Argazkigintza

50
ARGAZKIGINTZA SARRERA IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN KOADRATZEA FOKATZEA IKUS – PUNTUA

description

Aurkezpen honetan argazkigintzaren oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak azaltzen dira Plastika eta Ikus Hizkuntzaren ikuspegitik. Argazkiak egiteko kontuan izan behar diren kodeak Plastikaren oinarrizko baliabideekin harremantzen dira.

Transcript of Argazkigintza

Page 1: Argazkigintza

ARGAZKIGINTZA

SARRERA

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

KOADRATZEA

FOKATZEA

IKUS – PUNTUA

Page 2: Argazkigintza

SARRERA

Argazkigintzaren ezaugarri nagusia gure mundua modu errealean adierazteko duen gaitasuna da.

Page 3: Argazkigintza

SARRERA

Argazkia irudi mota bat denez, edozein irudiren ezaugarri berberak ditu, eta baliabide hauek modu berdinean bete behar ditu bere helburua era egokian adierazteko.

Argazki bat egiterakoan beraz, irudiaren mezuak izan behar du ondorengo baliabideak lantzeko abiapuntua: ikus – elementuak, konposaketa eta formatua.

Page 4: Argazkigintza

SARRERA

Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, baliabide hauek aztertu eta landu behar ditu:

KONPOSAKETA:egileak ikus – elementuak era egokienean konposatu

behar ditu irudian: simetria, erritmoa etab.

FORMATUA:egileak horizontalean,

bertikalean etab. antolatu behar du

irudia.

IKUS - ELEMENTUAK:egileak lerro, forma, kolore eta bestelako

elementu egokienak erabili behar ditu irudian.

Page 5: Argazkigintza

ARGAZKIGINTZA

SARRERA

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

KOADRATZEA

FOKATZEA

IKUS – PUNTUA

Page 6: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Argazki batek bere helburua era egokian adierazteko edozein irudiren baliabideak era berdinean bete behar ditu.

Egileak ongi aukeratu eta landu behar ditu irudiaren baliabideak (ikus – elementuak, konposaketa eta formatua) argazki baten bitartez irudiaren esanahia era egokian adierazteko.

Page 7: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Egileak ikus – elementuak era egokian erabili behar ditu irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako lerroak, koloreak eta beste ikus – elementuak esanahia adierazteko baliabidea dira.

Azter dezagun hurrengo argazkietan ikus – elementuen erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:

Page 8: Argazkigintza
Page 9: Argazkigintza
Page 10: Argazkigintza
Page 11: Argazkigintza
Page 12: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Egileak konposaketa era egokian erabili behar du irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako konposaketa mota (simetria, asimetria, erritmoa) esanahia adierazteko baliabidea da.

Azter dezagun hurrengo argazkietan konposaketaren erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:

Page 13: Argazkigintza
Page 14: Argazkigintza
Page 15: Argazkigintza
Page 16: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izan dezan, herenen egitura erabili ohi da argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da bai horizontalean, bai bertikalean.

Lerroak elkartzen diren lau puntuak garrantzizko guneak dira irudian. Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute.

Page 17: Argazkigintza
Page 18: Argazkigintza
Page 19: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Egileak formatua era egokian erabili behar du irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako formatua (horizontala, bertikala edo karratua) esanahia adierazteko baliabidea da. Argazkiak egiterakoan, formatu horizontala paisaiak erakusteko erabili ohi da, lasaitasuna adierazten baitu, eta formatu bertikala eraikinak edo erretratuak erakusteko, indarra eta goratasuna adierazten baititu.

Hala ere, mezuaren arabera, paisaietan formatu bertikala erabil dezakegu eta erretratuetan formatu horizontala.

Azter dezagun hurrengo argazkietan formatuaren erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:

Page 20: Argazkigintza
Page 21: Argazkigintza
Page 22: Argazkigintza

IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN

Argazkiak egiterakoan badira kontuan izan behar ditugun baliabide berezi batzuk: koadratzea, fokatzea eta ikus – puntua.

Page 23: Argazkigintza

KOADRATZEA

Koadratzea irudian agertuko dena erabaki eta aukeratzea da.

Argazki bat egiterakoan, irudian agertuko dena egileak aukeratzen du. Koadratzea beraz, irudiaren konposaketarekin zuzenean harremanean dago. Egileak aukeratu behar du zein den argazkian ikusiko den irudia.

Page 24: Argazkigintza
Page 25: Argazkigintza

FOKATZEA

Fokatzea: irudian agertuko diren elementuetatik fokatuta daudenak ongi erakusten dira. Elementu nagusia (edo nagusiak) ongi fokatuta erakutsi behar dira.

Elementu nagusia fokatuta dagoenean eta beste elementuak ez, elementu nagusia beste elementuetatik ongi bereiziko da.

Page 26: Argazkigintza
Page 27: Argazkigintza

IKUS - PUNTUA

Ikus - puntua: egileak irudia nondik erakusten digun zehazten du.

Ikus – puntu ohikoena egilearen altuera duena eta horizontala da, baina angulazio pikatua edo kontrapikatuaren bitartez irudi esanguratsuak lor daitezke ere.

Page 28: Argazkigintza
Page 29: Argazkigintza

ARGAZKI ERREPORTAJEA

Ondoren, uda honetan Lekeition egindako argazki erreportajea erakutsiko dizuet. Argazki batzuk azaldutako kontzeptuen adibide gisa ikusi ditugu lehenago.

Irudi guztietan ikus ditzakegu aztertutako kontzeptuei dagokien eduki desberdinak.

Kaleetako argazkietan sakontasuna lortzeko, erreparatu perspektiba konikoaren erabilerari.

Page 30: Argazkigintza
Page 31: Argazkigintza
Page 32: Argazkigintza
Page 33: Argazkigintza
Page 34: Argazkigintza
Page 35: Argazkigintza
Page 36: Argazkigintza
Page 37: Argazkigintza
Page 38: Argazkigintza
Page 39: Argazkigintza
Page 40: Argazkigintza
Page 41: Argazkigintza
Page 42: Argazkigintza
Page 43: Argazkigintza
Page 44: Argazkigintza
Page 45: Argazkigintza
Page 46: Argazkigintza
Page 47: Argazkigintza
Page 48: Argazkigintza
Page 49: Argazkigintza
Page 50: Argazkigintza