoak ditugu. Lan honen bidez, Bizkaikoeta ingurune hurbileko aztarnategietan iraganeko faunei eta fauna horieneta gizakien arteko harremanari buruz lortu den informazioaren berri emannahi zaie irakurleei, modu sinple baina zorrotzean. Gainera, aukeraparegabea da Arkeologi Museoko fauna-alerik berezienak aurkezteko.

    Gogorarazi beharrik ez dago gizakiok, antzina-antzinatik, elkarmendetasun-lotura estuak ezarri izan ditugula animaliekin, milurteko askotan ekosistemaberean bizi izan baikara. Nekez ulertuko dugu gizakion abentura gureeboluzioan ezinbesteko bidaide izan ditugun animaliak ahazten baditugu.Hasteko, animalien munduan dago gure espeziearen jatorria. Gainera,gure harrapakariak edo gure harrapakinak izan dira batzuetan, eta gurelehiakideak beti.

    Eboluzioaren ikuspuntutik aztertzen baditugu, Paleontologia egingo dugu.Gure aurrekoen okupazio-lekuei lotuta badaude, berriz, geure historiarenparte bihurtzen dira, eta, aztertzen ditugunean, Arkeozoologia egitendugu.

    Paleontologiak, beraz, giza jarduerarekin inolako zerikusirik ez dutenfauna-aztarnak aztertzen ditu. Aztarna horiek ohiko ehiza-xede izan ezziren, baina gizakiaren ingurune berean bizi izan ziren espezie basatienakdira. Aztarna horiek aztertuta, bizitzak Lurrean izan duen eboluzioarenfenomeno zabalagoaren zati garrantzitsu baten berri ematen digutenprozesuak zehatz daitezke.

    Nolanahi ere, aztarna horiek agertzen direnean ez dira bakarrak izaten.Gizakien iraganaren arrastoak aurkitzen diren bakoitzean, haien garaianbizi izan ziren eta haiekin lehian jardun zuten animalien nabaritasungarrantzitsuak lortzen dira ia beti. Eta fauna-aztarna horiek ez duteeragozten historiaurrearen ikerketa. Aitzitik, duela mende bat bainogehiagotik, gure arbasoen bizimoduak interpretatzeko funtsezko elementubihurtu dira.

    Horixe izan da Arkeozoologia izeneko diziplina berria sortzeko arrazoia.Arkeozoologiak, zehazki, arkeologia-aztarnategietako fauna-aztarnakaztertzen ditu, leku-mugarik eta denbora-mugarik gabe. Horrez gain,ordura arte urrun samar zeuden zientzien artean geratu diren espezialitatemistoetan koka daiteke, Ekologia edota Biogeografia bezalaxe. XX. mendeosoan hain ohikoa izan den espezializazio-prozesu geldiezinaren ondo-rioetako bat da.

    Arkeozoologiaren metodologiak Zoologiaren, Etologiaren, Paleontologiareneta Albaitaritzaren (Holozenoko faunei dagokienez) teknikak erabiltzeneta bateratzen ditu. Eta, hori guztia, aztertzen diren fauna-aztarnen

  • 4

    SARRERA

    testuinguru kultural eta kronologikoen problematika arkeologikoa ahaztugabe.

    Arkeozoologiaren informazio-iturriak gure aurrekoak bizi ziren lekuetanaurkitutako animalia-hezurren zatiak dira. Nabaritasun horiek, egia esan,hondakindegiak edo zabortegiak baino ez dira. Zehatz-mehatz aztertuzgero, leku hori okupatu zuen giza taldearen animalia-jatorriko biziraupen-oinarriak zein izan ziren jakin daiteke nolabait ere. Aztarna horietanoinarrituta eta pazientzia handiarekin, taldeak ehizan ala abeltzaintzanjardun zuen ondoriozta daiteke, taldeak kontsumitu zituen animaliak zermotatakoak ziren kontuan hartuta (basatiak edo etxekoak). Logikoa denbezala, ehizan baino oinarrituta ez zegoen ekonomia batetik ekonomiaguztiz desberdin batera (non gizakien eta animalia etxekotu batzuenarteko harremanak errotik aldatu ziren, eta gizarte ekoizleen agerpenaeragin zuen iraultza sortu zen) noiz igaro zen ere zehatz daiteke.

    Bestalde, historiaurreko ehiztari taldeek okupatutako kokalekuetakohezurren adina, dagokien sexua, tamaina metrikoa eta kokapen anatomikoaaztertuz gero, leku horiek urtaro jakin batzuetan okupatzen zituzten edotazer espezie nahiago zituzten jakin daiteke. Halaber, animalien atal jakinbatzuk nola garraiatzen, zatitzen, kontsumitzen edo baliatzen zituzten(larru-erabilera edo industria-erabilera) ezar daiteke, eta, oro har, gizataldeak erabilitako estrategien inguruko beste alderdi batzuk zehatzdaitezke.

    1. Venta Laperrako haitzuloa(Karrantza, Bizkaia). Kobazulonaturalak leku ezin hobeak diraaztarna paleontologikoakkontserbatzeko, bertako ezaugarrinaturalengatik zein gizakiek etaanimaliek erabili izanagatik.

    2. Tribisburuko (Busturia, Bizkaia)aztarnategian indusketaarkeologikoa. Aztarnategiarkeologikoak gure historiako lekueta une jakin batera zabaldutadauden leihoak dira. Horien bidez,duela milaka urte gure ekosistemanzer animalia bizi ziren jakindezakegu.

  • 5

    SARRERA

    Etxeko espezieak agertzen hasi ziren garaiko kokalekuetan, berriz, laginbakoitzaren kasuan nagusi zen abereen aprobetxamendu-eredua nolakoazen ondoriozta daiteke fauna-aztarnetatik. Eta, horri esker, hezur horiekmetatu zituen giza taldearen produkzioa eta, zenbaitetan, antolamenduanolakoa zen interpretatzeko aukera izaten da.

    3. Moxal baten (Equus caballus)metapodioa eta tibia, oso-osorik;Santimamiñe (Kortezubi) hartz-gordelekua zen garaikoak dira.Kobazuloa okupatu zuten lehenakizan ziren hartz horiek, gizakienaurrekoak. Hezurrak zatikatu gabedaude, eta hartz gazteenak dira.Aztarna arkeologikoak.(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

  • 6

    SARRERA

    4. Bizkaiko Gorbeia mendikoPagolusieta I leizean aurkitutako hartzarre baten (Ursus arctos) garezurra.Hartz-gordeleku horretan, hartzhelduen eta gazteen eskeletoakmetatu ziren. Kantaurialde osoanaurkitu dira hartzek hibernatzekoerabili zituzten antzeko kobazuloak.Aztarna paleontologikoa.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    5. Madeleine aldian ehizatutakooreinen (Cervus elaphus) eskapula,tibia eta metatartso zatiak,Santimamiñen. Kobazuloan bizi izanziren lehen gizaki ehiztari/biltzaileengaraiko mailetan aurkitu zituzten.Hezurrak zatikatuta agertu direnezgero, hezur luzeetako muin-koipeabaliatzeko erabili zirela pentsadaiteke. Aztarna arkeologikoak.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

  • 7

    Ikuspuntu paleontologikotik, gure lurraldeko faunak Goi Pleistozenoan(hots, azken 100.000 urteetan) edo Kuaternarioaren amaieran IberiarPenintsularen iparraldeko erdialdean eta Europako mendebaldean ohikoakizan zirenen berdinak dira. Fauna horiek eta gaur egungoak oso desber-dinak dira espezieen aberastasunari eta animalien tamainari dagokionez.Gure ingurunean elefanteak, errinozeroak, bisonteak, uroak eta tamainahandiko harrapakariak (hala nola lehoiak, panterak, leize-hartzak etahienak) izan zirela jakiteak zirrara handia sorrarazten du jende askorengan.Gaur egun, animalia horiek beste kontinente batzuetako ekosistemaurrunekin lotzen ditugu. Nabaritasun paleontologikoak, ordea, ukaezinakdira, eta eskueran ditugu, bilatzen jakinez gero.

    Ildo horretan, Bizkaiko geologia, Kantauri Itsasoaren ertzaren zatirikhandiena bezalaxe, gure aliaturik onena da. Animalien hezurrak etahortzak ez dira edonon kontserbatzen hainbat milurtekotan. Leku jakinbatzuetan baino betetzen ez diren baldintza berezi jakin batzuk behardira horretarako. Kimikaren ikuspuntutik, gure zorupeko material gehienakkareharriz osatuta daude. Geologian karst deitzen zaion hori osatzendute. Hori dela-eta, baldintza aproposak izan dira lurpeko urek edertasunhandiko fenomeno multzo aberats eta askotarikoa sortzeko. Gure lurraldeanhain ugariak diren karst-barrunbeak leku ezin hobeak dira aztarna paleon-tologikoak kontserbatzeko. Gainera, harrapakari handien gordeleku etahibernatzeko toki ere izan dira. Horregatik daude animali handien

    Kuaternariokogure fauna handienkolapsoa

    1.

