Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia...

9
Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria jarri zuten tokian eta Areetan ibaiari egin zitzaion lu lapurreta bereziki noizbehinka ordainarazi egiten du Ibaizabal-nerbiok. 1533. urtea Valladolid, Aiton semeen Aretoa L. 1355/0012 Alvar Perez de Larrabezua, vecino de Tamaron Burgos. Martin Peres de----- ........ Larrabezua ......... Juan Peres de------ ........ Larrabezua ......... Juan Peres de------ Ysabel Larrabezua Trigo Alvar Peres de------ ........ Larrabezua ........ Agiri hau Valladolid eko Aiton-seme Aretoan aurkitu genuen eta bitxikeri bezala jaso ere. Albar Peres Larrabetzukoa deitzen zen bere hidalgia froga nahi zuenak. XV. Gizaldian joan zen dirudienez Larrabetzu ar Martin Peres Tamaron deritzon Burgosko Hirira. Ez dago jakiterik nor izan zitekeen, agian hori zen pertsonaiaren asmoa. Larrebetzun zenean beste izen bat zerabilen, gorago esan dugun lez Larrabetzu abizen bezala herritik alde egin ondoren ezartzen zuten. 1534. urtea Valladolid, Bizkaiko Aretoa, L. 1511.0003 Martin Ortuondo, Larrabetzu Ortuondo .baserria .. “... Larrabetzun 1533. Maiatzak 21 ... Pedro Herkinigo Bizkaiko Foru Teniente Alkatearen aurrean bere maiestatearen ordez eta Anton Bergara eskribauaren presentzian ... Martin Ortuondoren izenean aurkeztu zen eta honako eskaera egin zuen .... ... eta ni Juan Zamudio eta Zugasti Foru Alkatearen Teniente Alkate naizen honek ...” (Ortuondo eta bere emaztea Dimakoak ziren eta aipatzen den baserria ere ...) Auzia aita eta semearen artean dugu, semea dirudienez Larrabetzun bizi zen une honetan ... Juan Zamudio eta Zugasti Bizkaiko Foru Alkate zen eta bere Tenientea ere Herkinigo dar Pedro Bilboko biztanle, jatorriz Larrabetzukoa, esandako merkatarien sendikoa. Zugasti eta Herkinigo Larrabetzuko leinu berekoak zirela ere aipatzen da zenbait lekutan. Guk dakigunez Oloste Jauregiaren jabegoan eta etxe horrek duen Zugastiren Armarrian baino ez dugu igarri haien arteko ahaidegoa. XVI. mendearen azkenean Herquinigo-dar agertzen da Oloste jauregiaren ondoretasun jabe. Juan Zamudio eta Zugasti dakigunez Paskoala Zugasti eta Hordoño Zamudioern semea zen. Ez zen harritzekoa Bizakaiko alkate izatera heltzea, Bai Zamudio dar eta bai Zaugasti aldetik ofizio horretan arituak baitziren (erregeren eskerroneko ziurrenik), bestalde beraiek ei ziren garaian Uribe merindadeko jauntxorik jauntxoenak. 1535. urtea Valladolid, L. 0598/0001 Martin Ruiz Villela-dar Mungiako Jauntxoa Juan Ortiz Viteri-dar harekin izan zuen auzia.

Transcript of Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia...

Page 1: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

Aretxabala, errekan bera 27. atala

1533. urtea. Bizkaia kronologikoki.

Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria jarri zuten tokian eta Areetan ibaiari egin zitzaion lu lapurreta bereziki noizbehinka ordainarazi egiten du Ibaizabal-nerbiok.

