Argia eta itzala

16
ARGIA ETA ITZALA VICTORIA GOIKOETXEA HIERRO

Transcript of Argia eta itzala

Page 1: Argia eta itzala

ARGIA ETA ITZALA

VICTORIA GOIKOETXEA HIERRO

Page 2: Argia eta itzala

ARGIAArgiari esker objetuen formak,neurriak eta bolumena ezagutzen ditugu.

Argiaren sailkapena:

•NATURALA, eguzkiak sortzen duen argia.

•ARTIFIZIALA,argi-iturri batek sortzen duen argia

Page 3: Argia eta itzala

ARGI NATURALA

• Eguzki argiaren funtsezko ezaugarria iheskortasuna da, etengabe aldatzen delako. Horregatik ezinbestekoa da marrazkiak egiterakoan ikus-oroimen handia, arreta eta une zehatzak adierazteko azkartasuna.

Luis Soler: Argi kontra, 2005

Page 4: Argia eta itzala

ARGI ARTIFIZIALA

• Hainbat iturritatik ateratzen da, eta kolore eta intentsitate ezberdinak izan ditzakete. Ez da argi bera halogeno lanpara batek sortzen duena edo bonbila gori batek sortzen duena.

• Eguzki argia baino ahulagoak izaten dira beti.

• Nahierara manipula ditzakegu.

Edward Hooper: Zinema New Yorken, 1939

Page 5: Argia eta itzala

• Argiaren ondorio bat da,argituta ez dagoena.

• Bi itzal mota daude:• ITZAL PROPIOA: gorputzaren

azalean dago,argia jasotzen ez duen aldean.

• ITZAL JAURTIKIA: plano batean proiektatzen duen gorputzaren zilueta da.

Argia zenbat eta biziagoa izan, orduan eta biziagoak dira itzalak.

ITZALA

Page 6: Argia eta itzala

ARGILUNA

Argitik itzalera igarotzea ez da bat-batean gertatzen.Alde bien artean gradu(tonu) ugari sortzen dira.

Tonu hauei argitzala esaten zaie.

Page 7: Argia eta itzala

ARGIA ETA TONUAK

• Tonu altua: Balio argiak eta zuriak daudenean egoten da tonu altua. Ikus efektu delikatua eta leuna sortzen dute.

Frank Benson

Page 8: Argia eta itzala

• Tonu baxua: Gaua delako edo argi ahula dagoelako. Tonu beltzak eta ilunak izaten dira nagusi. Lortzen den ikus efektua: misterioa, dramatismoa edo tristura sentsazioak dira.

Caspar David Friedrich: Ilargiaren irteera, itsasertzean, 1821.

Page 9: Argia eta itzala

• Tonu kontrastatua: Alde batetik argi bizi zuzen bat dagoenean, eta bestetik, iluntasun sakonak agertzen direnean .

• Objetuen ingeradak argiak eta zehatzak dira, eta ikus sentsazioa bizia eta indartsua da.

Carlos de Haes. Mancorboko kanala,

Picos de Europa mendietan, 1876.

Page 10: Argia eta itzala

ARGIAREN KOKAPENA

AURREZ AURREKOA: efektu laua,itzalik gabe,bi dimentsioko efektua,ez dute espresio-baliorik.

Page 11: Argia eta itzala

AURRE-ALBOKOA: objetuen erreliebe eta sakontasuna nabarmentzen da.

Gaia naturaltasun eta oreka handiz deskribatzen da.

Page 12: Argia eta itzala

ARGI ZENITAL edo goitik: itzal labur baina bortitzak.

Page 13: Argia eta itzala

• ARGI KONTRA: Argi iturria motiboaren atzean jartzen da.

Kontraste handiko siluetak lotzen dira. Misterio sentsazioa sotzen du.

Page 14: Argia eta itzala

ARGIA MARGOLANEAN

• IMPRESIONISMOA.Kolore osagarriak erabilita itzalak gardenak izatea lortu zuten.

SOROLLA

MONET

Page 15: Argia eta itzala

• TENEBRISMOA.Argi-iturri bakar batetik dator argia.Dramatismo bizia sortzen du.

CARAVAGGIO

Page 16: Argia eta itzala