  • 8

    eskeleto ugari (zenbaitetan osorik) gure kobazuloetan. Ezinbesteko iturridira, inondik ere, iraganean gure lurraldean bizi izan ziren eta dagoenekodesagertuta dauden espezieak aztertzeko. Eta giza faktorea oso garran-tzitsua da beti. Hemen bildu ditugun pieza paleontologiko gehienakBizkaiko hainbat espeleologia-taldetako kideen aurkikuntzetatik lortuditugu. Talde horiek, nolanahi ere, lurpeko barrunbeen munduan ditugunbegiak dira. Paleontologoek eta arkeologoek metodologia zorrotz batijarraiki egiten duten lanarekin osatu beharreko prozesu baten lehen kate-maila direla esan daiteke. Metodologia horren barruan, fauna-aztarnakaztarnategiko estratigrafia errespetatuz biltzen dira. Ondoren, bildutakodatu osagarrien bidez eta ohiko ikerketa-estrategiei jarraiki, zehatz-mehatzondoriozta daiteke testuinguru osoa. Horiei guztiei esker, duela milakaurte desagertutako espezieen eskeletoen artean hobekien kontserbatutadaudenetako batzuk berreskuratu ahal izan ditugu.

    Tamalez, historiaurreko zenbait faunaren eboluzioaren ezaugarririk be-reizgarriena pixkanakako eta halabeharrezko desagertzea da. Klima-aldaketek eta aldaketa paleoanbientalek eragin handia izan zuten ugaztunhandien desagertzean. Aldaketa horiek, alde batetik, tamaina handikobelarjaleen desagertzea eragin zuten, eta, bestetik, haragijale edo harra-pakari handien desagertzea.

    Lehen taldearen barruan, elefanteak, errinozeroak eta bobido handiakdaude. Azken 100.000 urteetan, bi elefante mota izan ziren gure lurraldean.Bata hegoaldekoa da (Paleoxodon antiquus), gaur egungo Afrikakoelefantearen oso antzekoa. Bestea, berriz, mamuta edo elefante iletsuada (Mammuthus primigenius). Gipuzkoan eta Nafarroan aurkitu diraespezie horren aztarnak. Halaber, bi errinozero mota izan ziren: larrediraegokitutakoa (Stephanorhinus hemitoechus) eta iletsua (Coelodontaantiquitatis). Azken hori mamutarekin eta elur-oreinarekin batera bizi izanzen garai hotzetan. Bi espezie horien aztarnak agertu dira gure aztarna-tegietan. Errinozero iletsuaren kasuan, banako heldu beraren bi pelbisditugu Bizkaian (Lezizako Kobako aztarnategian). Osorik daudenez gero,bakarrak dira Iberiar Penintsulan.

    Estepako bisontea (Bison priscus) ere hainbat milurtekotan bizi izan zengure lurraldean. Paleolito osoan sistematikoki ehizatu zen, eta mundukohorma-arteko multzorik garrantzitsuenaren protagonista bihurtu zaigu(Altamiran). Duela 10.000 urte inguru amaitu zen azken glaziazioarenondoren, espezie horietako bakar bat ere ez zen geratu. Azkenik, uroaaipatu behar dugu (Bos primigenius). Bisontearenaren antzeko tamainazuen bobido horrek garai hostorikoetara arte iraun zuen. Geroago adie-raziko dugunez, gure abelgorrien jatorria izan zen, etxekotze-prozesuluze baten ondoren.

    Belarjale handi horietako beste bat megazeroa edo orein erraldoia da(Megaloceros giganteus). Gaur egungo altzearen tamainako animaliazen, baina adarzabalen antzeko adar palmatuak zituen. Animalia horrenaztarna gutxi aurkitu dira, baina Zierbenako kanpoko portuan dagoen

    KUATERNARIOKO GURE FAUNA HANDIEN KOLAPSOA

  • 9

    6. Mamut baten (Mammuthusprimigenius) hagina. Mamuta gazteada, higadura txikia baitu haginak.Uitziko (Nafarroa) Maineaaztarnategian aurkitu da.(Gordailu zentrua: Aranzadi. ZientziaElkartea)

    KUATERNARIOKO GURE FAUNA HANDIEN KOLAPSOA

    7. Hainbat errinozero iletsuren(Coelodonta antiquitatis) hortzerienaztarnak. Banako gazte baten goikoeta eskuineko masailezurra; esnekohiru hagin ditu. Eskuineko baraila;esneko bi hagin ditu, eta behin betikolehen hagina ateratzear dago.Banako zahar baten goiko hagin bat,higadura-maila handiarekin. Behinbetiko beheko hagin bat, iahigadurarik gabe. Denak Kortezubiko(Bizkaia) Lezika I kobazuloan aurkitudira.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

  • 10

    Luzero Lurmuturreko harrobian aurkitutakoek Bizkaian bizi izan zelaerakusten dute.

    Paleolitoko ehiztarien garai berean, gaur egun beste kontinente batzuetanbaino geratzen ez diren tamaina handi eta ertaineko harrapakariak erebizi izan ziren. Euskal Herrian, felidoen artean, bi lehoi motaren (Pantheraspelaea eta Panthera leo), lehoinabar edo pantera baten (Panthera pardus)eta bi katamotz motaren (Lynx spelaea eta Lynx lynx) aztarnak ditugu.

    Bestalde, kuona aipatu behar dugu (Cuon alpinus). Otsoaren antzekokanido bat da, eta gaur egun Asian baino ez da geratzen. Obarretako(Gorbeia) leizean, ia osorik zegoen eskeleto bat aurkitu zen, eta, gauregun, espezie horren eskeletorik onenetako bat da Iberiar Penintsulan.

    Animalia-aztarna horien guztien artean, leize-hartzarenak (Ursus spelaeus)nabarmentzen dira, kopuruagatik eta tamainagatik. Beharbada, piztiarikugariena izan zen hainbat milurtekotan, eta neanderthalen garaian biziizan zen. Espezie hori gure historiaurreko protagonista nagusietako batda, barrunbeak erabili baitzituen gordeleku eta hibernatzeko toki gisa.Horri esker, zenbaitetan familia ia osoak aurkitu dira aztarnategi paleon-tologikoetan. Neurri txikiagoan bada ere, hartz arrearen (Ursus arctos)aztarnak ere agertu dira. Animalia horrek Pirinioetako eta EuropakoPikoetako eremu mugakideetan iraun du gaur egun arte. Eta leize-hartzarekin batera, ezinbestez, leizeetako hiena (Crocuta crocuta) agertu

    8. Estepako bisonte baten (Bisonpriscus) hezur-larakoak. Diman(Bizkaia) dagoen Axlorkobabeslekuan aurkitu dira.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    9. Kortezubiko (Bizkaia) Lezika Iaztarnategian aurkitutakoerrinozero iletsu baten (Coelodontaantiquitatis) eskuineko etaezkerreko pelbisa. Osorik aurkituden espezie horren pelbis-gerrikobakarra da Iberiar Penintsulan.(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

    KUATERNARIOKO GURE FAUNA HANDIEN KOLAPSOA

  • 11

    da. Animalia horrek osatzen du, arestian aipatutako felidoekin eta urtsi-doekin batera, haragijale handien taldea.

    Zenbait autorek erlazio bitxi bat ikusi nahi izan dute bi hartz moten (hots,leize-hartzaren eta hartz arrearen) eta bi hominido moten (neanderthaleneta cromagnonen) artean. Iradokitzen dutenez, neanderthalen goienekoaldia eta endekapena leize-hartzaren goieneko uneari eta endekapenarilotuta egon ziren nolabait ere. Izan ere, hartz arreak eta gure historiaurrekoarbaso hurbilenek arestian aipatutakoak ordezkatu zituzten Goi Paleoli-toaren hasieratik. Zenbait daturen arabera, interpretazio hori sinesgarriaizan daiteke, baina paleontologian frogak eta argudioak ez dira zientziapositiboen beste alor batzuetan bezain argiak eta zehatzak izaten sarritan.