1533. urtea Valladolid, Aiton semeen Aretoa L. 1355/0012 “ Alvar Perez de Larrabezua, vecino de Tamaron Burgos. “ Martin Peres de----- ........ Larrabezua ......... Juan Peres de------ ........ Larrabezua ......... Juan Peres de------ Ysabel Larrabezua Trigo Alvar Peres de------ ........ Larrabezua ........ Agiri hau Valladolid eko Aiton-seme Aretoan aurkitu genuen eta bitxikeri bezala jaso ere. Albar Peres Larrabetzukoa deitzen zen bere hidalgia froga nahi zuenak. XV. Gizaldian joan zen dirudienez Larrabetzu ar Martin Peres Tamaron deritzon Burgosko Hirira. Ez dago jakiterik nor izan zitekeen, agian hori zen pertsonaiaren asmoa. Larrebetzun zenean beste izen bat zerabilen, gorago esan dugun lez Larrabetzu abizen bezala herritik alde egin ondoren ezartzen zuten. 1534. urtea Valladolid, Bizkaiko Aretoa, L. 1511.0003 Martin Ortuondo, Larrabetzu Ortuondo .baserria .. “... Larrabetzun 1533. Maiatzak 21 ... Pedro Herkinigo Bizkaiko Foru Teniente Alkatearen aurrean bere maiestatearen ordez eta Anton Bergara eskribauaren presentzian ... Martin Ortuondoren izenean aurkeztu zen eta honako eskaera egin zuen .... ... eta ni Juan Zamudio eta Zugasti Foru Alkatearen Teniente Alkate naizen honek ...” (Ortuondo eta bere emaztea Dimakoak ziren eta aipatzen den baserria ere ...) Auzia aita eta semearen artean dugu, semea dirudienez Larrabetzun bizi zen une honetan ... Juan Zamudio eta Zugasti Bizkaiko Foru Alkate zen eta bere Tenientea ere Herkinigo dar Pedro Bilboko biztanle, jatorriz Larrabetzukoa, esandako merkatarien sendikoa. Zugasti eta Herkinigo Larrabetzuko leinu berekoak zirela ere aipatzen da zenbait lekutan. Guk dakigunez Oloste Jauregiaren jabegoan eta etxe horrek duen Zugastiren Armarrian baino ez dugu igarri haien arteko ahaidegoa. XVI. mendearen azkenean Herquinigo-dar agertzen da Oloste jauregiaren ondoretasun jabe. Juan Zamudio eta Zugasti dakigunez Paskoala Zugasti eta Hordoño Zamudioern semea zen. Ez zen harritzekoa Bizakaiko alkate izatera heltzea, Bai Zamudio dar eta bai Zaugasti aldetik ofizio horretan arituak baitziren (erregeren eskerroneko ziurrenik), bestalde beraiek ei ziren garaian Uribe merindadeko jauntxorik jauntxoenak. 1535. urtea Valladolid, L. 0598/0001 Martin Ruiz Villela-dar Mungiako Jauntxoa Juan Ortiz Viteri-dar harekin izan zuen auzia.

Page 2: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

Larrabetzuko hamarren batzuen uko egin zioneko dela eta. “ Eskumenezko itun hau ikusten dutenek jakin dezatela, ni Juan Zamudio eta Zugasti, Zamudio eta Zugasti leinuko etxeko Jaun naizen honek; niri dagozkidan auzi eta epai-bide guztietarako eskumena nahiko eta betea Martin Elorriaga nire maiordomoari ematen diodala jakin ezazue ..... ..... itun hau Larrabetzuko Hirian 1535. urteko Apirilak 12 n eman zen .. lekuko izan ziren: Martin Belarrinaga dar abadea eta Rodrigo Lezama dar eskribaua eta Santxo Urtiz Zamudio dar eta Martin Alzaibar dar Hiriko eta San Martin Arteaga Zamudioko biztanleak ..... Belarrinaga ko Pedro eskribauaren aurrean. Martin Elorriaga dar eskribauak Valladolid en Maiatzak 4 n aurkeztu zuen, no lekukoek galdetuak eta aztertuak ondoko galdeketaz izan daitezela eskatu baitzuen ..... Eta gero ... Valladolid-en esandako Elorriagak lekukotzat Juan Salinas Valladolid-eko biztanlea aurkeztu zuen.... lekukotzat Bega batxilerra epaimahai horretako idazkaria eta Martin Arrate ... halaber Valladolid-eko biztanleak..... lekukotzat Antonio Escobar ... Bilboko Hiriko biztanlea?.... Medel eta Zeledon elizaren hamarrenak eskuratzeko alegienetan zen auzia. Ohorezko izendapena zen batez ere eta Elizaldeko elizaren amarrenak Zugasti leinu printzipalarengan XIV. Gizalditik aurrera zegoen baina hamarrenaren erdia jadanik galdua zuten. Juan Urtiz Aqueuri agertzen zaigu hamarrenen erdiaren eroale, gero honek uko egin ziola eta 400 dukaten truke Martin Ruiz Billela dar haren eskuetara pasatu zuela. Juana erreginak edo agian bere aitak Hortun Fernandez de Biteri (Juan Urtiz en aita hain zuzen) eman zion Medel eta Zeledon elizako hamarrenaren erdia. Beti bezala “bere zerbitzu onak gatik “ da azalpen bakarra. Juan Urtiz Biteri k bere aitarengandik zegokion Elizaldeko Medel eta Zeledon elizako hamarrenen erdiaren eskubideak saldu egin zizkion Villelako ari baina operazioa ez ei zen bete eta Juan Zamudio eta Zugasti ar Zamudiokak alokatu egin zion haren partea, beste erdia berak bazeukan eta guztiarekin jokatzeko asmotan zigur aski. Begira nola nahasten zen abizenen gaia. Ondoko senar emazteak berbera izanik, beren abizenak, agiriaren barruan honela agertzen baitira Catalina de --- Juan Urtiz de; Catalina de-------- Juan Urtiz de Aldape Aqueuri Aqueuri Viteri (Ceanuri) 1535. urtean

Okondo bailarako operazio batetan agertzen zaigun salneurria agiri batetan jarria denez ofiziala izan behar eta honako hau zen ...... berrogei eta hamar kintale saldu ziren 32.000 maraietan, hau da 250 marai edo 22,73 erreal kintaleko.

