ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi...

5
2013KO OTSAILAREN 3A 35 TERMOMETROA ARGIA SARIAK 2013 Argia Sarien aurtengo edizioak denetarik utzi digu: eskariak eta txaloak, txisteak eta momentu hunkigarriak, despedidak, omenaldiak, hausnarketak... Beste behin ere, kazetaritzako eta kulturgintzako ordezkarien plaza bilakatu da Usurbilgo Atxega jauregia. EURIAK, ELURRAK ETA TXINGORRAK tregua txikia eskaini zuen Argia Sarien banaketan. Aterki gabe eta lehor iritsi ziren gonbidatuak zitara. Baina eus- kalgintzako eragileek badakite busti- tzen, badakite oinak lokatzetan sar- tzen, ohituta daude. Horixe izan zen ekitaldiko aldarrikapen nagusietakoa. Otordu aurrean ARGIAk kaleratu- tako Bixente Ameztoiren azalen bil- dumaren berri eman zuen Elixabete Garmendiak; bera eta Joseba Sarrio- nandia aritu dira buru-belarri proiek- tuan. Marrazkilariak 1978an asteka- riarentzat egindako hamarnaka portada dira, garai hartako giroaren erakusgarri paregabeak. Postrearen orduan Xabier Letona ARGIAko zuzendariak hitz batzuk egin zituen euskal prentsaren egoe- raz (37. orrialdean hitzaldia osorik), eta herri ekimeneko komunikabideen eta hedabide publikoen finantzazio- an dauden aldeak azpimarratu zituen. Sarien banaketa hastearekin, Ber- tsoa.com-eko Jexux Mari Irazuk datu andana eman zuen proiektuaren sen- dotasuna azpimarratzeko: “2005ean, Youtubek Internet ezagutu baino lehen, bertsoa jada bazebilen sarean”. Bestetik, Oier Araolaza Dan- tzan.com-eko sortzaileak webgunea- ren zailtasunak nabarmendu zituen. Hilabete batzuez ixtera beharturik, dantzarien komunitateak lagunduta berpiztu dute Dantzan.com. “Bada- kigu epe laburreko lora izango dela hau” aitortu zuen Araolazak, baina sinetsita agertu zen dantzari eta dan- tzazaleen artean beti izango dela komunikatzeko behar hori. Edu Lartzangurenek Berrian elka- rrizketatu dituen ehunka sortzaileak izan zituen gogoan; Asier Leoz Porto- bello irratsaioko gidariak Madrildik eman zituen eskerrak bideoz –Aran- txa Kaltzada Euskadi Irratiko pro- gramazio arduradunak jaso zuen saria bere ordez–; eta Herrira mugi- menduko Amaia Esnalek gogorarazi zuen ostirala zela, eta presoen senide asko bidaia luzea hastear zela une horretan –Lander Garroren Denbora film laburrarengatik jaso du Herrirak publizitate arloko saria–. Azpimarra saioaren aurkezle Mad- dalen Iriartek azaldu zuen hunkituta jaso dutela Telebista saria; kalean jasotako animoek eta zoriontzeek “jada badute ikurra”, adierazi zuen. Bestalde, ETBren inguruko haus- narketa plazaratu zuen: ETBk epe luzerako proiektua behar duela nabarmendu zuen, eta euskal hiztu- nek eguneroko telebista “normal” bat merezi dutela; Euskadi Irratia jarri zuen horren eredu. ETBrekin bateratsu jaio zen Eus- kadi Irratiak 30 urte bete ditu aurten. ARGIAk Merezimenduzko saria eman dio “euskararen zabalkundera- ko tresna garrantzitsu” bihurtu dela- ko eta jakin duelako “gero eta entzu- le gehiagorengana iristen”. Txalo zaparrada eta irribarre artean amaitu zen ekitaldia. Norbere txokora itzuli zen, zerua oskarbi zela, baina jakitun bihar edo etzi euria egingo duela, eta bustitzen segitu beharko dutela euskarazko komunikazio proiek- tuen alde. n | URKO APAOLAZA AVILA | Argazkiak: Dani Blanco Aterrunea ekaitzaren erdian Zutik: Estepan Aldamitz eta Nerea Iriarte (Azpimarra), Arantza Kaltzada (Portobello, Asier Leozen ordez), Maddalen Iriarte (Azpimarra), Felipe Juaristi (Euskadi Irratia), Edu Lartzanguren (Berria), Eire Vila eta Arantxa Uriguen (Dantzan.com). Makurtuta: Beñat Zarrabeitia eta Amaia Esnal (Herrira); Eneritz Urkola, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi (Bertsoa.com) eta Oier Araolaza (Dantzan.com).