    10. Lehoi baten (Panthera leo)baraila, Azoleta leizean aurkitua(Gorbeia, Araba). (Gordailu zentrua: Arabako NaturZientzien Museoa)

    11. Pantera edo lehoinabar baten(Panthera pardus) baraila, Arrilloraztarnategian aurkitua (Gorbeia,Araba).(Gordailu zentrua: Bibat. ArabakoArkeologia Museoa)

    KUATERNARIOKO GURE FAUNA HANDIEN KOLAPSOA

  • 14. Leize-hartz baten (Ursusspelaeus) garezurra, Azkondokobazuloan aurkitua (Mañaria,Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    12

    12. Ipar-katamotz baten (Lynx lynx)garezurra eta baraila, Pagolusietaleizean aurkitua (Gorbeia, Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    KUATERNARIOKO GURE FAUNA HANDIEN KOLAPSOA

    13. Kuon baten (Cuon alpinus)garezurra eta baraila, Obarretaleizean aurkitua (Gorbeia, Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

  • 13

    Duela 80.000 urtetik 35.000 urtera bitarteko denbora-tarteari Erdi Paleolitodeitzen zaio. Klimaren ikuspuntutik, azken glaziazioaren lehen bi fasehotzen garaia izan zen. Arkeologiari dagokionez, berriz, Musterienseizeneko industria eta kultura mota da garai haren ezaugarri bereizgarria.Eta antropologiara jotzen badugu, neanderthala dugu kultura horrenprotagonista eta lurraldea okupatu zuen lehen gizaki taldea. Balitekeaurretik beste hominido motaren bat izatea lurraldean, baina ez duguhorren datu garbirik.

    Garai hartako faunari buruzko informazio-iturriak, neurri handi batean,agian klimaren laztasun handiagoaren ondorioz, bizileku gisa erabili zirenbarrunbeak dira. Aurkikuntza horiek ez dira ustekabekoak eta testuingururikgabeak, aurreko garaietakoak bezala. Bizkaiko aztarnategirik garrantzit-suena Axlorko babeslekua da (Dima). Ehiztari neanderthalen talde batenbizilekua izan zen. Neanderthal horiek, inguruneko harkaitz-eremuetakobaliabideak ez ezik, inguruko haranetako baso-eremu eta eremu irekie-takoak ere baliatu zituzten. Ia suntsituta dagoen Atxagakoako (Forua)kobazuloa Bizkaiko beste aztarnategi musteriensea da. Aurrekoak adinainformazio biltzen ez badu ere, gaur egungo Urdaibaiko erreserba pare-gabean bizi izan ziren lehen gizakien berri eman digu.

    Neanderthalak,ehiztari oportunistak

    2.

  • 14

    Lehen ehiztari talde horrek inguruneko ia animalia guztiak ehizatzen zituen.Ez dirudi harrapakin jakin bat bereziki nahiago zuenik. Normalean, tamainaertain eta handiko belarjaleak ehizatzen zituzten, batez ere zaldiak, oreinaketa bobido handiak (uroak eta bisonteak). Animalia horien aztarnak garaihartako aztarnategi gehienetan agertu dira. Aldizka, elefanteak etaerrinozeroak ere ehizatzen zituzten, betiere adinagatik (zaharrak etakumeak) edota gaixorik edo hilik egoteagatik erraz lor bazitezkeen.Belarjale handi horiek harrapatzeko zailtasuna dela eta, animalia helduaketa osasuntsuak ehizatzeko ohitura handirik ez zutela pentsa daiteke.

    Neanderthalen harrapakin gehienak belarjaleak baziren ere, aztarnategimusterienseetan ez dira falta haragijale handien aztarnak (hala nola,leizeetako lehoiarenak, pantera edo lehoinabarrarenak, leize-hartzarenaketa hienarenak). Ondorengo okupazioetako aztarnen artean, ez da horre-lako animaliarik agertu. Zenbaitetan, atzaparren hezurrak baino ez diraagertu, eta barrunbe horiek okupatu zituzten gizaki taldeek larruak erabilizituztela pentsarazten digu horrek.

    Harrapatutako espezie horien ugaritasunak Goi Paleolitoko ehiztari tal-deekiko desberdintasuna adierazten digu, eta aztarnategi horietan aurki-tutako fauna inguruko ekosistema benetan okupatzen zuen faunarenadierazgarri hobea dela pentsa dezakegu, ez baitzegoen hain lotuta gizataldearen lehentasunekin.

    15. Dimako (Bizkaia) Axloraztarnategiko indusketaarkeologikoa. Neanderthalenarrastoak aurkitu dira bertan. RIOS,GONZALEZ, IBAÑEZ(2003), 170 orr.

    16. Uro baten (Bos primigenius)humero beraren bi zati, Atxagakoaizeneko kobazuloan aurkitua(Forua, Bizkaia).(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

    NEANDERTHALAK, EHIZTARI OPORTUNISTAK

  • 15

    17 Arenaza kobazuloan pintatutakouroa (Galdames, Bizkaia).

    18 Larre-errinozero baten(Stephanorhinus hemitoechus)goiko hagin bat, Atxagakoa izenekokobazuloan aurkitua (Forua,Bizkaia).(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

    NEANDERTHALAK, EHIZTARI OPORTUNISTAK

    19 Estepako bisonte baten (Bisonpriscus) 2. falange bat. Axlorkobazuloa (Dima, Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

  • 16

    21. Orein baten (Cervus elaphus)adarra, Axlor kobazuloan aurkitua(Dima, Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    NEANDERTHALAK, EHIZTARI OPORTUNISTAK

    20. Zaldi baten (Equus caballus)eskapula. Axlor kobazuloa (Dima,Bizkaia).(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

  • 17

    Duela 35.000 urtetik 10.000 urtera bitarteko tarte kronologikoari GoiPaleolito deitzen zaio. Klimaren ikuspuntutik, azken glaziazioarenamaieraren garaia izan zen. Garai horren barruan, azken maximo glaziarizeneko oso aldi hotz bat izan zen. Arkeologiaren ikuspuntutik, berriz,daturik interesgarriena gaur egungo gizateriaren jatorria izan zenhistoriaurreko gizakiaren agerpena da: cromagnonen taldea, alegia.Cromagnonen agerpenarekin, neanderthalak desagertu egin ziren etazenbait aldaketa gertatu ziren ehiza-estrategietan eta animalia-baliabideakbaliatzeko moduan.

    Garai hartan, historiaurreko ehiztari taldeen okupazio-unerikgarrantzitsuenak izan ziren, bai gure lurraldean, bai kantaurialdekogainerako lurraldean. Aztarnategi batzuk (hala nola Venta Laperra, Polvorineta Bolinkoba izenekoak) paisaia harritsuez inguratutako barneko haranetankokatuta daude. Beste ezagunago batzuk (Santimamiñe, Lumentxa,Arenaza eta Antoliñako Koba), berriz, kostaldetik hurbilago daude.Kobazulo horietan aurkitutako fauna-aztarnetatik lortutako informaziougariari esker, ehiztari talde horien bizimodua nolakoa zen jakiteko aukeradugu, neurri batean bederen.

    Lehenik eta behin, espezie gutxi batzuekiko joera zutela eta ehizatzeanespezie horiei lehentasuna ematen zietela erakusten dute aztarnek.Espezie horien artean, oreina nabarmentzen da. Zalantzarik gabe, gehienehizatzen zen animalia zen, gure lurraldean ez ezik, Kantauriko isurialde

    Goi Paleolitokoehiza espezializatua

    3.

  • 18

    22. Santimamiñe kobazuloko(Kortezubi, Bizkaia) panel nagusia.Beltzez pintatutako zaldien etabisonteen irudiak ditu.

    GOI PALEOLITOKO EHIZA ESPEZIALIZATUA

    24. Basurde ar baten goikomasailezurraren zatiak. Lumentxakobazuloa (Lekeitio, Bizkaia).(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    23. Orein baten (Cervus elaphus)humero, erradio eta bigarrenfalangearen zatiak. Santimamiñekobazuloa (Kortezubi, Bizkaia).(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

    25. Sarrio (Rupicapra rupicapra)beraren hezur-larakoak (adarreneskeletoa), Amorotoko (Bizkaia)Abittaga kobazuloan aurkituak.(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

  • 19

    osoan ere bai. Arau horretatik kanpo geratzen diren bakarrak barnealdekomendiguneetako eremu harritsuetako kobazuloetan bizi ziren talde batzukdira. Talde horiek gehien ehizatzen zuten animalia basahuntz piriniarrazen. Adibidez, Polvorin, Venta Laperra eta Bolinkoba aztarnategiak espeziehorretan espezializatutako ehizalekuak zirela esan daiteke.

    Garai hartan, tamaina handiko belarjaleak (hala nola bisontea, uroa etazaldia) bigarren maila batean geratu ziren. Ehizatzen zituzten oraindik,jakina, baina maiztasun txikiagoarekin. Animalia horien hezurrak kobazulobakoitzean aurkitutako hezur guztien % 5 baino gutxiago izateak argi etagarbi erakusten du hori. Datu horrek adierazten duenez, animalia horiekez ziren oso garrantzitsuak bizirauteko baliabide gisa garai hartakogizakien taldeentzat.

    Garai hartako ehiza-estrategiaren beste ezaugarri egiaztatu bat emeaketa kumeak harrapatzeko zaletasuna da. Emeak eta animalia gazteakharrapatzeari lehentasuna emateak ez zuen kalterik eragiten belarjalehorien ziklo biologiko propioetan. Normalean, oreinen eta basahuntzpiriniarren kasuan, amek eta azken bi urteko kumeek osatzen zituztenanimalia talderik ugarienak. Arrak, estaltzealdian izan ezik, talde txikia-goetan eta eremu bat baino gehiagotan bizi ziren. Horregatik, horiekharrapatzea ez zen hain errentagarria.