Eliza boterea lortu nahian zebilen. Beste lurraldeetan elizako gauzetan bere epaileak zituen eta Bizkaian ere lortu nahian, Hiru benefiziodun preso hartu zituen Alonso prelatuak Arnedillon, berak izendatzen zuen prelatuak bakarrik egin ahal zuela epaiketa. konbenioa egin zuten eta Bizkaiko prelatua izendatuko zuela agindu zien solte utzi ondoren. Helexaga Juan Helexagatarra uriko Probesta Tenientea zen (Ofizioa hau azkotan enkantean hartzen zen Probestak jarrita, bere lana izanik ere hrren eskuetan uzten baitzuen ardura) . Toponimiko honi buruz zerbait esatea gustatuko litzaiguke, bitxia bada ere ez da aipatzen “Hiri itunean” , Garaitaondo aipatzen den tokian alegia, zeren eta Elexaga auzoak muga egiten du eta eliza (Mikel deuna) hor bazegoen Garaitaondo baino aipagarriagoa zitekeen.

Horregatik esan dezakegu baseliza eraiki barik zegoela eta ondorioz toponimia ere bai beraz, Elexagatarrak geroago egin zuten bere baserri etxea edo beste izen batez esgutzen zen (Garaitaondo). Baina halan da guztiz ere aitonseme haietakoa zen, hau da ez zen zergapeko baserrikoa. Bestalde, baselizaren ate untu erdiko "berpizkunde aroko" irudia dakarkigu. Beste zerbaik jakin arte XV. mendeko

Page 3: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

baseliza bezala suposatuko dugu. Halere orain esagutzen duguna geroago egina da baina guretzat bertako Helexagatarrak beste izen batekin bazen ere lehenagoko baserri jabeak ziren. Lekuko agertzen diren beste bi pertsonaiak Loroñotar Juan Garcia eta Burgoa dar Martin, Juan Peres en semea, zenbait alditan ikusi ahal izango ditugu agirietan. Sarriatar Juan “barbero” bizamotzaile eta zirujaua, bizibide garrantzitzua zen barberuarena, bada ze esana dugun bezala aginek atera eta beste sendatze eta zirujau lanak ere egiten bait zituen. Gallarzatar Juan eta Bergaratar Anton eskribauek, gerora ikusiko dugunez, hauek ere eskribau leinuko aurrenetarikoak. 1559. urtean Hordoño Zamudio eta Zugastitarra, beste Hordoño Zamudiotar eta Paskuala Zugastitarrarenren iloba “el muy magnifico” Bizkaiko Foru Alkatea, Burgoatarra baino ospetzuagoa hain zuzen. Basozaval bere eskribaua (Lezamakoa ). Haren entzutegira aurkeztu zen Holeatar Inigo bere izeneko beste baten zemea, hiriaren ordez Otxoa de Salazarren aurkako auzian. Urte honetan Myn Perez Burgoatarra Larrabetzuko alkate zen, Anton Herkinigotar eta Pedro Zelaia (Zelaietxekoa) rejidoreak eta Pedro Sarria dar “Sindiku eta Fiel Prokuratzaile Orokorra”. Beste lekuko bezala Martin Zelaia dar eta Juan Sarrikolea dar ere hor ditugu. Burgoa dar Martin Larrabetzuko ola hornitzaile hau Lazkaon (Barakaldo) agertzen zaigu bertako burdinolaren ornitzaile bezala eta Zubiletako errenterian ari zaigu agiri honetako sotraile. Burtzeña inguruari Lazkao deitzen zioten, Zubileta errenteria beraz Lazkaon kokatu behar dugu. Pedidoa Zenbait agiritan ikusi ahal izan dugun “pedidoa” ageri da hemen ere. Berresonaga baserria pedido horretan sartzen zenetariko zen, hau da “ jaunarekiko baserri zerga emaile”. Bada urtero ehun mila marabedi ordaindu behar zuten eta Bizkaiko baserri mota hauen artean ordaindu ere. Hau Jaunaren errenta bezala ulertu behar zen eta beste teoria sinesgarriago bat ez daukagun artean, Bizkaiko Jaunari dagozkien lurretan eraikitako baserriek zutela zerga honen erantzuna pentsatuko dugu. Agian Jaunarekin nolabaiteko tratua egin zuten Bizkaitarrek eta aurrerantzean eraikiko ziren etxe berriak zerga emaileak bihurtuko ziren. Halaber holako baserri etxe bat abandonatua geratzen zenean ere berriro Jaunarengana igaroko zen. Hala ere Juan I. ak “Mortuero” edo baserri abandonatuen eskubide Hiriari laga zion bere fundazioan. Hortik datozkio hiriari ere bere hiruz pa lau etxe gaindik hartzen zuen zerga.