Transcript of ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi...

Page 1: ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi Zumalabek, iaz utzi gintuen Inma Gomilak. Joxemiri buruz asko idatzi da, eta ez naiz gehiago

2013KO OTSAILAREN 3A 35�

TERMOMETROA

ARGIA SARIAK 2013

Argia Sarien aurtengo edizioak denetarik utzi digu: eskariak eta txaloak, txisteak eta momentuhunkigarriak, despedidak, omenaldiak, hausnarketak... Beste behin ere, kazetaritzako eta

kulturgintzako ordezkarien plaza bilakatu da Usurbilgo Atxega jauregia.

EURIAK, ELURRAK ETA TXINGORRAKtregua txikia eskaini zuen Argia Sarienbanaketan. Aterki gabe eta lehor iritsiziren gonbidatuak zitara. Baina eus-kalgintzako eragileek badakite busti-tzen, badakite oinak lokatzetan sar-tzen, ohituta daude. Horixe izan zenekitaldiko aldarrikapen nagusietakoa.

Otordu aurrean ARGIAk kaleratu-tako Bixente Ameztoiren azalen bil-dumaren berri eman zuen ElixabeteGarmendiak; bera eta Joseba Sarrio-nandia aritu dira buru-belarri proiek-tuan. Marrazkilariak 1978an asteka-riarentzat egindako hamarnakaportada dira, garai hartako giroarenerakusgarri paregabeak.

Postrearen orduan Xabier LetonaARGIAko zuzendariak hitz batzukegin zituen euskal prentsaren egoe-raz (37. orrialdean hitzaldia osorik),eta herri ekimeneko komunikabideeneta hedabide publikoen finantzazio-an dauden aldeak azpimarratu zituen.

Sarien banaketa hastearekin, Ber-tsoa.com-eko Jexux Mari Irazuk datuandana eman zuen proiektuaren sen-dotasuna azpimarratzeko: “2005ean,Youtubek Internet ezagutu bainolehen, bertsoa jada bazebilen sarean”.Bestetik, Oier Araolaza Dan-tzan.com-eko sortzaileak webgunea-ren zailtasunak nabarmendu zituen.Hilabete batzuez ixtera beharturik,dantzarien komunitateak lagundutaberpiztu dute Dantzan.com. “Bada-kigu epe laburreko lora izango delahau” aitortu zuen Araolazak, bainasinetsita agertu zen dantzari eta dan-tzazaleen artean beti izango delakomunikatzeko behar hori.

Edu Lartzangurenek Berrian elka-rrizketatu dituen ehunka sortzaileak

izan zituen gogoan; Asier Leoz Porto-bello irratsaioko gidariak Madrildikeman zituen eskerrak bideoz –Aran-txa Kaltzada Euskadi Irratiko pro-gramazio arduradunak jaso zuensaria bere ordez–; eta Herrira mugi-menduko Amaia Esnalek gogorarazizuen ostirala zela, eta presoen senideasko bidaia luzea hastear zela unehorretan –Lander Garroren Denborafilm laburrarengatik jaso du Herrirakpublizitate arloko saria–.

Azpimarra saioaren aurkezle Mad-dalen Iriartek azaldu zuen hunkitutajaso dutela Telebista saria; kaleanjasotako animoek eta zoriontzeek“jada badute ikurra”, adierazi zuen.Bestalde, ETBren inguruko haus-narketa plazaratu zuen: ETBk epeluzerako proiektua behar duela

nabarmendu zuen, eta euskal hiztu-nek eguneroko telebista “normal”bat merezi dutela; Euskadi Irratiajarri zuen horren eredu.

ETBrekin bateratsu jaio zen Eus-kadi Irratiak 30 urte bete ditu aurten.ARGIAk Merezimenduzko sariaeman dio “euskararen zabalkundera-ko tresna garrantzitsu” bihurtu dela-ko eta jakin duelako “gero eta entzu-le gehiagorengana iristen”.