    Aurkitutako hezurren zati anatomikoei buruzko azterketari esker, harrapa-kinak aztarnategira nola garraiatzen zituzten suposa dezakegu. Enborrekohezurren (ornoen eta saihets-hezurren) urritasuna kontuan hartuta, gor-putzaren atal hori kobazulora beti iristen ez zela pentsa daiteke. Agian,animalia hil ondoren, in situ zatikatuko zuten, eta haragi gehien zituztenzatiak baino ez zituzten eramango kobazulora (hala nola aurrealdeak etaatzealdeak). Izan ere, ezaugarri hori sarbide zaileko aztarnategietanagertzen da batez ere (Gipuzkoako Amaldan, adibidez). Gainera, harra-pakin txiki gehienak (sarrioak) osorik iristen ziren, eta tamaina handia-gokoak, berriz (oreinak edo bobido handiak), zatitan baino ez.

    Tresna zorrotzen ebaki-markek eta haustura motek harrapakinak zatika-tzeko eta larrutzeko zer metodo erabiltzen zuten eta animaliatik zer jatenzuten (hezur luzeen barneko muinetan zegoen koipea, adibidez) jakitekoaukera ematen dute.

    Belarjale gutxi batzuen ehizan lortutako espezializazio horrekin batera,beste baliabide batzuk ustiatzen hasi ziren (hala nola itsasokoak, kostaldetikhurbil dauden aztarnategietan ikus daitekeenez). Santimamiñe eta Lu-mentxako kobazuloetan aurkitutako oskol, lapa, ostra eta muskuilu ugariekhori berresten dutela dirudi. Ibaietan eta itsasoan arrantza egiten zutelaeta aldizka itsas ugaztunak harrapatzen zituztela ere argi eta garbierakusten dute zenbait frogek. Adibidez, Santa Katalinako kobazuloanitsas txakurren aztarnak aurkitu dira.

    GOI PALEOLITOKO EHIZA ESPEZIALIZATUA

  • 20

    26. Elur-orein baten (Rangifertarandus) metakarpo osoa, Lekeitioko(Bizkaia) Lumentxa kobazuloanaurkitua.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    GOI PALEOLITOKO EHIZA ESPEZIALIZATUA

    28. Orein ar baten (Cervus elaphus)adakera osoa, Itxinako barrunbebatekoa (Gorbeia, Bizkaia). Mudakoadakera da. Adarrak urtean behinerortzen zaizkio oreinari, eta hilabetebatzuetan osatzen zaizkio berriz.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    27. Basahuntz baten (Caprapyrenaica) humeroaren zati distala,Abadiñoko (Bizkaia) Bolinkobaaztarnategian aurkitua.(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

    29. Elur-orein baten (Rangifertarandus) metakarpoaren zatidistala, Santa Katalinakoa (Lekeitio,Bizkaia).Elur-orein baten astragalo osoa,Santa Katalinakoa (Lekeitio,Bizkaia).Elur-orein baten bigarrenfalangearen zatia, Lekeitioko(Bizkaia) Santa Katalinakokobazuloan aurkitua.Elur-orein baten adar zatia, SantaKatalinakoa (Lekeitio, Bizkaia).Guztiak Kantaurialdean ehizatuziren azken elur-oreinetako batzukdira.(Gordailu zentrua: ArkeologiMuseoa)

  • 21

    Aipatutako azken aztarnategi hori Bizkaiko interesgarrienetako bat da,informazio ugari eman baitu hainbat ikerketa-esparrutan. Gaur egun,Lekeitioko kobazulo txiki hori izen bereko itsasargitik hurbil dagoenitsaslabar batetik zintzilik dago ia. Bertan, Goi Paleolitoaren amaierakoehiztari/biltzaile talde txiki bat bizi izan zen. Talde horrek, ingurukoharanetako baliabideak ez ezik, kostaldekoak ere ustiatu zituen.

    Paleontologiaren ikuspuntutik, oso aberatsa da, hegazti-espezieen zeinarrain-espezieen aztarna asko biltzen baititu. Espezie horietako batzuknekez ikus daitezke Iberiar Penintsulako eta Europa osoko aztarnategietan.Horien artean, pingüino handia (Pinguinus impennis) aipatu behar dugu.Espezie hori XIX. mendean desagertu zen, eta hego hemisferioko gauregungo pingüinoaren baliokidea izan zen ipar hemisferioan. Halaber,Eider de Steller (Polysticta stelleri ) espeziea azpimarratu behar dugu,gaur egungo itsas hegazti baten historiaurreko lehen aztarna baita.

    Dena dela, aztarnategi honetan jasotako daturik interesgarrienak elur-oreinaren ehizarekin du zerikusia. Suposatu izan denez, espezie hori gurehistoriaurreko arbasoek gutxien harrapatu zutenetako bat da, oso aztarnagutxi agertu baitira kantaurialde osoan. Aitzitik, Frantziako hegoaldeangehien ehizatzen zuten belarjalea zen elur-oreina. Santa Katalinakokobazuloan aurkitutako aztarnek, ordea, kontrakoa adierazten dute. Lekutxiki batean, Penintsulako iparraldeko aztarnategi guztietan baino aztarna

    30. Elur-orein baten (Rangifertarandus) goiko masailezurrarenzatiak, Lekeitioko (Bizkaia) SantaKatalinako kobazuloan aurkituak.Hortz higatuak dituena banakoedadetu batena da, eta bestea,berriz, heldu gazte batena.Aztarnategi berezi horretan bizi izanzirenek ehizatu eta kontsumitutakoanimalien aztarnak dira.(Gordailu zentrua: Arkeologi Museoa)

    GOI PALEOLITOKO EHIZA ESPEZIALIZATUA

  • 22

    gehiago aurkitu dituzte. Beraz, elur-oreinaren ehiza salbuespena ez zelaerakusten duen froga sendoa dela esan dezakegu. Hainbat milurtekotan,elur-oreinen taldeak Frantziako kostaldetik Kantauri Itsasoaren ertzeramigratu zuten, azken glaziazioko aldirik hotzenetan bereziki.

    Edonola ere, aztarnategi horrek badu beste berezitasun bat ere. Ikuspuntukronologikotik, beste datu garrantzitsu bat eman digu. Duela gutxi arte,eta gainerako aztarnategietako datuetan oinarrituta, kantaurialdean elur-orein gutxi bizi izan zirela eta Madeleine aldira arte baino iraun ez zutelauste zen. Hau da, espezie hori Frantziako hego-mendebaldean bainolehenago desagertu zela. Landetako aztarnategiak Europako hegoaldeanelur-oreinak ehizatzen zituzten taldeen azken lekuak zirela pentsatzenzen. Eta Santa Katalinako aztarnategian aurkitutako elur-oreinen hezurrendatazioak frogatu duenez, espezie horren ehizak Frantziako kostaldeanadina iraun zuen (duela 9.000 urte arte, alegia).

    32. Santimamiñeko santutegian(Kortezubi, Bizkaia) pintatutakozaldia.

    GOI PALEOLITOKO EHIZA ESPEZIALIZATUA

    31. Punteatzearen teknikaren bidezgorriz pintatutako orein emea,Arenaza kobazuloan (Galdames,Bizkaia).

  • 23

    Historiaurreko antzinako aldiak amaitu ondoren, gizakien eta ingurukofaunaren arteko harremanean izandako aldaketa nagusietako bat gertatuzen. Ordura arte, eta hainbat milurtekotan, harreman horrek ez zuenfuntsezko aldaketarik izan ehiztari-biltzaileen gizarteen barruan. K.a 10000.urtearen inguruan, ordea, oso berrikuntza garrantzitsua gertatu zenNeolitoko iraultza deitu izan zaiona, eta, horren ondorioz, lehen gizarteekoizleak sortu ziren.

    Lehen animalien etxekotzea eta lehen landareen laborantza sistematikoagertaera gogoangarrienetako bat izan zen gizakiaren abenturan. Hainerabakigarria izan zen, historiaren hasiera izan zela esan daiteke (zentzuzabalean hartuta). Animalia eta landare jatorriko erreserbak epe ertaineanedukitzeko eta kontrolatzeko aukerak autosufizientzia-maila handia ematenzuen. Horren ondorioz, ordura arte ez bezalako aldaketa demografiko,ekonomiko eta kultural ugari gertatu ziren.

    Adibidez, artzaintza, abeltzaintza eta beste jarduera berri batzuk aldibatean ehizarekin batera egin zirenak agertu zirenean, funtsezko eraldaketabat gertatu zen gizakien bizirauteko moduan.

    Basapiztiak etxekotzeko prozesua motela eta mailakakoa izan zen. Prozesuhorretan, gizakiak erabat aldatu zituen animalien bizi-ohiturak oinarrizkozenbait alderditan. Gizakia espezie batzuen biologia baldintzatzen saiatuzen, komeni zitzaizkion ezaugarri fisiko eta portaera-ezaugarri

    Etxekotzearen jatorriaEuskal Herrian

    4.