Aldiz beste aiton semeen baserri etxeak zaharragoak hain zuzen ez zuten zerga ordaindu beharrik baina bazuten beste bete beharrak eta hauek ere aipatzeko asmotan gabiltza, baina beste arlo baterako utziko ditugu.

Larrabetzuko Hiria 1966. urtean. Elizako kanpandorretik hartutako argazkian ikus diakegu kale bakarra eta XIX. mendeko sutearen ondoren egindako etxeek, ia 100 urte igaro baitziren suak iruntzitako etxeen berreraikitzeak. Sakonean Olatxu-Zubieta eta serrategia.

Page 4: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

Zelaiatarra. " Vilbao la Bieja eskribauaren agirietatik" errementaria zen. “... Agiri hau irakurtzen dutenek jakin dezatela ......... ni Zelaiatar Martin Larrabetzuko Hiriko biztanleak ..... Juan .....eri, lekuko ez delarik ere, ....... hogei kintal iltze ondo landuak eman behar dizkiodala Bilboko Hirian ...... haietako lau kintal berrogei eta hamar iltzekoak, bostehun eta berrogei eta hamar iltze kintaleko sei kintal eta beste bost kintal kintal bakoitzeko seiehun iltze dunak eta azkenez beste lau mila iltze. Guztia ordaintzeko urrezko 20 dukat ordainduz ......” Badakigu beraz olagizon bat iltzegile zebilela, ordez ez dakigu zein burdinolatan ari zen. Ziurrenik Zelaietxe ko jauna zen eta Bilbo untzigintzarako edo egiten zuen materiala hori. Dena dela garai honetan Amerikak ere kopuru handietan eramaten zuen gaia dugu. Urte honetan Bilboko Sendeja auzoan bazegoen burdinola bat non Arrasateko olagizonak egiten zuten lan, agian Bilbok ere Arrasateko altzairuaren interesa erakusten duenekoa izan liteke hau. Horregatik Arrasatearrak Galarreta eta Elorduik Juan Horbe rentzat ari dira, kintaleko urrezko bi dukat eskuratuz. Aldiz Larrabetzuko Burgoa dar Martin (Basaraz dorreko senidekoa) garaian Zubiletan bizi zen eta Lazkano burdinolan agertzen zaigu hornitzaile bezala. Polain Nanteseko merkataria eta garaian Bilboko biztanle zenarekin egingo du tratua .... " "borgon" burdin tolestua izango da gaia mota .......... 1535. urtea Valladolid, Bizkaiko Aretoa, L. 0106.0004 Pedro Olea, Larrabetzukoa, Burgoa dar Martinekin Pedro Burgoa dar eskribau zen honek Pedro Olea dar hari matrailekoa eman ei zion gehiago barik. Honen esanetan. Pedro Olea Larrabetzuko Hiriko erregidore ... ahalik eta bide onen eta nire erremediorako eskubide egokien izan dezaken ekintzaz ... berorren entzutegian kriminalki Pedro Burgoa Larrabetzuko Hiriko Prebostearen Tenientea (Probestu, hiribilduetan Jaunaren ordezko) Larrabetzuko biztanlea salatu egiten dut eta honako hau esaten dut: Espainiako erreinuetan errege diren bere maiestateak .... urte honetako Ekaineko egun baten Larrabetzuko Hiriko kalean .. ni Pedro Olea lasai eta seguru Pedro Burgoa dar etxeko atearen aurrez aurre nindoalarik eta inolako arrazoi gabe itzalezko matrailekoa eman zidan bere eskumako eskuz eta eskerrekoan Prebostearen Tenientearen makila zeramalarik. ..... bere maiestateari juztizia eskatzen diot .... Galderak proposatzen ditu Pedro Oleak lekukoei aurkezteko, haietatik honako hauek; Pedro Olea Larrabetzuko erregidorea edo zinegotzia ezagutzen duten, halaber Pedro Burgoa Martin Ruiz Billela dar probestu tenientea Larrabetzuko biztanlea ezagutzen duten. Ba al dakiten Pedro Burgoa zein kaleko zein etxetan bizi den ... zeinek arraz ezagunak baitiren. Ikusi al zuten edo entzutea duten inolako probokaziorik gabe Ekaineko egun batetan lasai asko bere etxeko atearen aurretik igarotzen nuela matraileko batzuk eman zizkidala bere eskumako eskuaz eta eskerreko eskuan aginte makila zeramalarik. Ba al dakiten esandako Pedro Burgoa gaizkile, matxinzale eta zalapartari dela, beti baitabil iskanbilak sortzen, bata eta bestea zauritzen eta hirian inor ez da bizi lasai .... Halaber ba al dakiten Burgoa dar Pedro Martin Ruiz Billelako haren Probesta Tenientea dela eta bere agindu pean ezinezko dela justiziarik lortu. Halaber ba al dakiten Pedro Olea dar hau Hiriko erregidore eta aiton seme ezagun eta printzipala dela ... eta abar ... Lekuko bezala honako hauek aurkeztu zituen: Pedro Ibanes Ugaldekoa eta Pedro Sarria dar , biak zapatagileak .... Juan Gailartzakoa , Martin Uribasokoa eta Martin Gailartzako abadea eta Joan Olea abadea eta ... Aldape eta Joan Lotina .... Ikusten dugunez lekuko bi zapatagile bezala agertzen dira. Hirian ari gara Burgoa dar hor bizi da

