Ariketa 1.2 pausoz pausoz aurreratu andres mena

2
ARIKETA 1.2 PAUSOZ PAUSOZ AURRERATU NIRE IKASTETXEAK IKT-AK ERABIL DITZAN. Mapa egiteko unean, argi eta garbi zeintzuk ziren Ikastetxeko gunerik ahulenak nabarmentzen ziren; hau da, irakasleekin lotuta gela barruko prozesuan hobetzeko bazegoela ez dago inolako eztabaidarik. Puntu honetan zentratuko naiz. Helburuak Web orriaren osaketa egiten jarraitzea. Blogarekin lantzea. Deskribapena http://www.gainzuri.net helbidean sartzen baldin bagara, jarraian webgunea geldirik dagoela ikusten dugu. Ikastetxeko web orrialdearen kudeaketa erabat geldituta dagoenez, interesgarria izango zen batzorde ezberdinekin hitz egitea ardurak banatzeko eta pixkanaka pixkanaka dauden hutsuneak osatzen joaten ( proiektuak, albisteak, multimedia bilduma, agenda, …). Ikastetxe honetan, Blogaren erabiltzaileak oso gutxi dira; hala ere, lanabesa interesgarria eta erakargarria dela gehienen ahotan dagoen gauza bat da. Honetan oinarrituta, Bloga zer den eta nola erabiltzen den erakustea lan interesgarria izan daiteke. Konpromiso hartuko duten pertsonak Zikloko arduradunak. Batzordeko arduradunak. Zuzendaritza taldea. Irakasleak. Aurreikusten diren ekintzak

Transcript of Ariketa 1.2 pausoz pausoz aurreratu andres mena

Page 1: Ariketa 1.2 pausoz pausoz aurreratu andres mena

ARIKETA 1.2

PAUSOZ PAUSOZ AURRERATU NIRE IKASTETXEAK IKT-AK ERABIL DITZAN.

Mapa egiteko unean, argi eta garbi zeintzuk ziren Ikastetxeko gunerik ahulenak nabarmentzen ziren; hau da, irakasleekin lotuta gela barruko prozesuan hobetzeko bazegoela ez dago inolako eztabaidarik. Puntu honetan zentratuko naiz.

Helburuak

Web orriaren osaketa egiten jarraitzea.Blogarekin lantzea.

Deskribapena

http://www.gainzuri.net helbidean sartzen baldin bagara, jarraian webgunea geldirik dagoela ikusten dugu.Ikastetxeko web orrialdearen kudeaketa erabat geldituta dagoenez, interesgarria izango zen batzorde ezberdinekin hitz egitea ardurak banatzeko eta pixkanaka pixkanaka dauden hutsuneak osatzen joaten ( proiektuak, albisteak, multimedia bilduma, agenda, …).

Ikastetxe honetan, Blogaren erabiltzaileak oso gutxi dira; hala ere, lanabesa interesgarria eta erakargarria dela gehienen ahotan dagoen gauza bat da. Honetan oinarrituta, Bloga zer den eta nola erabiltzen den erakustea lan interesgarria izan daiteke.

Konpromiso hartuko duten pertsonak

Zikloko arduradunak.Batzordeko arduradunak.Zuzendaritza taldea.Irakasleak.

Aurreikusten diren ekintzak

Web orria eguneratzeko ardurak zehazteko, zikloko bileratik batzordeetara bideratuko da. Zenbait kudeatzaile sortuko dira eta talde bakoitzak webguneko atal ezberdinaz arduratuko da.

Bloga lantzeko formakuntza saioak beharrezkoak izango dira oinarrizko maila lortzeko.

Prozesuaren kontrola

Batzordeetako arduradunak Web gunearen kudeaketa kontrolatuko dute.Formakuntza saioak egin eta gero ebaluazioa egingo da.