  • 24

    ETXEKOTZEAREN JATORRIA EUSKAL HERRIAN

    jakin batzuk lortzeko. Horren ondorioz, zenbait forma-aldaketa eraginzituen animalien gorputzean. Adibidez, espezie batzuen hazkuntza etaugalketa mugatu zituen, barietate gizenagoak, esne gehiago emangozutenak, handiagoak edota txikiagoak eta erabilerrazagoak lortzeko.Azkenean, etxeko espezieen hezurrak basatienak baino txikiagoak ziren.Horixe gertatu zen uroarekin eta behi-aziendarekin, otsoarekin eta txaku-rrarekin, basurdearekin eta txerriarekin eta basahuntzarekin eta etxe-ahuntzarekin.

    Eurasiako lehen espezie etxekotuak Ekialde Ertainean agertu ziren.Hasierako gune horretatik, fenomenoa Mediterraneoko arro osoan zeharmendebalderantz zabaldu zela dirudi. Animaliak etxekotzeko prozesuarenmailakako hedapena ezaguna da erritmo kronologikoari dagokionez,baina ez dago hain garbi eskualde bakoitzean zer mekanismo erabili zen.Alde batetik, argi eta garbi dago animalia etxekotuak inportatu zirela, etaanimalia horiek geroago sortu ziren etxeko azienden jatorria izan zirela.Dena dela, baliteke animalia etxekotuen ordez etxekotzeko teknikakinportatu izana. Beraz, animaliak etxekotzen zituzten gune jakin batzukizan zirelako hipotesia zabalik utzi behar da beti.

    Testuinguru horretan, etxekotzea Euskal Herrira noiz eta nondik iritsi zenzehazteko problematika dugu aurrean. “Noiz” galderari dagokionez, lehenespezie etxekotuak duela 6.000 urte baino gehiago iritsi ziren gure

    33. Otso baten (Canis lupus)garezurra. Las Grajas II kobazuloa(Gibijo, Araba).(Gordailu zentrua: Aranzadi. ZientziaElkartea)Txakur baten (Canis familiaris)garezurra. La Fragua kobazuloa(Galdames, Bizkaia). (GordailuZentrua: Arkeologi Museoa)Etxekotze-prozesuaren ondorioz bigarezurren tamainan dagoen aldeaikus daiteke.

  • 25

    34. Basurde (Sus ferus) gazte batengarezurra, Lumentxa aztarnategikoa(Lekeitio, Bizkaia). (Gordailu Zentrua:Arkeologi Museoa)Txerri (Sus domesticus) gazte batengarezurra, La Fragua kobazuloan(Galdames, Bizkaia) aurkitua.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)Etxekotze-prozesuaren ondorioztxerriaren aurpegia basurdearenabaino laburragoa dela ikus daiteke.

    ETXEKOTZEAREN JATORRIA EUSKAL HERRIAN

    lurraldera, hau da, Kristo aurreko bosgarren milurtekoan. Arabako PeñaLargako aztarnategian, abelgorri, ardi, ahuntz eta txerrien aztarnak aurkitudira, duela 6.720 urtekoak. Gipuzkoan dagoen Marizuloko aztarnategikoMesolitoaren mailan agertu den txakurra lehenagokoa izango da segu-ruenik. Zaldia Brontze Aroan agertu zen, astoa eta oiloa Burdin Aroan,katua Erromatarren Garaian, eta antzara Erdi Aroan.

    Zer bide geografikotik iritsi ote zen galdetzen dugunean, berriz, bi hipotesiditugu. Bi hipotesi horiek desberdinak izanik ere, ez dira baztertzaileak.Lehen hipotesiaren arabera, Ebro ibaiaren haranean zehar iritsi zenMediterraneoko kostaldetik. Izan ere, etxeko espezieen aztarnarik zaha-rrenak Arabako Errioxako aztarnategietakoak dira, eta hori bat datorAragoiko eta Kataluniako aztarnategietako datuekin. Bigarren hipotesiarijarraiki, berriz, Kantauri Itsasoko kostaldean zehar sartu zen, FrantziakoAkitaniatik. Hipotesi horren aldeko datuak urriagoak dira eta, benetakoaizango balitz, aurreko hipotesian baino geroago iritsi zen etxekotzea.

  • 26

    ETXEKOTZEAREN JATORRIA EUSKAL HERRIAN

    35. Basahuntz baten (Caprapyrenaica) eta etxe-ahuntz baten(Capra hircus) metakarpoak,Lumentxa aztarnategian (Lekeitio,Bizkaia) aurkituak. (Gordailu Zentrua:Arkeologi Museoa)Aurreko kasuetan bezala, etxekoaberearen hezurra agriotipobasatiarena baino txikiagoa daetxekotze-prozesuaren ondorioz.

    36. Uro baten (Bos primigenius)metakarpoa, Urduñako (Bizkaia)Pozalaguako kobazuloan aurkitua.Etxeko behi baten (Bos taurus)metakarpoa, Lumentxaaztarnategikoa (Lekeitio, Bizkaia).(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)Etxeko espeziearen hezurraktxikiagotu egin zirela berresten dutebi hezur horiek.

  • 27

    Gure etxeko espezieen historia hobeto zehazteko, espezie bakoitzarenjatorria eta Euskal Herrian izan duen dibertsifikazioa azalduko dugu.Gizaki talde bakoitzak bere modu berezian ulertzen eta aldatzen du biziden ingurune naturala. Kultura-ondarea osatzen duten berezitasun horiekabeltzaintzan ere isla daitezke. Gure kasuan, beste lurralde batzuetanbezalaxe, bertako barietateak edo arrazak lortu ditugu; horiek guztiak“Euskal Herriko animaliak” direla esan dezakegu arazorik gabe.

    Txakurra (Canis familiaris)

    Txakurra otsoarengandik dator, eta Europan duela hamar mila edo hamabimila urte inguru etxekotu zela pentsa dezakegu. Euskal Herrian, aztarnarikzaharrena (Marizulokoa) Mesolitokoa da, duela 5.285 urtekoa gutxienez.

    Gure etxeko animaliak

    5.

    37.1 Euskal artzain-txakurra.37.2 Txakur harrapakaria.Enkarterriko billanoa.

    37.1 37.2

  • 28

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    Beste basapiztia batzuen aztarnekin nahastuta dago, baina ez dagoetxeko bestelako espezierik. Beraz, gure lurraldeko etxeko animaliarikzaharrena da.

    Bestalde, txakurra ohiko espeziea da gure aztarnategietan. Inoiz ez datxakur-aztarna asko aurkitu; ziur aski, ez zen elikagai gisa sistematikokikontsumituko. Hasieratik, tamaina desberdin asko agertu dira, eta arraza-bereizketa oso goiz gertatu zela pentsarazten digu horrek. Ildo horretan,azpimarratu beharra dago “txakur nanoak” agertu direla Euskal Herrikoaztarnategietan, Erromanizazioaren garaitik aurrerakoak eta, batez ere,Erdi Arokoak. Kasu batzuetan, nanismoa hanketan baino ez da ageri;beste batzuetan, berriz, gorputz osoan.

    Gure lurraldean artzaintzak izan duen tradizio garrantzitsuaren emaitzagisa, artzain-txakur arraza bat sortu da, hots, euskal artzain txakurra. Bibarietate ditu: Gorbeiakoa eta iletsua. Halaber, Enkarterriko billano izenekotxakur harrapakaria ere sortu zen. Txakur hori behi montxinoak harrapatzenespezializatuta zegoen, eta Bizkaiko mendebaldean eta inguruko lurral-deetan baino ez da garatu.

    Behi-azienda (Bos taurus)

    Etxeko abelgorrien aurreko espezie basatia (agriotipoa) uroa izan zen.Bisonteaz bestelako belarjale handia zen, eta XVII. mendera arte bizi izanzen Europan. Behi-azienda Euskal Herriko eta inguruko abeltzaintza-egitura protohistoriko eta historikoetan oso zeregin garrantzitsua betezuten etxeko ganaduetako bat izan zen. Aurreko atalean adierazi dugunez,etxeko behien lehen aztarnak Kristo aurreko bosgarren milurtekokoakdira, eta Arabako Peña Largako aztarnategian aurkitu zituzten.

