Ariketa 1.1 osoa andres mena

5
EREMUAK EBALUAKETA BALORAZIOA AZPIEGITURAK HORNIKUNTZA Ordenagailuak 54 Eramangarriak 9 + 48 (Eskola 2.0) Arbela digitalak 3 Proiektoreak 3 Inpresorak 18 Fotokopiagailuak sarean konektatuak 3 3 INTERNETEKO KONEXIOA Konexioa BAI Wifi BAI 2 ZERBITZUAK Premia BAI Dinamizatzailea. EZ 1 APIKAZIOAK Blog de centro.EZ Blog de aula. EZ 1 KONPETENTZIAK FORMAKUNTZA IKT Formakuntza 2009/2010 ESKOLA 2.0 BAI 2009/2010 2 GAITASUNAK Irakaslegoak interneta informazioa biltzeko eta korreo elektronikoa irakurtzeko erabiltzen du. Word eta Power Point gehienek erabiltzen dute. Baten batek blogarekin eta google docsekin lan egiten du. Azken urte hauetan, IKT 2

Transcript of Ariketa 1.1 osoa andres mena

Page 1: Ariketa 1.1 osoa andres mena

EREMUAK EBALUAKETA BALORAZIOA

AZPIEGITURAK

HORNIKUNTZA Ordenagailuak 54Eramangarriak 9 + 48 (Eskola 2.0)Arbela digitalak 3Proiektoreak 3Inpresorak 18Fotokopiagailuak sarean konektatuak 3

3

INTERNETEKO KONEXIOA

Konexioa BAIWifi BAI

2

ZERBITZUAK Premia BAIDinamizatzailea. EZ

1

APIKAZIOAK Blog de centro.EZBlog de aula. EZ

1

KONPETENTZIAK

FORMAKUNTZA IKT Formakuntza 2009/2010

ESKOLA 2.0 BAI 2009/2010

2

GAITASUNAK Irakaslegoak interneta informazioa biltzeko eta korreo elektronikoa irakurtzeko erabiltzen du.Word eta Power Point gehienek erabiltzen dute.Baten batek blogarekin eta google docsekin lan egiten du.Azken urte hauetan, IKT formakuntzan parte hartzeko irakasleen interesa gora joan da.

2

PROZESU PEDAGOGIKOAK

GELA BARRUKO PROZESUA

Material asko dago baina ez da askotan erabiltzen, egokia ez delako

2

GELA KANPOKO PROZESUA

Ebaluazioa Ebaluaketarako erabiltzen diren txantiloiak sarean daude.Notak betetzeko EINIKA programa erabiltzen da.

5

Page 2: Ariketa 1.1 osoa andres mena

Tutoritza Irakasle batzuek korreo elektronikoren bidez familiekin informazioa elkartrukatzen dute.

1

Programazioa Txantiloiak: Unitate didaktiko eta programazioa txertatxeko.

5

Edukiak Estola 2.0. 2

IKASTETXEA KUDEATZEKO PROZESU ADMINISTRATIBOAK

IRAKASKUNTZAN LAGUNTZEKO PROZESU ADMINISTRATIBOA

Planifikazioa Ikastetxeko dokumentazio ofiziala digitalizatua dago eta sarearen bidez irakasleen eskura dago.Sarea dokumentazioa trukatzeko erabiltzen da.

5

Zerbitzu-kudeaketa Liburutegia ABIES programa erabiltzen da. 5

PROZESU OSAGARRIAK

Administrazio-kudeaketa.

Eusko Jaurlaritzako programa. 5

Ikastetxearen antolaketa

Taldeak Digitalizatuta eta sarean. 5

Ordutegiak Digitalizatuta eta sarean. 5

Ikasturte hasiera Digitalizatuta eta sarean. 5

Zerbitzuen kudeaketa Garraioa Daturik ez -

Jangela Programa berezia 5

Yolanda Izquierdoren txantiloian oinarrituta.

Page 3: Ariketa 1.1 osoa andres mena

NIRE IKASTETXEAREN IKT MAPA

Andres Mena naiz Urretxuko Gainzuri ikastetxearen Haur Hezkuntzako irakaslea. Gainzuri Ikastetxea bi eraikinek osatzen dute; bata Haur Hezkuntzakoa eta bestea Lehen Hezkuntzakoa. Haur Hezkuntzan 14 gela daude eta Lehen Hezkuntzan 18. Ikastetxe honetan berria naiz eta lan honen bidez, gure zentroan IKT-ak ze egoeratan aurkitzen diren hasi naiz ezagutzen. Hurbilketa lana egiteko Ikastetxeko materialaren inbentarioan, irakasleen trebetasun mailan, zuzeneko behaketan eta Ikastetxeko PREMIA arduradunaren emandako informazioan oinarritu naiz.

Azpiegiturei dagokiona, ikastetxea ondo hornituta dago, dena dela zenbait tutoritzetan ordenagailuak ez dira nahikoak. Interneteko konexioa badago gela guztietan baina arazo asko ematen du ( abiadura motela, sarritan konexiorik gabe gelditzen gara … ).Ikastetxeko webgune izan arren ez da apenas eguneratzen. Blogak ez dira erabiltzen.

Gela barruko prozesuari begira, irakaslegoak internet gehienbat informazioa biltzeko eta korreo elektronikoa irakurtzeko erabiltzen duela esan dezakegu. Word prozesadorea eta aurkezpenak egiteko Power Point programarik erabilenak dira. Blog batekin edo google docsekin atrebitzen direnak oso gutxi dira. Aurreratuenak, Eskola 2.0 dela eta, Lehen Hezkuntzako azken ziklokoak dira. Puntu ahulena hemen aurkitzen da.

Gela kanpoko prozesuari buruz, zera esan dezakegu: Ebaluaziorako erabiltzen diren txantiloiak sarean daude baita Unitate Didaktikoak eta programazioak egiteko erabiltzen direnak ere, EINIKA programa notak betetzeko erabiltzen da; hortaz aparte, irakasle bat edo bestek familiekin informazioa elkartrukatzeko, korreo elektroniko erabiltzen du. Hemen ere, ahuleziak nabarmenak dira.

Ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak puntuaziorik altuena lortu dute, ea erabat digitalizaturik daudelako: Ikastetxeko dokumentazio ofiziala digitalizatua dago eta sarearen bidez irakasleen eskura dago; sarea dokumentazioa trukatzeko erabiltzen da; Liburutegian ABIES programa erabiltzen da; administrazio-kudeaketan Eusko Jaurlaritzako programaz baliatzen dira; Ikastetxearen antolakuntza orokorra (matrikulazioa, egutegiak, ikasturte hasierako informazioa) digitalizatuta eta sarean dago; jangela programa bereziaren bidez kudeatzen da.

Page 4: Ariketa 1.1 osoa andres mena

Nire Power Point aurkezpena eta hemen azaltzen den informazioa blogean aurkitzen da http://dinamiiktandresmena.blogspot.com/ .

Adeitasunez:Andres Mena