Txalo zaparrada eta irribarreartean amaitu zen ekitaldia. Norberetxokora itzuli zen, zerua oskarbizela, baina jakitun bihar edo etzieuria egingo duela, etabustitzen segitu beharkodutela euskarazkokomunikazio proiek-tuen alde. n

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Dani Blanco

Aterrunea ekaitzaren erdian

Zutik: Estepan Aldamitz eta Nerea Iriarte (Azpimarra), Arantza Kaltzada (Portobello,Asier Leozen ordez), Maddalen Iriarte (Azpimarra), Felipe Juaristi (Euskadi Irratia),Edu Lartzanguren (Berria), Eire Vila eta Arantxa Uriguen (Dantzan.com). Makurtuta:

Beñat Zarrabeitia eta Amaia Esnal (Herrira); Eneritz Urkola, Jexux Mari Irazu etaBeñat Gaztelumendi (Bertsoa.com) eta Oier Araolaza (Dantzan.com).

Page 2: ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi Zumalabek, iaz utzi gintuen Inma Gomilak. Joxemiri buruz asko idatzi da, eta ez naiz gehiago

36 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - ARGIA SARIAK 2013

(1) Gonbidatuak Atxega jauregira hurbiltzen; (2) IbanArantzabal (Hekimen), Jon Sarasua (Garabide), LoreErriondo (UEU), Inaki Irazabalbeitia (Aralar), LuistxoFernandez (Sustatu.com), Mikel Irizar (Topagunea); (3)Elixabete Garmendia, Ameztoiren ARGIAko azalen karpetaaurkezten; (4) Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritza - HPS),Kike Amonarriz (ARGIAko kolaboratzailea), Berdaitz Goia(ARGIAko kudeatzailea), Juan Karlos Izagirre (Donostiakoalkatea); (5) Felipe Juaristik eta Arantxa Kaltzadak opariaeman zioten ARGIAri Euskadi Irratiaren izenean; (6)Gonbidatuak Xabier Letonaren hitzaldiari adi; (7) LauraMintegi (EH Bildu) eta Cristina Uriarte (Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua).

1 2

3 4

5

7

6

Page 3: ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi Zumalabek, iaz utzi gintuen Inma Gomilak. Joxemiri buruz asko idatzi da, eta ez naiz gehiago

2013KO OTSAILAREN 3A 37�

ARGIA SARIAK 2013 - TERMOMETROA

XABIER LETONA, ARGIAKO ZUZENDARIA

EITB eta herri ekimeneko hedabideak2013ko Argia Sariak ospatzen arigara, eta zinez esaten dizuet hemen-dik ikusten den panorama ez delamakala euskal kulturarentzat. Kan-potik etorri eta ekitaldi hau ikustenduenak, oparotasunean pentsatukodu. Baina euskal kultura, errealitatehonek islatzen duena baino xumea-goa da. Bai, oparotasun materialeanaski xumea da, eta hala ere gero etaaberatsago da.

ARGIAk 2011n zortzi harpidetzairabazi zituen, eta lorpen handitzat jogenuen. 2012an 40 galdu ditu. Saiatu-ko gara berreskuratzen, jakina, bainaerrealitatea hori da, bai gurean eta baihedabideen mundu zabalean. Esannahi du horrek ARGIA txarragoa egi-ten dugula? Ez dut uste, publikokizein pribatuan jasotzen ditugunmezuengatik, produktu ona egitendugu. Esan nahi du jendeak gerrikoaestutu behar duela eta produktuaklehenetsi.

Batek baino gehiagok esatendidan kontua da: “Baina nola jarridezakezue hainbeste gauza Interne-ten doan?”. Hemen errepikatuko ezdudan argudio sorta luzatzen diet etaaurrera. Eta gaur gaurkoz hori eginbehar dela uste dugu. Baina orduan,nola demontre aterako gara aurrera?Ez dugu erantzunik.