Page 5: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

eta zapatagileak ere hor zeukaten bere tailerra. Ofizioko beste zenbaiten artean aurrerantz beste batzuetan ikusiko dugu nola, errementariak, okinak, sastreak eta abar kalean kokatzen ziren. Agiri honetan argi ikusi duguna zera da; Burgoa dar horren prepotentzia eta nagusikeria, bere sendiaren botere maila erakusten duena bestalde. Burgoa abizena garai honetan eta hurrengo mende mende bitan ere erakutsiko duena. Esandako Basarazko dorreko sendia, burdinola hornitzaile eta eskribau bihurtuak Berresonaga etxaldeko ugazabak jadanik, bertako oinordeko neskarekin ezkondu ondoren. Billela dar Martinek Bizkaiko Jauna eta Gaztelako erregeren gaindik bere probestagoa lortu bazuen Burgoak haren hiriko ordezko edo Tenientetza, aginte makila eta guzti, hau da justizia bere esku.

Auzi honen “ejekutoria” 1537. urtean eman zen (487/16, Valladolid) eta Burgoatarra kondenatua gertatu zen. Larrabetzu ingurutik 300 legoatara hiru urtez desterratua, Ez bazuen betetzen lehen aldiz behartua izango zen eta bigarrenez urteak bikoiztu egingo zizkioten eta hirugarrenez ez bazuen betetzen betirako desterratua. Gainera 4.000 marairen izuna ere jarri zioten, erdia bere maiestatearen aretoarentzat et beste erdia epaiketaren gastuak ordaintzeko. Benetan ez dakigu Burgoa dar honek bete zuen ala ez, askotan kasu hauetan Amerikarako bidea hartzeko joera zuten kondenatu hauek. Bizkaiko Errejimendu Orokorrera ondoko urteetan Lar rabetzuk bidali ziren ordezkoak hauek izan ziren. “Libro de Acuerdos de Ayuntamientos y Villas 5 de Noviembre de 1.536 a 4 de Noviembre de 1.571.”

Larrabetzuko kalea 1965. urtean. Itxura zaharkitua aparte, gaurko argazkia ematen du. Etxe-urdin deritzon eraikuntza berria izan ezik. Itogineko ur bilketarako upelak bestalde, garai bateko uraren garrantzia ere erakusten digu.

Page 6: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

1.536- Larrabetzuko Hiriaren ordezko Pedro Olea dar 1.537- 4-9 Larrabetzuko Lezama dar 1.542-6-8 Diego Sarria dar 1.543- Zelaia dar Pedro (Zelaitxekoa) 1.556- Pedro Sarria dar 1.562- Joan Burgoa dar 1537. urtean