    Lehenik eta behin, adierazi beharra dago etxeko espezierik ugariena delalurraldean agertu zenetik, eta datu hori ez dator bat Iberiar Penintsulakobeste eremu batzuetan bildu direnekin. Izan ere, eremu horietan, ahuntzaeta ardia izan dira nagusi betidanik eta gaur arte, Burdin Aroko salbues-penen bat aipa badaiteke ere. Edonola ere, gure lurraldeko klima-baldintzaketa, batez ere, ingurumen-baldintzak faktore erabakigarriak izan diraduela lau milurtekotik behi-aziendak gure abeltzaintza-tradizioan izanduen sustraitzean eta garapenean. Etxeko abelgorriek askotariko etamantenugai-aberastasun handiko larreak eta gutxieneko ur kantitate bat

    38.1. Betizu behia,desagertzeko arriskuan.38.2 Behi montxinoa,Enkarterrian (Euskal Herrikomendebaldeko mugan)bereizgarria izan dena.38.3 Behi piriniarra

    38.1 38.2 38.3

  • 29

    behar ditu oinarrizko premiak betetzeko. Kantauri Itsasoaren ertzeko etaEbro Garaiko haranak habitat ezin hobeak izan dira, duela hainbatmilurtekotatik, abelgorriak garatzeko.

    Behi-aziendaren tamaina aldatu egin da denborarekin. Abelburuengaraieran izandako aldaketak horren froga garbiak ditugu. Lau hankakoanimalien kasuan, banako baten garaiera bizkarraldeko punturik altuenetikneurtzen da (animaliaren soingurutzeko garaiera). Datu ugarien arabera,garaiera hori txikiagotu egin zen etxeko lehen behiak agertu zirenetikErromanizazioaren garaia hasi arte. Inperioaren eraginez, behien etazezenen garaiera handitu egin zen, eta lortu zituzten neurriak gaur egungohautespen- eta hobekuntza-tekniken bidez garai modernoan lortzendirenekin baino ezin dira konparatu. Gure aztarnategietan aurkitutakogorputz-adar osoetan oinarrituta egindako kalkuluek berretsi dutenez,etxeko abelgorrien tamaina pixkanaka txikiagotu zen Kristo aurreko bimilurtekoetan, eta nabarmen handiagotu erromatarrak Penintsulara iritsizirenetik aurrera. Gainera, erromatarren kokaleku batzuetan (hala nolaNafarroako Arellanokoan), aldi berean herrixka indigenetan aurkitutakoakbaino animalia handiagoak agertu dira. Beharbada, Inperioko besteeskualde batzuetatik inportatu zituzten zuzenean, edota bertako aziendahobetzeko hautespen-praktiken emaitza izan ziren. Eta antzeko zerbaitgertatzen da Inperioko beste eskualde batzuetan (hala nola britainiarirletan).

    Hona hemen behi-aziendari lotutako beste datu garrantzitsu bat: haragiaez ezik bigarren mailako beste produktu batzuk ere (hala nola esnea,ugalketa edo lan mekanikoa) lortzeko aprobetxamendua gero eta handia-goa izan da. Ustiapen-ereduan izandako aldaketa horiek abelburuakadinaren arabera banatuta ondoriozta daitezke. Animalia gazteak haragialortzeko baino ez zituzten hiltzen ia, larrua ere balia zitekeen arren. Behiakheltzen uzten zituztenean, berriz, beste produktu batzuk lortu nahi zituzten(esnea edo ugalketa, adibidez). Gainera, behiak, zezenak eta idiak trakziomekanikoko eragile eraginkorrak ziren. Hain zuzen ere, aurkitutako hezurbatzuen mardultasunak eta tamainak ar zikiratuen hezurrak (idienak) zirelaadierazten dute, eta Iberiar Penintsulan horrelako praktikek Brontze Aroraarte iraun zutela esan daiteke.

    Gure aztarnategietan aurkitu diren Kristo aurreko bigarren milurtekotikaurrerako abelgorrien adina kalkulatu denean, helduak gazteak bainogehiago izan zirela ikusi da. Gainera, denborak aurrera egin ahala, gazteenkopurua txikiagoa da, eta helduena, berriz, handiagoa. Horrek adieraztenduenez, bigarren mailako produktuak lortzea lehentasunezko helburubihurtu zen behi-aziendaren ustiapen-ereduan hainbat mendetan.

    Azienda larriak gure ingurunean izan duen garrantziaren erakusgarri,bertako lau arraza ditugula esan behar dugu. Horietako bik basa-animalienohiturak dituzte oraindik: desagertzeko arrisku larrian dauden betizuak,eta Enkarterriko montxinoak. Gainerako biak etxekotuagoak dira: haragi-

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

  • 30

    produkzioaren ikuspuntutik interesgarria den piriniarra, eta nekazaritzankargako abere gisa erabilitako terreñoa.

    Ardi- eta ahuntz-azienda (Ovis aries eta Capra hircus)

    Ahuntza eta ardia Capra aegagrus espezietik eta basa-ardi edo mufloimota batetik (Ovis orientalis) datoz, hurrenez hurren, eta Ekialde Hurbileanetxekotu ziren lehenik, Kristo aurreko bederatzigarren milurtekoan. Ondoren,Mediterraneoko arroan zehar zabaldu ziren, eta bi milurteko geroago iritsiziren Iberiar Penintsulara. Behiaren kasuan bezala, Euskal Herrian espeziehorien aztarnarik zaharrenak Peña Largako aztarnategian aurkitu dira,Kristo aurreko bosgarren milurtekoaren mailan.

    Europan basa-ardirik izan ez zenez gero, ez dago pentsatzerik ardi-azienda bertan sortu zenik. Basahuntzak, ordea, oraindik badiraute, etaez da guztiz baztertu behar eremu jakin batzuetan ahuntzak etxekotuzituzten hipotesia. Oraingoz, basahuntzaren eta etxe-ahuntzaren adarrenarteko desberdintasun morfologikoekin ezin da berretsi Euskal Herrianeta Penintsula osoan horrelako eremurik izan zenik.

    Zenbait aztarnategitan, hala nola Arenazakoan (Galdames, Bizkaia),ahuntz gehiago aurkitu dira, eta beste batzuetan, berriz, hala nola ArabakoErrioxako Los Husos eta La Hoya izenekoetan, ardi gehiago. Nolanahiere, bi espezieen kopurua kontuan hartuta, Ebro ibaiaren haranean isurialdekantauriarrean baino ugariagoak izan ziren. Isurialde kantauriarrean,abelgorri gehiago aurkitu dira.

    Azienda xehearen barruan, halaber, aurkitutako banako helduak gazteakbaino gehiago dira, eta desoreka hori are nabarmenago ageri da BrontzeAroaren eta Burdin Aroaren mailetan. Beraz, garbi dago abereen aprobe-txamendu-eredua aldatu egin zela eta bigarren mailako produktuen (halanola artilearen, esnearen eta ugalketaren) gero eta produkzio intentsiboa-

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    39.1. Sasi ardia, arkumeakhazteko erabilia.39.2. Latxa ardia39.3. Karrantzako ardimuturbeltza39.4. Karrantzako ardi muturgorria39.5 Azpi gorri ahuntza, ahuntzpiriniarren leinukoa.

    39.1 39.2 39.3

    39.4 39.5

  • 31

    goa lortzera jo zuela, behi-aziendaren kasuan bezala.

    Ardi-azienda ongi egokitu zen isurialde kantauriarreko larreetara, etahorren ondorioz, bertako zenbait arraza sortu dira.

    Horietako bat, sasi ardia, sastraka-eremuetara egokitu da bereziki, etaarkumeak hazteko erabiltzen da funtsean. Gainerako biak Idiazabaldeiturako gaztak egiteko oinarrizko lehengai-iturriak dira. Lehenik etabehin, latxa ardiaren bi barietateak aipatu behar ditugu (muturbeltzak etamuturgorriak). Artile luzea eta latza du, eta hortik datorkio izena. BigarrenaKarrantzako ardia da. Horrek ere bi barietate ditu: desagertzeko arriskularrian dagoen muturbeltza, eta muturgorria, ugariagoa. Latxa ardia bainohandixeagoa da, eta larru finagoa du.

    Ahuntz-aziendari dagokionez, bertako barietate bakarra dugu. Azpi gorriizenekoa arraza da, ahuntz piriniarren leinukoa. Ile beltzeko aberea da,eta tonalitate gaztainkarak ditu sabelaldean.

    Txerri-azienda (Sus domesticus)

    Oro har onartu denez, txerria basurdearen arraza etxekotua da, eta Kristoaurreko zazpigarren milurtekoan etxekotu zela dirudi. Neolitoaren hasieratik,bi barietate bereizi ziren Europan. Bata sendoa da, bertan etxekotua, etabestea, berriz, zohikaztegiko txerri txikia, Suitzako palafitoetako tipikoa.

    Euskal Herrian, behi-aziendaren, ahuntz-aziendaren eta ardi-aziendarengarai berean garatu zen txerri-azienda, Neolitotik aurrera, eta lau espeziehoriek ohiko laukotea osatzen zuten kokaleku gehienetan. Isurialdekantauriarrean txerria ez zen hain ugaria izan, baina Ebro ibaiaren arrokoaztarnategi batzuetan lagin osoaren herena edo laurdena dago txerri-aztarnez osatua (Peñas de Oro, Henayo eta La Hoyan).