Edo bai, erantzun txikiak ditugu.Interneteko ARGIA berritu dugu etapozik gaude. Baina erronka handiajarri diogu gure buruari. Internetekogure irakurle kopuruak ere gora egi-ten du urtez urte, zorionez. Bainahara paradoxa, doan izanda ere, kostaegiten da bisitari kopurua handitzea.Eta hara paradoxa handiagoa: gure-tzat ez da doan. Horregatik, lehenbi-ziz abiarazi dugu kanpaina bat Inter-neten, Piztu ezazu ARGIA, gurebisitariei laguntza eskatuz, irakurtzenari dena edo ikusten duen horrekbaduelako bere kostua.

Baina aldapa gora honetan datupositiboak ere baditugu, nola ez.Adibidez, CIESen 2012ko bigarrenseihileko inkestaren arabera, ARGIA

astekariak lehen seihilekoan baino1.000 irakurle gehiago ditu; zehatza-go esateko, Nafarroan gehitutakoak.Hekimen ere sortu da, eta hor erepuntan ibili gara ARGIAkook. Ez dabroma lorpena; orain tresna baliaga-rria zaigula erakutsi behar dugu.

Asko hitz egin dugu Hekimenekzer egin behar duen eta horien arteandago instituzioekiko mintzakidetza,gauza askotarako, baina lehenik etabehin diru-laguntza kopuruak etapublizitate kopuruak handitzeko.Horra gure elkartearen lehen erron-ka handi eta gaitza.

Aurrera begira hasi behar duguhitz egiten hedabide publiko eta herriekimeneko hedabideen finantzazio-an dagoen desoreka ikaragarriaz.2012an Eusko Jaurlaritzak 132 milioijarri zituen EITBko aurrekontuan,herri ekimeneko dozenaka komuni-kabideren aurrekontuetan 5 milioi.

Batzuk publikoak dira eta gu ez,baina guk argi dugu: gurea ere zerbi-tzu publikoa da, eta hizkuntzarennormalizazioari egindako ekarpenabada EITBrena bestekoa, edo gehia-

go. Mereziko luke unibertsitatekotesi bat baino gehiago: 30 urtetan zereskaini dute publikoek, zer herri eki-menekoek? Ea nor animatzen den.

Ez dadila txarto interpretatu esa-ten ari naizena. EITB eta herri eki-menekoak, biak gara beharrezkoak,ez ditut elkarren kontra jarri gura. Ezdut nahi Jaurlaritzak EITBren aurre-kontua gutxitu dezan, ez naiz ari horieskatzen. Baina apurtxo bat logikoa-goa irudituko litzaidake 2013an 132-5 izan beharrean, desproportzioa132-6 izatea. Hainbeste ote da?Aurrera begira, hori eta gehiago erelortu beharra dugu, herrigintzan gurelana funtsezkoa delako, bai hizkun-tzaren garapenaren ikuspegitik etabaita herri ikuskeraren eraikuntzanegiten dugun ekarpenagatik.

Sari banaketari ekin aurretikARGIArentzat oso garrantzitsuak izandiren bi pertsona gogoratu nahiditut: duela hogei urte utzi gintuenJoxemi Zumalabek, iaz utzi gintuenInma Gomilak. Joxemiri buruz askoidatzi da, eta ez naiz gehiago luzatu-ko hemen. Inma urte luzetan ardura-tu izan da gure sosez, eta hori zereginoso inportantea da edonon, bainaareago diru gutxi den lekuan. Milaesker biei, bihotz-bihotzez, eta besar-kada handi bana haien senideei. n

Argia Sariak banatu aurretik emandako hitzaldia da honakoa

30 urtetan zer eskainidute hedabidepublikoek? Zer herriekimenekoek?

Page 4: ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi Zumalabek, iaz utzi gintuen Inma Gomilak. Joxemiri buruz asko idatzi da, eta ez naiz gehiago

38 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - ARGIA SARIAK 2013

Edu Lartzanguren kazetariak, Portobello irratsaioak, Herrirak urteroko manifestazioari begiraegindako Denbora film laburrak, Azpimarra telebista saioak eta Euskadi Irratiak jaso dituzteaurtengo Argia Sariak. Bertsoa.com eta Dantzan.com webguneek Internet Saria elkarbanatu

dute. Sei sari zazpi proiekturentzat, beraz.