Kalahorrako gotzainak Bizkaira etortzeko onarpena lortu zuen. Hemendik aurrera nolabait elizaren indarra nabariko da. Leinuek galtzen zuten heinean elizak lortzen zuen boterea. Erregek Hirien bitartez aiton semeen boterea ahuldu zuen eta aldi berean haiek utzitako tarte horretan eliza sartu zen, azkenaldian oso bat eginik karlos I. arekin. 1537. urtea. “Valladoliz, exekutorias” L. 0490.0075 Exekutoria Estibariz Aizaran ek Inigo Burgoa dar Larrabetzuko eskribauaren auka ezarri zuena Estibaliz Aizaran, Estibaliz Zabala ren alarguna Larrabetzuko biztanlea. Martin Zabala Estibariz alde batetik eta bestetik Inigo Burgoa dar Larrabetzuko biztanlea eta beste tatetik Inigo Artaza ... Martin Egizabal eta Sancho Perez Larrazabal ... eta Juan Ortiz Areilza ... no badirudi Inigo Burgoa dar eskribaua Juan Arriola Durangoko Tabira Hiriko alkatearen aurrean non Pedro Zelaia dar errementariaren hartzaile bezala aurkeztu baitzen eta alkate horri Estibariz Zelaia zendua Estibariz Aizaran emaztearen senarra izan zenaren aurkako obligazioa aurkeztu zuen. .... Larrabetzuko Hiriko Errebalen 1521. Otsailak 7 ( Errebal = Askatasun Enparantza) ni Pedro Urkiaga eskribauaren presentzian Pedro Zelaia dar aurkeztu zen esanez. Estibariz Zabala (Durango) bera eta bere ondasunekin behartu zela, 9.000 Gaztelako maraitan, zeinak “blanca” bi marai balio duten Espiritu Santuaren Pazkoa tarako.... ezen onartzen baitu Pedro Zelaia dar harengandik 9.000 marai Burdinazko lonbarditan hartu baitzuen. ..... Lekuko bezala: Martin Gerra Atutxa (Bediakoa), Pedro Unibaso Goikooleakoa eta Pedro Herkinigo eskribaua ..... Pedro de Zelaia errementaria nagusia (horrek esan nahi du beste Pedro Zelaia dar bat zegoela, seme hain zuzen) ... Martin Herkinigo errementaria ..... Estgibariz---------------- Estibariz Zabala Aizaran Martin; Estibariz Zabala Zabala 1537. urtea l. 1294/4 Burgoa dar Inigo Perez Juan Galidiz Aranguren dar haren aurka. Zur kopuru baten ordainaren marai kalte kopurua dela eta. Loroñoko Bartolome Deunaren elizan 1536 ko Apirilak 11 ... Eskribaua Pedro Belarrinaga dar. Inigo Galindiz Aranguren Bartolome deunaren elizan zin egiten du. Lekukoek Inigo Asuaga dar, Inigo Agirre dar. Berresonagan, Larrabetzun ..... Berresonagako errotan .... 1536. urtean Agiri honetan ikasi duguna da Bartolome “elizak” bere garrantzia zuela garai batetan. Alde batetik Eliza bezala agertzen zaigu eta ez baseliza bezala. Aranguren dar Juan Galindiz hark zin egite tokia bezala autatua, beraz Lur Zabaleko pertsonentzat oso garrantzitsua ei zen Bartolome deunaren

Page 7: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

Eliza. Bilbon eta Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren magalean untzigintzan zebiltzanak erosten omen zuten zura. Burgoa dar Inigok Galindizi erosi ei zion zur kopurua gero Bilbon saltzeko.

1538. urtea. Bizkaia kronologikoki Bilbon jaio zen Juan Martinez Rekalde Almirante eta Jeneral ospetsua. Honek gerora ikusiko dugunez Gizaldiaren azkenerantz “Gudaroste Menderaezina”n parte izango zuen. 1539. urtea. Fernando Valdeolivas inkisidoreak Bilbora bisita egiten du eta Lope Garzia Salazar eri kondena ezartzen dio “Santo Oficio” Bizkaian sartzeari galaraztearren. Esanekoa, urte hauetan elizaren garai zen Bizkaian, ezen orduraino ezin izan bazuen eskusartzerik izan. 1540. urtea, L. 632/5 Bizkaiko korrejidorearen aurrean Martin Zelai dar eta Joan Gerra dar Martin Perez Burgoa dar haren aurka, amesti eta gaztainadi ( Gandaroz en) lur zati bat dela eta. Gorago ikusi dugu jadanik auzi hau beraz honetan atera ditzagun Larrabetzuri buruzko beste datu batzuek. Auzia gertatzen zen unean, Larrabetzuko alkate dugu Burgoa dar Martin Perez. Zelaia dar Martin errementaria zen eta Juan Gerra dar eskribaua bere suhia ... 46 urte igaroak ziren Pedro Martinez Zorroza eta bere emazte izan zen Mari Martinez Ugalde dar zendu zirela. Pero Martinez--------------------- Mari Martinez Zorroza Ugalde Martin Perez-------------- Santxa Lopez; Mari Otxoa------- Pero Gonzalez Juana-------- .......... Burgoa Zorroza Zoroza Loroño Zorroza ........... Martin (Matxin) Perutxo Burgoa Loroño (alkatea 48 urte) (Larrabetzutik kanpo bizi izan zen 20 urtez, orain 50 urte ditu eta 6 urte badira bueltatu zena. Bolueta eta Lazkanoko (Enkarterri) burdinoletan hornitzaile ibilia zen, eskribaua zen eta eta bere eskribautza Bilbon zuen.) Larrabetzuko Hiriko Errebalen 1540. urteko Apirilak 13 ... nik Anton Bergara dar eskribaua naizen honek auziaren berri eman nien Martin Zelaia eta Joan Gerra Eskribaua bere suhiari. Lekuko Marin Zelaia dar gaztea eta Nikolas Galiartzakoa. Pedro Otxoa Gailartzakoa Korrejidorearen tenientea. Hara hemen beste Larrabetzu ar bat. Korrejimenduko goimailako postuetan. Juan Perez Burgoa Martin Burgoa ren aita zen eta Thomas Goikoolea eskribauaren aitaginarreba . Zugasti dar Pedro berriz Korrejimenduan prokuradore lana egiten zuen. Pedro Belarrinaga eskribauak Martin Burgoa dar alkatear hari Errebalen 1550. eko Uztailak 27 n Inigo Burgoa dar eskribauaren agirietan sartzeko agindua eman zion .... Berresonaga etxean Larrabetzuko Hiriko lurraldean 1550. ko Abuztuak 4 ni Belarrinaga dar Pedro eskribaua Inigo Burgoa dar haren agirietan sartu nintzan, zeinak Inigo Burgoa dar semearengan baitzeuden.... (Beraz Inigo Burgoa dar izan zen lehenengoz Berresonagaren jabe egin zen lehenengo burgoa dar. Bere semeak ere izen bera zeramalarik. Lekuko bezala Juan Sarri dar “Barberua” edo zirujaua. Otxoa Gaztelu Hiriko biztanleak .... Pero Martinez Zorroza ere eskribaua izan zen. Bere hilburukoan mezak agintzen ditu bai Arndra Mari, Medel eta Zeledon; Morgako Meakaur, Bartolome deuna, Santa Marina, Alaioko San Jaun .... Hilburuko honetan dioenez bere seme Matxin eri uzten dio Errebalen duen etxea. Jarrain etxearen kokapena: plazatik Juan Ankuleria ren etxerantz alde batetik eta bestetik presatik datorren Sarrikolea ko ubidea eta Plazatik Ankuleriarantz datorren errekatxoaren beste aldetik. Dirudienez etxe honek bazeukan bere ondoan beste etxetxo bat ere. (gaur egun Diego ren etxea deitzen dena, “ Irusta”ren