    Gainerako aziendetan ez bezala, aurkitutako txerri gazteen aztarnakhelduenak baino ugariagoak dira Metalen Aro osoaren mailan. Horrekesan nahi du garai hartako aprobetxamendu-ereduan animalien erdiakbaino gehiago urte eta erdira iritsi baino lehen hiltzen zituztela, txerrikiakegiteko. Gainerakoak, emeak gehienak, ugalketa ziurtatzeko edukitzenzituzten.

    Bertako bi txerri barietate ditugu, azken bi hamarkadetan horietako batia desagertu bada ere. Gasteizko muturmotza da, txerrien talde zeltakoaeta mutur ahurrekoa. XIX. mendean egindako gurutzatze batzuen emaitza

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    40. Euskal txerria,Iparraldekoa

    40

  • 32

    izan zen, eta XX. mendearen amaieratik desagertutzat hartu da. Euskaltxerria izenekoak, berriz, badirau oraindik. Iparraldekoa da jatorriz, etagaur egun kalitate-maila handiko txerrikiak ematen dituelako ustiatzen da.

    Zaldia (Equus caballus)

    Beranduago etxekotu zen espeziea da. Europako hego-ekialdean hasizen etxekotzen, Kristo aurreko hirugarren milurtekoan. Dena dela, geroeta gehiagok uste dute etxekotze-eremu bat baino gehiago izan zirela,eta Iberiar Penintsula horietako bat izan zela.

    Paleolitoko basa-zaldien eta etxe-zaldien arteko erlazioa argitu gabe dagooraindik, ez baitago nahikoa daturik. Baiezta daitekeen gauza bakarrazera da, etxe-zaldia historiaurrekoa baino txikixeagoa dela.

    Penintsulan, lehen zaldi etxekotuen garaia finkatzean, atzerantz eginbehar izan da. Gaur egun, espezie hori Kalkolitoan edo lehenago etxekotuzela uste da. Euskal Herrian ere zalantza bera dugu. Arabako Los Husoseta Peñas de Oro aztarnategietan, Kristo aurreko hirugarren milurtekokoaztarnak aurkitu dira. Baina oso urriak dira, eta ezin dugu ziur baieztatuanimalia horiek etxekotuta zeuden ala ez. Gai hau argituko duten aurkikun-tzen zain egon beharko dugu.

    Zaldiak zeregin garrantzitsua bete du gure lurraldeko mendi-nekazaritzan,eta bertako bi barietate sortu dira. Ezagunena pottoka da, ohitura basatikoponia. Pottokaren morfologiak historiaurreko horma-artea ekartzen dugogora. Bestea Euskal Herriko mendiko zaldia da. Txikia da, baina ososendoa. Arabako mendialdekoa da.

    Astoa (Equus asinus)

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    41. Pottoka, ohiturabasatiak dituenponia

    41

    42. Enkarterrikoastoa, desagertzekoarriskuan.

    42

  • 33

    Europan, basa-asto bat (Equus hydruntinus) bizi izan zen Paleolitotik.Penintsulan, gutxienez Brontze Arora arte iraun zuen. Hala ere, ez dagofroga sendorik ekido hori etxe-astoaren jatorria izan zenik baieztatzeko(ezta horren kontrako frogarik ere).

    Gaur egun, autore gehienek onartu dute astoaren agriotipoa Afrikakoastoa dela. Batzuen ustez, Afrikako ipar-mendebaldetik zabaldu zen astomota bat da, gaur egun desagertuta dagoena (Equus asinus asinus).Beste batzuek, berriz, Egipton etxekotu zen Nubiako asto bat izan zelauste dute; gaur egun, Sudango eremuren batean dirau (Equus asinusafricanus).

    Astoaren aztarnarik zaharrenak Euskal Herriko hegoaldeko isurialdekoakdira, Bigarren Burdin Arokoak edo Zeltiberiar Garaikoak (La Hoyakoak).Jakina, ez dakigu ezer arraza-bereizketari lotutako prozesuei buruz.Nolanahi ere, bertako arraza bat badugu (Enkarterriko astoa), tamainatxikikoa eta desagertzeko arrisku larrian dagoena.

    Oiloa (Gallus domesticus)

    Oiloa Kristo aurreko hirugarren milurtekoan etxekotu zen, Indian. Europan,berriz, Kristo aurreko lehen milurtekoan agertu zen, feniziarren kolonienbitartez Mediterraneoko arroan sartu zenean.

    Euskal Herrian agertu diren aztarnarik zaharrenak Bigarren Burdin Aroarenmailakoak dira, eta Arabako La Hoyako aztarnategian aurkitu dira. Ezdugu daturik zehazteko noiz bereizi ziren Euskal Herriko etxe-oiloarenarraza bakarraren (euskal oiloa) lau barietateak (beltza, gorria, marradunaeta zilarra).

    Katua (Felis catus)

    Etxekotze-prozesuaren problematikaren barruan, etxe-katuaren jatorriagairik ilunenetako bat da. Etxekotu ziren azken espezieetako bat izanzen. Autore askok zalantzan jarri dute katuaren kasuan ìetxekoî terminoabaliozkoa denik.

    Onartu denez, etxe-katua Erromatar Inperiotik aurrera agertu zen Europakomendebaldean. Egipton etxekotu zen lehenik, eta Greziatik igaro zenEuropara.

    Euskal Herrian, aztarnarik zaharrenak erromanizazioaren garaiari nabar-menki lotutako kostaldeko aztarnategi batzuetako azaleko mailetan aurkitu

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    43. Euskal oilo zilarra:Euskal Herriko etxe-oiloaren arrazaren laubarietateetako bat.

    43

  • 34

    GURE ETXEKO ANIMALIAK

    dira (Bizkaiko Foruan, adibidez). Dena dela, ohartarazi beharra dagoaztarnak kronologia problematikoak agertzen zituzten mailetan agertudirela.

    Etxe-antzara (Anser domesticus)

    Etxe-antzara etxeko espezierik berriena da Euskal Herrian. Basa-antzaratikdatorren espeziea da, eta Goi Erdi Aroko garai zehaztugabe bateanagertu zen Europan.

    Euskal Herrian, espezie horren aztarnarik zaharrena Goi Erdi Aroari lotutakoBagoetako (Araba) aztarnategian aurkitu da. Gaur egun, euskal antzaraizeneko barietatea dugu, Bizkaiko mendebaldean dagoen Karrantzakoharanean batez ere.

    44. Euskal Antzara.Bizkaiko Enkarterrian dirau.

    44

  • 35

    Ehizatutako edo hazitako animaliak elikagai eta indar mekaniko gisa erabiliditugu, baina, horrez gain, lehengai-iturri izan dira arropa eta zenbaittresna (artisau-tresnak, apaingarriak edo arte-erabilerako tresnak, adibidez)egiteko. Era berean, eskeletoaren zenbait elementu, haien trinkotasun,forma edo azaleko ehunduragatik, material aproposak izan ziren erremintaketa eguneroko erabilerako beste tresna batzuk egiteko. Milaka urtekotradizio horrek gaur egun arte iraun du nekazaritzan zein merkataritzan.Horren erakusgarri, animalien hezurrekin eta hortzekin egindako zenbaitobjektu jaso ditugu.

    Zenbait zerbidoren adarrak (oreinenak eta elur-oreinenak) sukarria lantzekokolpekariak eta ukituak emateko tresnak, ebaketa-tresnen kirtenak edoarmak egiteko materialak izan ziren. Gaur egun, mendiko ganibetakegiteko erabiltzen dira oraindik. Zenbaitetan, mudako adarrak biltzenzituzten.

    Era berean, zaldien hankako hezur batzuk (alboko metapodioak, adibidez),haien forma naturala baliatuta eta ukitu sinple batzuekin, puntzoi trinkobihurtzen ziren. Zaldien eta behien metapodioak zerealak moztekoerabilitako igitaiak zorrozteko ingude gisa ere erabili izan dira hainbatmendetan. Eta, oro har, hezur luzeak eta lauak, bidezko aldaketak eginondoren, lepokoetarako ale, arte higigarriko euskarri, txirula, orrazi etabeste askotariko tresna gisa erabili izan dira.

    Animalien besteekarpen batzuk

    6.