� PRENTSA IDATZIAEdu Lartzanguren

Prentsa idatzian hasi zenetik elkarriz-keta generoarekin gustura, Berriaegunkariko agenda saileko solasal-diak idazten ditu Edu Lartzangurenkazetariak duela bost urte ingurutik.Berriak hasieratik egin zuen ekitaldienagendan elkarrizketak argitaratzekoapustua eta bere aurretik hainbat lan-kide aritu ziren horretan. Lartzangu-renek “orojaletzat” du bere burua etaEuskal Herrian hurrengo eguneanizango diren musika emanaldiak,antzezlanak, hitzaldiak, dantza era-kustaldiak, ikus-entzunezkoak etabestelako ekitaldiak izaten ditu hizpi-de. Eguneroko erritmoa, muga gisabaino abenturatzat du: “Askotan eze-zaguna zaidan eremuan sartzerabehartzen nau, eta deskubritzera, batbatean, gai bat izugarri interesatu zai-dala betidanik”.

Dagoeneko 500-600 elkarrizketaegin ditu eta igogailua.blogspot.com blo-gean jasotzen ari da. Denak bilduta-koan, 30 bat aukeratu eta liburubatean argitaratzeko asmoa du.

� IRRATIAPortobello saioa, Euskadi Irratia

Euskadi Irratiko entzuleek nazioarte-ko musika berrienarekin egiten dutebat gauero Portobello saioan. AsierLeoz esatariaren ahotsean, 2009azgeroztik ari da irratsaioa antenan.Ordubeteko saioan abestiak jartzea-rekin batera, diskoez, musikariez etamusika jaialdiez informazioa eskain-tzen du. Konexio egokiarekin musi-ka edonoren esku dagoen garaiotan,

hori osatzen eta diskurtsoa egitenahalegintzen da Leoz.

Musika hautatzerakoan esataria-ren gustuek zeresana badute ere,gauza interesgarrien artean aukerake-ta egiten du Leozek, hedabideetantoki ugari duten doinuetara mugatugabe. Musikazalea izaki, aldizkariakirakurtzeko, blogak gainbegiratzekoeta musikariekin zein musikazaleekinhitz egiteko ohitura du. “Azken

urteetan sareak izandako hedapenizugarriak ere laguntzen du, sekulakoozeanoa dago deskubritzeko”, dio.Kalitatea du helburu, inoiz kontzep-tu horren erlatibotasuna ahaztu gabe.

� TELEBISTAAzpimarra saioa, ETB1

Egunean eguneko aktualitateari–batez ere politikoa eta ekonomi-

| IURE EIZAGIRRE |

Urteetan ereindakoaren uzta

Ezker-eskuin eta goitik behera: Maddalen Iriarte, Azpimarrako aurkezlea; JexuxMari Irazu, Bertsoa.com proiektua hasi berritan zuela; Oier Araolaza, Dantzan.com-eko sortzailea; Euskadi Irratiko estudioa; Asier Leoz, Portobello-ko esataria; EduLartzanguren kazetaria; eta Herrira-ren Denbora film laburreko eszena.

ET

B

ET

B

AR

GIA

N.G

.

ET

BH

ER

RIR

A

HE

RR

IRA

E.L

.

Page 5: ARGIA SARIAK 2013 Aterrunea ekaitzaren erdian · ditut: duela hogei urte utzi gintuen Joxemi Zumalabek, iaz utzi gintuen Inma Gomilak. Joxemiri buruz asko idatzi da, eta ez naiz gehiago

2013KO OTSAILAREN 3A 39�

ARGIA SARIAK 2013 - TERMOMETROA

koa– lotutako saioa da MaddalenIriartek egunero aurkezten duenAzpimarra. Tertuliakidez osatutakoordu erdi inguruko saioarekin hasizen duela hiru urte eta egun ordube-teko Azpimarra + ere emititzen duteastearte gauero. Saio luzeagoak pro-gramari –eta kateari– eztabaida poli-tikoa bermatzeko aukera eta ekono-miaren ikuspegi sakona eskainidizkiola uste du Iriartek. Boladabatez, ordea, ezinezkoa izan zenalderdi politiko guztietako ordezka-riak eztabaidara biltzea: “Ezingenuen ezker abertzaleko inor elka-rrizketatu eta iruditzen zitzaidansarritan ezker abertzalea albiste zela.Niri ezker abertzalea interesatzenzait albiste den heinean”.