Page 8: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

taberna duen etxea dugu hemen aipatzen dena) Kontutan izan behar dugu, aspaldi errepidea igarotzen zela bertatik Morgarako bidean, baina garai hartan ez zegoen beherago XX. mendean egin zen zubia, eta oraintsu ezabatu duten errepide zati hori zabaldu zenean ikusi ahal izan zen bertatik antzina zetorren errekatxoaren bidea, errepide bihurtu zutenean kanalizatua izan zena, argazkian ikuzten den eran. Martin de------------- .......... Zelaia ........... ............ de----------------- Juan de Zelaia Guerra, eskribaua

Perutxo deitzen dio bere beste iloba bati, Mari Otxoa bere alabaren semeari. Zorroza dar hura ez zen fidatzen bere suhiaz eta ilobak oinorde izendatu zituen. Perutxo honi Etxebarria etxe biak utzi zizkion, azalpen gehiago ez badugu pentsatuko dugu Etxebarritxu bezala ezagutzen dugun etxea dela. Santiagoko elizaren (baseliza) ondoan ere bazuen lur zatia, baita Maurotegin, Pagazagutian .... (Gaur egun azkenengo toponimoa hau galdua dugu) , Gorobiletan ere baso lur zatia , Basoguren en amestia Bolonburutik datorren errekatxoren ondoan, Askarre ondoan basoa eta abar .... Eskribaua izateaz aparte bere ondasunetan 17 behi buru eta lau idi ... sagardo upel eta kaxa ugari ere bere ondasunetan kontatzen dira beraz garaian aberatsenetarikoa Larrabetzun ... Errebalen dolare etxea ... Lezaman burdinolaren partea .... Zorroza dar hau Basarazko bere etxean bizi zen eta hilburuko hau egin zen etxean. 1504. ko martxoak 8 n ... Ondasunen artean hainbat pertsonak sor zion dirutza ere bazen. Eskribauez ari bagara, hilburuko hau egin zenean, hau da 1504. urtean beste bat ere aipatzen da, Martin Peres Basaraz hain zuzen. Tomas Goikoolea eskribaua ere Zorroa dar haren iloba Burgoa dar batekin ezkondu zen. 1541. urtea. Valladolid, Bizkaiko Aretoa L. 2913. 0001 Amorebieta Elizalde Larrabetzu, Galdakao eta Lemona Elizalde ekin Lurraldetasuna dela eta. Eskribaua, Zarandona (eskribau hau Valladolid zegoen, bertako biztanle bezala, nahiz eta jatorriz Larrabetzuko zen)

Errekatxo ez lehenengoz aipatzen guk irakurri ditugun agirietan. Plazaren erabilerak segur aski lurperatu arazi zuten eta gerora beherago errepidea egikeran ere. Errekatxo honek Sarrikoleako burdinolaren ubidea elikatzen zuen, Ankuleri onoan.