  • 36

    45. Hortz-ilara bikoitza duen arpoia,Santimamiñekoa (Kortezubi, Bizkaia).(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    ANIMALIEN BESTE EKARPEN BATZUK

    47. Pico Ramos (Muskiz, Bizkaia)kobazuloan aurkitutako hezurrezkoespatula.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    46. Las Pajucas (Lanestosa,Bizkaia), Pico Ramos (Muskiz,Bizkaia) eta Balzola (Dima, Bizkaia)kobazuloetan aurkitutako puntzoiaketa azagaia.(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

    48. Orein-adar batekin egindakobultzagailu apaindua, ehizanazkonak jaurtitzeko erabilia.Santimamiñe kobazuloa (Kortezubi,Bizkaia).(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

  • 37

    49. Hezurrarekin egindako espatula,luzetarako bi lerro paraleloren eta bialdetan gurutzatutako marra batzuenbidez apaindua. Lekeitioko (Bizkaia)Santa Katalinako kobazuloan aurkituzuten.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    51. Lepahori baten baraila,zintzilikario gisa erabiltzeko zulatua,Abadiñoko (Bizkaia) Albisteykobazuloan aurkitua.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    50. Hamaika orein-letagin atrofiko,zintzilikario gisa erabiltzekozulatuak, Abadiñoko (Bizkaia)Bolinkoban aurkituak.(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

    52. Aleak Arenaza kobazuloan(Galdames, Bizkaia).(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

    ANIMALIEN BESTE EKARPEN BATZUK

  • 38

    53. Hezurrez egindako eta zintzilikariogisa erabilitako aleak. Pico Ramos(Muskiz, Bizkaia) eta Lacilla(Sopuerta, Bizkaia) kobazuloak.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    55. Hainbat garaitako ganibeten etabeste tresna batzuen kirtenak, ElPeñon kobazuloan (Muskiz, Bizkaia),Urduñan (Burdiñola kalean) etaBilbon (Burtsaren Jauregian)aurkituak (azken bi horien kasuan,Erdi Aroko hiribilduetan).(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    54. Erremintak eta bestelakotresnak egiteko lehengai gisaerabiltzeko zuloak dituen adarra(Venta Laperra. Karrantza, Bizkaia).(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

    ANIMALIEN BESTE EKARPEN BATZUK

  • 39

    56. Urduñako (Bizkaia) Burdin kaleanegindako indusketetan aurkitutakobalezta-pieza.(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    58. Janzkera eta apaindurapertsonalerako objektuak: orrazia(Lekeitio).(Gordailu Zentrua: Arkeologi Museoa)

    57. Hezurrezko dadoa, Gorlizkoherrixkakoa, Santa Maria elizarenondoan aurkitua.(Gordailu Zentrua: ArkeologiMuseoa)

    59. Taurus baten metatartsoa,igitaiak zorrozteko ingude gisaerabilia (Campillo Hegoaldea.Gasteiz).(Gordailu Zentrua: Bibat. ArabakoArkeologia Museoa)

    ANIMALIEN BESTE EKARPEN BATZUK

  • 40

    Historiaurreko fauna-aztarnen aurkikuntza batzuen deskribapen laburhonen bidez, garai guztietako gizaki taldeek inguruko animaliekin izanduten ezinbesteko harreman estua egiaztatu ahal izan dugu. Iraganerabegira jartzeak badu zentzua guretzat, egindako akatsak adierazteko eta,era horretan, akats horiek ez errepikatzeko aukera ematen baitigu. Azkengogoeta hau bide horretatik eraman nahi dugu.

    Ekologiaren ikuspuntu soiletik egiaztatu dugunez, espezieetan aberatsaketa askotarikoak izan diren ekosistemak iraganean izan zirenaren irudieskas bihurtu dira. Hori dela-eta, gure ingurunean geratzen diren espeziebasati urriak beste garai batzuetan ugariagoa eta askotarikoagoa izanzen gure ondare naturalaren zati garrantzitsua dira. Espezie horiekbabestea eta kontserbatzea ezinbestekoa da, eta ez du bateraezina izanbehar gure ekosistemen aprobetxamendu arrazional eta iraunkorrarekin.Ezin ditugu gure lurraldean bizi izan ziren animalia handiak berreskuratu,bai, ordea, oraindik geratzen zaizkigun altxor zoologiko txiki eta xumeagoakkontserbatu.

    Arkeozoologiaren ikuspuntutik, halaber, hainbat milurtekotan gureespeziearen biziraupena, neurri handi batean, inguruko faunarenkontserbazioari lotuta egon dela egiazta dezakegu. Gainera, animaliagutxi batzuen etxekotzea, nekazaritzarekin batera, biziraupen hutsekoekonomia batetik produkzio-izaerako beste batera igarotzea eragin zuen

    Ondorio gisa

    7.

  • 41

    iraultzaren oinarria izan da. Gaur egun nekazaritza- eta abeltzaintza-produkzioaren oinarri diren monolaborantza handien ondorioz, hainbatmendetako aldakortasun genetiko handia urritzeko arriskuan dago. Horidela eta, hain produktiboak ez diren arrazak kontserbatzearen bidezaberastasun genetiko horri eustea konpondu ez dugun arazoa da oraindik.Izan ere, espezieen eboluzio konplexuan gauden lekura iristea ahalbidetudiguten kide leialak izan dira animaliak.

    Azkenik, gogorarazi beharra dago Euskal Herria informazio arkeozoologikogehien biltzen duten eremuetako bat dela Penintsula osoan, aztarnategienaberastasunagatik eta, batez ere, arlo horretan esperientziarik handienaduten ikerketa-taldeetako bat dugulako. Azken erreferentzia bibliografikoakhemen bildutako guztiaren atzean dagoen giza taldearen erregistrotzathar daitezke.

    Dena dela, ez dugu pentsatu behar gai honi buruz dena esanda dagoenik.Ziurtasun adina zalantza ditugu, eta ikertzen jarraitu behar duguhistoriaurreko zein geroagoko animalien eta gizakien arteko harremaneninguruan argitzeke ditugun galdera askori erantzuteko.

    ONDORIO GISA

  • 42

    ALTUNA,J. (1972): “Fauna de Mamíferos de los yacimientos prehistóricos de Guipúzcoa”. Munibe 24. zk., 1-464 orr.

    ALTUNA, J. (1980): “Historia de la domesticación animal en el País Vasco desde sus orígenes a la romanización”. Munibe32. zk., 1-163. orr.

    ALTUNA, J. (1990): “La caza de herbívoros durante el P aleolitico y Mesolítico del País Vasco”. Munibe (Antropología-Arkeologia), 22. zk., 229-240. orr.

    CASTAÑOS, P. (1986). “Los Macromamíferos del Pleistoceno Superior de Vizcaya”. Argitaratu gabeko tesia. EuskalHerriko Unibertsitatea.

    CASTAÑOS, P. (1988). “Mamíferos prehistóricos de Vizcaya”. Temas Vizcaínos bilduma, Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 161.zk., 1-55. orr.

    CASTAÑOS, P. (2004). “Evolución de las faunas durante la Prehistoria en el País Vasco”. Historia de Euskal Herria. LURargitaletxea. 4. Kapitulua, 223-240. orr.

    ELORZA, M. (2005/2006): “First palearctic fúsil record of Polysticta stelleri (Pallas) 1769”. Munibe (Antropologia-Arkeologia),57. zk., 297-301. orr.

    GÓMEZ, M. (2005/2006): “De los primeros animales domesticados en Euskal Herria a las razas actuales”. Munibe(Antropologia-Arkeologia), 57. zk., 469-476. orr.

    MARIEZKURRENA, K. (1990): Caza y Domesticación durante el Neolítico y Edad de los Metales en el País Vasco. Munibe(Antropologia- Arkeologia), 42. zk., 241-252. orr.

    Editorea:BizkaiKOA. Bizkaiko Foru Aldundia.Koordinazioa:Iñaki García CaminoTestuak:Pedro Mª. Castaños UgarteDiseinu grafikoa:elplanB s.l.Itzulpena:LeteArgazkilaritza:Juanjo Hidalgo 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 10,11, 12, 13, 14, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 33, 34, 35, 36,45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59.Santiago Yaniz 1, 22, 31, 32,Mariano Gómez 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44.

    Ezkerronak:Jaione Agirre (BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa)Juantxo Agirre (Aranzadi. Zientzien elkartea)Jesús Alonso (Arabako Natur Zientzien Museoa)Maite Izquierdo (Euskal Kultura Ondarearen Zentroa. Eusko Jaurlaritza)

    Lege Gordailua: BI-245/2012I.S.B.N.: 978-84-7752-506-4

    BIBLIOGRAFiA

  • “Piztien Artean (Animaliak etagizakiak, euskal historiaurrean)”Arkeologi Museoa (Bilbao)2011eko abenduaren 19 - 2012ekoapirilaren 29

    ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

    43

  • Arkeologi museoaren koadernoakBIZKAIKO ARTE HIGIGARRIABEGIRADA BAT HARRI GARAIKO DEKORAZIO ARTEARIRosa Ruiz Idarraga

    BIZKAIKO LABAR-ARTE PALEOLITIKOAHARRI AROKO HORMA-ARTEARI EMANDAKO BEGIRADARosa Ruiz Idarraga

    ZERAMIKA ETA ARKEOLOGIABUZTIN PUSKAK, HISTORIAREN ZATIAKJosé Luis Ibarra Álvarez

    BIZKAIKO HISTORIAURREKO FAUNAKHISTORIAURREKO ANIMALIAK ETA GIZAKIAKPedro Mª Castaños Ugarte

    1

    2

    3

    4