Hizkuntza ez ezagutzeak ere egi-teke utzi ditu zenbait elkarrizketaAzpimarran. Instituzionalizatzeakeuskara behar baino gutxiago bultza-tu duelakoan, bultzada horren eragi-nez momentu oro edozein gaireninguruan euskaraz hitz egiteko gaiizango liratekeen solaskideak egonbeharko luketela iritzi du Iriartek:“Ez daude eta elkarrizketa batzuk ezdira posible”.

� INTERNETBertsoa.com eta Dantzan.com webguneak

Kultur jarduerek ere komunikazioproiektu propioak behar dituztelasinetsita sortu zuten Bertsoa.com2006an. Milaka bertsoaldi, bertso,bertsolaritza albiste eta zuzenekoemanaldi geroago, bertsolaritzaketorkizunean sarean izango duenpresentziaz gogoeta egiten ari dira.“Bertsolaritzari buruzko hainbat

webguneren datuen arabera, ber-tsolaritzak urtean 75.000-100.000erabiltzaile izango ditu eta 500.000bisita inguru. Sareko komunitatehori artikulatzen asmatzen badugu,bertsolaritzak berak garatutakomedio propio batek edozein tele-bistak adinako zabalkunde ahalme-na eta audientzia izango ditu”,hausnartu du Jexux Mari Irazu web-gunearen kudeatzaileak.

Dantzaren inguruan informazioaeta komunikazioa bideratzea, etadantzan dabiltzanen albisteak, kez-kak, iritziak, eztabaidak eta gogoe-tak elkartrukatzeko tokia eratzeaizan zen Dantza.com webguneasortzeko arrazoia. Hamarkada batigaro da bere sorreratik eta OierAraolazak dioenez, “funtzionatzenbadu, inguruan ekarpenak egitendituen eta webguneari bizitza ema-ten dion dantzazale eta dantzarikomunitatea dagoelako da”. Izanere, medio aldetik gune xumea daeta pertsona bakarra arduratzen dabere mantenuaz.

� PUBLIZITATEADenbora film laburra, Herrira

Presoa gelan, barrotez estalitakoleihotik begira. Gaurkoan bikotea dubisitari eta azkenean, hainbeste den-boraz itxarondako besarkada beroa.Bidaia nola joan den jakiteko beha-rra, kezka. Denbora laburrez begizta-tu dezakeen lagun zaharren argazkia,bisitariaren sabelaldean ezkutatua.Aita izango da presoa, haur jaioberriaezagutu du, kilimak egin dizkio kox-kortzean, baina dena horma zikin-dun gela berean. Denborak aurreraegin arren, presoak gatibu dirauelako.

Eta mezu argia du bisitarientzat:“Zoazte Bilbora eta kaleak bete.Kaleak bete kartzelak husteko”.

Preso dagoenaren urteen igaro-tzea islatzen duen film laburrarekiniragarri du aurten Herrirak urtarrila-ren 12ko euskal presoen aldekomanifestazio jendetsua. LanderGarrok zuzendu du Denbora, etaberak esana da egungo estrategiapolitiko eta komunikatiboak ezagutueta diskurtsoa horien baitan txerta-tzen jakin beharra dagoela.

� MEREZIMENDUZKO SARIAEuskadi Irratia, 30 urte

1982ko azaroaren 23an egin zuenEuskadi Irratiak bere lehen emisioa.Harrezkero irratiak eta euskal komu-nitateak nahiko batera eboluzionatudutela uste du Felipe Juaristi EuskadiIrratiko zuzendariak. Egun irratiaentzuteko ohiturak aldatu egin dirabere ustez, eta goizeko saioak bihur-tu dira euskaldunen erreferentziainformatibo.

Urteotan irratia egiteko moduabera ere aldatu da: “Lehendabizikoaldaketa handia analogikotik digita-lera pasatzea izan zen”. Internetenhedapenak eta teknologia berriekirratsaioak noiznahi eta nonahientzutea eragin dute. “Etorkizu-nean irratiak multimedia bihurtukodira. Gu bagara multimedia, edukiasko ditugu Interneten. Kamerakestudioetan sartzea falta da eta horiere egingo da”, aurreikusi du Juaris-tik. Programazioa ego-kitzea eta hori teknolo-giarekin uztartzea diraorain Euskadi Irratia-ren erronkak. n