Page 9: Aretxabala, errekan bera 27. atala de...Aretxabala, errekan bera 27. atala 1533. urtea. Bizkaia kronologikoki. Urte honetan Bilbon uholdeak kalte handiak sortu zituen. Bilboko Hiria

Agiri honek eman ditzakegu garai honetako beste argazki bat. Hasteko deskripzio txiki honek; Gallarraga eta Mintegieta eta Gortabarriondo lur eremuetan, Limoiaga eta Gortalde Barrokorta eta Gortabarriko kortekin mugatzen duena eta Larrabetzuko lurraldeko mugarriek, Boroako kofradiako baso eta egur-bide eta beste aldetik Bediako mugarriak, Amorebieta merindade partean dagoen guztia .... Ikusten denez, basoekin ari gara eta alde batetik komunalak izanik “korta”z ari gara (sel =korta). Larrabetzu izan ezik noski, zeren eta XV. Mendearen azken partean baso komunalak etxe jabeen artean banandu bazituzten (ikusi 1488. urteko baso banaketa). Bestalde Boroa ikus diakegunez kofradia bezala agertzen zaigu eta bere basoak eta “egur-bideak”, agian kofradiakoek bere basoaren jabego apartekoa ei zuten eta bide bereziak medio zaintza ere jagoten. Ez dezagun ahaztu bestalde nola Amorebieta Merindade bezala agertzen zaigula nahiz eta Merindadea benetan Zornotza zen eta Amorebieta-Etxano Elizalde bi bere barnean. Juan Barrainkua Abadiñoko biztanlea ari zaigu deklaratzen, et besteen artean jakinarazi digu nola bere lana dela eta, idiekin Bilboko menategietatik Durangorako bidaia maiz egiten zuela. Horregatik Mintegieta Gortederra ondoan eta Padarrola edo Padrola (Gumuzione edo Erletxeta) inguruak ezagutzen zituela. Garraiolari honek 30 urte dio zeramala bidaia hori egiten. Bilbotik Durangorako bidai luzean biderdi geldiuneak egin beharra zituen eta bere esanetan pare bat aldiz Zabala deritzon tokian eta beste baten Urgutian (Urgoiti edo Gallo) geldiunea egin zuela. Horretan Galdakaoko fiela etorri zitzaion idiek Elizaldeko larretan atsedena zutela eta ordaindu egin behar zuela. Horregatik bera Mintegietaraino etortzen zen atsedenaldi hori egitera. Beste baten bere idi eta gurdi menaz zamaturik Gumuzio (Erletxeta) auzoan gelditu zen baina beldurrez ez zen ausartu gaua igarotzera, idiak ezingo zizkiotelako uztarria askatu, Galdakaokoek ordainarazi egingo zizkiotelako. Aldiz Zornotzako lurretan baimena zuen. Lekuko hau bestalde Padrola deritzon tokiaz ere ari da, Zornotzatik Bilborako errege-bideaz, nola berak toki honetan ikatza eginarazi zuela gero Amorebietako burdinolara eramateko. “El sel de Gortaederra” deitzen du Gumuzionerantz zegoen Gorta. Etxano-Amorebieta eta Zornotza merindadearen lurretan zegoena. “sel” euskaraz gorta izanik eta toponimoak bertan jarraitu arren gaztelerak, berea argitu nahian, holako errepikapenak sortzen ditu (Gorta deritzon Gorta). Boroako gorta eta egur-bideetaz ere ari da beste lekuko bat .... Gallarzuriaga eta beste gortatan egur mozketa eta ikazkintza, mando-zain eta garraiolari besteak beste basoko lanetan ibiliak zirela .. bereziki ezagutu ei zituen Pedro Ibanes Basozabal eta Rodrigo Ibanes Belaostegi ikazkinak. Hemen Larrabetzurekiko mugak ere aipatzen dira, batez ere nola Boroa kofradia eta Larrabetzuko Elizalderen arteko munarriak. Goiko hau garatu badugu, guretzat nola funtzionatzen zuen herri xeheak, beste guda famatu edo handikien handikeriak baino garrantzi handiago duelako da. Gure xede da, bizi arrunta igartzea eta nahiz eta gertakizun “handiek” hegal guztietan duen eragina mesprezatu gabe, baina normalean kontuan hartzen ez den pertsona arrunten egunerokoa azaleratu nahian. 1541. urtea, Santiago de Ceballos ssº, L. 3290 51º Iohan de Herquinigo “sayero” de Bilbao por el alquiler de la casa de Barrencalle la bajera en que vibe 1200 mrs.